Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2000
‎Laneko gorabeherak? Ez jauna; bere baitan bizi berri bat ernatzen ari zela jakin bezain agudo utzi zuen saltokia, diru premia gehien genuen tenorean utzi ere. Haurdunaldiaren gaitzaldiak?
‎Jadanik ohitua egon behar nuen, baina aurreko bietan txundidurak baizik ez baninduen jo, oraingo aldian sentipen ernegagarri bat ernatu zen nire baitan, nire lagun ederra adarra jotzen ari ote zitzaidan. Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik.
2005
‎Orain arte ez dago metodo ez inbaditzailerik, anestesiarik gabe, eme baten ernaldia ziurtasunez diagnostikatzeko. Beste felido batzuetan bezala, pseudogestazioak edo haurdunaldi psikologikoak ere ohikoak dira; beraz, zentroko espezialisten arabera, eme bat ernatuta dagoen ala ez jakiteko modu seguru bakarra “erditu arte itxarotea” da.
2009
‎Ezinegon berri bat ernatu zitzaidan, arabarraren besoetan itzali ez zena. Gaizki eta guti egin nuen lo rue des Pouillesko hotelean.
‎Nire zangoak dardarika abiatu ziren. Min zorrotz bat ernatu zitzaidan sabeletik goiti, eta errai guztiak bete. Negar egiteko gogoa nuen.
‎Stanko Baracek ere beste bi urterako kontratua du, baina hobe du jauzi kualitatiboa lehenbailehen ematea. Taldeak ezin du lau urte zain egon jokalari bat ernatu arte. Laburbiltzen, joko antolatzaile bat du Tauk, maila onekoa, eta eskolta eta hegaleko jaurtitzaile bat ere bai.
2014
‎Erizaina etorri zen gero, zaratatsuegia, edozein ordutan lez, baina eskertu nuen: argia piztu eta denok apur batez ernatu gintuen.
‎Berehalakoan nahi zuen dirua. Eta, orduan, Gamma Psiren festara joateko halako asmo lauso bat ernatu zitzaion. Edith ikusi nahi zuen; Frantziara abiatuz geroztik ez zuen behin ere ikusi, hain zuzen, Harrisburgeko golf klubean izaniko gau erromantiko hartatik.
‎Aldika barre algaraka lehertzen ziren konpultsiboki, aldika eztabaidan hasten ziren espasmodikoki politikaz, unibertsitateaz eta beren aldarte bozkariotsuaz. Ordulariek erakusten zieten bederatziak zirela, eta ideia lauso bat ernatu zitzaien: festa gogoangarri batean zeudela, ez zutela egundo ahaztuko.
‎Jainkoa konbentzitu behar zuen damu zela, eta horretarako aurren aurrena bere burua konbentzitu behar zuen. Borroka emozional gogor baten ondoren, bere buruarenganako beldurrezko erruki bat ernatu zitzaion, eta erabaki zuen prest zegoela orduan. Beste edozein pentsamendu eragotziz, egoera emozional hura bere horretan atxiki bazezakeen amaierako zerraldo handi hartara sartu arte, gaina hartuko zion bizitzako beste fede krisi bati.
‎Hiriko biztanleak, burgesak, bestetik. Eta, jakina, harreman horiek tokiko harreman bertikalen gainetik, bestelako elkartasun bat ernatu zuten, koroa baten mende estatus bera zutenen arteko elkartasuna. Merkataritza sareetan ibilitako hiritarrek eratu zuten, hala edo nola, elkartasun hura.
2015
‎Goizean esnatzeko modurik onena, dudarik ez. Irribarre bat ernatu zitzaion. Egun on, Elene.
‎Arnasa sakon hartu zuen. Irribarre bat ernatu zitzaion. Haize epel ufada batek ileak nahastu zizkion orduan, familiarteko batek aspaldi ikusi gabeko batekin egin ohi duen moduan, jolasti.
‎Hiriko biztanleak, burgesak, bestetik. Eta, jakina, harreman horiek, tokiko harreman bertikalen gainetik, bestelako elkartasun bat ernatu zuten, koroa baten mendean estatus bera zutenen arteko elkartasuna. Merkataritza sareetan ibilitako hiritarrek eratu zuten, hala edo nola, elkartasun hura.
‎Telefono dei batek ernatu du Hilda ordu txikietan. Eskualdeko ospitaletik aipatu diote haren senarra, larri zegoena, hil egin dela.
‎Hobeto moldatzen zen lehen. Nolabaiteko sen oldartsu bat ernatzen zion susmagarria larri hartu nahi izatearen erronkak. Abantaila nabarmenez aurkezteko ohitura zuen hitzezko duelu haietara, pistolak eta plakak ematen zioten nagusigo bortitza errukirik gabe erabiltzeko prest.
‎Eta horrexek tormentatuko duela bere agonia, errebeldia faltak, bizitza eroapen gogogabeaz uzteak norbere existentzia gutxiesten duelako. Ideia txoro bat ernatu zaio ondoren: lehertuko ahal da abioia atlantikoaren erdian!
‎Pozarren ibili nintzen horrela pare bat urtez. Baina hasi zitzaidan ondoren eta ia oharkabean halako ezinegon bat ernatzen: bazeukan munduari begiratzeko modu hark oraindik konprenitzen ez nuen gabezia moduko bat.
‎Ez dituzte, harrezkero, eguzki errainuek bazter umelok berotu. Une jakin batean esperantza txiki bat ernatu zitzaion; albistegi batean urruneko ezbehar dantesko bat ikusten ari zela gertatu zen: hunkitu egin zuen tragedia harekiko elkartasunak.
2016
‎Izan ere, bi dimentsio horiek, arkitektura eta hirigintza, tradizionalki bereizita ikusi izan dira eta horrek ondorio latzak eragin ditu biztanleriaren zahartzearen aurrean, arkitekto eta hirigileek erakutsi duten jarrera zenbaitetan desegokia suertatu delarik (Rodriguez Tarduchy, Bisbal Grandal eta Ontiveros de la Fuente, 2011). Beraz, ikusmolde baterat: z: aile baten alde joko dugu, baina, betiere, ikusmolde hori diagnosi enpiriko eta praktiko batetik ernatzen bada eta soluzioak planteatzea posiblea izango den heinean.
‎Bat batean ernatzeko behar gorria sentitzen dugu. Elkartzen gintuena urratua baita, eta amesten genuena ilundua.
2017
‎Arestian urraturiko beste ildoari jarraiki, oso zentzuzkoa da, orobat, egungo nazioarteko sistema politikoak sustatu estatu banaketari asegarria ez iriztea, are arbuiagarria iriztea ere, ez baitago ezein irizpide arrazionalik herri batzuei nazio izaera aitortzeko eta beste batzuei ez. Baina nazioa jatorri bakar eta aratz batetik ernaturiko izate berezi eta organikotzat hartzea euskaldun oro" enbor bereko adar [tzat]" jotzean Metxak egin legez ez da zertan nazioa ulertzeko arrazoimenak eskain diezagukeen modu bakarra izanik. Zuzena al da identitate puruak aldarrikatzea mundu globalizatu honetan gizabanakoen arteko harreman interkultural gero eta ugariagoei esker nahasketa gune trinko eta aberatsak etengabe sortzen ari direnean?
‎Bere ukatze, iraultzeeta ezereztatze indar basak gorabehera, isiltasunaren literatura modernitateak munduan atzeman nahi lukeen egia zalantzarik gabekoa azaleratzeko azken ahalegintzat hartu behar dugu, beraz. Suntsiketa izatemota berri, erabakigarri eta behin betiko baten ernatzea bultzatzeko ahalegina da. Zergatik isiltasuna, orduan?
‎Literaturako muturreko esperientzia da zartatze atomikoa irudikatzea eta horren ondorengo galaxiaren asmatzea. 1945 ko abuztuaren 15ean Hiroshima eta Nagasaki mendeetarako kolpatu zuen Enola Gay amerikarren bonbaren inguruan lan asko garatu ziren eta pentsamendu berri bat ernatu zen, katastrofista bezain apokaliptikoa neurri handi batean. Mad Max saileko filmetako pertsonaia biolento eta paisaia suntsituak ikustean nonbait eta nolabait istorioaren oinarrian behialako zartatze atomikoa dagoela susmatzera behartuak gara.
‎Begiak itxi zituen Natik, baina han jarraitzen zuen irudiak, betazal eta begien arteko zirrikituan. Halaxe geratu zen minutu luze batzutan, pasilotik zetorren giltzots batek ernetu zuen arte. Begiak zabaldu eta irudi abstraktoa ez zegoela han ohartu zen Nati.
‎Superfetazioa haurdun dagoen emakume batean izaki berri bat ernatzea da
2018
‎Bizirik behar du madarikatu hura, alaba aurkitu ahal izateko. Pentsamendu horrexek, berriz, bat batean izerditan ipini duen zalantza bat ernatu dio barruan Ebberi. Eta Marie han barruan baldin badago?
‎Gurasoen eskakizunen aurrean erresistentziarik gabe etsitzeko prest bazaude, polit hori, lehenengoa izateko prest egon behar duzu, orobat. Horrela, bide batez, nire aitorpena zein izan daitekeen hausnartzeko denbora irabaziko dut, eta baita pixka bat ernatzeko ere.
‎Iruñea aukeratu zuten abangoardiaren eta herriko tradizioen arteko elkarrizketari bide emateko, artista eta publikoaren arteko integrazioa bilatzeko, eta espazio publikoa aktibatzearen helburuarekin hiria okupatua izan zen. Arte esperimentalak ekartzen duen kolektibotasunak eta parte hartzeak Iruñeko kaleak hartu zituen egun haietan, aurrerantzean proposamen berrien garapenerako errizoma bat ernatu zelarik Iruñean. Iraganeko garai oparoen isla alegia...
2019
‎Material malguegiak ez du balio, moldaerraza delako; emakumearengan, berriz, badago zerbait estutu guztiei ihes egiten diena beti, eta horixe da emakumearen baliorik behinena; hala, gizona errealitate baten jabe da, eta errealitate horrek, zenbat eta gehiago gainezka egiten dion, orduan eta gehiago merezi du menderatua izatea. Emakumeak izaki ezezagun bat ernatzen du gizonaren baitan, eta gizona ohartzen da, harro, bera dela izaki hori; bere aberetasunaren bikaina deskubritzen du ezkontza barruko orgia zuhurretan: bera Arra da; beraz, emakumea eme da, baina hitz horrek oihartzun ezin losintxariagoak ditu hor:
‎Adin aldea ñimiñoa denean ere, oso modu desberdinetan heziak daude neska gaztea eta gizon gaztea. Emakumea unibertso femenino batetik ernatu da, eta jakintza femenino bat irakatsi zaio, balio femeninoen errespetua; gizona, aldiz, etika maskulinoaren oinarriez beterik dago. Askotan, arrunt zaila zaie elkar hartzea, eta luze gabe hasten dira liskarrak.
‎–Dôletik Arboisera bide nagusitik hurbiltzen ari nintzelarik, iruditzen zitzaidan Métilderen arimaren irudi argi eta agerikoa zela hango haitz lerroa?. Maitale dohakabearen arimaz maite izan zituen musika, pintura, arkitektura eta kutuna zuen guzti guztia; emakume bat ernatzen zitzaion Erroman paseoan ibiltzen zenean, orri pasa bakoitzean; bere bihotzaren dasta probatu zuen emakumeek sentiarazitako atsekabeetan, desiretan, tristezietan, pozetan; emakumeak nahi zituen epaile gisa: haien saloietara joan, eta ahalegintzen zen haien begietan distiratsu agertzen; haiei zor zizkien bozkariorik handienak, penarik handienak, eta haiek izan zituen okupazio printzipala; haien maitasuna nahiago zuen zernahi adiskidetasun baino, eta haien adiskidetasuna gizonena baino; haren liburuek emakumeak dituzte inspirazio iturria, eta emakume irudiz beterik daude; neurri handi batean, Stendhalek emakumeentzat idatzi zuen.
‎Baina eserlekuan eroso kokatu orduko, garrasi zoli batek ernatu zuen Urko. Sofatik saltoan jaiki, eta korridorera jo zuen.
‎Lau kideak nahikoa ongi atera ziren ateka gaitz horretatik. Marianen izpirituan, harrotasun lore bat ernatu zen. Saritzeko moduan, gainera, betaurreko beltzekin zebilen Zemaik, bakoitzaren ahurretan Browning bana pausatu zuen:
‎oroimenean moila bat ernatu zait
‎Neure lantxan joan gintezke atunetan esan zuen Davek bat batean ernatuta.
2020
‎Ez naiz ingeniariaren semea. Ezkurra eta gaztaina elkarren aldamenean erortzen direnean, ez da bata ernatu gabe gelditzen besteari lekua uztearren. Bakoitzak bere legeari jarraiki, ernatu, hazi eta ahal duen bezain eder loratzen dira, bestea, beharbada, itzalpetu eta suntsitzen duen arte.
‎pago bat ernatu zitzaidan bularrean
2021
‎hitz egiteko kontua da" (Egin, 1982/12/21, 20 or.," Bertsolari txapelketaz zenbait gogoeta"). Bestalde, baziren bi hamarkada euskal kulturgintza gizarte mugimendu gisa funtzionatzen hasia zela, 1980ko hamarraldiaren hasieratik bertso mundua bertso eskolak martxan jartzen eta ikastolekin elkarlanean ari zen, eta txapelketako antolakuntzan parte hartzeko gogo bat ernatu zen, beti kanpokoaren esku utzi beharrean, norberak ere erabakimena izatekoa (Barandiaran, 2011: 29).
‎ETAren eragiletza292 baino askoz haratago doan ekimena da, noski, erresistentzia klabean burutuko den garaiko euskal kulturgintza. Euskal kulturaren aldeko mugimendu zabal eta plural bat ernatuko da: euskal kantugintza berriko hainbat talde, tartean Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta enparauen Ez Dok Amairu famatua; artista plastikoen taldeak, tartean Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta, Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxea eta beste hainbatek osaturiko Gaur taldea; Gabriel Aresti bezalako idazleak..., eta sortzaile konkretuez haratago ikastolen mugimendu indartsu bat piztuko da, helduen euskarazko alfabetatze sarea aktibatu, lehen euskal argitaletxe berriak sortu...
‎1950eko hamarraldiaren amaieratik hasita Europako estaturik gabeko nazioetan azaldu zen olatu orokorragoaren baitan kokatzen zen abertzaletasun berri bat ernatu zen. Olatu horrek jarraitutasun bat zuen XIX. mende amaieran nazio berek izan zuten lehen nazionalismoarekin, baina XX. mendearen lehen erdian garatu zen diskurtso antikolonialista aurrerakoia barneratu zuenez, belaunaldi arteko borroka kulturala ere bazekarren:
‎Mugikorrarekin Rosaren argazkia hartu eta Billingseko polizia etxean zeukan lagun batengana ernatu zen:
‎Zaldia apur bat ernatu baitzaiku, ez gaude luzaz herrirat heldu gabe. Etxe lerro beltz bat ikusten
‎Orduan ernatu, bat batean ernatu,
‎Garai hauetan, Euskadi 2021, jada 145 urte bete dira Euskal Pizkundearen fenomenoa sortu zela Euskal Herrian. Garai haietan, 1876ko Euskal foruen galeren ondoren hain zuzen, gerrate karlisten porrot eta triskantzen ondoren, baina garaiko etsipenari eta tristeziari gaindi egin nahian, euskal kultura, euskara, euskal ohitura, euskal historia eta abar aldarrikatzeko eta erreibindikatzeko mekanismo kulturalak martxan jarri ziren ordu hartako euskal gizartearen baitan, zeren kontzientzia berri bat ernatu eta errotu zen askorengan. Aro berri bati ekin beharra sumatzen zen.
‎Eta orduan, geltoki ondoko kale argi zurbilek nahasarazi ote zioten ohol hesi landugabea eite zuri batekin? Itxi gabeko ate hilgarri hark oroitzapenen bat ernatu ote zion?
‎zorabio sentsazio batez, geure buruari galdetzen diogu besteak benetan existitzen ote diren, edo ez ote diren guk asmatuak. Geure kabutan esaten dugu beharbada, gu ez gaudelarik, gainerako guztiak ez direla gehiago existituko; ufako batez desagertu, eta mirariz agertuko direla berriz, lurretik bat batean ernatuz, guk begiratu orduko. Ezin al liteke gertatu, bat batean burua jiratu, eta ez ezer, ez inor aurkitzea, burua hutsunera agertzea?
‎Argitu du. ERRAMUN JOAKIN bat batean ernatu da. Presaka, tailerreko argia itzali, eta lanean hasi da.
‎Anartean, uzten nuen apartamentutik pasatu nintzen azken pakete batzuk hartzeko, baina giltza atxikiz, hondar bidaia bat egingo nuelako etxea garbitzeko. Halako bozkario muskil bat ernatzen ari zitzaidan bihotzean, Maddiren amaren alaba atzeman nuelako, diru parrasta baten trukean, egia erran. Diruak ez gintuen zoriontsu egiten, baina gabe ere ezin bizi, ezta?
2022
‎Lanak amaitu dituenean, psikologiako titulua aitortzen dion diploma horman eskegi, zigarro bat isiotu, eta gainbegiratu luze bat eman dio bulegoari. Irriño gaizto bat ernatu zaio: Apple konpainiaren harrera gela ematen du logela zaharrak.
‎Liliren erreakzioaren zain gelditu da Etxanoz. Senarraren anbizio propioen abdikazioak keinu ulertezin moduko bat ernatu du lehenik emaztearen bisaian –giharrak uzkurtu zaizkio, kommoziopean balego bezala–, txundidura sinesgaitza ondoren: sekula santan ez du gizona lorpen posible bati uko egiten ikusi.
‎Ze sentsazio atsegina aurkaria garaitu eta baldintzarik gabeko kapitulazioa onartzen ikustea! Irribarre bihurri bat ernatu zaio Etxanozi burbuila zulatua airez husten ikusi duenean, umetako okerkerien irabaziek eragiten zioten berbera. Parte gaiztoko jokabide doilor haiek kontzientzia txartzen zioten sarri.
‎Irribarre maltzur bat ernatu zaio zaplaztekoetatik libratutako masailaren jabeari.
‎Txapori irri murritz bat ernatu zaio ezpain artean. Aldiz, ez dago trufarik Andoniren bisaiari argirik ekarriko dionik.
‎Eskola ordu neurritsuetan egindako errieta horrek asko apaldu zuen nire begietara Sartalde Basaren aintza, eta Leo Dillonen nahastu aurpegi puztuak har bat ernatu zidan kontzientzian. Baina eskolaren eragin mugatzailea urruntzen zenean, sentsazio gogorren gose izaten hasten nintzen berriro.
‎muturra odoletan eta erdi hilda utzi zuen, baina ez zion beste ezer egin; sudurzuloetan mespretxuzko pilpiratxo bat zuela begiratu eta ez zuen ukitu. Beste gose bat ernatu zitzaion; bizkarra, uzkurtu. Kopeta altxatu eta miau egin zuen beste behin, azkenerako garrasi premiatsu eta marrantatu bihurtu zen miau bat.
2023
‎aireko landare bat ernatu zaidalako azal azpian
‎Carvalhok bere buruari galdetu zion ea Agirre zaharra, Luperen eta Matiasen aita, sei hilabete lehenago hil izanak zerikusia edukiko ote zuen pantomima guztiarekin. Teoria bat ernetu zen bere baitan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia