|
Dena gogora ekartzea sintesi
|
batean
ezinezkoa denez, FAGOR Taldean normalizazioaren bidean egindakoari eta lorpenei labur erreparatuz, honako hauek azpimarra ditzakegu: kooperatiban euskararen alde egitea gizartearekiko konpromisoa itzultzea zela ikusi zuten hasieratik, berau betetzeko balio zehatzen identifikazioa, balioen eguneratzea eta horiek praktikara eramatea ezinbestekoak izan ziren ekimen sistematikoen bidez; normalizazioaren bidean emandako pausuak modernitatea eta berritasunarekiko lotura bilatu dute; elebitasuna eta elebidunak uztartu dituzte etengabe hizkuntza kudeaketa jardunarekin; lan munduan hizkuntzaren garapenak izan duen eragina, bertan barruan langileen gogobetetzean islatu da eta gizarteari begira ondorengo belaunaldien aldeko mugimendua sustatu eta berarekin lerrokatzeko asmoa erakutsi dute; euskararen inguruan garatu, partekatu eta hitzartutako balioekin aktibo eraginkor baten jabe sentitzeak argudioz betetako kontzientzia garatu dute; normalizazioaren bidean eragile sarea errotzen lidergoa erakutsi dute, euskara lanerako balio duela erakutsiz, berau trebatuz eta indartuz; euskaraz lana egin ahal izateko behar ziren baldintzak finkatu dituzte urteetan zehar, normalizazioa era sistematikoa garatuz; hizkuntzaren egokitzapena produkzioaren ezaugarri teknikoetara eramateko gai izan dira, hizkuntzaren kalitatearen zaintza zorrotz hartuz eta erabilerarako adierazleen sistema aberastuaren garapena lortuz; langileen prestakuntzaren beharraz jabetu eta eraginkortasunez bideratu da; hizkuntzaren presentzia eskaintzan (barruan eta kanpoan, bezeroekiko)
|
|
lehenik, denbora esparru bakoitzean jardun mota bakoitza zein nolako maiztasunez egiten duten galdetu zaie inkestatuei, hau da, zenbat denboraz jarduten duten jendearekin hizketan, zerbait entzuten, zerbait irakurtzen...; eta bigarrenik, jardun mota bakoitzean euskaraz zenbat aritzen diren. honela, denbora esparru bakoitza jardun moten arabera nola banatzen den jakin da eta, era berean, jardun mota bakoitzean euskaraz zenbat egiten duten jakitea lortu da. aurreko ataletan zehaztu bezala, jardun motak, izatez, lau badira ere (hitz egitea, entzutea, idaztea eta irakurtzea), inkestatuari gauzak erraztearren, honela bereizi dira: ahozko solasaldia, idatziko solasaldia, zerbait irakurri, zerbait ikusi, zerbait entzun, zerbait idatzi eta zerbait esan (hitz egin, baina solasaldirik gabe). hau da, batetik, solasaldiari kategoria propioa eman zaio, halako ekintza
|
batean
ezinezkoa baita" hitz egin" eta" entzun" kategoriak bereiztea (irratiarekin edota hitzaldi batekin ez bezala); beste batetik, ahozko eta idatzizko solasaldia bereiztea erabaki da, gaur egungo teknologiek gero eta ohikoa bilakatu baitute bat bateko solasaldi idatzia; eta, azkenik, zerbait ikustea (telebista, interneteko bideoak...) edo entzutea (irratia, musika...) hizkuntza er...
|