Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 372

2000
‎Noski, ez nuke hain bizimodu hotzean jaio eta hazi nahi, eta familiarik ez izatea eta holan, baina Rocíok" eta zuri buruz, zer?" galdetu didanean berak beste eskarmentu izan nahi nukeela konturatu naiz, hori bai. Horregatik eztul txiki bat egin eta kontatuko niona pentsatzen hasi naizenean, berriz itaundu dit" zer?, ez al duzu ezer kontatzeko?", eta nik baietz, hain zuzen ere horrexegatik etorri naizela Irlandara, nazka nazka eginda nagoelako kontatzeko ditudan gauza gutxiekin.
‎Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketa poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe.
‎—Gauzak horrela, uda iraganez gero, jesuiren Iruñako kolejiorat igorriko haugu. Baina gai hauetan gu baino adituagoa diagu aita Bartolome, hire aita spirituala —eta, pausa labur bat eginik eta aita Bartolomeganat jiraturik, segitu zuen—: Jakin nahi nuke, beraz, zure iritzia, aita Bartolome...
‎Eta nik ezin sinetsi nuen, zeren eta mirakulu bat baitzirudien hark guztiak, eta ez nolanahikoa... eta Piarres Oihartzabal ere halatsu zegoen, zeren hari ere ez sinesteko moduko gauzak gertatu baitzitzaizkion bere azken bidaia hartan, zeina gai ezin bikainagoa izan baitzitekeen bertze liburu baten egiteko eta zeinak eraman baitzuen Donibane Lohizunetik Indietaraino, ene aztarnen gibeletik.
‎Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da ezen ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatz...
‎maite zaitut zu, mundurat ekarri ninduzulako, eta maite dut hura, mundu honen barrenean bertze mila mundu daudela erakutsi zidalako. Eta biak maite nahi zaituztet eta biak maitatzerat entseiatuko naiz, zeren eta lehen giristinoak ere amorioan bizi izan baitziren, Paradisua lurrean eraikitzen zutela —eta, pausa labur bat egin eta behakoa zorrozten niola, erantsi nuen—: Baina jakizu ezen, osaba are bazterrerago uzten baduzue, ez dudala bakarrik utziko, zeren, Ebanjelioak ezin klarkiago dioen bezala, Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino...
‎Eta nola sartu zizkidan beldurraren piztiak bere erpeak eta atzaparrak berriro errai erraietaraino, eta nola jarri zitzaidan pultsua eta odola, zaldia laur ointka baino fitezago! Ordea, bikotea eskailera batzuetan goiti galtzen ikusten nuela, iritzirik ezen hura zela zirt edo zart egiteko puntua eta sasoina, bertze kurka bat eginik eta neure beldur hari buru eginik, galdetu nion Catherineri ea zergatik ez ninduen Mignonenganat eramaiten, neska haren ezagutzeko gutizia nuela. " Ongi da —erran zidan— Orain berean ezagutzen ahal duzu Mignon.
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko pr...
‎Korridore erdian ez arri ez iso puska bat egin eta gero, berriz ere ateko bidea hartuko nukeen, Josuren ahotsa ailegatu ez balitzait, atetik kanpora.
‎Arroza eta xerrak eskatu nituen, baina, handik pixka batera, arroza bukatua zela jakinaraztera itzuli zitzaigun. Bertze mahaiko saltzaile ustezkoari begiratu makur bat egin eta oniritzi etsia eman nion menestrari.
‎Dudarik ez nuen. Aspaldi horretan ohi zuen gidoiari jarraikiz, papera hartu, behako mesfidati bat egin eta, haren edukiaren garrantziaz jabetuta, Eskalatzaileak ahakar egiteko gogoa behin behinekoz irentsi zuen, nekarkion albistearen azaleko alderdiak eztabaidatzera lerratzeko: luzera doia, argazkirik aproposena, titularraren egokitasuna eta lehen orrialderako laburpena, bidezko iritziz gero.
2001
‎Ihes egitea ez da irtenbidea, aurpegiratu zidan Garik hala ere, bere patxaran kopa era arriskutsuan balantzatuz nire ondoan. Ordurako nire aitorle konplizea bihurtua baitzen Gari, ezinbestean, hainbeste ordu batera egin eta gero. Maitemintzea, gainera, norbaiti kontatu behar diozun ipuina da beti, beste batekin banatu arte egia bihurtzen ez den konspirazioa.
‎Sabaian erdi herdoildurik zegoen burdina bati soka lotu zion. Gero korapilo bat egin eta korapiloaren zuloan sartu zuen bere burua. Jauzi egin zuen eta gorputza dingilizka gelditu zen.
‎Andonik pausa labur bat egin eta jarraitu zuen:
2002
‎Bigarren abentura hau sinesten zaila iruditzen bazaizue, Afrikarainoko bidaia bat egin eta ikusiko dituzue harrizkoa bihurtutako erraldoi haren aztarnak. Gaur egun gizandi haren izen bera du han ikus daitekeen mendikate ospetsu batek:
‎Momentu hartan bazkalondoan geunden, eta osaba soberano kopa bat hartzen ari zen, purua erretzeaz batera. Eta, kopari zurrutadatxo bat eginik eta puruari eusten zion eskua altxaturik, errepikatzen zuen:
2003
‎Beste alde batetik aitortu behar dut oraino, bizpahiru urte honetan, hitzemana dudala politikazko liburu baten egitea eta jadanik parte ordaindua izan zaidala ene lana. Baina erdiminetan nenbilela, zuberotar adiskide batek jalgi dit berrikitan bere aita xirulariarenganik bildu erran zahar hau:
‎Kupeletik atera eta etxeko sotoan prestatuko du bizilekua. Gauez denbora pasa mendi buelta bat egin eta etxeko lan txamarrak egingo ditu, gero egunaren zati handi bat lotan igarotzeko. Ama berarentzat bizi da.
‎–Ardoaren lamada beroekin batean desioaren ausikiak suma nitzakeen begirada horretan, baina baita beldurra ere. Banekien ez nuela zer eginik han, alferrik luzatuko nuela nire bazkalondoko kafea, lagunak inguruan zenituen bitartean ez zinela niregana hurbiltzen ausartuko, eta lagunik gabe ere ez beharbada, ez zinela inoiz, gizonengan horrenbeste gorrotatzen nituen hantustezko plantak eginez, esku bata galtzen poltsikoan eta bestean edalontzia, nire inguruan itzuli pare bat egin eta" zure aurpegia ezaguna egiten zait" edo gisako esapideren bat erabiliz nire ondoko aulkian eseriko, baina banekien baita ere barru barruan nahiago nuela nik hori, nire arratsalde librea etxean bakarrik igarotzea baino. Bazkalondoko kafea luzatu nuen, beraz.
‎Indar hondarrak bilduz, ordea, katua ehortzi zuen lehenik; gero, bi behi uztartu, soka lodi baten bidez uztarria eta behi hilaren adarrak lotu, eta Soroetako leku ezkutuenerantz abiatu zen. Ondoren, zulo bat egin eta hantxe ehortzi zuen behi hila, ahal moduan.
2004
‎Eskaileretan gora ari ziren. Müllerrek irribarre maltzur bat egin eta beroki luzea apur bat zabaldu zuen. Aho bete hortz, Del Vallek Thompson metraileta baten kargadore zirkularraren ikustaldi beldurgarri bat izan zuen.
‎Arma lantegiak, portzelana tailerrak, harrobiak... denetarik. Enpresa gizon horietako batzuek erakunde mistiko bat eta guzti sortu zuten, Freundeskreis des RFSS izenekoa, Himmlerren adiskideen zirkulua, alegia –irakasle zaharrak, ni txunditzeko helburu garbia zuen isilune bat egin eta gero, zera erantsi zidan–: Enpresa gizon haiek eta Reicheko Ondasun Ministerioak emandako diruarekin ordaindu zen Tibetera egindako bidaia.
‎Udako domeka arratsalde batzutan Larrostako aitita etorten jakun eliz funtziñotik etxerakoan. Amagaz eta kontu batzuk esan, merienda kopau bat egin eta ondoren, Goikogan eta Eperlanda be deitzen deutsagun mendi bizkarreraino laguntzen geuntsan aititari eta an eukiten genduzan aititak eta guk geure autuak. Itsasaldea ikusten zan ondo Goikoganetik, dana pinuz jantzi eben arte.
2005
‎Benetan tematia zara gero. Lemazainarekin berriro bat egin eta gauzak aldrebesten segitu. Baina ez genuen inor hiltzeko asmorik.
‎Burmuinaren zati kaltetuak kenduta arrakastaz ezarri da prozesagailua... Nanobotek prozesagailuarekin bat egin eta haren esanetara jarri dira... Nanobotek ebakuntzaren orbaintzean lagundu dute, hemorragiak berehala etenez eta azala eta hezurra josiz...
‎Behin tipo bat garbitu nian inolako arrazoirik gabe, orain bigarrena; nire ekintzen jabe ez nintzela demostratuta ere, birritan gertatu duk eta ezin diat ziurtatu ez dela hirugarrengoz gertatuko; hobe nagok barnean –edalontzikoari trago bat ematen saiatu zen, baina hutsik zegoen. Barraren bestaldeko lagunari keinu bat egin eta honek, ohi baino serioago, whiskia isuri zion edalontzian.
‎Besterik gabe. Plan bat egin eta azken orduan aldatzea pentsatuz gero, inor ere ez zen Erlantzi abisatzeaz gogoratzen. Bai, ordea, etxetik kanpo lo egiteko gelditzen zirenean.
‎Horregatik naiz orain munduko pertsonarik inteligenteena, libelula hartu dugulako putzuetan eta beste gauza batzuk ikusi ditudalako gaur. Baina orain apur bat nekatuta nago, eta oso berandu da, eta izeko Martina sofan dago jertse bat egiten eta ez dit ohera joateko esan.
‎Gutik barre txoro bat egin eta lurreraino irristatu zen, behearen gainean eserita geratu arte. Kixmik haserre aurpegia zuen eta ni urduri nengoen.
‎Saltoka hasi zen elur gainean. Nik elur bola bat egin eta aurpegira bota nion. Bera elurra lurretik kentzen hasi zen, bideak garbitzeko makina bezain bizkor.
2006
‎Alabaina, Espainian bazeuden bestelako etxe tipoak –Galizian, Asturiasen–; gera zitezkeen, beraz, gaztelaua ez, baina bai beste arraza batzuk historikoak, kementsuak, kultura eta Estatu egileak (Ipar Afrikako atzerritarrak legez)... Ibn Haldun en gaineko hausnarketen urte bertsuetan, Ortega-k, Kantauriko kosta aldean oporretako ibilaldi bat egin eta –beren luze osoan– gogoeta hauek ondu ditu inguruotako etxeaz:
‎Ur bedeinkatua zekarren. Keinu bat egin eta hurrerarazi egin zuen jaunak. Ez zetorren musaje gozoarekin, hura deabruaren lana zelakoan.
‎–Laster agertuko da –isilune bat egin eta nigana ekarri zuen begirada– Elkar ezagutzen duzue honezkero.
2007
‎Goizeko ordu biak dira MJk ohera doala aldarrikatu duenerako. Bere sorpresarako, guztiek bat egin eta haiek ere ohera doazela diote. Mahaia jaso gabe, harrikoa egin gabe jo dute ohera.
2008
‎Nazariok, gero, dentistak urte pare bat lehenago ateratako haginaren hutsunean sartzen zuen lastoa, eta halaxe aritzen zen, sartu eta atera, atera eta sartu, arian ez arian, harik eta minutu gutxiren buruan aspertu eta lastoa lurrera botatzen zuen arte. Egun hartan ere halaxe aritu zen, baina, halako batean, ohiko gidoitik urrundu balitz bezala, eskuaren higialdi batean lastoa ahotik atera, hasperen luze bat egin eta kopeta zimurtu zuen jarraian: horrela egon zen hamabost hogei segundotan, betilun, lastoa ahoan berriro sartu eta ohiko mugimenduei berrekin zien arte.
‎ez diot berorri hutsik egingo, Jainkoak infernura nazala bestela!?, baina urduritasunak eraman zuen, halaber, akats bakarra egitera, topa egitera zihoazèn orduan? mahai gainean zeudèn kopa basoen basoan, Nazariok eskuaz mugimendu trakets bat egin eta kopa bat ardo bultzatu baitzuen, baita kopak beste kopa bat ere, ardo isuriak zamaua zikintzen zuela eta Nazario zutiarazten.
‎Gustuko izan haut beti, bai, motel, mutil kementsua baihaiz, eta neure erretratua, ni neu ere gizon gaztea eta egokia nintzenean. Beti nahi izan diat gurekin bat egin eta hik ere heure partea izatea, eta heure mundualdia jauntxo batek bezala bukatzea; eta orain, adiskidea, beste erremediorik ez daukak. Smollett kapitaina itsasgizon bikaina duk, beti esango diat nik hori, baina aukeran gogor samarra diziplina kontuan.
‎Besterik esan gabe, isilik oraingoan ere, buruarekin agur keinu bat egin eta desagertu egin zen ate atzean.
‎Zigarroari azken atxiki luze bat egin eta lurrera bota zuen, hankarekin zapaldu eta kalean gora jarraitzeko. Hotz egiten zuen.
‎Ez dakit zenbat ordu izan diren lur gorrian. Asko, arnasa hartu, lo apur bat egin eta mugako ardurak berriz hartzerako. Bideko seinaleren bat ikusten saiatu naiz, baina oso handiak dira zenbakiak, 200 kilometro, ehunetik gora.
‎Dakarrera eta azkenik Parisa joan zen ikastera Senghor, 30eko hamarkadak zelan amaitu behar zuen sumatzen hasi zen sasoian. Frantziako hiriburuan, kolonietako beltzek bat egin eta Du Bois en The Crisis aldizkaria abiapuntu, L, etudiant noir sortu zuten 1932an, negritudearen aitzindari, aurreko urtean sorturiko La revue du monde noir eta Legitime Defense bazterturik. Leopold Sedar Senghor, Aime Cesaire martinikarra eta Leon Damas guayanarra nabarmendu ziren taldean.
‎Halabeharrez neureganatu nuen ohitura sustraitzen joan zait eta orain, tarteka, autoa neure hirian bertan uzten dudalarik ere, denboraz ondo banabil, lekuaren zirriborro bat egin eta lerro batzuk idatzi ohi ditut, edo luzeago ere bai, aldarteak hala eskatzen didanean, eta hiriaren parte diren pertsonaiak, erakusleihoan manikiak janzten ari den neska, goiko balkoitik zaunkaka ari den zakurra edo kaleko eskalea sartzen ditut deskribapenean. Nire egitekoetatik bueltan autoa erraz aurkitu badut ere, koadernoa atera eta lerro horiek irakurtzea gustatzen zait.
‎Zakurrak lau hankan jarraitzen zuen eta horrek lasaitasuna eman zidan. Buruarekin keinu labur bat egin eta pauso biziz abiatu nintzen itsasertzeko pasealekuan barrena. Berrogeita hamar metro egin baino lehen itzuli nuen lehen aldiz burua eta nire atzetik ikusi nituen.
‎Pausoa luzatu eta beste saio bat egin nuen, ea aldentzea lortzen nuen. Berriro begiz jo nituenerako zakurra korrika zetorren eta emakumea behaztoparen bat egin eta erortzeko zorian ikusi nuen. Itxarotea erabaki nuen.
‎Nazario, ondorioz, urduri zegoen, eta urduritasunak zuhurtasunera bultzatzen zuen –gutxi hitz egiteaz gain, esaldi motz ezin eztabaidatuzkoak erabili zituen: hitzartu dugun egunerako izango ditu berorrek palak eta pikotxak... ez diot berorri hutsik egingo, Jainkoak infernura nazala bestela! –, baina urduritasunak eraman zuen, halaber, akats bakarra egitera, topa egitera zihoazèn orduan... mahai gainean zeudèn kopa basoen basoan, Nazariok eskuaz mugimendu trakets bat egin eta kopa bat ardo bultzatu baitzuen, baita kopak beste kopa bat ere, ardo isuriak zamaua zikintzen zuela eta Nazario zutiarazten.
‎Nazariok, gero, dentistak urte pare bat lehenago ateratako haginaren hutsunean sartzen zuen lastoa, eta halaxe aritzen zen, sartu eta atera, atera eta sartu, arian ez arian, harik eta minutu gutxiren buruan aspertu eta lastoa lurrera botatzen zuen arte. Egun hartan ere halaxe aritu zen, baina, halako batean, ohiko gidoitik urrundu balitz bezala, eskuaren higialdi batean lastoa ahotik atera, hasperen luze bat egin eta kopeta zimurtu zuen jarraian: horrela egon zen hamabost hogei segundotan, betilun, lastoa ahoan berriro sartu eta ohiko mugimenduei berrekin zien arte.
2009
‎Bide bi zituzten: bata mendian behera jarraitzea Zornotzaraino, bertan beste batailoi batzuekin bat egin eta borroka beste nonbaiten egiteko, Bilbon adibidez; bestea, maldan gora abiatzea berriro, hegazkinak, metrailadoreak eta soldaduak haiek hiltzeko zain ez baleude bezala.
‎Errepide ertzean burua laztandu nion eta bera intzirika hasi zen. Arianek atetik dei bat egin eta Fransua, nitaz erabat ahaztuta, korrika itzuli zen etxera.
‎Xabierrek urrats pare bat egin eta Armentiaren aurrean jarri zen. Ia arra bete apalagoa izanik ere, moldatu zen poliziari bekoz beko begiratzeko.
‎–Zer ala zer ez, berdin zait. Bihar entregatu, beste garraio bat egin eta kitto.
‎Jackson Avenue n jaitsi, lurrazalera irten eta ordurako ezagun zuen bidea egin zuen Joe, s Grocery raino. Bederatzietarako, esandako ordurako, denda barrenean zen. Bi gizon ari ziren erosketaren bat egiten eta Joerekin hizketan. Joseba, poltsa galtzarbean, horien atzean geratu zen...
‎Parentesi bat, airea hartzeko abagunea. Eta urtebeteren bueltan, jarraituko genuke, errebisio bat egin eta gero. Nola ikusten duzu?
‎Baina, nahiago baduzu, esaldi bakarrean laburbilduko dizut nire programaren filosofia: bizitzari aurre egin, bai, baina bizitzarekin bat egiteko, esan zion don Juliok, zeinak, etenaldi bat egin eta begiak zorroztu ondoren, jarraitu baitzuen?: Eta programa honetan barrena, jakizu beldurra ere ona izan daitekeela, erreakzionatzeko bidean jar gaitzakeen neurrian.
‎baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan, sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest?, harik eta azal batue... indarra indarrez gabeturik, ez erregerik, ez tronurik, ez aginte makilarik, erregea, tronua eta aginte makila emetasunaren menera baitzeuden jada; kasu hartan, gainera, beste batek zuen aginte makila, antza, izeba Ernestinaren eztula entzutearekin batera amaren irudia ikusi baitzuen Domingok bat batean, bastoia goratzen, iraun nahiari lotutako defentsa mekanismo guztiak abian jartzen zitzaizkiola, indarren bat bateko bermoldaketan:
‎besoetan hartutakoa munstro beldurgarri bat baitzen, zinez, ederretik ezertxo ere ez zuena!, hala iruditu zitzaion Adari bederen: hala irudituko zitzaion, bai, zeren, ondotik, oihu lazgarri bat egin eta bertan ziplo erori baitzen haur eta guzti, zorabioak hartuta.
‎–Ni neu joango naiz, esan zuen soldaduetako batek, jauzi felino bat eginez eta besteei aurrea hartuz.
‎Monsieur Jorge Harmois izan zen, La Frondako zuzendari zèn madame Margarite Durand lagun zuela, Frantziako Negozio Gizonen sindikatuari proposatu ziona ezen txakurrentzako nekropoli bat egin behar zela, Londreskoaren antzekoa. (?) Zolak, Schollek, Julio Lemattrek, Montégutek eta beste idazle askok ideiarekin bat egin eta haren zerbitzuan ipini zituzten beren izen ospetsuak(?).
‎Adak, harrituta edo, begiak zabaldu zituen, keinu harekin esan nahi balu bezala: . Hori ez da, ordea, umeentzako kanta??; beste ume batek, baina, Adaren keinua ulertu balu bezala, lagunaren eskariarekin bat egin eta esan zuen:
‎Tasio Loidik keinu bat egin eta bi taldekide aurreratu ziren. Neftali ile apaintzailea zen haietako bat?, ate bat ireki eta emakumearekin topatu ziren arte.
‎burges txiki maitagarria haiz, baina burges txiki handi bat, funtsean; garaipenaren eguna zen, bai, baina kontua da Domingok ez zuela garaipen hura ospatu nahi, antza, berak bi egun lehenago ospatu zuelako ospatu beharrekoa, uztailaren 25ean hegazkinak kuartel militarrean bonba jaurti ahala, edo buruan pentsamendu soka hura zuelako, korapiloz josia, barrutik itotzeraino estutzen zuena eta garaipena behar bezala ospatzea eragozten ziona, halakoa baitzen komandantearen gorpuak sorrarazten zizkiòn sentimendu kontrajarrien zerrenda; Domingok ez zuen, beraz, garaipena ospatu nahi, are gutxiago etsaien gorpuei iseka eginez: ...la Domingoren azken segundoetako barne prozesua, desinteresetik mespretxura eta mespretxutik ezinegonera; ezinegonari bide emateko, baina, itotzen eta aspertzen zuèn egoerari ihes egitea beste erremediorik ez zuen, ausaz, eta, hala, lehenengo aitzakia asmatzen zuela, asmatu beharrik ere ez zuen, egia esan, hain zen sarkorra gorpuari zeriòn kirats ustela?, ezpainak itxuragabeki bildu, nazka keinu bat egin eta honela esan zien bi lagunei:
‎Uttersonen harlauzara, betiko orduan. Elkarri agur txiki bat egin eta bata bestearen ondoan hasi ziren ibiltzen, Charing Crossetik behera, astiro. 83 urte zituen Mr.
‎Denen begiak, Condérenak, Miossensenak, Henrikeri so jarri ziren, hark zer erabakiko. Keinu bat egin eta guztiek alde eginen genuen maskarada umiliagarri hartatik. Hark onartua zuen gu denok han egotea.
‎Bokaziozko irakasleak gero eta gutxiago. Hala ere, dirua behar eta, norberaren ahalmen eta aukerei buruzko kalkulu bat egin eta prostituta, garbitzaile edota irakasle bilakatzen zara. Prostitutei beren lana duinki ordaintzea, lan baldintza onargarriak bermatzea eta beste edozein langileren eskubideak zor dizkiegu.
‎Monsieur Jorge Harmois izan zen, La Frondako zuzendari zèn madame Margarite Durand lagun zuela, Frantziako Negozio Gizonen sindikatuari proposatu ziona ezen txakurrentzako nekropoli bat egin behar zela, Londreskoaren antzekoa. (...) Zolak, Schollek, Julio Lemattrek, Montégutek eta beste idazle askok ideiarekin bat egin eta haren zerbitzuan ipini zituzten beren izen ospetsuak(...).
‎burges txiki maitagarria haiz, baina burges txiki handi bat, funtsean; garaipenaren eguna zen, bai, baina kontua da Domingok ez zuela garaipen hura ospatu nahi, antza, berak bi egun lehenago ospatu zuelako ospatu beharrekoa, uztailaren 25ean hegazkinak kuartel militarrean bonba jaurti ahala, edo buruan pentsamendu soka hura zuelako, korapiloz josia, barrutik itotzeraino estutzen zuena eta garaipena behar bezala ospatzea eragozten ziona, halakoa baitzen komandantearen gorpuak sorrarazten zizkiòn sentimendu kontrajarrien zerrenda; Domingok ez zuen, beraz, garaipena ospatu nahi, are gutxiago etsaien gorpuei iseka eginez: ...ren azken segundoetako barne prozesua, desinteresetik mespretxura eta mespretxutik ezinegonera; ezinegonari bide emateko, baina, itotzen eta aspertzen zuèn egoerari ihes egitea beste erremediorik ez zuen, ausaz, eta, hala, lehenengo aitzakia asmatzen zuela –asmatu beharrik ere ez zuen, egia esan, hain zen sarkorra gorpuari zeriòn kirats ustela–, ezpainak itxuragabeki bildu, nazka keinu bat egin eta honela esan zien bi lagunei:
‎Baina, nahiago baduzu, esaldi bakarrean laburbilduko dizut nire programaren filosofia: bizitzari aurre egin, bai, baina bizitzarekin bat egiteko –esan zion don Juliok, zeinak, etenaldi bat egin eta begiak zorroztu ondoren, jarraitu baitzuen–: Eta programa honetan barrena, jakizu beldurra ere ona izan daitekeela, erreakzionatzeko bidean jar gaitzakeen neurrian.
‎Adak, harrituta edo, begiak zabaldu zituen, keinu harekin esan nahi balu bezala: " Hori ez da, ordea, umeentzako kanta..."; beste ume batek, baina, Adaren keinua ulertu balu bezala, lagunaren eskariarekin bat egin eta esan zuen:
‎Tasio Loidik keinu bat egin eta bi taldekide aurreratu ziren –Neftali ile apaintzailea zen haietako bat–, ate bat ireki eta emakumearekin topatu ziren arte.
‎–Ni neu joango naiz –esan zuen soldaduetako batek, jauzi felino bat eginez eta besteei aurrea hartuz.
‎horregatik, alde batetik, eta urduri baino urduriago zegoelako, bestetik, bat batean hartu behar izan zuen Adak haurra besoetan; orduan ikusi zuen, baina, ikustekoa, bertatik bertara ikusi ere, zangoak dardarka hasten zitzaizkiola... besoetan hartutakoa munstro beldurgarri bat baitzen, zinez, ederretik ezertxo ere ez zuena!, hala iruditu zitzaion Adari bederen: hala irudituko zitzaion, bai, zeren, ondotik, oihu lazgarri bat egin eta bertan ziplo erori baitzen haur eta guzti, zorabioak hartuta.
‎huraxe gertatu baitzitzaion Domingori, agidanean, Ada azpiratu zuenean ere garaile bezain garaitua sentitzen zela, nexka mende zuen arren haren mende balego bezala; paradoxa bat zen hura, dudarik ez, ar emeen arteko joko eta jarrera dialektikoen ondorio, bai baitzirudien ezen indarrak indar eza garaitu zuela, bai, baina indar ezak indarra garai zezan; lehen aldia zen hura... baina, handik aurrera ere, askotan bizi behar izango zituen antzeko esperientziak, eta ez modu etenean, lehen esperientzia hura bezala, baizik eta modu osoago batean: sexua eta indarra, apokalipsiaren zaldizkoak lauhazka ilbetezko behorren gainean; indarra eta sexua, erregeak gorputz garaituaz tronu bat egin eta bere aginte makila ezar zezan, haragiaren eremu eta zoko moko guztietan; gero, baina, haize ezti batek inguratzen zuen inguru guztia, baita azal leunak azal zakarra ere, ferekak eta laztanak nonahi, iratxo batek su bat pizten zuen bitartean bertigoaren auskalo zer kobazulotan eta auskalo zer hutsunetan –sexuan beti omen iratxo bat, bihurrikeriaren bat egiteko prest–, harik eta ... indarra indarrez gabeturik, ez erregerik, ez tronurik, ez aginte makilarik, erregea, tronua eta aginte makila emetasunaren menera baitzeuden jada; kasu hartan, gainera, beste batek zuen aginte makila, antza, izeba Ernestinaren eztula entzutearekin batera amaren irudia ikusi baitzuen Domingok bat batean, bastoia goratzen, iraun nahiari lotutako defentsa mekanismo guztiak abian jartzen zitzaizkiola, indarren bat bateko bermoldaketan:
2010
‎Orduan irri ezinezko bat egin eta eskua eskatu zidan. Eta nik eskua eman?
‎elkarrekin egoten ahalegintzen ginen horregatik, Pagoagaren inguruan bizi genuèn esperientzia harrigarriari buruz hitz egiteko edo arrosarioa errezatzeko, ahalik eta girorik bilduenean, interferentziarik gabe? horregatik egiten bainizun, halaber, zuri ihes, Damaso, egongelan edo etxeko korridoreren batean topo egiten genuenean, konplimenduzko keinu azkar bat egin eta aurrera ekiten niola, zurekin hitz egitera geratu gabe; bazkari eta afarietan, hala ere, halabeharrez elkartzen ginen, baina orduan ere gutxi hitz egiten genuen, inongo gogoberotasunik gabe, bereizten gintuèn gaia bazter utzita, hari buruz esan beharreko guztia esana bagenu bezala; gure arteko harremanak, beraz, ez ziren garratzak ez mingotsak, baina bai hotzak, bi arrebekin zenituenak ...
‎Eta orekari ongi eutsi, birika bat falta zaizu eta? esaten zidan amak, ezin serioago, atera aurretik?, bide lauan hasieran, egun batean ibilbide bat eginez eta hurrengoan beste bat, aurrekoa baino zertxobait luzeagoa?
‎eta argiaren esperantzan eta argiaren nostalgian bizi naiz geroztik; baina beldur ere banaiz, beharbada; eta Simone Weilen bizitza irakurtzen dut?. Erroak erauzi behar dira. Zuhaitza moztu, gurutze bat egin eta egunero bizkargaineratu, idatzi zuen behin batean; eta bestean:
‎Etentxo bat egin eta jarraitu du:
‎–Egin kontu Imazek garai hartan Madrilen itzal handia zuela. Gainera, Madrilen beldurra zen, biharko egunean horretarako aukera zabalduz gero, EAJk eta Batasunak bat egitea eta. Imazek bermatzen zuen beraiek ez zeudela horretan, beste negoziazio batean zeudela.
‎Ahotsak. Euskal Herriko alderdi eta sindikatu gehienetako emakumeek bat egin eta, alderdietako zuzendaritzek gerora egin beharreko negoziazioari aurrea hartuta, akordio politikorako oinarriei buruz kontuan hartzeko moduko ekarpena egin zuten, euskal herritarren erabakiaren errespetuari buruzko formulazio hitzartuarekin:
‎porlanezko ximur koadratuekin bat egin eta
‎–Ama, zer esan nahi du sank hitzak, ingelesez? , galdetu zion Amaiak paperarekin berriro bola bat egin eta praketako poltsikoan sartuz.
‎Kasuaren xehetasun guztiak kontatzen zizkion Emilianori eta honek, aldian behin, arreta aurpegia jartzen zuela ematen zuen. Aspertzen zenean, Marioren sorbalda utzi, salto bat egin eta oihanean galtzen zen. Batzuetan zuhaitz batetik bestera ikusten zuten jauzika, beste batzuetan ez, bistatik desagertzen zen erabat.
‎Azkenean, beste erremediorik ez eta, onartu egin behar izan zuen Isidrok alaba lanean hastea, galeper fabrikan. Etxeko lanetarako, berriz, kanpoko inor sartu nahi ez zuenez, arreba Carmenekin hitz egin zuen, auzoko baserri batera ezkondutako harexekin, eta bere alaba Marianjeles bidali zion hark, goizean garbitu pasara bat egin eta bazkaria pronto uzten ziena; ikusi ere ez zuten egiten iloba eta lehengusu zuten hura, eta horrenbestean denak konforme, nork bere bizimodua egiten zuela.
‎Orduan irri ezinezko bat egin eta eskua eskatu zidan. Eta nik eskua eman... eta eskua eskuan nuela ulertu nuen izebak esan berria:
‎arimaren gau ilunean zirrikitu bat zabaldu izan zait inoiz —hala uste dut behintzat, gauza horietaz inork ez baitaki—, argi bat sartu zen, hartu ninduen, urtu ninduen... eta argiaren esperantzan eta argiaren nostalgian bizi naiz geroztik; baina beldur ere banaiz, beharbada; eta Simone Weilen bizitza irakurtzen dut —" Erroak erauzi behar dira. Zuhaitza moztu, gurutze bat egin eta egunero bizkargaineratu" idatzi zuen behin batean; eta bestean: " Pozak eta oinazeak esker on bera eragiten digutenean da garbia Jainkoaren maitasuna" —, eta beldurrago naiz, hain izan ziren neurrigabeak eta hain oinazetsuak Simonek zeharkatu behar izan zituèn desertu existentzialak; esan nahi baita gehiago saia nintekeela leiho hori zabaltzen; baina eta, beharbada, nik ez dut leihoa ireki behar —" mitologia eta folklorearen sinbolo handietan, ebanjelioko paraboletan bezala, Jainkoa da gizakiaren bila dabilena" zioen Simone Weilek berak—, eta zain nago beste batek —den bezalakoa denak— ireki dezan; ez nuke, beraz, hain parametro psikologiko estuetan ibili nahi, baina ez zait erraza; izan ere, gure heziketa hertsikeriak eta zorrozkeriak moldatua izan zen, gehiegizko errudun ustea oinarri, eta horregatik nabil, beharbada, ekialdeko filosofietan ere arakatzen —" zen" filosofian, batez ere—, Mertonek eta beste maisu batzuek ibilitako bidetik, oraindik ere barrutik zauritzen nauten gogoeta existentzial puntadunak eta egunerokotasunaren aho zorrotzeko labanak kamustu eta eztitu nahian; zergatik hartu behar dugu, izan ere, ez dagokigun zama bizkar gainean, jakin badakigunean zein den hamar kilo bizkargaineratzen dituen kakalardoaren etorkizun etorkizunik gabea?
‎Hurrengo egunetan, ama eta biok defentsiban bezala egon ginen: ...zen, eta ama eta biok —nioen— elkarrekin egoten ahalegintzen ginen horregatik, Pagoagaren inguruan bizi genuèn esperientzia harrigarriari buruz hitz egiteko edo arrosarioa errezatzeko, ahalik eta girorik bilduenean, interferentziarik gabe... horregatik egiten bainizun, halaber, zuri ihes, Damaso, egongelan edo etxeko korridoreren batean topo egiten genuenean, konplimenduzko keinu azkar bat egin eta aurrera ekiten niola, zurekin hitz egitera geratu gabe; bazkari eta afarietan, hala ere, halabeharrez elkartzen ginen, baina orduan ere gutxi hitz egiten genuen, inongo gogoberotasunik gabe, bereizten gintuèn gaia bazter utzita, hari buruz esan beharreko guztia esana bagenu bezala; gure arteko harremanak, beraz, ez ziren garratzak ez mingotsak, baina bai hotzak, bi arrebekin zenituenak ...
‎Eta nik, medikuaren aholkuei jarraituz, bizikletan ibiltzeari ekin nion, egunero ekin ere —" Kontuz ibili, seme. Eta orekari ongi eutsi, birika bat falta zaizu eta" esaten zidan amak, ezin serioago, atera aurretik—, bide lauan hasieran, egun batean ibilbide bat eginez eta hurrengoan beste bat, aurrekoa baino zertxobait luzeagoa...
2011
‎goian behean hasi du euria dagoeneko, eta bidaiariak lanak ditu, aterkiari esku batez heltzen diola, besteaz autoko atea itxi, lurrean une batez pausatutako maleta hartu, eta bainuetxeko atariraino hurbiltzen; makuluak ere laguntza eskasa, arrastaka zekarren-eta. Neskak tira egin dio zigarretari, albo batera egin eta pasatzeko lekua uzten ziola:
‎Ba, handik kobratuko dut hemendik aurrera, paperen bat eskuratu dut-eta Goienetxeri esker, baina... jakingo balu zenbat kendu nahi zidaten berorri sos batzuk bidali ahal izateko, amona, ia ia, eta ez naiz exajeratzen ari, ia ia bidali nahi niona adina kendu nahi zidaten, ebatsi, hola dira gauzak hemen. Eta zenbat zen esan didatenean, keinu itsusi bat egin eta ate aldera jo dut, lapur hutsak zirela esanez ahopeka, eta irtetera nindoala, heldu ez dit bada besotik segurtasuneko tuareg horietako batek!, eta kaleratu egin nau bortitz, aste batzuetan ez zait besoko ubeldua ezkutatuko, urde zikina, beste moduren bat asmatu dut etxera zerbait bidaltzekotan, behi zurrupatzaile horri, behintzat, ez diot emango irabazten dudan apurra, ez al zaio iruditz... Goienetxek behar bezalako familia du, perfektua, andrea, seme alabak, nexka eta mutila, txakurra eta... neska, orain ez zaie neskame esaten, ekuadortarra.
‎Geroztik, nahiago izan nian? eta nahiago diat bakarrik, erantzun dio Zabulónek, eskuaz keinu goiti beheitiko mugimendu adierazgarri bat egin eta hondar hitzetan enfasi berezia jarriz.
‎Honorio ere ez zen hitzontzi makala: hitzontzia ez ezik, baina, adimentsua ere bazen, halako eran, non, don Erasmok ikasleei galdera zailen bat egin eta ohartzen zenean ez batek ez bertzek ez ziotela behar bezala erantzuten, Honoriori begira paratu eta hala mintzatzen baitzitzaion: –Ea zer dioen gure jakintsu letradun gaindohatuak??.
‎Ilehoriak Sanchori konplimenduzko irri bat egin eta hala erran du segidan:
‎Handik bi urtera? 1932an?, Urgaingo goiko aldean lur puska bat erosi, etxe tipi bat egin eta hurrengo udan bertara etorri zen osaba Terenciano, Efren ezkondu zèn urte berean etorri ere.
‎Maisuak bazituen bere erranak, usu errepikatzen zituenak: batzuetan, maisuak ikasleei galdera bat egin eta guztiok batera erantzun nahi izaten ziotenean, konparazio batera?, marmar nahasiak sortzen ziren gelan, halako moduan, non don Erasmok, zalapartari erremedioa jartzeko, berant gabe erraten baitzien: –Zer demontre da Babelgo dorre hau??
‎Bertzeetan ez bezala, ordea, Paloma ez zitzaion hiztun azaldu. Aldiz, begiratu azkar baten ondotik, konplimenduzko irri bat egin eta argazkia itzultzen ziola, erran zion:
‎Baina egun hura goibela zen, eta ez zen nehor izerditu, saindu ezezaguna ere ez. Lo apur bat egin eta arratsalderako sartalderantz segitu nuen itsas hegia.
‎«John Hammonden andrea!» Atseginezko hasperen luze bat egin eta bizkarra atzeratu zuen, besoak gurutzatuz. Joana zen estutasuna.
‎Azukrea hartzerakoan Stanleyren begi urdinak zabaldu ziren; dardaraka ematen zuen. Koinatari kirik azkar bat egin eta bizkarra atzeratu zuen.
‎Okerrena zen Stanleyk ere adio oihukatu behar izan zuela, itxuragatik. Orduan jiratzen ikusi zuen, salto txiki bat egin eta lasterka etxeratzen. Bera joan zelako pozik!
2012
‎Bainugelak eta sukaldeak egiten jarraitu behar zuen. Denok erraten genion etxebizitza zaharrak erosi, axaleko berritze bat egin eta milioi batzuk garestiago saltzea ez zela oso negozio garbia... eta ez zuela luze iraunen. Berak ez entzun egin zigun eta orain komeriak:
‎Four Seasons hoteleko sarreran Mattiak txartelen bat erakutsi zion trajez jantzitako atezainari, zeinak ezer esan gabe alde batera egin eta pasatzen utzi gintuen. Berehala, antolakuntzako gizon ipurterre bat hurbildu zitzaigun, ekitaldi aretoa non zegoen seinalatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia