Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 154

2001
‎ESTATU espainiarrak ez zuten onartu ez Konstituzioari bizkarra ematea, ezt NATOri emandako euskaldunon ezetza borobila. Baskongadetako gehiengo batek bozkatutako Gernikako Estatutuaren 20 urte pasata, espainiarrek bete gabe jarraitzen dute. Eskumenen %40 falta dira dirudienez, gutxi gora behera erreferendum hartan adinagatik parte hartu barik geratu ginen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 38 urte azpiko herritarron kopurua.
2002
‎Nia definitzeko esparruak aniztu egiten dira. Esaterako, langile arrunta izateak ez dio behartzen sindikatuta egotera, ezta ezkerreko alderdi tradizional bat bozkatzera, eta, aldiz, pentsaezinak diren esperientzia eta bizimoldeak hauta ditzake. Aniztasun hori gutxi izango ez balitz, nortasunari zentzua ematen dioten erakundeetan edo taldeetan parte hartzea, gainera, aldi batekoa izan daiteke.
2003
‎Gero Iraultzaren III. Urteko Loreilaren 4.ean, Grégoirek berak proposatu zuen bigarren Deklarazio baten bozkatzea, Déclaration des droits des gens zeritzona, Populuen aldeko dekarazio horretan erranen baitzen. Populu guztiak, edozein izanik ere haiek osatzen duten herritarren kopurua eta zernahi izanik ere haiek hartzen duten lur eremua, osoki beren buruen jabe direla?, edo, hitzez hitz, indépendants et souverains.
‎Baina prozedura hori ez da hedatzen teoria orokor eta zientzi gertakarietaraino. Gizarte modernoa ‘kopernikarra’ da ez kopernikanismoa bozketapean jarri delako, eztabaida demokratiko bat ezarri zaiolako eta gero gehiengo soil batek bozkatu duelako; ‘kopernikarra’ da zientzialariak kopernikarrak direlako eta beren kosmologia garai batean gotzain eta kardinalen kosmologia onartu ohi zen bezain akritikoki onartzen delako.
2007
‎Lehendakaria eta lehendakariordea zeharkako sufragio orokorraren bidez hautatzen ziren (Ipar Amerikako sistemaren antzekoa): estatu kide bakoitzeko hautesleek batzorde bat bozkatzen zuten, eta bertako kideak Kongresu eta Senatu federaletara bidaltzen zituztenen bikoitzak ziren. Batzorde hori Estatu kideko hiriburuan biltzen zen, eta lehendakari eta lehendakariorde karguetarako bozketa egiten zuen.
‎Amaitzeko, xedapen iragankor bakarrean ezarri zen Kataluniako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetan erabilitako prozedura bera aplikatuz egingo zirela. Katalunia bost barrutitan zatituko zen (Bartzelona hiria, Bartzelona barrutia, Girona, Lleida eta Tarragona), eta horietan 40.000 biztanleko diputatu bat bozkatuko zuten, eta barruti bakoitzean 14 diputatu egongo ziren gutxienez. Prozesu horren emaitza gisa, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren 1932ko azaroaren 20an, eta Esquerrak argi eta garbi garaitu zuen.
2008
‎Esklabo gisa erabiliak hots, langile dretxo minimoekin, nagusien tiraniak gauzatuak eta umeak eritzen zaizkienean ere bulegoko atarietan kuzkurtzen direnak, egunaren ez galtzeko. Eta ez du, Ingrid Betancourt anderearen libratzearen show mediatikoaren garaian, frantses parlamentuak aho batez bozkaturiko lanaren inguruko legedia antisozialak egoera hobetuko. Pobrezia berriaren ekileetan hiru ehun euroko erretreta eskuratzen duten emazteak azaltzen dira karriketan eske, edo zakar ontzietan jarri zahar karrakan.
‎Jaialdiko epaimahaia Europako, Ipar Amerikako, Ertamerikako eta Australiako 109 hiri baino gehiagoko audientzia globalak osatuko du. Ikusleek proiekzio bakoitzaren sarreran jasoko duten eskutitz baten bidez bozkatuko dute irabazlea. Botoak zinema aretoan bertan zenbatu eta New Yorkeko egoitza zentralera bidaliko dira.
‎Aurrekariak Esparru juridiko bakarrak nekazaritzako produktuak sustatzeko arau argiak ezartzeko gai izan behar du. 2007ko abenduaren erdialdean, Europako Parlamentuak (erakunde horrek emandako informazioaren arabera) txosten bat bozkatu zuen, eta Europako Batzordeari eta estatu kideei eskatu zien Europako nekazaritza produktuak barne merkatuan eta hirugarren herrialdeetan sustatzeko ekintzak indartzeko. Euroganberaren Nekazaritza Batzordeak egindako barne merkatuan eta hirugarren herrialdeetan nekazaritza produktuak sustatzeari buruzko txostenak agerian uzten du mota horretako ekintzei buruzko erkidegoko araubidea sinplifikatzea funtsezko urratsa dela Europako nekazaritza politika sinple eta erabilgarri baterako.
‎Dagoeneko hogeita hamar urte bete dituzte talde biek, elkarren kide egin zirenez geroztik; banandu egingo direlako zurrumurruen pean jardun dute betiere. Oraingoz, zuzenketa bat bozkatuko dute biltzarrean, CDC Convergencia Democratica de Catalunya eta UDC Unio Democratica de Catalunya zein bere aldetik aurkez daitezen Europako hurrengo bozetan. Eztabaida nagusia, baina, urrira arte atzeratu dute, demokristauen biltzarraren ondorenera arte.
‎«Pozik nago jakitean hizkuntza gutxituak Frantziako ondare gisa agertuko direla Konstituzioan. Horri esker, biharko egunean, Parlamentuak lege bat bozkatzeko parada ukanen du, eta, horretan oinarrituz, Ipar Euskal Herrian abian dena bezalako egiazko hizkuntza politikak ezarriko dira abian. Ekimen politikoaren sendotze bidean egindako lehen urratsa da, eta ekimen politikoa da hizkuntzen iraupena eta garapena berma dezakeen bakarra.
‎Ibarretxek esan du, eta indizeek ere pentsatu dute. Minimoei ihes egin diete gainera, igoerak ia aho batez bozkatuz. Txerritxo ehiztariek ez dute etsi, baina tiroak noranahi botatzen jardun dute, akzio guztiak igo edo guztiak jaitsi, mugitu baitira egun gehienetan; ez dago ñabardurarako tarterik.
‎Hori pentsatzen jarraitzeko hazia erein zuena bera izan zen, batzarrean bertan. Izan ere, bazkide asko sutan jarri zituen gai zerrendako puntu guztiak batera bozkatuko zirela iragarri zuenean, eta zer esanik ez galdera erantzunen tartea bozketaren ondoren egingo zela azaldu eta gero. Bazkideren batek erabaki horiek klubeko estatutuen aurkakoak direla leporatu zion zuzendaritzari, eta batzarra inpugnatuko zuela ere azaldu zuen.
2009
‎Irudia: CONSUMER EROSKI Europako Parlamentuak Bruselako proposamen bat bozkatuko du urtarrilaren 27an, “copyright” edo musika lan baten egile eskubidea indarrean dagoen epea luzatzeko. Internauten Elkarteak (AI) ekimen honen aurka mobilizatzera deitu du.
‎Haren aldeko botoen gorakadak eta ezker abertzalearen aldekoen jaitsiera Euskal Herriaren etorkizunerako ikuspegi oso baikorra iradokitzen duela uste du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ideiak ez direla debekatzen argi gelditu da; haren erranetan, herritarrek Euskal Herriaren independentzia defendatzen duen alderdi bat bozkatu ahal izan dutelako.
‎Natalia Rojo PSEko legebiltzarkidea amatasun baimenarekin dago, eta botoa alderdiko kide bati emango dio. Hala, legebiltzarkide batek beste baten ordez bozkatu ahal izango du. Hori bai, oraingoz amatasun baimenagatik egin ahal izango da.
‎Bi urte barruko akordioez hitz egiteko “oso goiz” dela esan zuen, Cadena Ser irrati katean eskainitako elkarrizketan. Argazkian, Getxoko PP eta PSE EEko zinegotziak batera bozkatzen udal batzar batean.
‎Guy Verhofstadt liberalen buruzagiak adierazi zuen zuzentarauak komunikabideen eskubideak bermatu lituzkeela. Viviane Reding Informazioaren Elkarteko komisarioak, berriz, gogorarazi zuen 90eko hamarkadan horrelako zuzentarau baten kontra bozkatu zutela estatu kideek.
2010
‎Laguntza horiek ez direlakoan herriaren interesen alde. Garai berean, alta, Ezpeleta herriak, 27 udal horietako bat denak 2012ko Joko Olinpikoak Parisen iragateko diru laguntza bat bozkatzen du. Eta horretarako ez du zalantzan eman herriaren interesa prefetak.
2011
‎Demokraziaren funtsa, herritarrek haien ideiak eta eskubideak defendatuko dituen talde bat bozkatzeko aukera izatea da, teorian behintzat. Orain Europaren txanda omen da, baina ez dut uste Bruselan dauden politiko eskuindarrek gure kexak entzungo dituztenik.
‎Siriako ekintzaileen «errepresioa» salatzeko erabaki bat bozkatuko du NBE Nazio Batuen Erakundeak
‎«Errepresioak eta hilketek gora egin dute, eta ulertezina da NBE isilik geratzea». Horregatik, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak jakinarazi zuen «Siriaren errepresioa» salatzeko erabaki bat bozkatuko dutela. Txostenean, gobernuari herritarren eskariak onartu, preso politiko guztiak askatu eta komunikabideen murrizketak kentzeko eskatzen diote.
‎Horrez gain, gertakizunen erantzuleak aurkitzea ere nahi dute. Frantziak, Erresuma batuak, Portugalek eta Alemaniak idatzi dute testua.Apirilean adierazpen bat bozkatzen saiatu ziren, baina Errusiak beto eskubidea erabili zuen. Oraingoan, Errusiaz gain Txinak ere gauza bera egiteko arriskua dago.
‎Hondarribian, EAJk (8 zinegotzi) irabazi du eta Aitor Kerejetak alkate izaten jarraituko du, Bilduk, PSEk, H1! k eta PPk beste hautagai bat bozkatzen ez badute.
‎Gaur egun, audientziari etengabe eskaintzen zaio irratian parte hartzeko, nola airean, hala mikrofonoz kanpo, beren iritzia emateko, informazioa ematekoedo inkesta batean bozkatzeko. Asko dira entzuleei galderak planteatzeko aukeraematen dieten programak, baita telefono deien bidez, edo gutxienez, SMS bidez etaerantzungailu bidez parte hartzeko aukera ematen dutenak.
‎UPNk bere botoa azaltzerakoan aipatu zuenez, ikastola eta erresidentziako aurrekontuarekin ados zegoen, baina dena batera bozkatzerakoan kontra egin zuten, “ezin izan dugulako parte hartu. Gastu arruntak goiti egiten segitzen du eta aurrikusitako diru sarrerak irriemangarriak dira.
‎Alderdi Sozialistak eta PPk EAJk aurkeztutako ekimen baten kontra bozkatu dutela egiaztatu ondoren, zeinetan" Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzen zitzaion Debagoieneko Ospitalearen proiektua bete zezala hasieran aurreikusita zegoen moduan", Kerman Orbegozo legebiltzarkideak kritikatu du" Lopezen Exekutiboak bere ezin eskertuzko lehentasunezko kidearen, PPren, laguntzarekin ez dituela bete, beste behin, euskal herritarrekin be...
‎Herriko gazte askok ez dugu egoera normalizatu batean bozkatzeko aukerarik izan. Salbuespen egoeraren belaunaldia gara.
2012
‎NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan Errusiak eta Txinak Siriaren aurkako ebazpena gibelera bota zuten arren, Baxar al Assaden erregimenaren aurkako presioak jarraitzen du NBEn, organo apalagoan bada ere. Arabiar Ligaren ekimenez, Siriako Gobernua gaitzesteko ebazpen bat bozkatzekotan da Batzar Nagusia. Navi Pillay NBEko giza eskubideetarako goi mandatariak agerraldia egin zuen atzo organo horretan, hainbat herrialde arabiarrek hala eskatuta.
‎41 hautetsitatik 38k lurralde elkargoaren alde egin zuten, hautetsi nagusiak barne?, bik Pays egitura hobetsi zuten eta bakarrak egin zuen sindikatu egituraren alde. Azken horiek bilkuratik alde egin zuten, eta hurrengo bozketan 38 hautetsiek aho batez bozkatu zuten lurralde elkargo berezi baten alde egitea. Egitura horrek gaur egun departamenduak dituen eskumenak eta Akitaniako zortzi eskumen nagusi ukan lituzke hautetsien iritziz.
‎ekonomia eta nekazaritzaren garapena, herri garraioa eta etxebizitza, euskara eta euskal kultura, turismoa eta mugaz gaindiko lankidetza. Bilkura bukaeran testu bat bozkatu zuten, proposamena arloz alor bildu eta Frantziako Gobernuari helarazteko. Manuel Valls Barne ministroari eta Marylise Lebranchu deszentralizazio ministroari ere helaraziko diote testua.
‎Alderdi Sozialistaren bozeramaile izendatu berri dute, eta karguak zuhur aritzera behartzen du. Colette Capdevielle diputatuak baikortasunari zirrikituak ireki nahi izan zizkion, nabarmenduz sozialistek aho batez bozkatu zutela, senatari eta diputatuek sostengatzen dutela. «Lebranchuk Parisen hartu gintuen; proposamena aztertuko zuela erran zuen, eta atea irekia dago oraindik».
‎Sendo bezain Lasserre presidenteak finkatutako egitaraua atxikitzeari eman zion garrantzia. «Aho batez bozkatu dugu, eta orain ezin du nehork zalantzan jarri hautetsien borondatea; gizarte eragileekin batera eta elkarlanean, lurralde elkargo berezi baten hautua egin dugu, eta hori lantzen segituko dugu». Parisek onartzea zaila izanen da.
‎Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Asanblea Nagusiak Saudi Arabiak eta Katarrek prestatuako ebazpen bat bozkatuko du ostegun honetan, Siriako jazarpena gaitzetsi eta Arabiar Ligaren trantsizio planak babesteko.
‎PSOEk, CIUk, Izquierda Pluralek (IU Cha ICV), UPyDk, EAJk eta Talde mistoko alderdiek (Amaiur, Coalicion Canaria, ERC, BNG eta Compromis) aurkeztutako emendakinak batera bozkatu dituzte Osoko bilkuraren bigarren saioan.
‎Oroitarazi zuen galde hunek 200 urte dituela Frantziako iraul­tzaren ondotik Biarnoa eta Iparraldea Pirinio Atlan­tikoak departamenduan bor­txaz bildu zirenetik. Bil­tzar hunen biharamunean, Baionan Iparraldeko hautetsien kontseiluak aho batez bozkatu zuen departamendu berria sortzea eta 8 eskumen lortzea galdetzea Frantziako ezke­rreko gobernuari.
2013
‎Udaleko lau alderdiek aho batez bozkatu zuten hitzarmena lotzearen alde
‎Udaleko lau alderdiek aho batez bozkatu zuten hitzarmena lotzearen alde.
‎Zer da «erabakitzeko eskubidea»? Kontsulta batean bozkatzea. Kontsulta, ados; baina, nork antolatzen du?
‎Mas President ak Catalunya Radion irailaren hiruan egindako elkarrizketak zalantza asko piztu ditu Katalunian. 2014an kataluniarrak kontsulta batean bozkatzeko aukera izatearen aldeko determinazio politikoa ziurtzat ematen zenean, berotasunak hoztu dituen adierazpenak bota zituen President ak. Egia esan, esandakoaren azterketa sakona eginez gero, ez dut ikusten negatibotasunerako motiborik, baina esan beharra dut kataluniarrek ez dutela motibo gehiegirik behar gauzen alde negatiboei erreparatzeko.
‎Hori baino lehen, baina, Fagor Etxetresnako langileek beste neurri bat bozkatuko dute: soldatak berriz jaistea.
‎Resu ongi oroitzen da zein egunetan hasi zen lanean Euskaltzaindian, 1978.urteko abenduaren 6an. Beraz, duela 25 urte Hegoaldekook, konstituzio bat bozkatzera deituak izan zineten egunean.Resu, Chocolates Bilbainos Chobil deitutako enpresa batetik etorri zen, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren familiak zerikusi zuen enpresatik hain zuzen ere, enpresa hau Asturias aldera aldatzea erabaki ondoren. Fakturazio lanetan aritua, berehala jarri zen Juanjo Zearreta ekonomi eragilearen, eta orduko Euskaltzaindiaren kontulari zen Xabier Gereñoren laguntzaile.
‎Irudia: Matthew Hurst Kargu gehigarriak ezabatzeko neurria Europako komisarioek ekainean onartu zuten bozketa bidez. eta aho batez bozkatu dute Euroganberaren Industria Batzordean uztailean. Orain, Legebiltzarreko zenbait izapide egin dituzu udazkenean behin betiko onartu baino lehen.
‎New aberri land bat bozkatu nuen,
2014
‎Afaltzeko, Artur Masen agerraldi instituzional laburra: " Ezin zaio herri bati bozkatzea eragotzi, bozkatu nahi baldin badu". Adierazpen batzuk irmoagoak dira, beste batzuk epelagoak, baina denek norabide bera seinalatzen dute.
‎Gero, amatasun baja lortu zen. Parlamentarioa ez doa legebiltzarrera eta kide batek bozkatzen du bere ordez. Lege hutsen bidez lortuko al da kontziliazioa?
‎Sistema hau erabiltzeko SIM txartelaren aurreko identifikazioa beharrezkoa da polizi etxe batean. Harrez geroztik, 10tik estoniar batek bozkatzen du sistema honen bidez.
‎Urriaren 24ko Batzar Orokorra Kutxaren historia osoko azken batzarra izango dela aurreikusten dugu. Batzarrean EH Bilduk du gehiengoa 35 ordezkarirekin, baina gainerako ordezkari ia guztiak (PNV, PP, PSE, CCOO eta Pixkanaka) batera bozkatuko dute Xabier Iturbe Kutxako presidenteak kontrol pribaturako egin duen proposamenaren alde. Ez dute zirrikiturik utziko, orain arte egin duten bezala.
‎Jin zen Batikanoko 2 kontzilioa. Dokumentu berezi bat bozkatu zuten ekumenismoaren alde. Kasik aho batez:
‎Oposizioko kide baten ganik hortan hitz hartze bat izan da bainan erabakia denek aho batez onartu dute. Azken gai bat bozkatzerik gabe gelditu da: '' Lagunen Etxea'' ren teilatuan energia sorgailu fotovoltaiko baten ezartzea.
‎" La Nive" artetxearen aldeko mozioa Herriko Kontseiluak" La Nive" artetxearen aldeko mozio bat bozkatu eta plazaratu du, etxearen eta enpleguen mantentzea eskatuz, eta, aldi berean, salatuz informazio eskasa eta alderdi bakarkeria erabakiak hartzerakoan.
‎Duela 10 urte izenpetua izan zenaren haritik doa, orduko testuari emendio batzuk eginez hala nola, Aiherra eta Antzuolak urratu bidean beste herri batzuk abia daitezen mugazgaineko parekatzeen egitera laguntza ekarriko diela Aiherrako Herriko Etxeak; 2 herriak Euskal Herri berekoak izanez, hizkuntza berarekin, elkarrekin proiektuak egiten segituko dutela. Aho batez bozkatu dute hitzarmen berria.
2015
‎Joan den urriaren 24an, aho batez bozkatu zuen Euskal Kulturaren Aldeko Herri Arteko Sindikatuak (EKAHAS) prefetak proposatu herri arteko lankidetzarako eskemaren alde.
‎Erabakitzeko eskubidearen gakoa da, demos batek (demokrazia batean bozkatzeko eskubidea duen pertsonek osatutako subjektu batek) hauteskunde batzuetan gehiengoa lortuz edozein gauza erabaki dezakeela. Bere burua demokratikotzat duen estatu bateko herritarrez ari da.
‎egunkariak adierazi duenez. Dena den, errege dekretu batek bozkatzeko eskubidea
‎Lehenik Greziarekin egin negoziazio denboran, Merkelek egiazko irrisku politikoa hartu du Frantziarekin bat egitean. Ikus nola Shauble finantza ministro famatuak eta beste 60 deputatuk hirugarren diru laguntza baten kontra bozkatu zuten! Beti Frantziaren eta Alemaniaren arteko konpromisua nagusitu da.
‎Gobernuaren diru laguntzak ttipitu direla eta zilo hori behar dela nolazpait tapatu. Kasik denetan, herri zergak emendatu dituzte beraz (Urruñan ez haatik, apirilaren 2 ko HERRIA n ja errana) eta Ziburun ere beraz emendatze bat bozkatua izan da. %3 ezbaian, horra zonbatekoa izanen den.
‎Kontseilua euskal herrien elkargoaren alde Bertze herri askoren ondotik, Mugerreko kontseiluak ere aho batez bozkatu du euskal herrien elkargoaren alde, azaroaren 4an burutu duen bilkuran. Auzapezak proposatu du elkargo hori muntatuko delarik gaitasunetan gaskoineraren gehitzea hizkuntz konpetentziari.
‎Hautetsi abertzaleek bilkura bat egin dute azpimarratuz griña handiak badituztela. PLU delako bat bozkatua izanik, ezabatua izana da administrazio auzitegiaren erabakiz. Etzuela behar bezala kondutan hartzen itsas hegiari johan zaion lege berezia.
‎Hartu diren erabakietan eta aho batez onartuak izan direnetan: ...azteeri kirol eta kultur sailean animatzaile lanpostu batzuen sortzea beharren arabera oporraldi eta uda sasoineko; Baiona eta Uztaritzeren artean hitzarmen baten izenpetzea euskal dokumentalak sarean sartzeko eta baliostatzeko; herriko langileen lanpostuen baloratzea graduz igotzen badira eta lau postu berriren sortzea lan emendatze orduentzat, partikulazki kanpo lanetan; azkenik, zerga emendakin bat bozkatzea bigarren bizitegi batzu dituztenentzat eta denbora gehienean hutsak direnentzat (180 bat balitaizke Uztaritzen). Herriko Etxeak gela batzu ezarri ditu CCAS edo laguntza sozialaren zentroaren zerbitzuko.
‎Eta proiektuaren eremaileak hasiak dira teilatuetan panel fotoboltaikoen ezartzeko urratsetan: Hendaiako Herriko Etxeak deliberazio bat bozkatu du 3 teilatu dohainik alokatzeko I ENERi, 20 urtez; Mendiben otsail huntan sortuko den Sugarai kooperatibaren egoitzaren teilatua uzteko prest dira; Seaskaren lizeo berriaren teilatua egitea asmoa du ere," Ikastolen egoitza" elkarteak baimena bozkatuko luke otsail bukaeran... Balinbada nor edo nor I Ener enpresa lagundu nahi lukeenik, akzio bat (50 euro) edo gehiago hartuz, joan zuzenki www.i ener.eus webgunera.
‎Luxenburgoko parlamentuak aho batez bozkatu zuen berriki, sei erlijioekin berritua izan den hitzarmena. Katolikoak, Protestanteak, Ortodoxoak, Anglikanoak, Israelitak eta Musulmanak.
‎13 kontseilarietarik 12k parte hartu dute. Gero eta gehiago aipaldi izanen duen herrien arteko antolakuntza berria aipatu dute, eta prefetak egin proposamena, hala nola Euskal Herriko herriak elkartuko dituen herri elkargo baten aldeko abisua aho batez bozkatu dute. Aldi huntan proiektu huntaz behar zen abisua edo iritzia eman.
2016
‎" 2009tik egoerak okerrerat egin du: aktibitatea tarifikatzen zuen lege bat bozkatu da Roselyne Bachelot garaiko Osasun ministroaren gidaritzapean; hortik aitzina, ospitalea enpresa baten modura funtzionatzen hasi da".
‎«Konstituzioan artikulu hori sartu zelarik, promesa bat egin zen: lege handi bat bozkatuko zela eskualde hizkuntza direlakoen erabilerari ate batzuk zabaltzeko, gaur egun tolerantziaren gainean egiten diren gauza batzuk formalizatzeko. Baina lege hori ez da etorri».
‎Garai horretan aldaketa nabarmenik ez dago, ez bada askatasun eskasa alemanen presentziagatik; 1943ko apirilaren 27an, Euskaldun Gazteen Biltzarrean elkarretaratzen da Uztaritzen eta euskararen aldeko eskakizun bat bozkatzen dute, euskara irakaskuntza sar zedin eskatuz.
‎Vatikano Hiriaz gain, Saudi Arabia da munduko herrialde bakarra non emakumeek bozkatzeko eskubidea ez duten, eta gizonek bai, Washington Post egunkariak adierazi duenez. Dena den, errege dekretu batek bozkatzeko eskubidea emango die emakumeei 2015eko udal hauteskundeetan.
‎Segidan dituzue jaso bezala, Estatuko Aldizkari Ofizialak kaleratu dituen hautagai zerrendak. Aginagar, usurbildar eta zubietarrek eragile politikootako bat bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 26an: DIPUTATUEN KONGRESUA1 EUZKO ALDERDI JELTZALEA PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ PNV) Joseba Andoni Agirretxea Urresti.Iñigo Barandiaran Benito.Maria del Carmen Solórzano Sánchez.Estíbaliz Alkorta Barragán.Luis Jesús Uribe Etxebarria Apalategui.Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal.Ordezkoak: Rafael Uribarren Axpe.María Milagros Nerea Zubizarreta A... María Jesús Aranburu Orbegozo.Bigarren ordezkoa:
‎Pentagonoaren aurrekontu bat bozkatzen duen hurrengoan %10eko kontu sail bat egongo da marineentzat eta jakingo duzuen hurrengoa izango da itsas armadaren parte zaretela.
‎HELEP Herriko kontseiluak aho batez bozkatu du joanden astean Euskal Herriko elkargo bakarraren alde (HELEP edo EPCI). Orain arte, gure hiru probintzietako herrien gehiengoak alde bozkatua du eta herri horietako jendetzak populuaren erdia baino gehiago ordezkatzen du.
‎Urte ondarretan aurrekontuen zuzentzeko beharrezkoak diren delibero aldatzaileak aho batez bozkatu dituzte.
‎Elizaren ondareak errekuperatu nahi ditu Nafarroako gobernuak Nafarroako gobernua osatzen duten lau alderdiek mozio bat bozkatu dute: ontasunak" itzultzea" eskatu diote Elizari.
‎" EPCI" Euskal Herri osoaz osatua den lurralde berriaren eraikitzea. Hazparnek aho batez bozkatu du hunen alde. 29 hautetsiek onartzen dute lurralde berri huntan partaide izaitea, Beñat Inchauspe auzapezak galdegina zuenaren arabera.
‎Politika mailean, beren artean ere noiznahi kalapita gaitzak. Bazterrak lasaixago daude orai, lege nagusi berri bat bozkatua izanik duela hamar bat urte. Ezkertiar bat dute, Rafael Correa, beren presidenta, 2007an jarria kargu hortan.
‎Hazparneko lurraldea lurralde kontratuari proposatu gehigarria aho batez bozkatu dute ere. Herriko Etxeak, proposatu proiektuentzat, diru-laguntza guziak lortuak ditu, 50.601 € bideentzat hiru urtez, eta 93.000 € okin berriaren instalatzeko.
‎Urte hastapen huntan, bioaniztasuna, natura eta paisaiak zaintzeko xedetan, lege bat bozkatua izan da lehenik legebiltzarrean, deputatuen gehiengo handiak alde zuela bozkatzen, ondotik senatuan. Huntan, haatik, aldaketak ekarri dituzte zenaturrek, horietarik bat pestizida neonikotinoidak ez debekatzea, legegaiak proposatzen zuen bezala.
2017
‎Gazteak eta helduak, parez pare. Txalo zaparrada toki guztietan adineko pertsona bat bozkatzera iristen zenean. Eta jende ilara luzeak auzune aberats zein txiroagoetan.
‎Eta, hori guztia ikusirik ere, jende pila pila batek bozkatu zuen haren alde, baita hainbat emakumek ere. Ondorioztatu dugu suspergarriagoa iruditu zitzaiela Trumpek Estatu Batuen handitasuna, erreklamatzeko?
‎Joan den maiatzaren 22an, ordea, diputatuek testu bat bozkatu dute eta haren ondorioek nazio nortasuna kolpatzen dute. Haien asmoz, Konstituzioari erantsi nahi dizkiote, haren 1.artikuluan," Frantzia Errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta soziala da" hitzekin hasten denaren azkenean, hitz hauek:
‎Azkenik auzapezak aipatu du Uztaritzeko diruzaintza lekutu daitekela Hazparne eta Angelu alderat. Hori aho batez kontseilu guziak ez du onartzen eta mozio bat bozkatua izan da. Hurrengo bilkura ekainaren 1ean.
‎Euskaldunek beti nahi izan baitute beren izaitea eta beren geroa beren gain atxiki. Azpeitiar adixkideak, behar duzue jakin gure herriko agintariek dutela Hazparnen aho batez bozkatu gure Iparraldeko Euskal Elkargoaren alde. Hori ere arlo beretik doa.
‎Herri elkargo berriaren zerbitzu asko hor kokatuko dira alabainan. Azken bilkura arras lasaiki joan da eta dei bat bozkatua izan da Iparraldean gaindi ez dadien burdinbide berririk egin zalutasun edo abiadura handiko treinentzat, burdinbide xaharra aski dela berritzea... Berri batekin kalte handiak jasan lezazkeela ingurumenak...
2018
‎Orain gutxi hiru herri galdeketatan parte hartu du, hirurak aldi berean eginak. Udaleko aurrekontuaren, Genevako festen eta hirigintzako auzi baten inguruan bozkatu dute.
‎Orain artino aurkezten zirenak estatu bakoitzaren barnean moldatzen dira, ondotik hautetsiek erabakitzen dute Europako Parlamentuko zein multzotan kokatuko diren. Molde berriarekin erran nahi luke 751 izen lituzketen zerrenden artean bat bozkatu behar genukeela. Berrikuntza horri lotua, europar zerrenda bakoitzak aitzinetik iragarri behar luke nor duen zerrendaburu, gehiengoa kausituko duenaren zerrendaburua bilakatzekotan gero Europako Batzordearen presidente.
‎Ez aski gisa guziz... Bestalde, dei bat bozkatua izan da autobidearen bazterrez bazter geriza hobea segurtatua izan dadien arrabots gutiago izaiteko. Lekuka segurik jadanik muntatu geriza ez dela aparantziarik ere aski gora.
‎Hau dela eta, hautetsi andana batek bere sustengua ekarri diote Euskal Moneta elkarteari bai eta Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezari. Honek, Ipar Euskal Herriko auzapez guziak gomitatzen ditu haien kontseiluetan euskoari kidetza proposatzerat, Baionako kontseiluak aho batez bozkatu
‎Arrunt pixkortua iduri, pausaldiak on eginik dudarik gabe. Harro agertu da gehiengo batek bozkaturik frantses segitzearen alde. Azpimarratuz nehor ez dela haatik baztertu behar.
‎Joan den igandean bildu ziren Europar Batasuneko 27 estatu buruak Erresuma Batuaren ateratzeko bi dokumentu nagusiei azken begirada baten emaiteko. Aho batez bozkatu dituzte. Lehenik 538 orrialdeko dokumentu kozkorra, ezin zehazkiago finkatzen ditu dibortzioaren elementuak.
‎Orain arte Herrien Arteko Sindikatua partaide zen, Euskal Elkargoaren sortzeak aldaketak ekarri zituela, zion orain Euskal Elkargoak ahalmen hori bere gain izanez araudien aldaketa bat egin behar zela. Aho batez bozkatua izan dena.
‎Euskaltzaindiak plazaratu zuten elgarrekin adierazpen bat, euskararen ezagupen ofizialaren beharra Ipar Euskal Herrian. Euskal Konfederazioarentzat" hartua izan den erabakia begi onez hartu dugu, lehen aldia delakoz Ipar Euskal Herri mailako instituzio batek bozkatzen duela euskara lurralde huntan ezagutua izan dadin". " Bestalde, delibero horrek Euskal Elkargoak euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta eramaiteko duen borondatea berresten eta sendotzen du nolazpait" zion Euskal Konfederazioak.
‎Kataluniako prozesu independentistan izan dituen arduren ondorioz, matxinada, sedizioa eta diru publikoaren erabilera okerra leporatzen diote, nahiz eta egin duen guztia publikoa izan den. Are gehiago, berak egin dituenak Gobernu batetik egin ditu; beraz, herritar gehiengo batek bozkatu duen gobernu batek egin ditu; alegia, herritar gehiengo baten babespean egin ditu.Junquerasek, aukera izan duen azken honetan ere, nabarmendu du Espainiako Gobernuarekin negoziazioaren bideak ibili nahi dituela. Baina M. Rajoyk argi utzi du eztabaidan hasi aurretik eztabaida horren bidez lortu nahi direnak jakin nahi dituela, eta bere ustez onargarriak ez badira helburu horiek, ezin da eztabaidarik egon.
‎Zarauzko EH Bilduk oharra kaleratu du, erretiratuen borroka gaitzat hartuta. Martxoko udalbatzarrean Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak aurkeztutako mozio bat bozkatu zen, eta EAJk mozioaren bigarren puntuaren kontra egin izana kritikatu du koalizioak.
2019
‎Joan den igandeko hauteskundeetan, estreinako aldiz, ohitura hautsiz, beste alderdi bat bozkatu du. Nazkatuta dago hauteskundeak behin eta berriro errepikatu behar izateaz; gauzak soluzionatuko dituen jendea nahi du, bera lasai ederrean egon dadin, lagunekin tabernan, edo bihotzeko futbol taldea ikusiz.
‎1988an, FLNKS (Askatasunerako Fronte Kanakiar Sozialista) antolakundeko kide batzuek bahitu lau jendarme hil eta Frantziako Estatuak hemeretzi kanakiar erail ondotik Matignongo akordioak egin ziren. Negoziaketako bi aldeek herri kanakiarrarendako estatus berezia erreferendum" nazional" baten bidez bozkatu zuten. Hots, Frantziako Estatuko hautesle osoak zuen onartu Metropoliaren abstentzio masiboarekin Kaledonia Berria Frantziako Konstituzioan txertatu titulu berria.
‎Konstituzioan onartuta eta zehaztuta dago erreferendumak egiteko eskubidea eta mekanismoa, eta urtero herritarrek hainbat gairen inguruan zuzenean erabakitzen dute botoa emanda. Aurten, errate baterako, eraikuntza eredu jasangarriaren aldeko ekinbide bati buruz bozkatu dute, gehiengoak ez zuen onartu?, baita pentsioen erreformaren atal bati buruz eta armak kontrolatzeko legea EBren arauetara egokitzeari buruz, biak onartu zituzten?. Federalismoak, berriz, gaur egun garrantzi handia du Suitzaren identitate nazionala definitzerakoan. Izan ere, Europako estatu independente gehien gehienak ez bezala, Suitza ez da etnia nagusi baten identitatean oinarrituta dagoen estatu nazio bat; hau da, ez dago ez suitzar etniarik, ez suitzera hizkuntzarik.
‎Demokraziaren eta aniztasunaren zentzu zabala ez da heldu oraindik epaitegietara. . Demokrazia, ez gehiengo bat bozkatzeko zentzuan; baizik eta aukera berdintasuna instituzio guztietara sartzeko zentzuan, instantzia guztietan modu naturalean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna izan dezagun, baina baita jatorri geografiko eta sozialen artekoa ere, eta ideologien arteko aniztasuna?.
‎Luis XVI.a Frantziako erregeak Lapurdiko ordezkari izendatu zuen Domingo Garat eta Frantziako Iraultza denboran Euskal Herriaren alde egin zuen arren, horrek ez zuen iraultza oztopatu. 1989ko agorrilaren 4ko gauean, diputatuek aho batez bozkatu zuten pribilegio guztien ezeztatzea, nahiz eta Garat horren kontra agertu. Ipar Euskal Herrian jendea oldartu zen, baina frantses iraultzaileek Frantziaren aldeko lotura sendotzea lortu zuten eta iparraldeko euskal herritarrak Espainiaren kontrako gerran parte hartzea ere bai.
2020
‎Eta honek pandemiaren aurreko errebindikazioetara garamatza. Agian batzuei ezaguna egingo zaizue Artistaren Estatutua delako bat bozkatu zela Espainiako Diputatuen Kongresuan, alderdi guztiek aho batez onartuta eta era berean guztiek ahaztu zutena. Estatutu horretan arestian azaldutako antzeko egoerei erantzun eta konponbide bat emateko pausoak eman behar zirela esaten zen.
‎Prozedura astuna izanagatik, umore ukitua eman dio Unai Hualde legebiltzarreko presidenteak. Aurretik, hainbat parlamentarik bozkatzeko arazoak izan dituzte, eta zuzenketa baten emaitzan parlamentari bat bozkatu gabe geratu dela ohartarazi du Hualdek. «Bueno, aurki jabetuko gara nor den», arrapostu du, eta jarraian ohartu da bera izan dela bozkatu ez duena, gainerako 49 legebiltzarkideen algara artean.
2021
‎Bestalde, adineko pertsonak laguntzen dituzten gazteeri dirutza bat bozkatua izan da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 76 (0,50)
batez 31 (0,20)
batek 14 (0,09)
batean 11 (0,07)
batera 6 (0,04)
baten kontra 4 (0,03)
baten bidez 3 (0,02)
baten inguruan 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
bati buruz 2 (0,01)
baten 1 (0,01)
baten buruan 1 (0,01)
baten ordez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia