Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 283

2000
‎Nire ustez ez. Oreka bat bilatu behar da. Ezin duzu ezta ere erabat garbia den hizkuntza erabili, hutsetik jerga bat sortu.
‎Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten. Gure esku dago, ez badugu zirkuitu komertzialetan ibili nahi, beste bide bat bilatu behar dugu.
‎Garaipen horren ondoan, lasaiago jarri nintzen mahaira. Unai gogotik lotu zen bere zabor puskari, eta horrek salbatu ninduen solasgairen bat bilatu beharraz.
‎Baina orain ezin naiz Mexikora hegaldatu. Txartela hartua neukan, zuekin aireportura joan, eta handik ospa egiteko, baina orain beste moduren bat bilatu behar dut". Hori esanda, ohetik jaikitzen saiatu, saiatu da, baina ezin izan du.
‎Zenbait alorretan justiziak egoki erakusten du bere gogoa. Bazkide batek, adibidez, sozietate baten mozkinak banatu nahi ditu, arriskuak zatitzeke; gogoa eskandalugarria da, eta ez da halako itun batetik kanpo bilatu behar zuzengabekeria, itun horretan bertan gauzatzen baita hori. Badira, alabaina, gauza batzuk, non justizia bera korapilatzen baita bestelako kontuekin, kontu horiek ere jurisprudentziatik kanpokoak direlarik.
2001
‎Azterturiko fakturetan antzeman den beste akats garrantzitsu bat: ordaindu beharreko zenbatekoa beste zenbaki eta informazio pila baten artean bilatu behar izaten da sarritan; kontsumitzaileari datu horixe interesatzen zaio gehien eta nabarmendu egin behar litzateke.
‎Azterketa ebaluazioaren ardatza ezin izan zitekeela ikusi genuen, eta alternatiba bat bilatu behar geniola, azterketen ordez, beste bide bat bilatuz. Gure ustez, eguneroko jardueran arreta jarri behar genuen, ikasleen aurrerapena neurtzeko etahorren inguruko informazioa aurkitzeko.
‎Teresak, 3 pisuko bizilagunak esaten zidan amorante bat bilatu behar nuela, merezita neukala. Eta senarrak ere merezita zeukala.
‎Hitzik ere ez dik egiten... ’ ‘Zer din ba? ’ ‘Ez zakiat. Amnesia edo, izoztuta bezala egoten duk... ’ ‘Eta zer egin dun? ’ ‘Han utzi diat, auzokoek zaintzen ditek, baina medikuren bat bilatu behar diat albait arinen eta ospitale batean ingresatu diagu... ’ ‘Eta handik aterako dun? ’ ‘Ez diat uste Mosquitia leku egokia denik, batez ere horrela egonez gero. Hura palenke bat duk... ’ ‘Guretzat edozein leku dun palenkea! ’ dio Armandok.
‎Lana zintzo egin du eta funtsez, berak dakien bezala, nekeari ukorik egin gabe. Aitzakiaren bat bilatu behar banu, nahiago nukeen gehiago saiatu balitz filosofia eta orain jakintza deritzanari dagokiona bereizten, Platon eta arbasoengan, batez ere Pitagoratarrengan.
2002
‎Bainan ni ez nau gehiegi larritzen zurrunbillo honek; dan txarrean ere, bigunkeriazko olerkiz estalduriko hutsa baino hobe dugu. Hala ere, giza-zentzuak eskatzen dualako arean, eta gure herri izatearen une garrantzitsu honek eskatzen digulako areago, bide erakor bat billatu behar dugu. Entzun dezagun bada, eta gure zentzutegietan sar dei hori:
‎Ieltsinek berehala ikusi zuen ordea irtenbide bat bilatu behar ziola egoerari, eta 1996an bere izenean negoziatzera bidalitako Lebed jeneralak bakea sinatu zuen Txetxeniarekin.
‎Aurreko kapituluan euskararako prozesadore morfologiko estandarra ikusi dugu, hizkuntza estandarra analizatzeko/ sortzeko litzatekeen bakarra. Baina kapituluaren hasieran ikusi dugu estandarizazioa ez dela erabatekoa eta, hori kontuan hartuta, irtenbide bat bilatu behar da euskara erabiltzaileen erabilera guztiak tratatu ahal izateko eta, bide batez, egokiak proposatzeko. Horiek horrela, euskararen tratamendu automatikorako arkitektura orokorra ikusiko dugu, hiru urrats inkrementaletan gauzatzen dena eta, orain arte, lehenengoa besterik ez dugu ikusi.
‎Etxea beti zaharra zaintzeko lehen aukera eta gomendagarriena den arren, familia askorentzat ez dago aukera hori, eta, beraz, egoitza bat bilatu behar dute. Bilaketa hori kontzientziaz prestatu behar da, adinekoentzako benetako etxea aurkitzeko asmoz.
‎Anaiak zerbait zeukan egun hartan, nik ez dakit zer. Hitz bat bilatu behar banu haren aldarteak zer adierazten zuen esateko, hitz hori beharbada bakea litzateke. Ez zegoen alai, ezta triste ere.
‎Alde batetik, zaila zaigu, samina hedatzen delarik, umore alaiaz baliatzea. Eta, beste aldetik, tentsioak askatzeko moduren bat bilatu beharra dago. Une batetik aurrera epika eta tragedia ez dira nahikoa:
‎Hasierako asmoa Ipar Ameriketako mendebaldean barrena norabide finkorik gabe ibiltzea zen. Zuzenean Kaliforniara eramango gintuen hegazkinik ezin topatu, ordea, eta beste irtenbide bat bilatu behar izan genuen: hegazkinez New York era joan, han egun batzuk eman lagun baten etxean, eta geroago San Frantziskorako beste hegazkin bat hartzea.
2003
‎Ez da itxarote kontua, toki guztietan baldintzak sortzea baizik. Erritmo ezberdinak daudela ulertzen badugu, erritmo horiek uztartzeko bide bat bilatu behar da eta ipar komun bat.
‎Fumeta egitea Fumet bat egitea lan erraza da. Lehenik, prestatu behar dugun fumet kantitaterako egokia den ontzi bat bilatu behar dugu. Barruan hezurrak garbi eta barazkiak ere garbi botako ditugu.
‎Zentzurik ez zuen bezala gauza guztiz berri bat egiteak ere. Baldintza horietan, erdibide bat bilatu behar nuen, eta erdibide bat bilatzen saiatu naiz. Nobelaren izpiritua eta nobelaren giroa mantendu behar nituen, baita narrazioaren injenuitate puntua ere, epilogoarena tartean, baina testua soildu beharra nuen, aldi berean, eta zaborrontzira bota soberan ikusten nuen guztia.
‎Eta Escarlata izeneko leku horrek auskalo nolako itxura zeukan. Nola edo hala aitzakiaren bat bilatu behar zuela pentsatu zuen. Putz egin zion flekilloari.
‎zigortzearren zein abisatzearren1 Barrokoan dena deabrukeriatzat jotzen bazen, orain Elizak berak garai hartan sustatu zuen joera hori zuzendu edo leundu nahi du: ez da kanpoko eragile gaizto batean bilatu behar erruduna, norbere barnean baizik. Gaitzaren bidez, Jainkoak bekatu egin dugula jakinarazten digu bere amaigabeko errukian; kontzientzi azterketa egin, gure gaitza eragin duen bekatu larria gure baitan aurkitu, aitortu, penitentzia egin, eta soilik orduan, garbiketa horren ondoren, izango dugu betiko bizitza dohatsurako bidea zabaldua.
‎Foruek sistema hori bermatu zuten, gainera, oinetxeko maioraz  koa testamentuaren ardatz egitean. Enborreko jabetza –etxe lurrak– zatiezina zenez gero, bigarren seme alabek beste bizibide bat bilatu behar zuten: Ameriketara joan, apaiz/ lekaime egin, kanpora ezkondu, edo anaiaren etxean geratu morroi edo mirabe moduan.
‎Gure erakundeak ez dira horretarako. Gure gizartean elkarbizikidetza normalizatu nahi bada gure erakundeak adostasun politiko aski bat bilatu behar dute eta garbi dago estatutua ez dela nahikoa. Autodeterminazio eskubidea eta hizkuntzaren aldeko erabaki irmo aski bat behar beharrezkoak dira elkarbizikidetza horretarako (Egunero, martxoak 23).
2004
‎Zuen bezeroak izango garenez, leku bat bilatu behar dugu gure argazkia itsasteko.
‎Bilatu behar nituen agiriak idazmahaian edo fitxategiren batean egonen ziren seguruenik. Bilaketa azkartzeko, bulego edo langela bat bilatu behar nuen etxean. Banan banan, beheko solairuko gela guztiak ibili nituen.
2005
‎Hasteko, alderdi guztiok gatazka gainditzeko prozesu demokratiko bat bilatu beharra aldarrikatzen dugu, horrek du lehentasuna. Zentzu horretan, Batasuna 44 eragilek sinatutako Oinarrizko Hitzarmen demokratikoa aldarrikatzen ari da bereziki.
‎Arazoak nozitzen dituen familian ez da errudun bat bilatu behar: senideen arteko elkarreragineko gabeziak izan ohi dira gatazka iturri
‎Akats horri amaiera eman behar zaio, bestelako ideia bati helduz: arazoak dituen familian ez da errudun bat bilatu behar, gatazkak familiaren interakzioan izaniko gabezien ondore baita.
‎Hau da, maizterrek nahiago izaten dute eguzkia zuzenean sartzea etxea argiztatzeko eta leihoak irekitzea etxeko gelak aireztatzeko, landareak kaltetzen ari direla ahaztu gabe. Bakoitzak bere etxean gustura egon behar duenez, irtenbide bat bilatu behar da. Solairu guztiak gela berean jar daitezke, eta gela horretan argi sarrera gortina eta pertsianekin erregulatuko da.
‎–Horregatik, Adela; espezialista bat bilatu behar dugu. Neuk eramango zaitut, Adela, mugaz bestaldera nahi baduzu, ezkutuago gera dadin.
‎Hortik ere ez da anitz aldentzen esamolde herritarra, nekez dabilela adimenduarekin legea bilatzen duenak arrazoimen naturala dagoenean. Beste leku batean bilatu behar da, ez erromatar corpus legegilean, harako zientzia goi mailakoa. Zizeronek ere, berori herri, errege eta nazio arrotzen arteko aliantza, itun eta baldintzetan dagoela baieztatzen du eta azken mailan, gerra eta bakearen zuzenbidean.
2006
‎Ez naiz xehetasunetan sartuko, kasu bereziak ekarri ditut. Baina konponbide bat bilatu behar zaio, bestela Azokaren dinamikak puntu oso txar batera eramango gaitu. Azokaren antzeko formatuan, egun beretsu horietan, han hemenka zabaltzen hasi dira beste azokak, Hondarribian, esaterako.
‎erabiltzaileengandik ikastea, eraginkortasuna hobetzeko bilaketak. Ikaskuntza sistema internauten forma desberdinen konpilazioan helbide edo negozio jakin bat bilatu behar dute, eta bilaketa aukera berri gisa kokatzea, betiere erabilitako terminoen ospearen funtzioa. Hau Googlek, oro har, funtzionatzeko duen modua da.
‎«Haurrentzat idaztea ezberdina da, bertze ahots bat bilatu behar baita»
‎Diferentea da. Aldaketa handi xamarra izan da, bertze ahots bat bilatu behar izan dudalakoz. Denbora guzian ibili behar nuen idatzi eta urratzen, berregiten… hartzaileak diferenteak izanen zirela pentsatuz, nahiz eta edozeinek irakurtzen ahal duen.
‎Orain arteko metodoek, lehenago aipatu denez, edo zehazkiago, metodoen eta hipotesien sortzaileek, lotsa eta konplexu gutxi izan dute proposamenak egiteko garaian. Kontua da kosta ahala kosta euskarari ahaideren bat bilatu behar zaiola, ezta. Bale.
2007
‎Baina hainbat proteina ezin direnez kristalizatu, beste bide bat bilatu behar izan dute ikertzaileek. Berez, sinkrotroi ahaltsuenarekin baino mila milioika difrakzio handiagoa lortzen da proteina X izpiz lehertuta.
‎Ez da seguru aski etendura bat batekorik bilatu behar. Badirudi koilareak eta zintzilikarioak erabiltzen zituztela neanderthaldarrek (are aspaldiko garaietan ere).
‎Urez hornitzeko premiei buruzko azterketaren jatorria Batzar Nagusietako txosten batean bilatu behar da. 2003 urteko udan izandako lehortearen ostean, Urola Kostako landa inguruetan ur hornidura aldetik eskasia nabarmenak zeuzkatela ondorioztatzen zen txosten aipatuan.
‎Urez hornitzeko premiei buruzko azterketaren jatorria Batzar Nagusietako txosten batean bilatu behar da. 2003 urteko udan izandako lehortearen ostean, Urola Kostako landa inguruetan ur hornidura aldetik eskasia nabarmenak zeuzkatela ondorioztatzen zen aipatutako txostenean.
‎Espainian eta Europan oraindik ez da behartzen trans gantzen kopuruaren berri ematera, trans naturalak eta prozesatuan sortzen direnak ezin baitira bereizi. Uste duzu araudi hori nolabait onartzeko modu bat bilatu behar zela. Baietz uste dut, orain Espainian trans koipeen edukiari buruzko informazioan legezko hutsune bat dagoelako.
‎Horregatik, legeak bide publikoan lo egiteko aparkatzea baimentzen du, kanpatzeko elementuak zabaltzen ez diren bitartean. Horrek esan nahi du kanpin bat edo kanpatzeko beste esparru bat bilatu behar ez izatea. Gainera, B motako gidabaimena, autoetan gidatzen uzten duena, nahikoa da baimendutako gehieneko masa 3.500 kilotik gorakoa ez duten eta bederatzi plaza baino gehiago ez dituzten ibilgailuak gidatzeko.
‎Hainbat hiritako aireko bisitak egiteaz gain, paisaia naturalak gaindi daitezke, hala nola Kataluniako Montserrat mendiak, Sierra Nevadako gailurrak edo Granadako Alhambra bezalako monumentu historikoak. Behar diren segurtasun neurri guztiak eskainiko dituen eta aireko ibilbideen ezaugarriei buruzko informazio zehatza emango duen profesionaltasun konpainia bermatu bat bilatu behar da. Aukera horiek are interesgarriagoak dira, ez baitira dirudien bezain garestiak; izan ere, 80 eurotik 200 eurora bitarteko ibilaldiak egin daitezke, baina turistaren gustuen arabera antolatutako bidaietan, 3.000 eurora irits daitezke.
2008
‎Gerediaga auzoak ezin duela Garain egin gura duten hondakindegi horrek eragindako trafiko itzela jasan diote, eta hondakindegira egin beharreko joan etorrietan Gerediaga auzotik pasatu dutela kamioiek. Hondakindegiaren kokapen edo bide alternatibo bat bilatzeko beharra nabarmentzen dute auzo elkartekoek. Hain zuzen ere, horixe azpimarratzen dute hondakindegiaren egitasmoari eginiko hiru alegazioetan ere.
‎Zentzu horretan errealista da.Nolatan Euskaltel Euskaditik Karpin Galicia taldera. Nik ez nuen erabaki Euskaltel Euskadi uztea. Urte amaieran kontratua bukatu zenean ez zidaten berritu eta beste talde bat bilatu behar izan nuen. Relaxek taldean sartzea eskaini zidan, baina azkenean taldea ez zen atera eta azkeneko momentuan, Karpin Galicia taldera joateko aukera eduki dut.Karpinekin harremana izan al duzu. Zerbait bai.
‎Berehala erantzun zieten elkartekoek aldizkari berean, Plant neurobiology: the gain is more than the name artikuluaren bidez. Artikulugileen arabera, inork ez du proposatu intxaur itxurako garun txiki bat bilatu behar denik, baina litekeena da landareek animalien nerbio sistemaren analogoa den sistema propio bat izatea, eta zientzialariek irekita egon behar dute aukera horren aurrean.
‎Beste bat bilatu behar diet?
‎–jarraitu du Gariren atzeko ahotsak?. Ustezko hiltzaile bat bilatu behar da, susmoak eta ikerketak berarengana zuzentzeko.
‎GERMAN. Bai. Zuzendari bat bilatu behar dut.
‎Laskurainek zioenez, Felix Olabek haien arteko ezkontza atzeratu nahi izanaren arrazoi nagusia beste leku batean bilatu behar zen. Izan ere, Bibianaren ahizpa. Agustina Ibarzabal?
‎Interesatzen zaizkigun paketeak aurkituz gero, bertatik instala daitezke rpm komandoaren i aukeraren bitartez. Adibidez, euskarazko mezuak instalatu ez badira, locales eu hasiera duen pakete bat bilatu behar da, eta hori instalatzeko ondokoa egingo dugu:
‎Softwareak mp3a bihurtzen du beste formatu bat, ‘RBS’, gutxiago okupatzen duena jatorrizkoen espazioa. Zertarako irrati sistema honek funtzionatzen du; erabiltzaileak zerbitzari bat bilatu behar du PHP onartzen duena, XML eta RBS eta, ondoren, sortu han, egitura bat du, bere argitalpen sistema ezagutu abestiak eta sartu bloke bat irratiarekin eta abestien zerrendak.
‎Kode horren bidez, internautak web gune maltzur batera bideratzen dira, eta sistema aztertzen saiatuko da mehatxu mota guztiak deskargatzeko aukera ematen duten beste ahultasun batzuen bila. Web orri bati eragin zaion egiaztatzeko, web masterrek kode kate berezi bat bilatu behar dute orrien iturburu kodean, IFRAME etiketa bati lotuta. Kate hori honako hau da: script ?=http://www.nihaorr1.com/ 1.js–a Kode lerro hori detektatzen bada, berehala ezabatu behar da, eta orria gordeta dagoen zerbitzariaren kudeaketaz arduratzen den pertsonari edo enpresari jakinarazi behar zaio.
‎Urtero, udako oporraldian, milaka familiak arazo larri bati egin behar diote aurre: seme alabak zaintzeko alternatiba bat bilatu behar dute gurasoek beren lanaldiarekin jarraitzen duten bitartean. Familia eta lana uztartzeko, Espainiako udalerri askok udako hilabeteetan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bat baino gehiago irekitzea erabaki dute:
‎Noiz web ostatuko enpresa bat bilatu behar da. gomendagarria da webhosting.info bezalako orriak erabiltzea, non estatistika eta datu eguneratuak eskaintzen diren munduko “hosting” enpresa nagusiak.
‎Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusiak, berriz, Iruña Veleiako aztarnategiko indusketek jarraitu egin behar dutela adierazi du, eta irtenbide bat bilatu behar dela indusketetako langileentzat, haien lanaren inguruan ez baita inolako zalantzarik sortu.
‎Partida zailagoak iristen direnean jokalari horiek atseden gehiago hartu dute, dute oraingo intentsitate bera mantendu zaintzaile zorrotzagoak izango dituztelako parean. Une hori iritsi baino lehen irtenbideren bat bilatu behar du Ivanovicek, baina azken bi hilabeteetan ikusitakoaren arabera, oso lan zaila du. Vidalek badu entrenatzailearen konfiantza, baina atzo 16 minutu jokatu zituen.
‎Irlandan, Hegoafrikan... edozein herritan irtenbidea elkarrizketa eta negoziazio prozesutik etorri da. Alde guztiak aintzat hartuko dituen irtenbide bat bilatu behar da, eta horretako alde denek zerbaitetan amore eman dute.
‎–Zereginen bat bilatu behar dut hurrengo hilabeteetarako, esango dio Sr k?. Lagun batekin elkartu naiz gaur.
‎S.I. k ume bat dauka tripan. Motxila batekin heldu da B hirira eta leku bat bilatu behar du tripan daraman izenik gabeko umearentzat.
‎Bestalde, giza kapitala aldatu behar da; gizabanakoengan, irakasle eta ikasleengan alegia, gaitasun berriak garatu behar dira. Azkenik, emaitzak ebaluatzeko modu berri bat bilatu behar da. Neurketarako prozedura berri horrek bai erakundean eta bai gizabanakoengan jazotako aldaketek gizartean balio erantsia eragin dutela egiaztatzeko aukera eman behar du.
2009
‎" Gainera, nahiz eta ikuspegi ezberdinak azaldu, guztiak era batera edo bestera ideia batera iritsi dira azkenean, bakoitzarengan dagoela zoriontasuna," atxiki dute.Bestalde," pena handia da adinaren bata bestekoa 50 urtetik gorakoa izatea. Gurasoak eta gazte jendea hurbildu dezakeen gairen bat bilatu behar dugu, baina zail da," onartu dute.Hurrengo ikasturteaDanok Kide guraso elkartean ikastaroak aste honetan bukatzen dituztela aipatu digute. Eta, honetaz gain, maiatzaren 29an, IV. Musika Topaketen azken kontzertuak izango du leku Ama Brigitarren komentuan.
‎Zerbitzu hori baduen edo ez jakiteko, ikur edo logotipo bat bilatu behar da: koadrotxo laranja bat izaten da, barruan marra zuriak dituena zeharka jarriak; beste batzuetan, laukizuzen laranja bat izaten da, barruan RSS letrak dituena.
‎Ostegun honetan Bilboko Kafe Antzokian eman behar zuen legazpiarrak musika bolada luze batez utzi aurreko azken kontzertua, baina aretoa hilabetez itxi dutenez, beste leku bat bilatu behar izan dute. Lagunez inguratuta egongo da artista 21: 30etan hasiko den kontzertuan.
‎Hala ere, argi adierazi du neurriak sortu duen eztabaida handiaren jabe direla eta horregatik, talde politikoen proposamenen artean oreka puntu bat bilatu behar dela uste du, aostasun handiena, lortze aldera.
‎ezartzen bazion?; zertarako zuen askatasun hura, izan ere, egoeraren mendeago egiten bazuen, egoeratik askatu beharrean?; Adak, irtenbide gisa, ezkutuan erre zezakeen, eremu pribatu batean; orduan, baina, emakumeek erretzeko zutèn eskubidearen erreibindikazioari guztiz kentzen zion esanahia. Txaroren nolabaiteko gaitzespena jasotzeaz gain?, halako erreibindikazio batek espazio publikoa eskatzen zuenez gero: nola gaindituko zuen Adak kontraesan hura, inoiz ganditzen bazuen, jakina?; zeren, askatasunaren bide zail hartan barrena, urrats batek beste urrats batera baitzeraman, beste batera eta beste batera?; behar adina indar izango ote zuen, ordea, oztopoz jositako bide hari ekiteko, helmugara iritsi arte?; edo erdibideren bat bilatu behar ote zuen?; nola, baina, erdibide baten bila abiatu, baldin eta askatasunaren bideak ez bazuen erdibiderik, Txaroren esanetan?; guztiaz ere, Txarok bere familiaren berri eman zion, eta orain berari zegokion. Adari, berearen berri ematea:
‎berezko nazka zen bata, osatu gabeko haragi puskaren aurka nabaritzen zuena, eta nazka sentitzearen aurkako nazka bestea, sentipen hura beste muga bat baitzen, psikologikoki ahulago egiten zuena; ondorioz, bere baitatik urrundu behar zuen nazka, kosta ahala kosta, bere baitan indartzeko: hitzez urrunduko zuen, bere borondatearen ahalegin batez ezin bazuen; aitzakia bat bilatu behar zuen, bestela esanda, adimenaren hotzak hitzez ongi lotua, nazkaren neurrikoa, nazka bera ahalik eta hobekien mozorrotzeko, baita aurkitu ere, handik gutxira:
‎Lojendioz tematzen ikusten du jendea; berarentzat ere Lojendio da hoberena, baina ez du nahi, eta kito. Beste bat bilatu behar da.
‎MIMI: (Abeli) Agian zuk ere emakume bat bilatu behar zenuke.
‎NEKANE. Ez al genioke eskola bat bilatu behar?
‎Emakumeentzat beste sexu erantzun mota bat bilatu behar delako ahaleginhonetan, beste hainbat autorek ere beren ekarpena egin zuten. Izan ere, GaixotasunUrologikorako Ameriketako Fundazioak diziplina ezberdinetako adituak bildu zituen emakumeen datuak errebisatzeko eta emakumeen sexu erantzunaren inguruanzeuden usteak birkontzeptualizatzeko (Walton eta Thorton, 2003).
‎Lekukoa, aztergai dugun gaian, gertaeratragikoak bizi izan zituena da, bere oroitzapenak bere bizitzaren iraganaren barruan antolatzendituena eta kontatzen duen hartan, jakina, interes pertsonal eta bizia duena. Gizarte zientzialariakegia inpertsonal bat bilatu behar du, beti behin behinekoa, osatugabea eta kritikagarria bada ere, zintzotasun intelektualean «egiatzat» jotzen duena. Azkenik, «oroitzapen ospakizunaren aktorea»dago, interes pertsonalak baldintzatzen duen figura bat da, ez zuen gertaera bere haragian bertan biziizan eta bere diskurtsoa egia ukaezin gisa aurkezten du.
‎Farmakoak dira, gaur egun, listu fluxua gutxitzearen erantzule nagusietako bat. Hori dela eta, medikuari galdetu behar zaio, ahal izanez gero, xerogenikoa ez den beste botika bat bilatu behar den.
‎Normala denez, kenketak zergak murrizteko bakarrik balioko dio atxikipenak dituenari. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian bezala, zergadunak ere ez du 400 euroak aitortzeko laukitxo bat bilatu behar, inprimakietan eta laguntza programan ere agertzen baita, besterik adierazi ezean. Zehazki, Errenta Aitorpena betetzeko inprimakiaren hirugarren orrialdean 400 euroko kenkaria ageri da, Gipuzkoako Foru Aldundiak zirriborro guztietan sartu duena.
‎Orain beste saio bat egin behar da? Formula berriren bat bilatu behar da?
‎Eta ez dira gauza bera 11.000 edo 8.500 ikusle. Erdibide bat bilatu behar da, eta jendetza hori badugu alboan. Miribilla handiagoa izanda eskaintza bereziak egin ahal izango ditugu, eta abonu merkeagoak.
‎Zerbait ezberdina nahi badugu, klixeetatik eta telenobeletatik aldendutako hizkuntza bat bilatu behar dugu. Mundua iraultzeko ezarritako pentsamenduarekin hautsi behar da.
‎Adjektibo horiek topiko propagandistiko huts bihurtu direnak, bestalde, demokratikotasuna edo zuzentasuna bezala beste lekuren batean bilatu behar ziren, nonbait; eredu arauemaile asko izango zituzten PSOEk eta PPk adoktrinamendu garai ilun haietan: Tele Norte, TVE, Tele, La 4, Antena, Cope, Ser... Esparru mediatiko horretan ez bide da nazionalismo espainol zaharkituenaren apologia egiten; euskal nortasun nazionala errespetuz, neurriz eta doitasunez tratatzen bide da.
‎sinestera ere iritsia zen ordurako, ausaz, zigarreta askatasunaren ikur izan zitekeela; bere kasuan, baina, zer puntutaraino zen askatasun hura askatasun, baldin eta barruan halako hesi gaindiezin bat –beldurraren hesia– ezartzen bazion?; zertarako zuen askatasun hura, izan ere, egoeraren mendeago egiten bazuen, egoeratik askatu beharrean?; Adak, irtenbide gisa, ezkutuan erre zezakeen, eremu pribatu batean; orduan, baina, emakumeek erretzeko zutèn eskubidearen erreibindikazioari guztiz kentzen zion esanahia –Txaroren nolabaiteko gaitzespena jasotzeaz gain–, halako erreibindikazio batek espazio publikoa eskatzen zuenez gero: nola gaindituko zuen Adak kontraesan hura, inoiz ganditzen bazuen, jakina?; zeren, askatasunaren bide zail hartan barrena, urrats batek beste urrats batera baitzeraman, beste batera eta beste batera...; behar adina indar izango ote zuen, ordea, oztopoz jositako bide hari ekiteko, helmugara iritsi arte?; edo erdibideren bat bilatu behar ote zuen?; nola, baina, erdibide baten bila abiatu, baldin eta askatasunaren bideak ez bazuen erdibiderik, Txaroren esanetan?; guztiaz ere, Txarok bere familiaren berri eman zion, eta orain berari zegokion –Adari– berearen berri ematea:
‎berezko nazka zen bata, osatu gabeko haragi puskaren aurka nabaritzen zuena, eta nazka sentitzearen aurkako nazka bestea, sentipen hura beste muga bat baitzen, psikologikoki ahulago egiten zuena; ondorioz, bere baitatik urrundu behar zuen nazka, kosta ahala kosta, bere baitan indartzeko: hitzez urrunduko zuen, bere borondatearen ahalegin batez ezin bazuen; aitzakia bat bilatu behar zuen, bestela esanda, adimenaren hotzak hitzez ongi lotua, nazkaren neurrikoa, nazka bera ahalik eta hobekien mozorrotzeko, baita aurkitu ere, handik gutxira:
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, lo... Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea da, ulertu dut, berriro hutsetik hasiko dugu harremana, heldutasunez, zuk hasieratik jokatu duzun bezala, neuk bidali nuen dena pikutara, orain neu izango naiz zure atzetik ibiliko dena, bizkor ikasiko dut, fida zaitez nitaz, ez galdu irribarre hori, nik salbatuko zaitut eta gero zuk gidatuko nauzu, nora eraman zaitut, nora, eskerrak garaiz ohartu zaren, bestela erotu egingo nintzen, Iñigo bezala amaituko nuen, hura bai pertsona ona, idealez betea, baina eromenik handienari atxikia; ni haren bide beretik nindoan, baina garaiz konturatu naiz, zuri esker, auto txiki bat erosiko dugu, gainerakoek bezala, hipermerkatuetara joango gara erosketak egitera, pizzak jango ditugu, ez dut berriro jalvarik prestatuko hainbat urtean, haren zaporea ahaztu arte, gauero gauero jalva, aitak erakutsia zidalako, titietaraino zeunden jalvaz, ikusten?, hasi naiz zure lagunak eta neba bezala mintzatzen, gauzak gordin adierazten, mahai gainera potroak atera behar direnean ateratzen.
‎Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, logela txikia utziko digute biontzat bakarrik, jende gutxi egongo da, zerbait beroa hartuko dugu, eta lo eta lo, zuk nahi erara egingo dugu txortan, baldintzarik gabe, eta gero beste bizitza bati ekingo diogu, zentroa eta etxebizitza saldu, beste herrialde batera joan, gustatzen Italia?, jatetxe bat zabalduko dugu edo zerbitzari gisa lan egin, zuk nahi duzuna, gure eginbeharra amaitua da, ados, Sara, Hiru Erregeen proiektua alde batera utziko dut, pikutara arraza berriaren igarpena, ados, Sara, ez eldarnio gehiagorik, familia normal bat osatuko dugu, ez itzali irribarre hori, horrela, horrela, zuk nahi adina ume izango ditugu, bakarra, aski dugu bakarra, mundu hau latza baita, ados, Sara, bakarra ekarriko dugu, neska edo mutila, berdin dio, eta Felix deituko diogu, edo Lidia, ez dut txorakeria gehiagorik egingo, Sara, agintzen dizut, ez dizut gehiago eskurik erantsiko, inoiz ez, besoa moztu nahiago, zuk nahi bezala joko dugu larrua, gauzak diren bezala adieraziko ditut, larrua jo, izorratu, ostiaputa eta halakoak botako ditut, zure gurasoak bisitatzera joango gara eta oilasko zati bat ere jango dut, eta baso bat ardo edan, haiekin esker oneko agertzeko eta zoriontsu sentiarazteko, zure nebarekin aurrez aurre eztabaidatuko dut eta teoria iraultzaile usteko horiek eraitsiko dizkiot, ozen hitz egingo dugu, builaka, zer ostia, berari gustatzen zaion bezala, eta kopa bat ordaintzen utziko diot adiskidetzeko, baina gure diferentziak berdindu gabe noski; zure lehengo lagunak gonbidatuko ditugu, eta esango diegu etor daitezkeela Italiara edo bizitzen jartzen garen lekura, nahi dutenean, zure gurasoak ere etorriko dira, eta bidaia ahaztezin bat oparituko diegu, Florentzia, Erroma, Venezia, Bergamo... zuk nahi dituzun lekuetan barrena, ez naiz zutaz jeloskor jarriko berriz, Sara, nire emazte leiala, eta egunen batean norbaitek limurtzen bazaitu, ulertuko dut, urte hauetan guztietan ito egin baitzaitut, ezereztu, eskubidea duzu maitale bat hartzeko, edota nahi dituzun guztiak, ez galdu irribarre hori, horrela, horrela, dena ongi aterako da, hankek ez diote eusten zure gorputzari, baina hemen nago ni, ikusiko duzu, berriro eskalatzera igoko gara eta mendiz mendi ibilaldiak egingo ditugu, Apeninoak eta Dolomitak zeharkatu, Suitza eta Austria bisitatu, gure seme Felixi edo gure alaba Lidiari eskalatzen erakutsiko diogu txikitandik, ausarta izango da, karrera bat ikasiko du edo gustuko duen lanean arituko da, familia bat osatuko du edo bakarrik biziko da, berak nahi bezala, utikan arraza berria, Sara, arraza berria giza arraza bera da, etengabe berrituz doana, Kali Yuga, Satya Yuga, arketipo sinboliko zaharrak dira, ez ditut gehiago mekanikoki erabiliko gure bizitzan, itzuli nigana, Sara, munduko emakumerik onena, bakarra niretzat, arrazoi duzu, amak abandonatutako ume koxkor bat naiz, beldurrez betea, eta mitologia fantastiko bat eraiki dut zulo hori estaltzeko, arimako zauritik odolik isur ez dakidan, zulo huts hori zuk betetzea nahi izan dut, hori ez da maitasuna, badakit Sara, ulertu dut, ulertu dut, hori zu mirabetzat hartzea Uso baino ez zinena, orain harlauza pisutsu dirudizu; usoa harlauza bihurturik, gure arteko maitasunari gertatu zitzaion bezala, Sara; baina elurrak garbituko du dena, gure maitasunak zerua zeharkatuko du, oraindik garaiz gabiltza, egin ezazu irribarre, bai, horrela, ia indarrik gabe nago, baina ez zaigu askorik falta, giroak itxura txarra dauka, trumoiak jo du, babesleku bat bilatu behar dugu, edo geuk prestatu, hortxe dago Petrechemara doan bidea, laster hasiko gara jaisten Linzarantz, eskuinaldera, segi irribarrez, emadazu adore, Sara, ikusten, orain ez duzu hainbeste pisatzen, hankak akiturik dardarka badauzkat ere, ez naiz eroriko, jada ez zara harlauza, laster izango zara berriro uso, eta biok hegan iritsiko gara Linzaraino eta bi egun segidan lo egingo dugu, lo... Sara, eutsi pixka bat gehiago, eutsi, segi irribarrez, elur malutek zure begi ninietan bizitza berri bat argitzen dute, ilun argiekin, garbitasun osorik ez dago, ulertzen dut, ulertzen dut, ikusiko duzu nola aldatuko den guztia, jarri aurpegitxo hori nire lepoaren kontra, hotz zaude, berotu nire lepoan, kilimak egiten dizkidazu sudurraz, ezpainez, segi musu ematen, nolatan ez ote naiz lehenago jabetu zenbat maite nauzun, ergel hutsa izan naiz, ia dena hondatu nuen, eskerrak garaiz konturarazi nauzun, Sara, emadazu beste aukera bat, egin irribarre, zeinen zoriontsu naizen, ostiaputa.
‎Baina gertaera batek, benetako interes eta esangura izan ditzan, gertaera hutsa baino haratagoko zerbait behar du: ikusi, entzun, ikasi eta sentitu egiten denaren barne muinen mami halako bat bilatu behar du. Bestela, anekdota hutsa da gertaera.
2010
‎Hain jantziak omen diren pertsonek jakin lukete, ba, konstituzioarekin hasi besterik ez dela egiten demokrazia bat. Beraz, beste hasiera bat bilatu behar dugu. Hemen gertatzen denak antz gutxi baitauka demokraziarekin.
‎Bi orduz behin, edo 150 km egindakoan, zerbitzugune batean sartu eta itzal on bat bilatu behar da, ahal bada.
‎Lau finalistek Catalana badian arraunean egin behar izan dute Perito Moreno glaziarrera iristeko. Ondoren kaxa bat bilatu behar izan dute GPSaren laguntzarekin. Egoitz ederki aritu da arraunean eta lehena izan da glaziarrera iristen.
‎Era horretan, pausoaren luzera handitu egin daiteke, zehaztasun ona mantenduz. Hala ere, konpromiso bat bilatu behar da pausoaren luzeraren eta zehaztasunaren artean; izan ere, zenbat eta pauso luzeagoa, simulazioa azkarragoa da, baina, aldi berean, zehaztasuna galtzen da. Zenbait interpolazio teknika daude, hala nola TAM (Time Averaging Method), SSMA (Switching State Matrix Averaging Method) eta interpolazio lineala.
‎Izango zuten horren inguruan eztabaidatzeko paradarik. Lehenik eta behin leku seguru bat bilatu beharra zegoen, beldurra gorputzetik astindu ahal izateko. Etxe horretan topatuko zuten babeslekua?
‎Armentian bildutakoek, gero, Ardanza lehendakariarekin izandako harremanak aztertu zituzten. Harreman haien bitartez, ikastolen kolektiboko ordezkariak jabetu ziren lehendakariak oso garbi omen zuela ikastola batzuk sare publikora igaroko zirela, baina sare pribatuan gelditzen zirenei irtenbide bat bilatu behar zitzaiela.
‎Garbi gelditu zen ez zirela pasatuko sare publikora. Baina, era berean, irtenbide bat bilatu behar zen. Izan ere, Rekalderekin sinaturiko finantzazio hitzarmenaren arabera, ikastolek jasotzen zuten finantzazio berezia, gainfinantzazioa deitzen zioten beste eragileek, ikastolen mugimenduari kritika eginez?
‎ALIZIA. Pena da, ondo moldatzen zara eta? Ordezkoren bat bilatu behar?
‎KOLDO. Ez diat zalantzarik, baina sesioan gabiltzak etengabe. Irtenbide bat bilatu behar diagu.
‎TXUS ek ere biak besarkatzeko gogoa du eta besarkatu egiten ditu baita ere. Hala ere, apur bat komikoa geratzen da, ez baitu lekurik eta hutsunetxo bat bilatu behar du.
‎3.Artikulu honetako 2 paragrafoko langile migratzaileek ordaindutako beste jarduera bat bilatzeko behar adinako denbora izan dezatela ahalbidetzeko, langile horiei ez zaie kenduko bizileku baimenik, gutxienez, langabeziaren ondoriozko prestazioetarako eskubideak iraun bitartean.
‎Zentzu horretan, denbora aldagaiak eragin garrantzitsua du modu honetako zereginen errendimenduan. Hala ere, zeregin hauen beste ezaugarri batzuek ere (berritasuna, soluzio bat bilatu behar izatea eta osagai ikusmen espazialak barneratzea) eragitendute funtzio hauetan zahartzaroarekin erlazionaturik agertzen diren zailtasunetan (Ogden, 1990).
‎Laburtzeko, uste dut, eta usteazpimarratzen dut, aipatu bost pertsona horiek abertzale amorratuak zirela: horrezgain, Epalza familia euskaltzale bizi bizia ere; gero, EAJren barnean zegoentendentzia eskuindarraren beste batzuekin, erbesteko eta derrotako baldintzetan, okupazioaren lehen urteotan, iruditu zitzaien nahitaez irabaziko zuten alemanekinakomeatze posible bat bilatu behar zela, beti galtzaile ez ateratzeko. Goienetxerenkasuan adiskidego ideologikoa guztiz sinesgarria da.
‎–Ixonek dio pentsio on bat pasa zenidakeela, baina horretarako lan on bat bilatu behar zenuke aurrena –Aitziberrek, irribarre batez.
‎Bera ez da agian gogoratuko, hainbeste gauza gertatu zaizkionez gero egun hartatik aurrera, baina nik ondo gogoan dut gasolinategian aurkitu ondorengo egun batez, aste banaka batzuk geroago, Bilintx liburu dendako atean topatu nuela (Esterlines kalean, garai hartan) eta liburuaz galdetu niola, ea azkenean bolumen bakar batean aterako zen ala ez. Eta baietz erantzun zidan, baina hura izango zela bere testamentu literarioa, nahiko nekatuta zegoela, idazle gazte asko bagentozela atzetik eta guri tokatzen zitzaigula lekukoa hartzea, lanbideren bat bilatu behar zuela edo aurkitu zuela, ez naiz gogoratzen, Gasteizeko itzultzaile eskola batean edo horrelako zerbaitetan, eta oso nekeza zela benetan literaturatik bizitzea. Nolakoa izango zatekeen Bernardo Atxagaren bizitza literarioa (eta ez literarioa) Obabakoak hiru liburu gisa agertu balitz?
‎Mahaiaren azpitik hankak nireekin trabatu eta estutu zituen. Eszitazio puntuak salto egin zidan eta egoera hari beste eszenario bat bilatu behar geniola ikusi nuen garbi. Botilan gelditzen zen ardo hondarra edalontzietan isuri eta topa egiteko luzatu nuen neurea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia