Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2003
‎Harrigarria! Egia esan, ez dakit zer nolako bikotea osa dezaketen sasikume batek eta española batek baina, gureak behintzat aurrera darrai. Ez dakit nola esan genizkion elkarri horrelako gauzak.
2004
‎Beste modu batera adierazita: estatu bakar bat baina hainbat hizkuntza, hainbat kultura, hainbat lurralde, hainbat sentiera eta mundu ikuskera... haren suntsigai. Eraispen etniko nazionalen historia.
‎Arrakasta susmagarri bihurtzen zaigu, oparotasuna zer esanik ez. Beti dabil gure artean joera aguafiestasen bat baina... kenketaz eta damuz geuri dagokigun poza murriztuko duena. Gure tantoak kontrakoari oparitzen dizkiogulakoan nago?. 162
‎Gero butaketan jarriko da, beti gustatu izan zaio inor ez dagoenean zineman, hobeto neskaren batekin baina, bestela, bakarrik ere ederto egoten da zinemako butaketan eta edonon. Eta pentsatzen du zelakoa izango den etorkizuna, egunen batean igual pelikula italiar txar horiek emateko beharrik ez duela izango, ez delako izango iraultzaren beharrik, edo bai, ze iraultza apur bat beti behar da, iraultzaileak agintera heldu direnean ere bai, larruzko butaka goxoetan lokartu ez daitezen.
2008
‎Biharamunean markesinaren pean berriro emakumearekin topo egin nuenean irribarre baten argia sumatu nion ezpainetan, ezagueraren aitorpen urrun bat, eta nik, neuri ere harrigarria egiten zitzaidan ausardiarekin, ea benetan maite ninduen galdegin nion. Berak ez zidala ulertzen eta barkatzeko esan zidan bere hizkuntzan, hori pentsatu nuen behintzat, halakoxe aurpegia jarri baitzuen, mirabe batena baina aldi berean jostalaria eta lotsagabea, bere eskuzorro ñimiñoarekin airean joko malabarrak egiten zituen bitartean. Nik han bertan besarkatu behar nuen, han bertan esan behar nizkion, musuka jaten nuen bitartean, bezperan ohean esandakoak.
2009
‎Baina etorkizuna aurreratu egin zen. Eta han geunden, hainbeste amets bildutako lokal hartan, laurak batera baina bakoitza mutur batean. Hitzik egin gabe.
‎Begiak amorrazioz ttikitu zituen segundo luze batez baina, berehala, egoeraz jabetuz, telefonora joan zen. Joseba haren intentzioaz konturatu zen eta azkarki jarri zuen eskua telefonogailuan.
‎Madarikazioak, bedeinkazioak, leiendak, aztien kontuak, medikuenak, parapsikologoenak, nobelagileenak. Odola xurgatzen dutela dio batek, arima xurgatzen dutela besteak, eguzkiak hiltzen dituela hirugarrenak, argia berdin zaiela beste batek baina nahiago dutela iluna, berakatzak hiltzen dituela, ezerk ez dituela hiltzen, hilezkorrak direla, ez direla, era guztietako banpiroak daudela, horixe irakurriko dudana. Bitartean, Eliasen logelatik, luzaroan etxe honetan entzun ez den soinua aterako da, tik tak, letra mekanikoen taupada, tak tak tik, makina zaharrean.
‎Ez zen galdera bat baina. Erantzuna berak nik baino hobeto ezagutzen zuen.
‎Hitz egin zuena Madrilgo negozio gizon bat zen, don Alfredo izenekoa, hiriko emakume batez maitemindu eta hirira ezkondu zena; ez zen gizon nabarmena; aitzitik: gizon atsegina zen, ongi hazia eta ongi hezia zirudiena eta gaixoen artean bere itzala eta bere estimua zuena; hala, bada, hitz haiek zetozenarengandik zetozelako edo, bere onetik inoiz ateratzen ez zenak pisuzko arrazoi bat behar baitzuen bere onetik ateratzeko?, barre egiten zutenek barre egiteari utzi zioten, ez bat batean baina bai era mailakatuan, hiruzpalau segundoren buruan guztiak isildu ziren arte.
‎zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion, haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki?; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: bazirudien ezen, hoztasunezko bolada baten ondotik, gurasoak berriro sartu zirela, ez berotasun handi baten baina bai halako epeltasun baten eremuan, baita haiekin batera Teofilo Maria bera ere, zeinak, azken hilabete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean. Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora?, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; irri egite... itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎sinesten zuen, bai, sekula ikusi ez zuèn anaiatxoa aingerutxo bihur zitekeela, baina, bihotzez baino gehiago, komenientzia hutsez sinesten zuen –orbetarren arimaren armarriari askoz hobeto zihoakion aingeru bat munstro lotsagarri bat baino–, sineste guztiek komenientziatik –gutxiago edo gehiago– zerbait dute-eta; amak jarri zuèn musikak ere epel utzi zuen, berari ere, aitari bezala, martxa militarrak eta himnoak gustatzen baitzitzaizkion –haiek txistukatzeko ohitura ere bazuen, pausoa martxaren erritmora egokitzen zuela, ia automatikoki–; guztiaz ere, Teofilo Mariak aitari begiratzen zion tarteka, zeinak amari begiratzen baitzion aldika; gurasoen begirada haietan, ordea, ez zen guztia, azken urte erdian izan zen bezala, urruntasun; aitzitik: bazirudien ezen, hoztasunezko bolada baten ondotik, gurasoak berriro sartu zirela, ez berotasun handi baten baina bai halako epeltasun baten eremuan, baita haiekin batera Teofilo Maria bera ere, zeinak, azken hilabete haietan galdu zuèn babesgune afektiboa berreskuratuta, bere buruarekiko konfiantza bereganatu baitzuen, halako eran, non, bere begiraldi haietako batean –Aleluia bukatu eta handik bospasei segundora–, aitaren irri zabalarekin topatu eta Teofilo Mariak berdin erantzun baitzion; ... itzalak itzalpean utzi gaitu orbetarrok aldi batez, bai, baina zin degizut zure ondoan izango nauzula, aita, orain eta beti, orbetarron izen ona eta leinuaren eguzki distiratsua birkonkistatzeko ahaleginean.
‎Hitz egin zuena Madrilgo negozio gizon bat zen, don Alfredo izenekoa, hiriko emakume batez maitemindu eta hirira ezkondu zena; ez zen gizon nabarmena; aitzitik: gizon atsegina zen, ongi hazia eta ongi hezia zirudiena eta gaixoen artean bere itzala eta bere estimua zuena; hala, bada, hitz haiek zetozenarengandik zetozelako edo –bere onetik inoiz ateratzen ez zenak pisuzko arrazoi bat behar baitzuen bere onetik ateratzeko–, barre egiten zutenek barre egiteari utzi zioten, ez bat batean baina bai era mailakatuan, hiruzpalau segundoren buruan guztiak isildu ziren arte.
2010
‎nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste bat zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta, behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda?!?, halaxe esan nion: –Bada, zure begiak ere??, hura esan ahala hanka sartu nuela ohartzen nintzela.
‎Hauxe izan zen, nahi gabe, 1937ko abuztuan Eusko Jaurlaritzak erakutsi zuena, Agirre lehendakaria buru, Euskadiko gobernu erbesteratua pabiloira heldu zenean. Propagandaz haraindi, Europaren begietara, algodize berri bat politikan sartu zen une batean, une labur batean baina esanguratsuan. Picassoren margozkia eta pabiloia hegazkinek asesinatutakoen kutxa beltza bilakatu ziren, esne beltzaren kaxa.
‎Bat batean, ideia izugarri batek alboratu zituen aurreko galdera guztiak. Irudi bat etorri zitzaion burura, ordura arte alboratzen saiatu zen irudi bat baina oraingoan flash bat bezala itzuli zitzaiona: Carlos Agirreren esku eta oin lotuak.
‎Kepa ez zegoen ez lubrifikagailu ez leunkerietarako, ordea: mingaina ahoan mugituz txistu lodia bildu, esku ahurrera erortzen utzi, eta, horrekin goxatuta zirriztuaren ertzak eta zakilaren muturra, berriro sartu zuen, lehengoa bezalako gerri kolpe batez baina sakonago oraingoan; arnasestu bat jaurti zuen Kepak, ahaleginaren zantzua, eta Nerearen ahotik ez zen intziri labur bat baizik jaulki, oinazezko zein plazerezkoa, maindireari hozka eginez itoa:
‎nola esango nion, baina, ezetz, garagardoa (pitxer bati beste bat zerraion) bihotz altxagarri banuen une hartan! Eta orduan, nonbaitetik atera behar eta —behin erakutsi zion gonbidatuak gonbidatzaileari bere esker ona keinu ezdeus batekin, eta zer gutxiago berriro erakustea baino, modu ganorazkoago batean baina, keinutik hitzetara jauzi eginda...! —, halaxe esan nion: ‘Bada, zure begiak ere... ’, hura esan ahala hanka sartu nuela ohartzen nintzela.
2011
‎Gerritik estu helduta eta bere gorputzaren kontra daramala, lurrin nabar bat iristen zaio sudur mintzetara, naturaren usain guztien konpainian: perfumeren baten ukitu exotikoak ditu, batetik, emakume izerditu baten urrin ohikoagoak, bestetik, eta bien nahasketak ez txorabio bat baina halako goraldi moduko bat eragiten dio, zertan ari diren eta zertara doazen ere ia ahantzarazi diona, une batez. Eskerrak hortxe duen motxilaren zama bizkarrari itsatsia, kontu lurtarragoak ere oroitarazteko.
‎Txixa egitera joana izan litekeela bururatu zaio, berak ere gogo bera sentitzearekin batera. Altxa eta beren bizigune horretatik urrundu da bera ere, beste norabide batean baina, eta topatu duen lehen arbolaren kontra hustu du maskuria.
2012
‎Egur eta beirazko ate handi eta zaharra zen. Sarrera iluna, garai batekoa baina igogailua berrituta duten horietakoa. Laguntza eskatu nahi nion?
‎Ordubetez eskaileretan geratu nintekeela bururatu zitzaidan? beste pisu batean baina eskaileretan eta gero Peruri gezurren bat kontatu niezaiokeen.
2014
‎hain, hain? ez nuke jakingo ukia doiki deskribatuko lukeen hitzik topatzen, baina esango nuke badirudiela kasuan kasuko lixibatutako oihalak bizarra egin berri duela bart eta soilik milimetrikoki hazi zaiola gauetik goizera, bisualki atzemanezina den modu batean baina epidermikoki apurñotxo bat harramazkaria gertatzeko lain, hartxintxarrezko bideak erortzen diren haurren belaunentzat nola. Ezaugarri zehatz hori koloretako maindireekin lortzea, eta hain arrapaladan, zailagoa da, saldu aurretik Vietnamgo fabrika horietan produktu miragarriren bat botatzen baitiete eta castratien ipurmasailetako azalak bezain suabe iraun baitezakete, are hala irauten setatzen dira, gutxienez bizpahiru astez.
‎Ia berarenganaino heltzen zirenez, bazirudien bereganatu egin nahi zuela haien bidez. Zegoen tokitik intsektuaren arnasotsa entzun zezakeen. Arnasots lehorra zen, hasperen ozen baten parekoa baina iraupenean luzeagoa, hasperen jarraitu baten antzekoa. Lo zurrunga amaigabe baten traza ere bazuen.
2015
‎Zutabeen aretoa zeharkatu nuen, non itzalaren baitako izakiak, dragoiaren morroi higuingarriak, haren izena idazten saiatuak baitziren. Patioko elurra zapaldu nuen, ikara batean baina pozik. Oihu batean, Maisua zetzan gelara heldu nintzen.
‎...alde batetik bestera buruko pareta batetik hurrengora elkarrekin talka eginez pentsamenduak pentsamenduen kontrako gudan elkar joz elkarri min emanez orgia handiegi bateko amoranteak bailiran eta ez beren artean bakarrik baizik eta niri ere min ematen didate buruko minez egoten bainaiz horrenbeste pentsamendu buru barruan edukita eta lantzean behin baten batek ihes egiten du agobiatuta belarriren batetik baina hori irteterako beste bost edo zazpi sartu zaizkit eta horrela espazioa gutxitzen doa eta oxigenoa falta zaien arren ez dira hiltzen baizik eta berpizten handitzen iraultzen eta nabari egiten ditut zerebroko ertz batetik beste bateraino doazen ideiak buruko hormen kontra eta nik uste dut horregatik erortzen zaidala ilea baina halere ezin dut ezer egin ezpada eromenerantz naramaten pentsamen...
‎Perla zuri berdaderoekin eginiko lepoko batekin baina.
‎Gu UBIra iritsi baino bi urte lehenago atera zen azkena, BUPeko 2.ean geundela, alegia; Triángulo zen hura ere, nahiz eta ordurako han goian egon, San Blas auzoan. Edukia, berriz, erdi serio, erdi txantxazkoa, bihurrikeria neurtu bat baina sekula errespetua galdu gabe.
‎Marcial Lafuente Estefanía. Noizbait irakurri nuen bakarren bat baina aspertu egin ninduen; geroztik ere, best-seller ofizial horietakoren bat irakurri dudan bakoitzean. Crichton, Clancy, Forsyth, Vázquez Figueroa...?, bukatu bai, bukatu ditut, baina gogo handirik gabe, liburua erdizka ez uzteko neure burua behartuta ia; ez dut honekin jakintsuarena egin nahi, badira egile errazak gustatzen zaizkidanak, Tom Sharpe esaterako, edo polizi nobeletakoak oro har, ... Berdin dio.
‎Haurrak ez daki meatze zulo bat denik hura, orain urte batzuk itxi zutenez geroztik hutsik dagoena; are gutxiago daki gizon hori zaindari dagoela hor, mutikoa bezalako begiluzeak uxatzeko eta txakurrak azalduz gero aurre egiteko, horretarakoxe dauka gerrian sartuta pistola bat, jertse lodiaren pean. Gizonak ere ez daki nor den mutikoa, aurretik ikusi ote duen barruntatzen du baina inguruko baserrietakoa ez da behintzat; susmagarria egin zaio une batez baina, zer arraio!, ume bat besterik ez da-eta, auskalo nola iritsi den inguruotara.
‎–Lerdo halakoa?, esan zion Olatzek, irribarre gozo batekin baina, Estebani ahosabaia mikaztu ziona.
‎Normalean erantzun ere ez zion egingo horrelako kirtenkeria bati baina, beste bizpahiru lagun ere elkarrizketa hari adi zeudela sumatu zuelako edo moxkor punttuak autoanalisi eta exhibizionismorako trenpua ematen ziolako, bihotza hustu zuen, aspaldiko partez:
‎atera eta behera abiatzeko garaia zutela erabaki zuten, beste bide batetik baina, Aizkorriko mendilerroaren zabala hobeto ezagutu eta aprobetxatzeko. Estebani berdintsu zitzaion ordurako, nekatuta baitzegoen, mendian gozatzeko bere ahalmentxoaren mugak aspaldi gaindituta.
‎–Ez zegok ijitoak ulertzerik?, zioen Damianok. Ez naiz seguru, baina beharbada itsasotik atera berria zelako hasiko zen Damiano olagarroaren modura eskuak ezin sosegatuz Dulceri soinetik arropak erantzi nahian; honek lehenbizi garrasi ttipi bat baina jarraian hasperen dultze bat besterik ez zuen egin; hala ere, konturatzean, Dulceren aitak izugarrizko zaplaztekoa eman zion Damianori. Zergatik?
2016
‎Denbora ezin liteke gorrota, hark gorrotatzen gaituelako gu. Denbora gugan bizi da hiltzen garen arte, guk diogu ematen soka eta hatsa, eta hil egiten gaitu gero, egunez egun apur bat baina segadarik gabe, den guztia ematen digula, inon ikusi ez den eskuzabaltasunez. Denborak min ematen digu, izurik ez, larridura sortzen digu eskuen dardarizoan eta begi ninietan, ezin dugulako atzeman, ezin diogulako errezatu, poema baten bitartez ez bada behintzat.
‎Gure istorioarentzat ez da batere dotorea horrelako hutsarterik izatea, ordea, zerbait asmatu dugu zulo hori estaltzeko: ...ko bat, Garona ibai handia gauez zeharkatuz, Gestapoko zakur usnarien eta foko argitsuen beldurrez; bestela ere izan zitekeen, modu burokratiko eta ofizialean, hots, beste aldera igarotzeko baimena eskatu, Pauera bizitzera joateko adibidez, aitzakiaren bat emanda edo batere aitzakiarik gabe, paper eta agiri guztiak xuxen ote zeuden ongi begiratu eta miatu, eta azkenik baimena jaso, atzerapen pixka batekin baina bestelako gorabeherarik gabe. Eleberrigilea beti ibiltzen da zalantzan, gertaera harrigarrien kilika ala egunerokotasunaren erretratu zintzoa eskaini behar duen, jakinik biak ere konbentzio hutsak direla, biak ere fikzio, batak edo besteak irakurleari efektu bera eragiten ez badiote ere.
‎Goizeko hamarrak inguru eta don Martin kalean zehar doa, agur hari agur honi. Denentzat du hitzen bat baina inorentzat ez hitz asperturik, Elgarrestatarrengana baitoa: Elgarresta, garai batean taberna eta jatetxea izandakoa, gaur hiruzpalau apopilo hartzen dituen ostatu koxkorra, Ixabel eta Maritere ahizpek gobernatua.
2017
‎Urak agudo irentsi zizkion hankak, oraino sasoiko ageri zitzaizkion gorputz atal bakarrak. Neskarengandik errespetuzko tarte batera baina harengandik begirik kendu gabe geldiarazi zuen ibilia. Gero, pixkana pixkana makurtu eta bere burua eskaini zion azalera hormatuari.
‎Bi ertzainak zalantzan geratu ziren une batez baina gero onartu egin zuten. Hirurak bi ertzainekin gela batean eseri eta ama hasi zen hitz egiten.
‎Ondo gogoan ditut zurean ematen dizkidazun kontseilu eta aholkuak oro, hala nola egunero oroitzen dudan eskola egun urrun haietan ikasitako San Antonioren bizitza eta haren tentaldiak, eta laido itxuragabe eta barkagaitza ez balitz esan ere esango nuke, nire gatazka hau gogorrago ere ez ote den nagoela, ez beharbada tentagaien ederragoz baina bai nire gogoaren ahulagoz. Eta ez jakin xuxen xuxen hau dena zertan amaituko den; gauza batean, bakar batean baina ez nolanahikoan, baitzabiltza oker: nire erialdiko gorabehera eta egoeraz ari zarela, okerragorik eta arriskugarriagorik ezer ezin izan daitekeela diostazunean.
‎Egia bost baginela elkarrekin... Paul, berrogei urteko gizon mutur handi kotzilo bat baina langile porrokatua; Georges, ni baino bi urte gazteagoa, ezdeus batendako irriz kokorazka hasten zena eta gure ofiziorako zinez urrezko eskuak zituena; Silveira portugesa, lan zikin eta bortitzenak hari uzten genizkiona... Eta Pierre Philippe, aprendiz gaztea, putiko beltzaran fierra, ederki formatzen ari zena.
2018
‎–Ez zara ume bat baina ez ideializatu familia, gurasoak.
‎Baina zer traizio eta zer traizio ondoko, erantzun zion bere barne ahotsari, Jean Marc jada ez bazuen ikusten, ez bazen bere bizitzan kabitzen, bizi ere apenas bizi bazen, gizajoa?? Kontzientzia txar apur batekin baina kontzientzia txar hori gainditzeko gogo osoarekin, baietz esan zion Josuri, onartzen zuela berriz elkar ikusteko plana.
‎Biluzik, baina benetako Beire zen guztien begietara agertu zena. Belaunek dardara egin zioten istant batez baina gero irmo hurreratu zen agertokira, gurasoak albo banatan zituela, babestua. Baba izan zen txaloka hasi zen lehena.
‎Inork ez zekien Martinekin zegoenik eta, gainera, jakingo balute ere, inork ez zeukan haren telefono zenbakia. Lasaitasun moduko bat sentitu zuen istant batez baina berehala larritasuna sortu zitzaion, bakardadearen antzeko sentimendu bat. Bene benetan bere familia eta lagunak atzean uzten zituela sentitu zuen.
2019
‎Pagotxa hoberik ba al da? Norbaitek asma liezazuke bizitza bat, zurea ez den bizitza bat baina hanka egiteko balio liezazukeena. Badu, baina, osterantzeko interesgunea aireportuak.
‎Supituki etxea txiki gelditu zitzaion, hiru zabaltasunetara, hiriarenera, ibaiarenera eta zeruarenera irekiriko leihoa bera ere ate eskas eta itsu bat iruditu zitzaion, egia da ez zegoela lainorik, baita gaueko hotza freskotasun epel eragile bihurtu zela ere. Ez zen orduantxe izan, baizik eta lehenago, Raimundo Silvak pentsatu zuenean, Nola ote du izena, batzuetan gertatu egiten da, badugu pentsamendu bat baina ez dugu aitortu nahi, ez diogu konfiantza eman nahi, alboko pentsamenduen bidez islatzen dugu, kasu honetan, adibidez, emakumearen izena behin ere ez zela aipatu gogoratzea, Andre honek, esan zuen zuzendari literarioak, une honetatik aurrera erantzukizuna bere gain hartzen du, eta, zela heziketa faltarengatik, hau oso litekeena ez zen arren, zela urduritasunarengatik, berea eta orokorra, ez... Gogoeta hauen bidez Raimundo Silvak atzeratu zuen galdera zuzena, Nola ote izena, eta egin duelarik, ezin du burutik kendu, ordu hauen guztien ondoren, bere helburura iritsi balitz bezala, uler bedi esanahi arruntean, hau da, bidaiaren bukaera, desbiderapen ontologikorik gabe, bidaiariek esaten dutena, alegia, Iritsi naiz, zain daukaten guztiaren berri dakitelakoan.
2020
‎Hau da, ongizate Estatu sozialdemokratek, desfamiliarizaziorako politiken bitartez, emakumeek doako lanetan denbora gutxiago jardutea eragiten dute. Gainera, erregimen liberalean ez bezala, desfamiliarizazioa pribatizazioaren bidez gauzatu ordez, ongizate Estatuak lan publikoaren bitartez eragin izan du, hau da, desfamiliarizazioa merkantilizatzen du hein handi batean baina ez nahi eta nahi ez prekarizatu (esan moduan, geroz eta prekarioagoa da merkantilizazi oro Europan). Andersenek orobat erakusten digu Europa iparraldeko ongizate erregimenek (sozial-demokratek) askoz gehiago boteretzen dituztela emakumeak, erregimen mediterranearrek (Espainiak, Italiak, Greziak), kontserbadoreek (Alemaniak, Frantziak) eta (neo) liberalek (Erresuma Batuak, Estatu Batuek) baino.
‎Egun batean lanetik atera eta metroa beteenik zegoenean mutil gazte bat egokitu omen zitzaion atzean, ume bat ia ia, hamazazpi bat urte baitzituen. Zakila ipurdiaren kontra estutzen ziola iruditu omen zitzaion une batez baina, metroa jendez mukuru zihoanez, nahi gabe egingo zuela pentsatuta bakean utzi omen zuen. Gerritik gora tarte batekin omen zihoazen, bakoitza sabaiko barrari eskuarekin helduta.
‎Kofradiaren ostean aparkatutako auto baten motorra piztu zen. Espaloira begira zegoen eta argiek busti egin zuten une batez baina Kasianok ez zuen arretarik ipini. Autoa abian jarri zen, kalera sartu eta bere norabide bera hartu zuen, aldamenetik igaro eta zenbait metro aurrerago gelditu arte.
‎Interpretariek beren lana egiten dute. Ongi egin ere, geroko solasaldian ikusten ahal denez (ni ere interpretea izan bainaiz, beste maila batean baina, imajinatzen dut interpretazioaren top ak izango direla, barka komentarioak kontaketa orokorraren haria une batez mozten badu).
‎Beretzat mugitu zarela pixka bat ezkerretara, non kabitua izan dezan, harri zapala hain handia ere ez da eta. Eta, normaltasun horri jarraituz, ahots erdi lotsati batekin baina entzuteko bestean," zenbat denbora" edo halakoren bat esatea –eta benetan, zenbat denbora, hainbeste denbora, zenbat mila milioi denbora izan diren– nuke, nahita ere, ez garrasi ez oihu ez beste inolako adierazpenik egin. Eta, gainera, hain ondo ematen dio eguzkiak azalean.
‎Gambetta eta hondartzako pasealekua beterik dira, eta ondokoak, berriz, erdi hutsik. Soineko bat erosi nahi zuen denda ttipi batean baina dendariak ere nardatu du, eta azkenean erabaki du gibelera egitea.
‎Mesanotxean zuen mugikorra begiratu eta ordua ikustean altxatzea erabaki zuen. Gustura geratuko zen ohean beste ordu pare batez baina alabarekin egon behar zuen. Errudun sentitzen zen azken urte hartan, banatu zenetik hain zuzen, ez zelako alabarekin asko egoten.
‎Negar batean baina hitz egiteko indarra hartu nuen.
2021
‎Erabilitako logika matematiko zorrotz eta eztabaidaezin hura, halako ondorioetara iristen zenean, iraingarria gerta zekiokeen taldeko baten bati baina, jai hartan legez, itsaso lasai baten uhin harmoniatsuen kadentziaz esanda, Evitaren aurpegia Karibeko uharte bateko hondartza bustitzen duen itsaso gardena bihurtuta, ezinezkoa zen inork ezer txarto hartzea. Eta Bin izango zen ezer txarto hartzen azkena.
‎Etniak ez dira, ordea, paradisutik sortzen. Gure jatorria, gainera, euskaratik dator zati batean baina, bestetik, badator baita ere erakundeetatik. Hizkuntzaren zentralitatea herriak bere buruari aitortu dion zerbait da; herri honek antzinatik euskaraz egiten duela ikusi zuen eta, hargatik, euskaraz egiten zuen herria zela aitortu zion bere buruari.
‎Eta ahozkotasuna. Euskara da idatzizko hizkuntzen artean berrienetako bat baina ahozkoan zaharrenetakoa. Walter Ong ahozkotasunaren ikerlari ospetsuak esaten du gizarteak momentu batean erabaki behar duela lehenbiziko indarra ahozkoa ote duen edo bigarren mailan uzten duen.
‎Ordezko medikua dugu gaur. Atzerapenarekin doala erantzun du emakume batek baina ez dut inoren galderarik entzun. Beharbada ni heldu baino lehen itaunaren forma hartu duen kexa plazaratuko zuen norbaitek, eta putzu zulo sakon baten oihartzun forman heldu zaigu orain guztiok bagenekiena.
2023
‎" Luzapena izan zenuen lehen ere, eta noski, erabateko osatzeak(...) ebakuntza da aukera bat baina(...) ikerketek diote tratamendua jarraituz gero errekuperazioa(...) errehabilitazioa luzea eta gogorra izan daiteke baina zuk ez duzu(...) kontu handiz(...) astebetez behintzat oina inola ere lurrean jarri gabe eta(...) Akiles(...) Akiles(...) Akiles(...) Akiles(...) Akiles(...)".
‎Ez zuen gehiegi insistitu behar izan. Han abiatu zen, muda bakar batekin baina diametro ezberdinetako binokular, tripode eta kutxekin, urrun begiratu ahal izateko.
‎XX. mendeko kontzeptua dela esan liteke. Gure herri txiki edo hazitxoetan, kalea ez zena baserri izaten zen, baina hiriak zabaldu ahala ohikoa bihurtu zen kale artean geraturiko baserria, baratze koxkor batekin baina lursail handirik gabe. Halakoetan ez zen izaten behi azienda ez ardirik, baina bai oiloren batzuk eta etxerako porruak nahiz letxugak ematen zituen ortu zati bat.
‎Nola izan naiteke hain ahula? Berriz sartu da indarrez nire bizitzan, beste modu batez baina. Berarentzat nintzenari buruzko zalantzekin batera, beldurra sentitu dut, benetako beldurra, lehenbiziko aldiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia