Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 198

2000
‎Garai batean bertso paperak Jainkoari argitasuna eskatuz hasten ziren eta gaur horri ez zaio kasurik egiten, hoztasun hori etorri delako. Gainera bertsolariak zerbait esan egin behar du eta askotan mahaian apaizen bat baldin badago, haren gorabeherak kantatzeko aitzakia bihurtzen dira, jendeari barrea eragiteko.
‎Aldaketak eman daitezke baina ezarritako bide demokratikoetatik. Estatutuaren aldaketa nahi duen gehiengo bat baldin badago (Xedapen Gehigarriaren bidez, kasu) emango da. Gu prest gaude negoziatzeko eta itunak gauzatzeko.
2001
‎Inbentarioko ondasunen artean etxebizitza hipotekatu bat baldin badago eta horren erabilera alde bietako bati izendatu bazaio, akordio bat proposatu ahal izango luke pertsona horrek, etxebizitzaren jabetza osoa eta karga bereganatzeko (hau da hipoteka eta hori ordaintzeko ardura osoa).
‎Sarreraren bat baldin badago, kalitate eta prezio merkeenekoa izango da eta oso azkar ibili duzu lortzeko.
‎Telebistako hainbat saiotan ere, ahalegin bereziak egiten dituzteelkarrizketatua noizean behin emakumezkoa izan dadin. Mahai inguruak etahitzaldiak antolatzen direnean, tartean emakumeren bat baldin badago, hobeto. Merkatua, beraz, zabala da.
2002
‎Askotan azterketa horrek duen helburua hartzen da kontuan. Epaiketa bat baldin badago, kritika batek epaitu egin behar duela esaten da. Hori da jendeak kritikaz ulertzen duena eta «kritika publikoa» deitu izan zaio, hau da, dibulgazio edo orientazioa helburu duen kritika.
‎Zeresan dezakegu, ordea, zerbitzuei buruz eta, are eta gehiago, hezkuntzari buruz. Lehenik, hezkuntzak dituen helburuei buruz pentsatu dugu. Hau da, unibertsitate pribatu eta dirudun batean baldin bagaude, helburuak elitistak izan daitezke. Unibertsitate horrek jende gutxi izatea eta hortik ateratzen direnak munduosoko lehen lanpostuetan lan egiten bukatzea izan dezake helburu.
2003
‎Izan ere, irakurle bakoitzak bere autore kuttunak ditu, bakoitzak literatura heziketa propio bat du, nork bere bideak egiten ditu, nik neureak egin ditudan bezala. Ibilbide horretan idazleak eta irakurleak topo egiten badute, bien arteko elkar hartze bat baldin badago, errazagoa da nobelak harrera on bat izatea. Baina, tira, nobela baten harrera baloratzea eta neurtzea zail samarra da.
‎Spa hori gimnasio batean baldin badago, bertako bazkide egin daiteke hidroterapia maite duena eta, horrela, mugarik gabe erabili ahal izango ditu bertako instalazioak, hilean 24 137 euro ordainduta.
‎Esan zidan pentsioko patioan ez zegoela eltxorik. Eta eltxoren bat baldin bazegoen, guztiz konfiantzazkoa zela.
‎— Altzibiades maitea, baliteke zu benetan eskasa ez izatea, nitaz diozuna egia baldin bada eta nie gan zu bere bidez hobe bihur zintezkeen indarren bat baldin badago. Orduan nigan benetan edertasun zoragarria ikusiko zenuke eta zure edertasuna askoz gainditzen duena.
2004
‎Eta ideiari jarraituz: " Dialektu bat nabarmenago mugatzen da politikazko zatiketa bati baldin badagokio; eta, baita zatiketa hura sortu zuten oiñarriak geroztik ezabatu badira ere, dialektuaren mugak luzaz iraun dezake" (Le Langage, 307). Fenomenu berbera ikus dezakegu guk Garazi’ko eta Irati’ko euskalkiak erkatuz, esate baterako; edo ta Hendaia’ko hizkera eta Hondarribi’koa.
2005
‎Azken finean, baten jarrera martxan jartzea bestearena zapaldugabe izan litzateke bidea epe motzera. Kontuan izanik erresoluzioprozesu hipotetiko batean erabakien modulazioa onargarria izan daitekeela.Ikuspegi kontrajarrien aurrean arazo konpartituen teoria gailendu behar da.Alardearengatik arazo bat baldin badago, eta horri aurre egin behar bazaio, denon artean egin da, baina benetako borondatea adieraziz. Arazoa usteltzen uzteak ez du etekinik emango, ez talde batentzat ezta bestearentzat ere.
‎Beste datu bat: komunean erradiadore komun bat baldin badago, toalla ontzia gainean jartzea da aukera ona. Horrela, berogailutik igotzen den aire beroa toailak berotu eta lehortzeko erabiliko da, hau da, “etxeko” metodo gisa, toaila erradiadoreen emaitza berak lortzeko.
‎Beraz," indibidualitate" eta" karaktere" bezalako kontzeptuen artean ezberdintasun bat baldin badago ere, gure autoreak ez du berau gehiegi kontuan hartzen bere antropologiaren helburua ezagutzailea baino gehiago humanizatzailea delako.
2006
‎Gero, aldizka, zinera irteten gara, gehienetan gauez. Afalostean, telebistan pelikula edo erreportaje onen bat baldin badago, hura ikusten dut. Baina gutxitan egoten dira eta, horren ondorioz, ohera joaten naiz irakurtzera.
‎Formulario horren bidez, errazagoa eta azkarragoa da zatia beste herrialde batean betetzea. Ibilgailuaren jabeak ez badira, erabiltzeko baimena eramatea gomendatzen da, arazoren bat baldin badago ere. Ohikoena da gure herrialdean hitzartzen den auto aseguruak balioa izatea Europar Batasuneko beste edozeinetan, bakoitzean indarrean dagoen nahitaezko mugaraino, poliza kontratatzean lurralde zabalera bat hitzartu ez bada.
2007
‎Historiaren funtsa Marx-entzat klase arteko borroka den legez, Ortega-rentzat arrazen arteko borroka da (Gobineau rentzat estreina). Eta historiaren bilakaeran Marx-entzat determinismo ekonomiko bat baldin badago, Ortega-rentzat determinismo arraziala dago. Historia egin, arraza batzuek dagite eta beste batzuek ez; eta historian egin, arraza bakoitzak bere patuak aurridatzi diona egiten du:
‎Prezioa 3 eta 9 euro bitartekoa da, eta 13 euro arteko modeloak ere badaude. Hori bai, bonbilla horiek piztu ondoren, denbora behar dute eskain dezaketen argi intentsitatea lortzeko, eta arazo larria da argi artifizial hori ia behar ez duen etxeko sektore batean baldin badago. Adibidez, eskailera baten ibilbidea argitzeko jartzen badira, azken solairuetako batera igotzean ez da bere gorenera iritsiko.
‎Hala ere, eta zerbitzu horiek ematen dituzten enpresek ezin dutenez% 100ean bermatu turistaren egoera fisikoa ezin hobea izango dela, kontratuaren barruan klausula bat sartu da, non bidaiariak berak ziurtatzen baitu osasun ona izango duela eta konpainiari aitortu ez zaion edozein kalte fisikoren erantzule egiten baita, hala nola takikardiak, alergiak, gaixotasun neurologikoak eta abar. Bestalde, komeni da gogoratzea adin txikikoek bidaiatu egin dezaketela heldu batekin baldin badaude, dela gurasoetako batekin, dela biekin, dela haien baimena duen beste batekin. Globo hegaldiak Aireko gainerako garraioetan bezala, 1782an lehen globo aerostatikoa egin zenetik, aurrerapen teknologiko handiak izan dituzte, istripu arriskuak murrizten dituztenak.
‎" Batetik, etxeko senitartekoei diru laguntza eta gizarte segurantzan alta emango zaie. Bestetik, senitartekoa zaintzeko pertsona bat baldin badaukate, beste laguntza bat ematen dute; eta, hirugarrenik, baldin eta etxekoa egoitza pribatu batean baldin badago eta hiru hilabetetan plaza publiko bat eskatuta baldin badu, plaza pribatu hori ordaintzeko kopuru bat emango diote".
‎Ustekabean harrapatu zuen Migel, baina ez zen kikildu, eta soinean zekarren txartela erakutsi zion, Donostiako ikastaro batean parte hartu ahal izateko egin behar izan zuena; argazkia barne, apaingarri aunitz zeuzkan, eta euskaraz idatzirik zegoen. Azpitik, gainetik eta argitan zehar aztertu zuen zaintzaileak eta, parada probesturik, eragozpenen bat baldin bazegoen, arduradunarekin kontsultatzeko gomendatu zion Migelek. Perestroikari ihes egindako aholkulari sobietikoren bat ere izaten ahal zen; beraz, bazterrak nahasteko gogorik gabe, hasperen egin eta dendan sartzeko baimena eman zion.
2008
‎Hurbiltasun soziala hizkuntza belaunaldi batetik bestera transmititzeko eta identitatea garatzeko oinarria da. " Komunitate bizitza" babesteko balio lezake taldea gizartean isolatuta egongo balitz, baina, gutxiengodun taldea zenbait taldez osaturiko testuinguru batean baldin badago, komunitateko kideek beren hizkuntza eta kultura gutxiestera joko dute gizarteak onartzen ez baditu (legitimitate ideologikorik ez badute) eta ez dute identitate kolektiborik garatuko beren helburu kolektiboen gainean nolabaiteko kontrol instituzionalik ez badute. Gobernuek eta gizarteko beste buruzagi batzuk jarrera pasiboa hartuko dute gutxiengodun taldearen kultura autonomia sustatzeari dagokionez, taldeak botererik ez duela sentitzen badu edo komunitatearen buruzagitza ahula bada (Fishman, 1991, 2001; Grenoble eta Whaley, 2006).
‎Ez, ez dugu nahi horrelako askatasunik. Hemen nazio bat baldin badago, espainola edo frantsesa ez den nazio bat, nazio horren jatorrizko hizkuntzan eta kulturan biziko den herri bat nahi dugu berriro ere, milaka urtean bizi izan den herri euskaldunaren oinordeko.
‎Aipatutako erroaren teo riak argi egin dezake, ordea, arazo honetan, Ivan Igartuak idatzi berri duen bezala. Teoria honen arabera aspirazioa bakarrik erroaren hasieran zilegi denez, ez da harri tzekoa gero ere hitz bisilaboetan HV (R) HVR egitura egotea; bakarrik beranduago lotuko zaio aspirazioa bigarren silaba azentodunari, honen hasieran kontsonante has perengarriren bat baldin badago, HV (N) KhVR egiturako hitzak lortuz. Egitura biak akitanierazko izenetan aurki daitezke oraindino:
‎fitxategi trukerako zerbitzua. Makinen arteko datu transferentziak egitea bideratzen du, makinaren batean ftp zerbitzari bat baldin badago.
‎Windows sistema sare lokaleko beste konputagailu batean baldin badago, aldiz, konputagailu horretako fitxategiak zuzenean eskuratu ahal izateko, Samba erabili da.
‎Oporraldian, osagarri hori langileari ordainduko zaio, haren ordez beste bat jartzen ez bada. Ordezko bat baldin badago, aldiz, diru hori lan hori egiten duenari ordainduko zaio. Jasangarritasunaren bidean Planeta berotu eta kutsadura orokorrarekin, kontzientzia soziala hartu eta zaborra behar bezala birziklatu behar da.
‎Horregatik ari gara lanean udal haur eskola eta eskola txikiekin, gurasoak sentsibilizatuz presioa egiten joan dadin». Nekazaritza ekologikoa babesteko lege bat baldin badago jantoki publikoetara ere heltzeko modua egin dela iritzi dio.
‎Buruarekin baino, bihotzarekin jokatu zuen, eta, egin kontu, jaurtitako bederatzi penaltietatik sei huts egin zituen. Horrela zaila da, oso zaila, areago, parean Parc Sagunt bezalako talde bat baldin badago.
‎Dena dela, berdin du. Sekreturen bat baldin bazegoen, joana da. Eta errautsak haizatzea egite hutsala da, zentzu gabezia ia.
‎Beraz, abian jartzen diren politikek zuzenean eragingo diote komunitate politiko minoritario gisako autoulerkuntza horri. Esparru horretan, autoulerkuntza horrek berezko autogobernu moduren bat baldin badago bakarrik izan dezake adierazpen politikoa. Autogobernurik gabe ezin da komunitate politiko batek bere buruaz duen ulerkuntza mantendu eta garatu.
2009
‎elkarrizketaren bidez gobernatzeko eta ezberdinen arteko akordioak lortzeko gai garela erakutsi dugu zortzi hilabetetan. Indartsuagoak gara batera baldin bagaude, aipatu du.
‎Heriotza ziurtagiriek batzuetan informazio nahikoa zeukaten hildakoaren familiari buruz, betiere, Boisen baten bat baldin bazegoen zendutakoari buruz zekiena, eta hark artxibo ofizialetarako informazioa eskain bazezakeen. Askok bazuten osaba edo lehengusu bat, eta hark emango zituen hildakoaren jaioterria, adina, gurasoen izenak, etab. Zoritxarrez, meategietan eta artzaintzan arituriko hainbat euskaldun bakarrik etorri ziren Idahora, eta inork ere ez zekizkien haien gurasoen izenak, edo nola kontaktatu Euskal Herriko ahaideekin.
‎80.000biktimarekin ere ez da tregoarik izan Txinarentzat. (...) Txinan, gardentasuna baldinbadago, «propaganda» da; jendea solidarioa bada, eta mobilizatu egiten bada, «nazionalismoa» da, eta lurrikara bat baldin badago, Richter eskalan 8ra heldu dena, «ustelkeria» dagoelako izan da. Txinarekin politika da dena.
‎Besterik adierazi ezean, Perl ek uneko direktorioan bilatuko du fitxategia, programa abiarazi dugun direktorioan bertan alegia. Zabaldu nahi dugun fitxategia beste direktorio batean baldin badago, helbide osoa idatzi behar da modu honetan:
‎· Beste alde batetik, datagramaren helburua ere sare multikonektatu batean baldin badago, zein helbide grabatu behar dugu datagramaren helburuko helbidearen eremuan?
‎Horrela ekidingo dugu IP datagramak beren sorburuko sarean bertan zatitzea. Gure konputagailua Ethernet sare batean baldin badago, adibidez, aplikazioak gehienez ere 1.472 byteko UDP segmentuak bidali lituzke.
‎Baina besterik ez bada egiten,{ erabiltzailea, pasahitza} bikotea bidaltzen duten protokoloak ez dira batere seguruak. Informazio hori daramaten datagramek zeharkatuko duten sareren edota bideratzaileren batean sniffer bat baldin badago, jai dugu: snifferrak bildutako informazioa jasotzen duen arrotzak gure nortasuna ordezka dezake, nahi duenean.
‎23 Nahasgarria bada ere, bezero izena ematen zaie P2P aplikazioko entitateei. Bezero bat baldin badago, zerbitzaria ere egongo dela dirudi. Laster ikusiko dugunez, P2P aplikazio gehienak ez dira hain P2P erakoak, nolabaiteko zerbitzari lana egiten duten aplikazioko entitateak beharrezkoak baitituzte.
‎Hau da, Interneten bidezko komunikazioak egiteko, mota honetako helbideak erabili behar dira. Datagramaren helbururaino heltzeko bideratzaileren bat baldin badago, helbide mota hau behar da helburuko interfazea identifikatzeko. IPv4n bezala, helbidearen bitak bi zatitan daude egituratuta:
‎Logikaz hartu genuen erabakia: lur komunal batean baldin bazegoen, udalak mantentzeko gastu guztiak pagatzen bazituen, eta XVII. mendean udalak erabaki bazuen eraikitzea, herriarena zela dudarik gabe esan genuen, eta erregistratu egin genuen. Eta horrela jarraitzen du.
‎Monasterio eta komentuen jabetzari dagokionez, gauza ezberdinak gerta daitezke, desamortizazioan, aurrerago jorratuko duguna? eta ondoren izan zuten historiaren arabera, baina, oro har, eta salbuespenak salbu, fraide edo monjen komunitate baten esku baldin badago, jabetza hori erlijio ordena horren izenean egongo dela suposatu behar dugu. Gauza bera gertatzen da Opus Deiren pertsona prelatutzarekin.
‎Egia esateko, lan asko izaten dugu Aste Nagusikoa prestatzen. Lanik gehiena arratsaldean eta gau partean pilatzen da, baina ekitaldiren bat baldin badago, goizak ere gogorrak izaten dira. Aste Nagusiari aurre egiteko, langile kopurua bikoiztu behar izan dugu; urteko beste sasoietan bost pertsona izaten gara, eta aste honetan bederatzi pertsona aritzen gara lanean.
2010
‎Partaide guztiak aski ezagutzeko eta haren iritzia emateko eskarmentu nahikoa duen pertsona bat baldin badago, hura Donato Larretxea da. Finalisten artean ez dagoen arren, igandean jokoan jarriko den txapela hiru aldiz jantzi du Arantzakoak, 2003 eta 2006.
‎Undagoitia zuzendariak jantokiari zerk eusten dion esan digu: " Hor guraso talde bat baldin badago gogor, aurrera ateratzen da. Baina indar handia jarrita, ekin eta ekin".
‎Uneoroko estres hau bizigarria bezain hilgarria da. Era berean, egia da denak korrika doazen lasterketa batean baldin bazaude, geratzen bazara besteek pasa egiten zaituztela. Bizilegea da.
‎Zaldi bat taularen ertz batean baldin badago, bi tokitara besterik ezin da mugitu mugimendu bakarrean. Taularen erdian baldin badago, ordea, zortzi tokitara egin dezake salto.
‎testu honekin ailegatu gaitezke gure helburura? Edo testu honekin erdibidean geldi gaitezke, EAJren eta PSOEren artean itun bat baldin badago. Hau da:
‎Agian, kutsadurarekiko zaurgarrienak dira, batez ere, hozteko kontserbazio tenperatura behar dutelako. Elikagai hori hautatu behar da kontsumitu aurretik kontserbatzeko hozkailu bat baldin badago edo denbora laburrean irensten bada. Aukera seguruagoa da gazta onduak eta hoztu gabeko esnekiak aukeratzea (adibidez, jogurt pasteurizatuak).
‎Nerabeei begira, Kalearte izenez antzerkiari lotutako egonaldia egingo dute Lekeition (Bizkaia), eta ikus entzunezkoak lantzekoa Espejon (Araba). Antzerkizale bat baldin badago, esaterako, bere har hori sustatzen lagunduko diogu. Eta euskararen erabilerarako ere garrantzitsuak izango dira, Amondarainen arabera:
2011
‎Eskanerrean sartzeko, animaliak anestesiatuta egon ohi dira, baina arnasketaren mugimenduek arazoak sor ditzakete, bereziki biriketako irudietan. Izan ere, erradiografia bakoitzean birikak posizio ezberdin batean baldin badaude, ordenagailuak prozesatutako hiru dimentsioko irudiak zehaztasun gutxi izango du, gutxi gorabeherako birikak erakutsiko baititu nolabait. Hori ekiditeko, arnasketa eta irudia sinkronizatzeko teknika bat garatu dugu:
‎Instalazioan koadro orokor bakar bat baldin badago, osagai hauek izan behar ditu:
‎Instalazio oro hainbat zirkuitutan banatzen da, beharren arabera, helburu hauek betetzeko: Zirkuituek alferrikako etenik ez egiteko eta akats batek sor ditzakeen ondorioak gutxitzeko.Egiaztapen, entsegu eta mantentze lanak errazteko.Banatutako zirkuitu bakar baten akatsak eragin ditzakeen arriskuak saihesteko (adibidez, argiztapenerako zirkuitu bakar bat baldin badago).
‎– Kanpoko lurpean, haien azpian forjatuaren goi maila hoditik gertu duen lokal bat baldin badago (B eta A kategorietan besterik ez).
‎c) Etxaurre, sareta edo antzeko bat zeharkatuta, errekuntza produktuak irteten diren kota baino kota handiago batean erlaitz edo balkoi bat baldin badago.
‎Zulo horien beheko ertzetik sabairako distantziak ez du izan behar 30 cm baino handiagoa. Hala eta guztiz ere, lehendik eraikitako eraikinen makina geletan berrikuntzak egiten direnean, goiko aireztapen zuloak distantzia horretan jartzea galarazten duen habe edo eraikuntza oztoporen bat baldin badago, zuloak beherago jarri ahal izango dira, baldin eta zuloaren goiko ertza sabaitik 30 cm baino gertuago badago eta beheko ertza sabaitik 50 cm baino gertuago badago.
‎Gelan aireztapen mekanikoak eragindako gainpresio maila mantentzeko zulo bat baldin badago, barneko airea aire zabalera ateratzeko erabil daiteke zulo hori.
‎Osasun alorreko langileek, larrialdi eremuan airetik hedatzen den gaixotasun kutsakorren bat duen pazienteren bat baldin badago.
‎Saiheskariak oso sentiberak dira ingurukoen bazterketarekiko, baina sarritan ez diote egoerari aurre egiten eta nahiko erraz murgil daitezke bikoteaz, familiaz edo lagunez kanpoko harremanetan (Benjamin, 1996). Talde terapiak pertsona ezezagunekin harremana edukitzen ikasteko aukera ematen du, eta harremanetarako onarpen giro bat baldin badago, taldeak ematen duen berotasuna eta onarpena garrantzitsua izan liteke familiaren bazterketa goiztiarra gainditzeko.
‎Elikagaien pentsioa aitortu behar da? Gurasoek seme alabei ordaintzen dieten mantenua salbuetsita dago, hori bermatzen duen epai bat baldin badago. Bestela, diru sarrera gisa aitortu da.
‎Gero, aldizka, zinera irteten gara, gehienetan gauez. Afalostean, telebistan pelikula edo erreportaje onen bat baldin badago, hura ikusten dut. Baina gutxitan egoten dira eta, horren ondorioz, ohera joaten naiz irakurtzera.
‎Aspaldiko Kongfu maisuak, ikasle eta irakasleen arteko harremanei buruz ari zela, iradokizunaren kontua atera zuen behin, orain dela bi mila eta bostehun bat urte: irakatsi beharrekoa zapi baten azpian baldin badago, esan zuen, ez ezazue izkina bat besterik altxatu; beste hiruak ikasleari dagozkio.
‎Beldurra ematen du bigarren tranpolin horrek, eta ez pentsa, baxuagoak ere bai. Nik bertigoa daukat, eta oso gaizki pasatzen dut leku altu batean baldin banago. Ezin ditut jasan altuera handiko balkoiak edota leihoak.
2012
‎Gertatu denaren irudi osoa, sinesgarria eta denona izan litzateke helburua. Oraindik ere baten bat baldin badago kontu hauekin politika txikia egiteko gogoz, jarreraz edota jardunez, lan honetatik kanpo gelditu litzateke herriaren onerako. Bukatu da norberaren ondare ideologikoaren aldeko egia lana egiteko aldia:
‎neska bat baldin badago
‎Legearen beraren aurkako presoak dira erdiak baino gehiago. Eta, gero, zuzenbide estatu batean baldin bagaude, parekotasuna egon luke. Datu bat:
‎Eskuzko tratamenduaz gain, pazienteari benda neuromuskularra jartzen diogu, benda horrek hurrengo egunetan ere efektua egin dezan. Adibidez, kontraktura bat baldin badago, tonu muskularra jaisteko; edo zuntzak apurtuta baldin badauzka, zuntz horien funtzionaltasuna hobetzeko". Kirol medikuntzan asko erabiltzen den teknika den arren, ez da kirolarientzat bakarrik.
‎Sare unitateak: ekipoa sare baten barnean baldin badago, zati den sareko beste ekipo batzuen baliabide partekatuak agertzen dira hemen; hortaz, ekipo horietarako sarbidea izaten da, eta karpetak eta beste baliabide batzuk partekatzen dira, hala nola inprimagailuak, CD eta DVD irakurgailuak, etab.
‎Migratzailea, esan dugunez, estatu batera iritsiko da, baita nazio bateraere. Baliteke bi errealitateen arteko kontraesanik ez gertatzea, edo kontraesanhori gutxiengo baten ardura hutsa izatea, sozialki adierazgarria izan gabe.Baina lurralde horretan estatuak bultzatutako nazioarekin bat egiten ez duennazionalismo esanguratsu bat baldin badago, nazio gatazka mahaigaineratzenda; eta lurralde horretako herritarrek jarrera bat hartuko dute afera horren aurrean, baita immigranteek ere. Edonola ere, bere nazio proiektua zalantzan jartzen duenmugimendurik egon edo ez, estatuak bere nazio egitasmoa hedatzen du herritarrenartean, edo horretan saiatzen da?, eskura dituen gizarte erakunde ororen bitartez, eta egunerokotasunean presente dauden eta zalantzan jartzen ez diren ekintzaugarien bidez (ik.
‎Kaleratze deuseza langileen oinarrizko eskubideak babesteko eta zenbait baimen edo eszedentzia hartzeagatik bereizkeriarik egon ez dadin zaintzeko ezarri da. Ezin da langile bat alde batera utzi, legeak babestutako egoeraren batean baldin badago. Bidezko arrazoirik frogatu gabe egiten bada, langilea berriz onartu behar da eta kontratua amaitu zenetik jaso ez duen soldata ordaindu.
‎Alde batetik, euskararen erabilera eremu guztietan igo baldin bada, bereziki eremu formaletan igo da eta ez hainbeste etxeko eta lagun arteko eremu hurbilenetan; azken horiek dira euskararen etorkizunerako eremu garrantzitsuenak, gaitasun komunikatiboa ziurtatzen dutenak. Orain dela 20 urte hizkuntzen arteko banaketa soziofuntzional diglosiko moduko bat baldin bazegoen (agian garai hartan ere ez zegoen), gaur egun erabat galdu da banaketa hori. Beste alde batetik, eta datu hau benetan kezkagarria da, euskararentzat arnasgunea den laugarren gune soziolinguistikoan (elebidunak %80 baino gehiago diren gunea, alegia, euskara eguneroko hizkuntza eduki lukeen gunea; ikus, adibidez, Miquel Gros i Llados:
‎Bataille, legearen eta honen transgresioaren dialektikan zegoen harrapatuta, lege debekatzaileak desira transgresiboa sortzen duelako iritzian alegia. Bataillek ez zituen atzeman aipatu iraultza filosofiko kantiarraren emaitzak eta ezin zuen, hortaz, ondorioa atera debekuen bortxaketa gozatu eta burutu ahal izateko, beharrezkoa dela norbaitek aurretik debekuak ezartzea; ondorio makurra eta ahultzailea bat baldin badago.
‎Garai batean gauez idazten nuen beti. Baina halako batean ohartu nintzen, bereziki nobela luze edo liburu korapilatsu batean baldin banengoen murgilduta, oheratu eta ezinezkoa zitzaidala berehalaxe loak hartuta geratzea, ezin nuela buruan neraman zurrunbilotik aldendu. Horregatik, orain nahiago dut goizetan idatzi, goizean goiz hasita, eta arratsaldeak eta gau partea irakurtzeko utzi.
2013
‎Uretako epaileak bandera zuria jaso zuen estropada amaieran ala ez? Estropada bukatzen denean, uretan kexa bat baldin badago, ezin da bandera zuria igo. Hortaz, bandera zuria ez zen altxa inongo momentuan.
‎Versusen uhartea, nonbait, ezerezaren erdian galduta dago, inora ezko bidean. Munduan ez dagoen leku bat baldin badago, horixe Versusen uhartea da. Ezerezaren erdian bizi da Versus, edo Versus bera da ezerez betea.
‎Barre oso ozen! Familiaren bat baldin bazegoen ere, haiei berdin zitzaien. Ferneta eta jainko greziarrak.
‎Denadela, berdin du. Sekreturen bat baldin bazegoen, joana da. Eta errautsak haizatzea egite hutsala da, zentzu gabezia ia.
‎IBON. (Ironiaz) Ez dakizu zein erraza den baikor egotea, batez gurpildun aulki batean baldin bazaude.
‎deitzen zenak. Sei edo zortzi artzapezpiku eta kardinalen bat baldin bazegon, batzorde horretako partaideak ziren. Junta horrek, buru Gomá kardinala zela, erabaki zuen. Mit brennender Sorge?
‎Isolamenduan aktsen bat baldin badago, intentsitatearen parte bat handik deribatuko da, baldin eta bide itxiren bat aurkitzen badu. Pertsona batek hargailuaren karkasa ukitzen duenean, lurrean barrena ixten da zirkuitua.
‎txostenen bat. Txostenen bat baldin badago, azter itzazu zure lurraldeko ekonomia sistemaren aldagai nagusiak (BPGa,
‎«Katazulo belarrak ez du zertan arriskuan jarri animalia» Hala ere, Ramónek dio badaezpadako neurri batzuk hartzea gomendatzen duela landareak eragin handiegia duenean lau hankako lagunarengan. Nepetalaktonaren eraginez kontrolik gabe dagoen katu bat arriskuan dago. Bereziki, kalera ematen duten leihoak zaindu edo estali gabe badaude eta terraza bat baldin badago etxean. Gainera, Galtza belarraren eraginak oso kitzikagarriak izan daitezke animaliarentzat.
‎Ikastetxea gizarte txiki bat besterik ez da eta beraz gizartean dauden konflikto eta gatazkak ikastetxean ere sortzen dira. Askotan kanpotik ikusten baduzu, gatazka bat baldin badago arazo bat dagoela pentsatuko zenuke. Guk beste era batera pentsatzen dugu.
‎Rivera komandanteak 70 gizon bakarrik zeuzkan probintzia osoan, bost misiotan eta bi presidiotan sakabanatuta, laurehun miliatik gorako inguruan. Beste eraso bat baldin bazegoen, espainiarrek nekez defendatu ahal izango zituzten beren posizioak. Gauzak hala, Anza izukaitzari — Tomiar," Buruzagi Handia", esaten zioten Cahuillek— lehenagokoa iruditu zitzaion San Diegoko matxinoak harrapatzea bere kolono taldearekin Monterreyrantz jarraitzea baino.
‎Gai gutxi batzuekin hala egiten dute alderdi handiek. Gai bat baldin badago alderdi abertzaleek beren mokokadetatik aparte blindatu beharrekoa, hauxe da lehena.
2014
‎hitza hartzeko gaitasuna (kideen aurrean bat batean inprobisatzera ausartzeko) eta entzuteko gaitasuna (beste inor bat batean ari denean, erosoa egingo zaion entzuteko jarrera bat garatzeko, aldi berean aktiboa eta enpatiazkoa). Bi gaitasun horien garapena berez gertatzen da kideen artean elkarrekiko konfiantza eta enpatia giro bat baldin badago, eta beraz, konfiantza eta enpatia giro hori sortzea aktiboki bilatzen da BEn.
‎Laburrekin ikasi dut gero luzeekin egin dudana. 2008an adierazi zenuen film laburren emaitzan aldea nabaria dela, atzean lan profesional bat baldin badago. Sei urte geroago, teknologia ia edonoren esku jarri denean, gauza bera pentsatzen al duzu?
‎Partidaz partida joan behar dugu. Egoera jakin batean baldin bazaude, zeure burua estu hartzen hasten zara, eta irabazten ez baduzu, behera begira has zaitezke. Guk lanean jarraitu behar dugu, eta sasoi honetan egokitu zaigun guztiaren ondoren, geure buruari eska diezaiokegun gauza bakarra da lan egitea eta lehiatzea.
‎ez du arrazoirik gabe eskatu barkazioa metaforarengatik1625 Deduzitu dezakeen guztia, ordea, da: Estatu bat baldin badago (nazioa) badago; eta hori, egia da ez dela norbanakoen nahiaren produktua, baina historiaren produktua da, eta norbanakoek egunero bizi dutena (nahita ala pairatuta?), hau fakto ukigarria eta ukaezina baita argi eta garbi. Horixe baino ez da eguneroko plebiszitua.
‎Ura tratatzeko ekipoa instalatzen den lokalak erabilera hori bakarrik izango du, baina, gain presio sistema bat baldin badago, instalazio lekua parteka dezake harekin. Edozein kasu tan, kanpoaldetik edo eraikineko gune komunetatik izango du sarbidea, eta baimendu tako langileak bakarrik sar daitezke.
‎Ura tratatzeko ekipoa instalatzen den lokalak erabilera hori bakarrik izango du, baina, gainpresio sistema bat baldin badago, instalazio lekua parteka dezake harekin. Edozein kasutan, kanpoaldetik edo eraikineko gune komunetatik izango du sarbidea, eta baimendu tako langileak bakarrik sar daitezke.
‎Eraikina bestelako erregimen plubiometrikoa duen eremu batean baldin badago, taula hori aldatu egin behar da, estalkiaren azalerei zuzenketa faktore (f) egokia aplikatuta; edo bestela esanda, azaleren zutabeko balioak bider zuzenketa faktorea eginda.
‎Klarionarekinzirkulu bat marraztuko dugu eta zirkulu honen barruan sartuko dira partaide guztiak.Dinamizatzaileak kategoria bakoitza aipatuko du eta haien definizioa gogoratuko, bitartean, partaideak geldi geratuko dira kategoria horren barruan ikusten baduteeuren burua, baina bazterketa sozialen batean bizi direla sentitzen badute, kategoria horretatik kanpo uzten dituena, pauso batzuk emango dituzte (batetikbostera) kategoria horren partaide zenbateraino ez diren kontuan hartuta. Taldeandiskriminazioren bat baldin balego, aurretik aipatutakoez apartekoa, interesgarriaizango litzateke hori (ek) ere aipatzea. Amaieran eskatuko diegu gogoratzeko zenbatpauso eman dituzten eta beren burua normaltasunetik, hasierako zirkulutik, hainurrun ikustean nola sentitu diren komentatuko dugu.
‎Gaixotasun mediko bat baldin badago, sintoma fisikoak edo narriadura soziala edo lan arlokoa gehiegizkoak dira, historia klinikoa, azterketa fisikoa edo laborategiko aurkikuntzak kontuan hartuta.
‎B irizpidea: gaixotasun mediko baten presentziak edo substantzia (droga edo sendagai) baten efektu zuzenak ezin ditu azaldu sintomak; edo, gaixotasun mediko bat baldin badago, sintoma fisikoak edo narriadura soziala edo lan arlokoa gehiegizkoak dira historia klinikoa, azterketa fisikoa edo laborategiko aurkikuntzak kontuan izanda.
‎Denboraren txandakatzea espazioko urruntzea bezain garrantzitsua da. Espazio aldetik fusionaturik dauden pertsonak ere bereizita egon litezke, denboran txandakatze bat baldin badago. Aldiz, fisikoki urrun dauden pertsonak bat eginik egon litezke, bizipenen aldiberekotasun bat baldin badago:
‎Espazio aldetik fusionaturik dauden pertsonak ere bereizita egon litezke, denboran txandakatze bat baldin badago. Aldiz, fisikoki urrun dauden pertsonak bat eginik egon litezke, bizipenen aldiberekotasun bat baldin badago: begirada truke luzea, erritmo komunak.
‎Behin betiko likidazio planean, besteak beste, salmenta bateratuak edo unitate produktiboka egindakoak" lehentasuna" izaten jarraituko du; atzera botatzen da SATa (laguntza tekniko zerbitzua) unitate produktibo independente izateko eskatzen zuen alegazioa; Edesarengatik eskaintzaren bat baldin badago," likidazio planean berau adjudikatzeko autorizazioa eman dakioke, nahiz eta ez dagoen unitate produktibo gisa kontsideratuta", e.a.
‎Nik nola mendia egin nuen lehen, badut indarra hanketan. Eta horregatik, aldapa apur bat baldin badago, ondo joaten naiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia