Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 388

2008
‎Hala, Kanadara bidaia egitea familia elkartzeko toki egokia izan daitekeelakoan gezur bat asmatzen du: gaixotasun bat duela, eta ebakuntza bat egin behar diotela esaten die. Semeak konbentzitu, eta Kanadara joango dira, eta han erizain bat eta haren alaba ezagutuko dituzte.
‎Amorrua ematen dit zaleren bat ikurrinarekin ikusi, bere ondotik pasa, eta ale, ale esanez ari dela entzuteak. Askotan aritu naiz kontu horri bueltaka, eta hausnarketa txiki bat egin beharko genukeela uste dut. Ez dakit ez ote garen ari ikurrina oso komertzial bihurtzen.
‎Lo txar bakarra laburra dena da harentzat. «Oso txarra da bidaia bat egin behar duzulako edo goiz esnatzeagatik bi ordu bakarrik lo egitea. Batzuetan nahiago dut lo hartu ez eta zuzenean joatea».
‎Azkenik, konfrontazio ongi hezi baten bitartez egin behar da hau guztia, herriak aukeratu dituen pertsonak errespetatuz. Pertsona horien fama belztea, kalumniatzea, iraintzea eta mehatxatzea herriaren kontra egitea da.
‎Kantuak aukeratzea «nahiko zaila» izan zela onartu du, abesti asko baitzeuden aukera egiteko. Erdi txantxetan esan du beste proiektu bat egin beharko dutela kanpoan gelditu direnekin. «Abesti politak, ezagunak, ilusio berezia egiten zigutenak aukeratu ditugu».
‎«Nolabait eskema berritzaile bat asmatu nahi genuke, gaur egungo departamendua-autonomia eztabaida eskizofreniko horretatik ateratzeko. ABk bere ekarpen bat egin behar luke».
‎Zehazki, irailaren 23an aztertuko du Euskararen Nafar Kontseiluak testua, eta kideek urriaren 15a arteko epea izanen dute zuzenketak aurkezteko. Nafarroako Gobernuak dekretua behin betiko onartu baino lehen, halaber, Nafarroako Kontseiluak beste txosten bat egin beharko du.
‎Ikastaroa bukatutakoan, proiektu bat egin behar izaten dute ikasleek. Enpresa edo unibertsitate batean egiten dituzte proieku horiek.
‎Hori egia da, jokalari gazte erakargarri batzuk baditugu taldean oraindik ere, eta zerbait izan da, baina azkenean hemen geratu dira denak. Iragan sasoikoa egundokoa izan zen, eta talde berri bat egin behar izan genuen egun batetik bestera. Orain, berriz, taldea eginda dagoela esango nuke, eta talde indar horrek puntuak eman behar dizkigu.
‎Haien asmoa sei eta hamar lagun arteko talde bat osatzea da, eta ahalik azkarrena bilera bat egitea. «Euskarak ikastaroetan duen lekua areagotzeko ditugun baliabide eta aukeren inguruan hausnarketa bat egin behar dugu eta, behin hori eginda, arrakasta izango duen eskaintza on eta erakargarri bat prestatu».
‎«Gazte nintzanean, tindalari eta dantzari nintzen. Biak gustukoak nituen, baina hautu bat egin behar izan nuen: dantza».
‎Azkenik, Baltasar Garzonen ikerketa egiteko modua bera modu zuzenagoan egin daitekeela gaineratu du. «Ez dugu uste epaile bakar batek neurri honetako ikerketa bat egin dezakeenik; batzorde batek egin beharko luke gure ustez».
‎Hori dela eta, eta Txinako gertaerak sortu duen krisiaren ondotik, azterketa bereziago bat egin beharko litzatekeela uste du Bittor Rodriguez EHUko Elikaduraren Toxikologiako irakasleak. «Elikagai baten proteina neurtzeko, nitrogenoa neurtzen da normalean, pentsatuz proteinetan sartu dela elikagai honetan dagoen nitrogeno guztia, baina beste nitrogeno iturri bat sartu baldin badut, analisiek ez dute bereiziko.
‎Krisiaren tamaina ikusirik, zangoak dardarka hasi zaizkio neoliberal askori. Espainiako CEOEko presidente Gerardo Diaz Ferranen ustez, «etenaldi bat egin behar da merkatu libreko ekonomian», eta esku hartzeko neurrien alde egin du, AEBetan bezala. Bazter guztietatik atera dira Keynesen falta sumatzen duten ekonomistak, eta hainbat guruk, hala nola Joseph Stiglitz Munduko Bankuko zuzendari kudeatzaileak, esana dute sistemaren hipokrisia dela gertatzen ari den guztia.
‎Ez, hondakinen behin betiko desbideratzea 30 eguneko epean egingo da. Kontua da plataforma bat egin beharko dela kamioiak ibiltzeko, zaborrontziekin maniobrak egiteko. Proiektu motaren arabera epe bat jartzea arriskutsua izan zitekeen, ezinezkoa gerta daitekeelako.
‎Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek, lagunek, Tolosako herritarrek eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek agerraldia egingo dute, gaur manifestazioa abiatzekoa zen leku berean. 1983an bahitu, torturatu eta hildako bi gazteak desagertu zireneko 25 urteurrenean, haiek oroitzea eta eurekin gertatutako guztia salatzea zen atzoko manifestazioaren asmoa, eta hori prentsa aitzineko agerraldi batean egin beharko dute gaur. Gaurkoan, ordea, beste zerbait ere badute salatzeko, atzoko manifestazioa debekatu eta indarrez galarazi izana, alegia.
‎Orduan, jakin-minak eraginda, haren polizia sena piztuko da, eta zer gertatu den ikertzen hasiko da polizia ohia. Bidean haurtzaroko lagun baten aurka egin beharko du. Droga munduko buruzagia da haurtzaroko laguna.
‎Horrela jakinarazi dio Dominique Bussereau Frantziako Garraioetarako estatu idazkariak Jean Castaings Paueko Kontseilu Nagusiko presidenteari. Beste bide baten beharra berresteaz gain, erabilpen egokia bermatu nahi bada Lapurdin geltoki bat egin beharko litzatekeela jakinarazi dio. Xedearen bilakaera eta finantzaketaren osaketa aztertzeko bilduko dira azaroaren 13an.
‎Baina artistek badute irtenbide bat: esatea, hau elkarrizketa bat da, eta, orain, beste galdera bat egin behar dut nire lanean, beste norabidean eramateko, terroristek hartuko ez zuketen norabidean.
‎Hala ere, epaimahaiaren ustez, liburuaren edizioa ez dago kontatzen denaren maila berean;, zoritxarrez, euskal haur eta gazte literaturan sarriegitan gertatzen den bezala?. Beste edizio bat egin behar dela iradoki du epaimahaiak. –Bestelako edizio batean liburu duin honen dohainak are gehiago nabarmenduko liratekeelakoan gaude?.
‎Marrazki bizidunak. 84 min. Hiru euli astronauta bilakatuko dira, eta Ilargira bidaia harrigarri bat egin beharko dute. Hiru dimentsioko zinema aretoetan propio ikusteko egin den aurreneko marrazki bizidunetako filma da.
‎Gero, kiroletan nenbilela norbaitek esan zidan albistegietara pasatu beharko nukeela. Beste era bateko saioren bat egin beharko nukeela esaten didan jendea ere badago. Baina oraintxe bertan nik dudan helburu bakarra da albistegietan bidea jorratu eta aurkezle lan honetan hobetzea.
‎Orain, neurria berretsiko bada, diputatuek beste saio bat egin beharko dute. Urtarrilaren 5ean dira egitekoak, Gabonetako oporren ostean Legebiltzarrak berriz ere jardunari heltzen dionean.
‎Bilera bat egin behar dugu BBK-rekin. Guztientzako izan da sorpresa.
2009
‎Goizez eta arratsaldez irekita daudela, oraindik opariren bat egin behar duenak zerbait berezia aurkitzeko egokiera du Bilboko eta Donostiako azoketan.
‎Hortaz, halako arazoak izan dituzten etxeetan anplifikagailu berriak jarri behar izan dituzte. Horrek esan nahi du antenistari deitu behar zaiola, eta gastu bat egin behar dela etxeetan. Horrek audientzia galtzea ekartzen du.
‎Bide horrek politikagintzan normaltasunez egin behar litzatekeena, arazoak konpontzeko esertzea, eragotzi egiten duela adierazi du. Eta hori gertatu izanari buruz autokritikaren bat egin beharko dela.
‎Mutikoak zera azaldu zion: arratsaldean bidaia bat egin behar zuela gurasoekin eta liburu bat nahi zuela bidean irakurtzeko. Primeran!
‎Dena dela, Matak jakinarazi du hainbat proiektu eta bira Antzokitik igarotzekotan zirela, eta ziur aski, horiek guztiak beste hiriren batean egin beharko dira auzia behar bezala ebatzi arte. Hamairu urteko ibilbidean Radiation Toursen bitartez Antzokitik igaro diren talde esanguratsuak azpimarratu ditu Carlos Matak:
‎Azkenik, gutako bakoitzak hausnarketa bat egin beharko du etorkizunak Astigarribia autobide baten azpian zigortzea eta bi ertzetan urbanizatzea esan nahi duen. Hori guztia egitea merezi duen kamioi batzuen igarobidea saihesteko.
‎Novesek, ondorioz, Miarritzeren aurka nazioarteko jokalaririk gabe jokatzeko mehatxua egin zion: Igandean jokatu eta atsedenik gabe ikastaldi bat egin behar izan dute. Partida ezin izan dut ongi prestatu.
‎Iaz Galdeketaren Legea onartu baino lehenago, saio bat egin zen Zapaterorekin eta ezerezean gelditu zen. Orain beste saio bat egin behar da. Formula berriren bat bilatu behar da?
‎Halaber zahartuta dauden azpiegiturak berritu eta ospitale berriak eraikitzearen alde azaldu zen. Bizkaiko Gernika, Urduliz eta Enkarterriko ospitaleetako lanak berehala amaitu eta Donostian beste eraikin bat egin behar dela esan zuen.
‎Ez da estetika erraza ulertzeko, artea askotan ez baita zuzena, ez baita erraza. Entzuleak ere ahalegin txiki bat egin behar du, eta egiten baldin badu, gauza berri asko ezagutuko ditu. Izan ere, txelo jotzailearen ustez, orain egunero interpretatzen diren hainbat obrak iritzi asko izan zituzten aurka, berritzaileegiak zirelakoan.
‎Euroligako bolada ona bukatu zen, ACB ligakoa ere bukatu da. Noizbait bukatu behar zuelako, ez da drama bat egin behar. Arabako egunkaria kazetak aukeratutako lerroburuak zioen bezala, Tauri tonto aurpegia geratu zaio.
‎Gaia ez da oraindik Auzitegi Konstituzionalera heldu, ibilbide bat egin behar baitu horretarako, lehenik, ohiko auzitegietan. Bide hori amaitzean, eta babesik ez jasotzekotan, orduan, aurkeztu beharko litzateke helegitea Auzitegi Konstituzionalean.
‎Bestalde, NATOrekin duen lankidetza areagotzeko eskatu dio EBri. Clintonen iritziz, NATO indartsu batek Europako Batasun indartsu batekin egin behar luke lan. Ezin ditugu energia eta baliabideak alferrik xahutu, ildo berean jardun behar dugu, nabarmendu du.
‎Badu bizpahiru urte egoera hori hola dela, eta nik dudan pena bakarra da, gaur departamenduko Laborantza Ganbera mintzo delarik, ez dituela ELBri lotuak diren iritziak ekartzen ahal. Denentzako lan bat egin behar delarik, biziki inportanta da denak elkartzea mahai baten inguruan, denen iritziak biltzeko eta horren arabera politika bat egiteko.
‎Nire ustez, dena berrantolatu beharko da, eta gure kasuan argi dago aurrekontua murrizteko ahalegin berezi bat egin beharko dugula. Ez da erraza izango, baina posible da.
‎Gehienbat irrati formula bat da, baina gune aske bat ere behar da. Baina programa aske bat egiteak ez du esan nahi gauza eszentriko bat egin behar denik, zerbait entzungarria egiten saiatzen naiz. Batzuetan musika arina ere jartzen dut.
‎Autoarekin bidaia luzeren bat egin behar izanez gero, mekanika aldetik ondo aztertzea komeni da aurretik, bai eta agiriak ondo dauden ere, arazorik eta ezustekorik ez izateko.
‎Strubellen Lauki bat zen poema izango da elkarrekin zuzenduko duten mintegiaren ardatza. Literatura pieza horretatik abiatuta, lan txiki bat egin beharko dute ikasleek, nork berea. Aste osoa izango dute horretarako.
‎Orain, egitura sendo bat egin behar dugu
‎Hauteskundeak egingo dira klubean, zuzendaritza aldatuko da; beraz, aldaketak izango ditugu. Egitura sendo bat egin behar dugu, aurrera begira lehiakorra izango dena. Igotzea ez da garrantzitsuena.
‎Bereizkeria kasu horiei aurpegia jarri nahi izan die Defendatzaileak. Kasuak gizabanako batean irudikatuz gero, errazago ikusten direla azaldu du Errok, eta horren ostean irakurketa zabalago bat egin behar dela gaineratu du. Arazoa kasu zehatzen bidez ikusten da, baina arazoa orokorra da, gizartearena; guztiok konprometitu behar dugu horrekin.
‎Gabarra, motor bako ontzia da, mugitzeko beste ontzi batek egin behar dio tira. Athletic zaleek hainbat urtetan, eta, batez ere, azken hilabetean pilatu duten gogoarekin, asteazkenean irabaziz gero, nahikoa motor izango da poza bera gabarra mugiarazteko.
‎Kosher ardoa juduen erlijioaren errituzko ardo egokia da. Lehen batean edozein ardo izan liteke Kosher, baina mahastian hasi eta prozesu guztiko azken unerainoko kontrola juduen erlijioko pertsona kalifikatu batek egin behar du betiere.
‎Bilbotik bidali zuten agindua. Nire adina izanda ezinbestekoa nuela umetokiaren azterketa bat egitea, zitologia bat egin behar nuela. Gainera, premiazkotzat jotzen zuten kontua.
‎Abertzaletasunaren ikuspegitik hausnarketa bat egin behar da, izan behar duena sakonena. Epe ertainean, fruituak emango duen estrategia bat bideratu edo gauzatu beharrean gaude.
‎Sarearen kontrola kanpoan egoteak arazo larriak sortzen ditu energia politikak ezartzeko. Irtenbidea oso zaila da, baina nik uste dut etorkizunean sare elektrikoan iraultza moduko bat egin beharko dela. Momentu hauetan sare elektrikoa ez dago pentsatuta energia berriztagarrien ekarpen handi bat jasotzeko, erregai fosilak kontsumitzen dituzten zentral teknikoekin lan egiteko dago pentsatuta.
‎Animaziozko filma. 84 min. Hiru euli astronauta bilakatuko dira, eta Ilargirako bidaia harrigarri bat egin beharko dute. Hiru dimentsioko zinema aretoetan propio ikusteko egin diren aurreneko marrazki bizidunak dira.
‎Egun batzuk beharko ditu horretarako. Bitartean, jaioberri batekin egin behar diren tramiteak, geldituta. Bikote horretako kide baten amak egin du neurri baztertzailearen interpretazioa:
‎Hori horrela, plazako bertsoak enbor izanda guztien nahiak ase behar direla uste du: . Nik uste dut Hitzetik Hortzera-k bertsozale desberdin guztiak asetzeko programa bat egin behar duela. Gu saiatzen ginen denek ikusteko moduko saio bat egiten?.
‎Zuk esana da atzo: . Jokalariek urrats bat egin behar dute aurrera?. Zer esan nahi duzu?
‎Azpimarratu dugu memento zaila daukagula. Urte hasieran ikusten hasi ginen 2009ko aurrekontuak beste era batera egin behar genituela, emaitzak ez direlako berdinak izango, bi aldetatik: krisi ekonomiko orokorrarengatik, eta komunikabideen krisiarengatik.
‎Gu energia eolikoaren alde gaude, eta ez bakarrik eolikoaren alde, baita beste energia berriztagarrien alde ere. Energia plan orokor bat egin beharko litzateke, eta hor kokatu arazoa bere osotasunean, energia eolikoa barne.
‎Urrats bat egin behar da, eta ez da ezinezkoa. II-HEk errefusatu zuen indarkeriaren erabilera Auzitegi Konstituzionalean.
‎Ni horretan ez nago ados. Bakegintza premian ados gaude, baina haiek proposatzen duten ildo horretan azterketa bat egin behar dela uste dugu. Loiolakoak ez bazuen aurrera pausorik eman, izan zen ezin zuelako, behar bezalako baldintzak ez zirelako alde askotatik.
‎Hori bai, Luisao erdiko atzelaria kili-kolo dabil, eta, agian, Mirandak jokatuko du. Michael Bradley AEBetako selekzioaren erdilaria, berriz, zigortuta dago, eta Bob Bradley hautatzaileak aldaketaren bat egin beharko du zelai erdian.
‎Onkologoek eta medikuek une oro gaixoa nola dagoen jakiteko aukera izango dute tresna berriaren bidez. Hori jakinda, arbel digital batean azalpenak eman ahal izango dizkio gaixoari. . Egia da berregituraketa txiki bat egin beharko dugula lan taldean, ia une oro norbaitek arduratu beharko baitu zerbitzu horretaz. Horrek ahalegin berezia eskatuko digu, baina merezi du?.
‎Hala ere, bigarren txandako garaile Pedre, ak sei segundo kentzen zizkion une horietan. Bandera irabaztea oso zaila zutela jakinda, egoera iraultzeko handiren bat egin behar zutela jakitun, direnak eta ez direnak jo zituzten Castrokoek. Bandera beraiena zen.
‎Atal berean, kultur kronika bat egingo du ale bakoitzeko pertsona bakar batek. Kultur ekitaldien jarraipen bat egin beharko du arduradunak (hitzaldiak, aurkezpenak...).
‎Edo ikertu egin beharko litzatekeela halako erregistro baten fidagarritasuna, enpresen adierazpen borondatezkoetan oinarritzen baita. Edo konparazio ikerketa bat egin beharko litzatekeela, Autonomia Erkidegoko ingurumen agintariek 2007an ezarritako isunei buruzkoa. Hona hemen emaitza zenbait:
‎Behin eta berriro esan diogu Alan Garciari oraintxe duela urrezko aukera gure eskualdeko administrazio sistema berriro egiteko. Erreforma bat egin behar da, Amazoniaren eta hiriburuaren arteko harremanak hobetuko badira. Bakean bizi behar dugu, behingoagatik.
‎–Kanoa bat egin behar al duzu??, harritu zen Pakaika. –Tangitanoek [txuriek] ez dute ba horrexen beharrik...
‎Baliorik gabe utzi zuen, ordea, epaileak, jokoz kanpo baitzegoen, argi-argi. Lezioa ikasi ordez, txarrera egin zuen Athleticek, eta Iraizozek beste geldiketa bikain bat egin behar izan zuen 33 minutuan. Nino-Iraizoz, hori zen atzoko lehia.
‎Bai. Hasiberrioi ez digute goitik behera begiratzen; komentario bat egin behar baduzu, zelaian edo entrenamenduan lasai egin dezakezu, ondo hartuko dizutelako. Jendea prest dago ekarpenak entzuteko.
‎Beraz, osoko zuzenketa aurkeztuko diegu. Zuzenketa partzialetan, berriz, gauzak beste modu batez egin behar direla uste dut. Zuzenketa partzialen bitartez, EAk hainbat tokietatik iritsi zaizkion eskariak bideratuko ditu.
‎Bideratuta utzi dute sailkapena, baina beste urrats bat egin behar dute txartela lortzeko
‎Horregatik beharrezkoa da estrategia aldatzea. Ezker abertzaleak geldiune bat behar du, sakoneko eztabaida bat egin behar du eta sakoneko aldaketak egin behar dira, adierazi du Etxeberriak. Gizartean badago aldaketa politikorako nahia, baina aurrerantzean asma dezan, ezker abertzaleak aldaketak behar ditu.
‎Dokumentala. 81 min. Floridako kostaldean jaiotako dortoka batek bidaia luze bat egin beharko du Afrikara iritsi arte. Bidean anai-arreba batzuk galduko ditu.
‎G -20, CSI, Bi errepidean eta Plató 2.0 Esan bezala, G -20 Bertan deigarria egin zitzaidan 3 urteko haur bat hiltzeagatik injustuki hedabideek hiltzaile eta bortxatzailetzat jo duten Diegoren aldeko mezua, bereziki etxe berdineko (T5) albistegietan emandako berria hartu baitzuten adibidetzat. Ea krimenik egin ez duten hainbat errugaberi barkamena noiz eskatuko dieten (Auzitegi Nazionalarekin bakarrik saio berezi bat egin beharko litzateke helburu horrekin). Salto.
‎Alex Euskal Herrira dator beka batekin. Europaz azterketa bat egin behar du. Lehenagotik ezagutzen du Euskal Herria eta bere jendea.
‎Agian, lana egiten hasi beharko nuke, baina hori ona da. Hamazazpi urte-edo badaramazkit sormenetik biziz, eta lan pila bat egin behar da lanik ez egiteko. Orduan, bizitza horretan aldaketaren bat-edo etorriko litzateke, ez kolpetik, baina hasi beharko nuke pentsatzen.
‎Eusko Jaurlaritzara iristearekin bat, PSE-EE katakonbetatik irten eta kalera gerturatu dela dio Egigurenek. Orain, beste urrats bat egin behar dutela uste du. Ohituta gaude halako eztabaidetara.
2010
‎Bidea propio egiten du norberak, edo ez du egiten. Printzipioetan bidelagun izan gaitezke halako momentuetan edo defentsa bat egin behar denean, dena delako minimo batzuk adostu behar direnean. Ikusi dugu denboraren gestio horrek Gernikako Akordioa pixka bat behartu egin duela.
‎Gurbillaundi baserrira iristean, Bedaiora joateko bi aukera ditugu. Lehena, pistatik 300 metro egin ondoren Ugartetik Bedaiora igotzen den errepidera iritsiko gara, eta kilometro bat egin beharko dugu herrira heltzeko (PR-GI 112). Bigarrena, berriz, baserria pasatu eta ezkerrera, belardian ateratzen den bidetik, altuera pixka bat hartu eta lokaztuta egoten den bidetik Arrupe baserrira helduko gara.
‎Berdintasunak esan nahi du erabakiak elkarrekin hartu behar direla, eta ez erabakitakoarekin bat egin behar dela, ohartarazi dio NATOri Serguei Prijodkok, Dimistri Medvedev presidentearen aholkulariak. Misilen kontrako defentsan elkarlana bultzatzea izan da Lisboako bileraren egiteko bat.
‎Asel Luzarraga Bermeon ezagutu nuen, duela urte batzuk, elkarrizketa bat egin behar niolako, Hitza-n beharrean nengoenean. Oso lasai eta eroso sentitu nintzen berarekin berbetan, kafetxo baten bueltan.
‎Sorpresa handia izan da. 90eko hamarkada erdialde horretan ibili ginen bete-betean, eta gero lana eta ikasketak zirela eta, geldialdi bat egin behar izan genuen. Guk uste baino luzeagoa izan zen, eta bederatzi urtez egon ginen jo gabe.
‎Zurutuza osatzen ez bada, Lasartek beste aldaketa bat egin beharko du hamaikakoan, derrigorrean egin beharreko bigarrena. Izan ere, Dani Estradak meniskoa hautsi du, eta bi hilabete inguru beharko ditu berriro jokatzeko prest egoteko.
‎Hitzari balioa aitortzen bazaio, zor zaio errespetua ere. Espainiak road show bat egin beharko du nazioarteko landan barrena bere ekonomia estrategia hitzez azaltzeko, eta, agian, arrakasta izango du aurrerago, ekintzez ere jokamoldea bermatzen badu. Horren guztiaren termometro gisa balioko dute zor publikoaren enkanteek eta burtsak:
‎Hernaniko Langile ikastolako Organo Gorenak atzo egin zuen agerraldia, eta salatu zuen metodologia, proiektu pedagogikoa, azpiegiturak, irakasleak, zerbitzuak, barne arauak, gurasoen parte-hartzea, kudeaketa... behar bezala zehaztu gabe dituen eskola batean egin beharko dutela matrikula. Hernanin hiru ikastetxek eskaintzen dute DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:
‎Langile beregainek 49 eurotik aurrera, kontratu motaren arabera, eskura dezakete Xperiaren bigarren bertsioa. Deietarako ez ezik, datu konexioetarako kontraturen bat egin beharko dute. Edonola ere, pentsa daiteke laster zabalduko dietela telefono hau erosteko aukera Vodafoneren gainerako bezeroei, pixka bat garestiago izanda ere.
‎Besteak beste, bere ekimenez telebista, Internet eta prentsa enpresak sortu ditu; BERRIA egunkaria, esaterako. Baina, Joxean Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakariak jakinarazi duenez, duela bi urte, taldearen bosgarren urteurrenaren bueltan, beste urrats bat egin behar zelakoan, fundazio bat eratzeko ideia hasi ziren aztertzen. Hala, bi urtez egitasmoa lantzen aritu ostean, 2009ko urte amaieran gauzatu zen, BERRIA fundazioa sortuz.
‎Caparrosek ez du euskal derbirako duen asmoen berri eman. Baina jakina da gutxienez aldaketa bat egin beharko duela. Txartel pilaketa dela tarteko, Andoni Iraolak ezin izango du jokatu.
‎Izan ere, legearen arabera, atxilotuak deklaratu nahi badu, betiere instruktore, idazkari eta inkomunikazio kasuetan ofiziozkoa den abokatu baten aurrean egin behar baitu. Beste edozein galdeketa legez kanpokoa da, baina halakoak hain izan dira betidanik ohikoak ezen orduan Euskal Gobernuko Barne Sailburu zen Juan Mari Atutxari behin ihes egin baitzion Ertzaintzak abokaturik gabeko galdeketak egiten zituela:
‎pasahitza eman ostean, ezkutuko gela batean bildu ziren. Artean ez zekiten zein zen helburua; ekintza bat egin behar zutela baizik ez zekiten. Handik gutxira, Irgun-eko buru bat azaldu eta hizketan hasi zitzaien.
‎Sobera abstraktua egiten zait bakarrik musikan izatea. Bakoitzak bere buruaz halako definizio zorrotz bat egin behar du. Bere burua saltzen jakin behar du ere.
‎Ez dugu beti denborarik arrañatzera eramateko. Egun batez egin behar litaike, baina gero usatzen zara.
2011
‎Bereizketa bat egin behar da. Herri arteko errepide sarean bi lagun gutxiago hil dira, eta herri barrukoan, berriz, bi gehiago hil dira.
‎Azken batean, haiek dira antolatu duten jarduera horretan gertatzen denaren arduradun nagusietakoak. Batzuei nekeza eta astuna irudituko zaie halako plan bat egin behar izatea eta erabiltzaileei azaltzea. Baina gerora konturatuko dira ez egiteak kostu ekonomiko, moral eta judizial handiagoa izango duela zerbait gertatuz gero.
‎Arrisku bat da, eta hor dago. Baina 1 Formulako autoak araudi baten barruan egin behar dira, eta horren barruan egotea da lehen baldintza.Aurten pisua 640 kilora igo denez, arazoa al da hori. Tira, pisua beti da arazo. Baina gidariaren pisua ere kontuan hartzen denez, ez da gauza bera.
‎Orain bakarrik Himalayan, zortzimilakoetan pentsatzen dut, hurrengoa zein izango den. Bizitza pertsonalari ere tarte bat egin behar diot, eta horrek beste aldetik pixka bat uztea ekarriko du. Zaila izango da, zeren erritmoa, gauzak egitea gustukoa dut.
‎Trenarekin, berriz, AHTaren onurak defendatzen ari dira. Nik uste, gaiaz benetako gogoeta bat egin behar dutela.
‎«Itxierari sostengua emateak hertsi egingo dela erran nahi du».Roigen arabera, foru gobernuak begi onez hartu du orain arte Espainiako Gobernuak auziaren inguruan plazaratu duen jarrera. «Zapaterok jakinarazi du Espainian zentral nuklearrek duten segurtasunari buruz azterketa sakon bat egin behar dela; logikoa da emaitza horien zain geratzea. Orduan emango du Nafarroako Gobernuak gai horren inguruan duen iritzia».Nafarroak energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin duela gogorarazi du kontseilariak.
‎Kanpoko portua inguru «giltzarri» batean dagoela azaldu du, eta, eraikitzekotan, zuritu behar dela hori: osasunari edo segurtasunari lotutako arrazoiak soilik onar daitezke.Alegazio guztiak hartu, eta ingurumen eraginei buruzko beste txosten bat egin beharko du orain Pasaiako Portu Agintaritzak. Hernandok jakinarazi du urte bukaerarako amaituko dutela hori.Erakundeen adostasuneanPuntu deigarria badu Ingurumen Ministerioaren alegazioak.
‎Eta, egoera horretan, Gatikak hartu beharko luke indarra, ez Gueñes-Itsaso bideak», dio Alex Etxeberria legebiltzarkide jeltzaleak.Beste korridore bat egitearen kontra dago EAJ, Etxeberriak dioenez «jasangarritasunaren ikuspegitik» ez lukeelako justifikaziorik: «Gueñes eta Itsaso artean linea berri bat egiteko, 30 metroko zabalerako korridore bat egin beharko litzateke, eta horrek basoetan eragingo luke».Oraingoz, Red Electricak ez du iritzirik eman. «Baina, udalerriek kontrako jarrera agertu ondoren, beste aukera batzuk aztertu beharko ditu.
‎«Auzitegiek atzo [herenegun] egin zuten gauza bakarra izan da estatu konstituzionala ez desegitea», gaineratu du. «Espainiako Estatuan hausnarketa sakon bat egin behar dute, ikus dezaten zuzenbide estatuak ezin duela egon politikaren gainetik».Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta Bilduko kidearentzat ere ez dago botere banaketarik Espainiako Estatuan, auzi honetan eta beste askotan egiaztatu ahal izan duen moduan. Bai Bilduren zerrendak baliogabetu zituen Gorenaren erabakian bai konstituzionalaren erabakian «presio politikoak» egon direla adierazi du.
‎Hautaproben arduraduna da EHUn. «Kimikan, adibidez, laborategiko proba bat egin beharko genuke, eta oraingo ereduan ez dago denborarik eta lekurik». Onartu du molde hori letorkeela bat egungo unibertsitate ereduarekin:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia