Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Guk ideiarik ere ez geneukan, azken aldi honetan nahiko isolaturik bizi izan baikara, baina autobusean zihoan andre batek argitu digu militarren presentzia izugarriaren zergatia: egun batzuk lehenago IRAk atentatu bat egin omen du Errepublikan, Clare konderrian, eta egileen bila omen dabiltza. Uste dut Clare konderria Lahinch eta inguru hori dela, ez baitakit seguru.
2001
‎‘Hau da Geosphere Project taldearen mapa, Santa Monican eta Pasadenan prestatu da, Ptolomeus sateliteak igorritako 39 milioi pixeletan oinarrituta. Beraz, begi elektroniko objektibo inpartzial batek egina omen da. Hala ere, ohartu ze halabehar ideologiko hartzen dituen bere gain:
2003
‎Monikak behin eta berriz gogorarazi didanez, ez omen nuen ezer esan, ez agindu, ez adierazi, baina begiradan sumatu omen zidan irrika. Kafetegiko zabalgunean bildu eta bertatik bertara elkarri begira geratu ginelarik, keinu bat egin omen nuen nik, onespen keinu bat, bere gorputzari gainbegiratu azkar bat eman ondoren. Nik ukatu egin diot beti hori, ez baitut inoiz izan emakumeei aurrez aurre begiratzeko ohiturarik, ez behintzat horren lotsagabeki, eta are gutxiago egiten baitut onespen keinurik.
‎Emakumea ez omen zuten ukitu, baina bera jo izan balute bezala egin omen zien aurre, kate batetik zintzilik zeraman eskuko poltsarekin airean kolpe alferrikakoak emanez lehenik eta hitzez mehatxatuz gero, nahiz eta ordurako erasotzaileak ihesi alde eginak ziren. Gizonak minuturen bat egin omen zuen lurrean zerraldo konorterik gabe, eta kolpetik bere onera etorri balitz bezala begiak zabaldu zituen arren, ez omen zen gertatuarekin oroitzen. Emakumeak lagundu zion lurretik altxatzen eta, bere traje ilun ederra bi eskuekin txukuntzen zion bitartean, agenda txiki bat aurkitu omen zion poltsikoan, eta bekokian musuak ematen zizkiola, eskuarekin hartu eta bota egin omen zion kalearen bazter batera.
2006
‎Bai. Zeure buruari opari bat egin omen diozu, berrogeita bi urte bete dituzula eta.
2008
‎Guztiak gizonezkoak ziren, bat izan ezik. Emakumearen parera iritsi zelarik, ondoan leku pixka bat egin, aulkian eseri eta bakarkako hizketaldi labur bat izan omen zuen berarekin, eta hizketaldiak iraun zuen bitartean halako isiltasun gogaikarri bat egin omen zen afaltiarren artean. Diotenez, alderdian ibili ziren bitartean harreman berezia izan zuten elkarrekin, eta gaitzespenik ere jaso omen zuten batzordeko kide batzuen aldetik, barne arauak eta segurtasun neurriak hausten zituztelakoan.
2009
‎–Hara zer erran didaten gaur: zure emazteak amorante batekin egin omen du arratsalde osoa.
2010
‎Ezin jakin; lehentxeago edo geroxeago hala zuen, nolanahi ere. Ezkontzera zihoala-eta, opari eder bat egin omen zion Jaime Bergarak Fernandori. Puru kaxa eta hamar mila pezeta, garai hartako hamar mila pezeta gero!, langile baten hileko soldata adina.
2011
‎Museoko ataria hutsik sumatu zuen batean egin omen zuen ihes. Leihotik salto eginda, noski.
‎Nazioarteko zuzenbideaz den bezainbatean, ezkor ageri zaigu Robert Dunbar jauna, Europako Kontseiluko hizkuntza gutxituen aholkularia. Urratsen bat egin omen da aitzina gutxiengoen aldeko jardunean, maila erretorikoan bederen, baina hortik aparte deus gutxi.
2012
‎Larunbatetan etorriko zela esan zion, larunbat batean bai, bestean ez. Bezperan dei bat egingo omen zion, zer eramatea nahi zuen galdetzeko, familiakoen deiei erantzuten uzten baitzieten.
2013
‎Zure aitarekin topatu omen zen kanpoko aparkalekuan, eta esan omen zion medikuak oso itxaropentsu zeudela eta egoera hain egonkorrean egotea hainbeste astetan zehar zeharo positiboa dela. Ondoren Sararekin hitz egiten egon omen zen, eta herenegun irribarre bat egin omen zenuela esan omen zion Sarak, zure ahizpak. Hori seinale ona dela irakurri dut interneten.
2015
‎Alabamako nekazariek monumentu bat egina omen diote kotoiaren samuari.
‎Burgostik zetozela, Euskal Herrian sartu berritan, Guardia Zibilaren kontrol batekin egin omen zuten bat batean topo. Ikusi bezain laster, eskopeta leihatilatik aterata, kontrolari begira, tiroka hasi omen ziren atzera egin zezaten.
2016
‎Hori berari harrigarria suertatu omen zitzaion. Berak ez omen zuen inolako lilurarik sentitu, baina emaztearen beste adiskide batek ohean ere horrela mugi zitekeela pentsatze hutsak zirrara eragiten ziola aitortu omen zuen ahots goraz, hain ahots goraz non bafle baten ondoan egonik ere esaldia oso garbi entzun baitzen, eta beren artean gehienek barre urduri bat egin omen zuten, barre konplize bat. Alde horretatik ulertzen duela esan du nire emazteak jasan duen itsumen moduko hori, berak partekatzen ez badu ere, harrigarria egiten baitzaio nola, ni bezalako gizon bat etxean edukita, erdia balio ez dutenen atzetik dabilen auzoan.
2017
‎Norbaitekin ezkondu beharra daukat Vershek bere burua elbarritu zuen gizon batez hitz egin zidan. Basoetara joan eta bizar labana batekin egin omen zuen, zanga batean eserita. Bizar labana hautsi bat, eta atzeraka botatzen omen zituen sorbalda gainetik mugimendu berbera odol mataza atzerantz salto egiten zuzen zuzen.
‎–Bai. Iaz hitz egin genuen horretaz, eta oraindik birjina zela esan zidan, baina uda baino lehen, ez dut gogoratzen noiz eta non, klaseko mutil batekin egin omen zuen.
‎Ezagutu baino lehen hasi omen zen harekin maitemintzen, telebistako bertso saioak ikusita bakarrik eta buruz ikasi zituen haren bertsoak tarteko ere bai eta behinola hitzaldi batera joan eta bertatik bertara ezagutu zuenean, ondoezik jarri eta atera egin behar izan omen zuen. Egun batean kuadrillakoekin Nafarroako herrixka galdu batera egin omen zuen bidaia autobusez, hain bizilagun gutxi zituenez, saioaren buruan bertsolariarekin egoteko aukera izango zuelakoan, baina oholtzatik jaitsi eta herriko taberna bakarrera joan zirelarik, hogeita hamarren bat emakume omen zituen itxaroten, herriko guztiak esango luke berak, eta txapeldunak nerabe eta gazteei jaramonik egin gabe ezkonduak zeuden aldera jo omen zuen eta banan banan besa... Orduan berak lagunak utzi eta ezkonduen erreskadan jarri omen zen, eta bere parera iritsi zenean, ez omen zion besarkadarik eman besteei bezala, masailetan bi musu baizik eta eskerrak, besarkada bat eman izan balio lurrera ziplo eroriko baitzen.
‎Bai jauna, bai, esan nion, ixtorio haren arabera, munduaren hasieran zakur guztiek batzarre bat egin omen ziaten, jokabide arau batzuk erabakitzeko, batek beste bati potroetan hozka egitea ez zela zilegi eta antzekoak finkatzeko eta horrela. Eta ba omen huen haien artean nonbaitetik, seguru aski Kainek Andrea lortu zuen leku beretik, Roberten Legeko Mandamentuen ale bat zuen zakurra.
‎Bihotzean ebakuntza garrantzitsu bat egin omen zioten gu txikiak ginela. Uste dut, harrezkeroztik, apur bat bigundu zitzaiola bihotza, eta nik horrela ezagutu nuen, bihotzbigun.
2018
‎Bitartean, Akibak bere pasadizoa kontatzen zuen. Katxeo arin arin bat egin omen zion, imintzio bat areago, eta esertzeko agindu, eritegitik hurreko gela batean. Erretzen duzu?
2019
‎Zenbat eta ahaide gehiagori egin, hainbat hobea eta zehatzagoa estudioa. Dena den, medikuak txostenean begiratu du eta, emaitzak guri bidali ez arren, ikerketa mediko bat egin omen ziguten orain hamazazpi urte eta Bartzelonan ba omen dute nire DNA eta amarena gorderik, auskalo zer laborategitan, auskalo zertarako. Saiatuko da eskatzen eta horrekin moldatzen.
‎–Izan liteke. Entzun dudanez, zozketa bat egiten omen da lehenengo. Egia esan, ez dakit nola funtzionatzen duen horrek, berria da senarra eta biontzat.
2020
‎–Si ancora tomas de la viera, te vas a agarrar la feblesa?, esaten omen zuen edo, estas crevetas tienen du sable?. Esperanto gisako horretan esaldi bat bukatzen zuen bakoitzean algara bat egiten omen zuen, bazekielako nonbait hitz egiten zuen hizkera berezi samarra zela.
‎Eztarria garbitzeko egin ohi dituen hots batzuk entzun nituen eta duda mudazko hitz batzuk esan zituen gero, nondik hasi ez baleki bezala, eta mahai inguru bat aipatu zuen jarraian, literaturari buruzko eztabaida bat, zeinetan Agirrezabal delako horrek ez zuen ahorik zabaldu, ahoa zabaldu eta hitz egiten hasiko zela zirudien bakoitzean beste batek jaten baitzion hitza, eta berak jarraitzen zuen behatza altxatuta, ez omen zuen besoa altxatzen, behatz lotsati bat baizik, eta halako batean moderatzaileak hitza berari zegokiola esan zuenean ere, lekuz kanpoko gauzak esaten hasi omen zen, gauza interesgarriak bai, baina eztabaidarekin loturarik ez zutenak: despistearen apologia gisako bat egin omen zuen, sortzaileak despistea ezinbestekoa duela frogatu nahi balu bezala, eta zientzialari eta idazle handi despistatuen kasuak aipatu omen zituen, Pasteur-ena esate baterako, bere ezkontzara joatea ahaztu baitzitzaion eta gonbidatuek etorri behar izan baitzuten bila.
‎Moja hori lotzen ari nintzela hasi ziren tiroak, eta berehala ohartu nintzen gauzak gaizki atera zirela. Polizia bat nonbait zerraldo utzi zuten, baina bigarrenak lurrera erori aurretik orro bat egin omen zuen, garitan zegoena ohartarazi zuen eta hura tiroka hasi zen. Bi auto genituen kalean zain, baina ez zen ihesaldirik egon, eta Goio eta Txikerra zaurituta gelditu ziren?, esan zuen.
‎BVEk (Batallón Vasco Español) dei bat egin omen du Deia egunkarira uztailaren 3an, esanez ekainaren amaieran hil zutela, eta gero Txantako alde horretan lurperatu zutela. Hortik familia eta lagunak han ibiltzea.
‎Mont de Marsaneko epaile batek zeraman kasua, baina esan zigun hori egingo zuela Paueko jendarmeriak duen bilaketa unitatearekin. Frantsesek beren aldetik ikerketa paralelo bat egin omen zuten, zeren egun batean deitu zioten Pacori deklaratzera Paueko komisaldegira; gainera, Paco pixka bat larritu zen, iruditu zitzaiolako uste zutela ipuin bat kontatzen ari zitzaiela, gero Errazkini ere dei egin zioten baina ez zen joan, ez duelako hara derrigorrez joan beharra. Gero, Pacok esaten zuenarengatik, ba, ematen zuen beren ikerketa bat egiten ari zirela, Pacori esan ziotelako urteroko aire argazkiak bazituztela, eta ikusi nahi zituztela, 86an uholdeak izan zirelako alde hartan, eta ikusi nahi zutela zer aldaketa egon zen, eta abar.
‎Amatxiren jokamoldea ongi ulertzen zuela ematen zuen, azpilanetara ondo ohituta zegoela, esku betea patrikara eramaten baitzuen berehala, deusik esan gabe. Gero, Marokora laster batean egingo omen zuen bidaia aipatzen zuen, jaso berri zituen sosak helburu horretarako gordeko zituela pentsa genezan. Inoiz ez nion zentzu handirik aurkitu bidaia horri.
2021
‎Guardia zibilek. Epaileak Arana eta harekin bat eginda omen zeudenak deitu zituen.
2022
‎Ondoren isilune bat egin omen zuten biek, eta nire alabak, eserita zegoen aulki birakariari itzuli txiki bat emanez, aurpegira begiratu omen zion Brunori lehen aldiz, eta orain bizpahiru aste, emazteak azken suizidio saiakera egin ondoren, bien alaba gaztea kontsultara nola etorri zen hasi omen zitzaion kontatzen.
‎Geroztik bilera bat egin omen dute bi ahizpek eta bitartekaritza egiten duen alaba nerabeak nire alabaren kontsultan, eta gauzak bide onetik abiatu direla ematen duela esan dit Brunok.
2023
‎Ofizialki bidaia agentzia bat baldin bazen ere, estalki bat baizik ez zen; egiazki paramilitarrak prestatzeko erakunde bat zen, atentatuak eta hilketak egiteko ikastetxe moduko bat. Espainiako gobernu frankistaren babesa zeukan, eta gobernuko kide batek egin omen zuen Gaillarden eta Klinge sarearen arteko lotura.
‎Atsegina zen. Arte arrastoak ikus zitezkeen non nahi, zeramikazko pieza bitxiak bereziki, Limerickeko neska batek egiten omen zituen eta izugarri gustatzen zitzaizkion.
‎Garai eta giro hartan ezagutu zuen Lourdes Auzmendik, orduko hartan Eduardo Moreno Perturren neska laguna zenak. Presoen aldeko buletin bat egiten omen zuten berak, Juan Kruzek eta beste batzuek, eta haien aldean zarauztarra" diferentea" zela oroitzen du, ez bakarrik izaeraz eta jarreraz, baita janzkeran ere, alkandora loratu eta koloretsuak erabiltzen baitzituen, Juan Kruzek esaten zuenez bere anaia fraideak Ameriketatik bidaltzen zizkionak, misiolari baitzebilen garai hartan Imanol frantziskotarra....
‎Azkena izan behar zuen ekintza horretara abiatu baino pixka bat lehenago, afari bat egin omen zuten hainbat lagunek, azken afari moduko bat, eta Isidrok gogoan du, afalondoan, ouija bat atera zuela norbaitek, espiritismo saio bat egiteko. Dena prestatu, eta hor hasi omen ziren, kristalezko edalontzia gora eta behera, espirituei hau eta beste galdezka.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia