Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 200

2000
‎Zenbaitzuk, ordea, berezko kalitateak arrakasta handi hau ez duela halere erabat justifikatzen eransten dute, beste zenbait literatur obra kalitatezko izanda ere ez baitira horregatik, beste gabe, arrakasta komertzialak bihurtu. Kritiko batek baino gehiagok esan izan du zerikusirik baduela autore honek duen arrakastan bere nortasun ez literarioak ere. Nolanahi ere, irakurle arruntarentzat Sarrionandiaren narrazio hauek beste gabeko erakargarritasuna dute, mundu fantastikoak sortzen ditu ipuinetako batzuetan, leiendazkoak sarritan, sirenak eta marinel zahar madarikatuak daude, eta desertuak, printzesak, gazteluak eta geltokiak neskatxa eder bakartiek habitatzen dituzte.
‎Oraingoan, Mailuix Legorburuk loturarik ez duten ipuinen bilduma eskaini digu. Ipuin batean baino gehiagotan errepikatzen diren irudiak egon arren, ez dago denen arteko uztardura jakinik. Hala ere, gehienetan tonu bera arnas daiteke:
‎Istorio hauek ikuspuntu ezberdinak azalduz kontatzen dizkigu: " Irakurleari erakutsi nahi nion edozein istoriok ikuspuntu bat baino gehiago duela, literaturan, batez ere." (Elizondo, Edurne: Egunkaria VII) Honela, pertsonaia ugari aurkezten dizkigu liburuan.
‎Iruzkin batean baino gehiagotan azpimarratu izan da Egañak pertsonaiak eratzeko orduan erakutsi duen trebezia:
‎Aitzitik, honen guztiaren bidez giro malenkoniatsua sortuko du:" Testu gehienak tristeak dira sentimendu hits eta goibela islatzen dute. Badira pare bat baino gehiago tragikoak direnak, hasieratik bukaeraraino. Ukitu kafkiarrik ez zaie falta, gainera." (El Diario Vasco I)
2001
‎Mende honetan nobelaren esparruan egindako aldaketa eta eraberritzeak kopernikarrak izan direla esan izan du kritiko batek baino gehiagok. Alde honetatik, XIX. mendeko edozein irakurle guztiz asaldaturik geratuko litzateke ordura artean nobelaren laberintoen barna bere gidari izandako narratzaileak, bat batean inongo esplikaziorik gabe, bide ertzean abandonaturik uzten duela ikusirik.
‎Askoren iritziz, egilearen nobelarik trinko eta erakargarriena den honek, irakurle bat baino gehiago harrituko du bertan inongo istoriorik ez zaiola kontatzen ikusten duenean. Egungo aurreuste arruntenak irauliz, kontaketaren ezintasuna antzeztu nahi izan digu Saizarbitoriak.
‎Edozein artelan, eklektikoena delarik ere (J. Joyceren Finnegan" s wake, kasu), baliabide zerrenda huts bat baino gehiago da, eta irlandarraren azken nobelari S. Beckettek egin zion epilogoan esaten den bezala: " hemen forma edukia da; eta edukia forma".
‎Abiapuntu hori onartuta ere, ulergarria da 100 metro nobelaren kontateknika oparotasunak kritikari bat baino gehiago liluratu izana. Egileak historia maila testuratzeko darabiltzan estrategiak hagitz aberatsak baitira eta hortxe baitauzkagu Frantzian mende honen erdialdera sortu zen Nouveau Romanen ezaugarri nagusiak:
‎Beraz, 100 metro plano desberdinetan aurkezten zaigun nobela bat baino gehiago dugu. Collage moduan tartekatzen diren testu desberdinen batura baino gehiago da nobela, koadro kubista bat ikuspuntu anitzen batura baino gehiago den bezala.
‎Oroitzen naiz Egunero hasten delako ren modernotasun teknikoak liluratzen ninduten garaiez. Bati baino gehiagori oraindik ulertezina egiten bazaio ere, testuen ezaugarri formaletan barneratuz plazer hartzen dugunontzat amaigabea zen nobela honek eskaintzen zizkigun estrategien corpusa. Unibertsitateko ikasle nintzela deskubritu nuen Saizarbitoria Dos Passos bezain berritzailea zela edo Camusen La Chute ko elkarrizketa teknikak donostiarraren lehenengo nobelan ere gauzatu zirela.
‎Dagoeneko Ene Jesus nobelaren epilogotik ezagutzen genuen psikiatra hau, fikziozko pertsonaia bihurtu zaigu nobela honetan eta bere garrantzi narratiboa dudaezinezkoa da. Askotan ironia izugarriz euskal gizarteaz eta gure topikoez ematen dituen interpretazioekin batera (elkarte gastronomikoetako gizon mantaldunen trabestismo gordeari dagokion pasarteak irribarre bat baino gehiago eragingo du), heriotzarean aurrean gizakiok dugun beldur eta bakardadea, heriotzaren inguruko gizarte eta erlijio sineskeriak, neurosiak,... eta nola ez, protagonistaren ametsetan azalduko den" mater terribilis" a gai dituzten gogoetak daude (hau ere, Ene Jesus eko amaren modura," zapi txuritxoa manga beltzetik ateratzen duena"). Guztiak" hiltzeko garela" (et muriremur) azpimarratzen dutenak (media vita in morte sumus) 17.
‎Gure asmoa errepikapenak kontatzea ez bazen ere, egia da horrelako baieztapenaren ondoren bati baino gehiagori belarriak gorrituko
‎Ene Jesus-ek aurreko nobelek baino partaidetza handiagoa eskatzen zion irakurleari, eta istorio osotu eta bukatua eskaini ordez, behin eta berriro eteten zen kontakizuna aurkezten zion. Askoren iritziz, egilearen nobelarik trinko eta erakargarriena den honek, irakurle bat baino gehiago harritu du bertan inongo istoriorik ez zaiola kontatzen ikusi duenean. Ikuspuntuz aldatu behar da horrelako nobela bat irakurtzean, istorioen ezintasun horrek mende hasieratik Arte mailan egindako aldakuntzez oihartzunik ematen baitigute.
‎Irakurketaren kontzeptzio elitistaren baztertze edo demokratizatze honetan, Ene Jesus bezalako nobelak salbuespen bihurtu dira. 1976an argitara eman zenean garaiko irakurleriari" aurreratu" egin zitzaiola esan zuen kritikari batek baino gehiagok, nobela modernoegia zela garaiko euskal irakurlearentzat. Honen ondorioz, Saizarbitoriaren nobelarik biribilena den honek, ez zuen bere beste bi nobelek lortu zuten irakurleria zabalik eduki.
‎Liburuan azaleko ipotxak ere geldi daudelarik, higiduran badirudite, geldirik mugitzen ari badira ere, Sarrionandia eta Eliot en arteko joeren artean lotura bat baino gehiago egin dezakegu, pentsatzen badugu nola ixten duen azken bertsoak liburua, zein neurritan den" atea hersteko hori" liburuaren itxieraren metafora, nola biltzen diren idazketa berean atea eta liburua, pertsonaiaren keinua atea hestekoan, eta irakurlearena liburuko azken orrialdeari buelta ematerakoan. Ekintza batasun hau ez da bakarra.
2002
‎Modernitatea definitzeko erabili izan diren hurbilpen eta abiapuntuak anitz eta konplexuak izan badira, zer esanik ez modernitate osteko egoera definitzeko, hots, posmodernitatea deritzona definitzeko erabili direnak. Batek baino gehiagok onartu duen modura, termino hau gaur egun ia edozertaz hitz egiteko erabiltzen da, alegia, komodin gisako kontzeptu gisakoa da. Edonola ere, dela subjektuaren heriotzaz hitz egiteko (Braudillard), dela narratiba hegemonikoen kontrako aldarriei erreferentzia egiteko (Owen), dela kapitalismo berantiarreko kontsumo gizarteaz mintzatzeko (Jameson), dela giza zientzien marjinaltasunari erreferentzia egiteko (Said), dela historizitate ororen amaiera definitzeko (Vattimo)... edozertarako erabiltzen dugularik ere, posmodernitateak 1960ko hamarkadaz geroztik finkatuz joan den egoera berria deskribatu nahi du.
‎Zehaztapen labur hauekin amaitzeko, esan dezagun gure aburuz gaurko panoraman aipagarrienak diren egile eta eleberriak iruzkintzen ahalegindu garela. Gure helburua euskal eleberrigintzaren historia egitea izan den arren, egile desberdinen aurkezpen bio bibliografiko osatuena eskaintzen ere ahalegindu gara eta eleberri bat baino gehiago argitaratu duten egileak soilik iruzkintzen. Eleberri bakarreko egileak aipatu ditugunean (L. Oñederra, I. Rozas, I. Mujika Iraola,...), argitara emandako lanen interesa edo arrakasta izan dugu akuilu.
‎Nobela Leydengo Unibertsitateko irakasle den Jaun André Larralderi egindako gutun luze gisara planteatzen da. " Konfesione" bat baino gehiago, literatur lan bat idazten ahalegindu dela diosku aitzinsolasean eta Nafarroa ofizialetik haratago dagoen isilpeko Nafarroaren kronika egiten saiatu dela. Horregatik aipatzen dira mapetan ez datozen hiri nafar asko eleberri honetan, bertan marraztu nahi zaigun lurra, libertatearena delako:
‎Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoan datorren definizio horri begiratzen badiogu, argi dago ongi baino hobeki egokitzen zaiola Anjel Lertxundiren eleberrigintzari eklektiko adjektiboa. Segur aski, batek baino gehiagok pentsa lezake zail dela egile baten obra joera bakar batean kokatzea eta arrazoirik ez zaio faltako, ikerketa honetan etengabe adierazi baitugu ibilbide luzeko egileek (Saizarbitoria, Atxaga, Irigoien...) hainbat berrikuntza egiten eta poetika erabiltzen dituztela beren bilakaera literarioan. Edonola ere, gurean badago aldaketa eta poetika anitzen ezaugarriak bere eleberrietan barneratu dituenik, Anjel Lertxundi adibide nagusi.
‎Ama Birjinaren agerpen bat itxuratu eta basilika eraikitzea, erromesaldi zentro bilaka dadin. Baina pertsonaia gehienak izaki ustelak dira (Aita Santu poloniarra, antikomunista sutsua eta marihuanazalea), eta Ama Birjina oso sexya, eliztar bat baino gehiagorentzat, eta horrek polemika sortzen du. Nolanahi ere, uste dugu nobelaren haria alde batera utzita, ideologia behin eta berriz adierazian egiten duela porrot nobelak hein batean, behin eta berriz errepikatzen diren autore inplizituaren iritzi ideologiko, politiko edo moralek desoreka handia eragiten baitute ideologiaren eta literaturaren arteko balantzan.
‎Sailkapen bikoitz hori argia eta didaktikoa dela onartuta ere, bistakoa da zailtasun bat baino gehiago eragiten duela kritika lanak sailkatzeko orduan. Adibidez, komunikabideetako artikulu laburrak kenduta, non sailkatu, esaterako, aldizkarietan kaleratzen diren egile, obra, genero edo garai bati buruzko kritika lan labur, monografiko edo iruzkinak?
‎Beraz, igoera kuantitatibo baten aurrean baino gehiago, presentzia nabarmenago baten aurrean gaudela zehaztu genuke. Gezurra badirudi ere, aldeak alde, antzeko zerbait gertatu zen 1960ko hamarkadan gaztelaniazko literaturan izan zuten boom ospetsuarekin, hots, egile hegoamerikarrak protagonista izan zituenarekin.
‎Jakina denez, García Márquez, Cortázar edo Vargas Llosaren testuen zabalkundean izugarrizko garrantzia izan zuten Barral eta beste zenbait argitaratzailek. Kritikari batek baino gehiagok aitor10 ik." Pour un catalogue des romancières espagnols en castillan," in Bussière Perrin, Annie (koord.), 1998, Le roman espagnol actuel. Tendances et perspectives,, Editions du CERS, Montpellier, 1998, I alea.
‎Euskal eleberriaren historia deitu diogu liburu honi, bere laburrean, euskal eleberriaren bilakaeraren berri eman nahi duelako. Eta seguru aski irakurleren bat baino gehiago harritu ere egingo da historia hau, berez, ehun eta oso gutxi urte dituen literatur generoaz mintzo dela ikusten duenean. Halaxe dira kontuak, inguruko literaturetan genero horrek bere urrezko aroa bizi zuenean, hots, XIX. mendean, poliki poliki generoaren beraren sorkuntzarako urratsak egiten ari baikinen gurean.
‎Par. Baina, bata hau bateren bereziko izaeraren zathidun ba litz, hortik bat baino gehiago lizatekela atherako genuke, eta hori, ezina da.
‎Par. Baina, bata hori eztiteke differentearen muinkide izan, orduan ere, bat baino gehiago izaitea gertha baititke.
‎Aris. Bat baino gehiago liteke, arean.
‎Par. Hunela, bihi edo soin berri bat gehitu ala, ukhipen berri bat egiten du soilik; eta hunelatan, ukhipen numerua, terminaren numerua bainon bat gutiago izanen da bethiere. Eta nola nahi ere, terminak hastapenik ere ukhipenaz areagoak baitira, hein berdinkiz gainezkatu doaz, terminen kopuru edo sumari termina bat baino gehiago erantsitzen ezpaitiogu, eta ukhipen berri bat ukhipen kopuruari.
‎Par. Orai bada: batari buruz bertze diran gauzak, anhitz dira. ez bata, ez bat baino gehiago izan ezik, ezer ezpailirake.
2003
‎Idazle honek, dena dela, literatura giro edo talde jakin baten inguruan baino gehiago, berekautan diharduela esan daiteke euskararen aldeko lanean, eta berekabuzko lanaren fruitu izango da Kurl elaberria, euskal literaturaren plazan beraren aurkezpen agiri nagusi bihurtuko dena, eta gerora ere bere literaturgintzaren erreferentzia nagusi izango dena. Lan goiztiarra, edozelan ere, gerraosteko giro agor hartan, nahiz euskara batuaren inguruko gaurdainoko ikerketa, memoria eta kroniketan beronen aipu handiegirik egiten ez den eta sarritan, izan ez balitz bezala, albotik saihestu, jakinezaz edo jakinaren gainean.
‎4 Lanpostu bat baino gehiago daukeenak, bategaz bakarrik bizi izateko lain irabazten badabe, beste lanpostuak lanik ez daukeenentzat itxi daiezala!
‎Ederzale izan zaitugu, eder erakusle berbaz eta musikaz: musikagile bati baino gehiagori eskaini deutsazuz hitzak (horra hor, esaterako, zeure herriko Andra Maria Antigoakoaren ereserkiarenak); behin, gitxienez be, zu zeu izan zinan hitzen eta doinuaren egile eta, hoba ez!, sari irabazle: 132 kantaren artean 6 aukeratu ziran Euskal Abestien III Jaialdian, eta 6 horreetariko bat, zeuk oso osorik asmautakoa:
‎Hau holan dala, Kerexetaren Eguneroko Meza be, beronen antzeko beste liburu asko lez, alboratu egin behar izan da, liburu ofizialei lekua emonez. Baina esan daigun, testu eta liburu ofizialok argitaratu eta gero be, gure arteko abade batek baino gehiagok jarraitu izan dauala Kerexetaren liburu txikia erabilten, honen berbetea argiago, samurrago, bertokoago egiten jakolakoedo, hizkera horretara belarrira eginago eukalako edo.
‎Kerexetaren lanik gehientsuenak itzulpenak baino ez dirala, eta itzulpen soilak ez deutsala ospe handirik emoten, ez egileari berari, ez euskereari, literatura ederraren aldetik, behintzat? Holan uste izango dau batek baino gehiagok. Baina Kerexetaren lan luze eta ugaria guztiz dogu aintzat hartzekoa eta txalogarria:
‎4 Redención, 1975eko apirila, 545 zk., X XI or. hartuta, eta batek baino gehiagok eskatu deust aldizkariren baten argitaratzeko, bertsozaleen pozerako.
‎Eta, nire ustez, tamalgarria da hori: San Martinen zerrendok ikustean, batek baino gehiagok uste izango dau, ez dala euskeraz beste libururik egin urteotan.
‎Horretan nik barik Mikel Zaratek lagundu eutsan, eta ederto egin be. Mikelek beste dokumentu batzuk be euskeratu eutsazan, berak bakarrik; bat baino gehiago, berak eta biok alkarren artean (gogoan dot behin zelan emon genduan gau osoa gure Begoñako komentu zaharrean, jo ta ke lanean, itzulpena amaitu ezinik). Bardin antzera jokatu genduan Añoverosen denporan be.
‎Nere ustez, ohitura hau zuen herrietan ere ezaguna izango da; beharbada, kantuaren hitzak eta doinuak aldaketaren bat baino gehiago izango dituzte. Zeintzuk?
‎hiru liburu argitaratuak, 67 urte euskera irakasle, sermolari ta hizlari herrikoi ugaria hainbeste lekutan, eleiz liturgiarako itzulpen taldeetan lankide argi ta zentzun handikoa... Batek baino gehiagok esango eban," baturantz" bidetik sartu zalako aintzat hartu ebala Euskaltzaindiak Mikel Zarate: hain zuzen be, Haurgintza minetan da Zaratek euskera baturako saio lez egiten dauan lehenengo liburua, eta" Baturantz" izen ordeaz bialdu be egin eban sariketara.
‎Guk danak ekarri ditugu gaur egun bizkaiera idatzian nagusi diran erizpideetara. Horretarako arrazoi bat baino gehiago izan ditugu. Batetik, liburua osotzen daben testuak ez dagoz ordena kronologikoan, beraz, idatzi zaharrenetatik barrienetara dagozan aldaketak, idazleak bere ibilbidean egin dituen aldaketak, saltoka geratuko lirateke liburuan zehar.
‎2.5.2 Jakitunen artean, batek baino gehiagok huskeriatzat eta balio gitxikotzat euki dabe bertsolaritza, batez be, XIXgarren gizaldiaren azkenalditik 1936ko gerratearen aurretxurarte. Gogoan izan, sasoi horretan garbizaletasuna zala nagusi gure literaturan:
‎Hizkeraren aldetik, mordoiloegia zala ta, ezetsi egin eben batek baino gehiagok: hor dozu Domingo Agirre bera be:
‎2.2 Batek baino gehiagok (lehen eta orain; bai goikoak, eta bai behekoak): hizkera hau iluna ta urria dala ta," bizitzarako" ta" kulturarako"(= dirua irabazteko) gauza ez dala ta, baztertu egin ohi dabe; batzuetan, hori baino txarragoa ta negargarriagoa dana be bai:
‎euskeraz idatzitako liburuak (zein eder hutsaren maitez eginak izan liburuok, zein praktikotasunez baino ez). 2) Batek baino gehiagok itandu be egin dau: " Ba ete dago, gero, egon be, euskal literaturarik?" Hor dogu Julien Vinson, euskal bibliograforik ospetsuena:
‎Ezin esan neizu hori. Batek baino gehiagok egingo ebalakotan nago, baina, egia esan, horren barririk nik ez neukan orduan. Berba egin, bai:
‎nire euskerazko eskutitzei gure amak erderaz erantzuten eutsen! Nireak oso ondo ulertzen zituan, nik berbeta argia eta erreza erabilten nebalako; baina berak ez eban inoiz euskeraz idazten ikasi eta, horregaitik, erderaz erantzun behar, huts bat baino gehiago sartzen ebala, batez be ortografian. Dakizunez, ez da hau gure kasu bakarra:
‎Ba, hara: bere eretxiei eustearren eta gaurko" euskara normalizatu" hori puntu batzuetan ontzat ez hartzearren, lanpostu batetik baino gehiagotik aldendu ei dabe Olazar idazlea: Bermeoko Udaletik, Gasteizko Eskolatik, Bilboko Gotzaitegitik...
‎Ortografia gaurkotu egin dot eta batu, fonetismoak alde batera itxirik: batek baino gehiagok eskatu eustan honetaraxe egiteko, bestela anarkia hori kaltegarria dala ta ikasle barrientzat; ez dot kezka gitxi izan hori egiteko, baina, aditzean izan ezik, besteetan batasunera jo dot ortografian; hortik kanpora, ez dot ezer aldatu, ta, behin baino gehiagotan, fonetismoak eurak be ontzat emon ditut (ta hori holan danean," ezer aldatu barik" jarri dot zati bakotxaren o...
‎Baina sagar masailtxoak gorrituz zihoazela, alkohola zela eta, inork ez zituen hamaika kanpaiak entzun. Ordurako edalontzi bat baino gehiago joan zen zamautik, eskuak eta buruak hain bizkor ez baitzebiltzan. Jokalarien ganbarek ekaitza dakarren zeruaren jitea hartuta zeukaten.
2004
‎Izenak, abizenak ere aldatu egiten dituzte ekidazuarrek. Felix Larrauriri Felix Asto esaten diote (astakirten galanta da izan ere ta); Santi Meaberi Santi Indianoa (Ameriketan urte asko egin zituelako); Martzelino Gabilondori Martzel Isko (isko motelagoak egongo dira, batean bestean, bat baino gehiago); Alejandro Manterolari Alejandro Satorra; Enrike Duori Enrike Piper; Pedro Zabalondori Pedro Talo...
‎landare bat landatu, liburu bat idatzi ta seme bat izan. Ba, landare bat baino gehiago landatu ditut (nire koba zuloaren aitzinean dagozen haritz tantaiak neuk landatutakoak dira); baina libururik ez dut idatzi oraindino (laster idatziko dut bat), eta semerik ere ez dut izan (baina izan nahi nuke).
‎Andoni ta Jopu hilda agertu dira, biak bai, Gezalako hondartzan. Ez dakite nor izan den hiltzailea..., edo hiltzaileak, bat baino gehiago izango ziren, beharbada, ta. Tiroka hil omen dute Jopu.
2005
‎Herren egiten neban, herrena nintzana danek ekien argi eta garbi, baina esku bateko atzamarrez kontau eitekezan zanbuluka edo estropezu egiten ikusi nindueneko egunak. Harrituta geldituko zan bat baino gehiago herrentasunetik haratagoko ibilkera irmoa ikusi eta gero. Amak eta biok bakarrik genkian zenbat kostau jatan, zenbat kostau jakun.
‎Bizkaiko idazleen artean asko dira bilduma bakarreko idazleak, gehienak. Eta bilduma bat baino gehiago dutenean ere horrek ez du ziurtatzen ipuingintzan traiektoriarik garatu dutenik. Horren salbuespenik argienak Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez, Jon Arretxe eta Paddy Rekalderengan aurki ditzakegu, horiek gorabehera askorekin, traiektoria koherenteagoa erakusten dute euren bildumetan.
‎Argitaratu ziren azken liburuak 90eko hamarkadako hasierakoak dira. Idatz & Mintz aldizkariak bere horretan iraun arren, eta segurutik tartean arrazoi bat baino gehiago badago ere, Labayruko alfabetatze ikastaroak urritzea eta literatura ikastaroak desagertu izanak zirkuituaren haustura ekarri duelakoan gaude. Harrobia agortzeko bidean sartu bide da, idazleena zein balizko irakurleena.
‎Liburuak alde nabarmena azaltzen du sail bereko liburuekiko. Hakuna matata(" Lasai motel" swahili hizkuntzaz) izan da argitalpen bat baino gehiago izan duen bakarretakoa. Labayruren edizioak argitalpen bi izan ditu, 1991ekoa eta 1992koa.
‎Ezaugarriok subjektibitatea, fragmentazioa, ironia eta gogoetarako bidea lirateke. Pluraltasun horretan estetika bat baino gehiago antzematen da. Horrela bada, Leturiaren egunkari ezkutua existentzialismo barruan kokatzen badugu, euskal modernismoaren bigarren mugarri nagusia, eta definitiboa, R.
‎Igandetako meza horrek baditu arrazoin bat baino gehiago. Juduak sinagogan biltzen ziren astean behin.
‎Gogoeta zaude ez ote zen gizon hori bera lau urte preso egona berriki, hiriko auzapez zelarik, denen dirua bere sakelan emanik. Bi soseko bat baino gehiago hain segur! Lau urte presondegi ez baitute horrela eta horrela ematen jujek.
‎Demokrazia, begietako errautsa. Laikoek ere Eliza eskutan hartze hori, arrabots handi bat baino gehiago ote liteke" brontze dulundari eta zinbala burrunbari" (Ko 13,1). Kontseiluetako kidea, madama handien xakur ttette bat iduri, obeditu behar duen sehia?
‎Lehenago ere Elizak jakin izan du ohiduren aldatzen. Jondoni Paulok apez (ala apezpiku?) izateko, gizonari eskatzen zion aldi bat baino gehiago ez ezkondua izatea. Hots, alargundu eta alargun gelditua izatea (Tm 3,2, Tt 1,6).
‎Beraz arnoa eskastua zitzaien (Jn 2,1). Batek baino gehiagok erranen zien: " Edan duzue polliki.
2006
‎Bai, aita berba gitxikoa zan, baina oihulari aparta beheko tabernatik edanda etorrenean. Amari ubeldura bat baino gehiago kostau jakon semeari diru apur bat emon izana. Halanda be, ez eban hain errez amore emon, auzoan edonork baieztu eikean hori.
‎Sarritan umez beteriko parke eta eskola inguruetan zelatan ikusi izan zaitue. Guraso bati baino gehiagori susmoak eragin deutsazuz, baina, zuk, Jon, zure alaba besoetakoa benetan maite zenduan. Higuina sortarazoten deutsue horreek guraso zuri guztiek, umeen jabe diralakoan dagoz, zer dan on eta txar dakielakoan dagoz eta umeak hilten segitzen dabe.
2007
‎Euskarak gorabehera edo uholde historiko guztietatik bizirik irtete hau esplikatzeko teoria bat baino gehiago ipini dira mahai gainean.
‎Lexikoaren aldetik, nekazaritza, olagintza eta kristauerlijio esparruak aipa daitezke garrantzizkotzat. Batek baino gehiagok esan du, euskarak bizirik badirau erromanizazioaren ondoren, aldatzen jakin duelako dela, horretarako gaitasuna erakutsi duelako. Hala gertatu ez balitz, galdu egingo zen seguruen.
‎Aldi desberdinetan etorri ziren, jarraiko inbasioetan. Indoeuroparren uholde bat baino gehiago izan ziren.
‎Gose izan gara, eta dendan zeozer jateko erosi eta gero, zabalik dagoan tabernara joan gara. Apur bat lohi dago, apur bat baino gehiago: sano.
‎Kontinentean dagoan pinguino koloniarik handiena da: miloa bat baino gehiago. Uri handi bat lakoa.
‎Malkoek itsasoko olatuak lez urten deuste. Hutsune handi bat baino gehiago sentiduten dot.
‎Lau ordu edo gehiago ibilten emon eta gero, helmugara ailegau gara. Mendizale bigaz joan naz eta kostau jat. Ez nago horren ohituta, eta baten baino gehiagotan itxaron behar izan deuste. Helmugea ederra da, mendi bat dago, eta eskalatzaile bi ikusi doguz horman gora.
‎Polita da, kanela kolorekoa. Enbor bat baino gehiago daukaz. Beste arbola batek errotzeko gaitasuna dauka:
‎Balkoiak eregi dabez ur jauzien ganean eta ez dago metro bat baino gehiago hanketatik uretaraino; bildurgarria eta erakargarria, aldi berean. Urak liluratu egiten zaitu, hipnotizau.
2008
‎2 Beste batzuek Potten eredua indarrean egoteko arrazoiak aipatu dituzte (ez idazleak beraiek, haiek sortutako eredua baizik): a) Batek baino gehiagok aipatu du kritikariek eman diotela egonkortasuna, nahiz eta proposamen estilistiko eta tematiko garrantzitsuak egon urteotan, Potten eredua atzean uzteko modukoak. b)" Unibertsitateko irakasleen alferkeria eta gizartearen dinamismo eskasa izan litezke arrazoiak". c) Egonkortasuna dute," Kanon berria sortzeko, aurrekoak sinbolikoki" akatu" behar direlako&quo... Eta oraingoz ez da halakorik egin. d)" Irudi erromantikoa ematen duelako:
‎Kanon bat baino gehiago sumatzen al duzu euskal literaturan. Bestelako iruzkinik egin nahi al duzu?
‎6 Aipatu da, baita ere, literatura ez hain literarioa, hurbilagoa, forma gaur egunera egokituagoa, irekiagoaargazkiak, margoak, musika... egin behar dela, jakin arren horrek ez duela kritikaren onespena izango. Bide berriak jorratu direla, hala ere, batek baino gehiagok esan du: " aniztasuna, bide berriak eta klasikoak jorratzea, transzendentzia pixka bat kentzea egiten dugun literaturari, beste lurraldetako literaturan egiten den bezala.
‎Formalistek sistemen kontzeptuarekin egin zuten bezala, estrukturalistek egitura mota bat baino gehiago bereizi zituzten: garai bakoitzeko idazle taldeak osatutakoa, genero bakoitzak osatutakoa edota gainontzeko arteetako bakoitzak (musikak, pinturak...) osatutakoa.
‎Bestalde, aditu batek baino gehiagok aipatu du idazleen hierarkiek eragiten dutela erdiguneko idazleen lan guztiak ontzat ematea, eta periferiako idazleak, berriz, beren lana ere duina dela erakusten egon beharra.
‎Bertze kontu bat da nola eta zein irizpideren arabera egiten duen: kalitaterik gabeko lan bat baino gehiago dago han hemen eskolak kanon bilakatua, in seculan seculorum nonbait. (14 aditua)
‎• Irakurketa bat baino gehiago eskaini.
‎" Ostegunak" esaterako. " Ostegunak" irakurriz, izan ere, bat baino gehiago iritsiko da" Otto Pette" irakurtzera[...] Zehaztapen eta guzti, kontsumo literatura edo dena delakoa beharrezkoa dela iruditzen zait, jenero guztiak jorratzea alegia, aniztasunean baitago edozein hizkuntzatan sortutako literaturaren osasuna. Gurean ere gero eta zabalagoa da, gaitz erdi, galtzen ari da garai bateko kutsu transzendentala eta jenero guztietara zabaltzen ari da.
‎Errezuen autuari helduta, kontu bat baino gehiago dator nire gogora. Etxe gehienetan izango zan errosarioko misterio, letania eta patrifilio guztiak ondo esateko gai zanen bat.
‎Dominus aurrera, Felix en el arca, Ya no hay sielo, Regina satorren soinuan eta holan beste asko. Letaniak euskeraz esaten hasi ziranean batek baino gehiagok sentidu eban lehengo erretolikaren falta. Aukeran bera nahiago, nahiz eta ulertu ez.
‎Gizakiok jaio garen lurrari lotzen gatxakoz, gurasoenari, birramamarenari. Angelek paisaia bakanen bat baino gehiago daroa zanetan.
‎Buztarrigintza da zehetasunez gogoratzen dodan ofizioetariko bat. Buztarrigin bat baino gehiago ezagutu ditut etxean: Markinako Erlatx, Ibarzabal bertsolaria izan zan horreetariko bat; Berriatuko Gardotzako Andramarixe baserrikoa, beste bat.
‎" Quisiera que me enterraran en medio del Arenal, para que las bilbainitas me pisaran al pasar". Uriburura, Bilbora, joateko aukera emon euskun bati baino gehiagori.
‎Kanpaleku haretara joate hori zelan izan eitekean pentsetan jarrita, erantzun bat baino gehiago jatortaz burura. Alde batetik, maistreak horretarako kontsignaren batzuk izango ebazala; gogoan dot Aspiltza Urberuagako maisua zala inguru haretako eragilea, bera be begirale lanetara joaten zan eta.
‎Sei hegabera eder hanketara, zirian sartuta. Mahaikideren bat baino gehiago be bai, hain zinez eta ondo kontatzen ditu guztiak, zehetasunik ahaztu barik.
‎Eleizak dardar egiteko moduko oihuak entzuten ziran pulpitutik. Pekatuaz eta infernuko zigorrez bildurturik larri ikusten genduan bat baino gehiago, geu tartean, negar egiteko baino estuago. Sermolari ona, ahots indartsuaren jabe zana izan eitekean, ez edonor.
‎Askok barre egingo eben, baina suminduta be joan ei izan bat baino gehiago etxera.
2009
‎Kontalariak, narratzaileak, ipuina kontatzean baliabide jakin batzuk erabiltzen ditu, jakinaren gainean edo oharkabean. Ipuin mota bat baino gehiago dagoenez gero, mota bakoitzak efektu ezberdina eragiten du, baina hala ere, ahozko narrazioek, herritik datozen eta ahoz eta memoriaren bitartez hedatzen diren kontakizunek, orokorrean, euren estilo bereizgarria daukate. Hona labur labur normalean betetzen diren arauetariko batzuk:
‎Izenari dagokionez, cuentos de hadas gaztelaniaz, contes de feés, contes merveilleux frantsesez, fairy tales ingelesez, Märchen alemanez esaten zaie. Euskaraz izen bat baino gehiago eman izan
‎Pastorala noiz edo nola sortua den argitu gabe dago oraindik, horren gainean teoria bat baino gehiago badago ere. Teoria batzuen arabera, greziar eta erromatarren antzerkiraino jo behar da haren sorreraren aztarnak bilatzeko.
‎Asmakizunek osagai bat baino gehiago bateratzen dituzte. Alde batetik, jolasa, jokoa dira, emandako sasideskribapen bat, edo soinu jokoen bitartez adierazita, beste zerbait asmatu behar da.
‎Solo bat baino gehiago dago aldea etxe askotan. Eta bakoitzak bere izena du:
‎Dantzaldi berera soinulari bat baino gehiago, edo musikari bat baino gehiago, agertzea guztiz normala zen mikrofono bako garaietan. Korru ezberdinak egiten zituzten dantzariek euren gustuen arabera eta musikariaren laguntzaileak bere korruan zeudenei kobratzen zien.
‎Dantzaldi berera soinulari bat baino gehiago, edo musikari bat baino gehiago, agertzea guztiz normala zen mikrofono bako garaietan. Korru ezberdinak egiten zituzten dantzariek euren gustuen arabera eta musikariaren laguntzaileak bere korruan zeudenei kobratzen zien.
‎Batzuetan, sein batek beste guztiak topatu behar ditu. Beste batzuetan, ostera, bilatzaile bat baino gehiago egoten ziren. Jataben, ostentzean datzan olgetari ostu ostuke edo kuike esaten zaio.
‎Azpimultzo handi bitan banatzen dira oinarrian salto egitea duten olgetak. Lehenengo azpimultzoan pertsona bat edo bat baino gehiago makurtu egiten dira, normalean astoa deritzon posizioan, eta beste guztiek gainetik egiten dute salto. Orekarako trebetasuna eta hanka indartsuak behar dira olgeta horretarako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia