Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2002
‎Uhartean laster zabaldu zen albiste haren berri, alegia, Pertseo gazteak gorgona bati burua moztu, eta bere sugezko ilaje eta guzti ekarri nahi zuela erregearen jauregira. Uharteko biztanle gehienak poztu egin ziren hori egiteko asmoa zuela aditu zutenean, Serifoseko bizilagun gehienak bere errege maltzur hura bezain gaiztoak baitziren.
2010
‎Ea baten bati burua moztu zion galdetu dio Mariak, inoiz gertatu izan delako inork norbaiti burua moztea, eta gero futbolean aritu izana familiaren aurrean. Keinu batekin ezetz adierazi du, baina begiak lausotu egiten zaizkio ordukoan pentsatzean.
2012
‎Islamabad muturreko islamaz baliatu ohi da bere interesak defenditzearren Afganistanen, Balutxistanen... Iragan astean, esaterako, Gurutze Gorriko britainiar langile bati burua moztu zioten talibanek Quettan (Ekialdeko Balutxistango hiriburuan). Funtsean, talibanak Pakistango militarrak dira, baina uniforme gabeak.
‎Behin, umemoko bat nintzela, amona ikusi nuen untxi bat atzeko hanketatik hartu, haren burua ohol baten gainean jarri eta aizto handi batekin burua mozten. Ni izututa nengoen, oihuka hasteko trantzean.
2015
‎Subjektua erraiak aterata eta burua moztuta dagoenean, gorpua erretiratu eta sarraskia garbituko dute. Baina lehenago, mirabe batek buru moztua erakusten die lekukoei, inork suizida hilda dagoela zalantza egiten badu edo.
‎5.000 beltz bati burua mozteagatik diru ona zen.
‎Hor dago, lasai asko eta bat batean burua moztu eta zakura botatzen du.
2016
‎Lau seme alaba izan zuen Etxeberri Prejean bikoteak: gazterik itzali Marie; armadako goren mailako ofiziala zen Caron Beaumarchaisekin ezkondu Caroline bi horien semea Italiako enbaxadorea izanen zen; 1870.eko gerratean jaurtigailu batek burua mozturik hila agitu Maurice; eta azkenik, guri dagokigun Louis. Baionan denboraldi bat eman ostean, aitak Salhako gaztelua erosi zuen Donazaharren, eta bertan sortu zitzaigun gure Louis aidurra 1853.ean.
‎Adibidez, kale berean bizi zen “Bala Gorria”, futbolaria izandakoa, ezker hegaletik baloiarekin korrika egiten inoizko bizkorrena; eta Txomin txikiak eskua ematen zion ikusten zuten bakoitzean. Etxepeko atezainak, Anparok, hain hitz gutxikoa zenak, behinola kontatu zien bere senarrari obus batek burua moztu ziola gerran; eta Ikernek gau hartan ametsetan ikusi zuen gizona.
2018
‎Eta hori esanda, arropen artean zeukan aizkora atera eta zartako batez burua moztu zion katuari. Katu beltza zerraldo erori zen lurrera odol putzu batean.
‎Guardia nazionalek, nahasmendua baliaturik, zubia zeharkatu zuten arineketan, eta, behin herrira ailegatuta, kaleetan barrena egin zuten aurrera, geltoki aldera. Auzo haietako etxe gehienak zuloz josita ageri ziren, eta aldameneko lantegi bateko tximinia lurrean zetzan luze luze, kanoikada batek burua moztu eta gero. Herria defendatzeko geratu ziren Versailleseko soldadu apurrek ahal bezala bilatu zuten babesa, eta frankotiratzaile gisa aritu ziren zutik irauten zuten etxeetako eskeletoetatik.
‎Agure batek, sukaldari txanoa kaskoan, aulki bat zeukan jarrita espaloiaren erdian; aulkiaren azpian, kaiola bat gordetzen zuen, arratoi zalapartariz gainezka. Bezeroek hala eskatzen ziotenean, buztanluze haietako bat ateratzen zuen handik, di da batean burua moztu, eta jendaurrean larrutzen zuen egundoko maisutasunez. Ume koskor batzuk, zein baino zein aldrebesagoa, jolasean ari ziren inguruan, orpoak urratu beharrean; hanka gorritan zihoazen gehienak, txano militarrak buruan jantzita, eta, eskuartean zeramatzaten ezpata astunei eusteko lanak izan arren, hamaika kolpe elkarri banatuaz.
2019
‎–Sentitzen dot, Kurloi, baina nekeak goseak baino indar handiagoa dauka oraingoan, esan, eta arte baten sustrai sendo, lodi eta bihurri baten gainean jesarri da neska, uztaia enborrean bermatuz. Sustraiaren muturra ezpataz mozteko imintzioa egin du, jolasean, mendebaldeko basamortuko harean ezkutatzen diren lehoi suge hilgarri horietako bati burua moztu behar diolakoan.
‎Goseak ehiztari sena piztu diolako harro, tinko altxatu du harrapakina buruaren gainetik, lagunari erakutsi guran. Oinetakoak eranzteko erabili harri berean jesarri, behearen gaineko soinekotik aizto zorrotza eskuratu, kolpe azkar batez burua moztu, eta arraina ezkatatzeari ekin dio bizkortasun harrigarriarekin. Etsita, mugitzeari utzi dio animaliak behingoz.
‎Nahikoa izango da 1922an Espainian jostailu izan ziren kromo batzuk zuei aipatzea. Gure umeen artean Pupu eta Lore bezalaxe, Espainiako umeen artean urte luzez oso ezaguna izan zen Mariquita izeneko neskatila bati eskainitako bilduma batekoak ziren kromo haiek; Mariquita legionaria izena zuten, zehazki; eta legionarioz jantzita agertzen zuten, ume beltz baten buru moztu berria eskuan eta beste bi ume beltz katez lotuak ondoan. Bi urte besterik ez ziren Jose Millan Astrayk Legioa sortu zuela, Espainiako tropak Afrikan egiten ari ziren gerraren baitan, eta buru mozketak eta esklabotza legionarioen eguneroko jolas gisa azaltzea dibertigarri iruditzen zitzaien, nonbait, 1922 hartan.
2021
‎Nik esango nuke hil, benetan, zintzilikatzen dituzten momentuan hiltzen direla. Hegazti bati burua mozten diozunean bezala; hegaztiak dardarizoak ditu, baina benetan hilda dago.
‎Gutxitan lortzen du ahulak garaile ateratzea, eta maltzurkeriaren bidez bakarrik; oro har, indartsuek erabateko nagusitasunaz zapaltzen dute ahula. Istorio ezkor horietako batean, kurriloak lehoi baten zintzurrean sartzen du burua, trabatu zaion hezurra ateratzeko, baina kurriloak ez du jasoko agindu dion saria —ez al da aski sari ausiki batez burua moztu ez izana? — Beste fabula batean, arkume bat otso baten salaketa arbitrarioei aurre egiten saiatzen da, baina argudioek eztabaidaren beroan harraparia beregana disimuluan hurbiltzeko eta koplarik gabe irensteko baizik ez diote balioko. Generoaren erakutsia, dirudienez, honakoa da:
2023
‎Frantsesez, bakar batzuk baizik ez zaizkio agertu. Zerrendan lehenbizi agertzen den jauregiko jabe bati burua moztu zioten Frantziako Iraultza garaian, eta azken jabeak auto istripuz hil ziren. Bigarrenean duke bat bizi izan zen, zorrotza bezain errespetatua.
‎Irudi pare bat baino ez aipatzearren. Bata, Espainiak bere azken koloniak galtzen zituen urteetan, Cacereseko Medellinen estatua erraldoi bat eraiki zioten Hernan Cortesi, eta bertan harro agertzen zen espainolen buruzagia ezker oinaren azpian amerikar baten buru moztua zuela. Handik ehun bat urtera, 2010ean, Espainiako eta Mexikoko selekzioen arteko futbol partidua jokatzen zen egunean, estatua hori gorriz tindaturik agertu zen Mexikoren independentziaren urteurrena ospatzearren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia