2013
|
|
Lehendabiziko begirada azkarrean brokardoen iturburua zuzenbide zibilean kokatu arren, kanonistek ere gogo biziz onartu zituzten halakoak. Bilduma horiei esker, abokatu lanpetuek erraz aurki zitzaketen agintedun testuak, euren argudioak indartu eta epailea harritzeko;
|
baten
baino gehiagotan, bildumak erabiltzen ziren «epailea zientziaren bitartez itsutzeko».
|
|
Ildo horretatik, quod omnes tangit debet ab omnibus approbari dioen printzipioa (guztiok ukitzen gaituena, guztiok onetsi behar dugu), esparru politikoan
|
baten
baino gehiagotan eztabaidatua izan dena, bat dator Liber sextusaren 29 arauarekin. Jatorriz, printzipio hori beste xedapen baten zatia zen; bertan, Justinianok azaltzen zuen apopiloak tutore bat baino gehiago izanez gero, horien guztien ahobateko adostasuna behar zela ondasunen baterako administrazioa azkentzeko (C.5, 59,5, 2).
|
|
Ildo horretatik, quod omnes tangit debet ab omnibus approbari dioen printzipioa (guztiok ukitzen gaituena, guztiok onetsi behar dugu), esparru politikoan baten baino gehiagotan eztabaidatua izan dena, bat dator Liber sextusaren 29 arauarekin. Jatorriz, printzipio hori beste xedapen baten zatia zen; bertan, Justinianok azaltzen zuen apopiloak tutore
|
bat
baino gehiago izanez gero, horien guztien ahobateko adostasuna behar zela ondasunen baterako administrazioa azkentzeko (C.5, 59,5, 2). Kanonistentzat ez zen arraroa zuzenbide pribatuko jokaraua lehendabizi prozedurara ekartzea eta gero zuzenbide publikora.
|
|
Salbuespen bakarra San Marinoko Errepublikan gertatu zen, bertan ezetza eman baitzitzaion Kode Zibilari, kodetu gabeko Ius commune izenekoa aplikatuz. Sistema juridiko kodetua zegoenean, zuzenbide zibil erromatarra ez zen gehiago aplikatu auzitegietan; hala ere, kodetu gabeko sistema juridikoetan,
|
baten
baino gehiagotan aipatzen dira zuzenbide zibileko testuak, printzipio juridiko orokorren adibide moduan.
|
|
Mende hasieran, Europan atsekabea zen nagusi gerraren ondorioz, eta alderdikeriarik gabeko zuzenbidea erdietsi nahi zen, gizakien arteko grina nahiz areriotasun horiek gainditu ahal izateko. Autore
|
batek
baino gehiagok sentitu zuen zuzenbide erromatarrak asebete zezakeela beharrizan hori, baldin eta aldez aurretik berori hertsatzen zuen gerruntze formaletik askatzen bazen. Sistema hori lehendabiziko egietatik hasi, horien zuzeneko ondorioak atera, eta, ondorioz ondorio mugituz, azkenean sistema logiko hutsera heldu behar zen.
|
|
Sarritan, Justinianoren testuetatik ateratako baieztapenak egia unibertsal moduan hartu eta esparru juridikotik kanpo ere aplikatu ziren. Leibnizek berak ere
|
baten
baino gehiagotan erabili zituen argudio horiek diskurtso moralaren testuinguruan. Ulerbidez, 1693ko Codex iuris gentium izeneko lanean hauxe baieztatu zuen:
|