Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2015
‎...zatez guztia bat izan arren, barruan oso desberdin sentitzen dena; izan ere, batzuetan bat batean arimaren eragin hain bizia sumatzen da, non espiritua harrapatua dela baitirudi, batez ere hasiera batean, beldur handia ematen duen abiaduraz; horregatik esaten nuen Jainkoagandik mesede hauek hartzen dituenak adore handia duela, eta baita fedea eta konfiantza eta Jainkoaren borondatearekin oso osoan bat eginik egotea ere, arimaz nahi duena egin dezan. Egonezin txikia dela uste al duzue pertsona batentzat, bere zentzu betean dagoela, arima harrapatzen diotela ikustea (eta kasu batzuetan irakurri izan dugu gorputza ere harekin batera harrapatzen diotela) nora doan, zerk edo nork eta nola daraman ez dakiela?; bat bateko eragin honen hasieran ez baitago Jainkoa delako hain ziurtasun handirik.
‎4 Hala ere, badakit nik une batzuetan beldur handiaz zebilela; beste batzuetan oso nahasirik, hainbesteko ondasuna nondik etorri zitzaion ez baitzekien. Hura eta ni guztiz bat eginik geunden, eta ez zen ezer gertatzen haren ariman nik jakin gabe, eta horrela, lekuko ona izan naiteke eta sinets diezadakezue honetaz esaten dizuedan guztia.
‎lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. ...osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
‎8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
‎3 Eginahalak egiten ari naiz, ene ahizpak, maitasun egintza hau zuei aditzera emateko, eta ez dakit nola. Izan ere, bata bestearen kontrakoak dirudite, alde batetik, Maiteak arimarekin argi eta garbi bat eginik dagoela adieraztea, eta bestetik, dei egiten diola dudarik ez egiteko seinale ziur batez eta arimak uler diezaion honek entzun gabe uzterik ez duen txistu zoli zoli batez; bada, ez dirudi besterik zazpigarren egoitzan den Senarrak hitz egitean, (ez hizkera egituratuan, noski), gainerako egoitzetan den jendea ez da ausartzen mugitzen, ez zentzumena, ez irudimena ezta ahalmenak ere....
‎gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
‎handik tximeletatxo zuri bat irteten da. Oi Jainkoaren handitasuna, eta nola irteten den hemendik arima bat, Jainkoaren handitasunean pixka bat sartua eta Harekin guztiz bat egina egon ondoren; nire iritziz, ordu erdira ere iristen ez den tartean! Benetan diotsuet arimak berak ere ez duela ezagutzen bere burua; izan ere, begira zer alde dagoen har itsusi batetik tximeletatxo zuri batera; bada, hemen ere alde bera dago.
‎4 Kontuan izan behar duzue era askotako saminak daudela; izan ere, batzuk izaditik laster batean sortzen direnak dira, eta pozak ere bai, eta karitatetik lagun hurkoari errukia hartzetik, gure Jaunak Lazaro piztu zuenean egin zuenez; eta samin hauek ez dute eragozten Jainkoaren borondatearekin bat eginik egotea, ezta asaldatu ere barrua luze irauten duen grina kezkatsu eta egonezinekoaz. Samin hauek laster batean igarotzen dira; otoitzeko gozotasunak direla-eta, esan nuenez, badirudi ez direla arimaren sakon sakoneraino iristen, zentzumen eta ahalmen hauetaraino baizik.
‎Oi!, kontua da azalera agertzen ez diren har batzuk geratzen direla, harik eta, Jonasen huntza jan zuenak bezala, bertuteak jaten dizkiguten arte: buru estimu eta buruiritzi handiegiaz, hurkoekiko juzguez, gauza txikietan bada ere, haienganako maitasunik ezaz, geure burua bezala maitatzen ez ditugula; horrela, arrastaka bada ere bekatu ez izateko heinean eginbeharra bete arren, ez gara iristen, ezta hurrik eman ere, Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginik egoteko izan behar lukeenera.
‎Haren Maiestatea maitatzea eta lagun hurkoa maitatzea; hori da guk landu behar duguna. Hauek ongi betez gero, haren borondatea egiten dugu, eta horrela Berarekin bat eginik egongo gara. Baina, esana dudanez, bai urruti gaudela bi gauza hauek, hain Jainko handiari zor diogunez, betetzetik!
‎7 Galde diezadakezue edota bi gauza hauetaz zalantza izan: lehenengoa, arima, esanda geratu denez, Jainkoaren borondatearekin hain bat egina badago, nola engaina daiteke, berak ez baitu nahi ezertan ere bere borondatea egiterik. Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino, mundutik hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu?
‎2 Egia esan, batzuetan pentsatzen dut eta beldur izaten naiz, aurrez jakinez gero, oso zaila izango litzatekeela berezko izaera ahulak hura sufritzeko baita hortik igarotzeko ere erabakia hartzea, ondasunik handienak burura etorri arren, zazpigarren egoitzara iritsia denean izan ezik; izan ere, behin han dagoenean ez baitago ezeren beldurrik, Jainkoagatik eramatera oso osoan murgiltzea arimari eragotziko dionik. Eta horren arrazoia Haren Maiestatearekin hain bat eginik egotea da, handik baitatorkio indarra. Uste dut egoki izango dela ziur igaro ohi direla dakizkidanak zuei azaltzea.
‎5 Kontuan izan bedi ikuskariak ikusten direnean edota hitz hauek entzuten direnean, nire iritziz, ez delaizaten egundo ere arima liluramendu berean bat eginik dagoenean; bada, bitarte horretan, esanda utzi dudanez, uste dut bigarren urari buruz aritu naizenean, ahalmen guztiak erabat galtzen dira eta nire iritziz han ezin da ez ikusi, ez ulertu eta ez entzun:
‎Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat eginik daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik, ezta ez daki han zer gertatzen den ere.
‎Sarritan zentzua galdurik eta maitasun honetaz mozkorturik bezala egoten nintzen, eta sekula ezin izan nuen ulertu nola zen. Ongi nekien Jainkoa zela, baina ezin nuen ulertu nola jarduten zuen hemen; izan ere, egiaz ahalmenak ia guztiz bat eginik daude, baina ez jarduerarik ez izateraino murgildurik. Orain ulertzean, ezin gustagarriago gertatu zait.
‎4 Noizbait eta maiz gertatzen da, borondatea bat eginda egonik (berorrek ikus dezan hori izan daitekeela, eta otoitz era hori duenean uler dezan; ni behintzat nahasia ninderabilen, eta horregatik esaten dut hemen), argi ikusten da eta ulertzen borondatealotuta eta gozatzen dagoela;, argi ikusten dela, diot, eta sosegu handitan borondatea dago soilik, eta bestalde adimena eta oroimena aske daude, zereginetan eta karitatezko egintzetan jarduteko eran egon ere.
‎3 Gainerako bi ahalmenek laguntza ematen diote borondateari, trebatuz joan dadin hain on handiaz gozatzeko, zenbait kasutan borondatea bat eginik egon arren, nahiko enbarazu egitea gertatzen da; baina orduan ez haiei jaramonik egin, bere gozotasun eta gelditasunean iraun baizik; izan ere, borondateak haiek bildu nahi balitu, hark eta haiek galduko lukete, orduan usategiaren ugazabak beraiek lanik egin gabe ematen dien jakiaz nahikoez eta beste toki batzuetara janari bila doazen usoak bezala dira, eta hain lorpen txarra izanik, itzul... Jaunak jakia botatzen badie, pausatu egiten dira, bestela bila joaten dira berriro; eta borondateari mesede egiten diotela uste izango dute, eta noiz edo noiz oroimenak edo irudimenak gozatzen duena irudikatzeak, kalte egingo dio.
‎Esan dut lehen bildutasun eta gelditasun honetan arimaren ahalmenak ez direla falta, baina hain pozik dago Jainkoarekin, non, hark dirauen bitartean, bi ahalmenak barreiaturik badaude ere, borondatea Jainkoarekin bat eginik dagoenez gero, ez baitira galtzen gelditasun eta baretasuna, bestera baizik: apurka apurka berak berriro biltzen ditu adimena eta oroimena.
‎Pazientzia handiz eraman nituen guztiak eta, hasiera hauetan edo izan ezik, poztasun handiz; izan ere, hasierako min eta oinazeekin konparatuz, hutsa neritzon guztiari. Jainkoaren borondatearekin bat bat eginik nengoen, betiko horrela utziko banindu ere.
‎Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela. Perfekzioaren gorena argi dago ez datzala barruko gozotasunetan, ez liluramendu handietan, ez ikuskarietan, ezta profezia espirituan ere; Jainkoaren borondatearekin guztiz bat eginda egotean baizik: Hark nahi duela ikusten dugun edozein gauza, geure gogo guztiaz nahi izatean, eta bai gozoa dena eta bai garratza dena alaitasun berberaz onartzean, Haren Maiestateak nahi duela ikusirik.
‎Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru estimuarekin bat eginik egongo dela, eta ez Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
‎hau bat egitea bada, erabaki honetan beti tinko den arima bat, beti dagoela bat egitezko otoitzean esan dezakegu; eta egia da honek ezin duela iraun oso gutxi baizik. Burura datorkit [bat egitezko otoitza] egingo duela, bide zuzenetik, merezimenduak eginez eta irabaziz dabilen heinean; baina ezin daiteke esan, arima bat eginik dagoenik kontenplazioan bezala. Uste dut aditu nuela, hitzen bidez izan ez bazen ere, hainbestekoa dela behin eta berriro iluntzen gaituen gure ezerez, hutsegite eta enbarazuen hautsa, non ezinezkoa baita espiritua Jainkoaren espirituarekin elkartzen denean bezain garbi egotea, orduan gure ezerezaren ezerezetik at eta gora jasoa izaten delako.
‎Ni honelako monasterioak Andaluzian egitearen aurkakoa izan naiz beti, arrazoi batzuengatik (Beasera joan nintzenean, Andaluziako probintziakoa zela jakin izan banu, ez nintzatekeen inola ere joango, eta hau izan zen engainua: lurra ez zela hara arte Andaluzia, uste dut lau edo bost legoa aurrerago hasten dela, baina probintzia bai), baina prelatuaren erabaki hura ikusi nuenez gero, azkenean amore eman nuen (gure Jaunak mesede hau egiten baitit, haiek gauza guztietan zuzen dabiltzala uste izatea), ni beste fundazio bat egitekotan banengoen ere, eta gainera banituen beste arrazoi batzuk, oso astunak, Sevillara ez joateko.
‎Otoitza eta Jainkoagan uste osoa. Moja oinuts guztiek beraiekin bat eginik daudela. A. Gracián belzteko zabaldutako gezurrak.
‎Egia da, maitatzeko ere ez dagoela itzarririk; baina zorioneko loa, zorioneko mozkorraldia, arimak ezin duena egitera Senarra baitator, agindu hain miragarria emanik: ahalmenak hilik edo lo daudenean, maitasuna bizirik gera dadila; eta nola jokatzen duen ez dakiela, Jaunak horrela agindurik, hain era miragarriz joka dezala, maitasunaren Jaunarekin berarekin, hau da, Jainkoarekin, bat eginik egoteraino garbitasun handiaz; izan ere, ez dago eragotziko dion ezer, ez zentzumenik, ezta ahalmenik ere, hau da, ez adimenik ez oroimenik; jakina, ezta borondatea ere.
‎Emazteak maitatzen badu behintzat, ez daki nola maitatzen duen, ezta ez du ulertzen zer maitatzen duen ere; hain goiko egoerara ekarri duen Erregeak dion maitasun handi handiak arima honen maitasuna bat egin behar du Berarekin, adimenak ulertzerik merezi ez duela, eta bi maitasun hauek maitasun bakar bihurtzen dira. Egiaz Jainkoaren maitasunarekin hain bat eginda egonik, nola atzeman dezake adimenak. Bistatik galtzen du tarte hartan; ez da inoiz izaten iraupen luzekoa, laburra baizik, eta han Jainkoak, tarte hartan eta gero ere, Haren Maiestatea ongi kontentatzen jakiteko eran ezartzen du, adimenak ulertu gabe, esanda dagoen bezala.
‎Izan ere, hemen ez zaio eskatzen argi kreatu gabea eta argi kreatua nola elkartzen diren esateko, Jainkoaren baitan geure burua bila dezagula baizik. Ezta ez diogu galdetzen arima batek zer sentitzen duen bere Kreatzailearen ondo ondoan dagoenean ere; eta Berarekin bat eginik badago, nola daki bien artean bereizketarik den ala ez. Han ez baitago adimenik eztabaida horietarako, uste dut nik; izan ere, adimena bere jardunean balego, ongi jabetuko litzateke Kreatzailearen eta kreaturaren arteko bereizketaz.
‎6 Orain gogoetazko otoitza zer den azaldu nahi dut, beharbada, zuetako batzuek ez baitute jakingo zer den; Jainkoak nahi beza hau eduki dezagun behar den bezala, baina honetan ere beldur naiz ez ote dugun edukiko neke handiz, bertuteak, kontenplaziorako behar diren goi goiko graduan ez bada ere, lortzen saiatu ezean. Zeruetako Erregea ez dela etorriko, diot, gure arimara, hau da, berarekin bat eginik egotera, goi bertuteak lortzen saiatzen ez bagara.
‎Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut? eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz bere Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten. Eta une hartan horretarako trebetasun handia dute; munduko gauzak tratatzeko, ordea, moldakaitz daude eta batzuetan burugabe bezala.
‎Nik ezagutzen dut pertsona bat, Jaunak egoera honetan sarri jartzen zuena, eta ez zen argitzen, eta kontenplatibo handi bati horretaz galdetuz, erantzun zion baietz, izan daitekeena dela, berari ere gertatzen zitzaiola. Beraz, uste dut, arima gelditasunezko otoitz honetan hain pozik egonik, borondatearen ahalmena bera ase dezakeen bakarrarekin bat eginik egongo dela ia segidan.
‎10 Honetan datza otoitz honen eta arima Jainkoarekin bat eginik dagoenekoaren arteko aldea: bada, hartan elikadura irenstea bera ere ez du egiten; Jaunak bere barruan jartzen dio, nola ez dakiela.
‎Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat eginik daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola ez dakitela eta ulertzerik ez dutela.
‎Eta bitarteko ahula dirudien arren, biziki indartzen du arima, eta gauza txiki txikietan kontu handia izaten laguntzen du; norbaitengana bihotza badoakigu, egin ahaleginak harengandik pentsamendua aldentzen eta Jainkoagana bihurtzen, eta Haren Maiestateak lagundu egiten du. Eta mesede handia egin digu, etxe honetan handiena eginda baitago, izan ere, geure buruagandik askatze hau eta geure buruaren aurka egitea gauza latza da, bat bat eginik gaudelako eta geure burua maite dugulako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia