Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 357

2004
‎Airean tarte bat egin eta gero, zilipurdika jaitsi nintzen, eta piririka ere egin nuen azken aldera. Elurrik ez egotera, seguru hezur bat baino gehiago hautsiko nuela. Baina elurra biguna izan, eta ni salbatu.
2010
Bat baino gehiago dira eta momentu honetan hutsik daude.
Bat baino gehiago, dirudienez. Motor askoren arteko kontzertu sinfoniko bat zen eta erreboluzio desberdinetan zebiltzan motorrak.
‎Musu bat baino gehiago.
‎Hueska hiriko merkatuan hizkuntza bat baino gehiago mintzatzen ziren XIV. mendean, baina orduko ordenantzek batzuk baztertu zituzten salerosketa tratuetan, Arabiera, Hebraiera eta Euskara, 30 sol (diru mota) ordaintzeko mehatxupean:
‎Ekoiztutako liburuek hedapen zabala izan zuten; askok argitalpen bat baino gehiago izan zutelarik, eta horretarako funtsezkoa izan ziren elizaren itzalean sorturiko eskolak, herritarren oinarrizko alfabetatzea segurtatzen zutenak.
‎Marineo Siculo siziliarrak kargu bat baino gehiago izan zuen Espainiako gortean; liburu franko ere egin zituen, haien artean Cosas memorables de España (1530), Latinez agertu zena hiru urte geroago De rebus Hispaniae memorabilibus. Bertan euskal hiztegiño bat eman zuen:
‎Txepetxek hizkuntza biziaren kezkatik biziaren hizkuntzarako jauzia egin zuen, afera honetan jokoan dagoena" gramatika" bat baino gehiago dela erakutsiz: gizateriaren zinezko aniztasuna eta berdintasuna, nazio ororen arteko oreka, alegia.
‎Trenarekin batean baino gehiago erran nezake eskola trenarengatik dela jiten. Filantropo handitzat daukate Frantzian Jules Ferry zorionekoa.
‎Haurren maitatzeko molde bat baino gehiago baita, ipuina konta daiteke haien lasaitzeko edo izuarazteko. Ipuin eta istorio hitzak oihartzun ezberdin hartzen baitu gure baitan.
‎Brouch txostenari lotua da. Brouch hori orain OARA ko buru da, Akitania eskualdeko kultura sailarena, A maila sinplifikatzeko, nahiz eta han bizpahiru diru iturri gune izan (A, B, C eta Z eman ditut hemen horrengatik, kutxak badira bat baino gehiago, maila berarentzat, herria, kontseilu nagusi eta eskualdea administrazio mailan). Sorgin auziak ditugu abertzaleok gai kuttunenetarik bat.
‎Etxe osoa aztoratu zen, beldurrez eta emozioz. Alabaina, Habibak bazekien zer egin behar zen halakoetan, ume bat baino gehiago lagundu baitzuen mundura jaiotzen, eta Monika ere ez zen guztiz ezjakina, Palazioko Harenean gauza arrunta baitziren haurdunaldiak eta jaiotzak.
‎Herri hizkuntzen bazterketaren aldekoek hiru argudio hauek erabiltzen dituzte bereziki: 1) europar hizkuntzek" komunikazioa" errazten dutela estatu barrura begira, baina batez ere kanpora begira; 2) estatuan herri hizkuntza bat baino gehiago egiten direnez, ofizialtzat horietako bakar bat hautatzea diskriminatzailea litzatekeela; eta hainbat hizkuntza erabiltzea, berriz, zatitzailea; 3) bertako hizkuntzak plano ofizialean erabiltzea zibilizazioari uko egin eta tribalismora itzultzea litzatekeela. Antigoaleko argudio kolonialak dira, agerian.
‎Mendebaldearen kontra Mendebaldetik idatzi du Paul Zumthorrek. Amazig batek baino gehiagok pentsatzen du, ostera, amazigera lar berandu heldu dela ahozkotasunetik literaturara.
‎Dadin visir edo cadi, dadin gobernari edo armada-buru, bada, denek erosia zuten nork bere ghulam a, anitzek bat baino gehiago ere bai.
2011
‎Bereziki onetsi ez dutenen, edo neke iduritu zaienen artean! Ezen, beldur naiz badela batzuetarik eta bertzeetarik bat baino gehiago.
‎uste ukan dut eztena deitzen dugun piru beltx eta sarde harekin ausikitzen zuela sugeak, eta pozoia harekin sarrarazten zainetan. Orain badakit eztena delako hura suge guztiek badutela, baina, ez pozoigabeek ez pozoidunek, ez dezaketela harekin minik egin, zeren ezten harek ez baitu hari piru batek baino gehiago xixtatzeko indarrik. Eztena sugearen mihia da, sugeak badarabil eztena, xakurrak mihia bezala, gutizia ematen dion gauza zerbait ikusten duenean edo gogora jiten zaionean; ezten harekin egiten du hixtu etsaiaren izutzeko, antzarak mihiarekin egiten ohi duen bezala.
‎" Koropilo hanitz daukatelakotz gauzek, eta piru bat baino gehiago baduelakotz egiak, direnak ere askotan hailgatzeko ez hain errexak, gure idazlearen erakaspena ez da beti, nahi baduzue, ororen adimenduan ximixta bezain zalu sartzekoetarik: hurriki, artetan gogoeta egonez, astirekin, xehatuz, da behar hartu.
‎Edarik behar du, beraz, bildu. Horretarik ezagun da behi esnedunak behar duela bertze batek baino gehiago edan, eta baldin edaten ez badu bere izarian, esne gutiago emanen duela. Bizkitartean, nekez edanen du aldi bakoitz behi harek, neguan eguneko behar lukeen ura.
‎xuhur duenak eta bere abereetarik irabazi ona atera nahi, ez duela hainbat hamar urtez goragoko behirik begiratu behar bere abeltegian. Etxean hazia den behiak baduke kume lerro bat emanik ordukotz, eta baldin hazi egitekoetarik bada, badukezu hartarikako behigai bat baino gehiago eskuetan. Ez bada halakoa, ez duzu ere zeren luzazago begira, ez baitizu handik goiti ordu artean baino kume hoberik emanen.
‎Beldur izateko da bat baino gehiago egon dela gizengaia erosi gabe, ustez eta merkatuko ziren, ez baitira, aldiz, batere merkatu. Geroaren gainera egon direnak gaizki helduko dira itxura guztien arabera.
‎Geroaren gainera egon direnak gaizki helduko dira itxura guztien arabera. Bat baino gehiago izanen baita naski buru horretarik, urderik hilen ez duenik. Agian ez laborarien artean, ilun eta idor baitira urderik hil ez den etxeko xokoak.
‎Bada oilategi baten garbitzeko zorri eta kukusoetarik bide bat baino gehiago. Erraxena, laburrena eta merkeena ere bai, hauxe da.
‎Baizik hau: ihizi harek ez bailezake sagar bat jan ahal, ez eta harturik ere bera bezalako ehun lagun, eta bakarrak jaten baitu lili bat osoa, edo ere batzuetan bat baino gehiago.
‎—Arrautza bakoitza bere lorean. Batean balira guztiak, edo balitz ere lore bakoitzean bat baino gehiago, ez lukete zer jan; goseak hil litzake. Eta nahiz ihizi harek ez dakien holakorik, oro balekizki bezala ari da; horiek eta bertze asko dakizkienak baitarabil.
‎Eta kalte hori deus guti da egiten digun ongiaren aldean. Nola, beraz, adiskide baitaukagu katua, nahiz ohointza bat baino gehiago egiten digun, orobat peretxa dezagun gatu hegaduna, hontza.
‎Gertatzen da pentze edo landa berean baitira sator bat baino gehiago, lanean ari bakoitza bere lekuan. Orduan haietarik bati beha egoteko orde, utzirik bertzeak ari daitezela gaizki egiten, hel zaitezke orotara.
‎Ez hortaino azkar —alegia, Amerikatik Euskal Herrira hainbat bidaia eta han egonaldi bat baino gehiago eginda—, baina zuk esan duzun bezala, gutxi gorabehera behintzat. Etxalarra ailegatu ginenean —emaztea, ni bezain gazte; urte bateko haurra, deskuidua; eta hirurok—, ez etxe genuen, ez ikerketa gairik nuen nik.
‎zeinahi dela ere norberaren jarrera euskal nazionalismoari buruz edo ETAri eta hari lotutako indarkeriari buruz, ia ezinezkoa izan da azken mende erdi honetan edozein euskal intelektualentzat gai horiek ahaztea. Punturen batera iritsita, badirudi euskal idazle, eskultore, margolari edo zinegile guztiek beren adierazpen artistikoa (edo bat baino gehiago) egin beharra daukatela gai horri buruz. Euskal ikertzaile eta akademikoentzat erabat pentsaezina da euskal kultura, gizarte, ekonomia eta politika mundua tratatzea, gatazkari buruzko nolabaiteko iritzirik gabe.
‎Olerkari eta margolari txinatarren bat baino gehiago gelditu da elezaharren batean kateatuta betiko: Wu Dao pintorea eta Li Bai olerkaria, esate baterako.
‎Ibilbide luzea egin behar izaten zuten azterketa inperialetan aurkeztu ahal izateko edo, bazterrik bazter, arduraren bat bere gain hartzeko. Alde egin behar duenaren kezka eta urruti dabilenaren herrimina aipatzen dituzte sarritan, eta erbestea eta presondegia ere ezagutu zuen batek baino gehiagok. Horrela, bada, menpeko jendearen alde eta gerraren etsai, bidegabekeriaren aurkako lekukotasun ugari utzi digute olerkietan.
‎Ikur ezaguna egingo zaio euskaldun bati baino gehiagori; baina aztertu dezagun. Ez da txineraz hainbeste trebatu beharrik" hamar" nola idazten den ikasteko:
‎Ez dakit nola sortzen diren ilunabar horiek. Goiko biribilgunean baziren biribilguneari itzuli bat baino gehiago ematen zioten gidariak, ilunabarra berriz ikusteko, mendebalderantz begira gelditzen ziren guztietan.
‎Nire hautuko lau kantarion artean ere, aspaldiko kantutegiarekin duten erlazioa ez da salbuespen. Kantitateari erreparatuz, ehun inguru grabatu dituzte lauron artean, aldaera bat baino gehiagorekin batzuetan, eta horien artean badira hamarren bat kantari hauetako batek baino gehiagok grabatutakoak. Horiei gehitu genioke molde zaharrekin kopla edo bertso sorta gisapoeta garaikideek sortutako hitzez kantatutakoak.
‎Nire hautuko lau kantarion artean ere, aspaldiko kantutegiarekin duten erlazioa ez da salbuespen. Kantitateari erreparatuz, ehun inguru grabatu dituzte lauron artean, aldaera bat baino gehiagorekin batzuetan, eta horien artean badira hamarren bat kantari hauetako batek baino gehiagok grabatutakoak. Horiei gehitu genioke molde zaharrekin kopla edo bertso sorta gisapoeta garaikideek sortutako hitzez kantatutakoak.
‎Aski da gure kantarietako bat baino gehiagok grabaturiko aspaldiko kantu horietako baten bertsioak bata bestearen ondoren entzutea, esaten ari garenaz jabetzeko. Har dezagun" Alostorrea/ Aldaztorrea" ren Imanolek 1984ko Erromantzeak lanean egindako bertsioa, eta hamar urte beranduagoko Ordorika, Tapia eta
‎" Iraganeko urte haietan bazen galdera bat (galdera bat baino gehiago errekerimendua) sarri egiten zigutena," baina zuek, iraultzaileak izango zarete". Eta, halako batean, ni hasi nintzen" ez" erantzuten[...].
‎Eta doluaz azkenekoa esateko, batek baino gehiagok pentsatuko du agian datozen lerrootan esandako zenbait iritzik hildakoek bereziki merezi duten begirunearen muga gainditzen dutela. Onartzen dut arriskua eta iruditzen zait merezi duela arrisku hori hartzea, askoz okerrago baita begirune horren izenean eurenak ez baino geureak diren miseriak ezkutatzen saiatzea.
‎Garbi asko esan digu Lukas irakasleak geldialdia ordu laurdenekoa izango zela, ez genuela gehiago luzatu behar, Parisi oso urruti dagoelako oraindik... baina alferrik izan da, espero zen bezala. Pasatu dira 15 minutu eta autobus inguruan ez geunden dozena erdi bat baino gehiago. Jendea inguratu gabe zegoen artean.
‎Arrazoiak? Ba, bat baino gehiago. Bat) frantsesez mintzatzen zaidalako, eta nik ez dakidalako ondo frantsesez; izan ere, horregatik nago Frantzian, ikasi behar dudalako.
‎—Bi modu daude laburtu du Lukasek, oinez eskaileratik igota eta igogailuan. Bat baino gehiago daude, eta oso handiak eta azkarrak dira.
‎Chantal, oso neska alaia, ematen duenez, beti pozik eta irribarretsu baitago. Despedidak beti izan ohi dira tristeak eta gaurko honetan ere bat baino gehiago hunkituta geratu da. Hantxe hasi baitira denak muxuka, elkar besarkatzen, batek agur esaten besteari, honek laster arte hari, eta denak hunkiturik eta negarrez.
‎Guk dakigunaren arabera, P2 erakundea Italiako zerbitzu sekretuen hezur muineraino infiltraturik dago. Zerbitzu sekretuen nagusi bat baino gehiago P2 erakundeko partaidea da. Armadan ere antzeko zerbait gertatzen da.
‎Gladio CIAk finantzatu eta bultzatutako Europako erakunde antikomunista izan zen. Erakunde bat baino gehiago, zenbait herrialdetako erakunde paramilitar batzuez osatutako sarea izan zen, batez ere Italian. CIAk Bigarren Mundu Gerraren ondoren jarri zuen martxan Gladio operazioa.
‎Azkenik, Fabio eta Nina Chuck Norrisen mugimenduez jarraitzeaz arduratu ziren. " Xake mate" operazioa asmo bat baino gehiago zen.
‎Etimologia azalpena: Azalbide bat baino gehiago izan ditzake oikonimoak, baina egiantzekoena zarpa ‘piltzarra’, ‘pilda’, ‘zarpaila’ izenean oinarritutako izengoiti palatalizatuan funtsatzen dena iruditzen zaigu (cf. Txabalkorena).
‎Urumean goiti, Erreka handian gora zegoen zubiaren tokia adierazten zuen, hots," goiko zubia zegoen lekua". Nolanahi ere, eta atzizkia euskaraz leku ugaritasunezkoa ohi da, ez bakarrik lekuzkoa, eta, beraz," goiko zubiak zeuden lekua" ere uler daiteke, hots, zubiak bat baino gehiago zirela kontu egin daiteke, ez denak harrizkoak, jakina. Izenean dagoen goihorrek argi erakusten du beheragoko lurrekiko alderaketaren ondorioa dela deizioa.
2012
‎Zuzeneko aipamenak nondikoak diren esateaz gain, zeharkako eta atmosferiko batzuk jaso ditut ohar bibliografiko hauetan. Bat baino gehiago ahantzi zait, seguruenik.
‎Botako zuen kapitaina, botako zuen Donatien, botako zuen Chrysostome, eta oihanean ezkutatuko zen egoera baretu arte. Ez zen Force Publiqueko lehen desertorea izango, haietako bat baino gehiago bizi zen Parisen izen faltsuarekin. Arazo bakarra zen uko egin ziola Christineri, eta baztertu hura bere 200 emakumea bihurtzeko ilusioa.
‎Orokorrean sistema osoaren hobekuntza eskatzen zuten eta, horretarako, garai batean bezala kaleak hartu zituzten. Gertaturiko iskanbilak eta egindako txikizioak ikusita bati baino gehiagori seguru berriro etorri zaizkiola gogora 1968ko maiatz famatu hartan suertatutakoak. Joan den astean hemengo gure unibertsitatera iritsi dira protestak eta greba egunak.
‎Esan bezala, hori oso ona da alde batetik, baina maneiatzen jakin behar da. Ni ikusita nago irakasle bat baino gehiago gelatik negarrez ateratzen ikasleen aurkako jarrera agoantatu ezinik. Irakasle mordoa ezagutzen dut bajan egondakoa, estresak jota, ikusi ditut bullying kasuak...
‎Aurrera jarraitu baino lehen, irakurle batek baino gehiagok seguru uste izan duela" Da Vinci kodea" deituriko liburuaz (zaborreria horretaz) ari naizela orain arte idazten, hots," Da Vinci kodea" liburuaren argumentuari aritu naizela hemen tripak ateratzen. Ez, ordea.
‎Patata azalak elkarri lapurtzen aritzen ziren preso haiek zerbait jango bazuten, edota txerriei kendutako aza zuztarrak. Bat baino gehiago 38 kilo besterik pisatzen ez zuela hil zen agonia latzean. Horietako batzuk Berara eramateko Iruñera ekarri zituztenean, bertako gobernari eta jeneral frankistak ikaratuta geratu ziren presoek zeukaten itxura penagarriarekin:
‎Baina idazle batek baino gehiagok esan dezake orain, Honore de Balzacek ere antzeko zerbait egin baldin bazuen XIX. mendean (Eugenie Grandet, 1833, Breguet erloju marka aipatzen zuen bertan), zergatik ez nik orain?
‎Oteiza Atila txiki bat izan baita eta bere atzetik halako arrasto ahantzezina utzi du urtetan. Batzuk oso aldeko izan ditu, erabat miretsita egon direnak, eta izan dira beste muturrekoak ere (ezagutzen dut nik Oteizarekin oso etsita amaitu duen jendea maila pertsonalean, eta bat baino gehiago min handia egin dielako). Eta soilik alde artistikotik begiratuta ere baditu kontrario ugari:
‎Azkenean bere teorizazio eta asmo (euskara, ikastolak eta haur euskaldun berria, hezkuntza estetiko berria euskal ikuspuntutik abiatuta...) guztien aurka dauden jendearen eskuetan utzi baitu dena. Horrelako adibideak bat baino gehiago aipa daitezke, bere bizitzan zehar egindakoak. eta baita hil ondoren ere.
‎Hau guztia, esan bezala, 1970 urte inguruan gertatu zen, eta honetaz eta hartaz ari zirela Oteizak bere etxean une hartan zeuzkan lanak ikusteari ekin zioten. Pieza nahikoa txikiak ziren ia denak, multipleak deiturikoak, jatorrizko bat hartuz seriean kopiatuz bat baino gehiago egiten direnak. Nire lagunak bat aukeratu zuen erosteko," Gizon eroria" deiturikoa, pieza benetan bikaina non gizonezko bat lurrean etzanda ikus daitekeen oinak gorantz dauzkalarik eta besoak ere zerurantz altxatuz ezin duelarik etsi aurkako jarrera ezeroso horrekin.
‎Pelikulak izan zituen etsai guztiak ez ziren, ordea, Madrilen bizi. Etxean ere izan baitzituen bat baino gehiago, eta ez nolanahikoak gainera. EKHEk kalean salgai jarri duen pelikularen DVDarekin batera datorren liburuxkan aipatzen dira Ama Lur filmak izan zuen etsai handienaren izen abizenak, gerora Donostiako alkate izango zen horrenak.
‎Barojak bere bizitzan izandako" koherentziaz" idazten du liburu honetan Victor Morenok, eta seguru nago irakurle bat baino gehiago benetan guztiz harrituta geratuko dela bertan irakur daitekeenarekin. Ikerketa liburu honetan Barojaren bestelako erretratu moral eta etikoa erakusten baitzaigu, askok eta askok existitzen zenik ere uste izango ez zutena.
‎Hori da behintzat sendagile eta ikertzaile batzuek, zenbait ikerketa sakon egin ostean, atera duten ondorioa. Albiste horren arabera hau da hemendik aurrera batek baino gehiagok egin duen galdera zorrotza: " Poesiak alda al dezake bihotza, indartsuago eta osasuntsuago bihurtuz?".
‎Historia de la Literatura Vasca (Erein argitaletxea) du izena eta Iñaki Aldekoa irakasle eta aditua izan da egilea. Liburu bikain eta mardula, oso ondo idatzia eta espainiar kritiko bat baino gehiago lotsagarri utz dezakeena. Komeni dira benetan horrelako eta antzeko liburuak zabaltzea eta ezagutzera ematea.
‎Telebistan berriak laburtu egiten dira, irudiek diskurtsoaren lekua hartzen dute eta telebista ikuslea edozein interpretaziorekin konformatzen da, beti ere arina baldin bada eta gehiegi pentsarazten ez badio. Kontuan izan behar da telediario edo teleberri baten gidoiak edozein egunkaritako orri batek baino gehiago ez duela inoiz hartzen.
‎Zergatik irakasleen ezkortasun hau? Arrazoiak bat baino gehiago: hezkuntzaren politizazioa, lanaren burokratizazioa, ikasleen diziplina eta interes falta, familien babes eza
‎Bi astean behin hizkuntza bat galtzen da egun. 1999an argitaratutako ikerketa batek zioenez, baziren 51 hizkuntza hiztun bakarra zutenak, horietatik 28 Australian. da zortzi urte hauetan horietatik bat baino gehiago hilko zela, eta bistakoa da gizajo horren heriotzak berez ekarri duen galera berreskuraezina. Hizkuntza hori pikutara joan da betiko, horrek ez dauka atzerabiderik!
‎Argia ez da amets bat, nire labana edo lorea, hutsaren azken harridura; neu ez naiz arbola bat baino gehiago, jenderik gabeko eresi bat.
‎Euskal Herriak ere badu eta izan nahi du bere hitza. Edo, hobeki esan, bere hitzak, bat baino gehiago baitira. Eta ez denak berdinak.
2013
‎Berehala jabetu nintzen bidaia haren lur agindua ez zela Venezia izango, ondoko butakan eserita zegoen emakume ezezagun hura baizik, artean nire bizitzaren inauguratu gabeko nasa batetik diosala egiten ari zitzaidan emakume ezagungarri hura. Egia esan, arnasestuka nekez doan tren zahar batean baino gehiago autobus eroso baten giroa zuen espres hartan desengainatuxe nindoan: egungo zinema areto txikietan bezala butaka zenbakidun erosoetan geunden jarrita, aurrealdeko monitorean film babo bat ikusgarri, baina zuri beltzeko film zaharretako trenetan ez bezala tren hartan txartel zulatzaile izugarririk ez, ke grisik ez, lainorik ez, jazarpenik ez, krimenik ez.
‎Guztiarekin, gizonak oso abailduta bazeuden ere, onez onean hitz egin nien, aurrera jarraitzera animatuz, lana erraztuz eta arriskuen aurrean lasaituz. Eta nire semea jarri nien etsenplutzat, zeren eta zazpi urteko umea izan arren haietako edozeinek bezainbesteko nekeak ari baitzen pairatzen eta beste guztiek bezalakoxe arriskua; eta neure burua, zeren, semea sufritzen ikusita, haiek denak batera baino gehiago sufritzen bainuen". 28
‎Bigarren, Iturbek emandako datu okerrek Kalifornia uhartea zelako ustea sendotu zuten, eta ez penintsula. Horrekin, Kaliforniari buruzko proiektuak erabakita geratu ziren mende oso bat baino gehiagoan: Kaliforniara hurbiltzeko ahalegin guztiak itsasoz egingo ziren, Monterreyra lurrez hurbiltzeko aukera baztertuta.
‎Ignacio inguruetako Cochimi bati baino gehiagori eman zitzaion Sistiaga izena misiolariaren oroitzapenetan. 1782ko baztanga epidemian, esate baterako, Santa Rosalfa de Mulegen hildako lehenengoa Francisca Sistiaga izeneko" jentila" izan zen.74
‎" Egia da jentilak ginenean emazte bat baino gehiago genuela, baina legitimoak baino ez genituen ezagutzen, gure jentiltasunaren arabera. Orain, kristauak garela, Jainkoak ematen diguna ezagutzen dugu eta besterik ez.
‎Gure polisean hiztun komunitate bat baino gehiago dago. Polisa eleaniztuna da.
‎Aurrean, hamarraldi bat baino gehiagotan zinemaldiari dirutzak eman zizkioten agintariak eta teknikariak, Donostiako giro berezi horretakoak asko.
‎Horrek ez du esan nahi administrazio desberdinei ere gidaritza horren zati bat ez dagokienik. Etxe zatiak ditugu, eta etxe bakoitzean su bat baino gehiago, euskararena eta beste hizkuntzena. Suaren gidaritza gure sukaldeko sukaldariei badagokie neurri batean, baina zati bakoitzeko etxe administratzaileekin partekatuta, ahal dela.
‎Logikoa da. Alderdi eta bloke politiko batzuetan euskaltzaletasunaren presentzia esanguratsua da, benetako euskaltzale sutsuak daude toki politiko bat baino gehiagotan, baina aldi berean herritar masa zabalen interesak nagusitzen dira guztietan ñabardura desberdinekin, eta euskararen benetako zentralitatea erlatibizatua geratu izan da guztietan, neurri desberdinetan.
‎Indartze hori, orain arteko ibilbidean, atxikimendu sendoari esker lortu da, eta horretan oin hartutako politika batzuei esker. Munduan leku gutxitan bezala, gobernu plangintza batean baino gehiago gizarte bulkada antolatuan oinarritu zen euskararen loraldi modernoa lehen hamarraldietan, eta gero ere horrek dio eutsi. Goiz da, ordea, oso goiz, atxikimendu indar hori lasaitzeko.
‎Biak egin behar baitira. Dilema bat baino gehiago, problema bat da.
‎" Txupatintas bat baino gehiago kontutik bizitzen jarriz, bidenabar" esango du norbaitek. Eta bai, albo kalte bezala onartu dugu hori:
‎Hiztun komunitate bat baino gehiago dago polis berean. Hala da gurean, eta hala da bazter gehienetan.
‎Galdera asko eta maltzurrak egin dizkiote Olatzarko neskatxari geroztik iluntzean zeharka zeharka, baina Eulek ez dio bat bakarrari erantzun. Plazakoek orain arte ez zekiten Olatzarren ezer gertatu zenik eta askoz gutxiago Hostape plazara Olatzartik etorria zenik, nahiz eta batek baino gehiagok Astar astoa ate nagusi alboko txingan lotuta arratsaldean ikusia izan.
‎—Lurrikara, lurrikara! garrasia bota du batek baino gehiagok ikaratuta.
‎—Zerbaitengatik esaten zitean antzinakoek otsoen hila deitutako hil hau debekatu egin litzatekeela bota du batek baino gehiagok, erdi txantxetan, erdi zuhur.
‎Irudi lezake azkar batean joanen dela bilkura, nahiz eta gehien gehienek ez dakiten zergatik eta noiztik daukaten sarrera debekaturik Kokoherrin eskaleek. Harrituta gelditu da bat baino gehiago eskaleak irainka, mehatxuka eta joka kanporatuak izan zirela adituta.
‎—Bai horixe gehitu zaio Xurket, Itzainbaitako morroia. Gaua hemen bertan bota diagu batek baino gehiagok noski, eta hobe izanen lukek patxadan eta bakean itxarotea bakoitzaren txandari.
‎Ilunabar aldera, pago eta gaztaina enborrak botako dizkiote suari, goizaldera arte pizturik iraun dezan modu geldoagoan. Gau ilunez batek baino gehiagok ardagaiak jarriko ditu sutan, Donibaneko egunsentian etxera su berriarekin itzultzeko.
‎—Hara eulia, hara eulia! deiadar egin du batek baino gehiagok.
‎Kriseiluko argi ikaratian odoletan ikusten da bat baino gehiago. Bada sudurretik, ahotik eta buru larrutik odola darionik; bada hatza hautsita daukala garrasika oihukatzen duenik; bada ez dakit zer hezur hautsita duela eta iraultzaka lurrean dabilenik; bada lurretik ezin zutituz sorospen eske karramistaka ari denik.
‎Udal aretotik ihes egiten saiatu da bat baino gehiago makilaketariei ateak ireki zaizkielarik. Beldur gutxiago eragiten du, nonbait, kanpoan euliz eta xomorroz estaltzeko arriskuak, udal aretoko istiluak baino.
‎Malkaizko mendatea zapelatz nabarraren erresuma da. Kisugilenean etxeko betidaniko ohituraren arabera Atzaluz deitzen diote, nahiz eta ongi baino hobeki jakin zapelatz nabarrek umeak hazten dituztela urtero Malkaizko harrobian eta, beraz, zapelatz bat baino gehiago direla eta ez dela beti bera. Hain zuzen ere, zapelatz kumeak Donibane egunaren inguruan ateratzen dira habiatik, eta areagotu egiten da orduan elikatzeko premia.
‎Norbait dator esku argia noizbehinka piztu eta itzaliz eta marmarka isildu gabe. Axine ote den iruditu zaio ahotsarengatik, baina gaueko errainuek ez diote ikusten utzi eta ezin jakin bakarra den ala bat baino gehiago diren hurbildu direnak. Dena delakoak edo direlakoek beste aldera jo dute; egutera aldera, alegia, eta eguterako intsusa basotxoan sartu dira.
‎Bestelako argudio batzuekin saiatu nahiko luke azken ahalegin moduan. Adoretsu mintzatzen da eta harritu egin du bertaratutako bat baino gehiago:
‎—Bai, bai, jakina esan eta errepikatu du batek baino gehiagok. Begiak ezin zaizkigu guri geuri trikimailu bilakatu!
‎—Zergatik ote zebilen gordeka gau ilunean? galdetu du batek baino gehiagok.
‎—Zer, ordea? galdetu du batek baino gehiagok. Zer?
‎—Nola arraio iritsi ote gara honetara? xuxurlatu du batek baino gehiagok. Nola demonio egin ote diogu jaramon gizaseme zarpail, aho zikin eta zoro horri?
‎Esaten dutenez, zuhaitz handia da, zuzen zuzena, lerden lerdena, adarrik gabea eta barne tipula itxurarik ez daukana, nahiz eta hori moztu arte ez daitekeen jakin. Ikusita dauka herritar batek baino gehiagok.
‎Amona Xudrak badaki Kokoherriko etxe gehienetan ostu dituztela taiak. Badaki etxe batzuetan babesik edo bermerik gabe zeudela, baina ateak itxita zeuzkan baserri bat baino gehiagotan sarrailak hautsita sartu ondoren lapurtu dituztela ere badaki.
2014
‎Asiako hego ekialdea, Errusia eta Latinoamerika eskualdekako krisien lekuko izan ziren. 2008ko hau hanka sartze bat baino gehiagoren ondorio izan da. Okerren artean, alde batetik, enplegua sortu eta aurrekontuak orekatzearen arteko hautua.
‎—Gogoratzen al duzu San Fauston gertatu zitzaidana? —hasi zen Saldias, bere pentsamenduak baztertuz— Zera uste izan nuen nik, hil nahi nindutelako bota zizkidatela tiroak, eta infiltratuak bat baino gehiago zirela frogatzen zuela horrek. Pentsatu nuen:
‎—Ziur nekien egun hauetan gertatu den guztiaren atzean gizon bat baino gehiago zebilela —esan zuen gero— Aranburu oso bizkorra izango da, baina ezin ditzake zortzi gauza batera egin. Dena dela, ez dut zugan pentsatu Lacostek bere tiroarena kontatu didan arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia