|
" Euskal Herriko Antolaketa eta Garapen Eskemaren elaborazioaren kariaz 1997an, euskara berreskuratzeko plana eraikitzeko Joshua Fischman en (sic) aldarrikapenak baliatu izan dira" 7 Euskal Herriko Antolaketa eta Garapen Eskema hori bi dokumentutan aurkezten da, 1996ko" Norabide orokorrak" testuan eta 1997ko" Programmes opérationnels" delakoan. Proposatu den analisi soziolinguistikoa aski motza zen, baina esan behar da lehen aldia zela dokumentu ofizial
|
batean
euskararen aldeko politikarako hausnarketa batzuk agertzen zirela.
|
|
2004ko uztailaren 9an estatuak, akitaniako eskualdeak, pirinio atlantikoetako departamenduak, herrien sindikatak eta hautetsien kontseiluak hizkuntza politikarako egitura publiko berri bat sortu dute, euskararen erakunde publikoa (eep, Office Public de la Langue Basque). hitzarmen bereziaren ondotik eta lehen aldikoz egitura publiko
|
batek
euskararen aldeko politika bere gain hartzen zuen. Sei urte iragan dira, 2006ko abenduan eepk bere Hizkuntza politika proiektua aurkeztu du, egitura azkartu da (3.056.000 euroko aurrekontua 2010ean, 12 langile laster), alor asko jorratu ditu. horietarik nagusiena euskararen eskola irakaskuntza izan da, parekotasun eredu elebidunean eta murgiltze ereduan haurren kopurua azkarki emendatu da, bereziki lehen hezkuntzan. euskara teknikarien sare bat sortu du herri elkargo eta hiri batzuetan, soldaten erdia bere gain hartuz. kolektibitate publikoen eta euskararen elkarte sustatzaile nagusien bilgunea bilakatu da. hizkuntza politika publiko berri horretan elkarte nagusiak (euskaltzaindia, Seaska, ikas pedagogia zerbitzua, uda leku, euskal irratiak,...) politika berriaren obragileak bilakatu dira, eramaten zituzten jarduerak hizkuntza politika egitasmoan sartu direlarik lankidetza hitzarmenen bitartez. eepren hizkuntza politika proiektuaren helburua" hiztun osoa" da(" Hiztun osoak helburu, haur eta gazteak lehentasun"). argi da" hiztun oso" aren nozioa ideal bat dela ipar euskal herriko kasuan, gauzatuko den errealitatea baino, euskararen gaur egungo egoera kontuan hartzen baldin badugu. hiztun oso izateak inplikatuko luke euskara bizi publikoko alor denetan, baita ere bizi pribatukoetan denetan sar ledila. horretarako euskarak oraingoz frantsesak dauzkan erabilera eremuak eta funtzioak irabazi lituzke, edo bederen harekin partekatu lituzke. orduan bai, hori lortu eta, euskara alor denetara egokituko den neurrian, euskaraz mintzatuko direnak euskaldun osoak izanen dira. bigarren eepren lanaren ahulezia handia da euskararen irakaskuntza bultzatu duela baina erabilera zinez gutxi. hau da 2010eko maiatzean frantses estatuko lau ikuskari orokorrek erran dutena euskararen erakunde publikoaren (eep) ebaluazio txostenean:
|