Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 221

2008
‎Hasiera ona izan bazuten ere, Mujika eta bere lagunak ezin ziren lokartu, lehia hor baitzegoen. 1990eko hamarkadaren hasieran liburu denda handitzeko eta eguneratzeko beharra ikusi zuten, eta proiektu handiago bati ekin zioten. Urte batzuk geroago, 1997an, bigarren liburu denda ireki zuten Tutera kalean, 400 m koadrokoa, hasierakoa baino ia ia hiru aldiz handiagoa.
‎Hastapenetan, eguneroko albistegi eta erreportaje saio batekin ekin zioten, baina apurka apurka programazio sendo bat finkatuz joan dira. «Lau orduko programazio zerrenda osatu dugu ekoizpen propioko saioekin Arte Irekia, Kirolari, Hondartzako motxila..., Tokiko elkartearen bidez trukatutakoekin eta ETBri erositako programekin».
‎«Europan egin litekeen bidaiarik zoragarrienetako bati ekin behar diot orain...»
‎Ohikoa izaten da bidaia bati ekiteko egunean aireportura gerturatzeko inor ez aurkitzea. Bidaiari askok ez dute autoa aparkalekuan utzi nahi, edo ez dute aireportura haien autoan iritsi nahi.
‎Udal agintariek auzotarren aurkako lehia zital bati ekin diotela dirudi, eta ekinbide urbanistiko okerrak atzerabiderik gabeko erabakien bitartez estaltzeko modua dela deritzogu, bide akueduktuaren diseinua eta trazatua aldatzeko aukera lehenbailehen aztertu beharrean. Herreran utzi ziguten azken ondare historikoaren galera sentituko dugu, trenbideko zubiaren kalitate arkitektonikoa aldiri lan alimaleko horrek estaliko baitu.
‎Andramari Zuriko Torneoak, eta bide batez feriak, hasiera kaskarra eduki zuen herenegun. Ogetako harmailetan ez zen jende askorik bildu, asteartea ez delako egunik aproposena feria bati ekiteko, baina bazirudien zaleek partida nagusiari traza txarra hartua ziotela. Itxura oneko partida zen, oreka aurreikus zitekeen, baina ez zen halakorik izan.
‎Eskuinak bultzatu zuen erreferendum hau, baina gero damutu egin zen eta desegonkortze kanpaina bati ekin zion; hauteskunde iruzurra eta bortizkeria salatu ditu...
‎Lehen Mailara heltzea erdietsi zuen, beheko mailetatik hasitako bideari amaiera emanda. Beste ibilbide bati ekiteko aukera zeukan, eta baliatu zuen denboraldi hartan. Ibilbide hartan jarraitzeko asmoz jo zuen Athleticera, baina galdu egin da, eta gauza asko galdu ditu bidean.
‎Legebiltzarraren konfiantza eskuratuta, batasun nazionaleko gobernua lanean hasiko da datozen egunetan. «Hainbat diputatuk kritikak egin badituzte ere, gure arteko harremanei dagokionez, beste aro bati ekiteko prest gaude», adierazi du Fuad Siniora Libanoko lehen ministroak.
‎Horretan garrantzia izango dute lehen aipatutako berrikuntzek. Horiez gain, behin berrikuntzak amaitzen direnean, beste proiektu berritzaile bati ekingo diogu: atunen ikerketa zentroa egingo dugu, eta Europako bakarra izango da.
‎Eta, azkenik, informazio eta teknologietan beste eredu bati ekingo diotela adierazi zuen Camposek, «heldutasunaren ereduari, alegia». Camposen hitzetan, 120 ikastetxe berri daude programa horretan sartuta.
‎Ilusioz beteriko sasoi bati ekinen dio Itxakok gaur. Alcobendasen aurka ariko da ABF ligako aurreneko partidan Lizarrako taldea (18:00etan).
‎Oso zaila dirudi atzera egitea, eta dagoeneko inor gutxik sinesten du ETA gai izango dela Estatua Nafarroaren estatus politikoa edo autodeterminazioa negoziatzera behartzeko. Batzuek esango dute negoziazioan eskaintzen zena ez zela nahikoa eta Zapatero ez dela fidatzekoa, baina, objektiboki, oso gutxik defendatuko dute pasatu den hau baino aukera eta egoera hoberik izan daitekeenik hemendik aurrera negoziazio ziklo bati ekiteko. Oso garbi geratu dira estatuaren mugak:
‎Beraz, ez litzateke harritzekoa defentsarako joera handiagoa duen taldea ikustea aurrerantzean, Prieto eta Elustondo itzuli bitartean, bederen. Xerezen aurkako norgehiagoka, puntu bakarra lortu arren, Sevilla eta Vigoko hondamendiak ahaztu eta bolada on bati ekiteko abiapuntua izan daiteke, sendotasunean oinarrituta taldeak bere aukerak izan zituelako. Gutxi, baina garbiak.
‎Azken disko hori kaleratu ostean, kontzertuak ematen jarraitu zuten 2003 urtera arte, baina ondoren ez zen taldearen berririk izan. Behin betiko banaketa zurrumurruak ere zabaldu ziren, baina 2005eko martxoan, taldeak bira berri bati ekin zion, eta disko berria kaleratuko zutela baieztatu zuen. Seigarren estudioko diskoa, 2006ko apirilean heldu zen, You In Reverse. Disko horretarako, hirukoteari Jim Roth gitarra jotzailea gehitu zitzaion ordura arte, zuzenekoetan taldearekin aritua zena.
‎Azkarragak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak eskaera ofiziala egin dio Jaurlaritzari, eta dekretu hori atzera botatzeko galdegin dio, ondoren bien arteko negoziazio bati ekin ahal izateko.
‎Ez gara izan proiektu eta erronka asko denbora berean izatearen zaleak; banan banan joaten gara, eta horrela gozatzen dugu. Bide bat eskalatu, bizipenekin ahal bezainbeste gozatu, eta beste bati ekin.
‎Hango izaki miragarriek bizitzen irakatsiko diote, oinez ibiltzen, hegan egiten. Hala, gazteak abentura bati ekingo dio, nora eramango duen ez dakien bidaiari. Varekai izeneko ikuskizunaren lehen urratsak dira horiek.
‎Papiro... flexia ikuskizuna proiektu bati ekiteko ideiatik sortu zen. Papiro k, orri zuriak, sorkuntza prozesu baten hasierari egiten dio erreferentzia; eten puntuek ideia sortu aurreko momentua adierazi nahi dute; eta flexia sorkuntza prozesuaren aurreko ikasketa unea da.
‎Jon Alonso idazlearen zita batetatik ekin zion gogoetari bi testuetan. Hark dioenez, garai batean Euskal Herrian biziki untsa jaten zeneko inpresioa saltzen zen kanpoan, jendea gosez amorratzen zegoen bitartean.
‎Halako bizipenak nostalgia apur batekin gogoratzen ditut. Baina beste bide bati ekin nahi nion, ez proiektu helduago bati, bestelako estetika duen lan bati baizik. PILTek ere heldutasuna izan zuen bere garaian eta bere estiloan.
2009
‎Esan ohi dut sindikatua proiektu kolektiboa dela. Zuzendaritzara jende berria helduta, uste dut sindikatuak onartzen duela garai eta errealitate berri bati ekin behar diogula.
‎Erantzungailuan utzitako gaietako batekin ekin zioten ekitaldiari. Proposamena egin zuen bertsozaleak plazetan izandako anekdotaren bat kontatzeko eskatu zien bertsolariei.
‎Urtero milaka etorkin itsasoan murgiltzen dira Thailandiara edo Malaysiara iritsi eta bizimodu berri bati ekiteko asmoz. Militarrek horietako asko Thailandiako uretan atxilotu eta torturatu egiten dituztela salatu dute Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek:
‎Aste bat gutxienez pasatzen duzu zeure buruari baietz esaten, badela hasteko garaia; bihar. Bihar horietako batean ekiten diozu azkenik, muntaia sekuentzia batean bazeunde bezala: koloretako arkatzez orriak azpimarratuz, kafesnea edanez, paseoan ikasgaia errezitatuz, zigarroak errez, hozkailura mila buelta eginez, ispilu aurrera joanez zaldarrak ateratzera (masturbazio saio gehiago ere egiten dira).
‎Hitzarmena negoziaketetako hautsi mautsi baten ondorioa dela dio, egungo behar gorrienei ihardesteko. Lehen hitzarmena lorturik eta indarrean, bigarren negoziazio aldi bati ekin zaiola jakinarazi zuen Indok.
‎Aurkezleek programetan jantzi behar zituzten arropak hautatzen eta egokitzen zituzten. Baina iaz beste bide bati ekitea erabaki zuten. Personal shopper aren irudia ezagutzen genuen, baina Euskal Herritik kanpo, dio Irene Praderak.
‎Antso Jakituna Fundazioak, euskal kulturaren dokumentu zentro handienak, ibilbide berri bati ekingo dio. Urteetan bildutako altxor guztia herritarrei gerturatzeko asmoz, pauso bat gehiago emango du; Zulueta jauregia atzean utzi eta Betoñuko eraikin berria hartu dute erronka berriari aurre egiteko.
‎Haren esanetan, kudeaketan egindako hutsegiteen ondorio izan dira horiek. Bere dimisioarekin PSdeGk garai berri bati ekiteko ateak ireki dituela adierazi du: Galiziari ez diogu inoiz huts egingo, lanean jarraituko dugu inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin.
‎Punk mugimenduaren eraginpean sortu zen Zarama, 70eko hamarkadaren akaberan. Garai hartan pentsaezina egingo zitzaizun 30 urte geroago beste aro bati ekiteko beste arrakasta izango zenutenik, ezta?
‎Laszlo, Lasziko, Marcell, Miklos eta neroni. Artista jendea zen, Frantzian (eta ez derrigorrez Marseillan) bizitza berri bati ekin nahi ziotenak. Frantses jantzi nahi zuten, jatorrizkoa, arin, atzean utzita.
‎Beste harreman mota bati ekitea proposatu dio Obamak Kubari
‎Zer erantzun jasoko, zain dago Noain: Uste dugu oso zentzuzkoa dela hiru aldeen artean horrelako esfortzu bati ekitea. Gipuzkoako beste leku batzuetan Aldundiak eman duen laguntza bera jaso nahi dutela adierazi du Noainek:
‎Pasatu diren hauteskundeak irabazten jakin du EAJrekin. Eta bide berri batetik ekiten ere jakin du?.
‎Itun hori urratzea leporatu die Gobernuak talibanei, Swatekin muga egiten duten Burner eta Dirko barrutietara zabaldu ondotik. Egoera horri aurre egiteko, Pakistango armadak erasoaldi zabal bati ekin zion joan den apirilaren 26an.
‎Lehenik eta behin, bihar 13:00etan Azkoitiko enparantzan elkarretaratzera deitu dute. Elkarretaratzearekin batera, sinadura bilketa bati ekingo diote. –Udalari proposamen bat egiteko izango da sinadura bilketa.
‎Altsasu Urdiaingo makropoligonoari ekiteko lanen bezperan, Altsasu eta Urdiaingo udalek idatzia luzatu diote Roig kontseilariari, makropoligonoko lanen kudeaketa artatzeko erakunde arteko mahaia era dezan. Hartan, Urdiainen aurreikusitako bi eremuetatik bakar bati ekiteko eskatu omen diote, jarraipena Altsasuko Zangitun eman ahal izateko. Era berean, ingurumenean eragindako kalteei erreparatzeko eta neurriak hartzeko eskatu omen dute...
‎Irazabalbeitiak normalizazio politikoa nabarmendu zuen bere jardunean. . Garbi ikusten dugu normalizazio politiko prozesu bati ekin behar zaiola, eta horretarako Europako instituzioek ere parte hartu behar dutela berme emaile, bideratzaile eta laguntzaile modura?.
‎Eskalatzaile eta ezker abertzalekoak garenon ustetan, arazo honen konponbide bakarra Gaubeako eskaladaren erregulazioa da. Horretarako, negoziazio prozesu bati ekin litzaioke, non sektore guztiak ordezkaturik egongo liratekeen. Horretaz gain, Aldundiko biologoek, geologoek eta arkeologoek bitartekari lana egin lukete.
‎Masahiro Motoki aktoreak jokatzen du nora ezean, bere bizitzarekin zer egin ez dakiela, geratzen den gizonaren rola. Emaztea lagun duela, amaren jaioterrira joan eta beste bizitza bati ekiten dio. Han, Tsutomu Yamazaki aktoreak jokatzen duen pertsonaiarekin hasiko da lanean.
‎Tauk ondo ezagutzen duen aurkaria da CSKA. Europako txapeldunordea izan da denboraldi honetan Errusiako taldea, eta aldaketa garrantzitsu batekin ekingo dio hurrengo sasoiari. Ettore Messinak, Europako entrenatzaile onenetakoak, taldea utzi du, Real Madrileko aginte makila hartzeko.
‎Lokarriren ustez, bake prozesu bati ekiteko bidea trabaturik dago
‎–Duela urtebete baino aukera gutxiago daude prozesu bati ekiteko?, dio Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak
‎Denda bateko gezurretako behiaren ondoan, lau lagunez osatutako musika talde bat ekinean dabil. Erritmo alai eta kutsakorrekin.
‎Aurten omendu duten Haydnen musikan erosoago sentitu zen Mehta; Sympathy abestian hitzaren eta musikaren arteko erlazioa agerikoa izan zen, ondo zaindua, betiere Drake piano jotzailearen arreta funtsezko bilakatuz. Fidelity pasarteari piano sarrera zaratatsu batekin ekin zioten, eta jarraian intentsitateak gainezka egin zuen; kantari berari ez zioten kontrolpean eutsi. Beethovenen An die ferne Geliebte obra Aloys Jeittelesen olerkietan oinarritzen da, heldutasun eta garapen handiko musika atala, egurats ezberdineko trumoi pasarte eta baretasun uneak tartekatzen dituena.
‎Ustez exekutatuak izan diren 41 lagunen hilotzak aurkitu dituzte Pakistan ipar mendebaldeko Swat haranean. Eskualde horretan jaun eta jabe jarri diren taliban gerrillari islamisten aurkako erasoaldi gogor bati ekin zion iragan apirilean Pakistango armadak, eta gaur egun haranaren kontrola berreskuratu duela dio.
‎Urte bertsuetan David Sylvianek ere, 80ko hamarkadan Japan talde ingelesarekin pop izar bihurtutako kantariak, antzeko erabakia hartu zuen. Bakarlari bezala musika alternatiboen hainbat izarrekin (Bill Frisell, Robert Fripp...) lan egin ondotik, ordura arte bere lanak argitaratu zituen Virgin diskoetxearekin kontratua hautsi zuen 2003an, eta arriskuz beteriko ibilbide berri bati ekin zion. Segidan, diskoetxe propioa martxan jarri, eta Blemish eman zuen argitara (Samadhisound, 2002), bere musikaren jarraitzaile guztiak aho bete hortz utzi zituen diskoa, pop musikaren mundutik behin betiko aldentzeko ahaleginean.
‎Gogoeta horren ondorioz sortu zen, hain zuzen, Deu mil a Bruseelles (Hamar mila Bruselara) ekimen zoriontsua, baina ez dugu zertan tematu gehiago. Orain, bide adimentsuago bati ekin behar diogu, eta horrek zerikusi handia izan behar du hurrengo hauteskundeetan botoa emango diegun siglei buruzko gogoetarekin.
‎Joan den abuztuaren 3an, egunak argitu orduko, Joxean Ostolaza ibiltari markinarrak erronka berri bati ekin zion. Euskal Herriko lau puntu kardinalak lotu nahi zituen, oinez.
‎Zinemagile italiarraren filmean, Turingo hotel bateko langilearen rola interpretatu du Rappoportek. Bezeroei dirua osten die, Buenos Airesen bizitza berri bati ekiteko asmoz.
‎Dordoniz herriko plazatik errepidera atera, eta, asfaltoa lagun, jaisten hasiko gara. Lehen bihurgunean, eskuinera jo, eta landa bide bati ekingo diogu. Eskuinetik ikusiko dugun bigarren bidea hartuko dugu gero; hots, errekasto bat zeharkatu ondoren ikusitako pista zabaletik.
‎Ez nintzen nekatzen begiratzeaz. Nobela beltz bati ekiteko eszenatoki ezin hobea eskaintzen du hiri hark.
‎Hamas eta Al Fataren arteko akordioa, berriz, gero eta gertuago egon daiteke; Egiptok jakinarazi baitu bi aldeek hilaren 22aren aurretik adiskidetze akordio bat sinatu ahal dutela. Khaled Meshal Hamaseko buruak aste honetan bertan dei egin die talde palestinarrei batasun nazionala lortze aldera garai berri bati ekiteko.
‎Uda guztian erreportajeak eskaintzen aritu ostean, beste fase bati ekin dio Kanaldudek udazkenari begira. –Egiazko lotura izan nahi dugu hurbileko telebista eta ikusleen artean, telebista bat sortu nahi dugu?, diote proiektuko sustatzaileek.
‎Bilbo Basket zortzigarren postuan sailkatu zen ACB ligan joan den sasoian, eta zortzigarren postu horrek behartu du oso garaiz kanporaketa hori jokatzera. Taldearen egoera, gainera, ez da aproposena erronka zail bati ekiteko. Bizkaitarrek bi partida jokatu dituzte ACB ligan 48 orduko epean, eta biak galdu egin dituzte; animoak onenean ez daudela, hamar hamabi orduko bidaia luzea egin behar izan dute Bilbotik Donetsk hiriraino, Munichen geldialdi bat eginda (Alemania).
‎Lehiaketa berri batekin ekin dio ikasturteari Irauli uhinak irratsaioak
‎Duela urte eta erdi, saio serio bat egin zen. Nafarroako Aralarrek onartutako antolamendu arloko proposamen zabal eta oso batekin ekin zitzaion prozesuari. Sei hilabete iraun zuen eztabaidak, eta porrot egin zuen.
‎Zailtasuneko jarduera bati ekiteko nola prestatzen zara?
‎Asteburu honetan banatuko dute aldizkari berrituaren bigarren zenbakia. Elkarteak eta aldizkariak berak haize freskoa behar zuela ondorioztatu genuen, eta indarberritze prozesu bati ekin genion, dio aldizkariko koordinatzaile Izaro Aulestiartek.
‎Debako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa izan zuten batetik. Eta, bestetik, elkarteak bazkide kanpaina bati ekin zion ekainean. 200 lagunetik gora bat egin zuten Deban euskaraz bagera leloarekin.
‎Egia da lapurtarrek denboraldiko une garrantzitsu bati ekin diotela. Hiru aldiz aritu dira jarraian Agileratik kanpo xuri gorriak, eta, tartean, Racingen aurka euriak atzeratu zuen partida ere jokatu dute.
‎Basotik irten bezain pronto, Uzkiano herrian sartuko gara. San Migel eliza ondotik igarota, errepidera jaitsiko gara, haren ezkerretik abiarazten den beste batetik ekiteko. Minutu gutxiren buruan, Oiardo herri xumera iritsiko gara.
‎Bisitariaren jatorria galdetzen du Bizar Zurik, bostekoa ematearekin batera. Segidan, norbere jaioterriari buruzko elkarrizketa labur bati ekiten dio, herrialde ugari bisitatzen dituela aipatuta. Zortea baldin badago, Bizar Zurik ez ditu Poloniako lurraldeak Txekiar Errepublikako hiriburuarekin nahastuko, zenbait bisitariri gertatu izan zaien bezala.
2010
‎Zaila ez da izan. Harreman dinamika bati ekin genion EAk eta ezker abertzaleak hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin. Hilabete biko prozesu bat izan da, prozesu ezin emankorragoa.
‎Neguko baldintzetan zortzimilako mendi bat igotzeko espedizio astun eta jendetsuak behar direla zioen idatzi gabeko legea irauli duten mendizaleak dira. Halako erronka bati ekiteko garrantzitsua den beste osagai bat ere badute: adiskideak dira, lagunak, eta elkar ederki ezagutzen dute.
‎Nobela bat daukat planifikatua dagoeneko, eta Ramon Saizarbitoriaren lehen hiru nobelei buruzko tesia amaitu eta gero nobela horri heltzeko asmoa nuen. Baina gero Mujika Iraolaren proposamenari heltzea pentsatu nuen, tesiaren ondoren lan errazago bati ekitea hobe izango nuela pentsatuta.
‎Ez hago gozoa, arraioa. Beste aldarte batekin ekin behar diok urte berriari, gizona, bestela gaixotu egingo haiz.
‎Lehen hamazazpi partidak jokatuta, 20 postuan dago Real Union, hamasei punturekin, Bigarren Mailan jarraitzeko postuetatik hiru puntura. Emaitza bolada on bati ekin ezean, zuloan kateatuta geratzeko arriskua daukate irundarrek.
‎Eginbeharra zaila da, zaila bezain beharrezkoa. Emeki, zintzoki, eskuzabaltasunez, sekretukeriarik gabe, gure herrikideekin batera, prozesu eraldatzaile bati ekin diezaiokegu.
‎Gaurtik gutxira zenbat Matusaleni eman dio mantenu gizarte gaixo honek? Ez al duzu nonbait entzun iragan bertze krisietan bankarrot egitear zegoela espainiar segurantza soziala, baina gaur, aldiz, batek dakiela zenbat hamar milaka milioi euro dituen aurrezturik. Halere, errekara joko du, omen, urte gutxitan uholdeka gazteegi datozen jubilatu berriei orain arte agindua pagatuko badie.
‎Imogene emakume bitxia auzora iristen denean, gauzak aldatuko dira, eta harreman polita sortuko da haien artean. Autoan bidaia arriskutsu bati ekingo diote, gainera. Arrasate (Amaia antzokian).
‎Beharbada, euskara elkarteen fase bat amaitu da, eta etapa berri bati ekin behar diogu. Imanol Larrañagak argi du, Elgoibarko Izarra elkartearen (Gipuzkoa) ibilbidea ikusita.
‎ipuinetako metafora gainkargatuak (moto bidaia, galeperrak, lantegi gaineko ur putzua), pasarte batzuetan narratzaileak sartzen eta ipuinarekin zerikusirik ez duten digresioak (kontakizunaren haritik kanpoko gogoeta zen hori, 162 orr), edo dena murtxikatua eman eta interpretaziorako zirrikitu guztiak ixteko maniak (ipuinaren atzeko diskurtsoa azaltzea, 97 orr.) nabarmenduko nituzke. Bestalde, pasarte jakinetan (monologo luze bati ekin zion, 253 orr) eta bigarren narrazioaren kasuan bereziki, Mendigurenek kontaketa formulekin ez duela asmatu deritzot. Niri behintzat ez zaizkit inolaz ere sinesgarriak egin Arrainen pistina ipuineko narratzailearen aukera, kontaketaren tonua eta erabilitako zenbait adierazpide.
‎Dokumental arrakastatsu batekin ekin zioten bideari bi zuzendari frantziarrek, Le peuple migrateur (2001). Horretan, hegaztien joan etorria zen gai nagusia, lau urte eman zituzten film horren prestaketan, eta 40 herrialdetatik ibili zen lan taldea.
2011
‎Horrek egoera politiko berriari Gobernuak dion «bertigoa» islatzen duela dio. «Gobernuak onartuko balu ezker abertzaleak egoera berri bat sortu duela horrek estrategia berri bati ekitera eramango luke. Eta une honetan ez dago horrelako erabakirik.
‎bakea. Bakea, edozein oldarkortasun motaz damutzeko eta, behingoz, elkarrizketa bati ekiteko. Hala ere, hurbileko historia aztertuz gero, badakigu nola sortu zen jada amaitzear dagoen gerrazalakeria.Bizitako gerra horien aurretik, karlistaldiak izan ziren.
‎Oana Lungescu bozeramailea eta Stefanie Babst haren albokoa.Munduko Bankuak, berriz, hamahiru presidente izan ditu 1949tik, sortu zutenetik, eta haietako bat bera ere ez da emakumea izan. Presidente berri bat izendatzen duten bakoitzean, hots, erakundeak etapa berri bati ekiten dionean, familiako argazkia ateratzeko joera dute, eta deigarria da 1960ko hamarkadako eta gau egungo argazkiek berdinak diruditela: gizon talde handi bat ageri da guztietan, eta emakumeren bat edo beste besterik ez haien guztien artean.NDFn ere sekula ez da emakume bat izan ardurarik handieneko eserlekuan.
‎Txarli Prieto eta Patxi Lazcoz Arabako eta Gasteizko zerrendaburuekin batera, kanpainako hasiera ekitaldia egin zuten, 22:00etan, Gasteizen.PPren Gipuzkoako eta Arabako hautagaiek arratsaldean hasi zuten kanpaina, eta ekitaldi nagusia Bilbon egin zuten, 24:00etan. Han izan zen Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea.Aralarreko koordinatzaileordeak komunikabideentzako agerraldi bat egin zuen arratsaldean, eta, 23:00etan, Donostiako Easo plazan bildu ziren hautagaiak eta militanteak.EBren Gipuzkoako zerrendaburuek Donostian hasi zuten kanpaina, 20:00etan; gauerdian, berriz, lehen kartelak jarri zituzten EBko kideek, Gasteizen.Hamaikabatek ekitaldi bitxi batekin ekin zion kanpainari, Donostiako Antigua auzoko egoitzan.UPDk arratsaldean hasi zuen kanpaina, Donostiako egoitzan. Han izan ziren Gorka Maneiro legebiltzarkidea eta Nicolas de Miguel alkategaia.Hautagaia, autobuseanUPNk eta PSNk ohiturari eutsi zioten, eta gauerdian hasi zuten kanpaina.
‎Gure ustez, hutsegite politiko eta etiko hauek eragin dute krisia:. Mikel Aranaren eta haren ildokoen asmoak. Hain zuzen, ustezko eraberritze bat izateko zorian, berriro kide egiteko prozesu bati ekin nahi izan diote, IU Federalaren kontrolpean; hori estatutuaren eta legearen kontrakoa da, eta, horretaz gainera, EBren izaera baskista eta antolakuntzaren subiranotasuna desegitea esan nahi du, sukurtsal bihurtzeraino. Halako jarrera batek eragotzi egiten du, batetik, benetan eraberritzea Ezker Batua, ezker abertzale zabal eta plural gisa, eta, bestetik, pasibotasuna erakusten eta azaltzen du, ezker abertzalean izandako aldaketei aurre egiteko.
2012
‎Eromenaren inguruko istorio batekin ekin dio Itxaso Martin kazetari eta idazleak (Donostia, 1981); lehen eleberria du ni, Vera. Bi emakume, Vera eta Martina, eromenaren zurrunbilo ikaragarrian harrapatuta, fobiaz eta beldurrez beteak, errealitatea eta fantasia ezberdintzeko gai ez direla. Lehen eta bigarren pertsonak erabili ditu Martinek, elkarrizketak bereizteko gidoirik gabe, eta protagonistak bere buruarekin dituen bakarrizketak islatzeko tipografia ezberdinak tartekatuta.
‎Helburu nagusia gauzatu eta gero, beste helburu batek jarrita egon behar luke. Ligaren barruan beste Liga bati ekin lioke taldeak. Eta Liga horrek saria du:
‎Steve Wynn, Tom Russell eta Bottle Rocketsen kantuen bertsioak eta Pettiren testuak bildu zituzten. Grabatu ondoren, bira akustiko bati ekin zioten bi musikariok. Gaurko proposamena bestelakoa da, ordea.
‎Harekin batera, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Garapen Iraunkorrerako Batzordea eratu zuen, Rioko Deklarazioaren eta Agenda 21en jarraipena egiteko. Lehendabiziko aldiz planetaren muga fisikoek baldintzatutako garapen ekonomiko baten beharraz ohartu ziren, teorian bada ere, munduko agintariak, eta klima aldaketaren aurkako bide bati ekin zioten. 172 gobernuko ordezkarik klima aldaketaren eta bioaniztasunaren gaineko hitzarmen esparruak, bete beharrekoak biak?
‎Sakrifizioaren bide honek ez darama inora». Barkosek salatu du PPk autonomia erkidegoei leporatu nahi diela krisiaren errua, eta aitzakia horrekin birzentralizazio bati ekin diola. «Erabat moralgabea da».
‎«Iritsi eta berehala pexmergen taldean [Irakeko kurduen segurtasun indarretan] sartzea eskatu nuen; hiru hilabete badira 250 dolarreko soldata jasotzen ari naizela», azaldu du Massudek harro, estreinatu berria den kamuflatze uniformez jantzita. «Jakina familiaren falta nabaritzen dudala maiz, baina bizitza berri bati ekin nahi diot mugaren alde honetan».
‎«Ez da hauteskundeen gaineko kalkuluetatik egindako gonbita; ideologien gainetik, eta ideologia guztiak errespetatuz, herri berean elkarrekin nola bizi» asmatzea da erronka, Mintegiren aburuz. Abagune egokia Mintegik uste du hauteskunde kanpaina abagune egokia izan daitekeela horrelako prozesu bati ekiteko: «Hauteskunde kanpainan gaudela, hots, alderdi bakoitzak zer proposatzen duen herritarrei azaldu behar dien unean gaudela balia dezakegu elkarrizketa abiarazteko», esan du.
‎«Bizitza osoa bizikletaren gainean igaro ostean, iritsi da orrialdea pasa, gazteenei lekua utzi eta beste bide bati ekiteko garaia». Egindakoarekin «harro, oso lasai, eta pozik», eskutitz bidez jakinarazi zuen atzo Patxi Vilak (Bera, Nafarroa, 1975) asteburuko Begheliko Sari Nagusia izan zuela profesionaletako azken erronka.
‎Irabazteko aurkeztu naiz, ziur bainago euskal gizarteak ulertu egin duela gure gobernuak izan duen balioa eta esanahia. Garai berri bat irekitzeko gai izan gara, bake eta askatasun garai bati ekin diogu, zatitzen gintuzten eztabaidak alboratu egin ditugu, lasaitasuna eman diogu eztabaida politikoari eta krisiari aurre egiteko kapaz izan gara. Uste dut hori guztia saritu egingo dutela hautesleek.
2013
‎Presoen senide eta lagunen elkarteak ezin du ulertu; Euskal Herrian aro berri bati ekin zaionean haien hurkoen egoerak okerrera egitea sinesgaitza zaio. Baina 2012 urteak horixe ekarri diola dio:
‎AEBei bi aukera eman dizkie Ipar Koreak: «Ipar Koreak sateliteak jaurtitzeko duen eskubidea errespetatzea, eta lasaitze eta oreka aldi bati ekitea; edo egoera lehertzera daraman bide okerrarekin segitzea». Zigorrik ez, oraingoz Nazioartean, ordea, hagitz bertzelako ikuspegia nagusitu da atzoko probaren inguruan.
‎Gerediagakoek nabarmendu dute, ordea, Azokaren proiektuak «norabide bera» izango duela aurrerantzean ere. «Orain dela lauzpabost urte Azoka eredu berri bati ekin genion, eta guneak sortzen hasi ziren. Plan estrategikoa onartu genuen 2011n, eta horren ondorioz azken guneak sortu ziren.
‎Dokumentalei dagokienez, indar eta bizitasun handiko lanak estreinatu dira. Iaz Gazta zati bat ekin gertatu bezala, Jone Karresek eta Eneko Olasagastik zuzendutako Alardearen seme alabak filmak ikusmin handia sortu du. Identitateari buruzkoa da hori ere, baina irundar eta hondarribiar izaeran hain garrantzitsua den alardearen erritoa du mintzagai.
‎Neoprofesionalez jositako taldean, 23 urteko italiarra da Bardiani taldeko beteranoetako bat. Eta helburu argi batekin ekin zion denboraldiari. «Lehengoa izan nahi dut berriz ere.
‎Argazkiak hor daude, eta, pertsonalki, zerbait egiteko ametsa daukat. Final zortzirenetan eta Bigarren Mailako talde baten aurka ekingo diogu lehiaketari, eta zerbait gehiago egiteko garaia iritsi zaigu, agian.
‎1958an, Bartzelonan, Ángel fieramente humano eta Redoble de conciencia biltzen zituen poemategia, Ancia, argitaratu zuen Oterok. Damaso Alonsoren hitzaurrea zeraman liburu harekin Oterok bestelako etapa bati ekin zion. Poesia sozialaren garaia izendatu dute adituek; poetak berak nahiago zuen esan aurrien artean bizi zen jendeari bere elkartasuna adierazteko poemak zirela haiek.
‎Bost musikarik osatzen dute Vendetta taldea. Ibilbide profesional luze baten ostean, Luisillo Kalandraka baxu jotzaileak eta Javier Etxeberria gitarra jotzaileak musika proiektu berri bati ekin zioten. Proiektu horretara, Enriko Rubiños bateria jotzailea, Ruben Anton tronpeta eta Pello Reparaz tronboi jotzailea batu ziren, eta 2009an sortu zuten Vendetta.
‎Dionixio Osa, aita; Pedro Osa, semea, eta Eduardo, biloba. Haien artetik, Pedrori egokitu zitzaion jauzi kualitatibo hura egitea, lantegi zaharra saldu eta berri bati ekiten ziola, beste filosofia eta beste jokamolde bat oinarri. Pedro, izan ere, enpresa ikasketak zituèn gizona zen, ideia bakarra zuena:
‎Profezia baten ondorioz, Arandelle erresuma osoa izozpean bizitzera kondenatuta dago. Madarikazio hori amaitu nahian, Anna gazteak bidaia bati ekinen dio. Harekin batera, Kristoff mendizale ausarta eta Sven elur oreina abiatuko dira.
2014
‎Ondotik, Baionako unibertsitateak gatazken konponbideari buruzko jardunaldiak egin zituen. Bake Bideak jakinarazi zuen topaketa eta eztabaida ziklo bati ekiteko borondatea. Hain zuzen ere, gatazka gainditzeko gomendioak izanen dira Bake Forumaren ardatz nagusia, orduan iragarri bezala.
‎Gailurreko tontorretik izugarrizko ikuspegia izango dugu, belardi makurrek eta mendi mazela oihantsuek osaturiko ingurunearen gainetikoa; gailurretik hogeita hamarren bat metro harago segituko dugu aurrerantz, gailurretik gero eta gehiago urrutiratuz eta ibilbide ia zuzenean eginez beheraka, Landerreko mendi lepoko bidegurutzeetaraino. Han, errepidea gurutzatu, eta pistan gora segituko dugu, eta ur andel batera iritsiko gara; handik aurrera, beste bidezidor bati ekingo diogu mendi mazelatik barrena, Hauskoako belardi zabaleraino. Belardiaren iparraldeko mugarria da gailurra, eta hegoalderantz egingo dugu alderik alde, Behorlegituturru iparrorratz gisa hartuta; gero, atzealdeko mazelatik jaitsiko gara belardira, bestelako bidezidorren batetik jo beharrik gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia