2015
|
|
Zer dirudien ezdeusa, ezta, bertso bat osatu izanak, bakarra, hamarreko handia zen gutxienez, nahiz eta antza denez hori ere baden nire bertso ezjakintzan gaizki ulertu dudan zerbait, akaso meritu handiena ez delako silaba gehiago betetzea ezpada gutxiagorekin esatea esan beharreko guztia; edonola ere, badirudi ezdeusa ezta, bertso bakar horrek hamaika plazetako hamaika aleen alboan; bat batean osatu banu, behintzat. Dena dela, bakarra izan arren ondo gogoan dut, besteak beste deskubrimendua egin zutenek bidali didatelako pieza ez behin ezpada bi bider, emailez eta whatsappez, eta atzera begira balio izan didalako hantxe 10 urte freskorekin Gipuzkoako ez naiz akordatzen zer herritan idatzi nuen hark, neure buruari analisi txiki
|
bat
egiteko eta erronkatxoa jotzeko.
|
2017
|
|
Imanol Muruaren alkatealdietako batean, Jorge konbentzitu zuen irudi
|
bat
egin eta Iñurritzako plaza batean jar zezan. Bidenabar, Bertsolarien Plaza izendatu zuten San Pelaioko ermitaren saihets batera dagoena.
|
2018
|
|
Dokumentazio lan handi
|
bat
egin eta gero sortu zitzaien gidoia idazteko aukera Miren Gorrotxategi eta Alaitz Olaizolari, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiaren Sorkuntza Beka baliatuta. Asier Sustaeta azpeitiarra da zuzendaria, eta grabazioaren inguruko zenbait azalpen eman dizkigu.
|
|
Ez da erraza une kolektibo horren kronika pertsona
|
batek
egitea eta juxtua ere, seguru asko, ez da izango. Bertsolari Txapelketa Nagusia mugimendu horrentzat astinaldi bat ere bada, gorputz horrentzat elikagai bat ere bada, finalak astinaldia biderkatu egiten duelako.
|
2019
|
|
norbanakoaren izaera eta jarrera baldintzatzen dituen sentimendu eta irudikapen multzoari lotzen zaio izen moduan; osagai asko edukitzeagatik ulertu edo ebazten zaila den hari izenondo legez. Hain justu nork bere konplexuen irakurketa politiko
|
bat
egiteak eta beroriek lantzeak eraman ditu bertsolari emakumeak beren jarduna konplexutzera, sakontzera, ñabartzera… Eta prozesu horren nondik norakoez hausnartzeko elkartu ditugu Oihana Iguaran (Amasa Villabona, 1991) bertsolari eta ikerlaria, Jone Miren Hernandez (Lasarte Oria, 1970) antropologoa eta Iratxe Retolaza (Donostia, 1977) literatur kritikaria. Kafesne bana, pastak eta mahai bete paper:
|
2020
|
|
—Neronek ere ez zekiat non ibili naizen. Gelditu ninduan lo kuluxka
|
bat
egiteko eta goizeko hamarretan iritsi nauk etxera.
|
|
Liga txiki
|
bat
egin eta bozketak entzuleek karta bidez egin zitzaketela bururatu zitzaigun irratian. Joxe Agirre Alkiza apaizak Onena pentsuen babesletza ekarri zuen, Biona pentsuena lotu genuen guk, eta bozkatuz parte hartuko zuten entzuleentzako sari bat lotzea erabaki genuen.
|
|
Koro Lasarte ere tartean zen. Pentsatu genuen polita izango zela hogei bat bertsolarirekin afari
|
bat
egitea eta unitate mugikorrarekin, alegia ohikoa baino bitarteko gehiagorekin, egitea jarraipena. Liernin egin genuen, eta hor atera zen Lazkao Txikiren ispiluarena.
|
2023
|
|
Baina eliza, bistan dena, toki sakratua da, eta mezetara joaten dena ez da afizioak bulkatuta joaten, fedeak edo sinesmenak bulkatuta joaten da, naski, bai eta kristauen komunitatearekin
|
bat
egin eta haren parte sentitzeko asmoz ere. Agian asmatua den goitiko adierazpen horrek, beraz, badu probokaziotik, eta erlijioa zezenketen pare jartzea eskandalagarria izateko bokazioa duen konparazioa da segur aski.
|
|
Kontraesantxo bat ere sortzen zait kontu horrekin, halere: ea horrela bizi nahi dudan bertsoa, hala moduzko Txapelketa
|
bat
egin eta beste plaza batzuetan utzi behar ote dudan gehiago neuretik…
|