Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 361

2000
‎Tranpolin asko omen dago. Bat baino gehiago bai behintzat. Ni ez naiz gauza hauetan aditu, baina zentzuzkoa dirudi hala izatea.
‎Bada, neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol bizimoduan; ala beharbada ez, hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik, batik bat halako kirol berezi bati buruz hitz egiten dugunean. Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean. Marius Lippi Ipar Europakoa zen, Siziliakoa oker ez banago.
‎Hautsi egin zen isiltasuna, esaten den bezala, mila zatitan. Infartoak ez ziren izan ez bat eta ez bi, hiru baizik, eta esaten da orro hark soilune bat baino gehiago estali zuela ile lakar bihurriz, izu sekulakoaren erakusle modura. Gero anabasa etorri zen, eta beldurrak dakarren irri negar urduria, eta pixalarria.
‎Urduritasunak baretzen joan ahala baina minutu pare bat baino gehiago pasatzen utzi gabe, Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen, eta eskerrak prestu hurbildu zitzaizkion han ber bertan zeuden bi katamotz, bestela espasmo gorrien artean hilko baitzen aur  kezlea. Ofizioa ofizioa da, ordea, eta Otso  tzarmendi jauna datorezia ikusgarriz atera zen trantze larritik, gatz eta piper handiko grazia bat inprobisatuz, bertsolari batek egingo zukeen modu aparteko berean.
‎Imajinatzen duzu, zuen etxean edo Montpellier-en, afari goxo baten inguruan. Baina egoera aldrebestu egin zaizue, eta zaigu, eta ezegiteko bat baino gehiago egitera behartuta sentitu naiz... esan dit, begiak itxi, eta irriño bat egiten saiatzearekin batera.
‎Harrezkero ere izan genuen beldurtzeko arrazoi bat baino gehiago. Euskal Herriko egoera lazgarrian lan egitea betiere arrisku  tsua da, baina horretaz kontzienteago egin ginen telefonoz ilea lazteko gisako mehatxuekin deika hasi zi  tzaizkigunean.
‎Gaur, ostera, bref bezain zehatza izango naiz. Lehenik, jakizu atzo Powel lakuan bainatu ginela eta, gero frogatuko zenez, igarri igarrian geratu zela Rakel eta Rubenen arteko zera, harremana, baten baino gehiagoren zurrumurruak eragiteraino. Bigarrenik, gaur goizean Rakel Rubenen dendatik irteten ikusi dut.
‎honaino ekarri gaituen auzi honen jatorrian edozein arrazoi dagoela ere, Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko, eta horrek guztiz baliogabetzen ditu bekadunaren amodioaren benetakotasunaz esandako guztiak. Baina berriro ere fiskalaren beraren hitzen ildotik, gaineratu nahi dut gure presidentea ez dela kale garbitzaile bat, taxi gidari bat edo irakasle bat baino gehiago, eta hori dela-eta harro egon gaitezkeela gure herriaren legediaz: gurean inor ez da beste inor baino gehiago.
‎Alabaina, esango nuke alkohola kaltegarri ere gertatu zaiola bati baino gehiagori, batez ere, ez dakit nondik nora, homosexualitatearen gaia atera denean. Adelak orduan esan du gizonezkoen ehuneko handi bat homosexuala dela, eta hori gizonek atzetik egiteko duten desiran antzematen dela.
‎Zein ederra den, ordea, maitasuna normal egitea! Kasik oihu egin du Laurak, garagardoa begietan, eta batek baino gehiagok, auzo lotsa sentiturik, begirada jaitsi dugu: Nik ez dakit emakumeek elkarrekin nola egiten duten, sarketaren gozoa alde batera utzirik...
‎Alabaina, nola esango nuke, handik gutxira Dabidek egia osoa esan aitortu behar izan zidanean, egiaz tiro egin zidanean alegia, zuloa neuri sortu zidan eta, zabaldu zitzaidan hutsuneari erreparaturik, pistola batena baino gehiago kanoi batena zirudien. Egia esatera, nik ere halakoxe zuloa eragingo nion eskultura hura ezustean hartu, eta jaurti nionean, baina ez nuen jo, eta zulo bakarra neuri zabaldu zitzaidan, handi eta biribil, eta halako hustasuna uzten duen zulo bat, halako neurria duen zulo bat nekez itxi daiteke, nekez...
‎Egiptoko piramideak, Pariseko Eiffel Dorrea, Euskal Herriko" Nafarroa Oinez" ikurriña eta guzti...); eta hori gutxi balitz, etengabe ibili dira argazkiak atera eta atera. " Ez al duzu kamerarik ekarri?", galdegin dit harriturik taldeko batek baino gehiagok;" orduan, aterako al diguzu argazki bat?". Eta kamerarik ekarri ez dudan arren, beharbada beste inork baino argazki gehiago atera behar izan dut diet.
‎Nik hara eta hona ibili garela erantzun diet, eta ezetz, estimatua dagoela, baina ez dudala donuts ik nahi, ezta artean zabaldu gabe zituzten txokolatezkoetatik ere. Orduan haiek ez dute onik izan ikusi eta fotografiatu dituzten toki guztiak aipatu arte (gaurkoan bakarrik bi errollo amaitu eta dagoeneko argazki errebelatuekin agertu dira, eta batean baino gehiagotan Danekin batera agertzen ziren edo hura bakarrik ezustean aterea). " Bai horixe, New York bera baino monumentosoagoa dugu Dan gidaria.
2001
‎Oso jende gutxik. Eta gainera, ongi irabazten da, liburutegi batean baino gehiago, dudarik gabe.
‎Alkandora, aldiz, kremaxka, lepokoa almidoiez gogortua, berez ere tentea zen jabearen burua are tenteago agertzeko  edo, hala jarria. Azkenez, eskumuturretan, urrezko mahuka biki bana, eguzkiak joz gero, dirdira bakar batekin bat baino gehiago itsuaraziko lituzketenak. Eta jaka poltsikoan, zapia; zapi gorri gorria.
‎" denontzat sortzen dugu edo ez dugu inorentzat sortzen", dio Mitxelenak, bere euskalduntasunaren talaia Europara begira baitzegoen. Irakurleak gure europartasunari buruzko hausnarketa bat baino gehiago aurkituko du liburu honetan: " Ni behintzat ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut.
Batek baino gehiagok esan izan du eta esaten du, ez dakit idatzi ere ez ote den egin, Axularrek liburua bere elizgizon kideentzat egin zuela, horiek beren prediku eta sermoietan gaia ugari izan zezaten. Baina antiojorik gabe irakurri duenak berehala ikusten du liburu hori ez dela elizgizonentzat egina, laikoentzat baizik, munduan bizi den jendearen  tzat.
‎Gure agintariak, eta foruen garaiko agintariez ari naiz, ez ziren inoiz gehiegi arduratu ez euskaraz, ez euskal kulturaz, ezta, batez ere, kulturaren zimentarri den irakaskuntzaz. Eskola euskararen eta euskal gauzen etsai izan zen garai hartan bertan ere, batek baino gehiagok dioenez, eta etsai segitu du izaten, gero eta etsaiago, oraintsu arte.
‎Asko den adina ez izanik ere, premiazko dute hiztegigileek hitzen berri jakitea, eta ikastea dagoeneko ez badakite, bai euskarazkoen eta bai erdarazkoen. Nahikoa itxuragabeki jokatu zuen, izan ere, Babelgo nahastea sortu zuenak, erraldoien kasta zela eta ez zela, erdara bat baino gehiago barreiatu zuenean munduan zehar. Gu, egia esan, ari gara eginahalean, beranduxko haatik, orduko makurrak zuzentzen.
‎Esku trebez film honetan erakusten digutena, George Orwellen ipuin ezaguna da. Hemen kolore nabar alaiez pintatua ageri zaigun ipuin xalo honek, alegia honek hobeto esan, ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. Ikusten ditugun aziendek, abere larri eta xehek, animalia itxuratan, gizonaren izaera eta grinak gehiegi nabarmentzen baitituzte.
‎Igarketaz bada ere, pentsa dezakegu" zenbait" eta" lukete" horiek ez direla figura rhetorica hutsa. Bat baino gehiagoz ari da, beraz: bitaz gutxienez.
‎ez diola Orixeri ere, ustez edozein eztabaidaren gainetik geneukan Orixeri berari, begiramenik gorde. Guztion aitormenez irabazia zuen irakasletza eta gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok.
‎Eztabaida honen oinarriak finkatzeko, hemendik hasiko naiz: Euskal Herria –edo Espainia edo Frantzia edo honelako beste edozer– hitz bat baino gehiago dira, baina ez gogoeta bat, ideia bat, baino askozaz gehiago. Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak.
‎Nafarroan lekuko batek baino gehiagok dio, adibidez, galduxe zebilela hizkuntza zaharra hain euskalduna izan zen Lizarra aldean, lehenbiziko karlista gerratea sutan zegoelarik. Ez dirudi garai horietan euskal lurraren barrunbean hizkuntza galduan zebilenik, ezta Iparraldeko  mugan ere.
‎Axularrek irakurtzaileentzat idatzi zuen, irakurtzen zekitenentzat (holako egia biribilak ergelkeria badirudi ere), beren ahoz ez besterenez irakurtzen. Eta irakurtzaile horien artean baziren, bat baino gehiago, erdararik ez zekitenak. Bestalde, eta oro har egingo genuke aski ugari aurkitzen zela horrelako jendea XVII. mendeko Lapurdin, batez ere lurrean bizi ziren laikoen artean.
‎Bere hirikoen ordez bere euskalkiko argitasunak agertzen  dizkigu, eta Gipuzkoako euskalki hori berak begiz joa da, Beterri aldera. Badaki, ordea, euskalki bat baino gehiago dituela euskarak eta saiatzen da ahaleginean beste dialektoen berria zabaltzen.
‎Alabaina ez dakigu garbiro jatorriz zein maila zegokion Oihenarti berari. Izen honetako familiak bat baino gehiago ziren eta ez denak maila berekoak. Dakiguna hauxe da:
‎Lainezaz betea dagoela esango luke gogoko ez duen irakurleren batek baino gehiagok, baina ez legoke hori nire ustez ongi esana. Ez baita gehiegi saiatu egilea sinbolo horren alderdi onak, gizon den aldetik?
‎Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil soilik dugula mugigarri, urratsez urrats eta mailaz maila dugu ibili. Bat baino gehiago, gainera, ez gara sekula bestek begiz joa –eta baita agian eskuz eta oinez ukitua ere– duen erpinera helduko, gozamen estetikoaren neurketa zeha  tza gu baino mokofinagoei utzirik.
‎Eta hizkuntza hori per definitionem hizkuntza idatzia dugunez gero orain, ezagutu behar dira, eta errotik bururaino ezagutu, orduko, lehenago eta geroagoko idazlegeak; grafia moldeak, letra bakunak edo letra multzo bakoi  tzak zer adieraz zezakeen igartzen ez badiogu, ez baitugu gauza zuzenik aterako gure edizioetan. Badute bekatu bat baino gehiago gure orain  tsuko argitaratzaileek ere.
‎kontraesanok, nolanahi ere, besterengan aurkitu ohi ditugu beti edo maizenik, sekula ere ez guregan, zinez uste dudana adieraztea zilegi baldin bazait. Eta erantsi da era bateko baino gehiagotako kausak dabiltzala dudarik gabe jokoan, nork batzuei nork besteei (nork bere opilari ikatza) opa badio ere nagusitasuna. Hor sartzen dela esan nahi nuke zenbaitek gutxitu adina beste zenbaitek gehitu ohi duen bertako eta kanpotikako aginteen arteko ezin eramana.
‎Edozeinek ikus dezake ez ziola batek baino gehiagok harrera onegirik egingo Arestiri (eta Arestiz ari naizenean, Arestik idatziez ari naiz), agertu berri hartan. Bere gisa idazten baitzuen orduan ere, halako hasierako manierista kutsu haiek galdu zituen orduko batik bat.
2002
‎Poliziak ez dituk ergelak, eta egon hadi ziur, gaur hemen polizia bat baino gehiago zelatan dagoela, kale kantoi eta tabernetan. Gainera, egingo nikek, gaur bertan kanpotik ekarriak izan direla, bertako jendeak ez ezagutzeko.
‎Bien bitartean, Astarloako espaloietatik  harat honat iragaten zen jendetzatik bat baino gehiago inguratzen zitzaien, Manuelen azken berriak ematera, edota hartaz zer edo zer jakin nahiz. Lagun taldeak bere osotasuna gordetzen zuen arren, aldika, lagunetako baten bat jendearekin hitz egiten geratzen zen atzean, eta kalean aurrerago arte, ez zitzaien berriz elkar  tzen.
‎Ez zuen erantzunik eskatzen, ez galdera zehatzik planteatzen, soilik bere bizimoduaren zertzelada batzuk aipa  tzen zizkion. Gutun bat baino gehiago, bere laguna hitz joko batean berak ere jokatzen ez zekien hitz joko ilun batean endredatzeko aitzakia izan zela juzkatu zuen Josu R k, bulegoko leihora begira. Edonola ere, gutun hark ez zuen erantzunik izan, eta Josu R k ez zuen beregan aski arrazoi bildu, Manueli beste gutunik idazteko.
‎Pentsalari batek baino gehiagok" gure paradisu galdua" deitu izan duen haurtzaroak helduon hainbat jokabide ulertzeko aukera  eskaintzen du sarritan. Ezkutaketara jolastea, esate baterako, ez da jolas egite soila, ez da jolas hutsa, edo beste modura esanda denbora pasarekin zerikusirik ez duen beste zerbait ere izan daiteke.
‎Dudaren eraginez gure oroimena pixkanaka isilduz joango zen, handik  lasterrera zeharo mututzeraino; eta orduan loteria tokatu eta, pozez txoratzen egon beharrean, alde guztietatik mehatxua besterik ikusten ez duenaren antzera ohitura berri bat hartuko genuen, estudiante  gipuzkoarrengandik bereizi eta ibai ertzeko petrilean esertzera joatekoa. Itxaronaldi bat baino gehiago igaroko genuen postura hartan. Gure errezeloak galdera bat zuen oinarritzat:
Batek baino gehiagok pentsatuko zuen hori, aizu, haiek ere gainean ditugu eta. Non nahi duzu kafea, kikaran ala katiluan?
‎Ume gajoa! Hemen ere gaur batek baino gehiagok gaizki ibili behar du. Gaur tailerretan  jendeak egarri ederrak pasatu behar dituela iruditzen zait.
‎Egongelaren erdian, aita bioi begira, zerbait arraroa gertatzen delako errezeloaz. Haren ezbaiak ez du begi mugimendu azkar bat baino gehiago iraun. Zamarra eranzten du, apalategiko ertz batetik esekitzen du, eta amaren aurre aurrean jartzen da, hitz egiteari utzi gabe:
‎Ez nago gustura. Batek baino gehiagok galdetuko zuen honezkero ea zer egiten dudan nik irakasle batekin, eta gainera Pertirekin.
‎Familia euskaltzale hori aldi berean euskalduna baldin bada, ostera, aukera bat baino gehiago dugu. Lehenik ikusi behar dena da benetan euskara erabiltzen duten etxean umearekin edo ez, zeren zenbait kasutan gertatzen baita etxean erabiltzen den hizkera nagusia erdara izaten dela, nahiz senide guztiak euskaldunak izan.
‎Irakasle gazteak, pentsatzekoa denez, esperientzia urriagoa du eta aurrean patxadaz prestatu behar du bere bizitza akademiko osoa. Gainera, sarriegi, irakasgai bat baino gehiago hartu behar du bere gain. Euskara kontuetan ere ziurgabetasun handia sentitzen du, batzuetan doi doi gainditu baitu unibertsitatean sartzeko eskatzen zaion euskara azterketa.
‎Jakina, batek baino gehiagok pentsa dezake hizkuntzaren kaxkartze hori ez dela euskararen kontua bakarrik, beste hizkuntzetan ere gertatzen dela. Eta neurri batean egia da hori:
‎Honetaz hobekien ohartzen direnak dira hizkuntza bat baino gehiagorekin gora eta behera egunero dabiltzanak, batez ere itzulpenak egin behar dituztenak. Eta proposatu izan diren konponbideek (sintagma eta perpaus laburragoak egin, sintagma astunak eskuin aldera eraman, etab) ez dute arazoa konpontzen, gaitza benetan larria eta sakona delako.
‎ironia era krudel edo mingarrian erabil  tzen denean hitz egiten da sarkasmoaz; Hugo Pratt-en komikietako batetik ateratako aipua erabiltzearren," sarkasmoaren eta ironiaren artean, korrokaren eta suspirioaren arteko alde berbera dago". Berriz ere, adibide bat baino gehiago dago euskal literaturan, baina bat gomendatu nahi dut bereziki: Javi Cilleroren" Irakurzale amorratua" narrazioa, euskaltzain guztientzat derrigorrezko irakurketa izan lukeena (Hollywood eta biok bilduman dago).
‎izan ere, Sarrionandiak berak kontatzen  duenez, barrez lehertzen bide zen lagunei Metamorfosia edo Gaztelua bezalako lanak ozen irakurtzen zizkienean. Eta, beste adibide bat ematearren, nago Karlos Linazasoro idazle tolosarrak ere horrela pentsatzen duela, esan bezala, Kafkaren miresle handia baita; haren edozein ipuin liburutan aurki daiteke umore beltzaz ondo hornitutako narrazio bat baino gehiago. Eta, bide batez, orain arte esandakoa biribiltzeko izugarri ondo egokitzen diren Linazasororen beraren hitzak dira ondoko hauek:
‎Kontzienteki edo inkontzienteki, eta ziurrenik arrazoi oso ezberdinengatik, lirikokerira edo hermetismo erabatekora eraman dezaketen poesia puru horren bideetatik urruntzen ari dira poeta zenbait. Eta oso eskertzekoa da, horren ondorioz poesia irakurtzen ez zuen bat baino gehiago berriro ari delako horretan saiatzen, eta, ondorioz, poesia humanoago bat irakurtzearen plazerra berreskuratzen. Eta, poloniarrekin jarraitzeko (eta amaitzeko), Wislawa Szymborskak apalki idatzi zuen bezala:
‎Ziurtasunik gabeko erantzun bat baino gehiago
‎Eta sei adibide aipatuko ditut, kronologikoki ordenatuta, froga eta irakurketa proposamen gisa: 90eko urteetako ipuin liburuen nire zerrenda, nahi baduzue (ni neu ipuinlari izanik, korporatibismoz ari naizela pentsatuko duen bat baino gehiago zuzen egongo da. Hala eta guztiz ere, nire proposamena zintzoa da).
‎Egungo nobela historikoaren naturaz, ugaltzeaz eta gure artean izan duen gorpuzteaz zer edo zer idatzi nahiko nuke, aurrerago agian. Oso zeharka ukitu dudan beste gai batek, euskal literaturaren eta gatazka politikoaren arteko harremanarenak(" nobela terroristarena", nahi izanez gero, Joseba Gabilondoren esapide ironiko erredukzionista bera erabiltzearren) azterketa zabala merezi du; hots, azterketa zabalak (gauzak dauden bezala, bertsio bat baino gehiago ditugulako). Literatur itzulpenen aurrerakada nabarmenak lekua izan luke lan serio batean (batek edo batek esan dezake hori ez dela" euskal literatura", baina oker legoke:
‎badago non zer aukeratu. Baina unibertsaltasun horretara iristeko modu bat baino gehiago dago, noski, eta, ziurrenik, guztiak ez dira egoki edo gozo.
‎Yosemite Kalifornian dago; berriro itzuli behar genuen, beraz, USAko Mendebaldean zeharreko ibilaldia hasi genuen lekura. Las Vegasetik Yosemiteko inguruetara joateko bide bat baino gehiago dago, eta hauen artean laburrena aukeratzea zen zentzuzkoena. Hala ere, Nevada eta Kalifornia arteko muga aldean bazegoen izen misteriotsuko eskualde bat, mapari begiratzen nion bakoitzean nire arreta ezinbestean erakartzen zuena:
‎Izena XIX. mendetik dator, abenturazaleak urre bila mendebaldera abiatzen ziren garaikoa. Lasterketa zoro hartan gainerakoak baino agudoago ailegatzea zen gakoa, eta bati baino gehiagori harana zeharkatzea otu zi  tzaion, era horretara Kaliforniako kostaldera lehenago helduko zelakoan. Burutazio hau izan zuten gehienak Death Valleyko harearen azpian geratu ziren betiko, beroak, egarriak edo piztiek akabatuta.
2003
‎Soldadutzan euskaldun bat baino gehiago ezagutzea egokitu zitzaidan. Jende zintzoa, zurruna, isilegia aukeran.
‎–esaten zuen Gervasio kapitainak orduan, kluka bat baino gehiago egiten zuenean?: gorrotoak gizakiongan duen eragina ikertzen dute.
‎Baina nik oraingoan ere ez nuen erantzuteko aukerarik izan, ze une hartan, ustekaberik ustekabeenean, tiro sail bat entzun zen, tximista gorria! Eta berehala trenetik garrasi beldurgarri bat baino gehiago iritsi zitzaigun.
‎Haiei bai, uzten die anaia txikiaz barre egiten. Auzoko bat baino gehiago, ordea, ederki astindu du anaiaren lepotik barre egiteagatik.
‎euren testamentuac cumplitu gura eztirealaco, aguindu cituezan mezaac, limosnac, edo beste obra onac atera gura eztirealaco" (Zabala, B: 180). Gainera, batek baino gehiagok hilzorian dagoenari bere arimaren lasaitasunerako laguntza eskaintzen dio, horrela herentzia utz diezaion, baina gero nahiago du auzitan sartu mezak atera eta bere hitza bete baino.
‎Deabrua ia desagertu da, Haragiak beti segitzen du tentatzen, baina Mundua ez da hain gauza txarra; eta gainera, hobetu daiteke arrazoibideari jarraituz. Mentalitate iraultze horrek mende bat baino gehiago zuen, ordea, gure artean errotzen hasteko. Liburu honetan zehar aztertu dugun eraikuntza teologiko moral guztia, astiro astiro –baina atzera bueltarik gabe–, pi  tzatzen joango da.
‎" Katolizismo euskaltzale" edo" etniko" horren diskurtsoak, ordea, bi alderdi txit desberdin dituela ikusi ahal izan dugu. Hala, batek baino gehiagok galdetuko du nola uztartzen ote diren euskal berezitasunaren mitogintza eta euskal endaren, fedearen, hizkuntzaren, foruen eta baserritar bizimoduaren gorazarre ideologikoa, batetik, eta, bestetik, integrismo katolikoak fededun guztiengan barneratzen duen erruduntasun kezka eta norbere buruarenganako mesfidantza. Alegia, nola uztartu lehen zatian ikusi ditugun laudorioak eta bigarrengoan aztertu dugun gogorkeria?
‎Cierta analogÃa en tintes severos, una idea de Dios animada mà ¡ s por el temor y el respeto que por el amor, no implica sin mà ¡ s derivación genética del jansenismo". Hori bai, batek baino gehiagok azpimarratu izan du (horien artean Unamunok Del sentimiento trà ¡ gico de la vidan) bai jesuiten sortzailea –Loiolako Inazio– eta bai jansenisten zabaltzaile nagusia –Baionako Saint Cyran– jatorri euskaldunekoak zirela.
‎Ez nator bat, ez erabat. Baieztapen horrek arazo bat baino gehiago sortzen dit. Ez daude komunitate bi, ala ez daude enfrentaturik?
‎Uhin euskaldunak zirela eta," Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak ez ziren errazak izan, eta negoziazio eta tira-bira asko egon ziren bi erakundeen artean... Euskal Elizaren zati handia lerro nazionalistetan kokatuta zegoen, eta bat baino gehiago izan ziren frankistek atxilotu zituzten apaizak51". Beraz, erraz ikus litekeenez, euskarazko irratigintzaren fenomenoak bost hamarkada luze ditu jada eta euskal uhin hertziarren elizkoitasuna anekdota historikoa da gaur egun. Elizaren, estatuaren eta euskal irratien arteko harremanak ez dira inoiz errazak izan:
‎Euskal Unibertsitateaz jarduterakoan, beste ardatz nagusia hizkuntzarena da. Ardatz horrek arazo bat baino gehiago ekarri du. Baina gauzak, euren zailtasunean, errazak ere badira; logikak agindutakoa bidegile jartzen baldin da.
2005
‎Goitik behera nentorren, airearen xaflek soina marruskatzen zidatela, zurrunbilo baten begi zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea en  tzunez –gorputza suntsituko zidala mehatxu egiten zidan behin eta berriz–, saihestu ezineko talkaren zain, nahiz eta lurrak hain zirudien sakona non amaigabeko amildegian galtzen baitzen zorua. Ez nuen segundo bat baino gehiago igaroko goitik behera erortzen, baina betiko hala jarraituko nuela ematen zuen, eta une batez gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta; haatik, segituan, hutsak xurgatu ninduen berriro, otso tzar baten ahoak irentsiko banindu bezala, garai batean –txiki txikia nint... Eroriko larri hura izan nuen arte, lortua nuen zazpigarren antxume irautea, ordulariaren atzean gordeta, denborak aurrera egin ahala istripu larririk jasan gabe handitzen ari bainintzen, edozein haurrek lasterka edo jauzika edo beste haurrekin harrapaketan dabilelarik gertatu ohi zaizkionak besterik gabe.
‎Eta beltzak. Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan, batek baino gehiagok probatuak zituen Marroren harramazkak, bai eta jaso ere aurpegian, bizi guztirako, deabruaren orbaina.
‎Gehiago aztoratu nintzen. Poliziak edo guardia zibilak izango ahal ziren; bestela...; azken aldian, eskuin muturreko taldeek harrapatuta, bat baino gehiago desagertua zen.
‎Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala, budismo berezi eta bere erarako baten baitan, eta hortik zetorkion bakea eta sosegua, hein batean; baina bazegoen Adelaren baitan beste alde bat, bakerik ematen ez ziona, nahiz eta haurrekin zegoelarik eztitasun amatiar edo jolaserako jaidura bihurtzen zuen. Batek baino gehiagok ninfomania egozten zion Adelari, baina ziur nago ez zuela halakorik. Adela emakume bulartsua eta bizia zen, ohi ez bezalakoa, lanerako ahalmen izugarria zuen, eta sexurako ere bai, inondik ere; horrez gain, ez zeukan besteok bezalako tabu eta herabetasun ergelik.
‎Ni behintzat bi amaren seme izan nintzen. Norbait jaioarazteko modu bat baino gehiago dago, eta horietako bat da norbaiten Nilon eskua sartu, harria aur  kitu, bitan zatitu, eta bihotza argitara ateratzea, arimari argi egin diezaion. Hori egiten dizun edozein duzu ama, eta zutaz erditzen da, behin eta berriz, berarekin zauden bakoitzean.
‎Izkina batean gelditu nintzen, zer egin pentsatzeko. Marrok, maiz, orduak eta orduak egiten zituen gauez etxeko leiho batean, ezen, auzoan esaten zenez, amesgaizto beldurgarriak izaten omen zituen; batek baino gehiagok harrapatua zuen leiho bazterrean lo egunsentian, burua beso artean ipinita, zurrungaka.
‎Maistrak eta apaizak zuten maite harremana jendearen ahotan zabaldu zenean, auzoan bat baino gehiago haserretu zen; ordurako, Albertok gotzaindegian adierazia zuen" lanbidea" utzi nahi zuela, eta Donostiako langile auzo batean pisu bila hasia zen, alokatzeko.
‎hitzetik hortzera dabil, baina, aldi berean, inor gutxik daki zehaz  ki zer den. Agenda aipatuz gero, esaterako, 21 menderako egutegiren bat dela uste du batek baino gehiagok.
2006
‎Interesgarria. Sorpresa bat baino gehiago izango dut, ziur asko. Beste gau baterako gaia dugu hori.
‎Ezetza izango litzateke nire erantzuna. Eta horko hiztegi hori hartu, eta begiratu egingo luke, zehatz; zehatz, adiera guztiak banan banan, baldin eta bat baino gehiago balira. Ondoko hiztegian ere erreparatu kiswahilierakoa bere tokian uzterakoan, eta, bide batez, mandigoz ere nola esaten den begiratuko luke.
‎Beste etxe bat ikustera joan ote genuke? Komeni dela bat baino gehiago ikustea diote. Ea Asierrek zer dioen gauean.
‎Inork ez zidan eragozpenik jarri. " Asierren gauzak", pentsatuko zenuten batek baino gehiagok, beharbada, baina lana amaituta ikusi zenutenean guztioi gustatu zitzaizuela iruditu zitzaidan. Zintzilikatu zenuen egongelako horman bertan dago oraindik; ez duzu kendu.
‎Etxe gehiago ikustera joan ote dugu? Esaten dute komeni dela bat baino gehiago begiratzea. Ez dut presarik ekuazio hau ebazteko.
‎Hipotesirik sinesgarriena zen, bururatzen zitzaizkidan senidetasuna bezalako gainerako arrazoiak ahultzat jotzen nituen-eta. Ez ginen aberatsak, baina entzuna nuen Alemaniatik ihes egiteko beren pitxi eta ondasun urri guztiak saltzen zituzten juduen istorio bat baino gehiago. Beste halako istorio baten protagonista tristea izango nintzen ni, eta, ikusita Angelok ez zuela ageriko lan finkorik, pentsatu nuen oso ondo zetorkiola amona Erikak emandako dirua.
‎Bildotsarena kontatzen banien, galdetuko zidaten nondik atera genuen bildotsa, zergatik hil genuen. Aitzakia bat baino gehiago pasatu zitzaidan burutik atakatik ateratzeko. Isilik gelditu nintzen, ordea.
‎Idazlearen hainbat albiste eman zidan Öchlerrek, erdi ahapeka baina gartsu. Beti izan zituela haren liburuak etxean; arrisku bat baino gehiago igarotakoa zela Alemanian, Rothen lanak lortzeko liburuen merkatu beltzean. Alemanak mendeari emandako idazle onenetako bat zela ere esan zuen, eta horrek asko harritu ninduen, nik ez bainuen entzutez ere ezagutzen.
‎atxilotuak zertan zebilen aitortzen bazuen, aitortu zuelako; aitortzen ez bazuen, aldiz, aitor zezan. Ez omen zen haren eskutatik pasatutako inor libratzen, iheslari eta erresistente bat baino gehiago hil omen zitzaion esku artean. Hala ere, bere basakeriek ba omen zuten nola halako hierarkia bat:
‎Eskatu, berriz, bati baino gehiagori; ez zeukanari emateko. Badaki gaur ez litzatekeela ondo ulertuko, baina emakume gajo haiek ez zeukaten etorkizunik dirurik izan ezean.
‎Eta emaztearekin itzuli zen jaioterrira, diru pixka bat eginda. Pixka bat baino gehiago ere bai ordurako: kanpaiaz gain bost baserri eta terrenoak erosi zituen iritsi bezain pronto.
‎Bila hasiz gero, topatuko nuke ongarria dela sinatuko lukeenik. Eta bat baino gehiago, benetako arrazoiak jakinaraziz gero.
‎Bada, harrigarria delako zenbat esanahi izan ditzakeen, eta zein ezberdinak elkarren artean. Normala da hitz batek esanahi bat baino gehiago izatea, baina askotan eremu semantiko berekoak edo antzeko esanahia dutenak izaten dira. Eta esanahi ezberdinak edukiz gero, ez dira gehiegi izaten.
2007
‎" Bardeara goazak", esan zuen falangistetako batek, bertan zeudenen harridura ikusirik. Nonbait, bat baino gehiago jada garbitua zuten kanposantuko hormaren kontra, eta karga hura bertan uztekoa zela pentsatzen zuten.
‎Dioni eta lagunak" guk zuena betiko itxiko dugu!" oihuka hasi zitzaizkien, Herriaren Etxearen itxiera gogora ekarriz. Batek baino gehiagok Demetrio alkate berria alferrik bilatu zuen fededun haien artean.
‎Jendea berehala pilatu zen haren kontra, kolpeka eta irainka. Bandera masta bat baino gehiago hautsi zen hura botatzeko ahalegin alferrikakoan.
‎Justinok orain Demetriori orain zibilen eskopetei begiratzen zien, atezuan. Beren atzean, bat baino gehiago zegoen jada makurtuta, berehalako tiroen beldurrez.
‎Herria atzean utzita, inguruko baratzeetako txaboletan buru batzuk agertzen ikusi zituzten, zalapartak erakarrita. Argiarekin batera barazki eta fruitu bila jaikitako nekazari batzuk ziren, bat baino gehiago Paularen gurasoen lagun. Hiru gazte ezagunak, txoroa, mozkortia eta maritxua?
‎Musika eta builaren hotsak herriko bazter guztietaraino iritsi ziren. Belarri bat baino gehiago gaizkituko zuten, baina bake osoan utzi zituzten giroa nahastera joan zitezkeen guztiek. Demetrio, esaterako, ez zuten egun osoan ikusi.
‎Zainen morea ageri agerian zuen?. Dionik lasai asko hilko zukeen bat baino gehiago pistola eskuan eduki izan balu, egon seguru. Hartarainoko txoroa zen.
‎Parkeko kolunpio guztiak hautsirik zeuden, eta txirrista bakarraren alde banatan egun askotako zakarra pilatuta zegoen, xiringak barne. Etxean ere arratsalde bat baino gehiago pasatu zuen telebista traga eta traga eginez. La casa de la pradera telesaioa oraindik gogoratzen zuen?, baina aitaren arrangurak eta aldarte gaiztoa jasan behar izaten zituen halakoetan, eta horregatik nahiago izaten zuen beste edozein tokitan egon etxezulo ziztrin hartan baino. Hortaz, bera oso urte gutxian izan zen" Katangako inbaditzaile" en tropakoa, halaxe esaten zioten-eta gaztetako lagunek igandero autobusek Bulebarrean deskargatzen zuten familia samalda hari:
‎Baratzerik oparoenetan txalet itxurako etxolak ageri ziren, batzuk igerileku eta guzti. Batean baino gehiagotan antena parabolikoa ere ikusi zuten, eta Real Madrilen banderak.
‎Batez ere, umeen margolanean iltzatu zituen begiak. Gero komentario batzuk egin zituen nerabezaroan ikusitako film pornoez," bat baino gehiago nazien garaian girotuak. Badakizu:
‎–Ezagutu? Nire euskara irakaslea izandako bat baino gehiagok orain aulki bat berotzen du bertan, baina, eman nien matrakarekin, ez dut uste estimu handirik gorde zidatenik.
‎" Zure ile luzea eta larruazala ikusirik, batek baino gehiagok pentsatuko du ijitoa zarela", esaten zion semeak, txantxetan, kontu hori hizpidera ekartzen zutenean. Eta orduan hogei urte lehenagoko irudiak gogora etortzen zitzaizkion:
‎Bisera, kulot eta kamiseta koloretsuen atzean, kolonia lurrin arrasto iraunkor bat hedatu zen, eta zigarro piztu berriaren usainarekin nahastu. Hondartzan udaltzainak ikusten zituen lo zakuetan zeudenei berriz ere altxatzeko esanez, baina ez zuten bertatik mugitzeko den gutxieneko keinurik ere egiten, eta, gainera, batek baino gehiagok udaltzainei aurre egiten zien esku imintzioka.
‎Tabernan kartetan ari zela egin zioten bizkarretik tiro agureari, buruan. Argazkian ageri zen jarrera berean aurkitu zuen berak zahar bat baino gehiago, pasilloan edo ohean luze etzanda, seme alabaren bat bisitan etorriko ote zitzaion esperantza galdu gabe, egunero jantziko zituen zapata dotore horiek erantzi gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia