2010
|
|
Berandu gabe jakin genuen neskameen zarata eta zalapartaren arrazoia, hiru mailako eskailera bat bezalakoa zena eta nik oraintxe jakinaraziko dizudana mailaz maila, Damaso, gauzak behar bezala uler ditzazun: badirudi, aurrenik, amari, bazkalondoko ohiko eserialdian lotan zegoen bitartean, Jesusen Bihotzaren zurezko irudia agertu zitzaiola ametsetan, garai
|
batean
eskuan mapamundi bat zuena, baina eskurik eta mapamundirik gabe geratu zena, eta amari halaxe hitz egin ziola: –Nola nahi duzu, bada, nire Andre Maria zuri agertzea, Regina, ni hain gaizki tratatu baninduzun, etxeko trastelekura kondenatuta??; badirudi, hurrenik, ama, une hartan egongelan bakarrik zegoena, izeba Ernestinak lagun zituen bere aita espiritualaren bi arrebak, Magdalena eta Alejandrina, izeba baino hamar bat urte gazteagoak zirenak, eta hauek etxera gonbidatzen zuten noizean behin, egun hartan ere bai?, nora ezean bezala gelditu zela, guztiz aztoratuta; badirudi, azkenik, ametsak eragindako egoerari erantzun bat bilatu nahian edo, zuzenean joan zela giltzategira trastelekuko giltzaren bila, baina han ez zuela aurkitu eta orduan neskame guztiak bildu zituela, handik nahaste borrastea.
|
|
bi edo hiru lastamarrega; lau edo bost lastaira artilezko; oholak; kirtenik gabeko aitzur bat eta pala bat, baita aliketa eta kurrika batzuk ere, ugerrak jandakoak guztiak; jostailuak, gorua, soka biribildu bat; mota guztietako zeramikak eta ontziak: platerak, botilak, suilak, bi edo hiru zopaontzi eta beste hainbeste pixontzi; baita Jesusen Bihotzaren zurezko irudi bat ere, garai
|
batean
eskuan mapamundi bat zuena, baina eskurik eta mapamundirik gabe geratu zena, Florita zeritzàn etxeko neskameetako bati, hautsa kentzen ari zitzaionean, erori zitzaiolako; gainera, pipiak jandako armairu bat zegoen, barruan soineko zahar batzuk zeuzkana, eta kanpoan izara zuri hautsez betetako bat, armairuari fantasma handi baten itxura ematen ziona.
|
|
Berandu gabe jakin genuen neskameen zarata eta zalapartaren arrazoia, hiru mailako eskailera bat bezalakoa zena eta nik oraintxe jakinaraziko dizudana mailaz maila, Damaso, gauzak behar bezala uler ditzazun: badirudi, aurrenik, amari, bazkalondoko ohiko eserialdian lotan zegoen bitartean, Jesusen Bihotzaren zurezko irudia agertu zitzaiola ametsetan, garai
|
batean
eskuan mapamundi bat zuena, baina eskurik eta mapamundirik gabe geratu zena, eta amari halaxe hitz egin ziola: " Nola nahi duzu, bada, nire Andre Maria zuri agertzea, Regina, ni hain gaizki tratatu baninduzun, etxeko trastelekura kondenatuta?"; badirudi, hurrenik, ama, une hartan egongelan bakarrik zegoena —izeba Ernestinak lagun zituen bere aita espiritualaren bi arrebak, Magdalena eta Alejandrina, izeba baino hamar bat urte gazteagoak zirenak, eta hauek etxera gonbidatzen zuten noizean behin, egun hartan ere bai—, nora ezean bezala gelditu zela, guztiz aztoratuta; badirudi, azkenik, ametsak eragindako egoerari erantzun bat bilatu nahian edo, zuzenean joan zela giltzategira trastelekuko giltzaren bila, baina han ez zuela aurkitu eta orduan neskame guztiak bildu zituela, handik nahaste borrastea.