Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Bidean, ahaideez eta Urbiaingo eta Ubarneko jende ezagunaz aritu ziren osaba Joanikot eta Pedro, baita gure Pisarat joaiteko asmoaz ere, gaingiroki izan bazen ere. Gero, tabernarat heltzean, mahai batean eseri, oilasko errea eskatu, eta Pedro Huizik bere historia kontatu zigun:
‎Noizbait edertasuna zer den galdegiten badidate, Grand Canyoneko ikuskizun hunkigarri hori aipatuko dut; baina hori bai, ahal dela jende gutxiagorekin. Horrela pentsatu dut haitz baten gainean eseri, eta, hura bezain geldi, hura bezain isil geratu naizenean.
‎Hitzik gabe ere otoitz egin daiteke ekin dio berriro ere Rubenek. Toki bakarti eta isil batean eseri, arnasa sakon hartuz erlaxatu, eta zu nor zaren, zein izen duzun, hitzak, pentsamenduak eta distraitu zaitzakeen guztia alde batera uzten saiatzen bazara, azkenean zure bihotzaren taupadak besterik ez duzu entzungo, eta odola zure zainetan barrena nola dabilen sumatu. Orduan inoiz baino kontzienteago egingo zara existentziaren mirariaz, argi baino argiago ohartuko zara zure baitan dagoen bizitzaz, bizitzaren misterioaz.
2004
‎hiriaren historian garrantzi handia izan du. Barra luzeko eserleku zahar batean eseri, eta eskatu kafesnea, â?, mallorca â?
2006
‎–Badakit zoratuta gaudela esango duzula, –esan dio kafetegian mahai batean eseri ostean– Oso kontu luzea da dena azaltzeko, baina, hitz bitan esateko, ama itsasoa ikustera eraman nahi dugu. Ospitaletik atera eta itsaso aurrera eraman.
‎–Nahi duzu terraza batean eseri? –proposatu diot– Sonbrillak eta dauzkaten horretan?
‎Azkenean, haritz baten pean eseri, eta lo seko geratu nintzen, Truckee ibaiaren zurrumurruaren magalean.
2008
‎Gutxi hitz egiten zuen gizona zen. Egun osoa harantz eta honantz pasatzen zuen itsasarte hartan edo haitz gainetara igota, letoizko katalexu batekin; gau osoa, berriz, salan txoko batean eseri, sutondoan, eta ron eta ur nahasketa gogor bat edaten. Gehienetan ez zuen erantzuten hitz egiten ziotenean; soilik gorantz begiratu, azkar eta sutan, eta sudurretik arnasa bota gandu adar baten antzera; eta, bai guk eta bai gurera inguratzen zirenek, laster ikasi genuen bere gisara uzten.
‎IKERNE geratu egiten da eta eserleku batean eseri. Serio dago.
‎ESE zehatzago neurtzen da elkarren artean lotuta dauden aldagai jakin batzuen konbinazioaren bidez, hau da, familiaren diru sarrera, heziketa maila, bizilekua eta lanbidea. Esate baterako, haur batek, lanik gabeko ama batek eta urtean 12.000 euro irabazten duen aita batek osatzen duten familia bateko ESE klase apala izan daiteke, langilea ontzi garbitzaile analfabetoa bada, gutxieneko soldataren truke egun osoan lan egiten badu eta bazterreko auzo batean bizi bada. Familia egitura bera eta urteko diru sarrera bera, ordea, erdiko klasekoa izango da, langilea irakasle lizentziaduna bada, campus batean bizi bada eta egun erdiz irakasten badu.
‎Bai, zalantzarik gabe. Ariketa polita da gaizki pasatzen ari den pertsona batekin eseri, begietara begiratu eta berarekin hitz egitea. Ikusten duzu pertsona bat dela, zu bezalakoa, baina premia eta zailtasun batzuk dituena.
2009
‎Perezek, ordea, hura ere aparejo samarra, lardaskan ibiltzea baino ez zuen nahi izango seguruena. Argentinarraren maindireak zimurtu bai, baina eltzekoa jatera beste mahai baten aurrean eseri. Eta otordu garaian nongo atera hurbildu ere begiz jota omen zuen gainera.
‎Izoztuta geratzen zara, geldi geldika lurrerantz doakizula ikustean, lur gainera erortzean trapu zimurraren antza hartzen duen arte. Eta orduan, etxeko besaulki eroso batean eseri, eta leihotik oraindik bizirik dagoen kanpoko munduari begiratzea baino ez zaizu geratzen. Bizitza mahai gainean duzun kafesnea baino hotzago geratu zaizula konturatzean, zeure barnea izoztu egin dela onartzean, zain geratzen zara, denbora ahalik eta lasterren igarotzea desiratuz.
2010
‎esan nion, pentsaturik ezen erabaki hura bi neskek aldez aurretik hitzartutako akordioari zegokiola; Helena eta biok, beraz, bakarrik geunden, eta horixe nahi genuen? baina elkarrekin ematen genuèn denbora bete beharra zegoen nola edo hala, eta hantxe hasi ziren gure lehen zailtasunak; lehendabizi, lizar enbor baten kontra eseri, eta kontu kontari aritu ginen; ni gustura nengoen, egia esan, Helena aldamenean sentituz gero nahikoa eta sobera bainuen; baina Helenak berehala erakutsi zidan bere ezinegona: –Hor tximeleta bat.
‎...e alde" esan zidan, neure ezustea azaldu nionean;" Jatorra, neska...!" esan nion, pentsaturik ezen erabaki hura bi neskek aldez aurretik hitzartutako akordioari zegokiola; Helena eta biok, beraz, bakarrik geunden, eta horixe nahi genuen... baina elkarrekin ematen genuèn denbora bete beharra zegoen nola edo hala, eta hantxe hasi ziren gure lehen zailtasunak; lehendabizi, lizar enbor baten kontra eseri, eta kontu kontari aritu ginen; ni gustura nengoen, egia esan, Helena aldamenean sentituz gero nahikoa eta sobera bainuen; baina Helenak berehala erakutsi zidan bere ezinegona: " Hor tximeleta bat.
‎Dan dan egin eta, ate hartatik sartzen zen Ranjf soinu jolea, barnebide baten gaindi joaten zen gero eta eskailara batean goiti igan ere, kandela batek argitzen zuen ganbera bateraino. " Puf" deitatu jesarleku bigun batean eseri eta, hiru kordako" ut" a bere furrebotik atereaz jotzen hasten zen.
‎Ez zirudidan zure amamak eta aititak irakatsi zigutena aurrez hitzartuta, planifikatuta edota adostuta izan zutenik. Ez dut uste mahai baten inguruan eseri, papera eta boligrafoa hartu eta guretzako hamar manamendu negoziatu zituztenik. Ez dut gogoan ama eta aita gure heziketaz berbetan entzun izana.
‎Atxilotu egin zuten gaztea, eta udaltzainarengana hurbildu zen identifikazioaren zergatia galdetzeko asmoz, eta udaltzainak alde egiteko esan zion. Ondoren, gazteak, auto batean eseri, eta zer nolako polizia daukagun! esan zuen, Olzaren arabera.
2011
‎Espresio serioa dauka. Halako batean eseri egiten da, ezinegonez. Horrela dagoela, NAIA sartzen da gelara.
2012
‎Kanpora irten zen, eta atariko enbor batean eseri, itsasora begira. Arratsak zerua gorritu zuen, eta zeruak itsas bazterrak.
‎Xoko batean eseri bezain pronto, begiak itxi zituen eta aldaparen oinean ireki zituen, non hauteman baitzuen urrunetik Felicite, errementariaren etxe aurrean barrandan nabari zegoela. Hivertek eutsi egin zien zaldiei, eta sukaldariak, atemailara igorik, misterioski esan zuen:
‎Nik haiekin behar nuen, neuk ere lagun giroa gizentzea zen normalena, eta ez nire lankideek baino bost solairu beherago bazkaltzea (garajeen sotoa ere solairutzat hartzen dut). Bloke baten gainean eseri, eta sakotontzia zabaldu nuen. Patata egosi bat jaten hasi nintzen.
‎" Aterkiak, aterkiak merke merke", esaten zuten, haizeak hara hona zerabilen zakarrarena bezalako zurrumurru batez. Taberna batean babestu ginen gu, eta kristaldegi handi baten atzeko mahai apartatu batean eseri. Aterki saltzaileek lanean segitzen zuten plazan.
‎Baina hodei mardul eta beltzak zeuden zeruan, eta argia ez zitzaion nahikoa egunkariko letra txikiak bereizteko. Estalpera atera zen, eta ertz batean eseri, ahalik eta hurbilen ibaitik. Gero eta okerrago ikusten zuen, betaurrekoak zituen laster.
‎Agur egin zion Gobernu Egoitzan guardian zegoen kapelu gorriak, eta berak agurra bihurtu zion. Zalantza egin zuen, palmondoaren azpiko banku zurietako batean eseri, ala ibairantz abiatu zuzenean. Ibairantz jo zuen.
‎Itzulingururik gabe, makuluen gainean arin mugituz gidatu du Nora korridore luzean zehar egongelara. Norari deserosoa iruditu zaio haren ahots tonu alaia, eta are gehiago bera egongela zuri handiko sofa marroi batean eseri denean larruzko beste sofan jartzera lagunkiro gonbidatu duenean. Norak ez ditu kontatu korridorean zehar ikusi dituen ate guztiak, baina asko ziren.
2013
‎Egia esan, hor egin nuen aurrera pixka bat, baina ezer gutxi, ez pentsa…Egungo artista gazteek bestelako erraztasunak dituzte ezta. Gaur egun ordenagailuak direla eta ez direla, oso garatuta dago teknologia. Ni neroni ez naiz sekula baten aurrean eseri. Bide batez, esan behar dut ikasteko ere baliagarri izan zaidala teknologia berria.
‎Geratu bezala, hantxe bildu ziren biak arratsaldean, eta banku batean eseri.
‎Pedroren frustrazioak ez zuen neurririk, antza: handik aurrera, aulki batean eseri, eta hantxe egon zen behintzat, hari itsatsita, eskultura bat bere idulkiari bezala, animoa altxatzeko edo, hirugarren bati ekin bazion ere.
‎Dionixiok luzaroan oroituko zuen gau hura: gau hartako hamar minutu haiek, batez ere, zeinetan, sofa batean zegoela, hogeita bat urteko neska ilehori bat hurbildu baitzitzaion, baita besaulkiaren ertzetako batean eseri ere. Dionixiok, une hartan, bospasei metrora zuèn semea beste besaulki batean, aitari bizkarra emanda.
‎Mahai batean eseri, garagardo bat eskatu eta lehen tragoxka jo orduko agertu zen neska. Gona motzegia eta zapata altuegiak ote zeramatzan iruditu zitzaidan erredakzio batean lan egiteko, baina ez ditut egunkarietako ohiturak ezagutzen.
‎LEIREapur bat urduri sartzen da. KANDIDOaulkietako batean eseri.
‎LEIREapur bat urduri sartzen da. KANDIDOaulkietako batean eseri.
‎Geratu bezala, hantxe bildu ziren biak arratsaldean, eta banku batean eseri.
‎Pedroren frustrazioak ez zuen neurririk, antza: handik aurrera, aulki batean eseri, eta hantxe egon zen behintzat, hari itsatsita, eskultura bat bere idulkiari bezala... animoa altxatzeko edo, hirugarren bati ekin bazion ere. Hirugarren, baina, animatu beharrean, burua baldartu zion, arintasunaren muga gainditu eta astuntasunak hartu balu bezala, non bere pentsamenduak ezinbestean trinkotu eta, logikaren hariak etenda, berunezko itzal batek hartu baitzuen:
‎Dionixiok luzaroan oroituko zuen gau hura: gau hartako hamar minutu haiek, batez ere, zeinetan, sofa batean zegoela, hogeita bat urteko neska ilehori bat hurbildu baitzitzaion, baita besaulkiaren ertzetako batean eseri ere. Dionixiok, une hartan, bospasei metrora zuèn semea beste besaulki batean, aitari bizkarra emanda.
‎Lehen so batez ikusten zituen bere gizonak. Bata espaloian ibiltzen zen dendak soituz, bertzeak aulki baten gainean eseri, irakurtzen zuen egunkaria. Ostatuaren ondoan bazen terrazan egoiten ziren batzuk baso bat aitzinean.
2014
‎Edo Sena ibaiaren ertzetan barrena ibiltzen ziren. Baita, nekatzen zirenean, kafetegi dotoreren batean eseri ere, garagardo baten edo gintonik baten aitzakian. Edo museo batera edo bertzera joaten ziren?
‎Lur bat zure minari, Jose Luis Otamendirena. Parkeko banku batean eseri, eta irakurtzen hasi zen. Edo berrirakurtzen, hobeto, hainbertze gustatu zitzaion, izan ere, urte batzuk lehenago irakurri zuenean?
‎Ura ere asko edan nahi izan nuen, baina iruditu zitzaidan usain haren zaporea hartzen zuela, eta azken tragoa ahotik bota behar izan nuen bazter batera. Belartza batean eseri, arnasa apurka apurka hartzen hasi eta usainera ohitzeko ahalegina egin nuen. Kalkulatu nuen, ordura arte bezala ibilita, iluntzerako helduko nintzela Txakurrenera, gauerako beharbada.
2015
‎Egurrezko eserleku horietako batean eseri, eta inguruari begira geratu naiz. Segituan ezagutu dut errotako gizonarekin eta tximinoarekin topo egin nuen tokia, herri aldera jaisten hasia nintzenean atzean hots bat entzun eta jiratu nintzenean bi itzal haiekin aurrez aurre geratu nintzenekoa.
‎Udaberriko egun batez, bere ilobek hondartza eder batera eraman zuten, mendietatik oso urrutira. Agurea harkaitz batean eseri, eta lau orduz egon zen itsasoari begira, harriturik eta guztiz bere baitara bildua. Ilobek samurtasunez beterik begiratzen zioten.
‎Eta une batez harritu egin da bere memoriaren ahalmenarekin, buruan duen Polaroid kamerarekin. Barraren izkina batean eseri, eta trago txikia jo du botilatik bertatik.
‎Gaur, ordena batean eseri; bihar etorri berriro, eta beste
‎TOMAS aulki batean eseri, ta eskuen artean gordetzen du burua, bizitutako momentu tentsoagatik.
‎Galerian lerrokatuta zeuden heriotza zigorraren eskaera fiskala zuten presoak, nire lagun aita seme haiek barne. Funtzionarioa mahaitxo batera eseri, puru bat mantso mantso atera, zigarroa piztu eta erretzen hasi zen, zupada luze eta sakonak ematen zituelarik. Azkenean, zerrenda irakurtzeari ekiten zion.
2016
‎Begiradak ekidinez, nire eskuetara ala pareko hormara begira, irribarrea aurpegian, ez alai nengoelako, ea txarto nengoen galdezka inor etor ez zedin baizik. Sukaldeko ateaz bestaldean zegoen patiotik norbait sukaldean sartuz gero jende gehiegi egon zitekeela sumatzen hasten nintzenean, patiora irteten nintzen ni, eta han txoko batean eseri, naturaltasunez.
‎Baina nahiago ditut, dudarik gabe, hodeiak. Zerua lainotua dagoenean, parkeko banku batean eseri (nire locus amoenus a) eta hodeiek nire begiei oparitzen dizkieten forma eta irudiei txoro txoro begira egoten naiz: pertsona ezagunen aurpegiak, automobilak, lanabesak, etxeak, mendiak eta turrustatxoak, induskailuak.
‎Antzeko zerbait egiten zuten garagardo festetan ere pitxer handiekin, gaizki gogoratzen ez bazuen. Kafea lasai edateko asmoz aulki batean eseri bezain laster ikusi zuen poetetako bat beragana ziztu bizian hurbiltzen, besoak goraka mugitzen zituelarik. Joxemari Lazkano zen, zaharrena.
‎Iratik poltsa urdin berezi bat zeukan gosarirako behar ziren gauza guztiak eroateko. Dendako sarrera nagusitik hura hartu, mahai ondoan ipini, aulki batean eseri, eta handik berriro altxatu gabe egin zitekeen gosari osoa, behar zen guztia baitzeukan berton. Iratik ez zuen afaririk edo bazkaririk kanpinean prestatu nahi.
‎Gaur, ordena batean eseri; bihar etorri berriro, eta beste
‎Gaur, ordena batean eseri; bihar etorri berriro, eta beste ordena bat aukeratu. Etzi, beste batean, eta horrela aukera guztiak bukatu arte.
2017
‎Segari kirtena kendu eta burdinarekin geratzen da eskuan. Burdinezko euskarri bat duen enbor batean eseri, sega burdinaren gainean kolokatu eta segari mailuarekin kolpeak ematen hasten zaio. Kolpe txikiak jarraian.
‎Bidezidorretik atera nintzen, harri baten gainean eseri, eta gutuna irakurri nuen:
‎Butaka marroi ilun lerro hutsek –jakin gabe zergatik Kennethen etxetik ageri zen pareko loredun eraikinaren leiho lerroa ekarri zioten gogora bere burua harritu ere egin zuen elkarketaz– eta argi ilunxkek abegia iradokitzen zuten, eta bera argituko zuten foku erregarriak izeki ondoren, magia galdu bazen ere, erabaki zuen hortik joko zuela. Minutu erdi batez eseri, lau hitz zirriborratu, eta prest zegoelako keinua egin zion kamerari. Fokupean kokatu eta mikrofonoa hurbildu zuen.
2018
‎Soinean zeramatzan arropengatik, irudi zuen nekazari lanetan emana zuela eguna. Haren jarrera lagunkoiaren arabera, ohiko bisitaria zirudien; sarrerako aulki txiki batean eseri, eta gomazko botak erantzi ditu, zertxobait kostarik, Taylor andrearekin honetaz eta hartaz hitz egin bidenabar. Gero, mahai aldera etorri, gelditu, eta begira geratu zait, armadako ofizial baten aurrean balego bezala.
‎Batean bekadunak ari dira, hurrengoan bulegoan lan egiten duen kazetari bat, eta hirugarrenean ume batzuk jolasean. Nire urduritasuna ikustean, umeak altxatu egin dira, baina nik ere badut neure alde gizatiarra, eta, hain pozik daudela ikusita, jolasten jarraitzen utzi diet. Interneteko konexiorik ez duen ordenagailu batean eseri, eta bulegoak Rojew rako, eremuko astekarirako, prestatu dituen berriak irakurri ditut. Denizek azken ediziorako idatzi duen artikulu bat irakurtzen hasi naiz.
‎Nik usnatu tankeran gertatu zen: arrotza aulki batean eseri, aulki  bizkarraren kontra gorputza laxatu, eta errenditu zen, bezperako ñirñirretan hasi baitzitzaizkion begiak, noiz errezeloz erabat zabalik, noiz atseden hartzera eroriak. Magalean zeukan ezpata, eta ezpata  sagarrean esku bat.
‎Behin, bere zaharoari bermaturik, moine bat heldu zen aztarnetan zegoen aspaldiko tenplura. Harri baten gainean eseri, eta aintzirari so gelditu zen. Bat batean, herots batek atera zuen bere ilusimendutik; ondotik beste herots bat entzun eta so egitearekin, lutxo koloretsu bat ikusi zuen urgain urdinean jauzika.
‎All' Antico Vinaiora joan dira, eta beste ardo baten laguntzarekin hain ospetsu bihurtu diren focaccia bana hartu dute haragiz eta barazkiz beteta. Etxe atari batean eseri, eta hizketan jarraitzen dutela jan dute focaccia. Jendez gainezka dago, eta sekulako zarata.
2019
‎Ingurura begiratu eta, egiatan, ezagunak zaizkit piazza honetatik igarotzen direnen aurpegien bakardadezko begiradak. Gazteluko plazan nekearen nekeaz banku batean eseri, Bellayren liburua ireki eta, etxean banengo bezala, ondokoa irakurri dut, inoiz egonen ez naizen Erroma gogoan: –Heureux qui, comme Ulysse, a fait un beau voyage,/ ou comme cestuy là qui conquit la toison,/ et puis est retourné, plein d, usage et raison?.
‎Manuel bide bazterreko enbor baten gainean eseri, eta aurpegia eskuetan gordetzen du. Bere mugimendu geldoei erreparaturik, guztiz abailduta dirudi.
‎Inaxio harri zapal baten gainean eseri, eta, inozo alaena!, ahapeka esanda, kantinplora hartu eta gogoz egiten du zurrut, ahoko lehorra kenduko dion esperantzaz edo.
‎Eliseok eta Donatok errepidea zeharkatu eta Transmisio Zentrora zihoan bidezidorrera jo zuten, eta han zegoen harrizko banku batean eseri. Calocok atzetik segitu zien, eta, bi lagunen artean kokatu aurretik, eskua altxatu zuen hatzak zabalduta.
‎Atari zabalera aterako da gero, eta bere lana bukatutakoan, aulki tolesgarri batean eseri, eta aurrean daukan jendeari begiratuko dio ispiluari begiratzen dion bezala. Ez du alde egin, ez du alde egin nahi, eta antzezpen egoeran dirau; ez dagoenaren plantak egiten ari balitz bezala.
2020
‎Gogoratu: udaberriko egun batez, Birila, Leireko abadea, pauso batzuk ematera atera zen monasterioaren inguruetara, eta iturri baten ondoan eseri. Urretxindor baten," txori erresiñularen" kantua entzun zuen orduan.
‎Begietara so egin didate. " Segi ezazu." Ontziratze aretora igaro eta jarleku batean eseri, motxila txikia oinen artean. Jende gutxiago, lasaiago, gehienak entzungailuak belarrietan jarrita, sakelakoei begira, baten bat begiak itxita erdi lo.
2021
‎Jende orok bisita egin ondoren, arratsean, Floride joan zitzaion, senarrak berak eskaturik eta gizona kontsolatzeagatik, zion atxikimendua aitortzera eta, ohoreak haizu uzten zion neurrian, bai amodioa ere. Eta oheburuan zegoen kadira batean eseri, eta kontsolatzeari ekin zion harekin batera negar eginez. Amadourrek, emaztekia halako damuaz beterik ikusiz, pentsatu zuen hain oinaze handian aiseago beteko zuela berak bere asmoa, eta altxatu egin zen ohatzetik; Floridek, pentsatuz oso ahul zegoela, galarazi egin nahi izan zion.
‎Zortzigarren egunean, garaipenaren egunean, Gasirrek bere zortzigarren semeari lur eman zionean, heroi handi hura harri baten gainean eseri, eta lehendabizikoz bere bizitza guztian, malko lodiz hasi zen negarrez, doluz eta deitorez. Alferrik ziren bere heroi izate guztiak; bakarrik zegoen betirako, ezer gabe, eta aurki ahaztua zuketen munduan ziren guztiek.
2022
‎Geroago, hainbeste jan eta edan ondoren, logale eta abaildura ikaragarriak sumatu zituen hitzetik hortzera. Hantxe bertan, eskaileretako maila batean eseri, ezti ezti uzkurtu eta luzaro baino lehen lozorroan gelditu zen, irribarretsu eta zoriontsu; aingerutxoa ematen zuen.
‎Bonbak lehertu berri direla, ez du ezkutatu «kezka handi bat» gerrak ekar dezakeenari begira. Bulego txiki batean eseri bezain laster, iPad bat atera du. Ordubetez Jaurlaritzaren kudeaketaren zati handi bat esplikatzeko prest dago.
‎Hortzak banbuzko eskuila batekin garbitu. Ia lurraren parean geratzen den aulki tolesgarri batean eseri. Olibondoz egindako tresnekin sukaldean aritu.
‎Denak sinestezina zirudien; mundua amets izugarri bat zen. Ezponda batean eseri, Emmanuel Nounouren besoetara itzuli eta kementsu esan zuen:
‎ikertzaileak, nekazari industriako arduradunak, nekazari ertain eta txikiak, nekazaritzan laborari ibili baina lurraren jabe ez zirenak, nazio eta udal mailako buruzagiak, naturaren babesean dabiltzan erakundeen langileak eta abar. Horiek guztiak ez dira, ordea, aurrez aurreko eztabaida batera eseri.
2023
‎Dohatsua ohitura, zeinari esker beti dakigun zer egin. Mahaian toki batean eseri, taberna jakin batean sartu, halako toki batetik pasatu… Gatazkatsu bihurtzen ez den bitartean, segi horretan. Ohiturak senari jarraitzen dio".
‎Parkera joan da eta banku batean eseri. Bakarrik.
‎Aulki batean eseri, bizkarra zuzen dugula. Lepoa eskuinerantz biratu, gorputza mugitu gabe edukita.
‎Aulki batean eseri, bizkarra zuzen duzula. Burua ezker sorbaldarantz eraman, gorputza mugitu gabe duzula.
‎Aulki batean eseri, bizkarra zuzen dugula. Lepoa eskuinerantz biratu, gorputza mugitu gabe edukita.
‎Aulki batean eseri, bizkarra zuzen duzula. Burua ezker sorbaldarantz eraman, gorputza mugitu gabe duzula.
‎«Iritsiko da unea denak mahai baten inguruan eseri direna»
‎Txatarraren mendixkaren gainean une batez eseri, Ducados bat piztu eta, erreposki, pentsakor jarri da. Luisek ez daki zergatik errenta zaharreko alokairuan hainbeste urte eman ondoren, etxeko jabeak alokairua igo nahi dien.
‎Valsalaren neba haren etxetik hurbil bizi zen, apenas hirurehun metrora, denak auzune berean. Iluntze aldera eguzkiak jada ez zuen hain gogor jotzen eta Kunchukutyamma, Valsalaren ama, aulki batean eseri, liburu bat hartu, eta poemak errezitatzen hasi zen. Mahabharataren historia ari zen ia buruz errezitatzen.
‎Begira, ez naiz inoiz honelako aulki batean eseri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia