Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2001
‎Eta horren bilaketan ez dute atseden txikienik ere hartzen. Hainbesteraino da horrelakoa hori, agian, irakurleak lerro hauek esku artean izaten dituenerako, edo berandu baino lehen, marrazoren batek erasoa egina izango diola Iberdrolari.
‎Poliziak emagaldutegiari bat bateko erasoa egin zion eta neskatxa guztiak atxilotu.
‎Billetea izan arren, atera egin zuten lehen klaseko konpartimendutik. Enplegatu batek eraso egin zion eta trenetik bota, bere tokia europar bati utzi ez ziolako.
2002
‎Bi aldeetako legioek eta baita gudaontziteriek ere sarri barreiatu eta ihes egin beharra izan ondoren, eta elkarri nahiko kalte egin eta gero, bai garaileak eta bai garaituak ahituta zirelarik, hirugarren batek eraso egin ziezaiekeelako beldurrez, honela itundu ziren bakeune batean: egun jakin batean ordezkari batzuk aterako ziren bakoitza bere hiritik eta alde bietakoak elkar zitezen lekuan han izango zen bi herrien arteko muga.
2003
‎Eta, aldi berean, ikusiko dugun legez, Bizkaia Energiak enpresak daukanproiektu energetikoak eta beroni babesa ematen dioten erakundeek Amorebieta Etxanoko giro sozial horri astindu ederra eman diote, hain zuzen ere, konfiantzaeta (elkar) bizitza ona definitzen duen parametro bati eraso eginez.
‎Joan den apirilaren 11n, marrazo batek eraso egin zion turista frantziar bati Venezuelako Margarita uhartean. Gertaera hori ez zen gertatu duela ia mende erditik, eta itsas ekosistemen narriadurarekin lotuta dago, gaur egun Venezuelako “El Universal” egunkarian adituek diotenez.
‎Nola jakiten da bidea? Eta balea batek eraso egiten badie?
‎–proposatu du Joxek, pegatinak eskuan oraindik. Aurreko astean ETAko kide batzuek zibilen jeep bati eraso egin zioten metraileta eta granadekin. Den denak hil zituzten.
2004
‎1940an Mexikorako Kontsul Nagusi izendatu zuten. Mexikon argitaratu zuen Canto general, bere lanik gorena. Hurrengo urtean nazi talde batek eraso egiten zion Cuernavacan. Bigarren Mundu Gerrateko garaia da.
2006
‎Komeni da prozesu hori egitea, hobeto ikusiko baitugu zuraren egoera, eta errazagoa izango da ondorengo dekorazio prozesua. Altzari zaharrak edo hauen zatiak berriren bat osatzeko erabiltzeko orduan ere, kontuan hartu behar dugu agian egurrezko izurriteren batek eraso egin diela, hala nola, txitak, karkomak edo termitak. Hemen ere ikusiko duzu nola desparasitatu zura aholku batzuei jarraituz.' Intsektu horiek egin ahal izan dituzten zuloak estali dira kanpora ateratzeko.
‎Hidrokarburo horiek gantzen errekuntza osatugabearen ondorioz sortzen dira, eta, beraz, horien eraketa iturri nagusia frijitzeko prozesuan sortzen da. Lipido oxidazioa ezin da erabat saihestu, erradikal aske batek eraso egitean hidrogeno atomo bat galtzen duenean gantz molekula bati gertatzen zaizkion erreakzio kimikoak eragiten baititu. Oro har, oxidazioak hiru etapa nagusi ditu:
‎Hedapenak erradikal askeak sortzen ditu katean, oxigenoa dagoenean sortzen den lehenengo erradikal askea peroxido bihurtzen delako. Peroxido hori ere erradikal askea da, eta beste gantz molekula bati eraso egiten dio. Hidrogeno atomo bat galtzean, hidroperoxido bat eta erradikal aske bat eratzen ditu.
‎Hezkuntzak argitu zuen EAEn tratu txarren definizioa hau dela: “ikasle bati eraso egiten zaio edo biktima bihurtzen da, beste ikasle batek edo batzuek egiten dituzten ekintza negatiboen eraginpean behin eta berriz eta denbora batez dagoenean”. Hori dela eta, txostenak “ezjakintasuna bultzatzen du eta profesionalen lana gutxiesten du”.
2008
‎Patricia Roxana Troncoso haur hezkuntzako irakaslea da, Teologia ikasketak egin zituen Valparaisoko unibertsitate katolikoan. 2002an atxilotu zuten karabineroek, Nekazaritzako ministro izateaz gain Auzitegi Konstituzionaleko kide eta Pablo Neruda fundazioaren lehendakari den Jose Agustin Figueroaren etxalde bati eraso egin izanaz eta basogintzako konpainia handien kontrako beste bortizkeriez akusatuta. Txileko estatuak legez kanpo jarria duen Coordinadora de Comunidades En Conflicto Arauko Malleko erakundeko kide izatea ere egotzi zioten.
‎Kontuan izan behar da euskal kulturaren gutxitze sistematikoak zuzenean eragiten diola norbanakoaren ongizateari (azterketaren maila psikologikoan), oinarrizko behar bati eraso egiten baitio; nortasunaren definizioari, hain zuzen. Pertsonek inguruneekin dituzten harremanetan (familia, harreman taldeak, identifikazioeta erreferentzia taldeak, etab.) oinarrituz eraikitzen dute nortasuna.
‎Behin etxetik irten, eta gizon bat leihotik begira ari zitzaidala ikusi nuen. Kalera irten beharrean, postontzirantz jo nuen, eta une horretan, gizon batek eraso egin zidan, ahoa estali eta burua lurraren kontra astindu zidan. Beldur handia pasa nuen.
‎Bigarren aurpegi transplantea Txinan egin zen. Hartz batek eraso egin zion gazte bati. Eta hirugarren bat Frantzian egin zen berriro.
‎2001eko ekaina. Saudi Arabian bere base militar bati eraso egitea leporatu zion Etxe Zuriak. Iranek gezurtatu egin zuen.
‎Mota horretako hilketen maiztasunak gure gizartearen arazo handienetakoaren aurrean gaudela adierazten du, are handiagoa hilketa bakoitzeko eraso ugari gertatzen direla kontuan izanda. Herenegun jaso zuen, Santurtzin, Doccas Davidek eraso ikaragarria, baina atzo bertan Baionan, Gasteizen eta Bilbon gizonezko bana atxilotu zuten emazteari edo/ eta beste emakume bati eraso egin izana egotzita; larunbatean sexu eraso bat gertatu zen Gasteizen, ostiralean Arrasaten beste bat... Emakumeen aurkako erasoak, beraz, ez dira noizbehinkako kontua.
‎AEBek Alikhel herriko eraikin baten aurka eraso egin zuten atzo goizaldean. Hala ere, ez da lehenengo aldia Washingtonek Afganistango mugaz gaindi gerra hegazkinak bidaltzen dituena.
2009
‎Taldeko gazteetako batek, berriz, polizia bati eraso egin zion eta ukatu egin zien identifikazioa. Ondorioz, desobedientzia, autoritatearen aurkako atentatua eta errespetu falta egotzi zizkioten eta polizia etxera eraman zuten atxilotuta.
‎Besteak beste, 2008ko urritik Aizoainen, Arguedasen, Artican, Baztanen, Beran, Elizondon, Iruñean, Vidangozen eta Tuteran izandako indarkeria ekintzak edota mehatxuak eta Islamari buruz Donezteben zegoen erakusketa baten eta Orkoienen Dolores Ibarruriren omenezko kale baten aurkako erasoak egin ditu bere Nafarroan.
‎Donostiako ertzain etxeko agenteek adingabeko neska bat (14 urte) atxilotu zuten atzo, ustez eztabaida batean beste nerabe bati arma zuri batez eraso egitea egotzita. Biktima ospitaleratu behar izan zuten, jasandako zaurien larritasuna zela eta.
‎Duela astebete, Al Kaidaren buruzagien ustezko gordeleku bati eraso egin zioten Gobernuko hegazkinek, eta jada orduan aipatu zen Estatu Batuek bere sateliteetako informazioa eskura jarri zuela tokia aurkitzeko.
‎EAJri presio egiteko egin du, nonbait, atentatua ETAk. Baina alderdi jeltzalea estutzeko, adierazpen askatasunaren aurka egin du zuzen zuzenean, hedabide talde bati eraso egin dionez, kasu honetan euskal hedabide publikoen taldeari, iragan ez hain urrunean euskaltzaleen amets eta aldarrikapen zena eta, 1982an errealitate bihurtu zenetik Urtezahar gauez, hain zuzen, euskararen normalizaziorako tresna garrantzitsua izan dena.
‎Australiak, bestalde, jakinarazi du bere soldaduen aurkako salaketak aurkeztu dituztela, zibilak tirokatzeagatik. Bide beretik, AEBetako patruila baten aurkako erasoa egin zuten atzo, eta bi soldadu eta hiru zibil hil zituzten.
‎Ikurrina, batasun eta askatasunaren sinbolo gisa aldarrikatu nahi duela azaldu du lehendakarigai sozialistak. Egibar, EAJko Gipuzkoako zerrendaburuak ikurrina banatzeko, sailkatzek, iraintzeko edota euskal gizartearen zati bati eraso egiteko erabiltzen duela salatu du.
‎Swat ibarrean borrokak baretu diren arren, ez da gauza bera gertatu beste probintzietan. Herenegun hileta xiita batean eraso egin eta gutxienez 30 lagun hil zituzten, eta atzo, berriz, bost lagun hil zituzten atentatu suizidan. Ipar ekialdeko Mugako Probintzian izan zen erasoa, Dera Ismail Khan hirian.
‎Gogorragoa izan zitekeen. Bisita ofizialean zen estatuburu bati eraso egitea leporatu izan baliote, gutxienez zazpi eta gehienez hamabost urte pasatu zituen giltzapean. Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrarekin segurtasunerako akordioa sinatzera heldu zen Bush, izan ere.
‎Larunbat goizaldean, 4 gizonezkok 25 urteko neska bati eraso egin zioten eta bortxatu egin zuten Santutxu eta Bolueta auzoen artean dagoen kale batean. Azken hilabeteetan, horrelako erasoak areagotzen ari dira auzo horietan.
‎Iru, ean, absolbitu egin dute gizonezko bat, emakume bati eraso egiten eta bortxatzen saiatu zela egotzi ostean
‎Joan den urteko urrian Donostiako Lurraldeko Auzitegiak lau urteko zigorra jarri zion Agirrebarrenari PPko zinegotzi bati eraso egiteko ahalegina egiteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen helegitea jarriz.
‎Ahmad Vahidik, Defentsa ministro kargurako aukeratutakoak, jaso du sostengu handiena Parlamentuan. 1994an Argentinako juduen aldeko zentro bati eraso egin ziolakoan, atzetik du Interpol; baina, hala ere, 286 legebiltzarkideetatik 227k haren alde egitea erabaki dute saio parlamentarioan. Ministro izendatuta, desafio egin dio Iranek Mendebaldeari, eta Israeli bereziki.
2010
‎Antza, 46 urteko akusatuak modu bortitzean bortxatu zituen, laban bat erabilita.1997ko azaroak 13an 15 urteko neskato bat bortxatu zuen, etxera zihoanean. Hurrengo egunean beste 17 urteko adingabe bati eraso egin zion. Hil horretako 17an antzeko hirugarren gertaera salatu zuen beste neskato batek.
‎Euskal osasun zerbitzuak nabarmendu duenez, Osakidetzako langile bati eraso egiteagatik izan den lehenengo epaia da.
‎Osasun zerbitzuak nabarmendu duenez, Osakidetzako langile bati eraso egiteagatik izan den lehenengo epaia da.
‎Uztailaren 28an Al Kaidak Basiknu herrian dagoen base militar bati eraso egingo dion informazioak jaso eta gero abiatu dute operazioa, betiere ministroak esan duenez.
‎Gainera, 100 milioi neskatok eta emakumek ablazioa edo mutilazioa jasan dute, hegoaldeko Asian eta Sahara azpiko Afrikan batez ere. Bestalde, 15 segundo bakoitzeko emakume bati eraso egiten diote Sao Paulon (Brasil). Gatazketan, bortxaketen biktimak biderkatu egiten dira:
‎1937ko martxoaren 21ean Espainia nazionalkatolikoak eta Alemania naziak protokolo isilekoa sei puntutan burutu zuten: komunismoaren arrisku mehatxatzaileen aurkako neurriak elkarrekin prestatzea; nazioarteko aferetan lotura estuari eustea; Alemania eta Espainiaren auzietan kalteak kausa litzaketen hitzarmenak edo akordioak arbuiatzea; hirugarren potentzia batek bi nazioetako bati eraso eginez gero, abantailarik ez ateratzea; bion arteko ekonomia harremanak sendotzea eta areagotzea; paktu hau isil gordeka mantentzea. Hizkera handinahian, nazionalkatolikoen gaztelaniaz, horrela aipatu zuten Wilhelm Faupel enbaxadore germaniarrak eta Francok berak eskuratutako adiskidetasun akordioa:
‎Gurasoen permisibitatea ezarritako arauak errespetatzen ez dituzten ikasleen ondorioa da. Zein dira guraso batek irakasle bati eraso egiteko dituen arrazoi nagusiak? “Guraso batzuek ahaztu egiten dute ikastetxeak elkarrekin bizitzeko eta arau batzuk betetzeko lekuak direla” Guraso batzuek ahaztu egiten dute ikastetxeak elkarrekin bizitzeko eta arau batzuk betetzeko lekuak direla, eta beren seme alaben jarduteko askatasuna amaitzen dela besteen eskubideak urratzen dituztenean, irakasleak edo ikaskideak izan.
‎Ertzaintzak 25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Areetan, aurretik Leioako taberna bateko bi bezerori arma zuri batez eraso egin zielakoan. Herrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, gertakaria atzo goizeko zortzi eta erdietan jazo zen, Leioako taberna batean.
‎Ertzaintzak ez du baieztatu atxilotuak salaketarik duenik lehendik. Baieztatu du, ordea, joan den otsailaren 3an amari aerosol batekin eraso egin ziola semeak, eta atxilotu egin zutela. Gizonak buruko osasuneko arazoak dituela ere adierazi du Herrizaingo Sailak.
‎Mumbain, Jean Passepartout tenplu handira sartu zen, asmo txarrik gabe, turista moduan. Tenpluaren barruan, hornidura brahmanikoak miresten ari zela, bat batean eraso egin zioten. Hiru sazerdotek, amorruz beterik harrapatu zuten, lauza sakratuen kontra etzanarazi eta kendu zizkioten zapatak, galtzetinak eta hasi ziren, oihu salbaiekin, morroia jipoitzen.
‎Etorkin bati eraso egitea egotzi diete Iruñeko hainbat udaltzaini
‎Kasu horregatik barne espediente bat ireki zuela jakinarazi du, nahiz eta oraingoz berau itxita dagoen justiziaren adierazpenaren zain. Udalaren arabera, udaltzain bati eraso egiteagatik atxilotu zuten gaztea, ez etorkina izateagatik.Gainera, aurretik Espainiako Poliziari antzeko eraso bat egin ziola esan du.
‎Frantziako gobernuak 300 soldadu eta bi helikoptero bidali zituen herenegun, 3.400 biztanleko Saint Aignan herrira, Poliziak 22 urteko Luigi Duquenet hil ondoren piztutako istiluak geratzeko. 50 bat lagunek aizkora eta burdinazko makilekin polizia etxe bati eraso egin zioten. Honez gain, hainbat zuhaitz moztu, bide argiak eta bide autoak hautsi, hiru auto erre eta okindegi batean lapurreta egin zuten.
2011
‎Lizentziarik gabeko tenpluak legeztatzeko lege proiektua aurkeztu du, koptoen oinarrizko eskarietako bat betetzeko. Izan ere, eliza bat eraiki ahal izateko presidentearen baimena behar zuten orain arte.Iragan hilaren 30ean hegoaldeko Asuad probintzian kristau koptoen eliza bati eraso egin ziotela eta, igande arratsean milaka lagun, koptoak gehienak, protesta egitera atera ziren Kairon. Telebista publikoaren egoitzara ailegatu nahi zuten, kate horri egotzi baitiote kristauen aurkako jazarpena sustatzea.
‎Donostian, Ertzainak 35 urteko gizonezkoa atxilotu du emakumeen aurkako indarkeria egotzita, Amara auzoko Ferrerias enparantzan emakume bati eraso egiteagatik.
‎Errekaldeko bizilagunak epailearen aurrean agertu dira ostegun honetan Kukutza gaztetxea botatzeko erabakiaren kontrako epaiketa bat eskatzeko. Kukutzaren aldeko lagun bat atxilotu dute, ustez, polizia bati eraso egitea leporatuta.Gaztetxearen eraikina orain dela urte batzuk okupatu zuten eta gazte lokal moduan erabili da orain arte.
‎Aimée izeneko emakume baten kasuaz ilustratzen du paranoia mota hori. Aimée k aktoresa ospetsu bati eraso egin zion; aktoresa hori ospe handiko emakume aske bat zen, Aimée k izan nahi zuen modukoa, hain zuzen ere. Lacan-ek zioen, aktoresa erasotzean, bere burua erasotzen zuela Aimée k.
2012
‎Halaber, Israelgo hegazkinek 14 solairuko dorre baten kontra erasoa egin dute gaur Gazan. Bertan Al Aqsa Hamaseko telebistako eta beste komunikabide musulman batzuen egoitzak daude.
‎Adibidez, sagarrondoa gai da bere etsaien etsaiei deitzeko ere. Akaro batek eraso egiten dionean, konposatu lurrunkor batzuk isurtzen ditu sagarrondoak; mezu kimiko bat bidaltzen du, inguruan dabiltzan bizkartzainei deitzeko. Sagarrondoari eraso dioten akaroak jaten dituzten beste akaro batzuk erakartzen ditu mezu horrek.
‎Kapitainak arrazoizko proposamen bat egin zidan haien erabakia ikusita, alegia, agian berriro tiro danbada egingo zutela, lagunek entzun zezaten, eta guk denok batera eraso egin behar geniela, hain zuzen ere, armak hutsak zituzten unean; orduan, amore emango zutela eta odol isurketarik gabe errendituko genituela. Gustukoa nuen proposamena, baldin eta haiengana garaiz nahikoa hurbiltzea lortzen bagenuen, haiek armak berriz bete baino lehen.
‎Nire gizonek gauean bat batean eraso egiteko baimena ematea besterik ez zuten nahi, baina nik abantaila izan nahi nuen, haietaz errukitu eta ahal ziren gutxienak hiltzeko; eta, batez ere, ez nuen arriskuan jarri nahi gure gizonen bizitza, besteak ongi armatuak zeudela banekien eta. Itxarotea erabaki nuen, elkarrengandik bereizten ziren ikustea; ziur egoteko, gehiago hurbildu nintzen zelatan egitera, eta Ostirali eta kapitainari agindu nien lauoinka inork ikusi gabe joateko, lurretik ahal zuten hurbilena, eta haiengana ahal zuten gehiena hurbiltzeko, tiro egin baino lehen.
‎Ideia horren arabera, estres erantzunean bi baldintza mota hauek esku hartzen dute: barnekoak (norberaren historia, esperientziak eta ezaugarriak) eta kanpokoak (adibidez, oso bestelako egoera arriskutsuak, hala nola, animalia batek eraso egitea, gaixo jartzea nahiz edozein aldaketa egoera, lan berria, bizilekuz aldatzea, etab.?).
‎bata, “ezinbestean” esaten zaiona, eta sute bat, lurrikara bat edo zakurra lapurtu duten kasuei dagokie. Beste kasua, berriz, animaliak modu klandestinoan animaliaren jabeen jabetza pribatuan lapurretarako sartzen den pertsona bati eraso egingo ote dion da. Udalaren eskumena Autonomia erkidego bakoitzak bere legeria du etxeko animaliak edukitzeari buruz.
‎Epaiketan deklarazioa eman zuen lekuko batek eta Ander E. aztertu duen psikologoak hartu dute hitza, besteak beste. Bere garaian igaro zen epailearen aurretik lekukoa; kasua epaitzen ari zirela motorzale batek eraso egin zion emakumea da, hain zuzen. Lekuko horren familiak gertatutakoa argitzea eskatu zuen joan den apirilean. Lekukoaren ostean, defentsa abokatu Ioanes Labaienek hartu du hitza eta Nuarbeko martxoko erasoak eta hilketak lotura dutela argudiatu du, kustodia kateko hutsuneak nabarmendu eta sakonago ikertu behar dela adierazteko. Labaienen arabera," gauza arraroak" ari dira gertatzen hilketa gertatu zenetik
‎" Ez da jainko bat eraso egiten diguna. Hilkorrok, hilkor bat dugu hiltzaile!".
‎Eta defentsa aintzatsu horren anitzez ere lekukotasun gehiago daude, zeren jauregiak lehengo armarria izaten jarraitu zuen, bost zurzuri hosto X itxurako gurutze forman jarriak, baina txapitula edo lapur zuloak ere bere armarria izan zuen, hauxe hain zuzen: neska ttiki bat eraso egiteko prest dauden ehunka erle haizetara botatzen.
2013
‎Adin txikiko neska bati eraso egiteagatik 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Azpeitian igande goizaldean. Azpeitiko Udalak erasoaren aurrean" bere salaketa irmoena" azaldu du," larria, mingarria eta onartezina da gure gizartean horrelakoak gertatzea".
‎Gainera, ez dute kendu ordena indarrei ematen dien babesa sexu eraso bat egiten badute. Horietako batek emakume bati eraso egiten badio, ez dute lege arruntekin epaitzen. Era berean, eztabaidagai da ea kargu politikoak dituztenek auzitegietan pribilegioak eduki lituzketen ala ez.
‎Urtebete geroago, 2009ko ekainean, bi astez egon zen kartzelan, harik eta 40.000 euroko bermea ordainduta libre geratu zen arte. Kutxa automatiko bati eraso egitea egotzi zioten. Orduan, salaketa judiziala eta publikoa egin zuen Fernandezek, Ertzaintzaren aldetik bahitua eta galdekatua izan zela salatzeko.
‎Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esan du Segurtasun Sailarekin koordinazioa indartuko dutela. Emakume bati eraso egin diote Bestalde, Gasteizen, 44 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo eguerdian udaltzainek, kalean bikotekidea erasotzeagatik. Udaltzainen arabera, atxilotuak etxean tratu txar fisiko eta psikikoak ematen zizkion emakumeari.
‎Atxiloketa bat Pilarren Herenegun, bestalde, 34 urteko gizon bat atxilotu zuten ertzainek, Gasteizen. Salaketa bat jaso zuten, Pilar auzoko etxe batean gizon bat andre bati eraso egiten ari zitzaiola. Etxean, ertzainek ikusi zuten emakumeak kolpeak zituela.
‎PPP Pakistango Alderdi Popularreko hautagai eta Yusuf Raza Guilani lehen ministro ohiaren seme Ali Haider Guilani bahitu egin zuten atzo, hauteskunde kanpaina amaitzeko ordu gutxi falta zirela. Polizia iturrien arabera, hamabost bat lagunek osatutako talde batek eraso egin zien PPPko kideei Multan hiriko ongarri fabrika batean. Lehen ministro ohia zen, ustez, haien helburua, «baina ezinezkotzat jo zutenez, semea bahitzea erabaki zuten», esan zuen Punyab barrutiko poliziak.
‎Aurpegia estalia zuen gizon batek eraso egin zion emakume bati Ibarrako festetatik etxerako bidean, Tolosan (Gipuzkoa), igande goizean. Emakumeak bere burua defendatu zuen, eta erasotzaileak ihes egin zuen.
‎Pertsona batek txakur bati eraso egiten dionean, tratu txarrak salatu behar dira eta eragindako lesioei buruzko txosten bat eskatu.
‎Kasu horretan, Espainiako Kode Zibilak zehazten du «animalia baten edukitzailea erantzule izango dela, nahiz eta ihes egin edo galdu». Txakur bati eraso egiten dion pertsona batek erruduna da animaliak eraso egiten diola defendatzeko Kaltea sufritu duenaren errua bada bakarrik utziko du erantzukizun hori. Hau da, norbaitek txakurrari eraso egiten badio, animalia modu bortitzean defendatuko da.
2014
‎Jokin Zerain presoa, libre Jokin Zerain gasteiztar presoa libre geratu zen atzo goizean, Puerto I kartzelatik (Cadiz, Espainia) aterata. 2009ko ekainaren 2an atzeman zuen Ertzaintzak, urte bereko maiatzaren 11n Mendibilgo (Araba) hedagailu baten aurkako erasoa egin zuelakoan. Kale erasoak egitea leporatuta, kartzelaratu egin zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak.
‎Han, ura nasai da nonahi, estepa hezeagoa, tenperatura epelagoa. Baina agindu zorrotzak emanak zizkieten konboiko buruei Tomskera biderik laburrenetik joateko, arriskua baitzegoen errusiarrak iparraldeko probintzietatik jaitsi, albo batetik eraso egin eta emirraren armada bitan zatiturik geratzeko. Eta Siberiako bide nagusiak Tom ibaiaren bazter urtsuak alde batera uzten bazituen ere, bai behintzat Kolivandik Zabediero izeneko herrixkaraino, bide nagusi horri jarraitu beharra zuten.
‎Bere erresumatik deitu ziotelarik, saxoiarren eraso bat eta Akitaniako eskualde bateko matxinada bat izan zirelako, eta Iruñea setiatu ondoren, itzulerako bideari ekin zion. Orduan, 400.000 musulman krudelez osatutako armada batek eraso egin zion haren erretaguardiari, Orreagan. Errolan zen erretaguardia hartan buru.
‎Akatsaz baliatzeko, zerbitzariaren memoriako 64 kilobyte horiek lortzen dira, hainbat erasotan datu zatiak lortzeko. Albistearen zati on bat da erasotzaile batek ezin duela aukeratu memoriaren zein zati sartzen den eta, beraz, zerbitzari bati eraso egiteak ez du esan nahi pertsonen pasahitzak azkar emango dizkionik. Nola dakit nire datuak seguruak ote diren?
‎Egoera larri baten aurrean baliabiderik ez izateak hondamendia eragin lezake. De la Calle erakundeak adierazi duenez, «Espainian baliabide nahikoak ditugu baso suteen aldi bereko baina aldi bereko zenbaki bati eraso egiteko. Hala ere, beren birulentziarik handienarekin erakusten direnean edo probintzia berean 30 baino gehiago gertatzen direnean, bitartekoak ez dira beti nahikoak».
‎Inoiz xalotasunez jokatu arren, onbera xamarra ez dena, ezta gaiztoegia ere. Ironia finez eta umore garratz oso partikular batekin eraso egiteko gai izanda, ez du biluzteko lotsarik agertu eta ahuleziak agerian uzteko beldur. Aitzitik, inguruarekiko eta bere buruarekiko jarrera kritiko sendoa erakusten du, hori dela ziurrenik haren ezaugarririk nabarmenena.
2015
‎Arestian Gipuzkoako Foru Aldundiak Mendebaldeko Saharan Marokok eragindako hilketak eta desagerpenak ikertzeko diru-laguntza igo zuen 60.000 eurotik 80.000 eurotara.Marokok eragindako hildakoez hitz egiten ari garenez, azkenekoa aipatzea derrigorrezkoa egiten zait, hildakoaren amak, Takbar Haddi andereak, Las Palmasen Marokoko kontsulatuaren aurrean bere semearen gorpuaren eske eta autopsia inpartzial bat eskatuz hogei egun baino gehiago gose greban daramatzalako. Dirudienez, Marokoko kolono batzuk saharar neskato bati eraso egiten ari zirela, Mohamed Lamin Haidala, horrela deitzen zen hildakoa, neskaren alde ateratzean zauritu zuten lepoan.
‎lelopean.Igande goizaldean jazo zen Portugaleteko erasoa. Emakume bati eraso egin zion gizon batek, baina gogor egin, eta ihes egitea lortu zuen emakumeak. Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun, goizaldean.
‎–Talde handi batek eraso egin zigun Eyjarren. Egun euritsua eta iluna zen, eta ez genuen ia ezer ikusi.
‎Jendeak behar handia dauka, eta gosea desmasia handia egiten ari da han eta hemen. Egoera larri horrek bidelapurrez bete ditu bazterrak, eta baliteke talde horietakoren batek eraso egin izana. Onena izango da magistratuari jakinaraztea, zer gerta ere.
‎–Atzo, Eyjar inguruan, gizon talde batek eraso egin zien gure mutilei.
‎Frantziako Massif Central izeneko mendi multzoan galdutako eskualde bat da Gevaudan. Han, Langogne herrian, emakume bati eraso egin zion piztia batek eta zauritu, zaprastatu eta erdi jan ere bai ondoren. 1764 urtea zen hori gertatu zenean.
‎Horrez gain, adierazi du suteak itzaltzeko baliabide nahikorik ez dagoela: «Espainian baliabide nahikoak ditugu baso suteen aldi bereko baina aldi bereko zenbaki bati eraso egiteko. Hala ere, sute bat bere birulentziarik handienarekin erakusten denean, edo probintzia berean 30 baino gehiago gertatzen direnean, bitartekoak ez dira beti nahikoak».
‎Ni bezalako tipo beltz batek eraso egin digu eta furgoneta nazkagarri honetan sartu gaitu.
‎Gogoan dudan gauza bakarra da tronboi batek eraso egin zidala.
2016
‎haietako bati eraso egiten bazion.
‎Ertzain bati eraso egin zenioten, manifestaldian sortu ziren istiluetan.
‎Autobatek harrapatu nau ia, txakur batek eraso egin dit nahi gabe buztana zapaldu diodalako, bizikleta baten kontra talka egin dut, kalean korrika egitea gauza arriskutsua da?
‎Iruñeko kaleetan zerbitzutik kanpo zegoela ikusi zuen gizonezko bat emakumezko bati eraso eginez. Erasoa geldiarazi eta abisua eman zien lankideei.
‎Onintza Valverde bere epaiketaren berri ematen entzuten duzunean, ustez 120 kiloko polizia bati eraso egiteaz akusatzen dutela esaten dizutenean, eta Onintzari begiratzen diozunean, berehala konturatzen zara euria egiten duen bezala gezurra ari duela. Etenik gabe.
‎Ez zidan graziarik egingo... tira. Lau funtzionariok beren lekukotasuna emango zuten, alegia, zuk labana batekin eraso egin zenidala, eta zu barrura zoaz eraso saiakerarengatik, nahiz eta –irribarre egin zuen, poz pozik– okerrago izan ahal –bizkarreko lagunkoi batzuk eman zizkidan–, aurpegia xisko eginda uzten ahal dizut, hainbeste ze auto baten aurreko kristala zeharkatzea edertasun tratamendua dela irudituko bailitzaizuke.
‎Hoietarik bat Guardia zibila. Ortzeguneko gauean emakume madrildar bati eraso egin zioten. Biktimak ezarri salaketaren ondotik, berehala identifikatu eta arrastatu zituzten erasotzaileak.
2017
‎Oiloek elkarri hurbiltzeko joera dute jarrera lasaian daudenean, adibidez, etzanda daudenean, hauts bainuan edota lumak txukuntzen ari direnean; beste alde batetik, bazka biltzen edo ibiltzen ari direnean, handitu egiten dira haien arteko distantziak. Jokaera lasaian daudenean elkartzeko duten joera horrek gutxitu egingo luke harrapakari batek eraso egiteko probabilitatea (Keeling and Duncan, 1991); aldiz, janari bila edo beste ezeren bila dabilen oiloak aukera gutxiago izango luke bilatzen ari den hori lortzeko, baldin eta beste oilo bat inguruan balego (Klaassen et al., 2006). Beraz, oilo bakoitzak kontu handiarekin kalkulatu du beste oiloekiko zer distantzia izatea komeni zaion, distantzia horri esker baliabideen irabazia maximizatuko bailuke, harrapatua izateko arriskua gutxitzen duen heinean.
‎haietako bati eraso egiten bazion.
‎Europako hainbat herrialdek elkarri lagunduko ziotela adostu zuten baldin eta beste herrialde batek haietako bati eraso egiten bazion.
‎Ustezko erasoa igande goizeko lehen orduan gertatu zen, Santa Barbara plazan. Goizeko zazpiak inguru, gizon batek neska bati eraso egin zion; emakume gaztearen oihuek handik gertu zeuden pertsonak ohartarazi zituzten, eta erasotzaileak alde egin zuen.
‎Horregatik gerrillariek saihesten zuten zelai zabaleko aurrez aurreko borrokaldia, orekarik gabeko egoera horretan ohiko taktikek ez baitzuten balio. Horien ordez, ingurunea ondo ezagutzen zutenez, bat bateko erasoak egitea, ustekabean harrapatzea eta ihes egitea bilatzen zuten gerrillariek: Jo eta alde egin!
2018
‎Oharkabean bezala gertatu zen guztia: iragan abenduaren 23an, goizaldez, Ibon Urrengoetxea zornotzarra hila gertatu zen Bilbo erdian, Areatzako zubian bertan, ustez lapurretarako eraso baten ondorioz; handik gutxira Abandoko geltoki atarian, gazte bati eraso egin zioten era basatian, eta begi bat galdu zuen ondorioz; urtarrilaren 18an, azkenik, Otxarkoaga auzoko etxebizitzan Luzia eta Rafael 87 urteko senar emazteak erail zituzten, ustezko lapurretaren asmoak ere esplika ezin dezakeen basakeria erabiliz. Gertaera horiei lotuta direlakoan atxilotu dituzten guztiak 14 urte bitarteko gazteak izan dira, ardura penalik leporatzeko gazteegiak, alegia.
‎" Nahi genuen Aikoaren baliokidetasuna ez izatea lineala denentzako. Norberaren pribilegioez kontzientzia hartzeko balio izan zuen, eta baten batek eraso egin geniola sentitu zuen arren, ondo hartu zuen jendeak", esan du Garaiok. Orobat, Mendigurenek dio moneta sozialak aitortzen ez diren lanen inguruan gogoeta indibiduala egitera ere bultzatzen zuela.
‎Eskuin muturreko mugimenduen zokorik ilunenak azaleratzeko egin duen lanarengatik, mehatxuen helburu ere bilakatu da azken urteotan. Uztailaren 16an, hain zuzen, argazkilari gisa bizitako ikasturterik frenetikoena amaitzear zela, Espainiako Poliziaren inspektore batek eraso egin zion kalean.
‎Erne eta kezkatuta nago, erasotzailearen kontrako neurririk hartu ez delako. Batez ere, gertakariak alderantziz gertatu izan balira eta, nik kalez jantzitako polizia agente bati eraso egin banio, biharamunean atxilotuko nindutela badakidalako. Beraz, beste behin berresten da lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak daudela.
‎Bestalde, eraso fisikoak ere nagusitu dira. Preso politikoak Lledoners espetxera ekarri zituztenean, adibidez, CDR etako mutil bati eraso egin zioten eta erasotzaileak lasai eta aske daude.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia