Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2000
‎Fite eta isila mintzo zen, ttur ttur batean, letaginak non landatuko gogoeta ari den sugegorri baten eitean. Ezagutu nuen egunean ezarritako izengoitia berpiztu zitzaidan gogoan:
2001
‎Botere hau Jainkoaren antza handien ematen diguna da, giza-kontzientzia buztina bailitzan lantzeko abagunea ematen duen ber. Jakina, botere honek, hain izugarria izanik, berebiziko kontrola behar du. Piramide baten eitea duen egitura batek erabiltzen du botere izugarri hori: piramide horretan, zenbat eta gorago, orduan eta botere gehiago metatzen da esku gero eta gutxiagotan; zenbat eta beherago, botere gutxiago banatzen da esku gero eta gehiagotan.
2005
‎Anomalia eredua aldatu egiten da barneratzen den uhinaren norabidearen arabera (1.20.B. irudia). Objetu baten eitea hainbat norabidetatik argitzean sortzen diren itzalen bitartez identifika daitekeen bezala zehaztu ahal da abiadura anomaliak sortzen dituen eremuaren geometria.
2006
‎–Baduk, zinez, nire ezagunen baten eitea. Norena ote?
‎Hezur eta larru baizik ez zen nire maisu izana. Hilabete anitzetako bizar eta ile egin gabeak basurde baten eitea ematen zion. Begiak txipituak zitzaizkion, sator bat iduri.
‎–Jauna, mamu baten eitea ote dut? –lotsagabetu nintzen, pixka bat nardatua.
2007
‎Beste modu batera esanda, ‘garbi’ jokatzen da, ez da abantaila gehiagorik hartu nahi, norberari dagokiona baino. Horrek herri baten eitea darakutsa, beste edozeren gainetik.
‎Urteak igaro ahala, eta nik, data mugarri legez, 1970eko urteetako hamarkada ipiniko nuke mugarri gisa ondokoa esateko: urte horietatik atzera euskal gizarteak, mundu zabaleko jazokizunarekin bat, aldatu ditu bere ezaugarri nagusiak, eta une honetan gizarte hiritar baten eitea dauka.
2010
‎Ogiondoa beraz... Fruitua ogi handi baten eite eta tamainakoa da, sei kilokoak ere jaso izan dira. Jateko era ugari dago:
‎Konbinaketa askotan lotzen dira eragileak hemen: izan liteke editore profesionala fundazio edo elkarte batekin, edo beste editore profesional batekin, edo editore publikoarekin; eta berdin elkarte bat eite bereko beste batekin, edo administrazioarekin edo editore profesionalarekin. Hamar kasutan editore profesionalak daude tarteko; eta beste hainbestetan elkarteak erakundeekin elkarlanean.
2011
‎Ireki gabea dagoenean, loreak duen itxura eta baita lore deigarri hori ematen duen lurpeko aietak edo erraboilak duen forma ote dira arrastoak? Bihotz baten eitearen antza izan dezakete... Tankera modutsuko forma duen tomate batek izen bera du, gazteleraz corazon de buey esaten zaiona.
‎nagiak kentzea besterik ez diat egin eta bete diat esnatu orduko lehen gutizia!" –, eta denak bere lekuan paratu dituzu. Bazoaz, zerorren eskultore, tirriki tarraka, zeure buruari garai bateko eitea ematen.
2012
‎Gure inguruetatik urrun, Ozeano Barean, badira Regadrella generoaren antzeko beirazko belakiak, Euplectella generokoak, esaterako. Belaki horiei Filipinetako ureztontzia deitzen zaie, anforarena izan beharrean ureztagailu baten eitea dutelako.
‎Uretako otsoak gorputza zilindro baten eitekoa du gorputzaren lehen zatian, aingirak, itsas aingirak edo aingira moreak duen gisan, eta txapalagoa bigarren zatian. Alde batera eta bestera bihurritzen du gorputza igeri egiten duenean, eta suge baten itxura hartzen, bai irudiz bai igerian egiteko eran.
‎Himalaiako hizkuntzetan horrela, ye teh, deitzen omen zaio mendi garaietan eta leku bakartietan bizi den izaki iletsu bati. Gizaki handi baten eitea eta itxura duen izaki horrek historia luzea du, aspaldidanik ezagutzen baita, bai Himalaia inguruan, baita ere Asiaren bihotzeko beste hainbat mendikate garaietan. Dena dela, 1951 urtean Shiptonek Everestera egindako espedizioaren ondoren sarri agertu ziren paperetan izaki horri buruzko adierazpenak, gutxiespeneko eta izua sortzeko adjektiboak zituela alboan:
‎Kontuak kontu, egiazale ospea duen jende askok aipatu du animalia horren isats dotorea, azeri batenaren eitekoa, zeinarekin sortzen baititu zurrunbilo hondagarriak ibai eta ibaiadarretako uretan.
‎Ordu bietan mahaian zeuden oraindik elkarren aurrez aurre. Sala handia husten ari zen; berogailuaren hodiak, palmondo baten eitekoa, sabai zurian biribilkatzen zuen urre koloreko bere azaua; eta berengandik hurbil, beiraduraz bestaldean, bete betean eguzkitan, ur zirrista batek gurgur egiten zuen marmolezko aska batean non, iturribelar eta esparrago artean, hiru misera soraio hedatzen baitziren luze, alboz albo pilan etzandako galeper batzuetaraino.
‎Nondik ote zetorren bizitzaren eskasia hura, berak sostengu hartzen zuen gauzen berehalako usteldura hura?... Baina, baldin eta inon bazegoen izaki indartsu eta eder bat, natura adoretsu bat, aldi berean suharduraz eta fintasunez betea, poetaren bihotza aingeru baten eitearen pean, brontzezko haridun lira, eztei eresi elegiakoak zerurantz joz, zergatik ez ote zuen, menturaz, berak topatu behar. O!
‎Eta buruan daraman E2 enuntziatu parentetikoak aditza eraman dezake edo ez. Beraz, alde horretatik, perpaus (nagusi104) baten eitea izan dezake edota sintagma batena. Irizpide hori erabiliko dugu, bada, bi sailak bereizteko.
2013
‎Hortaz, Erdi Aroan aurrerapauso galanta ematen da, behin betiko finkatzen baitira euskal lurralde guneak, bakoitzak bere zuzenbide duela, euren arteko funts juridiko erkide baten zantzuak erakutsi arren. Besteak beste, gogoratu behar da, askoren artean, Bizkaiko Foruaren esana, sistema juridiko baten eitea erakusten duena, foru au aukerabidezkoa da buru zorroztasunezkoa eta eskugoaren indarrezkoa baino areago (Bizkaiko Foru Berria, 36 titulua, 3 legea).
2015
‎Erlazio nekagarria zen, baina. Beste objektu beneragarriek aski zuten beneratuak izatearekin; gizonek, emakumeek, Jainkoak, belaunikarazi egiten zintuzten; baina forma hark, nahiz zumitzezko mahai baten gaineko tulipa zuri baten eitea eduki, amaigabeko gatazkara zirikatzen zintuen, ziur galduko zenuen borroka batera deitzen zizun.
‎Muino txiki bat da, esku baten eiteko konkor ganbila. Harantz abiatu dira oinez, eguzki babesgarririk gabe, nahiz eta ongi dakien Romanek ez lukeela halakorik egin behar.
‎Jende gaixtoak, bortitzak, ohoinak, maltzurrak, lizunkeriari emanak... Mintzaira ere salbai batzuk baizik ukaiten ahal ez duten baten eitekoa... Nola behar dira hartu solas horiek?
‎Bozkaria, bozkaria! Gure euskal elizetan hori behar litake kantan errepikatu, ez eta" Alleluia, Alleluia", zion Ximunek, zeren Alleluia hebrearren oihu sarkorra duk, gure irrintzinaren doi bat eite duena, eta gogotik entzun lezake bizidun guzien Jainko kreatzaileak" Bozkaria, bozkaria Euskal Herrikoak!" Gauden gu, Jesus jende zintzoen erdian zagon ez eta sos iturri hoien munduan.
2016
‎Casimir frailea gure logelaren zaindaria zen eta gure arteko gazteenak, politenak edo nesken antza zeukatenak modu berezi batez maite zituen, batez ere buruz buru morala eman behar zielarik, gaualdian, denak ohera sartu ginelarik, logela handiko garbigela ilunetan. Parritzky zen hautatuetan hautatua, gazteetan neskatxa baten eitea bazeukalako. Guk hura ikusten genuen, baina sobera sakondu gabe, ikasle hautatutzat hartzen baikenuen, frailearen baldintzarik gabeko aliatua izan balitz bezala, gure aurkako, noski.
‎Saminak haren begitartea ukitua zuen ia mundu honetakoak ez ziruditen markak utziz. Oraino emakumezko baten eitea zuen, eta orobat harengan biltzen ziren bihotzak desiratzen dituen zer guztiak, edota begiek emakume batengan aurkitzea espero duten guztia, halako moduan non, markak haren burutik inoiz ezabatzea lortzez gerotan, hala nola nire burutik Elizak utzitakoak, Mariak ez bailuke bakarrik jango nik jaten dudan ogi beretik, ez edango nik edaten dudan kopa beretik, baita nire altzoan etzanen ere, et...
‎Mugimenduaren buruzagiak dardarka hasi ziren emakume beltz altu eta argal hura ikustearekin bat, hantxe etorri baitzen, soineko grisa soinean eta turbante zuria buruan, gainean kapela arrunt bat: elizara deliberoz sartu zen, erregina baten eitearekin, korridorean gora, eta, azkenean, pulpitu azpiko harmailetan eseri zen. Gaitzespen zurrumurru bat barreiatu zen gela osoan zehar, eta hantxe aditu ziren:
‎Hauetan kartoizko zilindro zilatu batzuek mailuei haria joarazten diote. Zelestak, piano ttipi baten eite duenak, ez du haririk, baina mailuek jotzen dituzten metalezko xaflak.
‎Melodika teklazko flauta baten antzekoa da, baina metalezko mihiek dute soinua sortzen. Harmoniumak organo ttipi baten eite du, baina soinua hodirik gabeko metalezko mihi aske batzuek sortzen dute. Mihi joko anitz badu, eskusoinuan baino osoagoak, soinu indartsuago eta aberatsagoa emanez.
‎Bere mugimendua muntatua du, oinezkoen mugimendua naski," En Marche" deitzen baita alabainan. Ez dena alderdi bat bainan alderdi baten eite handia baduena nolazpait. Ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa, ez erdikoa, Macron-ena eta hortan kitto!
‎Orai, mainuzainek aterbe egokiago bat behar dute eta ukanen dute uda aitzin. Eraikin berria atun buru handi baten eitekoa izanen ote da. Ala xardina begi gorri batena?
2017
‎" Hitzak multzoka sailkatuak dira; pixka bat eite badute, elkarrekin agertzen dira". Ohar batzuez ere lagunduak dira mapak.
‎Axik, atzera berriz, aretora so egin zuen. Oskar hurbiltzen ari zitzaien eguzkiak zoru distiratsuan marrazturiko laukien artetik, halako ametsezko figura baten eitea zuela.
‎Goiko leihoak karratuak ziren. Eraikinak, handiegia izan gabe nagusitasuna adierazten zuen, areago ilundu ahala itzal baten eitea ari baitzen hartzen, ertzen muga lausotuek irmotasuna areagotzen ziotela. Lasaiago zihoazen orain, trafikoa ez baitzen Market Streeten bezainbestekoa.
‎Emazte handi bat zen, oso azkarra. Bere begitarteak, gizon baten eitea zeukan. Hunki zuen Andoniren eskua eta honek senditu zuen nolako indarra bazuen serorak. Zu zara Andoni?
‎Eta han berean Zanpantzar da erre. Ku Klux Klan erakundeko militante baten eitea zaukan, hots integrismoaren ikurra da sutan kiskaildu. Egunak aitzina segitu du Arueko ezkerparetan, besta giroan, Pil Pil taldea, Kuntzulu eta gaineratikoek bazterrak airosturik.
2018
‎Mapa bati behatuz, Kroaziari kausi ditake halako itxura bitxi bat. Badu nolazpait zaldi perra baten eite. Eremuz hiru aldiz Euskal Herri osoa (gauza guti eskas).
2019
‎–Mamu oso barregarria zara, benetan, umore onekoa bai, behintzat? Baina txantxa barik, arren, begiak eta belarriak zorroztu, zugaz bat eitea gura ez badozu, neu be mamu bihurturik.
2020
‎deskriba  tzen dituen elementuetan, baliatzen dituen metaforetan, poetaren errespetuzko jarreran... Poema politiko batetik urrun, maitasun poema baten eite handiagoa du testuak, eta beharbada horregatik da hain poema dialogikoa, hain irekia, hain iradokitzailea.
2021
‎Xakur hori baserri batean bizi zen, oihanaren ondoan. Otso baten eite zuen eta bere ametsa zen otso bilakatzea. Bainan ez zuen otsorik ezagutzen.
‎39.3.8a EGLU V liburukian (248) aztertu genuen erlatibozko molde baten eite handia duela kontzesio egitura honek; korrelaziozko perpaus erlatiboak deitu genituen han; perpaus erlatibo horietan izenordain bat izaten da, perpaus nagusiko erakusle anaforiko baten aurrekaria dena; perpaus erlatiboko aditzak, berriz, baitmenderagailua darama. Korrelazioa izenordainaren eta erakuslearen artean gertatzen da:
‎Ta nik askotan pasatzeana da nik euskalkixen iten dot berba ez? Eta klasien nik euskeraz iteko in biot euskalkie nahastu, gipuzkoakin sartute ta batuaz diferente bat eiteko.. azkenik nitzakore erosoue da erderara pasaitia, askoz hobe ulertzeie danak, ta hori da pasaten dana, ta ezta niri pasatze zaitena bakarrik, beste askorire pasatze zaie ta azkenin ba erderara pasatzezu[...]. (Ikasle 1, Eus Ele, Markina, G)
2022
‎Instrukzioko epailearen aurrean nekazari txiki eta ikaragarri argal bat zegoen zutik, soinean etxean egindako oihalezko alkandora eta petatxudun galtzak zituela. Haren aurpegiak nahiz begiek laztasun zakar baten eitea zuten; lehena ilez estalirik eta baztanga orbanek irentsirik zeukan, eta bigarrenak ozta ozta ikusten ziren, bekain lodi eta zintzilikarien artetik. Buruan, aspaldian orraztu gabeko ile nahasiek txapel baten forma hartua zuten jada, horrek laztasun eitea areagotzen ziolarik, armiarma baten tankera emateraino.
‎Baiezko buru ukaldiak begi kliska baten eitea du.
‎–Beti erran izan dizut; ez diezu munta aski ematen konpartsei. Eleberri batek ezezagunez beteriko karrika baten eitea ukan behar du: barnaki ezagutzen dituzun bi edo hiru jende baizik ez dira iragaten.
2023
‎Taták egiten zituen arroz pastelak aipatuz hasten da Bilobentzat. Bilobei idatzitako eskutitz baten eitea du atarikoak. Eta gero ere, noizik eta behin bilobei zuzentzen zaien arren, Bilobentzat memoria liburua da.
‎Izotz burruntzia mintzabide, gehienek aitortu dute izotz kandela esaten dutela, kandela baten eitea du-eta. Behiala, elurra sarriago erakusten zuen garaietan, lurra gozakatzen zen, itzel gogortzen zen elurraren eta izotzaren eraginez.
‎Iruñean lehen aldiz agertu zenean, nik ezin zehatz dezakedan 2015 urteko data batean, Sanchez Godinek hirurogeita hamar urteak pasatuta zeuzkan, baina ez zegoen erabat aguretuta oraindik. Arrautza egosi formako gorputza zuen, arrautza egosi txikiago baten eitea zuen buruaren azpian. Burusoila eta betaurrekoduna zen, patilla luzeak eta bibotea zeuzkan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia