Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2001
‎Artua (guztirako edukinaren %15ekoa trans azidoak direla) eta Ligeresa (%4, 8) laginak bakarrik dabiltza batez besteko horren gainetik.
2002
‎Kontuan hartzen dugun denboraldi honetan urritu egin du euskal ekonomiak kanporantz egiteko zuen joera: hala, inportazioei zegokien 1981 urtean barne eskariaren %89, baina 1999 urtean batez besteko hori 25 portzentaia puntutan jaitsi zen, %64ra iristeraino. Hortaz, esan daiteke, azterlan honen arabera beti ere, euskal ekonomia kanpora zabaldutako ekonomia dela, eta, hortaz, kanpoko ekonomien mende dagoela; mendekotasun hori, nolanahi ere, gutxitzen ari da gaur.
‎Urte batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, baina batez beste 120 pertsonak galtzen dute bizia urtero Euskal Herrian, laneko istripuetan. Nik, lerro hauek idatzi ditudan honek, zehatz mehatz aztertu dut Hego Euskal Herrian azken 25 urte hauetan lan istripuetan hildakoen zerrenda beltz egunerokoa eta urterokoa, eta ondo asko frogatu dut lan istripuak berak bezain erreala dela hamar urteko batez besteko hori. Azkeneko 25 urteak hartuz gero, berriz, are handiagoa da erdiko kopuru hori.
Batez besteko horren gainetik ere dabiltza bi kate: Canal+ eta TVE, denboraren %56 eta %51 eskainita, albistegien erdia baino gehiago betetzen dute politikaz eta kirolez.
Batez besteko horren gainetik nabarmentzen dira ETB kateko albistegiak, denboraren %55 eskaintzen baitiote kirolei eta politikari eta baita TVG katekoak ere, tartearen %48 erabiltzen baitute gai horietarako.
2003
‎Dena dela ere, Coruñan bakarrik gainditzen da 65 euroen batez besteko hori.
‎a) Azterketa aktuarialen ausazkotasunarekin jokatzen duen produktua da. Heriotza batez besteko kalkulatua baino lehen gertatzen bada, jakina, negozioa ez litzateke halakoa izango, eta alderantziz, hobea izan daiteke batez besteko hori gaindituz gero. b) Gainditzen zaila den kultura ondareko faktore bat dago. Oinordekoei onibarrak, higiezinak, uztea.
‎Orain, errebalidan Batxilergoan lortutakoarekin batera lortutako notak erabakiko du ikasleari titulua eman behar zaion ala ez. Hala, Batxilergoko bi mailetan lortutako notek osatuko dute kalifikazioaren %60, eta GBPn lortutakoak %40 Hala ere, batez besteko hori ezartzeko ezinbesteko baldintza izanen da proba hori gutxienez bost gainditu izana. Ikasturte bakoitzean PGBko bi deialdi egingo dira, bata arrunta eta bestea berezia, autonomia erkidegoek ezartzen dituzten egunetan.
‎1992tik honako batez bestekotik urruti, 436 baita batez besteko hori. Urteko produkzioaren baitan duen indarraere apaldu egin da %29, 6ra, iazkoa %33, 5 zenean.
2004
Batez besteko horren gainetik zebiltzan Madril (5,5 euro saioko), Malaga (5,4 euro) eta Bartzelonako zentroak ere (5,2).
‎Bertan jasotako datuek adierazten dutenez, auto gidariaren atsedenleku horietako jatetxe batean eguneko otordua 9 euro kostatzen da batez beste, Bartzelona eta Valentzia lotzen dituen AP autobidean 11 euroraino iristen delarik batez bestekoa; halaz ere, batez besteko hori 9 euroren azpitik dabil Valentzia eta Almeria lotzen dituen tarteko jatetxeetan.
2005
‎Proportzioa 10etik batekoa da. Gehienetan 35 eta 45 urte bitarteko gizona izaten da kalean bizi dena, baina inmigranteek batez besteko hori jaitsi egin dute azkenaldian. Etxerik gabeak gero eta gehiago dira atzerritarrak, eta batek baino gehiagok dio fenomeno honek atzerritar aurpegia hartu duela hemen.
‎Izen emate horren batez besteko prezioa 86 euro den arren, Madril, Bartzelona, Araba eta Valentzian azterturiko haur eskola pribatuak batez besteko horrez gainetik dabiltza, 100 euro inguruan alegia, eta gainerako lurraldeetan (Sevillan izan ezik, honakoa batez bestekoan doi doi agertzen baita), matrikularen batez besteko kostua apalagoa da.
‎Horrez gain, denbora tarte jakin batean epidemia larriagoa erregistratzearen arduraduna da. Viejo aldizkariaren arabera, Espainian, aurtengo neguan, batez besteko izurritea izan da, 1.000 biztanleko 5 pertsonakoa, baina batez besteko hori 10 izatera irits daiteke 1.000 izurrite indartsuenetako bakoitzeko. Eta pandemia bada, 1.000 biztanleko 100 gaindi daiteke, hau da, populazioaren% 10 baino gehiago.
‎BBVAren arabera, parkea berritzea «nahiko motela» dela esan daiteke. 1999an baja ematen zuten ibilgailuen batez besteko adina 14,3 urtekoa zen, eta lau urte geroago batez besteko hori urtebetean bakarrik jaitsi zen. Hori guztia, familiek beren errenta EBko batez bestekora hurbiltzen ikusi duten testuinguru batean, non interes tasen beherakadak beharrezko kredituak eskuratzea erraztu baitu.
‎Azken hamar urteotan batez beste%67 da jatorrizko liburuarentzat eta %33 itzulitako liburuarentzat. 2003an itzulpena batez besteko horren azpitik dabil, baina gauza bera gertatzen da bost urte atzera begiratzen badugu ere. Itzulpenak karga askoz astunagoa zuen 90eko hamarkadaren lehen aldian, %40tik gora ere dezentetan zebil delakoan nago. en eta.
2006
‎Espainiarrak urtean 500 kilo zabor botatzen du: batez besteko hori Europakoaren (550 kilo) azpitik dago.
‎Diru hori, kasu batzuetan, eskualdeetako gobernuen laguntzekin osatzen da. Hala ere, batez besteko hori asko aldatzen da herrialde batetik bestera. Ikasle espainiarrek, frantsesek edo txekiarrek hilean 100 euro jasotzen dituzte batez beste Europan, eta beste estatu kide batera doazen txipriotek, berriz, 500 euro.
2007
‎Europako batez bestekoa, Aire lineen Europako Elkarteak emaniko datuen arabera, batenaz besteko hori 40 maleta da, milako.
2008
‎Ez hori bakarrik. Ikuspegi ideologikotik erabili izan diren hipotesiak kontrastatzeko balio digu, eta guztiontzat baliagarritzat jotzen den jokamolde edo batez besteko hori, gune konkretu batean zein puntutaraino betetzen den neurtzeko. Zentzu horretan, ikerlan mikrohistorikoek ñabardura interesgarriak eskaini diezazkiokete2 arau orokorrari.
‎merezi zuten autoen %60k isuna zuten, eta gauza bera gertatzen zen A Coruñako eta Malagako %40an. Isunik ez zutenek eta tiketean jarritako denbora gainditzen zutenek batez beste 22 minutu baino gehiago ematen zituzten, baina Sevillan batez besteko hori 47 minutukoa zen eta Madrilen, Alacanten eta Bartzelonan ia ordu erdikoa. Eta autoa garabiak eramaten badu?
‎Iraila %5, 384an amaitu du hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak, uztailean egindako errekorretik (%5, 393) oso gertu. Batez besteko horretatik gora dabil, ordea, irailaren 18az geroztik. Atzo bertan, %5, 495ean itxi zuen, bezperan AEBetako Ordezkarien Ganberak sistema diru publikoz salbatzeko plana baztertu izanak eraginda.
‎Murtzian 2 galduta hasi zuten urtea gorritxoek, eta harrezkero Espainiako Ligan jokatu dituzten 36 partidetatik zortzi eskas irabazi dituzte, zortzi berdindu eta 20 galdu. Denboraldi batean 38 jardunaldi jokatzen direla aintzat hartuta, argi dago batez besteko horrekin jarraituz gero Bigarren Mailan amaituko duela Osasunak sasoia. Iruñeko taldeko jarraitzaileek, hala ere, urtearen amaierarekin bolada txarra amaitzea amesten dute, 2008a lehenbailehen ahaztu beharreko urtea baita.
‎Bahiketa urtean. Gobernuz kanpoko erakundeek emandako datuen arabera, urtean 6.500 pertsona inguru bahitzen dituzte Mexikon; aurten, batez besteko hori gainditu dute, 7.000 salaketa jarri baitituzte dagoeneko. Asko, torturatu eta hil egiten dituzte bahitu ondoren.
2009
‎14,52 gradutaraino heldu zen. Ikertzaileek uste dute laster gainditu ahal dela batez besteko hori, nahiz eta 2009an ez gertatu.
‎Batez besteko egonaldiaren iraupena gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urteko martxoan batez besteko hori 1,87 egunekoa izan zen eta aurtengoan 1,84 egunekoa. Beherakada hori Gipuzkoan bakarrik eman da(% 6); Araban eta Bizkaian pixka bat egin du gora(% 1 bi lurraldeetan).
‎Ongi lo egiteko gomendioak Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, Espainiako batez besteko lo denbora (2006) 7,22 ordukoa da 25 eta 64 urte bitarteko pertsonetan, eta 7,47koa, berriz, adineko pertsonetan. Zehazki, nerabezaroan, bederatzi orduz lo egitea gomendatzen denean, hazteko eta garapen intelektual ona izateko, batez besteko hori ez dator bat osasungarria izan lukeenarekin. Helduentzako eta hirugarren adinekoentzako gomendioak zazpi eta zortzi ordu bitartekoak dira.
‎Urtarrilean bakarrik, etxebizitzaren batez besteko prezioa %10 jaitsi zen, batez beste, 2008ko hilabete berarekin alderatuta, Leiradok adierazi zuenez. Batez besteko hori gainditu egin zen Mediterraneoko isurialdean, non gainbehera %12, 6ra iritsi baitzen, eta metropoli eremuetan (%10, 9), higiezinen burbuila gehien hazi zen eremuetan. Egoera horren aurrean, saldu gabeko etxebizitza berrien “stocka” milioi eta erdira iritsiko da urte honen amaieran, Leiradok iragarri zuenez, 450.000 salerosketetarako eskari sorra dago, baina ez du alde batera uzten krisiaren amaierari buruzko ziurgabetasuna, langabeziaren beldurra eta etxeen prezioak jaisten jarraituko duela uste izatea.
‎Alde handiak daude Espainiako hiri baten eta beste hiri baten artean, baina erakusketa areto bateko sarreren batez besteko balioa 5,22 eurokoa da aste barruan. Asteburuetan eta jaiegunetan, batez besteko hori 5,53 eurokoa da, eta ikuslearen egunetan hiri gehienetan, asteazkenetan edo ostegunetan egoten dira 4,36 eurokoa da. Aipatutako prezio aldeak, ordea, ez dira hiri edo eskualdeen artekoak bakarrik:
‎Izan ere, krisi ekonomikoak hondoa jo duela dioten analisiek bultzatuta, petrolio upelaren prezioa gora egiten ari da nabarmen, eta 60 dolarrera hurbildu da. Edonola, Brent upela duela urtebete baino %52 merkeago salerosten zen atzo Londresen, eta ziur aski batez besteko horri eutsiko dio, abuztura arte behintzat.
‎2009ko urtarrilaren eta ekainaren artean nahiko erabiltzaile kopuru erregularra izan zuen: batez beste 1.000 erabiltzaile baino gehiago egunero, eta batez besteko hori 1.500 erabiltzailetik gertu ibiltzen da udaberrian.
‎EB Europako Batasunak, besteak beste, 2012rako gasak %8 murrizteko konpromisoa hartu du. Batez besteko hori lortzeko, baina, estatu kide bakoitzari emaitza jakin bat agindu dio Bruselak: hala, Alemaniak eta Danimarkak %21 murriztuko dituzte.
2010
‎Erakusketa esparrua Iturri naturaletatik datorren edo koloratzaile gisa erabiltzen den likopenoaren eraginpean, batez beste, 200 mikrogramo egoten da gorputz pisuaren kg eta egun bakoitzeko, EFSAren azken berrikuspenaren arabera. Helduetan, erakusketarik altuenak ere batez besteko hori baino txikiagoak dira. Bi datuak eguneko irenste onargarriaren (GNA) azpitik daude; beraz, balio segurutzat hartzen dira.
‎Lehen sektoreko 74 ama aztertu ondoren, ikertzaileek ikusi zuten zazpi ordu inguru lo egiten dutela gauean, haurren lehen lau hilabeteetan, ‘American Journal of Obstetrics and Gynecology’ aldizkariak argitaratzen duen lan honen emaitzen arabera. Batez besteko hori populazio orokorrarentzat gomendatutako lo orduen barruan dago, eta AEBetako biztanleen batez bestekoaren gainetik. Ikerketan ikusi zenez, emakume horien ametsa beti eteten zen, eta, batzuetan, gauean bi orduz esnatuta egoten ziren.
2011
‎14 kilometroko igoera da, eta batez bestekoa %8koa da. Hori bai, helmugara iritsi baino bost kilometro lehenago dagoen bi kilometroko jaitsierak leuntzen du batez besteko hori, gainerakoan nekez jaisten delako pendiza %10etik. Txirrindulariak beldurtuta, ordea, 14 etaparekin daude.
‎Gurasoen ordezkaria adiskide handia nebalako izango zan ziur asko niri egitea. Egiari berea zor jakolako esan neban nik, saritxu bat eskuratuta esan behar ziran berben bidez, han biok bardin agertu arren, Maria Luisarena zala omenaldiaren ehuneko larogeta hamabosta eta ehuneko bosta, goia jota, neurea, sartutako orduak eta izandako ardurak be batez besteko horretan ibiliko ziralako.
‎Dena den, batez besteko horren oso gainetik ibili dira zenbait hiri: Bartzelona (1,43 kg herritar eta egun bakoitzeko), Malaga (1,52) eta Granada (1,58).
Batez besteko horren azpitik ibili dira, berriz, Iruñea, Oviedo, Gasteiz, Valladolid, Zaragoza eta Logroño (hurrenez hurren, 1,16 eta 1,01 kg artean, herritar eta egun bakoitzeko).
‎Tratamendua osorik ordaindu behar denean, batez besteko prezioa 1.437 eurokoa da (2007an baino %3 garestiagoa, urte horietako KPIa %11 igo denean). Batez besteko horren gainetik daude Zaragozan, Donostian, Sevillan, Gasteizen, Bilbon, Valladoliden eta Alacanten bisitatutako zentroak (1.629 eurotik 3.235era, batez beste). Bestalde, batez besteko prezioaren azpitik daude Granada (444 euro batez beste), Malaga (590 euro), A Coruña (738 euro), Valentzia (792 euro), Santander (930 euro baino zertxobait gutxiago batez beste), Oviedo, Iruñea, Bartzelona (azken hiru horiek 1.000 euro inguru), Murtzia (1.295 euro) eta Madril (1.382 euro).
‎1988koetan indize hori 9,8ra jaitsi zen. Center for Media and Public Affairs etxeak 2000ko hauteskundeetan egindako beste azterketak frogatu zuen batez besteko hori 7,3 segundora murriztu zela. Beraz, 1968tik 2000ra sound bite horien iraupena %83 jaitsi da.
2012
‎Horrela, EHKNko %11, 5eko erabilera tasa behatua eta erabilera aitortua elkarri alderatzeko, etxeko eta lagun arteko erabilera tasak hartu eta horien batez bestekoa kalkulatuko dugu, batez besteko hori(" erabilera informal aitortua" deituko duguna) EHKNko emaitzarekin zuzenean alderatzeko helburuarekin. Egin ditzagun kalkuluak:
‎Hegoaldeko produktibitatea (2008) EBko batez bestekoa baino ia% 30handiagoa zen, beraren lan kostuak batez besteko horren azpitik egonda. Beraz, kapitalaren irabazi tasa handiagoa da, edo, bestela esanda, langileen esplotazioahandiagoa da.
2013
‎Hemen ere, enpresa guztietako trinkotze mailen batez bestekoari (1,34) begiratu diogu. Adibideko enpresaren trinkotze maila (1,05) batez besteko horren azpitik dago.
‎Hainbat poltsa ditu eskuetan, eta denetara 60 euro inguru gastatu du. «Hala ere, oraindik erosketaren bat edo beste egiteko daukat; beraz, batez besteko horretatik gora geratuko naiz». Gabonetan oparirik izan ez, eta erosketak orain egingo dituenik ere bada.
‎Joan den astetik mezu baikorrak zabaldu eta zabaldu ari dira Madril aldean. Eta, egiari zor, ez litzateke mirari handia Real Madrilek, etxean, hiru gol sartzea, partidako batez besteko horretatik gertu dabilelako denboraldi guztian. Aste bakarrean bi talde erabat aldatzea litzateke harrigarriagoa; Borussia Dortmundek futbol erauntsiarekin astindu zuen Real Madril joan den astean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joanekoan, Alemanian (4), eta aurreko joa ikusita, zaila ematen du ordu eta erdian golik sartu gabe geratzea.
2014
‎Badira, hala ere, batez besteko horren azpitik ibili direnak ere.
Batez besteko horren azpitik dabiltza honako hauek: Campofr, o etxeko Viena saltxitxa, El Pozo etxeko big gaztaduna eta Eroskiren indioilar saltxitxa.
2015
‎Alde handiak daude sektore batzuetatik besteetara. Batez besteko horretatik gora daude finantza erakundeak, %50eko betetze mailarekin, merkataritza kate handiak (%35, 3) eta garraioak (%25, 5). Batez bestekotik behera daude posta eta komunikazioa (%16, 7), energia (%7, 1), merkataritza oro har(% 6,3; merkataritza guneetan% 3 eta hipermerkatu eta supermerkatuetan% 1) eta etxebizitza(% 2,4).
‎Kirol gaiak bideoarekin El Pais egunkariak landu ditu, batez ere; bideoa daramaten albisteen% 30,76 dira tematika horretakoak hedabide horretan, eta erdiak kirolarien adierazpen hutsak dira eta beste erdiak, berriz, bideoklip erako muntaketak. Deigarria da El Pais egunkariaren batez besteko hori; izan ere, PaisTVko arduradunarekin izandako elkarrizketan ez zuen kirolen inguruko bideogintzaz ezer aipatu. Informazio bideoei lehentasuna emateaz aritu zen, eduki informatiboak lantzen dituztenak (Belen Melo, 2014an egindako elkarrizketa); aldiz, ikerketaren laginak bestelako joera erakutsi du.
2016
‎Lerinen (Nafarroa), osaba iloba batzuk hil ziren uztailean, ibilgailuarekin kamioi bat jota.Lau egunean behin lagun bat hil da errepidean. Batez besteko hori utzi du 2015ak. Herrialdeka aztertuz gero zenbakiak, Gipuzkoa da azpimarratzekoa, gorakada handiagatik.
‎Segidan gertatzen ari dira errekor horiek guztiak, gorako joera etenik gabeko batean. 1984 urtean egon ziren tenperaturak azkenekoz batez besteko horretatik behera. Eta neurtu egin dute zenbatekoa den, azkenean, horrek guztiak dakarren aldaketa:
‎12 puntuan iradokitzen dudana, Twist eta Martuteneri buruz, zera da, betiere kontuan hartuta euskal irakurlegoaren zati handi bat (handiena?) abertzaletasunaren eta ezkerraren ardatzetara lerratuta dagoela edo egon dela?: Canoren nobelak balizko irakurle bataz besteko horren ikuspegiak indartzen zituela, abiapuntutzat estatu terrorismoaren kasu bat zeukan heinean?, eta Saizarbitoriarenak, ordea, publiko horren espektatiba politikoei erronka egiten ziela, eta nola horrek guztiak ondorio alderantzizkoak izan zitzakeen irakurlegoaren profila guztiz ezberdina bide den gaztelaniazko merkatura iristean. Edonola ere, Gatazkarenak, Terrorismoarenak edo dena delakoarenak euskal literaturaren gai potoloetako bat izaten jarraituko duen susmoa dut, are gehiago lerro hauek idazten ari naizelarik iragartzen denean 2016ko udazkenean plazaratuko duela Fernando Aramburuk bere Patria eleberria,, el retablo definitivo sobre más de 30 años de la vida en Euskadi bajo el terrorismo?, Tusquets bere argitaletxearen publizitateak goresten duenez.
‎American Commission of Women elkartea Bidegabeko eta justifikaziorik gabeko soldata aldea Espainian, soldata aldea Europako batez bestekoa baino hiru puntu handiagoa da, eta% 19,3koa da Aukera berdinekin jaiotzen bagara ere, eta gainera emakumeek gizonezkoen kualifikazio berdinak edo hobeak badituzte ere, emaitza %16, 3ko soldata tartea da Europar Batasunean, eta horrek esan nahi du emakumeek doan lan egiten dutela urtean 58 egunetan, Europako Batzordearen (EE) datuen arabera. Espainiaren kasuan, distantzia hori are handiagoa da, batez besteko hori hiru puntutan gainditzen baitu, eta% 19,3an kokatzen da. Europako Batzordeak azpimarratzen du Europak soldata berdintasunari buruzko arauak dituela, baina «estatu kideek ez dituzte behar bezala aplikatzen», eta «azken urteotan aurrerapen gutxi izan direla».
2017
‎Bestetik, Espainiako lurraldeen arteko konpentsazio funtsera ere egiten du proportzionalki dagokion ekarpena, eta haren zorraren zati bat ere pagatzen du.Nola kalkulatzen da ekarpena. Bi gobernuen arteko akordioaren bidez. Ekarpena kalkulatzeko ezinbesteko aldagaia da egozpen indizea; estatuko aurrekontu orokorretatik bere gain hartu gabeko eskumenetatik Nafarroak %1, 6 ordaintzen dio estatuari. 1990ean kalkulatu zen Espainiako ekonomian Nafarroaren pisua %1, 6 zela, eta batez besteko hori ez da ordutik aldatu. Kupoaren kasuan, egozpen indizea %6, 24 da.Hori al da ordaintzen dena. Ez.
‎Baina BPGaren %1, 82ra besterik ez da iritsi I+Gren gastua. Europako (28ak) batezbestekoa %2, 03 izan da, eta horrek esan nahi du azken hiru urteetan batez besteko horretara hurbildu ez, baina aldendu egin dela ustez Europako industriaren abangoardian behar duen herrialdea. I+ Ga BPGarekiko Europako batezbestekoan egon da 2008tik Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan, edo haren gainetik.
2020
‎2019an 122 segundukoa izan da batez bestekoa, eta 119koa 2018an. Nabarmentzekoa da taldeko hainbat komunikabidek batez besteko hori aise gainditzen dutenak, tartean da Soraluzeko 'Plaentxia.eus' ataria:
2021
‎%4, 45eraino jaitsi zen abenduaren 27an. Hor eten zen joera, eta berriro goraka hasi da batez besteko hori, eta bizkor gainera: urtarrilaren 7an %6, 51 ziren positiboak.
‎Iragan uztailaren 14an Fit for 55 neurri sorta aurkeztu zuen, eta helburu oso baikorrak ezarri zituen. 2025ean Europako hegaldiek erabiliko duten erregaiaren %2 biologikoa izatea nahi du batzordeak, eta 2030ean erabiliko dutenaren %5 Hortik aurrera erabilera asko zabaltzea aurreikusi du, eta 2050ean batez besteko hori %63raino iristea.
2022
‎Laburbilduz, esan daiteke Sakanan aditzen diren kaleko elkarrizketen laurdena euskaraz izaten dela, baina batez besteko horrek ezin du ezkutatu tartean dauden berezitasunak, adibidez, Arbizuko eta Etxarriko neurketak non kaleko elkarrizketen %70 edo gehiago euskaraz direla islatzen diren eta beste, muturrean, Altsasuko eta Olaztikoak, non %7 agertzen diren.
‎Ez zuen berak aukeratu produkzioan aritu edo biltegian. " Ni sartu aurretik biltegian zegoen emakumeari ez zitzaion batez besteko hori interesatzen, eta produkziora igaro zen. Hutsune hura sortu zelako hasi nintzen ni biltegian.
2023
Batez besteko hori Bilbokoa da?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia