Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2000
‎Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo entzumen xurgatzaile haiena? Supituan, Ana Morena han goran eserita ikusirik, erruki izara batek estali zituen nire begi argi unatuak, eta irribarre sortzez garbi bat egin zen nire ezpainetan, irribarre elkarkidetasunezko bat nolabait adierazteko; ezen, Ana Morenaren amarruaz jabetzearekin batera, ohartu bainintzen emakume haren ausardiak gehiago balio zuela, inondik ere, ustezko memoria eidetikoak baino, mila aldiz gehiago gainera; ausardia behar zen, gero, gezur txiki harekin hango jende h... Eta dagoeneko harrapatua zutela jakinik ere, ez al zen, bada, urkamendira igo, inoiz ez ahazteko moduko sendotasun harroz!
‎Eta arestian esan bezala, azken atal honetako xehetasunez edota apaingarriez ez dudanez oroimen garbirik, bada ahapaldi hau hasteko esan dezaket une hartantxe euri langarra ari zuela patioa toldo hori erraldoi batez estalita zegoen, hori gorri marrakiko batez hain zuzen ere, zirku baten itxura bete betea ematen ziona, eta abendua zela, adibidez, eta ikusleriaren ehuneko hogeita hamarra ordurako gezurretazkoa zela, hau da, artelana edo jostailu huts hutsa. Eta xehetasun txiki hauen ondoren, esan behar dut orduantxe hasi zela benetako borroka.
2001
‎Biak eserlekutik jaiki, eta badoaz. Gauerdia da eta ilargi betea laino beltz batek estali du.
‎Esate baterako, jainko jainkosak h z jositako hizkera batean (ai, behar den lekuan baleude!) mintzatzen dira, eta gizon hilkorrak halako Bizkai usain arin bat darion beste batean. Baina, esan dudanez, falta diren gauzak nabarmenegiak dira, eta ez du haien hutsa orbel pixka batek estaliko.
2002
‎Hondartza ondoko pasealekutik hartu nuen. Zoruko hormigoia hareazko alfonbra batez estalia zegoen, enbatak ekarria. Aldiro aldiro, olaturen batek hormaren kontra jo  tzen zuen sekulako apar jauziak eraginez.
2003
‎Udaz  kenaren bukaera zen. Makalek beren biluztasun erabatekoa agertzen zuten, eta lur guztia orbel okre gorrixka batek estaltzen zuen. Han ibili zen neska txakurrarekin, batzuetan txoko miatzen, makilgoxo eta perretxiko bila, eta besteetan harriekin txipli txaplaka ibai bazterreko ur uherretan.
2005
‎–Erabat ahaztu nahi zuen zerbait berpizten zenion; lur asko bota zuen oroitzapen haren gainera, hilobi bat estaltzen denean bezala.
2006
‎Egongelan sartu nintzen Jimmierekin. Hantxe ikusi nuen fardel bat, paper more batez estalia. Fardela hartu eta besaulkian amildu nintzen, mugitu ezinik.
‎garai hartan makalegi zebilen?. Han daude oraindik Marx eta Engelsen Lan Guztien liburukiak, zut, bata bestearen ondoan, hauts patina mehe batez estalita. Bat izan ezik:
‎Nintendoarekin utzi nuen pantaila aurrean, eta lasagna mikro uhindu berriarekin azaldu nintzenerako, lo seko zegoen besaulkian, pantailan terrorista irakiarrek Martinen tanke birtuala gupidagabe erasotzen zutela. Baina semea Tetratik atera eta haren koltxoira eraman beharrean, Nintendoa itzali eta tapaki pare batez estalita utzi nuen bertan, besaulkian etzanda, gaua pasa zezan. Ni mini sukaldean egon nintzen tarte luze batez, sojazko zerbeza bat ahogozatzen eta egunkari atzeratuak irakurtzen, eta gero nire ohera joan nintzen.
‎Hantxe zegoen frau Gerda, balkoitik sartzen zen argiak eskortzoan ematen ziola. Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur zubia baino dezentez beherago jarriak; belaun ondoak, laukidun manta batez estaliak, eta oinak, artilezko galtzerdiz. Vermeer ek bere koadroetarako baliatu zuen eszenatxotzat har zitekeen, izan ez balitz frau Gerdaren atzean zegoen kandela gorri batek argiztaturiko argazki batengatik:
‎Ur hotza erabiltzen nuen neure garbiketarako. Baita hotz gordin gordineko goiz albetan eta leihoak izotz geruza lodi batek estalita zeuden egunetan ere. Ohitu egin nintzen dutxa hotza hartzera eta lokietako sastadei jaramonik ez egitera.
‎Ondo gogoan dut etxe aurrean geneukan haritz kimua ureztatzen ari nintzen batean gertatutakoa. Gurasoek oparitu zidaten kimua hamasei urte bete nituenean, eta ni arduratzen nintzen hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz.
2007
‎Eskuinean, Aralar mendilerroa ikusten zen, handi eta luze, gandu fin batek estalixea, eta maldetako belardiei urrutitik antzematen zitzaien egun askotako lehorraren mina.
‎Lekukoek zakur buruak dituzte denek, horregatik haiei zakur buruak deritzate. Oihal mehe batekin estaltzen dituzte beren zakilak eta aluak eta ere belaunak. Idi bat dute adoratzen eta bakoitzak urrezko eta zilarrezko idi ttipi bat du kopetan.
2008
‎Kezkatzen hasi ginen. Eta hurrengo goizean, hura lanean zela, L haren gelara sartu, eta depresioaren aurkako pastilla haiek topatu zituen, leihoa toalla urdin batez estalia zuela ikusi zuen eta paretako poster guztiak kendu zituela, eta D handi bat pintatu zuela paretaren erdi erdian. Beltzez.
‎itsustasunak eta itsuskeriak garamatzate ongile bihurtzera eta lagun hurkoari, bereziki hurko urrutikoari, laguntzera. Aurpegi itsusi batek edo geure baitan ezkutuan daramagun itsustasun, itsuskeria edo beste ezin esanezko keria bat estali beharrak pizten dute gugan, lautik hirutan, delako sentiberatasun sozial hori. Eta nola denok dugun, barruz edo kanpoz, gauza itsusiren bat inork seinalatzerik nahi ez genukeena...
‎argia baina elkar ezagutzera iristeko gogorik gabea". Ezinezko iragarkiak dira mundu garaikidean; arinkeria berezkoa itxurazko sakon aire batekin estali nahi lukeen mundu gurean.
2009
‎Clara eta Dario zentzudunak zirenez, ez ziren beren gustuekin fidatzen eta itsu itsuan jarraitzen zioten modari. Gau hartan urre koloreko lamezko mantel baten gainean ari ziren afaltzen, parpaila arrosarekiko tapete batez estalia bera, biei ezin zatarragoa iruditzen zitzaiena. Modan zegoen baina.
‎Onartu egin zuen gonbitea, gazte garaiko gauak gogoan: Balzac irakurtzen zuenean, Clararen ondoan etzanda, manta fin batez estalita, sutondorik gabeko gela hartan, hotzikaraz, gorputz haren beroa aldamenean izan arren, eta bizitza distiratsua eta pasio liluragarriak imajinatuz. Eta orain, berriz, hantxe zegoen, luxuzko etxe hartan eta Sylvie Wardesen mahaira esertzekotan!
‎Sainte Marieko ospitalean, hantxe zegoen Clara etzanda, haurra alboan zuela, gela estu eta garbi batean, leihoa erdi zabalik eta hankak burusi goxo batez estalita.
‎Clarak hamabost urterekin egin zuen alde etxetik maite zuen arlote haren atzetik joateko. Bide luze baten amaieran, iluntzen hasia delarik, ia elkarrengandik bereizi gabe ikusten ditugun siluetak nola, hala sortu ziren iraganaren sakonunetik irudi zurbil batzuk, erdi ezabatuak; emakume bat, garaia baino lehen zahartua, burua bekainetaraino iristen zitzaion zapi beltz handi batez estalita; beste emakume bat, beti mozkortuta, ahoa zabalik, haur izutu eta ahul baten gainean madarikazioak eta irainak boteaz; Clararen aita, bere bekoki zimurtuarekin, bular gainera erortzen zitzaion bizar luze grisarekin; Darioren aita, Greziarra, txerpolari miserablea. Hobeto akordatzen zen Dario aita zenarekin:
‎Clarak besoetan hartu zuen haurra, negarrez esnatua baitzen, bularraren kontra kulunkatu, lasaitu eta senarraren ondoan eseri zen, burusi batez estalitako kutxaren gainean. Deseroso sentitzen ziren besaulkietan, zurrunak baitziren, zeremoniatsuak, bisitentzako, existitzen ez zen familia batentzako, bezeroentzako jarriak?.
‎Agurea lurrean erorita zegoen, billeteak saltzen zituen makinatik metro gutxira. Kapela batek estaltzen zion aurpegia, baina bizar zuri sarria gailentzen zitzaion azpitik. Lekukoen arabera, iluntzetik zeraman geltokian, hormaren kontra bermatuta eta vodka botila bati helduta.
‎urki zaharren itxurak, kasu. Zuhaitz haien adar kizkurrek distira egiten zuten; bateko, ilargiaren argitan; eta, besteko, modu itzaltsu batez estaltzen zituzten inguruko zuhaixkak zein bidea, euren itzal beltzarekin". Irene bi orduz eman zitzaion irakurketari, idazlearen gaztaroko pasadizoetan murgilduta.
‎Harantz noak lasterka. Bi gorputz besarkaturik, elur izoztuzko geruza batek estalita.
‎Behegainean eserita zaude. Manta batekin estalita dauzkazu hankak. Jaka lodi zaharkitu bat daramazu soinean, kokotseraino itxita, eta txanoa, belarriak ezkutatzeraino sartuta.
‎Periodikoko erretratuan bezala agertzen zinen ia ia: kartoi batzuen gainean eserita zeunden, hankak manta batekin estalita zeneuzkan, jaka lodi bat zeneraman soinean kokotseraino itxita eta txano bat belarriak ezkutatzeraino sartuta... Orduko hartan zigarro bat zeneukan ezpainetan eta erretratuan agertzen ez ziren arropak ere baziren soka bitan eskegita, garbitu ondoren lehortzen edo.
‎Dena delakoarekin, irudikatzekotan, ez genuke kolapso handi eta orokorra irudikatu behar, Hollywood-ek asmaturiko superprodukzio bateko irudi erraldoia bailitzan. Horrek mantu irreal eta sinesgaitz batez estaltzen du guztia. Partziala eta selektiboa izan daiteke hasieran:
‎Dagoeneko gehienek onartzen dute petrolioaren ekoizpenaren gailurrera heltzen ari garela, begiak lotailu batekin estaltzea oso kirol praktikatua bada ere. Heltzen ari gara Peak Oil famatura, dagoeneko hori ez dago eztabaidan.
‎Ez, ez zait batere atsegina orainaren ibilbideko hanka sartzeak eta okerrak geroaren balizko zuriketa batekin estaltzen dituen mistika (geroaren balizko arrazoi ematearekin gaurko bidegabekeriei itzuri egiten dien aitzakia iruzurtia). Geroa ez da deus.
‎Zutik. Ezertarako ere mugitzen ez den gorputz itxurako mulko bat daukat aurrean izara zuri batez estalita. Bizkarra emanda dago eta burua erdi estalita dauka maindirearen ertzarekin.
‎Bai, ezaguntxoak ditugu biei buruzko biografiak edo, gutxienez, zertzelada nagusiak; aldez edo moldez, ezaguntxoa dugu bien ekarria ere; nago, ordea, gaurko aurreiritziekin zerratutako lauso sarri batek estaltzen duela bi pertsonaion garaia, bi pertsonaion garrantzi eta ekarria. Gaitz erdi, ez balira lauso sarriago baten adibideak; gaitz erdi, a posteriori egindako gaurko begirada ez balitz politizatuegia, baita orain laurehun urteko gertakizunak epaitzeko orduan ere...
2010
‎Nahikoa zian ezkaratz guztietako giltzen kargarekin. Berealdiko mokordo saila aurkitu nian periodiko paper batek estalita. Patxintxik salto egin zuenean, hormaren kontra kaka egiten ari huen zerria!
2011
‎Bigarren irudi honetan beste emakume bat zegoen; aurrekoaren moduan, soineko luze batek estaltzen zion gorputza; baina aurrekoa ez bezala, zerura begira zegoen, otoitzetan bezala. Ezkerreko eskuan palma luze bat zeraman; eta eskuinekoan, kurrika luzeak.
‎Atzealdean entzundako gezurrezko eztul batek burua jiratzera behartu zuen bat batean: apaiz bat zen, zumarra baino argalagoa, eta beltzez jantzia burutik oinetara; aurpegia zimurdurez beteta zeukan sudur konkorretik gora, eta handik beherakoa ezin ikus zitekeen, bizar horixka luze batek estaltzen baitzion. Izualdia igaro zitzaionean, apaizak San Jeronimoren antz handia zeukala pentsatu zuen neskak; haren ahotsa, ordea, oihartzun beldurgarriaz bilduta egonagatik ere, ozena eta sakona zen, ondo abesten dutenei dagokiena bezalakoa:
‎Mat, j Werfelen bizilekuan sartzeko bide bat aurkitu behar zuten. Ezkerretara jo zuten eta kale estuago batean sartu ziren; alboko fatxada hartan, berrikuntza lanak egiten ari ziren eta oihal berde batez estalitako aldamio luze bat jarrita zegoen; aldamio horretatik igota, lehen pisuraino hel zitekeen, eta hango leihotik, barrura sartu.
‎Ekialdeko bi talderen arteko kontu garbitze bat ikertzen ari ziren 4 Taldean: Bogdan Ionescu izeneko gazte bat tiroz josita agertu zen; burua plastikozko poltsa batekin estalia zeukan, eta beste poltsa batean, harengandik zenbait metrotara, hildakoaren eskuak agertu ziren. Bular gainean kartel hau utzi zioten:
‎Aita Karillon ohean zetzan maindire zuri batez estalia. Eskuetan bilduta arrosario zahar bat zeukan.
‎Alboko gelara joan ziren etxekoandrea aurretik zutela. Amona bilobek han egiten zuten lo aurrez aurre zeuden bi ohe handitan, bakoitza edredoi batez eta puntuz eginiko burusi batez estaliak. Armairua antigoalekoa zen, sakonera handikoa, oso ederra.
‎Gero berriro agertu da, handiagoa, formaz aldatua, ohearen oinean, Élianeren gelan. Ohe izugarri handia da, belusezko errezel batez estalia eta inguruan brontzezko amodio txikiak daude, eskuetan zuziak eta ugaritasunaren adarrak dituztela. Dena nahasia, hautsak hartua.
‎Debekatua geneukan urmaelaren ertzean jolasean ibiltzea: zorua labainkorra zen eta lau euri tanta egin orduko lohi likido batez estaltzen zen dena, gure oinetakoak eta soineko barrenak zerri eginda uzten zizkiguna. Ez dut beste inon ikusi hangoak bezain mariorratz urdin ederrik.
‎Laugarren hilean airean sortu ziren errauli eta eulitzar ikaragarriek amen jesus batean estali zuten zerua. Hauek hirugarren izurriteko kalte berbera eragin zuten, eta pertsonak berehalakoan hiltzen ez baziren ere, egunak ematen zituzten gaixorik.
‎Kontua da bidaia pittin bat korapilatu zela. Etxepare baserrian zeudela, Frantzia aldean, hiru ofizial aleman azaldu ziren zaldi gainean, zaldi gorritan, eta Joxe Antoniok behien askan ezkutatu behar izan zuen belar pila batekin estalita. Alemanak sartu zirenean, Oleta herriagatik hasi ziren galdezka; dirudienez galdu egin ziren.
‎Lehendabizi etxeko behiekin saiatzen ginen; eguna argitu aurretik mendira eramaten genituen eta batzuetan otzan otzan haien atzetik joaten ziren. Orduan bordan sartu, begiak zaku batekin estali eta Tolosara eramaten genituen. Beste batzuetan, berriz, gu ikusi orduko iheska hasten ziren.
2012
‎Ni biharamun goizean itzuli nintzen, Maie ko oihanetik. Hango basabidean, urte sasoi horretan, orbelezko alfonbra lodi batez estalia eta haren azpiko lokatz geruzarekin, urmael batean gabiltzalako sentsazioa edukitzen da. Berandutu egin zitzaidan lehengusuen etxean.
‎Gorago daude pasealekua, bidearen alde banatan landaturiko ezki ilarek babesturik, harresi zahar eta belztuak, kanpo zabalera ematen duen arku bat, bertatik ipar haizea uluka igarotzen dela eta, azkenik, eliz atariko plaza txiki biribila. Ilunabarrean, okindegiko erakusleihoan, koroa formako ogi horailek distiratzen dute paper zurizko kukurutxo batez estaliriko bonbilla baten argitan. Lanbro fin eta gris honetan, badirudi airean flotatzen daudela notarioaren plaka eta zapatariaren iragarki ezaugarria:
‎Gizonek egunsentian aurkitu zuten ihien artean trabaturik, pentsatu bezala. Talde txikia isilik sartu zen etxean ohatila batean etzanda eta maindire batekin estalia zekarten bultoarekin.
‎Angelua hautatzerakoan, aipatu dut lehentxeago angeluaren bi aldeek nora ematen duten?, estolderia aztertu nuen. Angelu guztietako zoruetan daude estolderietara jaisteko ahoak, estalki biribil handi batez estaliak. Baina nik hautatutako angeluko ahotik bakarrik hel daiteke, gau batez aztertu ahal izan nuenez, Brandenburgoko ateraino.
‎Gidariaren kabinan ez zen deus arrarorik antzematen. Atzeko partean, aldiz, ezin jakin zer zegoen, gortina ilun batek estaltzen baitzituen kristalak. Udaltzainei deitzekotan zegoelarik, gizon magrebiar edadetu bat ikusi zuen, txilaba jantziak luze meharragoa egiten zuena, furgonetaren inguruan atzera eta aurrera.
2018
‎Hildakoarengana bueltatu zen neska. Marmol beltzezko katafalkoaren gainean, Mazarin kardinalaren figura ikus zitekeen, aingeru baten ondoan belaunikaturik; haien oinetara, hiru emakumeren irudi alegorikoak; eta beraien artean jarrita, hildakoaren gorpua, aurpegia ahozapi batez estalia; janzki urdin iluna zeraman kolore bereko berokiaren azpian, zapata distira  tsuak eta eskularru zuriak: arropa onak.
‎–Horrek esan nahi du hiltzaileak atzetik harrapatzen dituela ustekabean, eterrez bustitako zapi batez estaltzen dizkiela ahoa eta sudurra, eta lotarazi egiten dituela. Arnold Valois eta Chloé Mourchois honezkero lurperatuta daudenez, ezin dugu egiaztatu gauza bera gertatu zen ala ez, baina geratzen zaidan begia jokatuko nuke baiezkoaren alde.
‎Handik gutxira, Pariseko kaleetan barrena zebiltzan biak. Igande hartako eguzkia zimel samarra zen, eta hodeiak zeruaren jabe egiten ziren tarteka, hiria eta bertako giroa tristura geruza batez estaliz. Irrintzika zebilen haizea, adatsa orrazten neskari.
‎Aurrera egin zuten. ...andera gorri iraultzaileaz jantzia, komunero baten gisan; apurtxo bat atzerago, Ama Birjina, kantineraz mozorrotua eta pipa luzea ezpainetatik dingilizka; aurrez aurre, eskailera kiribil bat, oso zutikakoa, zutabe baten inguruan itzulinguruka pulpitura eramaten zuena; eta pulpituaren gainean, koroa dotore baten gisara, urrezko aingeru bat, tronpeta esku batean, palma adarra bestean, harrizko mantu batez estalia. Leok hatz erakusleaz seinalatu zuen pulpituko predikalekua, harmailadiaren goialdean, eta pasatzen utzi zion Sophieri.
‎Mendebaldean, suteak ikusten ziren Rivoli kale aldean, Tuluise jauregian eta Finantza Ministerioan. Borrokako gau haren ondorioz, milaka dokumentu ofizial erretzen ari ziren, eta haien paper errautsek sits grisen moduan egiten zuten hegan han eta hemen, eta lurreratzen ziren gero, kaleak dolu geruza batez estaltzeko. Itzulinguruka ibili ondoren barrikadek kale dezente ixten zituztelako, Sophie Hôtel de Villera iritsi zen azkenean.
‎Agindutakoa bete ondoren, Fabianek iztupazko tako batez estali zuen karga, artillariek egiten zuten modu berean. Ondoren, Leok puntzoi fin bat sartu zuen kanoien belarrietatik, kartutxoak zulatu arte.
‎gizonak, emakumeak eta umeak; soldadurik ez. Haur txiki txiki bat egunkari orri batez estalita zegoen, baina gainerakoak, begien bistan eta jarrera guztietan, zirkoko bihurrikariak bailiran.
‎Eguzkia baino goiztiarrago, guardia nazionalen zutabe luze bat, sei mila gizonek eta zortzi kanoiek osatua, mendebaldera zihoan, Rueilerako bidean barrena. Lanbro lodi zabal batek estaltzen zituen bazter guztiak. Blai eginda, baina bihotzak pizturik egiten zuten aurrera denek, gogoak sendo, aurrean esploratzailerik jarri barik, eskarmentu eta prestakuntza militarrik gabeko jeneralen aginduetara, ez gurdi, ez anbulantzia, ez janari... desfile batean bezala.
‎Afalostean, Eugéneren amak beste gela batera eraman zituen gonbidatuak. Mahai biribil bat zegoen erdian, alfonbra pertsiar baten gainean eta oihal beltz batez estalia; haren inguruan, urre koloreko zortzi aulki, gorriz tapizatuak; eta, horietako batean jesarrita, andre bat, durbante moduko bat buruaren estalki.
‎Gizon haietako batek zazpiko bi pieza zerabiltzan inoren laguntzarik gabe, eskuetan tiragailu bana, jaurtigailu biak aldi berean botatzeko. Hirugarren kanoi bat manta busti batez estalia zeukan, hainbeste jaurtiketa egin eta gero gori gorian zegoelako.
‎Igo zen abiatzera zihoan beste orga batera, eta gidariaren ondoan jarri zen. Upel saltzaile baten gurdia zen hura, horia, bi zaldi marroik tiratua; olana berde batez estalita zegoen, eta gurutze gorri bat zeraman margoturik erdian, euriak nahikoa desitxuratua; atzealdeko muturretik eskegita, hildakoen buruak, besoak eta hankak, guztiak ere dantzan mugimenduarekin. Gidariak usain gaiztoa zabaltzen zuen, zigorra astintzerakoan:
‎Hizketan ari zelarik, Sophiek birringailu bat hartu zuen eta isuri zurixka batez estali zuen zauria.
‎Leo gainean jarri zitzaion lasaitze aldera; baina, baretu beharrean, urduriago jarri zen, eta Komunaren aldeko aldarriak botatzetik, Sophieri bere maitasuna aitortzera pasatzen zen, dena garrasika. Neskak esku batez estali zion ahoa. Korridoretik, Charcoten eztulak eta tenientearen bota iltzeztatuak aditzen ziren.
‎Barruan gordetzen zuen botilako likido gardenaren txorrostada bat bota zuen lihozko zapi gainera, eta zaldunaren bizkarrera gerturatu zen, herrenka, baina zaldunak ez entzuteko moduan. Ondo ondoan zegoela, beso bat eraman zuen zaldunaren lepora, eta zapi busti batez estali zion aurpegia, harik eta gizona, hilik bezala, lurrera erori zen arte. Amaituta.
‎Berehala ohartu nintzen neska batena zela gorputza. Tunika luze batek estaltzen zion gorputzaren luze laburra. Burua eta zango besoak soilik uzten zituen bistara, sokaz mahaira lotuak.
‎Nire arreta osoa bereganatu zuenean, eskuineko begia jirarazi zuen bere baitan, puztarri moduko bola likitsari toki eginez, aharrausika. Beste begia, berriz, ezkerrekoa, txaflata beltz koipetu batez estalita zeukan ordurako.
‎Luzaz egon nintzen zer gertatuko, eta, halako batean, beste zurrunga saio batek ohartarazi zidan tximiniako su gero eta ahituagoak eragindako inpresioa besterik ez zela izan begi irekiena. Begi bat bere baitan jiratuz eta bestea txaflata beltz batez estaliz, itsuarena egiten zuen Battis Tobera koplari zurruteroaz oroitu nintzen. Haren koplek Errege, Aba Yakue edo ni neu izaten gintuzten zirigai, eta harena da seguru asko Otto familiarrari erantsitako Otso basatiaren ateraldia.
‎Biluzik baino babesik gabeago sentitu nuen neure burua; ez nuen oinpean zorurik sentitzen; lauso trinko batek estaltzen zidan areto osoa eta aretoaren alboetara baztertutako jendetza; ene begiek ezin zuten Erregeren begietako sua besterik ikusi.
‎zelda batean pilatu zituzten ordurako izurriz hildakoak, eta gorpu metari su eman, giza tontorra kolofonia, erretxina eta sufre ugariz bustirik. Izurriak hil edo kearen lodiak artean ito ez zituenak, berriz, leotzetatik atera zituzten, gauez eta isilpean, eta leotzetara zeraman tunel luzea kare biziz erretako horma tzar batez estali gero.
2019
‎Armairua ireki beharrean, bezperan oherakoan lurrera botatako kuleroak eta arropak janzten nituen, ahalik eta denbora gutxien galtzeko arropak aukeratzen, eta ahalik eta gehien luzatzeko ohean egotea?. Dutxara joan beharrean, ilea mototsean biltzen nuen, edo zapi batekin estali, koipea eta dirdira eza disimulatzeko. Nahiago ile zikinarekin etxetik atera, Ekhiren ohea utzi baino.
‎Bezperan dutxatzen, hurrengo egunerako ilea garbi eta dirdiratsu izateko. Maindire soil batez estaltzen ere hasi nintzen, gorputzaren behar fisiologikoak, alegia, hotza sentitzeak, eraman nintzan Ekhiren gorputzaren beroa bilatzera.
‎Larrialdietatik atera zenean, are gordinagoa egin zi  tzaion goiza. Txapel gris trinko batek estalita ageri zen hiria. Hau hotza!
‎Aiduru zeudela, Felixek bere bi lagunak obserbatu zituen, urrunetik. Esker on uhin batek estali zuen, oin puntatik kaskoko hondar ileraino. Harro zen kide horiekin ibiltzeaz, borrokatzeaz, bakarretan pataska egiteaz, baina hain gutxitan.
‎Honako argibide honekin ea jabetzen garen: Egin dezagun jartzen dugula lur osoa, 35 metroko izotz jela geruza batez estalia. Ba, eguzkiaren urtebeteko bero ongi iragazi horrek, den dena urtuko luke.
2020
‎Zeremonia maisuak esandakoan, borreroak, burua txano beltz batek estaltzen diola, su eman dio txondorraren azpiko lastoari, eta, su garrak zerurantz, sekulakoa da ohol  tza gainean herriarena egiten ari den konpartsaren eromena, danbor hotsarekin batera trumoi bat bezain ozena. Rouen e  ko ikusle aho beroen artean nago ni mozorroturik, haien Juanaren aurkako birao eta isekak eraman ezinik.
‎Gela erdian zintzilik zegoen bonbila txikia piztu zuen Severianok, eta hango traste guztiak aztertzeko aukera izan zuen neskak, nahiz eta argia motel samarra izan. Bizikleta beltz dotorearen alboan zabar samar utzitako gauza mordoa zegoen, hauts geruza fin batek estalita. Paretetan lauhortzak, sardeak eta aitzurrak, lurrez zikinduta, zintzilik.
‎Benetako elurrak abenduaren hasierarekin iritsi ziren. Leihoa irekitzean lorategia geruza fin zuri batez estalia ikusi zuen Mikelak, eta horrek lana ekarriko zuela jakin arren, paisaiaren edertasunaz liluratuta geratu zen. Gosaldu ondoren, opiletatik sobran geratu ziren apurrak batu, eta bide ertzean jarri zituen, txoriek jatekoa izan zezaten.
‎Ume umetatik izan da anormala Marianneren bizimodua, berak badaki hori. Baina parte handi bat denborak estalia du dagoeneko, hostoak erori eta lurraren parte bat estali eta azkenean lurrarekin nahasten diren bezala. Orduan gertatu zitzaizkion gauzak bere gorputzaren lurrean ehortzirik daude.
‎Eta eserita egon ginen ordura arte. Hitz egin nahi nuen nik, honetaz eta hartaz, eta eskua elkarri eman, beldurra eta nerbioak eta emozioa elkarrekin pasa genitzan nahi nuen, eta erre egiten zuen berak, isilik, ohean luze, jantzirik eta aurpegia beso batez estalia, eta jaiki egiten zen, haren ondora hurbiltzen banintzen. Eta gaua egin zen halako batean, sekula ere ez du inork gaua iristea desiratu, nik orduan bezala.
‎Beste aldera begiratu. Eta erdian agertzen bazen, harri batez estali. Lurrezko hormaren bateko zuloan sartu.
‎Pirenek mendi hauetatik egin zuen ihes eta Geriok guztiak erre zituen, inguratzeko. Bizirik erre zuen, eta harri ezin handiago batez estali zuen Heraklesek haren gorpua, Kantauriko itsasotik Creus lurmuturrera hileta eskultura handi baten itxurako mendi katea eratuz. Pirinio deitzen zaie mendi horiei, Pireneren omenez.
‎Beren zimentuen gainean iraulkatu eta bihurrikatuko dira kontinenteak. Harrizko hormak kraskatuko dira talken ondorioz, ortzia bat batean estaliko da, laba ibaiak bazter guztietara jariatuko dira, beren emanean topaturiko guztia errez, itsasoa baztertuko da eta osoki dardaratuko, eta sumendiak zapartatuko dira, airea kez eta hautsez bete bitartean. Noizbait izan ginen mendiak, noizbait izan ginen etxeak eta kobazuloak eta habiak eta sailak eta gailurrak, ez gara ordukoz izango.
‎Badirudi azkenengo aldian ikusi zintudanean baino bizimodu hobeagoa daramazula, pixka bat loditu egin zara. Agatek ahizpari, gona barrenari eustera zihoala. Manuela begira geratu zitzaion, eskumako eskuko atzamar txikia hatz kapela batez estalia zeukan.
‎Jangelako mahai gainean ere, anabasa batean, modu horretako altxor pila dago. Zahor txokolatezko azal erdi urratu batetik, zango beltxaran bat ageri da, galtzerdi zuri batez estalia. Ligako jokalari guztien zangoak ezagutzen dituk nik, berriz; eta oraintxe aurrean daukadan zango hori ez zait ezaguna egiten, baina galtzerdi zuria ikusita nire burmuinak irakiten jarri dira eta arrazoibidea metrailadore baten moduan hasi zait martxan.
2021
‎Neguko goizetan, estazio eta kedar usain berezia du, kale eta etorbide guztietan barreiaturik; goizean goiz iritsiz gero, lainoaren grisez aurkituko dugu, berea duen usain horretan bildurik. Inoiz edo behin, lainoan zehar, eguzki ahula iragazten da, eta arrosaz eta lilaz tindatzen ditu elur metak eta landareen adar biluziak; kale eta etorbideetan, palekin kendu eta meta txikietan bildu dute elurra, baina lorategi publikoak geruza ukigabe eta bigun batek estaltzen ditu oraindik, hatz bateko lodiera duena aulki abandonatuetan eta iturrien ertzetan; zaldi heztegiko erlojua geldirik da, ezin konta ahala denboraz, hamaikak laurden gutxiago markatuz. Ibaiaren beste aldean muinoa goratzen da, hura ere elurrez zuritua baina han hemen sasi gorrixkaz zipriztindua; eta muinoaren gailurrean laranja koloreko eraikin bat gailentzen da, zirkulu formakoa, behiala Opera Nazionale Balilla izan zena.
‎ordura arte gupida ez zen ba izan nire bizitzako joera nagusia; gupidagabetasuna ere ez, egia da. Bi sentipenak hoztasun existentzial baten atzean estalita neuzkan, astasuge. Eta, azken aldi hartan, gupida agertzen ari zitzaidan alde guztietatik, kontrola galtzeko zorian jartzeraino, neure izaera uzkur zipotza zapuzteraino.
‎Mutil bat, ez oso garaia eta haragitan sartua, ate ia puskatu hartatik irten zen, koipe beltzez zikindutako lan jantzi anil bat zeraman. Ile laranja modu nahiko desfasatuan moztua zuen, hirurogeita hamarreko modan geratu izan balitz bezala, eta bekokiko ile luzeak begi bat estaltzen zion, akne markaz betetako aurpegi guri hura ezkutatzeko ahaleginean, beharbada.
‎Zaila zen lan egitea multzotzar gogaikarri handi hura beti inguruan genuela. Estibalitzek buru beroki batez estali zuen burua eta niri ere bat eskaini zidan autotik irten aurretik. Ez zidan graziarik egiten, eta, gainera, banekien, nire garaiera zela kausa, mundu guztiak identifikatuko ninduela.
‎Berezien atzetik Zeledonen Birbilobak, Jatorrak eta Ezberdinak etorri ziren. Paseotxoak hiru ordu laurden baino ez zuen iraun, baina Dato kalea mantu zuri eta fin batez estalia utzi zuen, eta jendea, berriz, umore onez.
‎Heze zaude. Musu bortitz batekin estali nizun ahoa. Zer gehiago behar zenuen nigan murgiltzeko.
‎Hondartza inguruko pasealekutik behin eta berriz itsasora begiratu, eta ziurtatzea hark ere ez duela inondik inora sei hilabete atzeragoko aldarte bera. Iritsiko direla, badatozela, hortxe daudela guztia beste argi batez estaliko diguten egunak. Bien bitartean ez aukeratzera garamatzaten erabaki sorgorren bitartez biziraun nahian.
‎Denda ixtean, etxeko epelean babesturik egoteko gogoa besterik ez zuen izaten. Polito igaro zen udazken hartako oroitzapenak euri gortina lauso batez estaltzen hasiak zitzaizkion. Zalantza zeukan sentitutakoak oroimenean gorde bezalakoak izan ote ziren.
‎Hotzak!! ✳ Haren seme alabek berek ikusi dute amaren hilotza... gela batean, leihoa zabal zabal eginda eta izara mehe batekin estalia, eta jakin dute holaxe egon zela azkenengo egunetan. Hori zer da?
‎Korridorean aurrera joan eta LucÃaren kuartoan sartu zen. Bazter batean ohea, arraia zuri gorriak zeuzkan edredoi batez estalia; telebista haren aurre aurrean; aulki gorri bat ikasliburuz betetako zurezko mahai baten ondoan, eta armairu bat, erdi irekia, arropa batzuk bistan uzten zituena. cda ohean ipini, eta oharra idatzi zuen haren gainean:
‎Buhameen zalgurdiak zur polikromatuzkoak izaten ziren oso osorik, edota olana batekin estaliak; baina beti ñabarrak, koloretsuak, barruan tapizekin ederki apainduak. Ispilu barroko bat eta kriseilu txiki bat ez ziren inoiz falta haietan.
2022
‎Bero izugarria zegoen bonba topatu zuen egunean ere. Uztailaren erdian alor guztiak manta batez estali izan balituzte bezala. Tenkada sumatu zuenean, traktorea gelditu, goldea goititu, lauzpabost metrotara baztertu eta jaitsi egin zen ondoren.
‎Erotu egin zen landa aldeko gurpila, biribil bezain zoro. Jordik traktorezalea zertan ari zen ulertu baino lehen, hauts laino trinko eta gris batek estali zituen bederatzi txirrindulariak. Eta hautsak begiak ixtera behartu baino istant bat lehentxeago sumatu zuen Jordik, traktorezalearen kabinaren goialdean, buru ttiki bat biraka, irriz eta txirrindulariei begira.
‎Brontzezko domina irabazi zuen laugarren aldian. Oso urdu  ria zen, eta beste tenorren bekaitz, eta adeitasun gartsu batez estaltzen zuen bekaizkeria urduri hura. Gogoko zuen jendeari jakinaraztea nolako nekaldia zen kontzertu bat berarentzat.
‎Labea gantzez zeharo belzturik dago; baita inguru guztiko paretak ere, kedarragatik. Amonak harrikoa egiten badu ere, platerak, koilarak, aiztoak ez dira inoiz erabat garbi egoten, eta lapikoak kraka geruza lodi batez estalirik daude. Sukaldeko zapiak grisaxkak dira eta kiratsa darie.
‎Haurtxoak haren paparraren kontra estuturik jarraitzen du. Beste burusi batez estaltzen ditugu; gero, zuloa betetzen dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia