Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2000
‎Akituta, loak hartu ninduen, eta esnatzean olana berde zahar batekin estalia nuen gorputz biluzia. Marga ez zegoen jada nire ondoan, baina Lauaxeta ikusi nuen kamioitik gertu, zutik, niri begira.
‎Bizkar zorro bana soinean eta mendiko botak jantzita, mendizale itxura zuten. Bibote mehe eta leuneko gizon txikia zen bata, idun zabaleko alkandora gorriz jantzia; eskuinaldeko masaila ardo koloreko angioma batez estalia zuen onkote itxurako morrosko zabal bat bestea, koadrozko alkandora zuri gorri berdez jantzia.
‎Xanek trabeska begiratzen zion, pena pixka batekin, zaharraren ziztrintzeaz alarmatuta ere bai. Aitatxik jarri eta bertan zen manta xingle batekin estali zuen bere burua; doi doia sudurra eta begiak libre utziz; begiak telebistan finkatu zituen.
‎Mahai apal, zabal biribil batean kafeontziak, kikarak, pasta batzuk ere bazeuden platertxo batean. Bat batean bizkarrekoa bordatu lan batez estalia zuen besaulki batean emakume xahar xahar bat ikusi zuen Xanek. Ximur ximur egindako mahaspasa zirudien.
‎Eta, segidan: oihal zuri batez estaliriko mahai sinple batean, atzean ikurriña zutela, beltzez jantzitako txanodun bi agertu ziren: bat lodikara, txikixeagoa bestea.
‎Gero bere pentsamenduak inprezisoagoak, hautemangaitzagoak bihurtu ziren; lo gelditzen ari zela konprenitu zuen; ez zuen kontrako ahaleginik egin, utzi zuen loak eramaten; alde batera makurtuz, burupean kojin bat paratu zuen. Geroxeago, Iharra manta mehe batekin estaltzen ari zela nabaritu zuen.
‎Pinudi handi bat igaro eta gero errepide batera iritsi zen, handik eta beheraxeago trenbidera, haren ondoan bazegoen kobertizo bat, zeinaren tximiniatxoari ke pixka bat zerion. Elur izpika ari zuen orain, errepidea kapa lodi batez estalita zegoen. Xanek, kobertizora inguratuz, haren leihatila ertirekitik, barruan, estufa baten ondoan, mono horidun enplegatu bat potajea jaten ari zela ikusi zuen.
‎Etxe altuak, ladrillo gotorrez eginak, zementoz lixatu gabe. Aparkatutako autoak, hauts kapa mehe batez estaliak, parabrisetan zenbait euri ttantta. Eta hala ere, ez zitzaion ingurua erabat arrotz.
‎Neskak plater batean, serbilleta batekin estalia atera zuen ogitartekoa; eta, baso hustua jasoz: " Beste bat?", eskaini zion.
2001
‎Ordura arteko guztiez ez bezala, ohiko espioi uniformea ez eta lihozko atorra eta praka zuriak janzten zituen. Burua panamá batez estaltzen zuen. Palisandrozko giderra zuen makila baten gainean bermatzen zuen kokotsa.
‎Etorri berriek kalamar latak eta, orokorrean, mahai gaina estaltzen zuten gauza guztiak bota eta bultzatu zituzten, kalapita handiz; baina ni beren itxura arras bitxiari gelditu nintzen so: tunika zuri luzeak zeramatzaten, oinetaraino iristen zitzaizkienak, eta burua punta zorrotzean bukatzen zen kapirote batez estaltzen zuten, aste santuko marmo edo mozorroen moduan. Euren tuniken beheko parte zirimolatsuek, hegalariek, ozta ozta estaltzen zituzten tuniken azpian sumatzen ziren terlenkazko praka grisak.
‎Helbidera iritsi arte ez nintzen behin ere euritik babestu. Nire gorputza zementuzko geruza batez estalia sumatzen nuen, nire inguruko etxeak bezalaxe. Zementu arre latza, lohiaren paradigma neure baitan bertan.
‎Nire ondoan zegoen gazte koadrilaren algarak areagotu ziren. Paperezko musu-zapi batez estaliriko basoa paratua zuten mahaiaren erdian, musu-zapiaren gainean txanpon bat zegoen. Jolasa ezaguna zen:
‎urtegi batek estali ditu haren oroitzapenak.
‎urtegi batek estali ditu haren oroitzapenak.
‎lauso urdin batez estaliak,
2002
‎Boxeoa izan zuen hizpide hastapenean, mutikoaren estiloaz eta, batez ere, ausardiaz oso eritzi positiboak jaso ei zituelako. Gabardina erantzi eta berorretaz mahai lizundu bat estali ondoren bertan jesartzera gonbidatu zuen gizonak. Jaka barik, alkondara hutsez jantzita zegoen eta pistola eroatearren erabilitako narruzko hedeak antzematen zitzaizkion besape sorbaldetan.
‎Zanbuluka hurreratu zen ea nor zen ikusteko, eta beneziarrak alboratuta Eusebiaren aurpegi musugorri eta biribila ikusi zuen. Kisketari eragin eta besarkada batez estali zuen andrazkoaren barkamen eskea.
‎Laborategiko txabusina zuria aulkiaren bizkarralde altzairuzkoan zegoen zimurtuta, beharrean baino ari zelako adierazle. Izara batez estalia zuen gelaren beste muturrean zegoen mahai gaineko irrati emisorea. Doinu jostalari bat ari zen ahapeka kantari, eta ezkerreko atzamarrak zituen danborra bihurtutako oholaren kontrako makilatxo ordekoak.
‎Lainoak maindire zuri batekin estalia dauka Baiona;
2003
‎ilunpe ikaragarri batek estaltzen zituelarik.
2004
‎Amak eskutik hartu eta aita zetzan gelara sartu zuen. Aita maindire batez estalirik zegoela ikusteak inarrosi zuen gehien. Aurpegia ikus ziezaion amak maindirea kendu zionean, ez zion hainbeste erasan; lotan zegoela iruditu zitzaion, nahiz eta Bazterretxeko ganbara zelaitik zetozen arrosarioen zurrumurruek bestela aditzera eman.
2005
‎Negu hartan elurra egin zuen nasaiki, bazterrak mantal lodi batez estaliz. Auzo batek mundua utzi zuen.
‎1920 urtean, Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain, inguruetako etxeetatik ikuskizuna inork doan ikus ez zezan, eta, batez ere, herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia alokatuta negoziorik egin ez zezan.
‎Urteko lehenak direla eta balitekeela tente samarrak egotea oraindik. Labean apur bat xigortu baizik ez dituela egin, gainetik tipula eta txokolate saltsa batez estaliz.
2007
‎Bidean aurkitu dudan lehenengo poliziari kontatu diot arazoa, baina harago dagoen beste batengana joateko esan dit. Burua jiratu eta berehala ikusi dut, bazter batean etzanda, maindire batez estali gabe oraindik. Lo dirudi.
‎Sarrera monumentalean ginauden bat batean. Gidak, eriaz, plastiko puska batez estaliriko haragi masa erakutsi zigun. Neska gaztea oka egitear zegoela sumatzen nuen, ustel usaina nagusitzen zelako bero sapa hauekin, harri errautsarena azkar izanagatik.
2010
‎Hantxe zegoen artista: lo eternalean murgilduta, errauts kolorez margotua, burusi koadrodun batez estalia.
‎Ate bat zabaldu zuen: oihal ubel batez estalitako ohe handia, koadro pisu bat hormaren erdian. Gabrielaren gela zen.
2013
‎Barruko arropa infantil hura bakarrik zuen soinean. Tapaki batekin estali nuen.
2014
‎– Fis cher –irakurri zuen Xabik, eta markari buruz zerbait esatera zihoanean, maldan gora zetorren motor batek estali zuen bere ahotsa.
‎Eskuak aurrerantz jarrita zituen, beherantz bata, gorantz bestea, eskua bi aldeetatik erakustea eskatu izan baliote bezala. Besoarekin bularretako bat estaltzen zuen, baina ez bestea. Kimuak ziren, zerbait oparoagoaren lehen aztarnak, baina bularrak azken batean.
‎Berokia ohe baten gainean uzteko esan dio eztiki, eta jaka mordo batez estaliriko ohea erakutsi dio, gonbidatuentzako ohea dirudiena, gelan ez baitago haur bat bizi den arrastorik. Jaka kentzean opari paperean bildutako Hertzainak en kasetea etorri zaio akordura.
‎Argia piztu zuen. Jantzita zegoen ohea, tapaki marroi itsusi batekin estalita. Ohean eseri eta hantxe geratu zen ezer egin gabe.
‎Margueritek mahai gainean utzi txanponak bildu ditu Lurok, baietz ihardetsiz, erran diotela etxean, non eta buru ttipi bat agertu baita kozinatik: hatsarrean ez du ezagutu Maitena ttipia, haur zeneko trentza haien orde ile luzea gibelean lotu eta zapi zuri batez estalia daramana, eta irri zabal batez agurtzen ari zaiona kozinatik aterata. Lukugarai andrea eta Marguerite beren solasetan utzirik, bi hitz eginen dituzte Frantziako partean, eta Lurok erranen dio Maitenari Belgikako su guziak baino arrisku handiagoa dutela, zera, Arnegiko sugeek.
‎Oliodura sainduen emateko doi doia heldu da beretterra oihanburutarrenganat. Mihise xuri batekin estali dute defuntua, sorbaldak eta burua bistan. Arrosarioa eman diote eskuetan.
‎Desbideratu egin zuten kamera orduan: jauregiko fokatu zuten lehenengo, horma bat, kartel laranja batez estali zuten emisioa gero, Transmisiune directa. Segundo asko horrela, 148 segundo, arin esaten da, bi minutu eta erdi.
2015
‎Trolley beltz batean. Bigarren logelako ohe azpian gordeta dago, hautsik har ez dezan tapaki batekin estalita. Amets baten hilotza balitz bezala.
‎Esanen nuke hobeki atseden hartzeko geldiarazten dituztela arnasa eta bihotza. Begiak zabalik geratzeko gauza izanen lirateke esku amultsu batek estaliko ez balizkie. Galtza alkandoratan geratuko lirateke ez balituzte jantziko hartzearren, duintasunez, auzokoen azken bisita.
‎SAIOA: Begiak zabalik geratuko lirateke, esku amultsu batek estaliko ez balizkie... Gustatzen zaidan.
‎Gazelaren hilotza hartu eta gepardoa estaltzen duen olanaren gainean paratu du jeepean, dohakabe. Gero, bigarren olana batekin estali du gazela.
‎Aitaren gorbata beltz batekin estali dizkiote begiak. Zutitu eta estropezurik ez egiteko eskuekin lagunduta gelan barrena oinez ibiltzeko eskatu diote gero.
2016
‎Archer Kaliforniako goi burgesiaren trapu zikin zaharrak garbitzeaz arduratzen da. Beren nobeletan, usu, milioidunak, alkoholikoak eta hiltzaileak nahasten dira, urte asko lehenago gertatu eta gaizki itxi den istorio birjaio baten eszenatokian, zeinetan ez baitago jakiterik, benetan, nor noren semea edo alaba den, non krimenik aberranteenak interesezko geruza batek estaltzen baititu. Archerrek ere topaketa gogorra dauka poliziarekin Galton kasua n, esaterako; baina gehiago da poliziak okertu direlako, eta detektibeak tontotzat hartu eta adarra jotzen dielako, Conger delako bati bezala:
‎Vittorio Gassmanen hortz ederrak algara batean. Agostina Belli bularrak erakusten zapi batez estali antzean. Maite zuen Gassman ganberro hura.
‎Desperta do teu sono, fillo de Breogan! Dena lantzurda batek estalia ageri zitzaidan, alegia, ez zitzaidan deus ageri, ez jenderik ez karrikarik ez etxerik ez semafororik ez autorik, lika neukan begietan, lakarra eztarrian, automatismo susmagarri bat zangoetan, korda eman zidatelakoz egiten nuen oinez. Itxaroteko erregutu nion, Monteirok kasurik ez.
2017
‎Peluka gorria, ia gerriraino erortzen zitzaion. Gorputzaren bolumen handia lepo atzean loturik zeraman halako ehun nabar batek estaltzen zion batere graziarik gabe; izter mardulak ageri ziren soinekoa izan nahi zuen oihal zarpail haren azpitik eta, gorputz erraldoi haren bukaeran, eszenatokira igotzean erreparatu zion, zapata takoidun gorriak.
‎Iruñeko Curia eta Nabarreria kaleen gurutzean zegoen eraikinera sartzean, bazekien argia aldatu egingo zela, eraikinaren barnean kristalezko kupula karratu batez estalitako patio ikaragarria baitzegoen, eta ilunkerek itzalak eragiten zituzten, argi ilunetan nabigatzeko. Institutu bat izan zen, eta baita merkataritzarako erabilitako zerbait ere.
‎Gehiegitan agertzen ari da San Frantzisko gaur gauean. Galdetu baliote akordatzen den hartaz, ezetz erantzungo luke; gogoratzera jarrita, Kennethekin gertaturikoaz akordatzen dela, Iruñean izan zuten aste nahasi hartaz, baina gero San Frantziskon gertaturikoa errealitatearen halako azpil ilun bat baino ez da, azpilak beste azpil bat estaltzen duela. Horixe aurpegiratzen dio Josebak, errealitatea, arazoak esaterako, konpontzeko ez duela muinera jotzen, ez arakatzen, ez aztertzen, ez eta irtenbiderik aurkitzen ere, azpil bat paratzen diola errealitate horri, “Eta azpilez azpil errealitatea tinta tanta lodiz zipriztindutako koadroa bilakatzen joango zaizu harik eta erabat ilu... ”.
‎Atzetik jarraitu zidan komunera. Kokotseko zauria gaza batekin estali nuen. Ukondoetako urradurak desinfektatu nituen.
‎Mintz garden batek estaltzen zuen, tartean ur zurixka moduko bat, beste ezer ez. Jabetu zinen, gutxi bazen ere mugitu egiten zela, eta mintz hark ziola luzaroan pitzatu gabe eutsi.
‎Zure, bere edo harremanaren metafora ote zen inoiz jakingo ez zenuen eta janari gehiegi emateagatik hil zenuen Urkok oparitutako arrainaren etxea ongi garbitu eta bertan hustu zenuen potea. Ehun mataza koloretsua isuri zen behinola harri zuriz eta koralez betetako hondora, eta oihal beltz batekin estali aurretik, arretatsu begiratu zenion zure buruaren irudia begitandu zitzaizun erretratu espresionista hari.
‎Euskal estiloko etxe zahar baina txukun bat zen, huntzak eta bugainbilea batek estaltzen zuten fatxada erdia, landaredia sarrerako hesiaren kontra hazten eta metatzen zen. Izadi aurretik joan zen opariarekin.
2018
‎Argi izpi beldurtiekin batera eman du lehen pausoa barrura, eta arratsaldeko izpiek ez bezala, berak aurrera jarraitu du paisaia ilunean. Hauts geruza batek estaltzen du giltzak uzteko erabiltzen zuten mahaia, ia zentimetro erdiko lodierakoa. Han ez da aspaldian inor bizi.
‎Hurrengo egunean esnatu denean, lurrean dago oheko maindire batekin estalita. Ahoa lehor lehorra du eta errealitatezko denbora nahi baino mantsoagoa iruditzen zaio oraindik.
2019
‎Armiarma sareak, zapata kordelak bezain lodi, ugari dira hagetan. Tximiniatik askatutako adreilu brintzek kobre aireko geruza batez estali dute dena.
2020
‎Abentura egarri, eskandalua edo nik zer dakit ba! Gero lizeoan kantatzeko zahar batek estali dituela. Badakit.
‎Nik uste, benetan, iraganarekiko hariak eten nahi zituela. Beti izan dut gogoan Sandrok Victor hil zela esan zidan egunean bota zuen esaldi hura, “bere heriotza hodei ilun batek estali balu bezala izan zen”.
‎“Oso jende gutxi azaldu zen entierrora. Bere heriotza hodei ilun batek estali balu bezala izan zen”. Esaldia faltsua, artifiziala, teatrala iruditu zait Sandroren ahotan.
‎Madrilen izan omen zen auto istripuz, baina inork ez daki ezer. Sandro Peleak esan zidan heriotza arraro bat izan zela, hodei ilun batek estali izan balu bezala. Ez dut inoiz ezer gehiago jakin, eta horregatik dago orain, liburu honetan, detektibe bat heriotza hori ikertzen.
‎Bandako tronpetistarik onena izan zen. Lastaira orbandu hartan etzan ginen biok, izara batekin estalita; halako barre kolpeak eman zigun, gau osoa igaro genuen algaraka.
‎Neure itzala hutsune bat estaltzen
2021
‎Argia itzultzean hamar aulki ikusten ditugu eszenako atzealdean lerrokatuta, eta aulkietatik bost emakume eta bost gizon hurbiltzen dira gugana, pausatuki, bakoitzak lehen lerroan bere zapatak utzi arte. Lur geruza lodi batek estaltzen du behegaina eta kanpotik jotzen duen enbataren haize bortitza osagarri perfektua da aretoan nagusi den isiltasunerako.
‎Gudarien gorpu asko hantxe geratu ziren, Jesus Artetxek, EAJkoa izan arren bere kideen aurka tiroka baldarki aritu zen idazleak idatzita utzi zuen bezala, erretiradak ez zuelako lagunak jasotzeko tarterik utzi. Lur pixka batekin estali zituzten batzuk. Azken urteetan horiek lurretik atera eta dokumentatzeko lan ugari egin dira inguruan.
‎Sartu eta Gipuzkoako mugara eraman zuten. Han garbitu zuten, eta trenbideko langile batek estali zuen. Pixka bat lurrean aztarrika egin eta han utzi zuen, errepidearen bidegurutzean.
‎Egongelako izkina batean, bi metro luzeko ele formako barra dago. Egur ilunekoa da, aitorleku itxura ematen dion maila batez estalita parte batzuetan, azulejuekin bestetzuetan. Hondoan ispilu bat.
‎Gaixorik dagoenean etxeko lanak eramaten dizkion gelakideari eskatu diot bere etxea deskriba diezadan: egurrezko eskailerak ziztuan igotzen dituela beti ateratzen duten zaratak ematen dion beldurragatik, kristal bat hautsita eta kartoi zati batekin estalita daukatela, gurasoez gain amona eta osaba ere bertan bizi direla, amona eta Goizeder arduratzen direla etxeko kontuez ama eta osaba egongelako sofan etzanda egoten diren bitartean telebistari begira, hain dela sarkorra dagoen zopa usaina enpatxatuta irteten baita beti haienetik.
‎Ez zegoen hura geratzerik. Zulo bat estaltzen bazuen beste nonbaitetik aterako zen zikinkeria. Zaila izaten da horrelakoei aurre egitea, giroa erabat norbere kontra dagoenean, denek ikusiko dute aitzakiaren bat eraso egiteko, denak sentituko dira gehiago direla, mintzeko eta zapaltzeko eskubidea dutela eta, orobat, zigorgabetasuna.
2022
‎Eszenatokiaren atzealdean marko gorridun hiru egurrezko panel. Erdikoa pixka bat handiagoa izango da eta pertsiana grisaxka batek estaliko du alderik alde. Eskuineko panela sokaz inguratutako oihal zuri batek jantziko du eta ezkerrekoak, aldiz, alu baten irudia izango du oihal zuriaren erdian.
‎Koadro bat beste koadro bat estaltzeko.
‎Begiak bi perla beltz bizi biziak, betile kizkurrak, mutur estua, ikaratia. Zaku batekin estali dizkio begiak Patxik, lasai dadin.
‎Vodka limoi prestatu berri batek estali dio aitaren ikuspegia. Burua jasotzerakoan, Goiburu mutil gazteago batekin datorrela ikusi du.
‎Eztizkoa dirudien argi batez estaliak
2023
‎Begi bat estaltzen zion aposituak horrenbesterako eskubidea ematen zion. Guadalupe Agirrek ere ez zuen aurkakorik esan.
‎Guadalupe Agirrek ere ez zuen aurkakorik esan. Begitarteak ez zuen emozio eutsi bat baino erakusten; hark ere begi bat begi urdin bat estalirik zeukan: adats grisaren xerlo batek estalia.
‎Begitarteak ez zuen emozio eutsi bat baino erakusten; hark ere begi bat begi urdin bat estalirik zeukan: adats grisaren xerlo batek estalia. Begiak arin makillatuta zeuzkan, begietako itzalaren ukitu xume batez.
‎Carvalho en Euskadi nobelaren gaiari buruz ere galdetu zioten, ea nola eduki zuen gai delikatu eta mingarri hura modu horretan tratatzeko kopeta, ez al zen konturatu nobelak argitaraezina, Bildosolak behin eta berriz errepikatu zuen bezala doilorkeria geruza batez estaltzen zuela euskal enpresari zintzo, onbera eta onuragarrien multzoa. Sanchez Godinek bizkarrak harrotu zituen, eta hau baino ez omen zuen erantzun:
‎Musu batez estali zituen Charoren protestak.
‎Agirrek hor utzi zuen afaria, baina Carvalhok ez zituen utzi nahi izan probatu gabe Bikote, Txupito, Txapeldun eta Donostiarra, Katedrala eta Tosta. Pintxoak ezin hobeki egokitu ziren bere urdailaren geografiara, bakoitzak zulo bat estaliz. Itxura batean unibertso banatakoak ematen zuten pertsonaien argazkiak agertzen ziren pintxoak deskribatzen zituen orrixkan, izenaren berri ematearekin batera.
‎Kutxen inguruan eta baso hiriko kaleetan zehar pertsonaia ezberdinak jokatzen zituzten aktoreak zebiltzan, hiritarrekin nahasian. Hiriaren atzealdean, aldamio handi batzuetan eta ziklorama batek estaltzen zuela, korua zegoen. Hildakoen korua.
‎(Gorputegirako bidean, maindire batez estalia dagoen gorpu bat daramatela, SANTI eta ALPONTSO azaltzen dira zahar etxeko bi langileren plantan, plastikoz egindako hala moduzko babes jantziak soinean jarrita.)
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia