Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2003
‎Ez zen inor iritsi, ordea. Tximista batek bi alde simetrikotan zatitu zuen ostertza eta zerua tximeleta bilakatu zen. Eta orduan bertso zorrotz hau etorri zitzaidan burura:
2005
‎Ipuin bat irakurri eta lo hartzen dugunean, askotan gurekin eramaten dugu ipuin hori ametsen mundura. Eta ametsen mundua ere gure bizitzaren parte da, ametsak eta errealitatea txanpona baten bi aldeak bezalakoak baitira. Horregatik osatu genuen lotarako kantuen eta ipuinen bilduma aparta hau, Euskal Herriko musikari eta idazle puntakoen obrekin.
‎Isilik egon nintzen ahal bezainbat, neure burua salatuko nuelako beldurrez. Mahain ttipi baten bi aldeetan ginen jarririk. Bien artean mahainaren erdian, dupin bat, gatz larriz betea.
‎Ondorengo biek, berriz, idazketa eta lokuzioa dute hizpide. Txanpon baten bi alde balira bezala ikustekoak dira testua egitea, alde batetik, eta irakurketa edo lokuzioa, bestetik. Abileziaz jostea esaldiak eta testu bizia egitea da idazketaren helburua, aurreneko partea.
‎Zientzialarien arabera, badirudi organismo berri hori gai dela endosinbiosi prozesuak egiteko, bi espezieren arteko elkarketa estua, non batekoak bestearen zelulen barruan bizi baitira, bizimodu berri bat sortuz. Zientzialariek uste dute horrela eboluzionatu zutela gaur egun Lurrean dauden landare eta animalia askok, nahiz eta lehenengo aldiz lortu duen talde zientifiko batek bi aldeetan gertatzen diren aldaketak deskribatzea.
2006
‎Egoki al nabil gaurko honetan fisika eta metafisikaren arteko mugaren alde batetik bestera? Ispilu baten bi aldeak direla esango zenidake zuk, Aita. Alice datorkit gogora.
2007
‎Ura, batetik bestera, osmosiak mugiarazten du: mintz erdiragazkor baten bi aldeetan dauden disoluzioek kontzentrazio desberdina dutenean, disolbatzailea kontzentrazio txikiko disoluziotik kontzentrazio handikora iragaten da, bi aldeetako kontzentrazioak berdindu arte. Gorputzean, mintz erdiragazkorrak zelulen eta odol hodien mintzak dira, eta disolbatzailea, ura.
2008
‎Hitzak berak adierazten duen bezala, kanoi ganga baten erdia zen, hau da, tunel baten erdia. Eliza baten habearte baten bi aldeetan kanoi erdiko ganga bana jartzen zuten, habearte haren gangak eragiten zuen presioa desbideratzeko. Oso eraginkorra zen juxtu ganga bera bukatzen zen puntuan kokatuz gero.
‎Badira aspertuak daudenak Durangoko Azokan saltzen denaz eta saltzen ez denaz aritzen direnei entzuteaz, eta nahi dutenak Durangoko Azoka ez dadin salerosketa gune hutsa izan, azokek berezkoa duten hartu emana stand baten bi aldeetara mugatu nahi ez dutenak. Zoro horiek Ahotsenea sortu dute, sortzaileen gunea alegia, sortzaileen arteko harremana eta haiek eta entzule irakurleen artekoa ahalbidetzeko tokia.
2009
‎Nahastezinak, itsasoko ura eta haren gaineko olio orbanak legez. Edo, kasu honetan egokiagoa den irudia erabiltzearren, txanpon baten bi aldeak bezala. Elkarren ondoan, baina elkar ikusi gabe.
‎faxista zintzoa. Gerrari buruzko euskal eleberrietan ageri dira, bai, soldadu faxista ulerkorrak,, azken batean bi aldeetakoak antzekoak gara, eta esanez, baina hiztegien definizioen araberako faxista zintzorik ez dago euskal literaturan.
‎Urteotan guztiotan nola halako paktu aipatugabe bat gertatu da euskal abertzaleen eta azken boladan konstituzionalista deitzen direnen artean, bi aldeek espresuki adostu gabea, baina neurri batean bi aldeentzako eroso izan den paktua. Idatzi eta adostu gabeko paktu horren arabera, abertzaleei dagokie euskararen kontuez arduratzea, euren hesi barruko kontuak direnez gero.
2010
‎Txanpon baten bi aldeak balira bezala, itxaropen eta sugestio positiboak sendagarriak diren neurri berean izan daitezke kaltegarriak uste eta sugestio negatiboak. Lehenari plazebo efektu esaten zaio; bigarrenari, berriz, nozebo efektu.
2011
‎Errenboltsorik gabeko billeteak, ekipajea fakturatzeagatik kobratzea edo aparteko tarifa bat eskatzea aireportuan ontziratzeko txartela inprimatzeagatik… Hegazkin bateko bidaiariei kalte egiten diete praktika horiek, eta kontratu bateko bi aldeen eskubideen eta betebeharren artean izan behar den oreka hausten dute. Baina jarduera horiek gehiegizkoak izan daitezke, legearekin bat ez datozenak, eta, horregatik, epaitegien aurrean borrokatu.
‎Hegazkin konpainia batzuek hautsi egin dute kontratu bateko aldeen eskubideen eta betebeharren arteko oreka Praktika horiei esker, irabazi bikoitza lortzen da airelinearen alde eta erabiltzailearen kaltetan. Horrela, kontratu bateko bi aldeen eskubideen eta betebeharren artean legez egon behar duen oreka hausten dute. Bestalde, prezio merkeen ordain gisa, low cost konpainiek ekipajea fakturatzeagatik kobratzea zabaldu dute, eta, gainera, aparteko tarifa bat eskatzen dute aireportuan ontziratze txartela inprimatzeagatik.
2012
‎Garai hartan berehalako autonomia deitu zena exijitzea, gutxieneko baldintza bat zen Euskal Herria subjektu politiko bat izan zedin Espainiaren aurrean. Ondorengo edozein negoziazio batean bi aldeetako bat ez bada subjektu politikoa, ez dago negoziaziorik, ez dago erlazio politikorik; beste erlazio mota bat sor daiteke: morala edo etikoa, baina ez politikoa.
‎Bezeroa identifikatutakoan, enpresaren oinarrizko funtzioetako bat bi aldeentzat onuragarriak diren harremanen sistema ezartzea da. Horretarako, enpresak honako informazio hau eduki behar du bere bezeroei dagokienez:
‎Dena den, lan errutinek objektibotasuna eraldatu dute. Gertakari baten bi aldeen adierazpenak aurrez aurre ipintzeak neutraltasuna bermatzen duela uste zabala da. Hala ere, egia ez dago bi bertsioen erdigunean.
2013
‎Txanpon baten bi aldeak balira bezala, itxaropen eta sugestio positiboak sendagarriak diren neurri berean izan daitezke kaltegarriak uste eta sugestio negatiboak. Lehenari plazebo efektu esaten zaio; bigarrenari, berriz, nozebu efektu.
‎—Ez dadila inor lerro honen alde batetik bestera igaro! eta guzti guztiek egin diote kasu Idaneri, batik bat bi alde aurkariak bereizten buru ibili izateagatik, nahiz eta talde horietako bateko erkide izan; Kiskildikoa, hain zuzen ere.
2014
‎Errazionamenduak eta merkatu beltzak errealitate baten bi aldeak islatzen dituzte. Biak elkarrekin sortu eta elkarrekin desagertuz joan ziren.
‎4 Pitagorasen teoremak modua ematen du triangelu zuzen baten bi alde jakinda hirugarrena lortzeko. Horretarako, bi aldeen datuak teoremaren adierazpenean ordezkatzeaz gain, hainbat eragiketa egin behar dira.
‎CONSUMER EROSKI 3 Arrautza sandwicha. Gurinarekin igurtzi bi ogi xerra, eta txigortu zartagin ez itsasgarri batean bi aldeetatik. Moldea arrautzatarako (modu karratuan, normalean) plantxan jarri eta barruan gurin bolatxo bat jarri.
2015
‎Eta zein da erremedioa? . Hemen oso zalantzazkoa den auzi batean bi aldeetakoek, auzitan jarduteaz gogait eginda, arazoa epaile baten esku uzten dutenez, gure arimak ere har dezala epaile bat, nagusia nahiz aitor entzulea, gehiago auzirik ez izateko eta hartaz gehiago ez pentsatzeko erabakiaz, Jaunaren hitzetan ustea jarriz, hau baitio Jaunak:
2016
‎c) Triangelu zuzen baten bi alde laburrenak 5 eta 7 cm luze dira. Beraz, alderik luzeenak????
‎Horri heldu diogu.Zein erregistrotan sentitzen zara erosoen. Tragikomedia gustatzen zait ikaragarri, horretan disfrutatzen dut gehien. Txanpon baten bi aldeak dira, obra bakar batean.Antzokiak errazago betetzen dira komedia eskaintzen bada. Jendeak barre egiteko beharra du. Komedia errazagoa da publiko zabalarentzat, baina zenbait ikusleri gustatzen zaie antzokian negar egitea edo hunkitzea, denetarik dago.
2017
‎Geroztik ez dute onik izango estatu nazionalaren ideologoek berea ez den komunitate linguistikoen jarraipena suntsitu arte. . Hizkuntza nazionalaren arrakasta eta gainerakoen minorizazioa prozesu historiko global baten bi alde dira?, zioen Aracilek166.
‎Nolanahi ere, esango nuke baietz, irakurle zaitudala, eta hala bada irribarre egin dezakezu lerroon gainean, beharbada zuk zeuk uste baino hobeto ezagutzen zaitudala esan nahiko bailuke horrek; izan ere, zu ere, ni bezalaxe, giza arimaren barreneraino iristeko irrikitan bizi izan zara beti, jakintzaren harra eraman duzu beti zeure baitan, eta gauzen jatorria eta funtsa ezagutu beharra sentitu zenuen gaztetatik barru barruan. Horrexek eraman zintuen gaur egun zaren ikerlari ospetsua izatera, ni ez bezala, neure ezagutu beharra haragi hezurretan bizi eta sufritu baitut beti; mami mamian, ordea, bataren zein bestearen berbera dela esango nuke, irudi, txanpon edo ate baten bi alde balira bezala, zuretzat alde ona eta niretzat txarra baldin badira ere; zeren, nire izaera suharrak giza izatearen makurretan hezurretaraino busti eta are itotzera eramaten banau, zuk berriz, zuhurrago izaki, zeure liburuetan oharrak hartu eta besteren larruan ikas baitzenezake zer den itomena, zer irritsa, zer nahi eta ezinaren larria. Horrexegatik uste dut, ez, badakit, zu oraintxe bertan paperok irakurtzen ari zarena, esku batez aitarenka baina besteaz atzamarra lerroz lerro eramanez, hitz bat bera ere galtzeko beldurrez.
‎c) Triangelu zuzen baten bi alde laburrenak 5 eta 7 cm luze dira. Beraz, alderik luzeenak ditu.
2018
‎Itsas bazterreko basamortu yemendarrak zeukan landaredia urriari gerrak kalte handiak eragin dizkio. Batetik nekazaritzaren hondoratzea dago, hein batean bi aldeetako militar eta gudariek ahalegin berezia egin dutelako aurkariek kontrolatutako eremuetako soroak hondatzeko. Eta bestetik, elikagaien %90 kanpotik ekarri behar duen Yemen blokeaturik dago lur, aire eta itsasoz....
‎Propietate magnetostriktiboak eta piezoelektrikoak akoplatzeko, epoxi erretxina bat erabiltzea da ohikoena. Epoxi horretaz baliatuz, sandwich egiturako konpositea fabrikatzen da, bi xafla magnetostriktibo itsatsita luzera bereko PVDF film baten bi aldeetan.
‎Subrogazio kontratu berriak modurik latzenean islatzen du zenbateraino diren elkarren mendeko sexua eta norbanakoa/ generoa. Kontratu baten bi aldeek sexualki indiferenteak diren bi norbanako behar dute izan (jabeak biak ere, generoen ordezkariak), edo, bestela, kontratua ez da legitimoa izango, baizik eta ume salmenta kasu bat baino ez. Dena den, subrogazio kontratua posible bada, aldeetako bat emakumea delako soilik da posible, emakumeek baino ez baitute zerbitzu hori emateko gaitasuna (jabetza), beren sexuak integrala (naturala) duen gaitasun hori.
‎esklaboek lan egin behar dute (alegia, obeditu), eta ugazabek esklaboen ongizateaz arduratu behar dute. Hortaz, esklabo kontratua hein berean da lasta bat eta abantaila bat bi aldeentzat.
‎Grabazioaren kopia bat egin nuen, eta Garaikoetxeari eman nion: hau da dagoena, zinta bat bi aldeetatik grabatuta. Orain, bakoitzak emango dio nahi duen sinesgarritasuna.
‎Talde bakoitzaren aitzinean koblakariak zihoazen, korifeo baten gisan, eta aldizka bertso xugun eta arinak kantatzen zituzten, aire sinple baina ederretan. Ohartzen nintzen horren gisako ikuskizun bat gozaturik herriko festa zenbaitetan, non ehunka neska eta mutilek, etxeetako atarietan bildurik, karrika baten bi aldeetan, koblakari iaio baten ahotsaren bidez, beren sentimenduak elkarri helarazten zizkioten eta gure kantabriar arbasoen gaueko festen gisan, izarren argitasunean, goizaren itzultzea igurikatzen zuten, amodioaren eta poesiaren mozkorraldi bikoitzean. Batbateko kobla bakoitzean, taldeek elkarrekin terrenta malenkoniatsuaz beteriko errepikak ematen zituzten, ibarretako oihartzunak ederrago bihurtzen zituenak.
2020
‎Eufemismo horrekin, arabarrak milaka txinatar garraiatu zituen indarrez lan eginarazteko, Oquendo ontziak 1847an Xiamendik Habanara lehen bidaia egin zuenetik. Zeinek esan zuen kontratu harreman batean bi aldeek ados egon behar dutenik?
2021
‎Arauak jartze aldera, folio bakar batean bi aldeetatik idatzita sartuko liratekeen idazkiak hartu ditut mugatzat, ez behintzat askoz luzeagoak, eta, batek bestearekin zerikusirik izango ez badute ere, batetik bestera denbora luzerik igarotzen utzi gabe sortzen joango naizenak, ez dadin gerta hemendik dozena erdi bat urtera lehen gertatua, lau idazki xahar ordenagailuaren barnean gorde ahaztuak. Gauza ugariren oroitza, baina Zamariko Zuloko bazter honetako Pittosporum loratuen azahar usain sarkorraren azpian irakurtzeko modukoak.
‎Ez dago telebistarik gelan. Bi ohe, bi mesanotxe, bi besaulki, ispilu baten bi alde. Bi ahizpa.
‎Azkenean gutuna zabaldu nuen. Laburra zen, ozta folio bat bi aldeetatik idatzia. Oihanaz gain, Eñautek, Pauk, Marinak eta Leirek sinatzen zuten.
2022
‎Matematikoki bai, pasabide bat formulatu liteke: Multibertsoko adar infinituak sistema binario batean artikulatu, ardatz logiko baten bi aldeetara. Dena BAI ALA EZ disjuntiba batera mugatuz, pausuz pausu.
‎Garazik, mendi eta zeruertzean bi eguzkiren imajina izan zuen buruan, mendi tontor baten bi aldeetatik ateratzen. Eguzki bakarra mendi puntadunaren atzetik bi balira bezala ikustea ez zen haluzinazioa, efektu optikoa baizik.
‎Emma Kunzek ez zien ez izenbururik, ez datarik jarri bere marrazkiei. Horiek aretoaren ezkerreko hegalean jarri dituzte; korridore luze eta zabal baten bi aldeetara topatuko ditu denak bisitariak. Gehienak handiak dira, eta lerro zuzen eta kurbatuz osatutako geometriak agertzen dituzte, kolorez bustiak.
‎Absolutuan beste muga hain naturalik izan zaitekeen, eta batzuetan izan da: Ebroa, edo Garona, edo biak batera piriniotar erresuma baten bi aldeetarik. Baina non daude lehengo elurrak," mais ou sont les neiges d’antan?", François Villon poeta liskartsuak zioen bezala.
‎Alde batetik, alde batetik, alde batetik Bi aldeak.
2023
‎Ezkerretik eskuinera: Irulegiko Eskua; Huescan aurkitutako beste esku bat, herri iberiar batean —ez zuen testu idatzirik—; eta Irulegin aurkitutako xafla baten bi aldeak, signario iberiarrarekin. BERRIA
‎Horregatik, mundu osoan, amnistiari buruzko debateetatik kanpo uzten dituzte krimenak, odol delituak eta gizateriaren aurkako krimenak. Biktimarioei ez zaie amnistia emango, ez baita bakearen pipa bat, gatazka bateko bi aldeek erabiltzekoa. Amnistia zuzenketa bat da, zuzenbide estatuak erabili behar duena delitu ez diren gertaera batzuk delitutzat jo dituenean eta norbaiti horregatik jazarri zaionean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia