2010
|
|
Lerro hauek idazten ari naizèn mementoan, garbi ikusten dut zer gertatu zitzaidan; hasieran, Helenaren edertasuna izan zen, eguzki bat bezalakoa: eguzkia bezain urruna, bai, baina eguzkia bezain beroa, neure ez egiteaz neure egiten saiatu nintzena, arimatik arimarako jardunean; gero, Helenaren dantza izan zen, eskuetan sagar gorri bat jarri zidana eta bihotzean muxu
|
baten
desioa piztu, muxu ezin eztiagoa, baina desioaren dinamikak garraztasun ukitu bat ezartzen ziona, muxu irudikatuaren eta ezin emanaren arteko tentsioak eragindakoa; muxu batek, gainera, beste muxu bat zekarren eta mila muxu zekartzan atzetik, mota guztietako muxuak, garbienetatik likitsenetarainokoak, desioa aseezina baita berez, eta desioak malda behera eraman ninduen, gero eta malda beherago, l... eta eguzkiak erre egin ninduen, jakina, Ikarori gertatu zitzaion bezala.
|
|
zurezko eta burdinazko beste Rosanna batekin egiten baitzuen amets Domingok, buruan beste ezer ez baleuka bezala; beste batzuetan, berriz, hiztegi entziklopedikoan ikasitakoa izaten nuen buruan: Zeusek Helena izar bihurtu zuela, alegia, hura hil ahala; bai, egia zen ni ez nengoela egoera hartan, Helena ez baitzitzaidan hil, baina egia zen, halaber, ni nengoèn egoeran, maitasun platonikoaren espiritualtasuna albora utzita?, Helenarengandik urruntzen ninduèn guztiak lotzen ninduela haren heriotzarekin, Helenak eskuetan sagar bat jarri eta bihotzean muxu
|
baten
desioa piztu zidanetik gauzak erabat aldatu balitzaizkit bezala; horregatik, Helena hil ez zitzaidan arren, hilik balego bezala sentitzen nuen sarritan, maila batean bai behintzat, eta horregatik, gau asko eta askotan, haize freskoa hartzea komeni zitzaidàn aitzakiarekin, etxeko atarira bakarrik atera eta, etxeko txakurrekin pixka bat jolastu ondoren, izarrei begira jartzen nintzen, izar haietat...
|
|
Lerro hauek idazten ari naizèn mementoan, garbi ikusten dut zer gertatu zitzaidan; hasieran, Helenaren edertasuna izan zen, eguzki bat bezalakoa: eguzkia bezain urruna, bai, baina eguzkia bezain beroa, neure ez egiteaz neure egiten saiatu nintzena, arimatik arimarako jardunean; gero, Helenaren dantza izan zen, eskuetan sagar gorri bat jarri zidana eta bihotzean muxu
|
baten
desioa piztu, muxu ezin eztiagoa, baina desioaren dinamikak garraztasun ukitu bat ezartzen ziona, muxu irudikatuaren eta ezin emanaren arteko tentsioak eragindakoa; muxu batek, gainera, beste muxu bat zekarren eta mila muxu zekartzan atzetik, mota guztietako muxuak, garbienetatik likitsenetarainokoak, desioa aseezina baita berez, eta desioak malda behera eraman ninduen, gero eta malda beherago, l...
|
|
lepoko bat, esate baterako, Helenak egunaren hogeita lau orduetan lepotik zintzilik eraman zezakeena... nahiz eta gero eta konbentzituago nengoen nire susmo hura nire kontua zela, Domingok, lehenik eta behin, pilotu izan nahi baitzuen, ‘Rosanna’ izeneko hegazkina zuèn pilotuaren antzera, haren saioa eta hegaldia ikusi zuenetik —ni sendategian nengoen, eta ezin joan izan nintzen aerodromora, lastima...! — zurezko eta burdinazko beste Rosanna batekin egiten baitzuen amets Domingok, buruan beste ezer ez baleuka bezala; beste batzuetan, berriz, hiztegi entziklopedikoan ikasitakoa izaten nuen buruan: Zeusek Helena izar bihurtu zuela, alegia, hura hil ahala; bai, egia zen ni ez nengoela egoera hartan, Helena ez baitzitzaidan hil, baina egia zen, halaber, ni nengoèn egoeran —maitasun platonikoaren espiritualtasuna albora utzita—, Helenarengandik urruntzen ninduèn guztiak lotzen ninduela haren heriotzarekin, Helenak eskuetan sagar bat jarri eta bihotzean muxu