2015
|
|
Nork lortuko du haren erruki eta handitasunak kontatzea? Ezinezkoa da, eta horrela ez zaitezte harritu esanda dagoenaz eta esango denaz, Jainkoaz esan behar denaren seinaletxo
|
bat
baino besterik ez da-eta. Nahiko erruki agertzen digu gauza hauek halako pertsona bati jakinaraztean, haren bidez iritsiko baikara gu jakitera; izan ere, zenbat eta gehiago jakin kreaturekin komunikatzen dela, gehiago goretsiko dugu haren handitasuna eta Jaunari hain atsegin zaizkion arimak ez gutxiesten saiatuko gara; gutariko bakoitzak dugu arima bat, baina ez dugu ederresten Jainkoaren irudira egindako kreatura batek merezi duen bezala, eta horrela ez ditugu ulertzen harengan dauden sekretu handiak.
|
|
5 Horregatik, Jaunak inguru hauetaraino ekarri zaituzten arima kristauok, Beragatik eskatzen dizuet ez zaiteztela eror zabarkerian, arriskuetatik alde egin dezazuela baizik, egoera honetan bertan ere arima ez baitago oraindik haiei aurre egiteko bezain sendo, ezkontza egin ondoren, honen jarraian esango dugun egonlekuan izaten den ezkontza ondoren, dagoen bezala; izan ere, harremana ez zen izan, esan ohi denez? elkar ikuste
|
bat
baino besterik eta deabrua hor ibiliko da arreta handiz kontra egiteko eta ezkontza hau okertzeko ahaleginetan; geroago, ordea, erabat Senarraren mendeko ikusten duenez gero, ez da hainbeste ausartzen, beldurra diolako, eta badu esperientziarik, inoiz halakorik eginez gero, galera handiaz geratzen dela, arima, berriz, irabaziaz.
|
|
Jainkoa ez den gauzetan poz hartzea gurutzea litzaiokeela ere esaten zuen. Kontua da, etxekoengandik jakin nuenez, inork ez zuen ikusi harengan ezer perfekzio handiko arima
|
batena
baino besterik.
|
|
9 Etxea gure gogokoa zenez gero, berehala etxe sartzea egiteko agindu nuen, bertan ezer egin baino lehen, eragozpenik sor ez zedin; eta laster batean etorri zitzaidan aipaturiko Andrada hori, etxea egun hartan hustuko zela esanez eta eraman genitzala hara geure gauzak. Nik esan nion ez genuela horretan lan handirik, ez geneukala bi lastamarrega eta burusi
|
bat
baino besterik. Bera harri eta zur geratuko zen.
|
|
Zer herentzia jaso ahal izan genuen Zugandik zure ondorengook? Zer zen zure jabetza, ene Jauna, lanak, nekeak eta desohoreak baizik, heriotzako trantze garratza igarotzeko ere ez baitzenuen izan egur
|
bat
baino besterik. Azken batean, ene Jainkoa, zure seme alaba egiazkoak izan eta herentziari uko egin nahi ez diogunoi, ez zaigu komeni sufrimenduei ihes egiterik.
|
|
Haren Maiestateak bere errukiagatik Emaztearen eskaria bete nahi duenean, arimarekin berariazko maite harreman bat hasten du, probatzen duzunok soilik ulertuko duzuena, diodanez. Adiskidetasun horretako gauza asko bi liburutan ditut idatziak (Jaunak nahi badu, ni hil ondoren ikusiko dituzue), oso xehe eta zabal idatziak, haien premia izango duzuela uste dudalako, eta horrela hemen ukitu
|
bat
baino besterik ez diot egingo gauza horri. Ez dakit asmatuko dudan Jaunak azaltzeko han erabili nahi izan zituen hitz berberak erabiltzen.
|
|
Hau ez da ez gorputzeko begiez, ezta arimako begiez ikusten duelako ere. Simeon zintzoak ere ez zuen ikusten Haur aintzatsu gaixo
|
bat
baino besterik; Hura biltzen zuten oihalak eta Harekin prozesioan hain jende gutxi zihoala ikusirik, errazago har zitekeen jende txiroaren semetzat zeruko Aitaren semetzat baino; baina Haurrak berak eman zion aditzera. Eta horrela ulertzen du arimak ere hemen, horrelako argitasunez ez bada ere; izan ere, berak ere ez du ulertzen nola ulertzen duen, baina bere burua erreinuan ikusten duenez gero, behintzat berari eman behar zaion Erregearen ondoan, arima bera begirunez dagoela dirudi gehiago eskatzen ausartzen ez dela.
|