Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2001
‎Burua panamá batez estaltzen zuen. Palisandrozko giderra zuen makila baten gainean bermatzen zuen kokotsa.
2002
‎Zubi ondoko baranda batean bermaturik zegoen Emma. Ez zirudien espantatuegia.
2004
‎Beldur oldarra nabaritu zuen. Arbola baten kontra bermaturik zegoen. Bazterrek gerturatu ahala nabari zuen desioaren ziztada zakiletik gora.
2005
‎Bi gauza zeuzkan gogoan biribilkari ospitale psikiatrikoko gela beilegiaren ilunpean, aulkian loturik zegoela: batetik, harritzen zen oraindik, etxeko sukaldean normalean elkarren etsai erreak ziren Mikel eta Panpili bere lurren lehian ahots batez bermatzen ikusteaz; alabaina Mikel, Andde preso herritarraren sustengu komiteko zutabeetarik bat zen eta Panpili guztiz kontrakoa. Bestetik ezintasuna irakurtzen zuen amaren begitartean, gaztigu dorpe; minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe.
‎Hotzikara. Murru baten kontra bermatu zen, hatsaren hartzeko. Etorbidearen puntatik susmaturiko katedraleraino ibiltzea erabaki zuen.
2007
‎Denbora behar zen amodiorako, denbora behar zen adiskidantza baten bermatzeko. Denbora zen benetako sekretua.
‎Aitak, erantzuna entzun ez balu bezala, bila jarraitu du, beso baten gainean bermatuz lehendabizi gorputzaren zama, hanka baten gainean gero, gorputzak egindako zubipean eskuarekin haztatuz aldagailua.
2010
‎Jesartzen lagundu zidaten, bizkarra almohadoi batean bermatuz. Bidaiarietako batzuek burua jiratu zuten, mokanesa sudurrean, muzin.
2012
‎Jokoan jarri genituen mingainak. Sukaldeko barran apur bat bermatuta zegoen bera, makurtu antzera, nire parean ondo egokitzeko.
2013
‎Telebistaren argiak emakume zaharraren gorputzean proiektatzen ziren. Bigungarridun banketa batean bermatuta zituen zango puztuak. Moreak ziren belaunetaraino, gorriak belaun bueltan eta zuritu egiten zitzaizkion izterretan.
2014
‎Baionan, Helio Santosek ez arranguratzeko erran dio Etien Bonnati, izanen dela boxeo matxa jokatzeko xantzarik oraino; dirua bahituran dela gerla bururatu arte, eta Etien zainartua izanen dela gerlatik itzuleran, aiseago duela garaituko ring gaineko arerioa, gerlan gogorturik giharrak. Santos eta Bonnat mintzo diren karrikatik hur, Bettirik, Genieko zubiaren izkina batean bermaturik, orenak eta orenak egin ditu gizon saldo horiek Baionarat sartzen ikusten eta haien alde otoizten, bonetaz adio egiten soldadugai gazte horiei guziei, trenez, karrosaz, bizikletaz, zaldien eta mandoen gainean, dilijentziaz, autoz, eta gaineratekoak oinez, heldu diren gazte aldra horiei, eta hain gazte izan gabe ere mobilizatzerat deituak izan diren gizon horiei. Oldeak eta oldeak ikusi ditu Baionarat sartzen Bettirik.
2015
‎Bizarra txukun, traje gris argia, alkandora beltza gorbatarik gabe eta gainean kotoizko beroki beltza forru granatearekin. Eskubiko eskuan makulu ortopedikoa eta ezkerreko besoa lepotik zintzilik zeraman euskarri batean bermatuta. Horrela istripua izanaren itxura egin zezakeen, handicap nagusia gainditzeko.
2017
‎Langa bat agertu zitzaion. Pinu baten kontra bermaturik itzal bat egin zitzaion. Gero zigarroaren txingarra ikusi zuen mugitzen.
‎Alde egin baso eskas haren hotzetik! Pausoa moteldu zuen halako batean, ezkerretara, itzala, mutila, ikusi uste izan zuenean, zuhaitz batean bermaturik. Bera bezain nahigabetua egon zitekeen, eta inoiz sentitu gabeko gupida batek hartu zuen.
‎Gelditu egin zen, bai baitzekien hura zela interesaturik zegoelako seinalea. Ondoko zuhaitz batean bermatu zen erridikulu sentituz. Bihotz pilpirak dantzan zeuzkan.
2018
‎Tomasen amak bere lepoko paineluarekin bildu dio zauria eta “interesantearena egiteko” aholkatu dio, odol lar gal ez dezan: ukondoa belarri parean duela zuhaitz baten kontra bermatu eta hatza gorantz begira jar dezala, eskolan galdera egiteko txanda eskatzen duen ikaslearen gisako. Preguntón ezizena jarriko dio norbaitek, eta hala deituko diote extremeñoek une hartatik aurrera.
2020
‎Ute ezagutu aurretik ere probatua nintzen zer zen zorrotz zaindutako pertsona izatea, muga zeharkatu eta egun batzuetara hasi bainintzen kalean begira geratzen zitzaizkidanei erreparatzen, behin eta berriz errepikatzen ziren aurpegiak zirela konturatzen eta errepikatzen ez zirenean ere begiratzeko modu berbera zutela ikusten: etxetik irten eta lehen izkinan aurkitzen nuen tipoa, edo etorbide bateko banku batean eserita begirik kentzen ez zidan neska, edo etxeratzen nintzenean beste aldeko espaloiko bebarru batean bermatuta ikusten nuen itzala, denak ere eskola bereko begiraleak. Baina ez zidaten inoiz ezer galdetu, ez zidaten inoiz paperik eskatu, eta nire berri ondotxo zekitela pentsatzera iritsi nintzen, ezer galdetu beharrik ez zeukatela nire pauso guztiak ondo erregistratuta zeuzkatelako.
‎Libretaren azalari erreparatu diogu, collagea osatzen duten argazkiei: Marcos zapatistez inguratua, Gerda Taro PC dioen harri baten gainean bermaturik, “Renteria” dioen errepideko seinalea ezabaturik gainean eskuz “Orereta” pintatua duela, neure garai hartako zuri beltzeko argazki bat eskuz koloreztaturik, Barrio Sesamoko Peggy txerritxoa strip tease bat egiten, Agnes Vardaren film baten fotograma alai bat, nahiz eta nik orduan Varda nor zen jakin ez. Libreta zabaldu eta pertsona ezberdinen esku letrak azaltzen dira bertan, libreta inauguratzeko lagunek egindako nolabaiteko eskaintzak.
‎Bere, nire, etxeko egongelan, biluzik. Belarridun butaka handi batean bermaturik, leihotik begira. Hanka zabalik.
2021
‎Matelak sutan zituen eta oinak dardaraz. Murru apal eta gris baten kontra bermatu zen bizkarrez. Bakarrik hizketan, egur puska ferekatzen zuen bitartean.
2023
‎Bioaniztasun osasuntsu bat bermatzen duten Lekuek festibalaren tankerako egitasmoak gurean egon badaude. Askotariko elkarte eta kolektiboek antolatutako jaialdiak ohikoak dira eta 2010eko hamarkadan loraldi bat ere egon zen.
‎Norak marrak egiten dizkie ogiei ahorik gabeko aiztoaz. Mutikoa eserita dago eta oinak ez zaizkio lurrera heltzen, aulkiaren hanka batean bermatuta dago motxila. Liburuaren gainean kakotuta, marrazkiak begiratzen ditu, erakuslearekin letrak azpimarratu eta hotsik atera gabe ahoskatzen ditu hitzak.
‎pertsona batengan errealitatearen inguruko ikuspuntua zabaltzen, norberaren berezkotasuna deskubritzen eta begirada propio bat sortzen, besteak beste; baina hezkuntza sistemak ez ditu praktikan helburu horiek kontenplatzen, sarritan ez dituzte ulertu ere egiten. Gainera, antzerkia curriculum akademikoan sartuko balute ere, horrek ez luke pertsonaren garapenean oinarritutako antzerki hezkuntza bat bermatuko, klasea emateko modu asko baitaude. Adibidez:
‎Uriartek kikara barra gainean utzi eta ukondo bat bermatu zuen bertan.
‎Ezberdintasuna zen Bartzelonak ez zuela itsasadarrik, itsasoaren eragin onuragarria lehorrerantz barneratzen zuen kresalezko zain baten gisa. Carvalhok atseginez imajinatu zuen Plaça de Catalunya mesokratikorantz barneratzen zen itsasoaren beso hipotetiko bat, Via Layetanaren tokia hartuta, eta bera Born edo Gotic eko irudimenezko eskudel batean bermatuta, urari begira.
‎Bost urte eman genituen bertan eta Artedramarentzat urte oparoak izan ziren. Egonkortasun bat bermatu ahal izan genuen eta udalarekin zein herriko elkarte batzuekin lankidetza eta proiektu interesgarriak bideratzea lortu genuen. Horietako bi proiektu aipatzearren:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia