Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2008
‎Koskolakoek disko bat egiteko asmoa dute. Hasieran euskal musikaz bakarrik osatutakoa egin nahi zuten, baina, taldekide batzuen iritziz, atzerriko abestiek ere merezi dute diskoan egotea.
‎Vendetta taldea 2007 urteko maiatzean sortu zen, 16 kolore jai bat ekimenaren eskutik. Ekimen horrek sanferminetako peñen inguruko disko bat egiteko asmoa zuen, eta Vendettakoek Irrintzi peñako ereserkia egin zuten.
‎Eta 121 musikari biltzen dituen taldeak ez du baztertzen ekimen gehiago egitea. Kontzertu erraldoi bat egiteko asmoa buruan darabilte. Zubiak azaldu duenez, uda garai txarra dela-eta irailetik aurrera landuko dute gaia.
‎Aitor Irure erabat kontzentratuta ari da hondarrezko irudia egiten. Hasieran gaztelu bat egiteko asmoa zuen, baina, azkenean, nahiago izan du dortoka bat egitea, «hobeto ateratzen zaizkit», dio. Udan hondartzara etortzen denean hondarrarekin irudiak egiten aritzen dela dio, beraz, nahiko praktika du harezko irudiak egiten.
‎Podcast bat egiteko asmoa badut. Hala, ordutegia ez da arazoa izango, irratiko saioak edozein unetan Internetez jaitsi eta entzuteko aukera ematen baitu.
‎Aste Santuan 17 eguneko oporraldia, Gabonetan 2 aste... Europako egutegiarekin bat egiteko asmoz egin dituzte aldaketak. «Orain ez dute arazorik egutegia aldatzeko, baina gure egutegi propioa jartzeko eskatu diegunean, ezinezkoa izan da ezer ere aldatzea», salatu du Ortizek.
‎118 min. Ama ezkongabe erakargarri batek slacker batekin egingo du bat trama arriskutsu batean. Bestalde, terrorista batzuek hilketa politiko bat egiteko asmoa dute, eta trama horretan ahots misteriotsu bat ere nahastuko da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
‎118 min. Ama ezkongabe erakargarri batek slacker batekin egingo du bat trama arriskutsu batean. Bestalde, terrorista batzuek hilketa politiko bat egiteko asmoa dute, eta trama horretan ahots misteriotsu bat ere nahastuko da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Basauri (Bilbondo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iru, ea (Golem La Morea, Olite), Tutera (Oscar), Uharte (Itaroa), Viana (Las Ca, as).
‎118 min. Ama ezkongabe erakargarri batek slacker batekin egingo du bat trama arriskutsu batean. Bestalde, terrorista batzuek hilketa politiko bat egiteko asmoa dute, eta trama horretan ahots misteriotsu bat ere nahastuko da. Thriller generokoa da.
‎«Emoziotik sorturiko liburua» da Juan Mari Lekuona hurbiletik(), Otaegik azaldu duenez: «2005eko azaroaren amaieran, Juan Mari hiltzear zegoela, Oiartzungo San Nikolasen ospakizunen bezperan, gertakari horien emozioaren baitan sortu zen omenezko liburu bat egiteko asmoa Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordearen eta bereziki Jean Haritxelharren eskutik».
2009
‎Hala, Kadimak hilabete eta erdiko epean koalizioa osatzea lortzen badu behintzat, Likudek oposizioan jarraitu du. Izan ere, adituen arabera, ez dirudi Livnik Netanyahurekin bat egiteko asmorik duenik. Biek ala biek azken egunetan hitz gogorrak izan dituzte Hamasen eta hura sostengatzen dutenen aurka, baina Likudeko burua Tel Avivek sinatutako bake akordioen aurka agertu izan da beti, Livni bera ez bezala.
‎PSE EEren arabera, bileratik ondorioztatu du Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ulertzeko bi ikuspuntu daudela uneotan mahai gainean: Batetik, azken hamar urtean ezagutu ditugun politikekin aurrera jarraitzeko EAJko lehendakari bati eutsi nahi diotenen ikuspuntua; bestetik, herrialdea batu, pluraltasuna defenditu eta gauzak beste modu batera egiteko asmoz, beste lidergo batekin beste garai bat ireki nahi dugunona.
‎Sektorearen egoera txarra izan arren, Fiatek ez du PSA Peugeot Citroen taldearekin bat egiteko asmorik, ez harekin ez beste inorekin. Enpresaren zuzendaritzak ukatu egin du Il Sole 24 Ore egunkariak argitaratutako albistea.
‎Valentzian zilarrezko domina irabazi zuen 60 metrokoan. Egun batzuk geroago, hala ere, Chambersek ezusteko erabakia hartu zuen, eta Castleford Tigers Ingalaterrako errugbi taldearekin proba bat egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen. Asmoa bere horretan geratu zen, Castleford Tigersek ez baitzion kontraturik egin.Ondoren, Pekingo Olinpiar Jokoetan aritzeko ahalegina egin zuen, baina Erresuma Batuko Olinpiar Batzordeak ez zion debekua kendu.
‎Nafarroako kolonbiarren elkarteak ere salatu du hilketa, eta asteburuan Giraldo omentzeko asmoz ekitaldiren bat egiteko asmoa dutela azaldu dute elkarteko ordezkariek.
‎Urtegiaren inguruan parke ludikoa, ur bizien kanala, erregatentzako eremua eta aisialdirako zenbait egitasmo egon dira urte horietan guztietan mahaiaren gainean. Urtegiaren bueltan pista bat egiteko asmoa egon badago, baina gainerako eskaera eta egitasmoak ez dira, oraingoz behintzat, egingo. Diputazioa Ibiurko ura Tolosaldean banatzeko azpiegitura prestatzen ari da; araztegia eta ur biltegiak eraikitzeko lanak martxan daude, urtegia zerbitzuan jartzen denerako, lanak amaituta egon daitezen.
‎Jotazalea zara zu, bistan denez, eta aurreko liburuan hori landu zenuen. Trilogia bat egiteko asmoa duzu.
‎Gaur egun bat bada, baina gobernuek hautatua. Lan bat egiteko asmoa dute frantses hiztunak diren jatorrizko herrien koordinaketarekin ere.
‎Duela bi urte egitekoak ziren ihesaldi horrekin gehiagotan ere saiatu izan direla zabaldu zuten berri agentziek, Guardia Zibilaren iturriak aipatuz, eta aurtengo udan beste saio bat egiteko asmoa izango zuten hipotesia ere ez dutela baztertzen. Hala,, iheserako saio bat bertan behera utzi?
‎PSEko Jose Antonio Pastorrek azaldu zuen aurreneko aldia dela EITBko zuzendari nagusirako, profesional fidagarri? bat hautatzen dena,, kalitateko telebista objektibo bat egiteko asmoarekin?. –Izpiritu irekia izan dezala eta telebista egiatia egin dezala eskatzen diogu?.
‎Aniztasun afektibo sexualari buruzko agenda politiko bat egiteko asmoa du Gizarte Gaietarako Sailak
‎Superpop proiektua ez da mugatu artisten arteko eztabaida prozesura bakarrik. Bildutako artista bakoitzari obra bat egitea eskatu zieten, gero erakusketa bateratu bat egiteko asmoz. Artista gazte horien lanak irailaren 3ra arte egongo dira ikusgai, bi areto banatan; bata, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian, eta bestea Ignacio Aldekoa Kultur Etxean.
‎Gaurko saioa amaitzeko, Frantziako Voyage en Sol Majeur ia ordubeteko dokumentala emango dute: 40 urtez Marokora bidaia bat egiteko asmoa atzeratzen ibili ondoren, iloba zinemagileak eramango du Aime Afrikako herrialdera, aitonak 93 urte dituenean. Herrialdea deskubritu ahala, bizitzaz berriz gozatzen ikasiko du adinekoak.
‎Mendiak gaineratu du bere saileko zuzendaritzak bat egiten duela dekretuaren espirituarekin eta helburuarekin. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak Justizia arautzeko dekretu berri bat egiteko asmoa duela jakinarazi du. Dekretu horrek, besteak beste, Justizia Administrazioa euskalduntzea izango du helburu, Justizia sailburuaren esanetan.
‎Vida en las estrellas. Bi emakume kirolari ezinduren bizipen eta lekukotasunak dira, mendiaren testuinguruan bilduta, eta ezinduen integrazio bidean urrats xume bat egiteko asmoz jaso dituzte. Ikus entzunezkoa aurkeztu berri dute Iru, ean, eta astelehenean eta ostegunean eskainiko dituzte hurrengo bi emanaldiak, Iru, eko Juslarocha civivoxean, 19:30ean.
2010
‎Belgikako Legebiltzar Federalean ordezkariak dituzten zazpi indar politikoen arteko negoziazioen kate luzean amore eman du Elio Di Rupo sozialista frantses hiztunak. Iragan ekainaren 13ko hauteskundeen ondotik, hark zuen flandriar eta frantses hiztunen artean estatu federalaren erreformari buruz eta gobernu akordio bat egiteko asmoz abiatutako negoziazioen ardura. Ahalegin horretan porrot eginik, lehen aldi batez, kargua uzteko asmoa azaldu zion Albert II.a erregeari joan den agorrilaren 29an.
2011
‎ETBk enkargua egin dio Tentazioa ekoizpen etxeari Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriarekin gidoi bat idazteko, etorkizunean telefilm bat egiteko asmoz. EITBko 2011ko proiektuetako bat bezala aurkeztu bazen ere, Tentazioa ekoizpen etxetik adierazi dute proiektu hori noiz gauzatu daitekeen ez dakitela.
‎EAJk presa du, bat egitea orain lehen baino premiazkoagoa dela uste baitu. Ortuzarrek PSE EEri eta PPri esan zien iraganean EAJ ez dela izan bat egiteko asmoak zapuztu dituena.Patxi Lopezek ez ditu kutxak presionatu nahi. Bat egiteko egitasmoak kutxetan sortu behar duela eta bat egiteko eredua kutxek aukeratu behar dutela esan zuen atzo.
‎Zonbizaleak. Eta Ataunen lanean zirela sortu zitzaien zonbiei buruzko film bat egiteko asmoa, hitz aspertuan. «Dena elurtuta zegoen, eta oso paisaia ederrak ikusten genituen alde guztietan», dio Padinek.
2012
‎«Elkar ezagutzen» hasi direla esan zuen, modu poetikoan, Ipar Kutxako ordezkari batek atzo. Ez da bazkide edo kapital premiak bultzatutako bat egiteko asmoa; bai, ordea, sektoreko lehiakideak gero eta handiagoak eta gero eta lehiakorragoak izateak bizkortutakoa. Bien tamaina eta indarra ikusita, praktikan, Euskadiko Kutxak bereganatu egingo du Ipar Kutxa.
‎Grabatuekin gauzak ongi joanez gero, topaketa haien filosofia hartu nahi dugu berriz ere. Oraindik ez dago zehaztapenik, baina ez da soilik erakusketa bat izango; hitzaldiak egingo ditugu, eta Noaingo borrokaren urteurrenean esku hartze espazial bat egiteko asmoa ere azaldu da ideien artean». Arte erakusketa birtuala ikusteko, bisitatu webgune hau:
‎«Euskaldunak dira, eta batzuk ezagutu gaituzte; haien ikasleak izan gara». Eta oso modu baketsuan serorengana joan dira beren proiektua azaltzera, tratu bat egiteko asmoarekin. Baina, zoritxarrez, elizan ez dirudi gauzak pertsonek erabakitzen dituztenik; hierarkia beti hor da, diziplina eta obedientzia.
‎CNTtik, adibidez, 2.600 txosten ditugu frankistek fusilatu eta torturatu zituzten kideei buruz», zehaztu du Fuentesek. Gainera, Euskal Herrian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Espainian lan horretan ari diren elkarteen eta eragileen batzar bat egiteko asmoa ere badute. «Argentinako kereilen harira sor daitekeen egoera aztertzea eta etorkizunean zer egin daitekeen zehaztea da xedea.
2013
‎Hamar urtera, beste lege bat Genero indarkeriaren aurkako lege berri bat egiteko asmoa iragarri zuen Nafarroako Gobernuak iaz, «egungo errealitateari erantzungo dion legea», Gizarte Gaietarako kontseilari Elena Torresen hitzetan. Asmoa genero indarkeria kontzeptua bera zabaltzea da, eta bertan txertatzea prostituzioa, sexu esplotazioa eta emakumeen trafikoa.
‎datorren asterako eguraldi ona iragartzen badute, gailurrera igoko gara», adierazi du lemoarrak. Hasiera batean egiteko asmoa zuten ibilbidea alde batera utzi behar izan dute, izotzak estali egin duelako. Datozen egunotan, behin pareta azpian kokatzen direnean, erabakiko dute nondik igo.
‎Baimena zuten zundaketak eten ditu, inguruko herrietan sortutako aurkakotasuna ikusirik, baina zundaketa gehiago lortzeko baimen eske jarraitzen du Geocali enpresak Nafarroan. Potasa meatze bat egiteko asmoa du Erreniega inguruan, eta beste hamahiru herritan zundaketak egiteko baimena eskatu dio Iruñeko gobernuari. Potasarik baden jakin nahi du, gero meategia egin ahal izateko.
‎«Baina, batez ere, jendearen esperientzietatik». Hasieran, fanzine antzeko bat egiteko asmoa zuten, bereziki emakume gazteei begira egina, baina apurka apurka eduki gehiago erantsi zituzten. Nolanahi ere, komunikazio erraza bilatu dutela nabarmendu du Arraitzak.
2014
‎Egoerak bertzelakoa dirudi Fallujahen. Iragan aste bukaeratik ISISen kontrolpean dago hiri gehiena, eta armadak hura berreskuratzeko erasoaldi bat egiteko asmoa du. Nuri al Maliki lehen ministroa bera zuzenean zuzendu zaie Fallujaheko «herriari eta tribuei», telebista publikoak erran duenez.
‎Obamak lehenbiziko hauteskundeak irabazi ondoren (2008), helburutzat markatu zuen tropak Iraketik erretiratzea. Irakeko inbasioa ez ezik, Afganistangoa ere gogoan hartuta, Obamak nazioartean esku hartzeko bertzelako politika bat egiteko asmoa agertu du aurten, inbasioak eta tropen erabilera masiboa saihesteko. Segur aski, horregatik paratu dira harremanetan Iranekin, aztertzeko ISISen aurka elkarrekin ekinbideren bat egin dezaketen.
‎Artikulu hartan kontatzen zen bazela txori bat Lawrenceren Clouds Hilleko basoko etxean (Ingalaterra) leihoaren aldetik beti kolpeka ari zena, eta gisa horretan Lawrence urduritu eta bere onetik ateratzen zuena. Artikuluak zioenez, Lawrenceren adiskide batek erabaki zuen txori hura hiltzea, Lawrence kanpoan zen bitartean, adiskideari mesede bat egiteko asmotan. Adiskideak txoriari tiro egin eta hil egin zuen, eta, aldizkariko artikuluaren arabera, une berean Lawrenceren motorra errepidetik irten zen; hilzorian geratu zen Lawrence, eta sei egun geroago eman zuen azken arnasa.
2015
‎Gurasoekin batera gaztandegi bat ireki zuen duela zazpi urte, Pirinioetako herri batean. 80 ardi zituzten hasieran, baina krisiak harrapatu zituen, eta negozioa kolokan utzi zien.Ikastaro labur bat egiteko asmoz deitu zuen Gomiztegira Dominguezek, eta ikasturte osoa egiten amaitu du. Luxu handi bat izan dela dio, behin eta berriz.
2017
‎2006an sortu ziren Supernova ardoak, sustraiak mantenduz baina kontzeptu berritzaile nabarmenarekin.Ankal, berriz, 2011n sortu zuten, haien hitzetan, «Dueroko Erriberako upategien irakaspenak eta tradizioa batzeko asmoz». Ankal ardo horiek frutatsuagoak badira ere, delikatuagoak eta orekatuagoak ere badirela esango nuke.Erabat desberdina da ardo horiek eskaintzen dutena, baina ez dut hautaketa bat egiteko asmorik, biek eskaintzen baitituzte bertuteak, onurak eta zenbaitetan emozioa ere esango nuke. Goza ditzagun, beraz!
2018
‎Sancti Spiritun gora bizitutakoa ez dut berehalakoan ahaztuko. Ez neukan denbora zehatz bat egiteko asmorik. Amaieran, belauneko minaren eraginez, sufritzea tokatu zait».Iban LetamendiEuskal selekzioko korrikalaria eta hautatzailea.
‎Roman bere indar guztiarekin hasten da arraunean ustez harkaitza dagoen punturantz. Juan, bien bitartean, lo kuluxka bat egiteko asmotan etzaten da.
2019
‎Suitza EFTA Europako Merkataritza Librerako Elkarteko kidea zen ordurako.EFTA 1960an sortu zuten zazpi estatuk, horien artean zegoen Suitza?, haien artean merkataritza askeko eremu bat sortzeko. 1989an, EFTAko estatuek Europako Ekonomia Esparruarekin bat egiteko asmoa zuten; hau da, orduan EEEko kide ziren bertze hamabi estatuekin esparru komun bat sortu nahi zuten langileen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea ahalbidetzeko. 1992an Maastrichteko Ituna sinatu zuten Europako hamabortz estatuk, eta EEE zena EB bihurtu zen horrela.
2020
‎Pierra Mentara [Frantzia, Alpeak] joatea nuen buruan ostean. Frantziar batekin egiteko asmoa nuen, baina egun hauetan esan dit ezin izango dela bertan egon. Bikotekidea topatu beharrean nago orain.
‎2014ko ekainean izan zen aldaketa, papereko edizioa berritzeko gogoetaren emaitza gisa. Egunkari esanguratsuago bat egiteko asmoari jarraituz, igandeetako edizioa sendotzea izan zen gogoetaren helburuetako bat; horren barruan, gai bat dosier modura lantzea erabaki zuen, eta mantxeta ere aldatu zuen, Igandea izena agerian jarrita.
‎Kasualitatez heldu zen Danimarkara, 2016an, eta han bizi proiektu bat egiteko asmoa du; egun, ume bat zaintzen egiten du lan. Daniera ere ikasten ari da, eta oinarrizko elkarrizketa bat izateko gai da.
2021
‎Urtaranek hiru konpromiso hartzea proposatu zuen, 2030 Agendari ekarpen bat egiteko asmoz. «Euskal udalerri gisa partekatutako ibilbide orri bat» bideratzeko asmoa du elkarteak, berotze globala geldiarazten laguntzeko.
‎Londresko erdialdean, Apple Corpsek —The Beatlesek sortutako korporazioa— dituen grabazio estudioetan. Telebista saio bat egiteko asmoa bertan behera uztea erabaki zuten. Eta, sormenean, giro ona piztu zen; horretan lagundu zuten Glyn Johnson soinu ingeniari eta musika ekoizleak eta Billy Preston piano jotzaileak; une batean, entseguetan teklista bat behar zutela komentatu zuten, eta, Harrisonen gonbita jasota, han ziren Prestonen hatz miragarriak.
‎Edonola ere, Iberlyzerrena ez da Euskal Herrian elektrolizagailuak eraikitzeko proiektu bakarra. Martxoan, lantegi bat egiteko asmoa dutela iragarri zuten Petronorrek eta Sener Bizkaiko ingeniaritza enpresak. Oso litekeena da fabrika Portugaleten eraikitzea (Bizkaia).
‎Zertarako? Industria asmodun norbaitek lortzen badu, ireki egingo da hesia; aldiz, biltegi edo antzekoren bat egiteko asmoa duen norbaitek lortzen badu, Babcock & Wilcox zenaren zoruarekin Amazonek egin bezala, hesia eraitsiko du garabi eta makinak ez dituelako.
‎Konfinamenduaren eragina eta ondorioak Nafarroako emakumeengan ikerketa aurkezteko, eta alboan izan zuten Sara Ibarrola ikerketaren egilea ere. 51 emakumek hartu dute parte, soslai ezberdinetakoak denak, eta taldekako elkarrizketak egin dituzte, ikerketa kualitatibo bat egiteko asmoz. Saio horietan martxotik maiatzeko lehen astera arteko bizipenak jaso dituzte.
‎1976 urtean Basauriko espetxean (Bizkaia) egon zen ihesaldi saiakera batean, hain zuzen. Espainiako Gobernuak agindutako amnistia orokorra baino egun batzuk lehenago, ETAko bi preso, PCEko bat eta bi preso arrunt elkartu ziren Euskal Herrian inoiz izan diren ihesaldirik harrigarrienetako bat egiteko asmoz.
‎Poliziak zapuztu zuen erakustaldiaren bukaera, eta legez kanpoko besta bat zela zabaldu zuten hedabide batzuek. Merabetek argitu du osasun neurriak errespetatuz antolatutako erakustaldi bat izan zela, eta aurreratu du irailean beste bat egiteko asmoa dutela.
‎Hogei erakusketa izango dira, gehienak aire zabalean. Egitarau digitalari dagokionez, jaialdi «hibrido» bat egiteko asmoa dute. Aizpuruk zehaztu du iaz Interneteko presentzia indartu zutela, irismena hainbat plataformatara bideratuz:
‎Bai, aurten ere Aste Nagusirik egongo ez denez, gure asmoa, abuztuan zehar, Bilbon ekintza kulturalak egitea da. Momentuz, lanean ari gara eskaintza zabal bat egiteko asmoz, baina argi dugu adin guztietarako aisialdi eta kultur alternatibak prestatuko ditugula.
‎Ustezko eliteentzako diseinaturiko ikasketen truke, urteko 8.000/ 10.000 euroko gastua izango du aipaturiko unibertsitateetako graduetan matrikulaturiko ikasleak; are gehiago master bat egiteko asmoa duenak. Gainera, horietako askotan start up edo egitasmo ekintzaile bat sortzeko tresnak emango dizkiote egresatuari, puntako teknologian oinarrituta.
‎Nazioarteko lehen lerroko hamaika artistaren lanak bildu eta haiekin erakusketa bat egiteko asmoa izan zuen ETAk 1970eko hamarkadan Parisen. Gernika 70 zuen izena proiektuak.
‎Ekologistek hasieratik izan dituzte segurtasunari buruzko zalantzak, eta 2014an izandako istripu batek areagotu egin zituen kritikak. Edonola ere, AEBetan jarraitzen dute eraitsitako zentral nuklearren erregaiarentzat lurpeko biltegi egonkor bat egiteko asmoarekin.
2022
‎Animoz «arraro» dago taldea; partida galdu zutelako, bai, baina baita partidaren inguruko guztiarengatik ere. Informazioa biltzen ari dira, eta txosten bat egiteko asmoa dute, baina «esperantza gutxigaz». Cukurova talde indartsu eta diruduna da, eta ez da seinale ona Eurokopak halako gauzak gerta daitezen uztea bera ere.
‎Sindikatuek diotenez, behin behineko ehun langile lanik gabe daude, eta martxan hasi arte ez dakite zenbat deituko dituzten. Horrekin batera, iragan azaroan enpresak lan erregulazio bat egiteko asmoa plazaratu zuen. 36 langileri eragingo lieke, 62 eta 63 urtekoak denak.
‎Elementu estrategikoei dagokienez, Euskal Harrera Eredua martxan jartzeko proba pilotu bat egiteko asmoa azaldu du Jaurlaritzak. Hurrengo urtean abiatu nahi du, eta harekin batera «atzerritar jatorriko pertsonen harrerarako laguntzak» mantentzeko eta hobetzeko ahaleginak egin; hala nola asilo eskatzaileentzako eta igaroan dauden etorkinentzako bizitoki baliabideei eustea, Errefuxiatuentzako Babes Komunitariorako Programa indartzea eta egun martxan dauden laguntzak berrikustea.
‎Gimenok ikastetxeen ordutegia ere izan du hizpide. Azaldu duenez, foru arau bat egin asmo dute, ikastetxe bakoitzak bere «hezkuntza beharretara eta ikastetxearen autonomiara» ondoen egokitzen den ordutegia —goizez edo goizez eta arratsaldez— ondu dezan, betiere familien babesa jasotzen badu.
‎Salgai jarri eta berehala bete ziren txangorako leku guztiak. Hurrengo igandean ere beste bat egiteko asmoa dute, horregatik, Uriartek eta Bilboats ek: munduko bigarren bira Bilboko irla bati.
‎Eta fitxaketaren bat egiteko asmorik baduzue?
‎Emakumezkoen Lehen Mailan, berriz, Reala, eta Eibar ariko dira bihar: txuri urdinek Sevillari egingo diote bisita (12:00), Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehian beste urrats bat egiteko asmoz. 13:00etan, berriz, Eibar Granadillaren zelaian ariko da.
‎Ikusi dut gizon hori hitza hartzen ehunka jenderen aitzinean; denak bezala liluratua nintzen, zein ele eder eta sinpleak zituen». Artxiboko irudiekin eta maiatzaren 7ko lekukotasunekin dokumental baten egiteko asmoa dute.
‎Hutsik dauden lanpostu horiek betetzera begira, lehenik postua bete nahi duten pertsonei «formazio teoriko eta praktikoa» eman behar zaiela esan du Artolazabalek, eta hori egin ondoren lan poltsa bat egiteko asmoa daukatela.
‎Horien artean izango dira Santiago Cervera UPNko eta PPko parlamentari ohia, Txelui Moreno ezker abertzaleko kidea eta Juan Mari Ollora EAJren Arabako ahaldun nagusi ohia. Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egingo dituzte topaketak, baina jakinarazi dute Donostian ere badutela saio bat egiteko asmoa.
‎Denera, bederatzi orduko ibilbidea, tartean Gavarnieko zirkuko beste zenbait punta egiteko ere baliatu baitzuten eguna. Hori nahikoa ez, eta gaur Taillon (3.144 metro) edo inguruko beste tontorren bat egiteko asmoz ere baziren.
‎NBE Nazio Batuen Erakundeak 12 Garapen Jasangarrirako Helburuan jasotzen duenez, 2030 urterako elikagaien xahutzea erdira murriztu da. Bide horretan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hobetzeko tarte «handia» dagoela ohartarazi du Elikako zuzendariak, eta iragarri du hemendik lau urtera beste neurketa bat egiteko asmoa dutela. Besteak beste, neurketa horrek helburua lortzeko martxan jartzen diren ekintzen balorazioa egiteko balio izango du.
‎«Lesioa izan eta gero, lasterketa ondo kudeatzea gustatuko litzaidake, ahalik eta emaitza onena lortzeko. Ez noa postu jakin bat lortzeko xedearekin; lasterketa on bat egiteko asmoa dut». Bera da bere aurkaria.
‎Haurrek ikusteko aukera izango duten filmetako bat D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak da, Toni Garciak zuzendurikoa, eta Alexandre Dumas idazleak bere garaian sortutako heroi klasikoak txakur bihurtu zituen 1980ko hamarkadako marrazki bizidunen telesailean dago oinarrituta. D’Ortagnan Parisera joango da Maiestatearen Mosketxakurren kidegoarekin bat egiteko asmoarekin. Filmean, adiskidetasuna, ohorea eta justizia lantzen dira, akzioz eta komediaz lagunduta.
‎Arabatik hurbil dago zentrala, Burgosen, eta haren gaineko albisteei gertutik erreparatu zaie beti. Juntako presidenteorde Juan Garcia Gallardok jakinarazi du berria, gaur; aditzera eman duenez, azterketa bat egiteko asmoa dute oraingoz.
‎Igandean, 10:00etan, batzar handi bat egiteko asmoa dute, galdera honi erantzuteko: nola heldu krisi ekosozialari Euskal Herritik?
‎Hain zuzen, agintariak Betssy Chavez izendatu zuen lehen ministro —Castilloren bosgarren gobernuburua da estatuburu denetik—, eta, herenegun, Peruko telebista publikoari emandako aurreneko elkarrizketan, azken horrek esan zuen agintaldiak 2026ra arte irautea dela gobernuaren nahia. Gainera, zehaztu zuen gobernuak ez duela beste konfiantza mozio bat egiteko asmorik, ezta legebiltzarra desegiteko ere: «Elkarrizketarako zubiak eraikitzera goaz».
‎Euskal kazetaritzari aitortza bat egiteko asmoz banatzen dira sari horiek, eta, aurten, bi sariez gain, «ohorezko mugarriak» ere banatu dituzte, sarituen ibilbideak aitortzeko. Elixabete Garmendia kazetariak eta Patxi Baztarrika Rikardo Arregi sarien sortzaileak jaso dituzte mugarri horiek.
2023
‎Hirugarren batean, baina berdin. Etsita, mostradorera abiatu gara eta, zain geundela, gainerako erabiltzaileak tiketak normaltasun osoz lortzen ari zirela jabetuta, makinen aldera bueltatu naiz laugarren saiakera bat egiteko asmoz. Hango langile bati galdetu diot, eta, gazteleraz, ondoan genuen makinan saiatzeko erantzun dit.
‎Alemaniako Gobernuak erabakita dauka Ipar Renania Westfalian 2030 urterako ez dela ikatzik erreko argindarra sortzeko —Alemania osoan, 2038rako— Hala ere, Ukrainako gerraren ondorioz sortutako energia krisiak indartu egin du ikatzaren ekoizpena. Klima larrialdiaz kezkaturik dauden ekintzaileek ikatza berehala alboratzeko eskatzen dute, eta bihar manifestazio jendetsu bat egiteko asmoa dute Luetzerathen inguruan. Greta Thunberg klima larrialdiaren inguruko ekintzaile suediarrak parte hartuko du.
‎Ingeniari gisa ere aritu nintzen lanean, baina duela pare bat urte utzi egin nuen. Datorren ikasturtean margolaritzako master bat egiteko asmoa daukat.
‎Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua, ordea, saiatu zen martxoan gaia Elkarrizketa Sozialaren Mahaira eramaten, baina Confebasken ezezkoarekin egin zuen topo. Edonola ere, proiektu pilotu bat egiteko asmoari eutsi dio. Zubirik uste du negoziazio kolektiboaren bidea dela Euskal Herrian bertan lanaldia murrizteko benetako aukera:
‎EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoak erosiak ditu lurrak, Euskal Hirigune Elkargoarentzat. Okupatzaileek adierazi dute alokairu kontratu bat egiteko asmoa dutela jabearekin, eremu horretarako instituzioek aurreikusia duten proiektua gauzatu bitartean eraikina erabiltzeko baimena izan dezaten. Izaera soziala eta kulturala izanen dituen proiektu bat aurkeztu dute:
‎Alta, iraganeko inertziei eutsita ere, autoari lehentasuna eman dio UPNk beste zenbait proiektutan. Adibidez, Gurutzeko plazako zuhaitzak bota eta lurrazpiko aparkaleku bat egiteko asmoa agertu zuen, oposizioak proiektua atzera bota zuen arte. Hain zuzen, eredua aldatzeko nahia agertu dute oposizioko taldeek, kanpaina honetan.
‎Soinua ez da espero bezain ona, itzali eta piztu egiten baitira bozgorailuak. «Askatasun gosea» dute gazteek, baina ez dute akelarre bat egiteko asmorik. Euskarazko rock musika besterik ez dute entzun nahi.
‎Ordurako, berriz, Oldfieldek bere lanaren kontrol erabatekoa izan nahi zuen, eta Ayersek berak utzitako magnetofono batean hasi zen «esperimentatzen», sinfonia bat egiteko asmoarekin. Folketik eta rocketik zetorren arren, musikari klasiko eta garaikideak zituen gustuko:
‎Bertsolaritzari buruzko sail berri bat abiatzeko eta haren inguruan kongresu bat egiteko asmoz, 2018an Renoko Euskal Liburutegiko buru Iñaki Arrietarekin bildu zen Xabier Irujo, zentroko zuzendaria, berak azaldu duenez. Zehazki zer gai landu erabakitzeko, harremanetan jarri ziren Artetxe, Lujanbio, Iguaran eta Jone Miren Hernandezekin.
‎Horren inguruko balorazio desberdina egiten dute udal gobernuak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak; izan ere, Kontseiluaren ustez, lanpostu horretan dagoen pertsonak euskarari eman diezaiokeen denbora «ez da nahikoa». Horren harira, Kontseiluak, «balorazio objektibo» bat egiteko asmoz, proposatu zuen argitara ateratzea kargu hori duenak kontratuan jasota dauzkan funtzioak. Egoera ikusita, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak iritzi dio udalak euskara arlora bideratzen dituen giza baliabideak «eskasak» direla.
‎2004an hasi ziren duela hainbat mendetako balea txalupen erreplikak eraikitzen, Kanadako zenbait ikerlariren txostenak erabiliz. Islandiako zentroan horrelako baleontzi bat egiteko asmoa ere badute. Bi urte geroago, 2006an, Apaizac obeto espedizioa antolatu zuen Pasaiako itsas faktoriak, Kanadako Ternuan, Quebecen eta Red Bay herrian barrena.
‎Pragan eta Cortonan [Italia] egin diren festibaletan egon da ikusgai, eta Belgikan ere erakusketa bat egiteko asmoa dut. Arte garaikidea erakusteko galeria txiki batean izango da, eta, gero, liburua publikatuko dut.
‎Libe Goitiaren Fast Fatum liburuko poemetan oinarritutako kontzertua. Bestalde, Barandiaranek azpimarratu du ez dutela emanaldirik prestatu azaroaren 4rako, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egiteko asmotan. Hala, manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
‎Herrialdeetako Hitzak, Nasan eta Udagiro gehigarriak ere berritu dira, koherentzia bisuala emateko. Diseinu berriaren oinarri horiek, ondoren, sare sozialetan, bideoetan eta BERRIAlagunen komunitatearentzako zerbitzuetan aplikatu dira, bestalde, eraberritze integral bat egiteko asmoz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia