Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2010
‎Kea irensteko kanpaia ondoan dagoen armairu txikia ireki zuen gure amak. Platertxo batean, paperezko serbileta batekin estalita ageri zen bezperako pella txiki polit bat.
‎Eternoak egin behar zitzaizkidan bigarren autobide luzea utzi arteko kilometro berdintsuak. Gainera bat batean halako behe laino trinko batek estali gintuen eta monotonia itzelean egosi behar izan nuen nire egon eza.
‎Nahi nuen inguruaz gozatu, baina bostetan jaikita nengoenez eguzki izpien kilimek goxo eraman ninduten lotarantz. Laster nire baitan bildurik sentitu nintzen, kotoizko elurtza batek estalia bezala.
‎Kamioneta igaiteko behar ginuen goiputzen ondotikpasatu, ez zen hutsegiterik gertatu, nahitara egina zen, nahitara ere ez zirela manta batez estaliak. Geroxeago nuen konprenitu!
‎Nasreddinek, kadia zen denboran, egun batean belarria lokailu batez estalita zekarren gizon bat hartu zuen entzutegian. Bazekarren gizon hark berekin, eta hitz handiekin salatzen zuen, beste gizon bat, hark baina bere errugabetasunaren aldarria egiten zuen.
‎Eremuaren erdian, dervish aren aitzinean musker bat, beste entzulerik ez zegoen. Begi zuloak larruzko zerrenda batez estali, eta makilaz bidea haztatuz hasi zen aitzina joaten. Aldika, bakardadeotan pausatu, eta bere predikua erraten hasten zen:
‎Edo Alf eneko mahai artetarik sos eske iragaten zen erromes hura, bera osorik txilaba zarpail batez estalia, txano ilunxko baitatik begi zorrotzak nabarmentzen zitzaizkiola; bizar zurixka zuen eta larru simaurra, datil kolorekoa; halaber, sudur handia eta fina ezpainen gainera makurtua. Ardurenean, eskutik harturik eramaten zuen neskato bat, besotik dilindan otarre bat eramaten zuena, bezeroek bertan utz zitzaten ogi zatiak, opiltxoak edo gozokiak.
‎Gizon zahar bat ikusi zuen, bizar zuriarekin, bera osorik txilaba zarpail batez estalia, esku batean makila, besteari berea oraturik zihoan neskato bat, loreekin zen jantziarekin eta otarretxo batekin besotik dilindan.
2011
‎Hastean xuri zelarik, orduan zuhail da, eta sabelalderat erdi bilkaturik dago. Jatetik gelditu denean, lorearen hegaletarik batez estaltzen du bere gorputz guztia, ahotik darion gozo batez elkarri lotuz estalkiaren bazterrak, edo ezpainak. Eta han da lehenik aipatu dugun itxuralat aldatzen.
‎Bilatzen ditu, beraz, xinaurrien ohantzeak eta han bere mihi luzea hedatzen die erdiz erdi, mihi hura bikearen pareko leka batez estalia dago beti. Hura hunkitzen duten xinaurri guztiak loturik gelditzen zaizkio.
‎Etxe bat estaltzen zuen olana suak hartu zuen, eta Nafarroako Diputaziotik ere sugarren argia ere hauteman zitekeela erraten zen. Erabat gautu zuen.
‎" Barne bideak hain bihurriak argitzen dizkit gau isilak/ argitzen dizkit loaren mugan paranoiaren". Baina berehala oinez datorren beste Imanol batek estaltzen ditu hitzok, erabat entzuteko aukerarik eman gabe 1982.go hartan musikatuko zuen Arestiren promesa:
‎Zer duzu, neska?, galdetu zion Mastroiannik. Baina marruma batek estali zituen italiarraren hitzak. Soinua zetorren lekura begiratu zuten guztiek.
2012
‎Chrysostome lau kapelu gorriekin aldendu zen kanoan, eta Donatienek Club Royaleko biltegira jo zuen. Txoko bat zeukan han edari eta galleta kutxaz inguratua eta eltxo sare batez estalia, eta bertan etzaten zen deskantsatzera Gobernu Egoitzaren inguruan ibiltzea komeni ez zitzaionean. Eta komeni, ostegunetan komeni izaten zitzaion gutxien.
‎Eta bat batean, bien gorputzak urrunduz eta urrunduz hasi ziren, hatz mamiek oraindik elkar ukitzen zuten arren, elastikoak balira legez, baina Mariak gero eta lausoago ikusten zuen maitearen aurpegia, haren hazpegiak izara batek estaliko balitu bezala, eta izara horrek hil atorra zirudien orain, gorputz gorpu bihurtuari itsatsia, azpitik ikusten uzten dituela esku eta oin zulatuak, kopeta odoldua, saihetseko zauria.
‎Gorputz osoa minberaturik nabaritzen zuen, hezurren bat hautsita izango balu bezala, eta buru barruan gong bat etengabe jo izan balute bezala sentitzen zuen. Korridoretik zetorren argiarekin, bere gorputza ikusteko aukera izan zuen, eta kolpe eta ubeldurak ikusteaz gain, orduan konturatu zen galtzontzilotan zegoela, manta zikin batekin estalirik.
‎"... bazter batean besteengandik urrun, Angelillo lurrean datza, iduriz lo; ez du hamakarik nahi, beretik eror beldurrez. Gorriz tindaturiko zerrenda batek estaltzen dio papoa, baina ez du hasperenik egiten, zauriak oinazeak eragin behar dizkion arren. Mutila Andaluziakoa da, duela guti armada espainoletik iheska gugana etorria; egin ere, fortuna gutirekin non, arestiko bere adiskideekin gertatu lehen tiroketan jaso baitzuen zauria.
‎Baina Konstantinoplako Emanuel" Paleologoa" enperadorearen urrezko bezantearentzako tokia hutsik dago, eta nolatan izan daiteke hori baldin eta erregea bada erakusgai haiekin atsegin hartzen duen bakarra? Ikusi du orduan, nerbioak dantzan, ez dela gelditu beste txanponen baten azpian estalirik, eta ez dela deskuidu batean lurrera erori. Eta ez, ez da inon ageri.
2013
‎Baina hemengo desertuak ez du, Arabiakoak agian bezala, hondartza amaigabe baten tankerarik. Hemen, batzuetan, sastraka zakar batez estalitako ordeka ikusten da, eta beste batzuetan, trapezio formako mendi sail bat ehunka kilometro karratuko hutsunean.
‎Errepidearekin batera zihoan ibaia zikin zikin egoten zen paper fabriken isuriengatik. Egun hartan ere, autobusaren leihatilatik, haren ur beltza ikusi nuen, apar zurixka harro batez estalia. Ama errezitatzen hasi zen ahopean:
‎Buruan batzuek luma gorri erramillete bat zeramaten, beste batzuek luma gorriak eta beltzak txandakatzen zituen girlanda. Bularra errauts koloreko lumaz ehundutako jaka moduko batez estaltzen zuten, eta gorputzaren beste guztia, nahiz biluzik, ikatz eta okre gorri arrastoekin landua zeramaten, itxura barregarria eskainiz".
‎Bere begi anitzekin ikusi zuenak txora txora eginda utzi zuen inurria, ez zuen ingurua batere errekonozitu, den dena krema zurizko tapaki batez estalita baitzegoen. Eta beste batzuetan ikaratzen zuten zuhaitz erraldoiak azukrez zipriztindutako eskulturak iruditu zitzaizkion, eta harriak merengezkoak zirela, eta landare eta zuhaixkak...
‎Higoak Apoinorako bidaia gau ilunez, bakarrik eta azkar egin du, agindua den bezala. Bizkarreko motxila ttipian sartuta daramatza gauza apur batzuk eta aizkora ttipi motz bat, gerriko pean gurutzatuta zapi apain batekin estalirik. Apoinoko udaletxeko arkupean jarri da Higoa zelataria, egunsentiari itxaroten harrizko eskailerako maila batean erdi etzanik erdi kokoriko, ustez parrandari itxura eman nahirik.
‎Emakatsuak begi zulo hutsa zapitxo beltz batekin estalita erabiltzen du; zapitxoa, berriz, buruzapi azpiko xingolarekin lotzen du. Gaur, lehen inoiz ez bezala, Kokoherriko auzolanera hurbildu da eta Saroiko hariztira abiatu.
2014
‎Forma berriak hartzen hasi ziren. Harri pilaketa huts zirenei harrizko mahaiak jarraitu zitzaizkien, eta hauei hogei edo hogeita hamar harri borobilez osatutako eraztun etzanak; hurrena, hilobi soilak azaldu ziren, harri lauza batez estaliak batzuk, anforekin apainduak besteak. Anforei olio perfumatuen usaina zerien, baina banekien haien barruan errautsak zeudela.
‎Hau berridazten ari naizen goizean Donostiako hondartza batean adineko emakume batek pixa egin du itsas ertzean, zutik, gorputza toalla batekin estaltzen duela.
‎Beko zubi baserrira doan estrata belar mantu batez estalia, harrizko hesia bi aldeetan. Goizaldean esnatu eta estrataren amaieran zain egoten zinen, argia eskuan zeraman bizilaguna agertu artean.
‎Bi makil handiren artean luzatutako sokatik zintzilik zeuden buztinezko ontzietako bati makil batez jotzen bazenion eta ontzia puskatzen bazenuen, sabelean zituen gozokiak zuretzat ziren, zuretzat bakarrik. Jartzen ginen ilaran, txandaren zain eta begiak zapi batez estaltzen zizkiguten. Orduan jartzen ziguten eskutan makil sendo bat eta sokaren aurrean kokatzen gintuzten.
‎Gero, ama, betebeharreko egunetatik kanpo ere joaten baitzen mezetara edo bederatziurrenen batera. Kontatzen zuen behin, lanetik irten eta izeba Mariaren etxearen ondoko elizan belauniko errezatzen ari zela monja batek kalera bidali zuela, galtzerdirik gabe zegoelako, burua muki zapi batez estalia, baina zangoak biluzik. Ez omen zuen era horretan elizara sartzeko eskubiderik.
‎Entzuten genuen lehen trumoia edo ikusten genuen argindarrak kliskatzen zuela eta izebak berehala eskatuko zigun sukaldeko armairuan gordetzen genuen san Migelen irudia. Postal moduko bat zen, zuri beltzean eta kristal batez estalia. Dragoia hiltzeko ahaleginetan zegoen santuaren irudia sukaldeko mahai gainean jartzen genuen eta haren aurrean olioz betetako argiontzi bat, azalean paperezko borobil txiki metxaduna piztu ondoren.
2015
‎Haragi eza bereziki nabarmena zen," blokeoarekin honelako herri haragizale ezarri zaion sakrifizioa", Balesta komandante buruaren idazkian. Elur geruza lodi batek estaltzen zituen Iruñea inguruko zelaiak.
‎—Jagoleak galerian sartzen zirenean arrantxoa banatzera, mukizapi batekin estaltzen zuten sudurra. Kiratsa jasanezina zen.
‎—Goiz batean, ministroarekin ohiko bilerarako beraren despatxoan zain zegoela, hormako maparantz hurbildu zen diplomazialaria eta banderatxoak hauts geruza fin batek estalita zeudela ohartu zuen. Gainera, amaraun sumagaitz batek lotzen zituen banderatxoen bi lerroak.
‎Igartzen dut zer gertatuko den. Haietako batzuen artean aterako dute gorpua, burusi batekin estali gabe ere; autoaren motorra abian jarriko dute. Botila bete ugari eramanen dute egunsentiaren hotza epeltze aldera.
‎Mokoroa berehala igo zen San Kristobalera kotxe militar batean, baimena eskuan zeukalarik. Jada Ezkaban, Ormaetxea mamu baten pare burdin sarearen atzean agertu zitzaion, zikin, hezur eta larru, aurpegia bizar luze batez estalita. Hotzez zegoen; arropa ekartzeko eskatu zion lagunari.
‎Gaztañaga pozaren pozez zegoen, zoriontsu, denbora guztian irribarretsu, bere ondoan eserita zituenen zorionak jasotzen, behin eta berriro komentatzen zituzten bitartean borrokaldi bikainean gertaturiko pasarte eta zehaztasun aipagarrienak. Noizbehinka, beti irribarretsu, Isidorok eskuaz atzeraka eramaten zuen adats sarri beltz distiratsua, aldika aurrerantz erortzen baitzitzaion, kopeta eta begietako bat estaliz.
‎Horrek guztiak egitate kezkagarri bat estaltzen du, ordea. Nasak eta oro har Caucako indigenak arrazoiz harro daude berrogei urtetik hona izan dituzten lorpenekin, beren antolakuntzari, autonomiari eta estatuak haiekiko duen begiruneari dagokienez.
2016
‎—Eta orain umearen arazo hori daukagu. Denbora gure aurka doa gaineratu zuen Carlosek ore bigundu berria zapi txuri batekin estaliz.
‎109 Kupelaren azpiko zulotxoaz ari da, tapoi batekin estalia.
‎Trapu beltz batez estaltzen omen zituzten ispiluak amatxiren gurasoen etxean.
2017
‎Oilar poster batekin estaliko dugu Maoren argazkia, helikopteroz alde egingo dugu barrezka hemen trafiko gehiegi baitago.
2018
‎Pristzilianoren ideien oihartzunak Pompaelon entzun zirenean, Ledeakoa bezalako villa oparoak edertzen ari ziren. Al Mansur en heriotzaz poztu zirenen denboran, herri txikien ehun trinko batek estaltzen zituen Nafarroako haranak. Iruñeko harresietatik inguruko paisaiari so eginez gero, ez erromatar hiritarrek ez Antso Nagusiaren sujetek, batzuek ez zuketen besteen paisaia errekonozituko.
‎" Ispilu: argia isladatzen eta objektuen irudia itzultzen duen gainazala (antzina metalezko gainazal leunduak ziren; gaur egun, alde bat metalezko (zilar, eztainu, etab ezko) geruza mehe batez estalia duen beirazko xafla); gainazal hori eta bere armazoiak osatutako objektua. 2 Eredua, jarraibidea.
‎" Behin joan eta dena izorratu dut!" Horixe errepikatzen zuen Clairek behin eta berriro etxera bueltatzean. " Dena izorratu dut!" Poltsa ireki, eta geruza zuri fin batez estalitako arropa multzoa erakutsi zion. Paperezko mukizapiren batekin batera garbitu zituela esan zionean, Xuan barre algaraz hasi zen.
‎Kalearen azken bi etxeen arteko hutsunean, pabiloi itxurako eraikina seinalatu dio Xuanek. Landare igokari batek estaltzen du erdizka. Kanpotik, errotuluaz gain beste ezer aldatu gabe dago 50etako erlikia.
‎Leihoen eskuman, bi ohe L forman eta altura ezberdinetan eraikita. Kartoizko kutxetan moztutako alfabeto batekin estalita daude leihoak, eta hizkien zuloetatik euria ari du goitik behera. Irekidura horiek dira Clairek okupatuta duen Xuanen leize txukuna kanpoko munduarekin lotzen duten arrakala bakarrak.
‎Luze baino lehen, parkea erditik gurutzatzen duen bidexkara doazen maldak okupatuko dituzte erabat. Elur geruza batek estaltzen du aintzira izoztua ere. Aintziraren bazterrean, bizkarrez, Marta ikusi du Lassek bere gelako leihotik.
‎Edonork pentsatuko luke ez dudala ezagutzen. Aldaketa txikiekin, kurtso osoan zehar behin eta berriz errepikatu genuen eszena honek obus bat estaltzen du bere tolesturetan.
‎Nik badakit adierazteko altxatzen den umearen eskua. Begiak une batez estaltzen dizkidaten eskuak. Zigarrokinari eusten diotenak.
‎Hamazazpi urterekin Soziologia ikasten hasi nintzen eta lehenengo urtea amaitu orduko trabatu nintzen Estatistika Matematikoa arbelean ikusita: matematikariak, arbel berdea betez, arazoak zenbaki pila batekin estaltzen zituela iruditzen zitzaidan. Behin, problema konplikatua planteatu zuen, Finantza Ministerioaren aurrekontuez, eta, egin beharreko operazioak ez nekizkielako agian, broman esan nion albokoari:
‎nagusi Pradoren etxean solasean ari zen batean, liztor batek zizt egin zion eskuin begian, hatsarrean zauri tipia irudiagatik, laburrera begia hirotu eta alferrikaldu ziona. Aitzinera," Malo" Salinas oihaltxo batez estali zuen betzuloa, esklabo maliziatiek isilean" ojoculo" irizten ziotela.
2019
‎Ene besoetan hartzen nuenean, xutitzen zen, ezin sinetsizko lerdentasun batean, zurxuri baten trunko ixurgarri bat bezala. Eta lerdentasun hori ixtanteko loratzen zen, lumak jalgitzen zitzaizkiola eta irri karkail batzuetan ene ilearen eta soin buruen gainerat erortzen, ni xuritasun batez estaliz. Edo ene aintzinean luzatzen zen, uhartze bat bezain bururapenik gabe, nihaur ere uhartze eta ixiltasun bilakatuarazi artio.
‎Egun hedoitsuek kexarazten zuten: mubleak puskatzen zituen eta, zer nahi erranka laidostatzen ninduela, hagun beltz xuri berdaska batez estaltzen ninduen. Tuka eta sakreka, nigarrez hartzen zen iragartuz.
2020
‎Plazan, amona batek" txotxera" deitzen zitzaion gozoki postu bat jartzen zuen: maindire zuri batekin estalitako mahaia, gozokiz betea.
‎Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abaildutako sagarrak: oro laiño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia
‎—Solipsismoraino heltzen den idealismo burgesa. Ohar ezazue Lizardi horrek" Bultzi leiotik" behatzen duen paisaia, ustez errealista bada ere, agertzen zaigula laino mehe batez estalia, kontenplazioa bainatzen duena. Eta lainoa nahi den bezain ohikoa izanen da hala euskal paisaietan nola euskal olerkietan, baina are ohikoagoa da burgesia ilustratuaren seme alaben ekoizpenetan, begiak naturan jartzen dituztenetan.
‎Musika talde berezirik ez zegoenean Santa Garaziko banda etortzen ohi zen, eta haren kideetako bi nire lagunak izaki, behin baino gehiagotan gonbidatu ninduten hamabi hariko Takamine akustiko beltzari akorde banaka batzuk ateratzera. " Santa Garaziko gauak,/ begiak dir dir ilunean." Hura dena desagerturik, hormigoizko xafla erraldoi batekin estali zuten dantzalekua izandakoaren leize zuloa. Azpian preso, Bidasoko lainoa.
2021
‎Urriaren 24 hartan, sumendiaren gas eztandak papiro biribilkiak ikaztu zituen hiria errauts bolkanikozko geruza fin batek estali baino lehenago. Gero, dena hoztu eta solidotu egin zen.
‎Europan, are ohikoagoak izan ziren argizari eta erretxina geruza batez estalitako egurrezko, metalezko edo bolizko taulatxoak. Argizarizko gainazalean idazten zen, hezurrezko edo metalezko tresna zorrotz batekin, eta tresnak, beste muturrean, espatula moduko zerbait zuen okerrak erraz ezabatzeko.
2022
‎Teknika hau aplikatuz, osagai guztiak (barazki, belar, jakia) garbi, zurituta, gordinik, ebakita edo osorik, eltzean batera sartu, likido gutxi (ur, salda, ardoa) ipini, gantz pittin bat gehituta edo bat ere barik, su apalean edo labe eztian eta estalkia hermetikoki itxita (ontzia labean sartuz gero, aski da aluminiozko orri batez estaltzea) erregosiko dira poliki poliki beren zukuan, ia likidorik lurrundu gabe.
‎Tartean, biltzarrak egiteko eraikin esferiko bat, futurismoaren eta Mad Max filmeko giro neoprimitiboaren artean: harkaitz oteizianoa dirudien harrizko horma natural handi bati begira, harmailez egindako agora borobila, banbuz eta lonaz egindako esfera erraldoi batek estalia. Eurek egin dute, eraikuntza kooperatibaren bidez, diseinua ere bertan eginda.
2023
‎kolore urdin argiko bi, kolore arrosako hiru, kolore horiko beste hiru, eta azkenekoa, bederatzigarrena, kristalezkoa. Zurezko ataka edo leihatila batek estaltzen du kristalezkoa, ezin baitira erleak etengabe egun argitan bizi, ilunpea behar baitute. Guk ere, gizakiok, behar dugu.
‎Hartxintxarrezko bideak kolorea zeukan berriro. Ez arratsaldean eguzkiarekin izandako horia, baizik eta zurixka, lur eta irin nahasketa batez estalita balego bezala. Parke botanikoari zegokionez, landare bakarra zirudien orain, mataza erraldoi bat zeinetan, ibaira begiratzen zuen aldean, adar luzexka batzuk gailentzen ziren.
‎Erne ibili, hala ere, hau egitean. Zartagina tapaki batez estali. Bestela, bacon edo hirugiharra zartaka hasiko da eta sukalde osoa zipriztinduko du koipez.
‎Plazako izkina batean, zutabe baten ondoan, zelatan, bi neska gerrillari agertu dira. Batek aurpegia zapi gorri batez estalita dauka, besteak, berriz aurpegia agerian. Hogei urte ere ez dituzte izanen.
‎Autoa txikia da edo txikia dela begitandu zaio Inaxiori. Atzeko eserlekuan doa, bi maderoren artean eserita, eskuak eskuburdinekin lotuta dituela eta burua kaputxa batez estalita. Ez du ikusten, ez du ezer ikusten, eta autoaren motorraren soinua burmuinean iltzatzen ari zaio.
‎Fabrikako ate ondoko orubea zuri agertu da, elur geruza fin batez estalia. Langileak taldeka; batzuek egurra botatzen ari diote suari, beste batzuek hizketan edota besterik gabe, burumakur, elurrari so.
‎Gogoan du Soltxaga gazteak hogeita bost borra kolpe baino gehiago jaso zituela eta, era berean, lehenengo tiroak Carlos III abenidan, barrikadak jartzen saiatzen ari zirelarik, entzun zituela. Laino moduko batek estaltzen du bere oroitzapena, baina norbait bere ondoan erori zela uste du, errepidea odolusten hasi zela, eta borra kolpeek eragindako mina handik ihes egiteko abisua zela interpretatu zuela. Eskuekin bere gorputza aztertu:
‎Imajinatu? Galtzontzillotan geratzea eta gure gorputza burusi bakar batekin estaltzea. Orduan bai Ripley tenientea izanen garen!
‎Garai hartako kanoiek bazuten atzeko aldean, artilleroaren aldean, zulotxikibatedosutegialehertu beharreko bolbora pizteko. Zulotxo horretan indarrez sartutako iltze batez estali ondoren kanoiek ezin zuten berriro tirorik egin.
‎zerbait esan nahi badugu bederen adibide bat eguneroko bizitzatik hartua telenobela batean entzundakoak iduri arren galderok bertze hamaika adibide aipa liteke molde berean zernahiz izanik ere solasa mugagabea baita ez dakigunaren galaxia lainoak irentsi eremu zingiratsua da eta nekea bertan egin urrats bakoitza laprast egiten dugu han barna irrist oztopo eta hitzetan bilatzen ditugu hura zeharkatzen lagunduko gintuzketen makuluak sortzezko herrena arindu edo eginen liguketen makilak jainkoak igorriak hitzak halakoak ere gisa anitzeko apaizentzat sakratuak eta berdin poetentzat ere: zaindu beharreko harribitxiak mea arrunta dira ordea harri traketsak zernahi argiren isla izateko ezgai hura jasotzeko alferrikako dena hauts ilun batez estaltzeko baizik balio ez duen hondarraren hondar ganga denok dakigu horrenbertze baina hor jarraitzen dugu deus ez bageneki bezala
‎Oro har, aro luzeetan, neskek ilajea txirikordaturik eramaten zuten eta ezkonduek zapi batez estalirik. Gizonezkoen erak ere aroz aro aldatu egin
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia