2010
|
|
Lorategian geunden izeba eta biok bakarrik, mahaiaren inguruan eserita, itzalean, haizerik ez; argi beteko eguzki ederra zegoen, landareen eta objektuen formari zehaztasun handia ematen ziona, airearen gelditasunean; hunkituta nengoen, eta, hala ere, argiak eta formak hain itxura sendoa ematen zioten kanpoko errealitateari, landare bakoitza eta objektu bakoitza doi doi zegoen bere lekuan, finko eta zurrun?, non halako nora ez tupusteko bat nagusitu baitzitzaidan; egia ote zen landare eta objektu haien artean gu geu ere beste landare edo beste objektu bat besterik ez ginela?; egia ote zen izebak arestian esana?; egia ote zen Benjamin Maria inoiz existitu izan zela?; egia ote zen hunkituta nengoela?; baina begiak arretagunez aldatu eta izebaren begiekin topo egin nuenean, hutsetik zintzilik zeudèn arrenezko begiak ziren harenak, zalantzak inoiz ez bezala inguratuak eta beste begi batzuen bila zebiltzanak: hitz baten eta esku baten bila, alegia?, barruko errealitatea kanpokoari gainjarri, makurtu ziren landareak bat
|
batean
begi hain benetako haien aurrean, makurtu ziren objektuak eta makurtu zen eguzkia, eta, haren eskua hartuta, hain nengoen hunkituta?, halaxe mintzatu nintzaion:
|
|
Lorategian geunden izeba eta biok bakarrik, mahaiaren inguruan eserita, itzalean, haizerik ez; argi beteko eguzki ederra zegoen, landareen eta objektuen formari zehaztasun handia ematen ziona, airearen gelditasunean; hunkituta nengoen, eta, hala ere, argiak eta formak hain itxura sendoa ematen zioten kanpoko errealitateari —landare bakoitza eta objektu bakoitza doi doi zegoen bere lekuan, finko eta zurrun—, non halako nora ez tupusteko bat nagusitu baitzitzaidan; egia ote zen landare eta objektu haien artean gu geu ere beste landare edo beste objektu bat besterik ez ginela?; egia ote zen izebak arestian esana?; egia ote zen Benjamin Maria inoiz existitu izan zela?; egia ote zen hunkituta nengoela?; baina begiak arretagunez aldatu eta izebaren begiekin topo egin nuenean —hutsetik zintzilik zeudèn arrenezko begiak ziren harenak, zalantzak inoiz ez bezala inguratuak eta beste begi batzuen bila zebiltzanak: hitz baten eta esku baten bila, alegia—, barruko errealitatea kanpokoari gainjarri —makurtu ziren landareak bat
|
batean
begi hain benetako haien aurrean, makurtu ziren objektuak eta makurtu zen eguzkia— eta, haren eskua hartuta —hain nengoen hunkituta—, halaxe mintzatu nintzaion: " Zer egingo genuen guk zu gabe...?"; ezpainen mugimendu sumaezin batek eragindako irriarekin eskertu zidan izebak erantzuna.
|
2021
|
|
Jakina, familiak berak zuzeneko zerikusirik ez balu bezala ere, hau da, ea zertan sartua zaren galdetzen dizun ama atsekabetu hori, zurekin edozein huskeriagatik erresuminduta azaltzen zaizun aita odolgaiztoa, zure bizimodua, hau da, kalean potrojorran ematen duzun ordu pila edota printzipioz inola ere zu bezain abertzalea edo gutxienez konprometitua ez den
|
baten
begietara hain adierazgarria den janzkera hori dela medio uler ez zaitzakeen ahizpa.
|