Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 407

2008
‎Deszentralizazioaren eragina nabarmentzeko, Euskararen Erakunde Publikoa, Lurraren erakundea edo Ipar Euskal Herria 2020 xedearen sorrera aipatu ditu ministroak. EEPren kasua aipatuz, 1901eko legean oinarritutako elkarte bat baino ez dela nabarmendu du Batasunak, erabakitzeko ahalmenik gabeko tresna.
‎Elkartearen arabera, «Barakaldoko emakumearen bortxaketa izan eta bi egunetara, bortxatuak izandako beste lau emakume agertu ziren, nahiz eta azken horietatik bakar batek baino ez zion salaketari eutsi». Zigor kode zaharrarekin, «biktimak bortxatzailea barkatu edo haren aurkako salaketa erretiratuz gero, ez zegoen inolako akusaziorik».
‎Iturriotzen aburuz, ez da zilegi salto hori ematea. Haatik, argi dauka zilegitasun eza sistema politiko osoak daukala eta politikarien eta enpresen arteko lotura mendebaldeko demokraziak dituen gabezien beste elementu bat baino ez dela. «Ez du balio soilik hori kritikatzeak, sistema politikoak berak sorrarazten dituen legitimitate jolasak ez baditugu kritikatzen».
‎Mikel Arana EBko bozeramailearentzat, berriz, herenegun iragarritako akordioa, «hirukoa suntsitzeko trikimailu» bat baino ez da. Hala adierazi zuen atzo Bilbon eginiko prentsaurreko batean:
‎Charles Darwinek erakutsi zigunez, giza espeziea beste edozein espezie bezala eboluzio naturalaren emaitza da. Gizakia bera animalia bat baino ez da beste batzuen artean. Geneen% 98 konpartitzen dugu primate handiekin.
‎Esoterismoa jakinduria holistiko baten atal bat baino ez da. Holistika medikuntzan onartua dago; alegia, ontzat jotzen dira, mediku karreradunaz aparte, homeopatia, Bachen belarrak, akupuntura eta alternatiboak diren beste hainbat terapia.
‎Garai hartan, 1958an, Zinemaldia hasiberri bat baino ez zen zinemaren zeruko izarrak gorteiatzen, seigarren aldia baino ez zuen. Gainera, trabaz betetako hasiera izan zuen.
‎Gure aurka borrokatzen direnak, ordea, gizateriaren etsaiak dira. Nekazari bat baino ez naiz, baina zuriaren eta beltzaren artean bereizteko gai naiz. Saaskhavilik herritarrak eta zibil babesgabeak defendatu beste erremediorik ez duela izan uste dut.
‎Zakurra hil zuen otsoa berak sortu zuela sinetsi zuen Bello izan zen umeak, eta ezinegona ezin izan zuen baretu, zera ulertu zuen arte: «Egia ere asmatu egiten da, eta bizitza hobeto edo okerrago kontatutako gezur bat baino ez da».
‎Baina azken urteotan sakelakoen marea zabaldu da eta Tourrean gertatzen den bezala, marea laranjak mendian gora egin du. Dagoeneko, telefono finkoa ia iragan hurbileko erlikia bat baino ez da askorentzat eta gehienok ezin dugu bizi sakelakorik gabe.
‎Oso estimatzen ditut sariak, esaterako Victoire de la Musique, aurrera egiten laguntzen baitute, eta kemena ematen. Baina bolada bat baino ez da, urteetako lanaren ordaina. Nolanahi ere, ez naiz iritsi helmugara; artista sekula ez da iristen helmugara!
‎Lur azpian doazen urak galdu egingo dira, eta tunelen eraikuntzatik ateratzen diren hondakinak norabait eraman dira. Publizitate kanpaina bat baino ez dira egiten ari».
‎Frantziako Konstituzioak ez du jasotzen Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea, ezta baimentzen ere mugaz bi aldeko euskal herritarren artean bere berezko nortasun eta kohesioaren alde lan egituraturik egiteko aukerarik. Nortasun frantsesaz beste ez du bestelako nortasun kolektiborik aitortzen eta harentzat peuple basque la France ko jende multzo bat baino ez da.
‎Espainiako Konstituzioaren 8 artikuluaren bitartez Espainiako nazioaren hautsi ezintasuna bermatu nahi du; 2 artikuluan autonomia printzipioa jasotzen da eta estatuaren erakunde gorenek (Konstituzio auzitegiak kasu) printzipio horri ematen dioten adiera dela medio, espainolak eskaintzeko prest dauden autogobernu maila estatu zentralaren menpeko lurralde autonomia eredu bat baino ez da.
‎Kontu egiozue, bada. Iritsiko da eguna, ez publikoan ez pribatuan bereizkeriaz jokatzerik izango ez dena, eta horretarantz goaz; baina, zoritxarrez, eta adibide bat baino ez da, oso mantso goaz, mantsoegi.
‎Olmertek hil honen amaierarako preso palestinar gehiago askatuko dituela hitzeman dio Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari. Iazko abendutik Annapolisko konferentziatik Zisjordaniako agintariari egindako borondate oneko beste keinu bat baino ez da adituen ustez; izan ere, bake akordioa lortzeko negoziazioak hasi zituztenetik hainbatetan agindu du Olmertek preso palestinarrak askatzeko. Kasik guztiak Al Fatakoak izan dira, hau da, Mahmud Abbasen alderdikoak.
‎Negoziazioek, bere hitzetan, baina, ezin dute amaigabeak izan. Oposizio autonomistak gutxiengo bat baino ez duela ordezkatzen adierazi du, baina, presidenteordeak, eta, gutxiengo hori zilegia bada ere, ez duela beto eskubiderik uste du Garcia Linerak. Iragan abuztuaren 10ean egindako erreferendumaren emaitzak gogora ekarri ditu ere:
‎Alabaina, baliabide gutxirekin saihestu zituzten preso errepublikanoek Long Kesheko segurtasun neurriak. Benetako lau pistola eta egurrezko bat baino ez zituzten erabili horretarako.
‎Hobekuntza, baina, argi irriño bat baino ez da Ciudad Real bezalako talde bateren aurka. Arratek irabazi dezake, baina dena egin du ondo.
‎Zutabe amaierara ari naiz iristen, ez dago nire gogoetak eransteko lekurik; tira, Uxu, ez zuten hori nahi, ez hauek, ez Pakorenek. Gogoetak egiten dituzte beraiek, horretarako dira gaztetxea eta irratia neurri batean; zu propaganda zutabe bat baino ez zara egiten ari. Ba hori.
‎Are gehiago, PSE EEk itxuraz salatzen duen elebakarrenganako diskriminazio horrek ez du errealitatea islatzen. Izan ere eta adibide moduan, oraintsu Arkautiko Ertzaintzako Akademiatik atera den atzen promozioko ertzainen heren batek baino ez zuen hizkuntza eskakizunik. Zeintzuk segituko dute euskara askatasunez ezin baliatuta Ertzaintzarekin topo egitean?
‎Hori galizieraren kontrako, gurutzadaren? adarretako bat baino ez da, BNGko talde parlamentarioko Hizkuntza eta Hezkuntza arduradunaren ustez.
‎Hondamendi batek baino ez lioke kenduko txapela, eta aurkari bakarra baino ez du: Alvaro Bautista.
‎Luzeena ere bada, ordea, eta, eguraldi heze eta beroaren ondorioz, motorrek matxura gehiago izaten dituzte. Horrelako arazoren batek baino ez luke Bautistaren itxaropena puztuko, baina, hala gertatuta ere, Simoncellik beste aukera bat izango du Valentzian. Moto GPn garaipena baino ez dago jokoan, eta 125 cc etan, sailkapeneko bigarren postua.
‎Duda asko daude Caparrosek hartutako erabakiaren gainean. Gauza bat baino ez dago argi. Ismael Lopez dela asteko izarra Lezaman.
‎Bestalde, aurkeztutako hizkuntza ereduen proposamen berritua bere sailak egiten duen lanaren parte bat baino ez dela adierazi du Camposek, «zati adierazgarriena edo garrantzitsuena» dela aitortu badu ere. Sailburuaren esanetan, bere helburu nagusia da egungo irakaskuntza sistemari berrikuntza gehitzea:
‎Edonola ere, 15 eta 20 urte bitarteko neska mutilek ez dute indarkeria sexistari buruzko informazio zehatzik. Arazo larria dela uste dute, baina hirutik batek baino ez du azaltzen gizonen eta emakumeen botere harremanen ondoriozko gaitza dela. Halaber, batik bat helduen bikoteetan gertatzen dela uste dute gehienek.
‎«Eta hori ez dago ondo ikusia Euskal Herrian, ezta Espainiako Estatuan ere, ez dakitelako ezta zer den Segi ere. Eurentzat marka bat baino ez da».
‎Aurrena, baina, koadrilak osatu behar izan dituzte klubetako kideek. Mugitu da, bai, azoka, baina pixka bat baino ez. Aurreko urteetako udazken batzuetan arraunlari saldoak mugitu izan dira, eta klub batzuek, Castrok eta Urdaibaik batez ere, ez dute inolako erreparorik eduki udazken bakarrean koadrilaren erdia aldatzeko.
‎Kaikuk, berriz, bost arraunlari fitxatu ditu Aitzol Arrizabalaga ondarroarra, adibidez, joandako beste bosten tokia betetzeko. Mugitu da azoka, baina pixka bat baino ez, beste urte batzuekin konparatuta.
‎Ildo horri eusten badiote, zertarako balio du elkarrizketak? Beste irudi birtual bat baino ez da, Espainian egiten den bezala.
‎Bertsio neoestatutista bat baino ez da. Ez dut gutxietsi nahi, zilegi baita hori bilatzea, soilik deskribatzen ari naiz.
‎Esperientzia handiagoa duten jokalarien adierazpenak, berriz, neurtuagoak izan dira. Futbol partida bat baino ez dela nabarmendu gura izan dute. Ez diogu begiratu behar harmailetako giroari.
‎Tragedia postmodernoa da, aldiz, etorkizunik ez dagoelako, oraina baino ez. Tragedian ez dago irtenbiderik, edo baldin badago, goragoko plano batean baino ez. Eskiloren Orestiada trilogian, esaterako, pertsonaia nagusiek jainkoekin bat egiten dutelako dago irtenbidea; traszendentzian.
‎Hemen ez dago harropuzkeriarako tokirik. Gainerako kideak baino ezagunagoa naizelako agertzen naiz hedabideetan, baina garai hau igaroko da, eta denborarekin militante huts bat baino ez naiz izango. Ez naiz sartu abentura honetan tribuna batean egon nahi dudalako.
2009
‎Inork pentsa lezake aspaldiko kontuak direla horiek, eredu heliozentrikoa eta eboluzioaren teoria erabat barneratuak ditugula, eta gutxiengo arbuiagarri batek baino ez dituela jartzen zalantzan. Eta azalean egia da, baina sakonean ez hainbeste.
‎Eta, beraz, irainduta eta mehatxatuta sentitu diren horiek diotena inkoherentea da. Azken batean, bakoitzak dituen sinesmenetan sartu gabe, beste erlijioen aldarrikapenen itzalean sortu den iritzi ezberdin bat baino ez da eta kanpaina hori.
‎Eta gerta liteke, halaber, metafora dagoenik ukatuz, norbaitek barraskilo txoriburu baten istorioa baino ez ikustea. Azken finean umeentzako album ilustratu bat baino ez da, ezta?
‎Inazio bera barne. Salbatzaile baino gehiago, beste helduleku bat baino ez da. Aingura bat.
‎Hiru gizon izan dira berriro ere emakume bat beste gizon baten atzaparretatik salbatu dutenak, baina bati baino ez diote dominarik emango, eta Neirak okerrago amaitu bazuen, abiapuntua oraingoan arriskutsuagoa zen, gizona labankadaka ari baitzitzaion biktimari. Harritu egin nau dominak direla-eta hasi nahi izan duten eztabaidak.
‎Izan ere, guk zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Alegia, publizitate kanpainak oso osoan prestatzen ditugu, eta lanetako aldamioetan jartzen ditugun ohial erraldoi hauek parte bat baino ez dira.
‎Hala, ikasgeletan sexismoa non eta zertan agertzen den antzeman, eta hezitzaileek horri aurre egiteko prestatutako gida da. Hezkidetza Gida tresna bat baino ez da, halere. Denon konpromisoa eta lana behar ditugu hezkidetzaren bidean.
‎Alde batean EAJ egongo da beti eta bestean egon du ezker abertzale birmoldatu bat. EAJrik gabeko polo subiranista bat bide ertaineko milonga bat baino ez da...
‎Eraso dieten sendagileen artean, hamarretik batek baino ez du jarri salaketa erasotzailearen aurka
‎Aste pare bat baino ez dira; urrun zaitezte inguruan dituzuen unibertsitate ikasleetatik, itzuliko dira lehengo berak izatera.
‎Eredu horiek, besteak beste, gure gizarteak ahal dituen era guztietan bultzatzen ditu. Pelikuletan erakustea modu bat baino ez da. Interesgarria da ikustea pelikula erromantikoek eta pornografikoek azpimarratzen dituzten ereduak zelako garrantzia hartzen duten gizarteko hainbat eztabaidatan.
‎Aldiz, sei hilabeteko negoziaketen ondoren eginiko hitzarmena Carrerek urratu duela dio Seaskak. Jakin dezala Carrerek guretzat ikuskari bat baino ez dela, euskararen aurka agertzen den frantziar funtzionario bat gehiago, bertzerik ez.
‎Gizakiak eta gizarteek joera izan ohi dute kanpoan ikusteko nor bere arazoen jatorria. Baina, ikuspegi hori, arazoari ihes egiteko modu bat baino ez da, eta, kasu honetan bezala, arazo berriak sortzeko bidea izan daiteke.
‎Israelgo lehen ministro kargua hartzen gazteena izan zen Benjamin Netanyahu. 1996an izendatu zuten gobernuburu, baina agintaldi bat baino ez zuen egin.
‎Igandean egingo diren hauteskundeetan Euskal Herriko zati batek baino ez duela parte hartuko gogoratu du Irujok. EArentzat, ordea, lurraldetasunaren defentsa ezinbestekoa da herriaren eraikuntzan, eta ez du etsiko aldarrikapen hori gauzatu arte.
‎Otsailean bost hilabete bete ditu Euriborrak beherantz egiten. Denbora guzti horretan egun bakar batean baino ez du gora egin, otsailaren 19an. Hala eta guztiz ere, egun horretatik aurrera jaisten jarraitu du, eta interes tasen mailan kokatu da ia:
‎Gipuzkoako presidenteak ez du zalantzarik EAk galdutako botoak EAJra joan direla. Hala ere, ihes egindako boto horiek mailegu bat baino ez direla izan uste du, momentu konkretu honetan emandako botoak direla, eta EAk bere betiko bidea hartzen duenean, berreskuratuko dituela. Hauteskundeetan abertzaletasunak oro har beherakada izan duela eta, gogoeta ezinbestekoa dela esan du.
‎Espainiako Gobernuak ez dauka dudarik txostenean seriotasun eta sinesgarritasun falta nabaria dela. Bertan biltzen diren iritziak eta gomendioak kontuan ez hartzeko eskatu dio Giza Eskubideen Batzordeari, interpretazio pertsonal bat baino ez direlako.
‎Herrialde horiek Sevaturren aurki daitekeen informazioaren adibide bat baino ez dira. Igandera bitartean egongo da zabalik azoka, eta hiru euroren truke oporrak prestatzeko nahi adina informazio bil daiteke.
‎SOS Arrazakeriakoak beti prest agertu dira elkarlanean jarduteko, baita Administrazioarekin ere, adingabeen arretari dagokionez sorturiko arazoak konpontzearren. Horri ez ikusiarena egitea, hain zuzen ere, gizarte honetan dauzkagun ahalbide guztiez baliatzeko gaitasunik ezaren beste adierazgarri bat baino ez da izango; berez, guztion artean bete beharreko eginkizuna bailitzateke.
‎Arcelor Mittalen arabera, neurri hori aldi baterakoa baino ez da izango, eta horrek ez du zertan lantegia itxi eta inor kaleratu. Ekoizpena Zumarragara eramanez, merkatuaren egoera zailari aurre egin nahi dio enpresak.
‎Baina nire kezka pertsonalen eta kezka kolektiben arteko oreka bilatzen saiatzen naiz. Akats bat izango litzateke proiektu hau nire izenean soilik egitea; mugimendu sozialaren katebegi bat baino ez naiz. Ezker independentistaren barruan kokatzen du bere burua.
‎Eginahal horretan, saiakera batzuk ere nolabaiteko fikzio mota bezala irakurtzera ere iritsi izan naiz inoiz. Baina biografien kasuan, norbaiten bizitzaren inguruko zinezko kontaera idatziaren generoan, hasiberri bat baino ez naiz. Ziurrenik, fikzioak zirrikitu gutxi izan lituzkeelako biografia duin batean.
‎Finantza krisia metaforetan azaltzeko ahalegin horretan, presidenteak dio, nahiago duela harrizko oinarri sendoak dituen etxea. Eta etxe horren zutabeetako bat baino ez da estatua zorretan utziko duen mila milioiko inbertsio hori.
‎Izen ofiziala Pamplona Iruña zela eta, horregatik hartu zuten izena aldatzeko erabakia. Iruña Pamplona-tik Pamplona Iruña-rako aldaketan tarte bat baino ez zen izan Pamplona baino ez agertzea, enpresaren hitzetan. Kartel elebidun berria bidali arterainoko tartea baino ez.
‎familia mediku bat, eta bi erizain. Uemak jasotako datuen arabera, erizain batek baino ez du bete hizkuntz eskakizuna datorren abendurako. Beste bi postuetan ez dago zehaztuta noiz bete duten hizkuntz eskakizuna.
‎Jakina zuten Chañi mendikateko beheko kanpalekuan ez zutela jenderik topatuko. Ia hilabeteko egonaldian Argentinako beste eskalatzaile talde bat baino ez da joan inguru hartara. Zur eta lur utzi ditu horrek Pou anaiak eta Baraiazarra.
‎Mundu osoan zabaldutako hizkuntza bat txit komenigarria da, elkar ulermena errazten baitu. Baina mundua plurala da eta zeharo aspergarria izango litzateke mintzaira bakar bat baino ez hitz egitea. Unibertsaltasuna desberdintasunean, hori da bidea.
‎Haurtzaroak 11, 12 edo 13 urte arte irauten badu, ez al da askoz zentzuzkoagoa gure eguneroko erabakiak hurrengo hogei, hogeita hamar edo berrogeita hamar urteetan ikasitakoaren araberakoak direla pentsatzea? Honela bada, haurtzaroa oroitzapen bat baino ez litzateke. Gai hauez arduratzen garenontzat, nola jokatzen dugun, emozioek kontu hauetan duten lekua eta eragina eta abar, alderdi garrantzitsua da honako hau.
‎Halako batean Paramountek hondar kutxa ireki eta hara non iraganeko erlikia bat aurkitu duen: Star Trek. Memoria historikoa txapa bat baino ez den honetan, eskrupulurik gabe birziklatzea denez, freak koadrilari jostailurik maiteena eskuetatik kendu eta soineko berri eta garesti batekin mozorrotzea erabaki du, mende berriko guru bat fitxatuta.
‎–Woodstockez hitz egitea ez da hippiez hitz egitea. Hippiak mugimendu osoago baten zati txiki eta dekadente bat baino ez ziren izan?. Leek zintzotasun handiz, eta kritika nahiz zinismoari muzin eginez, irudikatu ditu 1969ko abuztuaren 15etik 18ra arteko egun haiek.
‎Letra txikian, izen zerrenda luzean beste izen bat baino ez. Hala agertu ohi da Joe Henry, berak grabatu dituen disko gehienetan.
‎Horrelako adibide ugari daude, eta zehazki Floreseko uhartean, Stegodon generoko elefante nanoak eta Papagomys generoko arratoi erraldoiak bizi ziren, Floreseko gizakiarekin batera. Horiekin batera, garai hartako uharteko harrapakaririk handienak Komodoko dragoia eta beste barano erraldoi bat baino ez ziren.
‎Uharte hartan ez zegoen leku erosorik. Lehenengoz ogitarteko bat baino ez zuen bazkaldu filmaketan (txalupan ez zegoen leku handiegirik janarentzat). Dardarka ikusi genuen askok.
‎Hitz arraroak dira, Aimarrek ez baitu parrandazale osperik. . Pixka bat baino ez, baina hor ere behera, orain goizago aspertzen naiz. Edadea izango da?.
‎Irakurle zorrotzak sumatuko zuen bertsolaritza behin ere ez dudala aipatu artikuluan. Izan ere, bertsoaren ekosistema ekonomikoaren parte bat baino ez dira plazak, hau da, bertsogintza: bertso eskolak, Bertsozale Elkartearen egitasmoak, bertsolaritzaren irakaskuntza... ez dira bertsogintza, baina izan litezke bertsolari baten diru iturri osagarria (baita nagusia ere, bertsogintza bera aparteko diru iturri bihurtuz), eta bertsolaritzaren parte dira.
‎Bien arteko merkataritza aldebikoa, berriz, ziztu bizian hazten ari da urtetik urtera %30 bitarte; iaz 80.000 milioi eurotik gorakoa izan zen. Eta beste adibide bat baino ez: bi urte hauetan bakarrik, bikoiztu egin dira kontinentean dauden enpresa txinatarrak; bi mila dira egun, guztira.
‎Txinak, nik dakidala bederen, baldintza bakar bat baino ez die ezartzen estatuei inbertsioak gauzatzeko; Taiwan ez dezatela onartu. Adierazgarria da, hemezortzi izatetik bostera pasatu dira uhartea onartzen duten estatu afrikarrak.
‎Swansen Michael Gira zen sortzaile nagusia, eta ni abeslarietako bat baino ez nintzen. Esan dezaket harro nagoela Swansekin eginiko garaiaz.
‎EAJko legebiltzarkide Uribe Etxebarria bat dator ikuspuntu horrekin. . Erreminta bat baino ez dira teknologia berriak: garrantzizkoena mezua da?.
‎Nuri al Malikiren gobernuak petrolioa ustiatzeko hainbat multinazionali eginiko eskaintzak ez du Bagdadek espero zuen adinako arrakastarik izan. Izan ere, ustiaketarako proposaturiko zortzi eremuetatik batek baino ez du hartzekoduna lortu. Hala, BP sozietate britainiarrak eta CNPC txinatarrak partekatuko dute Rumailako eremua (Irakeko hegoaldean).
‎Berriki hil den Michael Jackson rol txiki bat egiten ageri zaigu. Eta ez dakigu Antena3ek horregatik aukeratu duen filma, baina, hala ere, esan dezakegu bere agerpena sasi umorezko karikatura bat baino ez dela.
‎Hemingway, jatorrizko Hemingway, ibili ohi zen leku eta kale berak bisitatzen ibili ziren haren itxurako hamar finalistak. Bihar izango da finala, 21:30ean, eta bat baino ez da geldituko ordutik aurrera.
‎Gaur egun, amets bat baino ez daukat, eta izan ohi da egunero altxatzen naizen asmoarekin berarekin: euskaraz bizitzea.
‎Orotara, merkataritza gune bat eta ibilgailu andana kiskali dira, eta hamabost gazte atxilotu dituzte. Hala ere, atxilotuetako bat baino ez da orain preso.
‎Suu Kyiri etxe barruko atxiloaldiaren baldintzak urratzea leporatzen diote, eta bost urteko kartzela zigorra ezartzen ahal diote. Myanmarren datorren urtean egitekoak diren presidentetzarako bozei begira militarren estrategia bat baino ez dela akusazioa uste du oposizioak. LNDk aise irabazi zituen 1990 urteko bozak.
‎Haren ustez, PSE EEren gobernua, parentesi? bat baino ez da autogobernua eta burujabetza berreskuratzeko bidean. –Uste dugu gobernu hau parentesia izango dela espero dezagun txikia eta laburra izatea herri honen historian galdutako burujabetza eta autogobernua berreskuratzeko eta bere etorkizuna erabakitzeko bidean?.
‎Roland Emmerich zuzendaria (Independence Day, Godzilla, 10.000) ohituta dago aurrekontu handiak erabiltzera eta ganorarik gabeko ekoizpenak egitera. Hau ez da salbuespen bat, krispetajaleentzako lan komertzial eta ikusgarri bat baino ez baita.
‎Piztu eta itzali. Istant bat baino ez. Historia oso bat dago, ordea, istant horren atzean, eta hori ezagutarazi nahi izan du Bertizko partzuergoak.
‎Erreklamazioen liburua eskatu, eta hartzaile gisa Eusko Jaurlaritza ageri zuten orri zenbakitu batzuk eman zizkidaten. Iberdrolakoek ez zuten ezer izenpetu, zigilu bat baino ez zuten jarri, honako hau zioena: –Iniciativas Orozco, SL. Establezimendu laguntzailea?.
‎dagoen, propaganda operazio? bat baino ez da Ares buru duen sailak, antolatu, duena.
‎Asturiasko itsas leizeetan nafarrak ziren zerri afarien antolatzaileak, igitaia baino okertuagoko olatuen hasperenak entzunda lo egitea debekaturik dago eta furgonetan bidaiatzea iheslari sentitzeko modu bat baino ez da.
‎2007an Dambaka lehiaketako finalera iritsi ziren, eta oihartzunari esker hainbat kontzertu eman zituzten. Harrezkero, baina, ia ez dute jo zuzenean,, adiskidantza partida bat baino ez, Gasteizko areto txiki batean?, eta bihar itzuliko dira plazara. Etxean joko dute, O, atin, Atzekokaleko plazan, Aurora Beltranen aurretik (22:30).
‎zela, baina aurrez aurre behin bakarrik egon direla: . Ez genuen askorik hitz egin, kopa bat baino ez genuen hartu?.
‎Hamalau urtean hau egiten dudan aurreneko aldia. 60 urte nituen agertoki batean izan nintzen azken aldian, amets zoro bat zuen ume koskor bat baino ez...
‎Baina, litekeena da, zeharka, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako altzari ekoizleei ere mesede egitea. Goenagaren iritzian, ordea,, egitasmoak fabrikazio sektorearen zati txiki bati baino ez dio lagunduko?. –Bezero bat dendara doanean, litekeena da hemen egindako altzari bat gustatzea, baina litekeena da ere Txinan egindako bat gustatzea.
‎Ezin konta ahala film ikus daitezke Zinemaldian; egunez eguneko aukeraketa bat baino ez da ondokoa
‎In, modako edo chic agertu behar du Brad Pitt aktoreak eta horixe egin zuen Donostian. Eta burtsa pittin bat baino ez zen mugitu, geroko eta aukeren epemuga izan ohi den hileko hirugarren barikuan. Burtsako bi erraldoiak, Pitt eta Tarantino, Santander(+ %0, 77) eta Telefonica (%0, 9) dira:
‎Grafenberg jaunak aurkitu zuena gure gorputzean plazererako dagoen beste toki bat baino ez da. Hau da, gorputzaren gaitasuna izugarria da plazera eta mina sortzeko.
‎Ikerketa baten ostean, benetako asmoak erakusten zituen frogarik ez zutela aurkitu esanez, kargurik gabe libre utzi zituen epaileak. Imajinazioa esplotatzeko Internet erabiltzen zuten belaunaldi ezberdin bateko mutil inozenteak zirela esan zuen, fantasia bat baino ez zela.
‎Dena den, Udalak adierazi du Ordunteko ubidea mugitzea, ideia? bat baino ez dela eta oraingoz ez dagoela horretarako dirurik. Hala, gezurtatu egin du ubidea desbideratzea bideragarri ote litzatekeen aztertzeko txosten teknikoa eskatu izana.
‎Egun haietan, jakintsu askok herri haren gaitz endemiko hura amaitu zela iragarri zuten. Ipotx asko ere hura sinetsiz, gizatxar haienganako konfiantza itsua izan zuten, baina gehienek tristeziaz eta amorruz ikusten zuten lege berri hura mendeetako mendekotasuna luzatzeko beste amarru bat baino ez zela.
‎Bartzelonako taldea da Mendetz eta tecno rocka egiten du, ingelesez. Maketa bat baino ez zuela musika jaialdi garrantzitsuetan parte hartzen hasi zen, eta 2006an kaleratu zuen taldearen izen bereko lana, estreinakoa. Arrakasta lortu zuen han hemenka.
‎Gu lasai gaude. Sorian irabaztea zaila dela badakigu, baina partida bat baino ez da, azken finean. Etxean edo hurrengo bi partidatan irabazi ezean gauzak txarrera aldatuko direla badakigu.
‎Bere irudiko, UPNren neurriak, enkante fiskal? bat baino ez dira eta eredua, agortuta, duela islatzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia