Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2001
‎Dialektika bakarkako lana den neurrian, arrazoimena izango omen da, egia absolutoa bilatzerako orduan, norberaren tresna bakarra. Baina hori horrela izanik, eta bide batez barkatu ezazu galderaren sinpletasuna, zertarako behar nauzu zuk orduan?
2004
‎Kapitainak argi eta garbi ulertu zuen esaldiaren mehatxu mozorrotua. Operazio zuzendariordeak ez zion beste hanka sartze bat barkatuko.
2005
‎Diapositibak kanpoan pasatzen bainituen, paganoak ere etortzen ziren ikustera. Nagusiaren barkamena ardietsi eta lagun bati barkatu ez zion sehiaren parabola bururatzean (Mt 18,2135), beti protestatzen zuten, gora gora: ezin ulertua zitzaien gizon horren joka moldea.
‎" Aizkora batekin ez lukete okerrago egingo" adierazi zuen George Westinghousek. Heriotza zigorra, bizitza osorako kondena baten truke barkatu zioten Chapeleauri, azkenik.
2006
‎Argot apur bat ere ikasi nuen, eta frantsesez gero eta gehiago irakurtzen bainuen, denbora laburrean asko hobetu nuen nire ahozko nahiz idatzizko jarduna. Öchlerrek batean dieresia jarri eta bestean ortografia zuzentzen zizkidan, ez zidan huts bat barkatzen, maniatikoa zen horretan.
2007
‎Elikagaia ere pasio eragile da: litxarreroak, pizza irensleak, kafe kontuetan txanda pasa bakar bat barkatzen ez dutenak, egunero freskagarri koladun bat gutxienez hartu behar dutenak?
‎Alderdi horretatik begiraturik, ez dirudi zatia salbuespenekoa izan daitekeenik, osoari ezarri zaion araudiaren aurrean. Baldin eta kolektibo batek, bere funtzionamendua arautzeko, erabaki baldin badu zein den legez kanpoko giza jarduera debekatuen zerrenda, badirudi logikoa dela pentsatzea talde hori osatzen duten kideek orok dutela hori errespetatu beharra, eta ez litzatekeela zilegi izango bati barkatzea beste inori barkatzen ez zaiona. Ikuspuntu horretatik begiraturik, esan daiteke ezen osoak bere baitan hartzen duela zatia, eta zatia bera baino garrantzitsuagoa dela osoa bera.
2008
‎Bihar beste norbaiti eskatuko dion legez. Eta etzi, again, ondo portatu den herriren bati barkatuko dio zorra. Goree, Potosi.
2009
‎UNAI. Badakit. Badakit ez dudala barkamenik merezi, baina benetan nago damututa eta egunen batean barkatzea espero dut.
‎Nahi duenak parrandarako aukera izaten du, goizean, eguerdian eta gauean. Baina bada gauza bat barkatzen ez duena: loa.
‎Borrokak ez dio horrenbeste inporta han: biak atera baitira irabazle bezain galtzaile, elkarri hein batean barkatuz. Bata, beti orlegi berde distiraz jantzia gelditu da, borroka egiteko pronto, ez duela galtzen ez hosto ez arantza ziztakorrik; eta bestea, uda parteko nagusi erpina, eskuan agintezko gorosti makila duen haritza, eskuzabal, patxadoso eta lasai, bere etxe handi zabala hainbat hegazti eta bizidun kaxkarren habia eta bizitoki eskainiz, xomorro ttikienari bezala goroldio mota guztiei ere zabalik, perretxikoz galanki inguruak apainduz, zuhaitzik abegikorrena izatera iritsi arte...
‎Garaiko etxe handiaren aurrean, leiho barrenean katu bat, horma kontra moto bat barka batean zenbait berdura dituela, Josefa, Maria eta (hark tapatuta bisaia) Timo, harrizko aulki luzean eserita kanpoan.
2011
‎Esaterako, ostiralean, beste hainbat ministrorekin bildu baino ordu gutxi lehenago, Jean Claude Juncker Luxenburgoko lehen ministroak ukatu egin zuen Greziaren egoera jorratzeko bilera zutela. Berregituraketak, berez, zorraren zati bat barkatzea esan nahi du, eta horrek batez ere Alemaniako eta Frantziako bankuei kalte egingo lieke, haiek eman dietelako mailegu gehien Greziako Estatuari edo hango bankuei; 50.000 milioi eta 68.000 milioi, hurrenez hurren. Hortaz, pentsatzekoa da Berlin eta Paris saiatuko direla bereak eta bi egiten hori gerta ez dadin.
‎Erreskatea zabaltzea komeni da? Ez ote da pentsatzen hasi behar horien zorrak berregituratzea, esan nahi baita hein batean barkatzea?
‎Hirugarrenaren aurkako kredituaren legatuak edo legatu hartzailearen zorren bat barkatzea nahiz horretatik askatzea dakarren legatuak ondoreak sortuko ditu, testamentugilea hil eta gero indarrean dirauen kredituedo zor zatiaren gainean bakarrik.
‎Azken egunetan, Greziako egoerari aurre egiteko aukera ezberdinak planteatu dituzte Bruselak eta Berlinek. Besteak beste, zorraren zati bat barkatzea edo berregituratzea, eurobonuak edo euroguneko zorraren tituluak igortzea eta Europako Erreskate Fondoaren ekarpenak (FEEF) berriro erostea proposatu dute.
‎Erromatar edo greko batentzat barkatzea ez zen bere moral korrientean koka zitekeen bertuterik. Gehienez ere mitologian kokatuko zuen.
‎GERMAN. Espero dut egunen batean barkatzea egin dizudan kaltea. Eta ez ahaztu...
2012
‎Greziaren hartzekodun pribatuek zorraren zati bat barkatzeko negoziazioak oso aurreratuta daudela diote hainbat informazio iturrik. Baina hartzekodun horiek oraindik ez dute azken hitzik esan.
‎Igandeko botoarekin, Greziako Legebiltzarrak beste urrats bat egin zuen inor gutxik sinesten duen bidean. Baliteke euroguneko finantza ministroek oniritzia ematea bihar Greziaren bigarren erreskateari, eta hartzekodun pribatuek zorraren zati bat barkatzea. Horiekin bidea jarraitu ahal izango du, baina gero eta gehiagok uste dute bidea ez dela krisiaren amaieraren oasian bukatzen, baizik eta porrotaren amildegian.
‎Erromatar edo greko batentzat barkatzea ez zen bere moral korrientean koka zitekeen bertuterik. Gehienez ere mitologian kokatuko zuen.
‎–Isilune laburra egin ondoren, kapitainordeak lurrean ostiko bat eman eta hizketan jarraitu zuen?: Sekula ez diot neure buruari gauza bat barkatuko: deabruak bultzatuta, hesiaren bestaldean eserita nengoelarik entzun nuen guztiaren berri eman nion Grigori Aleksandrovitxi gotorlekura iritsi ginenean; barrezka hasi zen, bai maltzurra!?
‎KANDIDO: (jaso eta) Agian egunen batean barkatuko diot, ez dakit, baina ahaztu?
‎Horien artean dago Uruguaiko Sierra de los Caracolseko parke eolikoaren onarpena. Ekimenak Espainiaren laguntza finantzarioa du, zorra bihurtzeko akordio baten bidez. Horren arabera, gure herrialdeak zorraren zati bat barkatu du, eta Uruguayk konpromisoa hartu du liberatutako baliabideak herrialdearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen duten proiektuetan erabiltzeko. Espainiako AND erakundeak hogeita bederatzigarren bileran onartu dituen beste proiektu batzuk hauek dira:
‎Bietakoren batek apartatu egin behar du, tupust egingo ez baduzue. Biok batera barkatu! esan diozue elkarri, biok batera apartatu zarete.
‎Hori egin gabe ez baitio bizitzari gusturik hartzen. Ekonomiako katedraduna zenean eta banketxe bateko zuzendaria zenean ere egunero egunero jaikitzen zen goizeko lauretan idaztera, egun bakar bat barkatu gabe. Langile porrokatua, idazle fin eta sakona, ez zuen batere presarik izan publikatzeko, are gutxiago arrakasta eta fama hutsalak erdiesteko.
2013
‎Esan dezatela buruzagiek zenbat diru irabazten duten, lehen eta orain, beren diru sarrerak zenbatekoak diren eta zenbatekoak izan diren iraganean, bankuekin krediturekin baduten eta ia noizbait bankuak zorren bat barkatu dien, gaineratu du. Horrela bada xehetasunak azaltzeko eskatu die:
‎Horrela bada xehetasunak azaltzeko eskatu die: Banku batek inoiz ez du zor bat barkatzen, zerbaiten truke ez bada.
‎Harkaitzetan kanaberak tinkatu eta itsasoari begira zeuden gizonen artean ere irudikatzen nuen neure burua, xira lodi horiekin jantzita. Itsasoari ordez neskaren leihoari gehiegi begiratzen ote nion ohartuko ziren, baina barre haize batekin barkatuko zidaten hutsegitea, irizpide zabaleko jendea baitzirudien, seguru nengoen haien artean ere izango zela neska gazteren bat biluzik ikusi eta burua galdutako bakarren bat, zaila baita bestela, zauriren bat izan ezean, ozeanoari hari batez atxikita egoteko duten eroapena ulertzea. Etorkizuneko gizartearen eredu gisa ere ikusten nituen, bizikidetza baketsu bat praktikatzen dutelako, behar dutenean elkarri lagunduz.
‎Auto stop egileen eskeleto artean, isiltasuna hitzartu Bekatu larriak halabeharrez kitatu, tiro batez barkatu Orain badakit nire kontzientzia dela munduko presondegirik gogorrena gehien torturatzen nauena; ihesbiderik ez du brujularen noranzkoak
2014
‎Greziak ez du nahiko dirurik bere burua finantzatzeko. Hirugarren erreskate bat ez eskatzen saiatuko dela agindu zuen atzo Jannis Sturnaras Greziako Finantza ministroak, baina horren alternatiba ez da erraza izango, EBko bazkideek ez dituztelako gehiago jaitsi nahi Greziari emandako maileguen interes tasak eta, are gutxiago, zorraren zati bat barkatu. Lehendakaritza segurtasun neurri handiekin eta Greziaren europartasunari buruzko hitzaldiekin inauguratu zuten atzo arratsaldean, Atenasen.
‎«? Baina hiztun jantziak erdarakaden kontra jokatzen du gupidagabeen, ez du bat barkatzen, eta eskolatu gabeak esan dionean zure ama ikusi dut kaletik, hiztun jantziak kaletik edo kalean?, bota dio. Hiztun eskolatu gabeak, pazientzia bildurik, zer moduz geratzen zait kamisoia?
2015
‎Eta hala ere, Greziari zorraren zati bat barkatu zaio, beste hainbat herrialderi behin baino gehiagotan (Alemaniari barne) egin bezala. Erreferendumean" Oxi" defenditu zutenen argudio hura geroztik berretsi dute baita austeritate formula neoliberalaren propagandistek ere.
‎lasaitu ederra hartuko dute EBko agintariek, haien kastako bat Atenasen egonda, orain arte bezala jokatzen jarraitu ahal izango dutelako, Greziaren zor publiko jasangaitzaren pilota gehiago urruntzen... ohartzen diren arte hura zerbait gutxitu ezean nekez aterako dela Grezia gaur egun dagoen zulo beltzetik, eta dutela Syrizaren mamua ad aeternum astindu.Baina pronostikoak bete eta Syriza ezkerreko koalizioa bada garaile, partida gogorragoa izango da, Alexis Tsipras haren buruak oso zaila dirudien zerbait nahi duelako: euroan jarraitzea baina Greziak jasaten duen 320.000 milioi euroren zorraren zati bat barkatzea. Zergatik zail?
‎Gezurrezko istripuaren faltsutasuna errebelatzera nindoanean hain justu. Penitentzia bat zen, eta penitente arropak jantzi banituen ere bolada batez, halako batean barkatua izango nintzen. Sekula ez bainuen pentsatu hiltzeko arriskuan nengoenik.
‎Bidea galdurik gabiltza, hasieratik okerrekoa hartu dugulako, eta Jainkoak ez dezala laga arimaren bat gal dadin, ohorearen puntu beltz hauek gordetzearren, ohorea zertan datzan jakin gabe. Eta gero uste izango dugu asko egin dugula honelako gauzatxoren bat barkatu badugu, ez irain, ez mespretxu, ez ezer ez zena; eta honako zerbait egin bagenu bezala, Jaunak barka diezagula eskatzera etorriko gara, guk geuk ere barkatu baitugu. Aditzera eman iezaguzu, ene Jainkoa, ez garela argitzen eta esku hutsik gatozela, eta barka iezaguzu zure errukiagatik.
‎Zatoz. Pixka bat Barkatu, belarrian zenituen.
‎Baina Atenasek eskaintza hori hartu du xantaia bat bezala. Greziako Estaduaren zorra handia da (2 urteren produkzioa, Frantziak urte batena du) eta grekoek nahi lukete zor hori luzaroan hedatu eta parte on bat barkatua izan dadin, ahal bezain guti ordaintzeko. Syriza alderdi grekoa sortua da" Podemos" bezala, Europak agindu austeritarearen kontra.
2016
‎Greziak onartzen du Iparraldeko frontera zigilatzea Europar Batasunaren laguntzarekin, horrela blokatuz Europako Iparraldera datorren jende etorrera. Ordainetan, Alemaniak onartzen du Greziaren zorraren parte handi bat barkatzea eta Greziari laguntza berezia ematea iheslarien krisia kudeatu ahal izan dezan".
‎Harro zegoen bere etorkiaz, halaxe erakutsi zion amak eta ez zuen ahaztu nahi; baina, horrez gain, aitarekiko lokarria iruditu zitzaion beti haren izena errepikatzea, gorputz hilkor eta arima hilezkorren arteko bilera baterako inbokazioa bezala. Eta orain, orain bazekien hura dena engainu hutsa izan zela, amak sakatu zion ziri krudel eta barkaezinezkoa, hildako bati barkatzeak edo ez barkatzeak zentzurik baldin badu behintzat.
‎Aldiz, heriotza zigorra ezarri zieten beste biri. Bati barkatu egin zioten segituan, gerran larri zauritu eta hankamotza zelako. Irailaren lehena ezarri zuten Joaquin fusilatzeko.
‎Irakurketaren une kontzentratuenean zegoenean, espero ez zuen pertsona bat sartu zitzaion kristalezko kaiolara, Gorka Iriondo idazlea, atzetik Aintzane idazkaria zuelarik. Aurpegi keinu batez barkatzeko eskatu nahi ziola iruditu zitzaion, hari sarrera oztopatzen ez lortzeagatik. Joseba argitaletxean lanean hasi eta editore gisa jaso zuen lehen eskuizkribua izan zen Gorka Iriondok idatzitako eleberri laburra.
‎Ni lau paretaren artean ez egoteagatik etorri naiz. Eta isilune gogor baten buruan barkatzeko eskatu zion berriro –masailak gorri–, barkatzeko horrelako kontu pertsonala azaldua. Irriño bat eskaini zion samalda hartan jaka zeraman gizon bakarrak, Goizero ikusten zaitut atelierreko leihotik erosketetako poltsa beso txokoan dakarzula, esan zion.
‎Ondo legoke ekarriko bazenu badakizu kutxa bat Barkatu.
2017
‎Erregek bere semearen falta hau jakin zuenean, Jainkoak daki zenbat damu hartu zuen, eta nola, alde batetik, bere aitatasunak, semeagana zeukan amodio naturalak gibelatzen zuen, eskuak lotzen zizkion eta ez zela arrazoi aita batek bere semea kondena zezan esaten zion, eta berriz, beste aldetik, nola justiziak alegatzen zion legeak begiratu behar zirela, eta batari barkatzeaz besteak ausartzia hartuko zuela.
‎nire jarrerari, egoerari eta izaerari zor zaizkien itzal eta seriotasuna batetik, eta bestetik, berriz, aitorpen lotsati eta herabetsu haiek niregan nahi ezta ere sortzen zuten kitzikadura... Sakramentu santu haren aurkako irain eta arnegu gorriagoetan jausi beldurrez, bi hitz zakar esanda bidali nuen bat baino gehiago, lehen ere baino ezjakintasun eta kezka gorriagoan utzirik gajoak seguru asko, ez baitzuten asmatuko zergatik uxatu nituen horren baldar eta bat batean, eta agian pentsatuko zuten haien huts hura bekatu larriegia zela garizuma aldirako, haien errua handiegia erretore batek barkatu ahal izateko. Gaixoak!
‎Bertso sotil eta sarkorretatik poema enfatikoetara iritsi zen, herri kantaeratik deklamaziora. Formula erraz bat barkatzen badidazue, zortzikoa utzi eta sonetoa hartu zuen. Ez zen izan hizkera hanpatu arau adierazteko indarra galdu zuen lehendabiziko poeta.
2018
‎Ulaciaren dimisioa jakinarazi zen egunean bertan %10eko balioa galdu zuten akzioek, baina asteartean galera %35, 8ra heldu zen. Hau da, herena gainditu zuen.Zorrak ordaindu ezinikPasa den astean egindako bileran, Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak azaldu zien langileen ordezkariei enpresak ezin duela ordaindu metatu duen zorra.Ondorioz, bankuei eskatuko diete zor horren zati bat barkatzea, bestela proiektua ez baita izango bideragarria.Horretarako, Tubos Reunidos Internacional eta bankuen adituak elkarlanean ari dira bideragarritasun plana adosteko.Akordioa lortuko balute, litekeena da enpresak zor guztia ordaindu behar ez izatea. Izan ere, horretarako gaitasunik ez duela azaldu zien zuzendaritzak langileen ordezkariei.Murrizketak eta zorraSindikatuetako kideek uste dute entitate finantzarioak eta enpresako zuzendaritza ados jar daitezkeela beharginen eskubideak murrizteko.Zentzu horretan, langileen susmoa da euren gain utzi nahi dutela zorraren pisua.Berez, astelehenean Unai Martinez ELAko Industria eta Eraikuntza Federazioko idazkariak testua plazaratu zuen Vocento taldeak argitaratutako artikulu bati erantzuteko.Sindikalistak gogoratu zuen Tubos Reunidos Internacionalek dituen arazoen sorburua dela 2008an eskatutako kreditua Condesa erosteko.
‎Bada suizida bati barkatu ezin zaiola dioenik, baina ezin diozu suizida baten arrazoiak ulertzeari uko egin, baldin eta suizida batek patxadaz eta denborari denbora emanik hartu badu erabaki hori. Kontua da ia inoiz ez dagoela hori modu fidagarrian ziurtatzerik:
2019
‎Berak berriz ere erran badu ere gisa hortako primak, ez baitezpada legezkoak izanikan ere, onetsiak izaiten zirela berak hunki dituen keinka hartan. Dena den, zigorra hor du beraz, bi urte presondegi, urte batentzat barka, bestearentzat barkarik ez. Horrek ez du erran nahi preso joanen dela.
‎ergatiboa, aditz laguntzailearen akats tipikoren bat, lexikoa... Baina hiztun jantziak erdarakaden kontra jokatzen du gupidagabeen, ez du bat barkatzen, eta eskolatu gabeak esan dionean" zure ama ikusi dut kaletik", hiztun jantziak" kaletik ala kalean?" bota dio. Ez du, ordea, zoriondu orain arte esaten zuen" amari ikusi diot" zuzendu duelako.
‎Baiezko erantzunean errazago antzeman liteke contrefaçon delakoa (edizio aizundua) burutzeko arrazoia, eta, batik bat barka erredundantzia, atal garraiatuan (Acto Fedecoa) inolako ukitu edota doikuntza linguistikorik egin ez izanaren kontua66.
2020
‎Argentina aztertzen ari da ea hiru astetan bere zorraren ordainketa etetea erabakitzen duen. Ez da esaten, baina Greziari zor zati bat barkatu zaio, Txipreri ere bai... Lehen esandakoa, zorrak handitzen jarraitzen badu eta irtenbiderik eman ezean, topatuko du lokarriak nondik apurtu.
‎Zenbaitetan erraztu egiten zaie lana, gainera: kartzelazain bat barkatu, espetxeetako funtzionario bat bahitu eta hezurretan uzten dutenean. Edo Donostiako liburu denda bati erasotzen diotenean.
‎Bertso sotil eta sarkorretatik poema enfatikoetara iritsi zen, herri kantaeratik deklamaziora. Formula erraz bat barkatzen badidazue, zortzikoa utzi eta sonetoa hartu zuen. Ez zen izan hizkera hanpatu arau adierazteko indarra galdu zuen lehendabiziko poeta".
‎Esku batekoek barkatu egiten didate bekatutxo hau. Pentsatuko dute azken hitz batean, hizkuntza eta berekin dakarzkien gainerako fenomenoak (etnia, folklorea, e.a.), supra estruktura hutsak direla.
‎Zorra berregituratu, zati bat barkatu eta estura utzi ekonomia haz dadin.
2021
‎Barbarak errukiz begiratu zion, munduko gauzen berri jakin ez eta burura datorkion aurreneko gauza esaten duenean, ume lotsagabe bati barkatzen zaion bezala.
‎Erromako dolce vita, gainera, zen bezalakoa gustatzen zitzaion batzuetan arrunta, arranditsua, tripazalea; beste batzuetan malenkoniatsua, poetikoa eta hauskorra— Erraz idazten zuen, sufrimendurik gabe, eta hala ere bazekien liluragarria izaten. Nahiko lan ematen zuen hain gizon zoriontsu bati barkatzeak.
‎Tira Halako batean Barkatu, baina Ez diot inori kontatu.
‎Lekuko batek Barkatu, ez zintudan esnatu nahi.
2022
‎Manolitak burua astindu zuen, erdirik ere ez zekien inozo bati barkatuz bezala.
‎Halarik ere, inpresioa dut, paraleloki, analfabetismo funtzionala gero eta zabalduago dugula gure artean, eta oraindinokarren txikia dela irakurle kopurua. Alegia, gurean oso gutxi irakurtzen direla idazle handiak zein idazle txikiak, eta horrek gogorarazi dit aspaldi ikasiriko latinkada bat, Martzialen epigrama bat barka pedantekeria!: Non scribit, cujus carmina nemo legit, hau da," ez du idazten, inork leitua ez denak".
2023
‎Kanta bakoitzak bere esanahia du, baina diskoa prozesu horren isla da. Prozesu horretan, hasieran Galduta zaude, eta azkenean zeure burua pixka bat Barkatzen duzu [diskoko lehen eta azken abestiak dira]. Egia da kanta bakoitzak bere energia duela.
‎Bildu du hiru urteren presondegia. Urte batentzat barka, beste biak itzalean egon behar. Hamar mila euro pagatu behar isun bezala eta ez gehiago haizu Frantziako edozoin kasinotan zangorik sartzera.
‎Konponbide errazegia zen hura Inmaren aburuan. Handiegia zen bere errua, barkaezinegia, adopzio batekin barkatua izateko. Horrelako hausnarketa bihurri bat zen Inmaren baitan zebilena, barrua inarrosten.
‎Ordu asko dira hemen. Nik tarteka zurrupada bat barkatu hitza, ematen diot.
‎Nik ez ditut nahi». Koalizio «erreakzionario» bat dela esan du, eta ezin dela «adiskidetzerik» egon «alde batek barka diezaiotela nahi badu barkamenik eskatu gabe». Estebani «kontuz ibiltzeko» esan dio:
‎Edonola ere, bada beste kezka bat jeltzaleen artean, azken egunetan sortua, gainera. Kataluniaren zor publikoaren zati bat barkatzea adostu du Madrilek hango alderdiekin, eta azaldu du beste erkidegoek ere pareko barkamena izango dutela zorretan, zor hori guztia Espainiako Estatuak bere gain hartuko baitu. Kontzertu ekonomikoari jarraituz, Madrilekin adostu behar duen kupoan eragina izango ote du neurri horrek?
‎" Gaur egun inon ez dago segurantziarik". Eta une batez barkatzeko esanik, dendan barrena zeuzkan lanpara laranjak pizteari ekin zion. Gero, guregana itzulirik, jendetasunez esan zigun batzuek uste dutela jaten duguna garela, baina bere ustetan pentsatzen duguna omen gara:
‎Adibideren bat jartzearren, tributu betebeharra xedaezina dela adierazteko, Tributu administrazioak tributu zorrak barkatzeko debekua dugu, barkamen hori foru arau bidez egiten ez bada. Nolanahi den ere, konkurtso prozedura batean Administrazioaren eta norbanakoen akordioagatik tributuaren kopurua alda daiteke, baldin eta tributu zor osoa edo horren zati bat barkatuko bada, eta zorraren kita osoa edo zati batekoa ez du foru arauak agintzen ezpada konkurtsoan dagoen zordunaren hartzekodunek hartutako akordioagatik, Ogasun publikoaren eta gainerako hartzekodunen arteko akordioagatik. Kasu horretan, xedaezintasun printzipioa kolokan dago eta bigarren maila batean geratzen da beste interes publikoak lortzeko, zailtasunetan dagoen enpresa jarduera aurrera egiteko.
‎Bide batez Barkatu.
‎Ez dugu hiltzaile bat barkatuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 38 (0,25)
bati 8 (0,05)
batean 7 (0,05)
batez 5 (0,03)
batentzat 4 (0,03)
batek 3 (0,02)
batekin 2 (0,01)
Bati 1 (0,01)
batari 1 (0,01)
batekoek 1 (0,01)
baten buruan 1 (0,01)
baten truke 1 (0,01)
batera 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia