Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2000
‎Ez dakit zein izan ote zen lehenengo pub hura, baina gogoan ditut Dublingo O' Donogues' s edota Dun Laoghaireko The Purty Kitchen. Barra eusten zuten gizonkote haien artean sartu eta Guinness pinta bana eskatzen genuen, Euskal Herrian zurito batekin balantzaka hasiko ginela jakin arren. Eta nork bere errekorra ezartzen zuen; hiru pinta, esate baterako, idazten duen honek.
2012
‎Lurra hezea eta irristakorra zen. Puska batean aurrerantz joan ondoren, halako batean balantzaka hasi eta erori egin nintzen. Nekearen gehiegiak lurrean mantentzen ninduen; eta, etzanda nengoela, loak laster hartu ninduen.
‎Eskualde hartan lehen aldia zuenez, fin saiatu zen bere lanean; eta ekarri ere bai, berberak, postretarako, jendea harridura hasperenka utzi zuen tarta eraikin bat: ...uela inguru guztian, urre paperezko izarrez konstelaturiko konka batzuetan; gero, bigarren oinean Saboiako bixkotxezko dorre bat aingerubelarrezko, almendrazko, mahaspaxazko eta laranja puskazko harresi txikiz inguraturik; eta azkenik, gaineko xabalkoan, zeina harkaitzak konfiturazko aintzirekin eta txalupak eta guzti zeuden belaze berde bat baitzen, Kupido txiki bat ikusten zen, txokolatezko zabu batean balantzaka, eta honen bi zutabeak arrosa naturalezko pinporta banaz bukatzen ziren, bola gisa, erpinean.
2015
‎[Ramsay jaunak, korridore batean zehar balantzaka, besoak luzatu zituen goiz ilun batean, baina Ramsay andrea aurreko gauean hil zenez bat batean, besoak luzatzea besterik ez zuen egin. Hutsik jarraitu zuten.]
2016
‎Aulkitik altxatu zenean nabarmenagoa egin zitzaion buruko mina. Ilunpetan eta apur bat balantzaka egin zuen aterako bidea, argirik piztu gabe, haztamuka ia. Igogailuari deitzeko botoia sakatu eta haren azkartasunak harritu zuen.
2017
‎Ezin nuen niri begira zegoen aurpegi zuri hura jasan; mahai zapi bat hartu, eta gorpua estali nuen. Gero, armairu batera balantzaka hurbildu nintzen, brandya atera eta zurrutada handi batzuk egin nituen. Heriotza bortitzak ikusiak nituen, nik ere hainbat gizon hil nituen Matabeleko Gerran.
‎Bi eskinoso nonbaitetik atera, haize boladarekin jirabira batzuk egin kolore biziko paper edo oihal puskak bezala eta masustondoetan hartu zuten ostatu, harantz honantz builosoan balantzatuz, garrasi eginez beren oihu zorrotzak urratzen eta paper edo oihal puskak balira bezala sakabanatzen zituen haizeari. Gero beste hiru elkartu zitzaizkien eta pixka batean balantzaka eta kulunkatzen ibili ziren adar bihurrituetan, garrasi eginez. Txabolako atea ireki eta Dilsey berriro azaldu zen, oraingoan gizonezko sonbreiru feltrozkoaz eta armadako gaban batekin, haren barren zarpailduen azpitik ginganezko soineko urdina tolesdura tropoilotsuetan jausten zela, gorputz inguruan harrotuz patioa zeharkatu eta sukaldeko ateko koskak igotzen zituen bitartean.
‎Opositoreek oso une berezia aukeratu zuten Alepori erasotzeko. 2012ko uztailean, atentatu batek balantzaka utzi zituen erregimenaren zutabeak. Damaskoko Segurtasun Nazionalaren bulego nagusian egon zen leherketa batean, Assef Xaukat hil zen, presidentearen koinatua; baita Defentsa ministroa ere, Abdela Rajha jenerala; eta Hassan Turkmani Defentsa ministro ohia ere bai.
2019
‎Azkenik, telefonoa. Jauzi batez, Raimundo Silva zutitu da, aulkia, bultzada dela-eta, une batez balantzaka egon eta gero atzera erori da, bera jada pasabidetik barna dabil, ironia leun batez irribarre egiten duen eta Silva behatzen duen norbaiten aurretik, Nork esan behar zuen, adiskide laztana, holakorik gertatuko zitzaigunik, ez, ez erantzun, galdera erretorikoei erantzutea denbora alferrik galtzea da, hainbestetan ibili dugu gai hori, zoaz, zoaz, nik atzetik jarraituko dizut, nik inoiz e... Raimundo Silvak telefonorantz jauzi egin zuen, segundo batez zalantza eduki zuen, Eta bera ez bada, baina bera zen, Maria Sara, eta hauxe esaten zion, Ez zenuen egin behar, Zergatik, galdetu zuen, berak, nahasirik, Gaurko egunetik aurrera ezin izango naizelako arrosarik egunero jaso gabe egon, Ez dut inoiz arrosekin huts egingo, Ez naiz arrosaz arrosaz ari, Orduan, Inork ez luke behin eman zuena baino gutxiago eman behar, sekula, ezin daiteke gaur arrosarik eman bihar basamortua emateko, Ez da basamorturik izango, Hori promes bat baizik ez da, ez dakigun gauza da, Egia da, ez dakiguna da, nik ere ez nekien bi arrosa igorriko nizkizula, eta zuk, Maria Sara, zure aldetik, oraindik ez dakizuna da hemen badirela zureak bezalako beste bi arrosa, loreontzi batean, sekula gertatu ez zen setio bat kontatzen duten orri batzuen ondoan, mahaitxo baten gainean, neronek ikusten dudan bezala existitzen ez den hirira zabaltzen den leiho baten ondoan, Zure etxea ezagutu nahi dut, Ez zaizu gustatuko, ausaz, Zergatik, Ez dakit nola adierazi, etxe xumea da, ez, okerrago, edertasunik gabea da, ni eta altzari batzuk hemen elkartu gara, liburu asko dago, liburuetatik bizi naiz, baina ni beti kanpoko aldean nagoena naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere, ni ez naiz lorategi batean hosto bat, garbitasunaren alde, zorutik jasotzen duen ibiltaria besterik, gero, non utzi ez dakiela, bere sakelan gordetzen duena, eta horixe da nirekin daramadan guztia, hosto idorrak, zimelduak, haien artean ez da ahoratzeko ona den fruiturik, Bisita egitera joango natzaizu, Ez da munduan hori baino gehiago desio dudan gauzarik, eten egin zuen une batez, eta gero gaineratu zuen, Oraingoz, baina esan berriaz damuturik, edo batere egokia ez zela deliberaturik, zuzendu egin zuen, Barkatu, ez zen hori nire asmoa, eta emakumeak isilik segitzen zuenez, sekula ahoskatzerik pentsatu ez zituen hitz zuzen, egiatiak, berez eta ez intsinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak askatu zituen, Bai, horixe zen nire asmoa, horixe, eta ez dizut barkamenik eskatuko.
2021
‎Hori, bai artekatu nuen, pixka bat balantzaka.
2022
‎Gizon ihar ihar bat balantzaka hurbiltzen zaigu; oihu egiten digu aurpegira:
2023
‎Eta egia zen! Niretzat nahikoa zen, baina segitu zuen, eta horrek zalantza guztiak uxarazi zizkidan, ekaitz beldurgarri batean denok etxean babestu ginela, baina nik leihotik begira jarraitu nahi izan nuela, eta pikondo bat balantzaka ikusi nuela eta, halako batean, karraska beldurgarri bat entzun nuela, arbolak garrasi egin izan balu bezala, eta berehala, haizeak erauzia, pikondoa hegaldaka joan zela eta erroak gure terraza paretsutik igaro zirela. Amak esaten zuen bezala, hitzek ez dute hezurrik baina hezurrak apurtu ditzakete.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia