Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Eta, nire mezua, osoki adierazi gabe ere, osoki ulertua zuelakoan, ekin nion berriz haren tertziopelozko gorputzari. Eta oraingoan baietz iduritu zitzaidan, konprenitua zidala, alegia, mugimendu azkar batez erantzi baitzuen blusa jadanik debaldekoa eta, besoak gibelerat eramanez, askatu titi zorroa. Eskuz, ahoz eta mihiz neurtu nizkion bere bi muino gaztainkara kaxko gorriak, bertze eskua nire galtzetako gibelaldeko patrikara neramala.
2006
‎Ez dut esango agure ezindu haren aurrean erdi biluzik agertzeak lotsatzen ninduenik baina, herabe samarra naiz izatez, eta, bestalde, Juliani bere begiradak batere axola ez zitzaidala adieraztea gutxieste moduko bat izango zen, bera halako harroa eta minbera izanda. Beraz, argia itzali, bata erantzi eta ilunpetan sartu nintzen ohean, kaleko leihotik sartzen zen erdi itzalezko errainuari esker erabatekoa ez zen ilunpetan.
‎Ez zen hiltzea, ez zen hainbeste hiltzea, hil behar izatea –hori pentsatzen zuen B k, behintzat–, bere presentzia fisikoa eta besteekiko harreman zuzena, tarteko nolabaiteko zelofanik gabe, ezinbestez eskatuko zituzten eginbehar nekagarri asko baizik: mediku baten aurrean erantzi, mina sentitzen zuen alderdi miserablea erakutsi, eta gustu txarrekoak ziren beste egiteko mordo bat, denetan bere gorputza, beharrezkoa ez ezik, protagonista izango zela.
2008
‎Eskeleto Uhartea EHE, eta puntu bat Erantz.
‎Halaxe egin zuten. Gorpuak uhartearen norabidean seinalatzen zuen zuzenean, eta itsasorratzak, berriz, EHE eta puntu bat Erantz zioen, behar bezala.
‎Eskeleto Uhartea EHE, eta puntu bat Erantz.
‎Zeharka agertu zait nire burua ispiluan, Barrutiarena gertatu zenetik nabari dudan lohidurak kili egiten dit nire baitan halako su epel bat hedaraziz. Utikan, pentsatu dut, eta brausteko batez erantzi dut txandala. Armairua zabaldu eta arropa piloaren artean bila hasi naiz.
2009
‎–Aurrera, mesedez, erran zien. Berokiak harrera gela estu batean erantzi eta egongelara sartu ziren. Apaingarriak urri baina gustu onekoak ziren.
‎Ez zen egon ganberara ailegatu arte. Eskaileraburu batean erantzi zuen atorra latza.
‎ALIZIA eta KANDIDO oheratzekotan daude. ALIZIAK bata erantzi, belarritakoak?
‎Noizean behin burua altxatu eta doktorearen lorategi apartari so geratzen ziren, arbolei eta bidezidorrei; gero berriz beheratzen zituzten begiak, artean Dario sekula ikusi ez zuten begi haiek. Uneka, bazirudien arima gorputzetik bereizia zutela, traje bat eranzten denean bezala. Alderrai ibiltzen ziren pentsamenduetan barrena, egongela hartatik urruti, egun hartatik urruti.
2010
‎Behin hurbiltasuna lortuta, akusatuak soinean zeraman zapata bat erantzi zuela gehitzen da idatzian. Bertan esaten denaren arabera, eraso zuenaren osotasun fisikoa kaltetzeko asmoz eta bere aurka jaurti zuen nahiz eta heldu ez, aldi berean, Gora Kurdistan, kriminal edo hiltzaile bezalako hitzak oihu egin zizkion.
2012
‎...ztiak eta klima aldaketak eramateko gai, ez hiriburuko bizimoduaren galdukeriak ez arimako ekaitzek garaitu ez zutena; belusezko longain hautsez beteak, beheko bi botoiak soilik loturik baitzituen, ikusgai uzten zuen alkandora zuri makulagabea, ondo hezitako gizon txukuna zelako seinale; eskularru zikinduek haren esku txiki aristokratikoen neurrira berariaz josiak zirela ematen zuten, eta haietako bat erantzi zuenean, harritua utzi ninduen hatz zurbilen argalak. Haren ibilera laxoa eta nagia zen, baina ohartu nintzen ez ziela besoei eragiten:
2013
‎Etxean egoteko bata erantzi eta biluzik geratu ohi naiz logelan sartu orduko, eta zintzilikarioa pixka bat hazita izan ohi dut, horretarako aurretik bainugelan astindu batzuk eman behar izaten badizkiot ere, lehen agerpen horri, agertokian aktore nagusiak duen plantari alegia, sekulako garrantzia ematen baitio emaztearen coach ak edo entrenatzaileak, zertan entrenatzen duen seguru ez badakit ere. Hasieran, emaztea ikastaroetara joaten hasi zenean esan nahi dut, zertzelada horri ez nion arretarik jartzen eta seguru nago afaritan zerbait botatzen zidala, gaindosietan gainera.
‎Berak ez dit jaramonik egin, ohitua dago nonbait gisako esaldiak behin eta berriz entzuten. Berak gonak probatzen jarraitu du, eta bat eranzten zuen bakoitzean Venus bat jaiotzen zela iruditzen zitzaidan itsasoko uretatik edo krisalida bat bere zorrotik, krisalida baten prozesua zein den oso garbi ez nuen arren.
‎Sentitu baduzu denbora ihes egiten ari zaizula hozkailuetako lurrunak ihes egiten duen antsiarekin, orduan mozorro bat erantzi eta beste bat janztea ebazten duzu, zeure artean esanez: " Emakume bat naiz", esaldi hori bere esanahi osoarekin lurbiran ahoskatzen den lehen aldia balitz bezala.
2015
‎Azkeneko urteetan emozionalagoa izan dela uste du, izan dituen bizipenen ondorioz pertsona bezala aldatu delako. “Gehiago hausnartzen dut edo saiatzen naiz hasieran janzten nuen maskara hori pixka bat eranzten eta pixka bat gehixeago niretik kantatzen”, agertu zuen Villabonan (Gipuzkoa).
‎Flatey uhartean geratu dira, bidaiaren azken zatia izozmendien artean nekez bukatuta. Udaberriaren hasieran izotza urtzen hasi da, mantso bada ere, eta mendebaldeko fiordoak biluzten ari dira, eguzkiaren noizbehinkako bisita bakoitzean jantzi geruza bat erantziko balute bezala. Aljerko Kaia ko masta nagusiko behatokitik so egin du Ali Abderramanek, eskaileretatik modu baldarrean gora eginda.
‎Biziki garrantzitsua zen haren aurpegia ezbairik gabe antzematea. Bitorrek bahiketaren historia geroratu asmo zuen, munduari aurpegiratzeko zeinen gutxi egiten dugun Egiaren alde, pertsona bakar batek erantzi diezaiokeela katamaloa Gezurrari, norbere esku dagoela askatasuna.
2016
‎–Baldintza batekin erantziko naiz.
‎Martinek beste koadro bati erantzi zion maindirea. Ezustean harrapatu zuen emakume biluzi baten erretratuak; etzanda zegoen, aurpegia ezker eskuarekin estaltzen zuela, bolizkoa zirudien gorputzaren azalak.
‎Hara egin zuten itzuli ziren harritu ziren frontoiko buru guztiek pilota hipotetiko baten traiektoria jarraituko bailuten, eta gizonezko bat ikusi ahal izan genuen zutik aldarrika une batez, segundo batez, nahiz inork antzekorik sekula gerta zitekeenik eldarnio batean ere begitandu ez genuen, garretan sutu baitzen inguruko ikusleek zarpatik heldu edo Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen, deabruzko agermena izan zen, gorputza sutan ikarazko txorimalo, eta ikara hura frontoi osoa hartu zuen bihurtu zen bontzo exaltatu hark bere burua amildu zuelarik kantxaraino zeuzkan hogei metro haietan behera garrasika, kantxa jo zuen, kantxa jo zuenean su meta bat bihurtu zen, immolazio bat zaharkituak eta betirako gaindituak uste genituen ideien alde, eta kantxan erretzen zegoela heiagora lazgarriek urratu gintuzten, zeren suizidaren erorian arropak eta ileak su hartu baitzioten zeremonia apaintzeko dantzatu zain zegoen Goiznabar taldeko neska bati, zeina, oinazetan itsu, lasterka zoroan ikusi genuen harik eta brigada politiko sozialeko detektibe birekin estropezu egin zuen arte. Orduan, J.P.A. agenteak, ekitaldirako goizean bertan erosia zuen jaka berria aitaren batean erantzirik, bestela segurik erredura larriak pairatuko zituen neska hura salbatu zuen burua eta bizkarra babestuz eta garrak amatatuz. Bizia salbatu ziola esan genezake, aurpegia desfiguratu gabeko bizia bermatu ziola behintzat eta, ez baitzaigu estatuko segurtasun indarren lan isila bertatik ikusi ahal izateko aukera egun oroz egokitzen, harritu egin gintuen agente bizkorraren odol hotzak eta hazta amultsuak.
2017
‎Ustekabean, ordea, abiapuntura itzuli da; izterretik behera joan da izan zitekeenaren ilusioa. Segundo batean erantzi du errealitateak soinean zeraman mozorroa.
‎Bakarra iduri duen mugimendu zalu batez erantzi ditu etxean egoteko udan erabiltzen dituen kamiseta eta galtza finak.
‎Urik gabe, defentsak suntsiturik eta etsaien artilleriaren suak inguraturik, bosgarren egunean oraindik eusten zieten erasoei. Ekainaren 15eko erasoaren ostean Arredondok egoera gehiago luzatu nahi ez zuenez, larderiaz errenditzeko eskatu zien; Sardak, ostera, hori egin baino lehen gotorgunea leherraraziko zuela erantzun zion, hots baldintzarik gabeko errendizioa onartezina zela, eta, harrokeria puntu batez erantzi zion Arredondori, ondo bazeritzon, beste eraso bat agintzera arriskatu zitekeela. Negoziaketak hasiak ziren, eta hainbat mezu elkarren artean trukatu ondoren, Sardak errenditzeko baldintzak igorri zizkion Arredondori, horrelakoetan egin ohi bezala, eta brigadier errealistak onartu ere bai:
‎Axik bata erantzi du, ulertzen ez duelako bisaia paraturik.
‎Ixabelek txankleta bat erantzi eta sukaldeko hormaren kontra bota zuen. Madalenek, etxe parean aparkatuta zegoen Iñakiren autoko giltzak hartu zituen eta gidariaren eserlekuan jarri zen, ateak barrutik itxita.
2018
‎Jeffersonen familia, ordea (terminoaren adiera bakar batean), ezkontzaren bidez ez ezik bere esklabo Sally Hermings ekin (bere emaztearen ahizpaerdiarekin) izan zuen harreman luzearen bidez ere sortu zen. Eugene Genovese k, Roll, Jordan, Roll ikerlan bikainean, kontatu zuen ugazabak bereziki arduratzen zirela gizonezko esklaboek emaztea jotzen bazuten, nahiz eta ugazaba horiek berek batzuetan zigorgabetasun osoz harrapatu eta jotzen zituzten emazte beltz haiek; esklabo ugazabei ez zitzaien gaizki iruditzen, emakume bat erantzi eta zartailuaz astintzea odoletan uzteraino?.
‎–Ei, gizona, ez nazazu bakarrik utzi, gela honetan bero egiten du, zeren zain zaude? Nik prenda bat erantzi eta zuk beste bat, txandaka, ados?
‎Iluntasuna ia erabatekoa da, eta sakelako telefonoaren argia erabili behar izan du Agnetak linterna gisa baratze aldera ematen duen leihate zabalaren maratila topatu ahal izateko. Gero, zamarra arin batean erantzi eta eskuineko besoan kiribildu du. Harekin leihoaren kristala kolpatu du eta erdi zintzilik geratu diren zati batzuk kentzeko erabili du gero.
2019
‎Atzizki baten bidez, pe atzizkiaren bidez, eta ur hitza errotzat harturik, bertze izen bat eskuratu zuten: urpe; gero, adlatiboa lortzeko, ra atzizkia asmatu zuten eta hitz berria aise erabili zuten; eta, azkenik, horri bertze atzizki bat erantziz, tu atzizkia, hain zuzen, bertze aditz bat eskuratu zuten: urperatu.
2020
‎Connellek atzetik jarraitzen dio, sartutakoan atea itxi ondoren. Maila batzuk jaitsita, sukaldean, Connellen ama Lorraine gomazko eskularru pare bat eranzten ari da. Mariannek, sukalde gainera salto egin, eta kristalezko txokolate krema poto hasitako bat hartzen du, zeinaren barruan utzia baitu koilaratxo bat.
2022
‎Ariadna da. Kostatu zaio pixka bat ezagutzea Paulari (Viktorri?), bere zientzialari bata erantzi duelako eta zuriz jantzita datorrelako orain, gorbata zuria barne.
bat erantziz.
2023
‎gorria du orain tonu nagusia, bola eta zinta gorri piloak hormak kolonizatu ditu, eta tokia epelago bilakatu. Ikertzaileek eguneroko bata zuria deslotuta daramate; baten batek erantzi du dagoeneko. Alaiagoak dirudite lankideek, humanoagoak.
‎Alabaina, orain bertan nagoelarik, guztiz arrotzak zaizkit mantal arrosarekiko hogeita sei neskak, are arrotzagoak nire herrixkan ordu artean ezagututako mutil guztiak baino. Batzuek ume tankera dute oraindik, ez dute inolako koketeriarik erakusten, baina gero, bata erantzi orduko, antezko jaka leun leunak janzten dituzte, neurrira egindakoak. Beste zenbait makillatu egiten dira eta modako gona motz parpailadunak eramaten dituzte, baina oso diskretuak, hori bai.
‎Kamioiak ibilbide bihurgunetsuan egindako balaztaketek eta atoiko bero itogarriak, bai eta izerdi eta gonbito usain sarkorrak ere, jateko baino areago oka egiteko gogoa eragiten zidatean. Botalarriak jota, soinean nitian arropak zerri egiteko beldurrez, laster batean erantzi behar izan nian amak Parisko bizitza berrirako oparitutako jantzi berria. Aireztapenik gabeko abere kaiola hartan biluzik eta arnasa hartu ezinik, apenas lortu nian begirik ixtea ibilbide osoan gizakien aiene, abereen makakorro eta kamioiko motorraren burrunba hotsagatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia