Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2000
‎Ireki nuen meza liburua eta bi marrazki haiek ikusi nituen: ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak; zubi azpian infernu izugarri bat zegoen eta zubitik gizon emakumeak eta neska mutilak zihoazen, xuxen baino xuxenago, bekaturik egin ez zutelako eta zubia, halatan, osorik zegoelako; eskuineko orrian, berriz, antzeko marrazkia zegoen, baina zubiak zartatuak eta hautsiak zituen pilareak eta harroinak, eta zubia goiti beheiti zihoan, baita zubitik zihoazen jendeak ere, infernuko garretarat... Eta nik, istant batean, goiti beheiti zihoazen jende haien artean ikusi nuen neure burua, eta are gehiago asaldatu nintzen...
2001
‎Hamaikarekin egin zuen topo, agurea erronez beteriko botila berde batekin zegoen eta haren alboan eseri zen Ontziolan portura begira.
‎Handia da, pentsatu nuen, alde bakoitzera hogeita sei pauso ematen nituela kontatuta. Ohe bakoitzaren alboan zurezko armairu bat zegoen eta ohearen buru gainean bonbilla bat. Etengailua hormatik zintzilik zegoen, sakatu eta berehala piztu zen argia.
2002
‎Alferrik. Pendiz baten ondoan geunden eta azkenean hirurok amildu ginen pendizean behera, pilota bat bezala.
‎Istripu batean izan zen, bere mobilettean zihoala. Bidegainean koipe orban bat zegoen eta, handik igarotzerakoan, gurpilak labain egin eta oreka galdu zuen, antza. Kaskorik gabe zihoan, eta buruarekin jo zuen lurra.
2003
‎zenbat eta kristalean gorago jo, orduan eta gaindiezinagoa errekorra. Eta noizbait kirol olinpiko bihurtzen bazen, aintzat izan zuten Matias, eta telebistako esatariak komentatuko zuen kirol haren jatorria tren batean zegoela eta errekorra sortzaileak berak zeukala oraindik ere.
‎Izan ere, igogailu baten barruan dagoen pertsonak laukizuzen bat baino ez du ikusten kanpora begiratzen duenean. Igogailuen ateak laukizuzenak izaten direlako eta besterik ezin duelako ikusi igogailu batean dagoenak eta kanpora begiratzen duenak. Eta Matiasek sudur bat ikusi zuen laukizuzen horretako alde batean.
‎Gure literatura txikia da eta poztu egiten dira idazle kontsakratuak gazte bat agertzen denean. Nik hogeita bost urte bakarrik nituen eta zahartuxeak iruditu zitzaizkidan, garaiz kanpoko igaliek duten kolore zurbil eta ajatuarekin, hain urduri eta adeitsu emakume gazte batekin zeudelako eta hain aitakoi aldi berean, aholku bat beti pronto ezpainetan; beren buruaz eta beren obraz hitz egiteko sekulako gogoarekin, beren konplexuen morroi, gaueko hitzorduak luzatu nahian ibiltzen ziren beren galai itxura zainduegi horiek exhibituz, zenbat eta beranduago emakume gazte batekin ikusi, orduan eta harroago, ez gauza handirik egiteko asmorik zutelako, oso zuhurrak baitziren eta... Formol usain pixka bat zeriela erabaki nuen.
2004
‎Neure onera etorri nintzenean ospitaleko ohe baten nengoen eta nire ondoan Yitzhad.
‎(...) Gauzak holan izanda, planteatu nien kontutan hartzeko umea nahiz eta ikastolara joaten den oraindik ez dakiela erdaraz. Medikuak lasai egoteko esan zigun txanda bakoitzean gutxienez euskaldun bat bazegoela eta umeak komunikatzeko problemarik ez zuela izango. Hala ere, esaldi testual hau esan zigun:
‎Baina ez hiltzaileak edo munstroak agertuko zaizkidan beldurrez, ez. Esango duzu lelokeria bat dela, eta hala da, ze nik ere esan dizut lehen, baina kontua da nik, iluntasunari beldurra, txikitatik diodala, nire etxean korridore luze bat zegoelako eta nik azken puntan egiten nuelako lo, eta gurasoak beste puntan. Eta gauez esnatzen banintzen, zarataka hasi behar nuen amari deika, eta esaten nion txiza egin nuela gainean, egin ez arren, ze nik nahi nuen bakarra zen ama nigana etortzea, eta hartzen ninduenean pijamaz aldatzeko, orduantxe egiten nuen txiza, ze gezurrak ere ez dira esan behar.
‎bata beheko solairuan, atean metalezko bi letra zituena –WC–, bezeroentzat; eta bestea goikoan, letra berezirik ez zuena, etxekoentzat. Ni, normalean, goikora joaten nintzen, baina egun hartan, nola beheko solairuko mahai batean baikeunden eta nola amona zain bainuen, behekora joan nintzen, azkarrago ibiltzeko.
2005
‎Izan ere, hantxe zuen berebiziko aukera, egun haietan buruan zerabilena, aurrera eramateko. Ideia obsesibo bat zen, edo, hobeto, irudi bat, emakume bati zegokiona eta uxatu orduko burmuinetan itsasten zitzaiona, nola behiaren begiari eulia.
‎Gure jaioterriko hilerria txikia da, txukuna eta lorez betea urte osoan. Aldapa batean dago eta, oraingo hilobiak horman eginiko zuloak baino ez badira ere, Ander gure familiaren panteoian sartu zuten. Arrebak hilarri bat agindu zuen hilobirako eta aitona amonen ezkerretara jarri zuten.
‎Edo bazkaldu ostean eta afaldu ostean eta gosaldu ostean. Eta izeko Martinaren etxe ondoan farmazia bat dago eta mila botika dauzka, armairuetan, izen desberdinekin, eta herrian beste hiru farmazia edo lau edo bost daude, eta guztietan daude mila botika armairuetan, eta batzuetan mila baino gehiago igual. Eta botika batzuk pastillak izaten dira eta beste batzuk jarabeak eta beste batzuk bitaminak.
2006
‎Akademiako erretorearen gelan, kutxa batera joan ziren pistola eta ezpata, aitatxi zenaren opariak. Ikara batean nengoen eta egitera utzi nien.
2007
‎Inmarekin pasatu genuen larunbat gehiena. Niri arraroa egiten zitzaidan gu baino neska zaharrago batekin egotea eta hark gurekin normal normal hitz egitea, baina berak guztiz jator jokatu zuen eta, egunak aurrera egin ahala, gero eta maiteminduago sentitzen nintzen ni.
‎Konpromisoari beldur gutxiago izan behar niokeela esan dit, nire adinean. Atea danbateko batekin itxi dut, eskerrak igogailuan ispilu bat zegoen eta nire ile gorriak diz diz egiten zuen. Eta taxi ilegal batean noa, bakarrik, bai, nire adinean, eta etxera iristean inork ez dit esango berandu dela eta ohera sartzeko sukaldean gustura nagoenean, ezta bakailao gibel olioa jateko ere nik gozoki gorria nahi dudanean.
‎Piztu irratia, mesedez, esan dit S.k, burua atzerantz duela arnasa hartzen saiatzen delarik. Semaforo gorri batean gaude eta irratian Saderen abesti bat, S.k gustuko ez duen musika sofistikatu hori (eta ingelesez: akabua!).
‎Han dago, mahaia bedeinkatzen bezala. Eta ez dago irudia ahazterik, honen aurrean ispilu erraldoi bat baitago eta, ezkerrera edo eskuinera begiratu, beti egiten baituzu topo aitonaren begirada zorrotz eta zitalarekin.
2008
‎Beno, luze hitz egin ahal diagu hirugarren puntuaren gainean. Beharbada hutsa irudituko zaizue zuei beharbada egunero benetako sendagile kolegiatu bat zuek ikustera etortzea; hi ikustera, John, burua hautsita daukak eta; edo hi, George Merry, sei ordu ez dela sukarrarekin dardarizo batean hengoen eta, eta orain ere hortxe hago, limoi azal koloreko begi horiekin. Eta beharbada laguntza ontzi bat etortzekoa dela ere ez zenekiten, ezta?
‎Atea irekitzean ezkaratz moduko bat dago eta emakume begibeltzak bizikleta bertan uzteko esan dio Aitorri. Ezkaratzetik barruko geletara dagoen atea ere ireki du, eta besoa alde batera zabaldurik etxe barrura sarrarazteko keinu bat egin du.
‎edo atso bakarti samar bat bere kafea bizkotxoekin hartzen, apain apain jantzia? Bakoitzaren baitan eta baita bere inguruan ere mundu oso bat dago eta horixe imajinatzea gustatzen zait, denbora emateko modu bat da?
‎Une batez egon eta berriro saiatu zen.
‎–Maitagarria zara, Ileana, moztu zuen Barbosak, andreari ile adatsa laztanduz bere atzamar txikiez?, baina bolada txar baten nago eta ezin dizut ordaindu.
‎Eta halaxe, Prietok berak gidatuta iritsi ziren Mazarredo aldera eta hantxe egin zuen jauzi Prietok, El Liberal egunkariko egoitza parean. Kontu handiarekin salto egin ere, egunkariaren egoitza komisaldegi baten aurrean zegoen eta.
‎galdetu zidan emakume batek eskuekin masailetatik heltzen zidala. Herriko jatetxe batean geunden eta ni komunera nindoan. Aurtengo udaberrian, 2008 urtean.
‎Ole Christian Lunden lurretan, gaur egun, parke handi bat dago eta bisitari asko joaten da bertara asteburuetan, Lunden zuhaitzen bakeaz gozatzera.
2009
‎Hautu bat. Gandiagak beti bere arbasoen munduan, arbasoen fedean jarraitu du, eta hala ikusi du, edo ahalegindu da, ondo kostata, ikusten (ikustea ez baita, tradizio batean egon eta automatikoa) bizitzeko lana.
‎–Ba uharte jendegabetu batean gaudela eta etor daitezela faborez lehenbailehen gure bila...
‎Internet bidez bilatu behar izan zituzten hara ailegatzeko argibideak. Muino baten gainean zegoen eta, bere punta altuenetik ere, gari soroak eta eskualde errepide bat baino ez ziren ikusten. Errepidearen bestaldean, txalet adosatuen urbanizazio berri bat ere ikus zitekeen.
‎–Erredakzioan denak ditugu geuri begira baina Manuk aspaldi ez du deus ikusten, hilotza baita?. Enpresa baten zaude eta enpresarekin konpromisorik ez dut ikusten.
‎Estakuru bat murmurikatuta, urrats bat egin nuen eliza barnera. Tenpluaren erdian mahai bat zegoen eta mahaiaren inguruan gizon multzo bat jarrita. Aldarea, irudiak eta eliza barneko gainerako gauza guztiak niretarrek suntsitu zituzten bi urte lehenago.
2010
‎Ez dut gai honetaz arazo bat egin nahi, baina lazgarria da ez jakitea zer den edo nola heldu. Dirudienez baskula bat dago eta ahuspez jartzen omen gaituzte... Ai, nire ilea urdindu egingo da burua erori aurretik!
‎Baina hori guztia garatzeko eszenatoki egokira iritsi ginenean, gauzak ez zihoazela ikusi genuen. Hor akordio bat zegoen ETAren eta Gobernuaren artean eta, lehen momentutik, akordioko hainbat kontu ez ziren betetzen: atxiloketak, jazarpen judiziala?
‎Bilera luzatu egin zen, hala ere. Geneva inguruko landetxe batean zeuden eta, gaua gainera etorri zenean, landetxea ixteko garaia iritsi zela ohartarazten hasi zitzaien landetxeko arduraduna. Suitzako legeria zorrotza zela horretan, langileak zituela landetxean?
2011
‎Portuan, kofradiaren justu alboan, ostatu bakar bat dagoela eta han marinel zahar bat aurkituko nuela esan zidaten nagusiek:
‎Bur dinzurizko estalpe txiki bat zen, baserritik bereiz. Hormaren kontra aska sakon bat zegoen eta kantoian pazia bat, gainean pintzentzako saski bat zuela. Leiho txikian, dena amaraunez josia, kandela mutur bat eta sagutegi bat zegoen, koskako hauts artean.
‎Senarraren gauza guztiak ezabatu behar zituen bizitza berri baten irudiarekin ohitzeko,, ez pentsa, bizitzan zehar askotan egin behar den ariketa da berez, egoera berri batean zaudela eta zure bizitza bezperakotik ezberdina izango dela onartzea; batzuetan nahikoa dira ordu pare bat eta altzariak lekuz aldatzea; beste batzuetan, aldiz, desterru bat, egun asko, pelikula gehiago eta ikuspuntua egokitzeko bloody maryzko meditazio saio intentsiboak behar izaten dira?.
‎Aroarena gertatu zenetik herrian gauzak erabat aldatuak zeuden. Konfiantza gutxi zegoen jendearen artean, denek zekiten edo gutxienez segurutzat jotzen zuten, herrian ume bahitzaile edo ume hiltzaile bat zegoela eta hori ez zen kontuan ez hartzeko modukoa.
2012
‎Aitak ikusi zionean, amak baimenik eman ote zion jakin nahi izan zuen. McDonald, s batean zeuden eta Egoitzek mundu guztiak zeramala horrelako bat erantzun zion, hanburgesa jaten jarraitu baino lehen. Aita ez zen gehiago galdetzera ausartu.
‎berak igarri gabe zaindu egiten zutela. Joseba eta Ainhoa guraso modernoak ziren, nahiz eta Gernikako arbolaren azpian bizi ziren, zuhaitza muino batean dago eta muinoaren behe aldean dauden eraikuntzetako batean zuten etxebizitza?, eta ez zuten umea estu hartu nahi. Gurasoak txandakatu egiten ziren eta umeak, bakarrik zeudela pentsatzean, erabaki txikiak hartu beharrean egoten ziren, baina umeek taldeka mugitzeko ohitura zutenez, ez zegoen arrisku handirik.
‎Teknikoki ez da posible arazo nazional bat egotea eta une berean demokrazia. Edo demokrazia dago eta ez arazo nazionalik, Extremaduran bezala, edo arazo nazionala dago eta ez demokraziarik.
‎Nik lau urte izango nituen baina gogoan dut atzo izan balitz bezala. Lizargarateko inguruan harrobi bat zegoen eta harria garraiatzeko gurdi luze bat erabiltzen zuten. Atzean bi gurpil handi zituen eta aurrean beste bi txikiagoak.
‎Karrika batean ezkerretara jota, zurezko zutabeak zituen aterpe batekin egin zuen topo. Aterpean taberna kafetegi horietako bat zegoen eta, urriko giroa hozkirria bazen ere, mahai gehienak hartuak zeuden, jertsea edo zamarra jantzita zeuden erretzaileen presentziaz, gehienbat: gazte batzuk hemen, bikote bat han, eta?
‎Irlaren erdian, berrogeita bosten bat metro dituen diametroko leize bat dago eta handik astronomoak ganga handi batera jaisten dira, horregatik Flandona Gagnole edo Astronomoen Koba deitua?, laurogeita hamar metroko sakoneran dagoena diamantearen gainazalaren azpian. Koba hartan hogei kriseilu daude etengabe argi egiten, diamantearen islaz argitasun bizia jaurtikiz alde guztietara.
‎Badut arrazoirik pentsatzeko erresuma hura dagoen kontinentea Amerikan Kaliforniaren mendebaldean eta Ozeano Barearen iparraldean dagoen lurralde ezezagun hartaraino iristen dela mendebalderantz, eta aipaturiko ozeanoa ez dagoela Lagadotik ehun eta berrogeita hamar milia baino urrutirago; Lagadon on bat dago eta merkataritza oparoa Luggnagg irla handiarekin, ipar mendebaldera dagoena 29 gradura ipar latitudean, eta 140ra luzeran. Luggnagg irla hau Japoniaren hego ekialdera dago, ehunen bat legoara.
2013
‎–Bai, baina gu ez gara palazio berean bizi. Ni etxe batean nago eta zu beste batean. Baina esan, ez al duzu inoiz ikusi Felix printzea Irinaren logelatik ateratzen?
‎Eta Polizia artean agertu gabe, atentatua gertatu zenetik hamabost minutu pasatu ziren arren. Harrigarria da, kontuan hartuz gero handik bostehun metrora polizia etxe bat dagoela eta jakinda tabernako jabeak atentatua izan eta berehala abisu eman zuela. Etxeberrirekin eta beste errefuxiatuarekin topo egin zuten poliziek esan zutenez, ordea, haiek ez zuten inolako abisurik jaso.
‎Baina nor den itzalean gelditu zen, eta horrela dago oraindik. Argi dagoena zera da, halabeharrez egitura bat bazegoela eta ez zela pertsona bakarra. Ezinezkoa litzateke.
2014
‎Bat batean, dena jirabiraka hasi zen. Zorabioa pasatuta, ikusi zuen esku ohe batean zegoela eta anbulantziara zeramatela.
‎Igarle pare baten eskaintzak jaso zituen, atzerritar doinukoak biak. Batak erran zion Ainhoa hondartza eder batean zegoela eta bainujantzi hori bat zeramala. Bestea izpirituen plan ilun bat aipatzen hasi zen Anderrek eskegi baino lehen.
2015
‎Juan Marirekin nituen elkarrizketa errutinazko haiek denak denbora galtze ikaragarria iruditzen zitzaizkidan, ez Juan Marirenak bakarrik, baita nire lagun guztienak ere. Juan Mari lan bidaiaren batean zegoenean eta nire betiko adiskideekin ateratzen nintzenean ere, zertaz hitz egiten genuen ba. Etxeko edo laneko kontuak, eta, gehienez ere, mutil guaporen bat ikusten genuenean, erdi txantxetako kontu berderen batzuk.
‎Azeriak zaldia geldiarazi eta nik beste horrenbeste egin nuen. Soilgune batean geunden eta argi gehiago zegoen han.
‎Tunikadunak korridore motz bateraino gidatu gintuen. Hondoan, armategi bat zegoen eta bertan, lauzpabost ezpata. Liburuzainak haietako bat seinalatu zuen, sonanbulua legez.
‎Bileran sortutako eztabaidaren erdian, ETAren argudioetako bat: . Euskal Herriaren eraikuntza prozesu batean gaude eta ez, bake prozesu, batean?.
‎Nengoen lekutik, autobusaren geltoki paretik, errepidetxo bat abiatzen zen. Ia kantoian etxe bat zegoen eta kanpotik zeukan eskailera batek lehen solairuan kokatutako taberna ziztrin batera zeraman. Gerora deskubritu ahal izango nuenez, taberna eta denda zen batera, nahiz bi aldeak zein baino zein eskas eta zikinagoak izan.
‎Errepidetxo horretatik aurrera jarraituz, taberna eta ezkerretara gelditzen ziren; eskuinera, berriz, harresi altu samar bat zegoen eta honen atzean etxe dotore bat ikusten edo erdi sumatzen zen.
‎Rafak moteldu egin du pausoa aurrera egin ahala, Café de Passyko terraza aztertzen duen bitartean. X eta M izkina batean daude eta ez zaio zaila suertatu hauek topatzea. X eta M ere berari begira daude.
‎Hogan barruan indio zahar bat zegoen eta sujetu ikusmiratsuak galdetu zion:
‎Sri Lankako mendia (2.243 m). Mendi honetan, gailurreko granitoan, giza oinaren antza duen aztarna sakon bat dago eta musulmandarrentzat eta budistentzat leku santua da.
‎Eta sabaian biltzen zirenak, gainetik. Baserriaren goiko hegian artilleriako destakamendu bat zegoen eta, etxejabeei baimena eskatzea eta horrelakorik bururatu ere egin gabe, gauetan dozenatik gorako soldadu taldea etortzen zen lotara, belarrondo pilara. Haietariko bat zen Antonio.
‎Atea itxi eta eskaileretan behera eraman ninduen presaka, iji eta aja ugariren artean. Atarian taxi bat zegoen eta bertan bikote bat zain: Jannine izeneko modelo bat eta Eric izeneko argazkilari bat.
‎Pixka batean egon eta gero, kolpe bat eman duzu. Birekin erantzun dizu Iñakik.
‎Hogei bat argazki Grenobleko eski pistetan egindakoak eta beste hainbeste Kreta eta Alexandria aldekoak, azken hauek oraindik sarri aipatzen duten itsas bidaia zoragarri hura egin zutenekoak. Gero, etxe aldaketarekin gauza mordoa galdu omen zenez, denbora jauzi ikaragarri bat dago eta neu ageri naiz, jadanik bi urte ditudala, Tenerifeko hondartza batean, zoriontsu, amaren eskutik gogor helduta. Hortik aurrera, album osoa etxeko panpinatxoarentzat da.
‎litzaidake; Errioxan aerodromo bat dago eta horrelako gauzak egiten
2016
‎Hasieran, futbol partida baten derbyetako giro alai batean sartu zirela uste izan zuten, jendea trumilka zebilelako, ozenki mintzatuz, jar mahaietatik sal-mahaietaraino abiatuz, noiz txaloka, noiz oihuka, komentario biziak egiten. Atzean zegoen beste gela batean telebista handi bat zegoen eta. Aro 7, kateak Jerusalem herrian gertatzen ari zena zuzenean ematen ari zen, irudiak lagungarri.
‎Ez zait piperrik axola benetan zer gertatu zen, edo nork egin zuen. Emakume hil bat dago eta norbaiti bota behar diogu errua. Zuri, zure adiskideari, edo Jesus Nazaretekoari.
‎Eramazu etxera. Han polizia auto bat dago eta horrela ziur jakingo dugu etxean egongo dela, eta Aidari begiratuz?. Egunak dira ez zarela etxetik pasa, eta honezkero deseatzen egongo zara, ezta?
‎Lehen epaian, Gorenak atzera bota zuen Bilduren hautagaitza, baina Araiz itxaropentsu zegoen. . Gure informazioen arabera, Herrien Elkartasunarenaren ostean, ikusten zen Konstituzionalean beste gehiengo bat zegoela eta bazitekeela beste ikuspegi batetik aztertzea?.
‎vaporettoz joan beharrean, autoz joango ziren egun hartan. Tronchetton, Piazzale Romatik hurbil, parking handi bat zegoen eta han utz zezaketen autoa. Josebak ezagutzen zuen, bai, oso garestia, ordu kopuru batetik aurrera egun osoa kobratzen zutelako.
bat egon eta gero, bueltatu da etxera. Emaztea tarte horretan leial izan zaion edo ez frogatzeko,
2017
‎Enbatak beren beroki lodien barrenak astintzen zizkien zangoen kontra. Lekua itsas bista eder batean dago eta orduak eman nitzakeen han haizearen kontra oreka bila balantza doiak eginez, umetatik gustatu izan baitzait jolas hori eta haizeak, bestalde, bozkario moduko bat eragin izan baitit beti. Behera begira jarri eta olatu harroak ikus nitzakeen itsasertzeko haitzak miazkatzen eta tarteka haginkadaren bat ematen.
‎Esatea publikoki abusuak jasan dituzula oso gogorra da. Lotsa hori, benefizentzia zentro batean egotearena eta abusuak jasan dituzula esatearena, lotsa hori. Oso jende gutxik jakin izan du ni benefizentzia zentro batean egon nintzela.
‎Barregarri utziko zaitut, Viennako babo arraiorik haundiena bezala. Hildako gizon bat dago eta horri ez dizkiozu gaiztakeria guztiak bizkarreratuko.
‎Horrek, ordea, ez du ezer frogatzen. Soto bat dago eta zelatan ari zen norbait bertan izkuta zitekeen.
‎bata Mikel Zuluetari komisaldegian bertan egindakoa zen eta bestean, Felix Artetxe ageri zen Nati Lasaren alboan, terraza batean eserita. Natiren buru bueltan, errotuladorez eginiko borobil bat zegoen eta azpikaldean lerro bat: «Nati Lasa bere senarraren ondoan, Donibane Lohitzuneko kafetegi batean 1982 urtean».
‎Hamaika iskanbila sortu zen horrela, udalerri karlistan maisua liberala edo liberalean karlista zela eta ez zela medio. Zarautz karlista zen eta, udalak ez bazuen ere maisua kargutik kendu, honek bere kabuz badaezpada Getariara hanka egitea hobe iritzi zion, zaparrada pasa arte, han garnisoi liberal bat zegoen eta. Baina gerrak uste baino gehiago luzatzen zuen eta Arruek Donostiako udal liberalari (zeinek bai, kargugabetua baitzuen bertoko maisua karlista izateagatik, hots,, la osadia bastante para publicar, en ridiculo alarde, sus ideas reaccionarias?
‎tokian. Itsas ertzean, pasealeku luze txukun bat badago eta... lehenagotik ere, han ibiliak ginen gu biak.
‎Gortina astun batzuek leihoa ezkutatzen dute. Bosgarren solairu batean nago eta bosgarren solairu batean bizi izan naiz azkeneko hamabi urteetan, ohitua egon nuke, eta hala ere, bertigoa nabaritzen dut, nire bularrean behera bidea egiten duen korronte bat, lurrera begiratzen dudanean. Trafikoa ugaria da ordu honetan errepide eta espaloietan.
‎«Hori egiten» zuten neskek agindu moduko bat jasoko zuten, ziur asko, beste dimentsio batetik etorritako mezuren bat. Uste nuen edonor ezin zela bat batean sexu lanetan hasi, sarbide jakin bat zegoela eta nik ez nekiela zein zen protokoloa. Baina diru gosea gailendu zitzaidan eta, harekin nahasian, jakin mina, supermerkatutik kanporatua izateko bideren bat aurkitzeko premia, baita garrantzizko zeozer ikasi nahia ere?
‎Ohartu zenerako hondartzan zegoen. Barnetegia kostaldeko herrixka batean zegoen eta herri hartan bazegoen hondartza txiki bat, mendiz inguratua, harkaitz handien artean babestua. Itsaso zakarra egoten zen gehienetan, olatu bortitzak.
‎Eskutik heldu eta ermitatik atera ziren. Herrian gimnasio bat zegoen eta bertan boxeoa ere egiten zuten. Baba tarteka joaten zen hara, aitaren laguna baitzen jabea.
‎Espero izatekoa zen bezala, hainbat erreakzio izan ziren berehala: Nieto presidenteak bertan behera utzi zuen Washingtonera egitekoa zuen bisita; Iran eta Irak, berriz, esaten hasi ziren beren herrialdera sartzea debekatuko zietela agian estatubatuar guztiei; AEBetan, herrialde osoan manifestazioak egin zituzten iheslarien debekuaren kontra, prozedura haietako asko, ia bi urtez ikerketa zabal baten pean egon eta gero, martxan jarriak zituzten?; immigranteek eta haiei elkartasuna erakutsi nahi izan zieten beste hainbat kidek Etorkinik Gabeko Eguna antolatu zuten herrialde guztian, eta lanera joan ordez etxean geratzera deitu zituzten langile paperdun eta papergabeak. San Patrizio egunean, Trumpek Etxe Zuriko ohitura bat bete zuen, hots, Irlandako Gobernuaren ordezkari bati harrera egitea. Estatu Batuetan San Patrizio eguna baita, immigrazioaren egun nazional baten gauzarik antzekoena??; bada, harrera hartan, Diasporarako eta Nazioarteko Garapenerako Irlandako ministro Joe McHughek Trumpi berari eta Pence presidenteordeari jakinarazi zien, beldurrak airean?
‎Halaxe gertatuko zela esana ziguten inkestek. Txantxetan ere aritu ginen, Dump Trump Party batean geundela eta (Trump Pikutara festa).
‎b) Lehenengo argazkia gerrako bando bati dagokio eta bigarrena, berriz, besteari. Bien artean antzekotasunik
‎euro batean badago eta marrubiena 3 euroan, zenbat kilo eros ditzake bakoitzetik Mattinek?
2018
‎Ikuspegi horrek zehazki zer dakarren jakiteko, enigma filosofiko zahar batera jo daiteke. Bada sinesmen antzinako bat esaten duena unibertsoa elefante baten gainean dagoela eta elefante hori, berriz, dortoka baten oskolean. Dortoka, ordea, zeren gainean ote dago?
‎Heidi Hartmannek, kasurako, esaten du, asoziazio? bat dagoela eta gizonek asoziazio horretan, emakumeen lan indarraren gainean duten kontrola, dela, nagusiki patriarkatuaren oinarri materiala?; haren arabera, halaxe kontrolatzen du kapitalistak langilearen lan indarra ere.
‎Kontratu soziala harreman kapitalisten eta eremu zibilaren jatorriari dagokio, eta, kontratu sexuala aintzat hartzen ez bada, ez da ikusten langilea gizonezko figura bat dela eta langile klasea gizonen klasea dela. Eremu zibil publikoa ez zen berez sortu, eta ez langilea, ez haren lana eta ez haren langile klasea ezin dira ulertu kontuan hartu gabe eremu pribatu bat dagoela eta gizon horrek ezkoneskubide bat duela senar gisa. Langilearen ezaugarriak eta jarduna, izan ere, haren homologo emakumezkoaren, hots, etxekoandrearen ezaugarriekin eta jardunarekin batera sortuak dira, etxekoandrearen ezaugarrien eta jardunaren kontrako gisa.
‎Berez, lege bat unibertsala dela esatea beste barik izan daiteke esatea giza harremanak gertatzen diren marko orokorra dela. Are gehiago, esatea legearen presentzia unibertsala dela bizitza sozialean ez da esatea kasuan kasuko forma sozialaren alderdi guzti guztietan dagoenik; esan nahi du forma sozial ororen tokiren batean egon eta funtzionatzen duela.
‎Generoaren parodiaren ideia proposatzean ez dugu esan nahi genero original bat dagoela eta identitate parodikoek hori imitatzen dutela. Izan ere, original bat egotearen ideia bera parodiatzen da hemen; genero identifikazioaren ideia psikoanalitikoa fantasia baten fantasia den bezala,, dagoeneko «irudi» bat (zentzu bietan) den Beste baten transfigurazioa?, generoaren parodiak erakusten du generoaren atzean omen dagoen identitate originala bera originalik gabeko imitazio bat dela.
‎Kar irribarre zabal batekin zegoen eta baita Ane ere.
‎Beraz bigarren taldean posizionatu zen argiki, gutxi elkartuz euskaldunekin eta are gutxiago elkartuz soilik euskaldunekin ibiltzen ziren euskaldunekin, gutxi joanez soilik euskaldunak biltzen ziren tokietara eta azkar asko ikasiz katalana eta katalanen batekin egon eta euskaldunen bat tokatzen zitzaionean azkar asko eta erruz ebakiz tz ak, k ak eta x ak, euskaldunekin biltzea ez baitzitzaion askorik interesatzen baina are eta gutxiago interesatzen baitzitzaion gaztelaniaz mintzatzen zen pertsonatzat har zezaten inon; tarteka egiten zituen salbuespenak, ondo kalkulatuak, kultuzko musika taldeak jotzen zutenean adibidez bai ematen zion bere buruari baime...
‎Noizean behin, jendeari legea eta ezarritako ordena urratzearen ilusioa utzi behar zaio. Baina hori dena beste azterketa mota bati dagokio eta ez da hau horretarako unea.
‎Aitortzeko aukera eman zaionean, gainera, dena ukatu du, gezurrari eustea erabaki du, ez baitu egindakoa inola ere onartu eta damutzeko asmorik. Psikopatologia arriskutsu baten aurrean gaude eta halakoentzat leku bakarra dago gizarteari bakea eta lasaitasuna ekarri nahi badizkiogu: espetxea.
‎–Epaile jauna, jaun andreok, ikusle maiteok, lehenik adierazi behar dut denbora gutxi izan dudala gaurko entzunaldi hau prestatzeko, hasi baino ordu pare bat lehenago kontratatu bainau Txetxu Urrutiren familiak. Ez dago dudarik kasu lazgarri baten aurrean gaudela eta gure gizarteak erabat arbuiatzen dituela halakoak. Gure ordenamendu juridikoan, ordea, errugabetasun presuntzioa da urratzerik ez dugun oinarrietako bat eta nire lankideek hona ekarri dituzten argudioak oso ahulak dira inor espetxean izateko, ez baitute froga bakar bat ere ekarri, uste eta aieru hutsak baizik.
‎Defentsa moduan, nire lankideak egin duen gauza bakarra susmo lanbrotsu eta zehatzezinak zabaltzea izan da. Nere Poza zenak lan egiten zuen enpresa, Zasa, lan gatazka batean dago eta orain, zuzendaritza batzordeak eta langileek euren artean zuzendari bat hiltzeko prest dagoen pertsona bat dutela pentsatu dute. Batere froga barik iradoki duena oso arriskutsua da eta ez genioke indarrik eman behar Txetxu Urrutiri baldintzapeko neurrien pean etxera itzultzen utzita.
‎Beyonce tabernan sartu zenean nabaritu zuen jendea begira geratu zitzaiola. Barraren ertz batean institutuko ikasle talde bat zegoen eta batek aldizkari bat zeukan eskuan. Berehala ohartu zen dantzaria bere elkarrizketa irakurtzen ari zirela.
‎Komuneko atea erdi irekita dago. Han ere, nola ez, pertsianarik gabeko leiho txiki bat dago eta ilargiaren argitasunak itzal egiten du, atearen ertzak zorroztu eta luzatuz. Barrura sartzera ausartu gabe, hantxe geratu da Karlos.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia