Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2004
‎Zer erakusten du ordea hizkuntzen azterketak? Hizkuntza bakoitzak bere gisara banatu duela koloreen sailla; eta herri batek bereziki izendatu nahi izan dituen kolore batzuk, beste hizkuntza batek hitz bakar batez izendatu dituela; edo alderantziz. Zergatik?
‎Meillet’ek, esate baterako, anitz izkribu egin du hizkuntzei buruz; eta bat bereziki mundu guziko hizkuntzei buruz, oso ezaguna. Hizkuntza askoren kondaira ezagutu arren, halere, eta askotan egia garbi erakutsi arren, bere chauvinismoa dala bide, ez du garbi ikusten kakoa; eta hizkuntzen galtzearen kariak" asko eta nahasiak" zaizkio.
2008
‎Hau da, saiatu da Nafarroaren espainiartasunaren froga dokumentalak mahai gainean paratzen. Bada bat bereziki gustuko omen duena, zeren urteetan zehar hartara bueltatu baita, hainbat tokitan aipatuz. Nik ere, aitortu behar dut, oso gustuko dut; hain gustuko, ezen hona aldatuko baitut, irakurlea aspertzeko arriskua nire gain hartuz.
2009
‎Ohera bueltatuko litzateke gustura asko, baina zarata apur bat egitea komeni zela iritzi zion, loti guztiak esnarazteko eta bakoitza bere etxera itzul zedin. Loti horietako bat bereziki.
2012
‎Haserre bizian jarri ondoren, nola ausartzen ginen houyhnhnmen gainean ibiltzen galdetu zuen ugazabak, ziur baitzegoen bere etxeko morroirik ahulena ere gai zela yahoorik indartsuena gainetik botatzeko edo lurrean etzan eta garagarrak irabaziz animalia hori hil arte zanpatzeko. Erantzun nion, hiru edo lau urte izan arte hezi egiten genituela zaldiak, gero egin zituzten lan ezberdinetarako; haietakoren bat bereziki hezkaitza izanez gero, garraioetarako erabiltzen zela; gazte ziren bitartean, gogor jotzen zituztela, edozein bihurrikeriagatik; arrak, gainean jendea erabiltzeko edo garraioetarako zirenak, jaio eta bi urtera edo, irendu egiten zituztela gehienetan, haizekeriak kendu eta otzan eta eztiago bihurtzeko; bazekitela zer ziren sariak eta zigorrak ere; baina mesedez, har zezala gogoan jaun oho...
2013
‎filosofia bazter utzi gabe, noski: laut irakasleak aspaldi erran zion, bere eskoletarik batean, funtsezkoak zirela, lautaren nondik norakoak ulertzeko, XIII. mendeko 33 Al Kindi filosofoaren izkribuak, haietarik bat bereziki, lauta Harmonia Unibertsalaren teoria neoplatonikoekin lotzen zuena. Geroztik, zenbat aldiz irakurri zuen Abdel Haqqek izkribu hura, irakurtzen zuen bakoitzean ezin ekidin izaten zuela barne zirrara bat, sekula agortzen ez zèn liluraldia eragiten ziona!
‎Gutuna suntsituko zenuela espero dut. Bazuen parte bat bereziki, hasiera alegia, izutu egingo nindukeena zuk berriz irakurri ahal izateak. Gogoratzen ditut hango esapide batzuk, arrazoi guztiz ni gorrotatzera bultzatuko zintuztenak.
‎nola ezin baitzuen iraganeko mundu hura –al Andaluskoa, azken batean! – fisikoki bere egin, espiritualki bereganatuko zuen, kosta ahala kosta, poesiaren eta musikaren bidez... filosofia bazter utzi gabe, noski: laut irakasleak aspaldi erran zion, bere eskoletarik batean, funtsezkoak zirela, lautaren nondik norakoak ulertzeko, XIII. mendeko33 Al Kindi filosofoaren izkribuak, haietarik bat bereziki, lauta Harmonia Unibertsalaren teoria neoplatonikoekin lotzen zuena. Geroztik, zenbat aldiz irakurri zuen Abdel Haqqek izkribu hura, irakurtzen zuen bakoitzean ezin ekidin izaten zuela barne zirrara bat, sekula agortzen ez zèn liluraldia eragiten ziona!
2014
‎Ilunpeetako toki bat bilakatua zen. Baina bazegoen bertan ibai bat bereziki, ibai handi ahaltsu bat, mapan ikusten zena, sigi sagako suge ikaragarria zirudiena, burua itsasoan, gorputza atsedenean luze bihurriturik herrialde zabal batean zehar, eta isatsa lurraldearen barrenean galtzen zitzaiona. Eta denda bateko erakusleihoan mapari begiratzen nionean, liluratu egiten ninduen, sugeak txoria bezala, txori txiki lelo bat bezala.
‎Erran nahi dudana da etsaiarengandik ere badagoela zer ikasirik, baita Peter Planengandik ere, ondorioz: berak aldarrikatutako programaren puntu batetik bereziki, hiri garbitasunari dagokionetik?
2015
‎lehenengo eta behin, euskara batua zer den aztertzea, alegia, nola diseinatu zen (diseinatu zenean) eta zertan bilakatzen ari den batetik, eta bestetik ea euskara benetan bihurtzen ari ote den kultura hizkuntza bat, alegia, goi mailako kultura modernoa naturaltasunez transmititzeko gai den hizkuntza bat. Bi prozesu desberdin baitira, bata bereziki hizkuntzalarien gain doana eta bigarrena komunitate zientifiko euskaldun osoaren gain. Bata eta bestea ez bereiztea etengabeko arazobide bihurtu da gure artean.
‎Garai hartan, hamalau bat urte nituenean alegia, nik uste ohartu gabe nengoela zientzia eta letretako ikasgaien bereizketaz: denak ziren egin beharrekoak, eta denetan moldatzen nintzen ondo samar, ez nuen bat bereziki maitea, ezta beste bat gorrotatzen nuena ere; gero bai, konturatu nintzen batzuen eta besteen arteko aldeaz, bai eta nire gaitasun eta mugez ere: letretako ikasgaiak aise eta erraz sartzen zitzaizkidan bitartean, zientzietakoak, ez dut esango izugarri zailak gertatzen zitzaizkidala, ez baita egia, baina bai ez nintzela eroso sentitzen, beren kontzeptuek nire interesetik eta ulermenetik kanpo zegoen mundu bat osatuko balute bezala, mundu arrotza.
‎Eduki dezagun gogoan, hizkuntzak ez direla normalizatzen goizetik gauera, eta gauzak bat batean egin nahiak nahasmendua eta ziurtasun eza sortzen ditu hiztunaren baitan. Eta hizkuntza txiki eta txikitu bati bereziki, ez zaio horrelako ataka estuan jartzea komeni.
2016
‎Beste karpeta batean argazki zaharrak zeuden, fabrika zaharraren garaikoak gehienak, bulegoko hormetan zeudenak bezalakoak, eta fabrikaren argazkiekin batera baita nagusi zaharrarenak eta zaintzailearen aitarenak ere. Bazen argazki bat bereziki gustatzen zitzaiona: aita ageri zen nagusi zaharraren ondoan, lantegiko sarrerako hiru eskailera maila haien gainean, biak altura berean, elkarren pareko.
2017
‎Maiz, sugeak ikusten nituen. Suge erraldoi larru titakatu ikaragarri bat bereziki. Aldiro, zuhaitz baten gainetik jauzi egiten zidan gainera eta ohartu gabean gerria inguratzen.
‎Ihes egiten zuen guztietan bilatzen zuen babesa hondartza txiki hartan Beirek. Bazegoen harkaitz bat bereziki gustatzen zitzaiona, olatuen talka etengabea jasotzen zuena. Hantxe eserita egotea gustatzen zitzaion, itsasoari begira, inoren begietara ezkutatua.
‎Zakua behin eta berriz indarrarentzat, eta madariarekin besoen abiadura. Baina bazen ariketa bat bereziki landu zutena: abdominalak indartzeko teknika.
2018
‎Zeuk ere pasadizo ugari kontatu dizkidazu. Bat bereziki ondo gogoan dut. Zeu ere ume bat besterik ez zinela, ama hil zitzaizun, eta osaba izekoekin bizitzen jarri zinen.
‎Gipuzkoako Diputazioaren Urrezko Domina (2005), Sabino Arana Elkargoarena (2005) eta Jaurlaritzak ematen duen goreneko saria, hau da, Gernikako Arbolaren Gurutzea (2011). Guztien artean bada beste tankera bateko oroigarri bat bereziki estimatzen duena: Saseta Batailoiko gudariek dedikatuta oparitu zioten ikurrina.
2023
‎Eta esan ezin ahalako sumindurak hartu ninduen Petra zuhaitz baten atzealdean gelditu zenean, zuhaitz hostogabetu baten abaroan, olha isso!, norbaiten zelatan ari balitz bezala. Horrek itxaropen apur bat piztu zidan; izan ere, hotelean bi gizon sartu ziren, biak adinean sartuxeak eta bat bereziki baldarra. Eta haietakoren bat aita edo senide balu?
‎Egun batean bereziki gogor agertu zinen nirekin. Gaur esan dezaket gaizki tratatu ninduzula, orduan ezin nuen hitzez esan, sinisteko beldurrez, nahiz eta koltxoitik jaiki eta jantzi bitartean izugarrizko mina sentitzen nuen paparrean.
‎Ezinezkoa ematen du milioika datu iraungiezin panoptikori ihes egiteak! Aurpegia ezagutzeko teknika digitala zapalkuntzarako tresna ezin hobea da, Selinger eta Hartzogen ustez, eta populazio zati handi bat bereziki zaurgarria da horren aurrean, begiradaren mesfidantza inork baino gehiago pairatzen baitu. Aurpegiak ezagutzen egindako akatsak, gainera, areagotu egiten dira emakumeen kasuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia