Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2001
‎Itun honi heldurik erabaki zuten alderdi politikoek ETAren aurka bat eginik jardutea, eta gizartearen legitimitatea eta sostengua irabaztea. Handik aurrera, era dikotomikoan aurkeztu zuten egoera, demokraziaren (hau da, alderdien arteko akordioaren) eta antidemokraziaren (hau da, ezker abertzale eta indarkeria kondenatzen ez dutenen) artean.
2004
‎Hau dena aurrera eramateko, talde eragileko zenbait pertsona daude Mankomunitateko garapen agentziarekin lanean. Bideragarritasun txosten bat egiten dihardute haiekin batera, eta oso gustora dabiltzala komentatu zuten. " Zerbitzu ona ematen ari dira mankomunitatetik eta bideragarritasun txosten zehatzago bat egingo dugu.
2007
‎Nafarroako Unibertsitate Klinikako kardiologo talde batek, Terapia Zelularraren Sailarekin eta Madrilgo Gregorio Marañon Ospitalearekin elkarlanean, entsegu kliniko bat egiten dihardu. Miokardioko infarturen bat jasan duten 50 gaixotan zelula ama helduen transplantea zenbateraino eraginkorra den aztertzen dihardute.
‎Espainian ez dago oraindik pelletaren kalitateari buruzko inolako araudirik. Dena den, Europa osorako pelletaren kalitateari buruzko araudi bat egiten dihardute adituek.
2008
‎Bestalde, Aralarrek uste du ez dela bakoitza bere aldetik ibiltzeko unea, eta kontsultaren alde alderdi guztiak bat eginda jardutearen alde agertu da. Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak hauteskunde interesak baztertu eta kontsultaren debekuari «herri gisa» erantzun behar zaiola adierazi du.
2009
‎Adiskidetasunaren eta lankidetzaren eskua luzatu nahi dut, adierazi du Mugabek, eta gaineratu: Orain arte elkarren aurka aritu bagara, hemendik aurrera bat eginda jardungo dugu, Zimbabweren onurarako; agerian utzi dugu gure ezadostasunak konpon ditzakegula elkarrizketaren bidez. Mugabe presidente hautatu zuten 2008ko ekainaren 27an, Tsvangirai ez zelarik bozketa horien bigarren txandan aurkeztu, martxoaren 29ko lehen itzulian garaile irten zen arren.
2010
‎Jose Maria Aznarrek gehiengo osoa zuen. Terrorismoaren Aurkako Itun sinatu berriak lotzen zituen PSOE eta PP. Nicolas Redondoren gidaritzapean PSE EEk, eta Jaime Mayor Orejaren gidaritzapean PPk, bat eginda jardun zuten Ajuria Eneko jauregia konkistatzeko ahaleginean. ETAk atentatuetako jomugen artean hautetsi sozialistak zituen, urte hartan, besteak beste, Froilan Elespe Lasarte Oriako zinegotzia hil zuen?.
2011
‎Hizlaria, Unibersidadeko erretore ordea, gerra denporako Lamamié de Clairac ospetsuaren semea. Eta eleizkizun guztia zuzentzen Felix Obieta, Gernika aldekoa, Comillasen doktoraduren bat egiten ziharduana eta Madrilgo Leon XIII goi ikastetxeko idazkari nagusia.
2012
‎Mafiarekin lotuta talde kriminaleko kide izatea, legez kanpoko zereginetako dirua garbitzea eta jardun judizialean modu ustelean jokatzea egotzi die Poliziak atxilotuei, besteak beste. Mafiaren aurkako Zuzendaritzako fiskalek eta Finantza Guardiak bat eginda jardun dute Napoliko Camorraren aurkako operazioan. Silvio Berlusconiren ondoren, Mario Montik hartu zuen Italiako Presidentetza, eta ordutik Finantza Guardiak gogortu egin du krimen antolatuaren kontrako jarduna.
‎Bere enpresako zuzendariak Uriondoko egoitzatik ordu bira zegoen Ezpelondo inguru hartara bidali zuen Fran, salerosketa batzuen inguruko zenbait kontaktu eta harreman bideratzera. Atazak bazkalordurako amaituta, otordua Ezpelondon egin zuelarik, une hartan ostera labur bat egiten ziharduen, bazkaritako Irulegi arnoaren lurrunen arrastoak erabat desagertu arte, errepidean ezustekorik ez izatearren.
‎Demadan, beraz, barrukoz kanpora ari dela psikismo autonomo berri bat, eta hipermodernoa dela izate osoz baina ez nik deskribatu dudan era etsipengarri horretan. Demadan, esaterako, psikismo hori azalekoa dela barren esentzialik gabe, edo etengabe mugitzen dela espazioan eta denboran ainguratu barik, edo ez dela interfaceen kontsumitzaile pasiboa, baizik eta haiek eginez zuzeneko harremanak beste era batera egiten diharduela, edo hautazko atxikimenduetan bizi dela elkartasun primario behartzailerik bereganatu gabe, edota, azkenez, eskarmentu iraungikorren eta sekuentzia galkorren katea dela, sare eta artefaktu kolektibo, fisiko edo digitaletan gordea eta ez niaren baitako biltegi psikikoetan.
2013
‎Atzokoa galdu zutenek bigarren aukera bat izango dute. Sopranoa Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin bat eginik jardungo da abuztuaren 30ean, iluntzeko 20: 00ean Kursaal Auditorioan.
2015
‎Iazko irailaren 26an hiri honetan izandako gertakariak eta Gobernu Federalak haietan izandako erantzukizuna erakusten ditu ikus entzunezkoak. Egun hartan, polizia eta ejertzitoa diru bilketa bat egiten ziharduten gazteen kontra oldartu zen, eta sei hildako, hogeitik gora zauritu eta 43 desagertu utzi zituen gertakari hark.
2016
‎–Gure sekretua diagu; ez dik inoiz irten behar hemendik. Beti bat eginik jardungo garela hitzeman behar diagu, asko baitago jokoan, errepikatu zuen Santik?. Gutako norbaitek hitz egiten badu, galduak gaituk hirurok.
‎Marqués de Riscal, hori erraza da, baina urtea nahastu gabe gogoratzea ez hainbeste; paper batean apuntatzea pentsatu du, poltsan kausitu du luma bat ere, baina hara, paper mutur bat ez; zerbitzariari eskatzen ahal dio, baina ez, gizon mutiria iruditu zaio, aski desplazenta bere itxura jendekin eta amultsuaren azpian. Azazkalez, botilari itsatsia den etiketa kentzen hasi da; ez da beharbada jatetxe batean egiteko jardunik finena baina, zer arraio, botila hori ere pagatua du, eta ez diezaiola ezer esan zerbitzari muturzuri horrek, badaezpada ere. Etiketaren muturra erraz altxatu bada ere, erdiko aldea beirari erantsita dago eta arretaz aritu behar du Alsinak, etiketa puskatuko ez bada.
‎Osasunaren Mundu Egunean, Munduko Osasun Erakundeak (OME) epidemia global bihurtzen ari den gaixotasun baten aurka egiten dihardu: mellitus diabetesa.
2017
‎Idazteko zaletasuna eta lana! bazter utzi gabe, 30eko hamarkada hasteaz bat, buru belarri hasi zen politikan: 1931n Juventud Comunista n izena eman eta langileekin bat eginik jardun zuen urte haietako borroketan nazio osoan. Joan etorri horietan eskuz esku jardun zuen Nela Martínez Espinosa gaztearekin eta hartu emana ezkontzan burutu zen 1935ean177 Bikote bizitzak, ordea, hilabete batzuk bakarrik iraun zuen.
2018
‎Nik esan dut (ondorio filosofikoen literatur generoa gobernatzen duen gramatika darabilt, baina ohar bedi gramatika dela «ni» hori ahalbidetzen eta antolatzen duena, nahiz eta «ni» temati honek gramatika filosofikoa errepikatzen, berrantolatzen eta, hau kritikariek esango dute? auzitan jartzen duen, alegia, «ni» hau ahalbidetzen eta mugatzen duen gramatika hori bera), nik argudiatu dut sexu/ genero bereizketan, adibidez, sexua zerbait «erreala» edo «faktuala» balitz bezala agertzen dela, oinarri material edo gorputzezko bat, zeinaren gainean generoak inskripzio kultural bat egiten diharduen. Eta, hala ere, generoa ez da gorputzean idazten Kafkaren. Zigor kolonian?
2021
‎Orainaldian bezala, [t (z) en+ ari izan] (erdialdean eta ekialdean), [t (z) en+ jardun] (mendebaldean), [t (z) en+ ibili] (mendebaldean), [t (z) en+ egon] (mendebaldean) perifrasiak ditugu iraganaldian: Euria xehe ari zuen, guztiz bustitzen ari nintzen (Lertxundi); Jonek peta bat egiten ziharduen (U. Iturriaga); Xarlesen ahurrak Josyren azpi oparoen erronda ikaragarria haztatzen zebiltzan (Borda); Ezpainetan irrifarre batekin sartu zen beste gelara, senarra eserita irakurtzen zegoen lekura (An.
‎Baina horren ordez aberriari eskaini zioten bizia; baita gerra eta erbestearen ondoren ere. Honela, 60ko hamarkadan Iparraldera ihes zihoazen belaunaldi berriei ateak ireki eta laguntzera bultzatu zituen herriarekiko zuten konpromisoak; eta haiekin bat eginik jardutera. Engaiamendu hori azken urteetaraino eraman zuten, Monzonek bere azken urtean Langraizko espetxean igarotako egunek erakusten dutenez.
2023
‎Ez nuen imajinatzen eta…Oso esperientzia berezia izan da. Atzerrian ez naiz inoiz horrelako hartu eman berezi bat egiten jardun. Greziak badu kultura oso indartsua, lurrarekin eta beraien historiarekin oso lotua, eta horrelako prozesu batean hori jasotzea berezia izan da, iruditu zait beste modu bat dela espazio baten parte izateko eta harremanak sortzeko.
‎Marka atzo aurkeztu zuten, baina aurreko hilabeteetan proiektu pilotu bat egiten jardun dute 1.644 saltokitan eta tabernatan; gehienak Donostian daude, baina proba egin dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietan eta beste batzuetan ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia