Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2008
‎«Bisitariak leize zuloaren benetako tenperaturarekin egingo du topo, leize zuloko zoko harrigarriekin eta magiarekin, zaldiak eta hartzak ikustearen ezustekoarekin...». Bigarren itzulia, aldiz, «ezagutzatik» egingo da, ondo prestatutako gidari batek bideratutako taldean.
‎Tira, bada! Azken finean, antzezlan baten xedea ez da zertan izan ikusleak militantzia jakin baterantz bideratzea, eta alde horretatik guztiz zilegia iruditzen zait obrak divertimento hutsera jo izana. Bestetik, ikusleen erantzuna ere horren araberakoa izan da, gehien gehienak arazorik gabe sartu baitira testuak planteatutako txantxetan eta keinuen bidez egindako parodietan.
‎Euskal Herriko kostaldeko inguru ederrenetako batera bideratuko ditugu oraingoan urratsak, eta Gaztelugatxe ezaguna ez ezik, Garbola eta Burgoa mendiak igotzeko baliatuko dugu txangoa.
‎Horrek ez du zentzu handirik, ordea. Kasua da Lily k kamioi gidariaren euskara ulertzeko zailtasunak izango lituzkeela pentsatzeak beste irtenbide batera bideratzen nau. Gainera, Lilie etorri bai, baina egun osoan pakete batzuk hartzeaz gain beste zer edo zer egiten ez badu garestia izango zait haren laguntza.
2009
‎Uranio aberastua erregai ekoizpen gune batera bideratzen da. Bertan ekoitzi egiten dira erreaktore nuklearrak behar dituen uranio metalezko barrak.
‎Egibarrek ere PSE eta ezker abertzalea izan zituen hizpide atzo. Haren esanetan, sozialistak dagoeneko bake prozesu bat bideratzeko lanetan ari dira. Aldi berean, PSEk Jaurlaritzan agintzeko duen aukeraren aurrean ezker abertzalea izaten ari den isiltasun deigarria nabarmendu zuen.
‎Bilboko adibidea jarri zuen Garciak, han neguko hilabeteetan aterpeak irekitzen baitituzte behar egoeran dauden pertsonentzat. Gasteizera heltzen diren hainbat etorkinek ez dute non lo egin ez non bazkaldu, eta zentro horrekin arazoaren hein handi bat bideratuko litzateke.
‎Baina eredu harrapakari hori ez da ekonomikoa bakarrik, bestelako oinarriak ere baditu-eta: ...rituzkoak ikaragarri ustiatzea; kontrol ideologiko zorrotza egitea, irakaskuntza sistemaren eta unibertsitatearen bitartez, etorkizuneko kudeatzaileek ere bere egin dezaten (Bologna); beldurraren eta larriduraren manipulazio psikologikoa egitea, buruko gaixotasunak eta gaitz psikosomatikoak eraginez; patriarkatua eta generoaren araberako menpekotasuna ezartzea, aurreko guztia etengabeko indarkeria batean bideratuta; herrialde pobreenak erabiltzea, aztarna ekologiko gero eta handiagoak zapaldurik Euskal Herriari eremuz dagokion halako hiru gastatzen dugu baliabideetan.
‎Harremanak Noranzko berri batetik bidera ditzakegula uste dut, esan zuen Obamak atzo, Port of Spain hiriburuan. Badakit bide luzea dela mesfidantzazko hamarkadei amaiera emango diena, baina horretaranzko urrats erabakigarriak eman ditzakegu.
‎Abertzaletasunaren ikuspegitik hausnarketa bat egin behar da, izan behar duena sakonena. Epe ertainean, fruituak emango duen estrategia bat bideratu edo gauzatu beharrean gaude. Hori bakoitzak bere etxeko lanak eginda.
‎Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralarreko taldeak Foru Aldundiari eskatu dio prozesu parte hartzailea jartzeko martxan Pasaiako kanpoko portua eraikitzearen egokitasunari buruz: . Uste dugu proiektu honek bide luzea duela aurretik, eta une egokia litzatekeela prozesu bat bideratzeko?.
‎Hasierako esperimentazio zaratatsuak eta musika tresna arruntak ia alde batera utzirik, elektronika organiko baten bitartez bideratzen dute bizkar gainean daramaten background guztia. Ahotsen garrantzia areagotu dute Brian Wilsonen hondartzako mutilen tankeraz abestu nahian, eta badirudi apustua ongi atera zaiela.
‎Lehen elementuek ikerketa familia drama bati buruz bideratzen dute, Marc Mariéek, Baionako auzitegiko prokuradoreordeak, atzo adierazi zuenez. Ez du genero indarkeriarik aipatu.
‎Egitarau finkoa duten areto mordoxka dagoela kontuan harturik, kontzertuak antolatzera bainoago, administrazioak indarrak beste toki batera bideratu lituzkeela esan zuen Uribek. Instituzioen ekarpena beste toki batetik etorri luke agian.
‎Sindikatuen beste aldarrikapen historiko bat bideratuko dute atzo sinatu zuten itunarekin. Hain zuzen ere, Funtzionario Publikoaren Estatutuak norbere kontuetan erabili ahal izateko eskaintzen dituen sei lan eguneko baimena hartu dute orain arte horretarako eskubiderik ez zuten administrazioko langileek.
2010
‎Estatuburu izandakoak dira gailen irabazleen artean, eta AEBak dira gehienetan garaile izan den nazioa Norvegiarekiko politika leialtasunaren erakusgarri. Lehiatik kanpo geratzen dira indar militarrak aldezten dituzten pertsonak, NATO eta nazioarteko legediaren araberako mundu baketsu eta armagabetu bat bideratzeko asmorik ez dutenak.
‎Washingtonek sustatutako elkarrizketak, bada, ez dirudi azkar batean bideratuko direnik. Saeb Erekat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko negoziazio buruak arin salatu du lurralde okupatuan eraikitzeko iragarpena.
‎Orain arte Gernikako Akordioari babesa eman dioten sinatzaileen zerrenda handia bada ere, gatazka politikoa bake egoera batera bideratzearekin bat datozen eragile guztien sinadura ezinbestekoa dela adierazi zuten.
‎Eta horretan jarraitzen dugu, bi urte liskarrean, udalaren bitartekaritza ezereztatua. Munilla Jauna ez da gai izan elkarrizketa bakar bat bideratzeko. Aurreproiektua aurkeztuko omen dute laster udalean.
‎Alde batetik diru laguntzaren zati bat bideratu daiteke laguntza ematen duenari kontratua egiteko. Baina Mendekotasun Legea pentsio osagarri bat dela pentsa dezakete hartzaileek, eta hori akats handia da.
‎Formula horrek Realari 1,2 milioi euro emango dizkio lelo baten bidez euskararen normalizazioa bultzatzeko, noiz eta euskararen normalizaziorako foru aurrekontuak 1.362.000 euroko murrizketa jasan duen urtean. Hori dela eta, gaineratu du ez dagoela justifikatuta euskararen normalizazioak izandako murrizketaren adinako dirutza publizitate kanpaina batera bideratzea, lelo bakar batera mugatuko dela argudiatuz.
2011
‎Eta erreskate funtsaren inguruko negoziazioak amaitzea. Hungariak, hala ere, bigarren maila batetik bideratuko ditu egitasmo horiek, izan ere, eurogunetik kanpo dago herrialdea. Janos Martonyi Hungariako Atzerri ministroak, hala ere, bide horretan lan egiteko asmoa agertu du:
‎Herritarrak nekatu egin gara irtenbiderik eskaintzen ez duten negoziazioekin. Politikariak ez dira gai konpromisorik hartzeko, ezta egoera desblokeatuko duen proposamen bat bideratzeko ere. Horrek guztiak jendea kalera ateratzera bultzatu du.Lotsa hitza aukeratu duzue lelo gisa.
‎Aurrekoa zulo beltz baten moduan agertzen da beti. Nik nahi izan dut zulo beltz horretara argi bat bideratu, eta erakutsi hor ere badaudela gauzak. Orain, nahiko nuke beste batzuk etortzea atzetik argi indartsuagoekin, gauza gehiago erakustera».
2012
‎langabezian egotea, diru sarrera txikiak edo altuak izatea, etorkin legala ala ilegala?. Orain arte egin diren esperientzia urriak aztertuko ditugu bai erakundetatik bultzatuak eta bai web 2.0n oinarria duten gaixo eta sendagileen arteko eginahalak, zeinek interakzio eta erlazio joera ezberdinak lan egiteko modu berri batera bideratzen ari gaituzten. Baina aldaketa horiek guztiek kode deontologikorekin maiz tupust egiten dute, eta, beraz, arazo etikoak gero eta sarriago izango direlakoan gaude; bestela, adibidez, zer egin haurdun dagoen ama bati daraman umekiaren geneak gaixotasun aukera bat izango duelakoan?
‎itxura guztien arabera, armadako kolpistak dira oraindik ere boterea kontrolatzen dutenak. Formalki Dioncounda Traore parlamentuko buruak presidente kargua hartzeaz bat bideratutzat jo zuten krisia apirilaren 17an. Baina Traore Parisen dago orain, maiatzaren 21ean kolpisten aldeko manifestariek emandako jipoitik osatzen.
‎Ikertzaileak behin eta berriz adierazi bezala, oinarrizko zientzia egiten dute haiek. Etorkizunean, agian, hariari tiraka, aplikazioren batera bideratu daitekeen oinarrizko zientzia. Halaxe gertatzen da isolatzaile topologikoekin.
2013
‎Padurak ezkerrean lagata, mendebaldera egiten jarraituko dugu. Ezponda txiki baten gainetik bideratuko gaitu orain zidorrak. Hezegunearen gainean, Gipuzkoako lezkadirik zabalena ikusteko aukera dugu:
‎Ostera, ulertu nuen jipoi hori ez zela gure aurka, estatuaren biolentzia, legala eta instituzionalizatua? herri baten aurka bideratua zela baizik. Geroztik, nire militantzia, gazte erakundean eta preso, errefuxiatu eta errepresaliatuen inguruko antolakundeetan izan da.
‎Herrialde gonbidatuetako ordezkarien hitzaldiekin hasiko litzateke Genevako konferentzia, urtarrilaren 22an, baina horiek ez lukete zuzenean parte hartuko Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioetan. Helburua, Banek nabarmendu duenez, inguruko herrialdeen laguntzarekin Siriarako prozesu baketsu bat bideratzea da, horretarako trantsizioko gobernu bat eratuz: «Ahal guztiak izango ditu gobernu horrek, baita armadaren eta segurtasun indarren gainekoa ere».
2015
‎Disko edo film bat erosten duenak etxerako haren kopia bat egiteko eskubidea izango du aurrerantzean ere, baina egileak kopia horren truke jasotzen ez duen dirua konpentsatzeko modua da aldatuko dena. Grabatzeko baliatzen ziren gailuen prezioaren ehuneko bat bideratzen zen horretara lehen; baina aurrerantzean Espainiako Gobernuko Aurrekontu Orokorretatik aterako da diru hori. Eta hor dator bira.
2016
‎«Urte osoan ere jarduera gehiago antolatzen ditugu, ez txosna batzorde moduan, baina txosna batzordearen barruan dauden elkarteek elkarlanean dihardugu», adierazi du Molinuevok. Horrela, inauteriak, bertso bazkariak eta jaialdiak ere antolatzen dituzte gainontzeko hilabeteetan.Madalenetako egitarauari dagokionez, Molinuevok nabarmendu du gogor saiatu direla haurrentzako, gazteentzako zein nagusientzako egitarau bat bideratzen: «Ikusiko dugu zeintzuk diren emaitzak, baina guk behintzat asmo horrekin egin dugu».
2017
‎Euskal kulturaren arlo ezberdinetan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskal liburu argitalpenean diharduten argitaletxeen ahalegina sustatzeko xedez», euskal liburugintzarako «laguntza» bideak ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak 1997ko apirilaren 17an, agindu bidez. Agindu horren arabera, Gasteizko Kultura Sailak euskarazko liburu bakoitzaren 300 ale erosiko zituen, eta, bide batez, liburutegi publikoak euskaraz argitaratutako lanez hornituko. 44 milioi pezetako (264.445 euro) diru poltsa bat bideratu zuen horretarako. Urte hartatik, euskaraz argitaratutako liburu guztiek jantzi zuten «liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du» esaldia.Liburugintzaren arloko laguntzak, bidegurutzean.
‎Antsoaingo (Nafarroa) Ezkaba eskolak afixak paratu zituen besta gunean, eskolan laugarren ikasgela ireki dezaten. Izan ere, hiru ikasle kanpoan geratu dira, eta beste zentro batera bideratu nahi ditu gobernuak. Haiek denak Ezkaban nahi dituzte, beste ikasgela bat zabaltzeko tokia izan badutelako.
‎Baina gizarteak, orokorrean, onartzen gaitu. Nire ustez, prozesu bat bideratuko balitz hasieran behintzat konpainia bakar batean emakumeek eta gizonek berdin desfilatzeko, jendeak onartuko luke. Zeren pertsona asko kokoteraino baitaude gatazka honekin.
2018
‎Langabezia tasa handiagoa da EAEko gazteen artean, batez ere 25 urtetik beherakoen artean. Lan baldintzak ere hiru lurralde horietakoak baino okerragoak dira, eta, horregatik, «bizi proiektu bat bideratzeko aukera kaskarragoak dituzte».Datu horiek eskuan zituela, ikerketa egin duen Jon Barrutiak «estatu itun bat» eskatu zuen, gazteek lan merkatura iristeko zailtasun gutxiago izan ditzaten. Itun horretan parte hartzen duten agente guztien presentzia eskatu zuen, etorkizuneko testuinguruari egokitutako gazteak edukitzeko.
2020
‎Bretainiak diru sail bat bideratu nahi du balizko batasunaren galdeketarako
‎Arandiaren aburuz, «elkarrizketa informaletan» lortzen da informazio baliagarri asko. «Proiektu oso bat bideratu dezakezu ezagun batekin kafe bat hartzen edota korridorean ezustean topo egitean». Esaterako, Arandiak aspaldidanik martxan zuen fikziozko lehen lanari eman dio bultzada:
‎Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluaren osteko agerraldia egin dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nekane Murga Osasun sailburuak. Urkulluk jakinarazi du 841 milioiko diru sail bat bideratuko dutela neurri batzuk hartzera: esaterako, babes ofizialeko etxeetan alokairuan daudenek eta langabezian geratu direnek ez dute apirileko eta maiatzeko alokairua eta komunitate gastua ordaindu.
‎«Navarra Sumak argi utzi du eskola publikoaren auzian ez zaiola interesatzen sistemaren kalitatea hobetzea, gurasoak eredu linguistiko baten kontra bideratzea baizik». Parlamentariaren ustez, udal batek bidalitako idazki ofizial baten helburu bakarrak izan luke «eskola publikoa sustatzea, eredu edo programa jakin baten alde egin gabe».
2021
‎Epaitegi bat ere ikertzen ari da ea eroskeria deliturik izan den, fiskaltzak mediku baten kexa bat bideratu baitu arartekoaren eskutik
‎Ondokoak ere egia berdaderoak dira, astebetean eskola txiki batean bizitakoak: ikaskuntza kooperatiboa hobetzeko hausnarketa; Euskal kulturaz gozatzen agenda kulturala osatzea; ikasle greba dela eta ikasleen eskubideen inguruko eztabaida; irakurmena hobetzeko estrategia bateratuak; gaikako hezkuntza gainditzen hasteko proiektu bateratuen koordinazioa; hezkidetza batzordearen esku hartzea gatazka bat bideratzeko; euskara batzordea martxan jarri eta Eusliderrak aukeratzeko erabakia; patioan ikasleak nola dauden behatu, ebaluatu eta emozioak kudeatzen lagundu; IKKI, laguntza behar duten ikasleen banan banako jarraipena; HIPI programak (ikasle etorri berriei euskara erakusteko programa) ez duela funtzionatzen enegarren aldiz konstatatzea; eskola eraberritzeko planoak ezagutu eta bi hamarkadaren ...
‎Euskal hezkuntza sistema inklusibo baten aldeko sinadura bilketa hartan Kristau Eskolako eta Ikastolen Elkarteko langile eta familia askoren babesa izan genuen bitartean, tamalez, haien zuzendaritza taldeek aukera horren aurrean aldendu edo betoari babes esplizitua eman zioten, kasuaren arabera. Egia esan, ez zen jarrera egokiena izan elkarrizketa zintzo bat bideratzeko.
‎AEBak Irango akordio nuklearrera itzultzeak eta martxoaren 23an Israelen egitekoak diren parlamenturako bozen emaitzek paisaia erabat molda dezakete berriz ere. AEBak potentzia gisa itzultzea ala rol hori beste modu batera bideratzea, hori izango da Bidenen zalantza atzerrian.
‎Bitartean, Tubacexek onartu die langileei urte bukaerarako espero duela hidrokarburoen merkatua pandemia aurreko mailetara iristea, eta Araban egin beharreko lan batzuk Austriako planta batera bideratu dituela jada. Han ezin du prozesu osoa egin, baina bai zati bat.
‎Orain, lo egiteko tokirik gabe gelditu ostean, Bilboko gizarte zerbitzuekin hitz egin ahal izan du, eta beste egoitza batera bideratu dute, adingabeentzako zentroetan egon ostean 18 urte bete eta kalean gelditu diren gaztetxoentzat beren beregi atondutako batera. Baina Altunak nabarmendu du aukera hori sortu dela pandemia egoerari aurre egiteko hartu diren neurri bereziei esker:
‎Pandemia bati aurre egiteko, dimentsio global batean jardun behar duzu, eta gero moldatu egin behar da beheragoko errealitateetara egokitzeko. Alde horretatik, Alemanian, lander etan eta, hemengo arazoen antzekoak izan dituzte; politikoki era zuzenago batean bideratu dituzte, baina arazoak antzekoak izan dira. Euskadin, adibidez, pandemiari aurre egiteko eskumenak baditugu:
‎SARS CoV birusaren kontrako txertaketa aurrera doan heinean, handitu egin da herrialde eta erakundeek egiten duten presioa COVID lotutako osasun egoeraren ziurtagiri bat lortzeko; batez ere, pertsonen mugikortasuna errazteko eta ekonomiak suspertzeko. Gure bizitza normaltasun batera bideratzeko desirarekin, azken finean.
‎Duela gutxi, Rosa Peral EAJko ordezkariak ohartarazi zion Castells ministro espainiarrari «euskal unibertsitate sistema» deiturikoaren berezitasunaz, eta unibertsitate publikoei zuzendutako laguntza post doktoralak eskatu zituen ere Mondragon eta Deusturentzat. Jaurlaritzak Euskadi Next Generation Europako funtsetan 64 milioi euroko diru partida sartu du Euneiz en proiektuetarako, eta Urtaranek eta Arabako Aldundiak ia milioi bat bideratuko diote. Zorrozaurreko zentro pribatuei ere diru publikoz ordaindutako espazioak eskaini zaizkie.
‎Batzuetan makiabelikoki eta beste batzuetan beharbada inkontzienteki, botere politiko eta ekonomikoen zerbitzura ari dira doktrina eta hizkuntza ofiziala zabaltzen. Eta erabiltzen dituzten espresioek gizartea modelatzeko eta norabide konkretu baterantz bideratzeko balio dute.
2022
‎Biolin soinu zorrotzak erakarrita, jardunaldi hartatik ateratako egunkariak, idatziak, grabazioak... aztertzeko aukera izanik, hausnarketa zabaldu eta inguruan ikusten dugunarekin ehuntzen da. Era berean, bigarren espazioan bistaratzen diren euskarriekin lotura bat bideratzen da.
‎Horren bermatzaile langileak izango direla dio, baina aurreikusten du egon daitezkeela kasuak zeinetan komunikazioa euskaraz egiteko gai izan ez daitezkeen, «gutxieneko ezagutza» izan arren: «Erakundearen zerbitzura dauden guztiek gutxieneko ezagutza izan behar dute herritarrari harrera egiteko, eta, behar izanez gero, komunikazioa euskaraz dakien langile batengana bideratzeko, erakundeak horretarako aurreikusitako protokoloen arabera».
‎Gurea asmoa da denona eta denontzat izango den jaialdi bat egitea». Besteak beste, Gatibu, Anne Lukin, Maria Arnal & Marcel Bages, Zoo, Sua, Dupla, Luna Ki, Tanxugueiras, ETS, Ene kantak, eta Zetak izango dira oholtzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 300.000 euroko partida bat bideratu du jaialdia bultzatzeko. BERRIAk ere babestu du jaialdia.
‎Cervantesen Zakurren kalaka nobela laburreko esaldi batera bideratu nau albisteak: «Gutxitan lortzen da, edo inoiz ez, anbizioa betetzea hirugarrenen bat mindu gabe».
‎Bake Ekintza Antimilitarista taldeko kideak azpimarratu du, erraterako, Ukrainan eta bertze leku batzuetan XIX. eta XX. mendeko «arazoak errepikatzen» ari direla orain. Eta bertze modu batera bidera daitezkeela: «Gerra sortzen ari da lurraldetasunagatik, autodeterminazioagatik, naziotasunagatik, baliabide urritasunagatik...
‎Karankak hiru jokalari jarri ditu hor, Marcelinok bi, ohi duen moduan, ez baitu sekula santan marrazkia aldatzen. Baina aldatu gabe ere, ñabarduraren bat, zerbait, partida alde batera bideratzen hasi zen egoera aldatzeko. Ezer ez.
‎Bi erronka nagusi aipatu dituzte Frantziako Estatuaren meneko lurraldeetan hizkuntza gutxituen alde ari direnek: Molac lege berri bat pasaraztea eta konstituzio aldaketa bat bideratzea. «Ez dugu geure burua engainatu behar:
‎Azkenik, Akram Khan handiaren Kaash etorri da, Anish Kapoor en arte mailako diseinu eszenografiko batean. Nitin Sawhney ren soinu banda inguratzailea perkusio kementsuetan eta silabek osatutako ahots kolpe errepikatuetan oinarritu da, arima gorputzetik haragoko egoera baterantz bideratuz. Hiru sortzaileek edaten dute beren hindi erroetatik, eta diseinu koreografikoak ederto elkartu ditu Indiako kathakali adierazpidea eta Mendebaldeko dantza garaikide gorena.
‎Horietan aktibismo digitala egiteko moduak hainbat direla azaldu zuen, baina bi bereizten direla, nagusiki: kanpainaren logika, batetik, egitasmo bat sustatu eta jendea horretara atxikitzean datzana; eta swarming deiturikoa, bestetik, egitasmo bat bideratu bai baina horren kontrola galduko dela jakinda. Bateko eta besteko adibideekin ilustratu zuen banaketa Juliok, nazioartekoak nahiz Euskal Herrian egindakoak.
‎Haiek egin dituzte Itxi liburuak saioak: historiako gertaerei buruzko saio didaktikoak, Arangurenek berak gonbidatu ezagun batekin bideratuak.
‎Finlandia bere baitako keskusta raino errotik sartzea. Denak errateko, bizitza bera amodioaren istiluan sartuko zion enkontru batek bideratu zion interes linguistiko hura; hain xuxen ere, bikotekidea izanen zenak: «Miarekin [Rissanen] maitemintzea izan zen finlandiera ikasteko detonatzailea».
‎andreei esan die ezin dutela irten desfilean. Erantzunak horiek izan diren arren, eta aldarri parekidearen kontra daudenak zeinen gotortuta dauden erakusten badute ere, Guztion Alardeak hilabeteotan konponbide bat bideratze aldera egin dituen urratsak poz handiz hartu ditu Jaizkibelek. «Erakusten dute zorionez herria ez dagoela geldirik», nabarmendu du Etxebarrietak.
‎«Alde edo kontra zaude?». Solasaldiak beste moduren batera bideratu nahian dabilela esan zidan lagunak.
‎Medikuak azaldu du gailu horiek agertu direnetik tabakoaren kontrako elkarteen kanpainak beste modu batera bideratu behar direla: «Institutu batera joan behar dut laster hitzaldi bat ematera, eta ur pipen eta zigarreta elektronikoen inguruan hitz egingo diet, horien arriskuak ere azaldu behar zaizkielako».
‎Ematen zuen COP27 klima larrialdiari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen goi bileran parte hartzen ari diren estatuak urrun zeudela klima krisiak eragindako galeren eta kalteen ordainerako funts bat sortzetik; are urrunago horrelako mekanismo bat bideratzetik. Baina EB Europako Batasunak aurrerapauso bat eman du norabide horretan.
‎Lankide zituen abokatuekin hitz egin zuen gero, eta bortxa matxistan aditua zen batengana bideratu zuten. «Hala jakin nuen ospitalean ere ez zizkidatela proba guztiak egin:
2023
‎Legeak dio 6 urtetik beherakoekin lehentasuna eman behar zaiola familia batean harrera egiteari, adingabeen egoitza batera eraman aurretik. «Kontua da ez ditugula behar beste harrera familia, eta beraz, askotan ez daukagu egoitza batera bideratzea beste irtenbiderik», azaldu du Mardarasek. Horrez gain, haurrak familia batean egotearen garrantzia ere nabarmendu du:
‎Hortaz, Japoniari erreferentzia eginez PIFeko idazkari nagusiak esan zuenez, «eragotzi egin behar» dituzte «besteek eragindako kutsadura nuklearreko hondamendi larri batera bideratuko edo desbideratuko» dituzten «ekintzak».
‎Iturri Hernanikoa da (Gipuzkoa), baina Bilbon abortatu nahiko balu, eskubidea izango luke. «Administrazio batzuek zuzenean klinika jakin batera bideratzen zaituzte, baina legeak dio hori ezin dela egin». Abortuaren Legearen hirugarren erreformak jaso dituen berrikuntzen artean dago emakumeek gertuen daukaten ospitale publikoan abortatu ahal izatea, hori izatea erreferentziazko.
‎«Ondorio fisikorik ez da geratzen, eta psikologikoak, emakumearen arabera». Askabidek ez du psikologorik klinikan, baina emakumeak nahi izatekotan, «konfiantzazko» psikologo batera bideratzen dituzte.
‎Eta zer gertatuko da itunpeko ikastetxe batera bideratzen dituzten ikasle zaurgarriekin. Kazetarien galderei erantzunez, Bildarratzek ziurtatu du Hezkuntza Sailaren eskutik itunpeko zentro batera doazen ume zaurgarrien gastuak sailak berak ordainduko dituela.
‎Norbera azazkalak jaten zergatik ari den konturatzeak, hain zuzen, energia hori modu «osasungarriago» batean bideratzen saiatzeko aukera eman dezakeela kontatu du psikologoak. «Agian ez dago arazo konkreturik, besterik gabe pertsona batek urduria delako egiten du hori, baina behintzat badaki zein den arrazoia, eta modu batera edo bestera kontrolatzeko aukera izan dezake», gehitu du psikologoak.
‎Horiek horrela, maiatzaren 10etik hasita 45 egun izango dituzte udalek eta herritarrek alegazioak eta ekarpenak egiteko. Besteak beste, 2030erako energia berriztagarrien hazkunde handi bat bideratzeko helburuari bide eman nahi dio Jaurlaritzak plangintza horrekin, bereziki zentral eoliko eta fotovoltaiko handiak eraikita.
‎Polizia batek albo batera bideratu gintuen, besoei eraginda eta aurpegira begiratu gabe, roboten antzera.
‎Crowdfounding eko %100 lortuta dago, orain nire ekarpena egitea bakarrik falta da. Baina nik dirua beste proiektu batera bideratuko dut; beste batzuk ditut buruan eta ez dut nahi hau proiektu batean bakarrik gelditzea.
‎Urkullurentzat, federalismo plurinazionalari buruz solastatzean «funtsezko eztabaidagaia» da «nazio bateko gizarte desberdinen aitortza». Hortaz, erran zuen jarraituko duela Espainiako estatu ereduari buruzko «hausnarketa proposamenak» egiten; betiere «erreforma erreal» baterantz bideratuak eta trantsizioaren «espiritua» berreskuratuko dutenak.
‎Artistek proposatzen dizkiguten hausnarketen itzulpen estetikoa komisariotza proiektuak aurkezten duen aniztasunean islatzen da. Esaterako, Oderiz, Zottola eta Mauploten lanek konposizio osatu bat bideratzen dute Ziudadelako espazioetan, eta pluraltasun multisentsoriala arnasten da. Instalazioak askotarikoak dira, eta espazio bat atzean utzi eta hurrengoan barneratzen garen momentuan, musika, tonua eta atmosfera aldatzen dira, gure gorputzak bestelako koreografia bat interpretatzera behartuz, hain zuzen.
‎Hezkuntza Sailak, ordea, guztiz subjektiboa eta eztabaidagarria den Zaurgarritasun Indizean oinarrituta, eta ikasturte honetan bi ikastetxeen arteko desoreka gehienez %10 murrizteko muga aintzakotzat hartuta, matrikulazio eskaera Eskola Publikoan egin zuten hiru ikasle ikastolara bideratu ditu. Aldiz, ikasle bat bideratu du ikastolatik Eskola Publikora. Azken emaitza:
‎Bi elementu horiei esker, teleskopioaren objektiboak zeruaren zati handi bat eskaneatzen du. Lau aldiz miatu behar du aukeratutako zeruko bazterra, eta amaitzerakoan unibertsoaren beste eremu batera bideratzen du bere leiarra, prozesua errepikatzeko asmoz. Horri esker, begi bistan atzematen ez diren elementuak aurkitzen ditu:
‎Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak harro iragarri zuen urriaren 18an %5 handituko zela Lakuaren aurrekontua 2024 urterako. Hala ere, ELAk garbi du osasunera eta hezkuntzara aberastasunaren gero eta zati txikiago bat bideratzen dela, eta aurrekontu horiek Urkulluren zigilua dutela esan du Lakuntzak, «aldaketarik ez dagoelako».
‎Halere, urteotan gero eta kokagune judu gehiago eraiki dituzte Zisjordanian, eta aurrerantzean ere hala jarraitzeko asmoa dute. Israelgo Finantza ministro Bezalel Smotrichek gaur iragarri du aurrekontuen zati handiago bat bideratuko dutela Zisjordanian kokagune juduen eraikuntza sustatzera. PANek salatu egin du erabaki hori:
‎Erakargarri eta, aldi berean, arrotz egiten zaizkigun irudi koloretsuak aurkezten baitzaizkigu. Alde horretatik, esan genezake estetika horren sublimazio batera bideratzen gaituela nolabait. Ohikoak izan daitezkeen iruditeriak betetzen ditu, gainezka egiten duten arte.
‎Aurrekontu aldaketen jarraipena egitean, agerian geratzen da «kontingentzia funtsak» iruzurrez erabiltzen direla gastu militarra ezkutatzeko. Egiazki, urtero, gobernu guztiek funts horien zati bat bideratu dute (funts horiek ezustekoetarako helburua dute: hondamendi naturalak eta abar, baita aurrekontu doikuntza txikiak ere) nahita eta behar beste zehaztu gabe aurrekontuan sartutako gastuak osatzeko (adibidez, kanpoko misioen gastuak) edo zuzenean aurreikusitako baina kontabilizatu gabeko gastuak baimentzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia