2015
|
|
jateko zertxobait harturik, bere nebarekin batera irten zen bere aitaren etxetik, biak, Jesu Kristogatik burua moztuko zieten mairuen lurraldera joateko asmoaz. Eta Adaja ko atetik irtetean, zubian aurrera joan ziren, beren osaba
|
batek
aurkitu eta berriro etxera ekarri zituen arte. Mutilak bere burua zuritzen zuen, arrebak harrarazi ziola bide hura esanez (ik.
|
|
20 Nekazari bati gertaturikoa gerta dakiguke, eta ziur dakit hala gertatu zitzaiona; altxor
|
bat
aurkitu zuen, eta haren gogoan kabitzen zena baino gehiago izanik, edukiera txikikoa baitzen, altxorrarekin bere burua ikusi zuenean, tristurak jo zuen, eta apurka apurka hil egin zen nahigabearen nahigabez eta harekin zer egin ez jakiteak eman zion ezinegonez. Guztia batera aurkitu beharrean, apurka apurka hartatik emanez mantendu balute, behartsua izanez baino pozago bizi zitekeen, eta ez zukeen biziaz pagatuko.
|
|
20 Nekazari bati gertaturikoa gerta dakiguke, eta ziur dakit hala gertatu zitzaiona; altxor bat aurkitu zuen, eta haren gogoan kabitzen zena baino gehiago izanik, edukiera txikikoa baitzen, altxorrarekin bere burua ikusi zuenean, tristurak jo zuen, eta apurka apurka hil egin zen nahigabearen nahigabez eta harekin zer egin ez jakiteak eman zion ezinegonez. Guztia
|
batera
aurkitu beharrean, apurka apurka hartatik emanez mantendu balute, behartsua izanez baino pozago bizi zitekeen, eta ez zukeen biziaz pagatuko.
|
|
Nik neukan otoitz modua esaten jakingo ote nuen ikusteko liburu batzuk begiratuz,. Subida del Monte? deritzon
|
batean
aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ezin nuela ezer pentsatu otoitz modu hura neukanean; eta marra batzuekin seinalatu nituen zati haiek, eta eman egin nion liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea; baina hau ere gogor egiten zitzaidan, otoitzik gabe nire arima nola zegoen ordurako probatua nintzelako.
|
|
Horrekin batera letraduna bada, irabazi handi handia da. Baina hiru gauza hauek
|
batera
aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien beharra dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik, behar duguna egiten dugulako:
|
|
Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena
|
batera
aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako. Izan ere, hemen ongi letorke grazia orokorra eta grazia berezia zer diren aditzera ematea, asko baitira ez dakitenak?, eta nola grazia berezi honen bidez Jaunak nahi duen arimak ia ia begiekin ikustea, esaten denez, eta baita oker joango diren gauza askotarako ere.
|
|
Mairuen lurraldera joatea erabaki genuen, Jainkoaren maitasunagatik eskatuz, han burua moztu diezagutela. Eta uste dut nik, Jaunak gogoa berotzen zigula hain gazterik, handik edo hemendik bideren
|
bat
aurkitzen bagenuen, baina gurasoak izatea zela iruditzen zitzaigun eragozpenik handiena.
|
|
16 Gauza handia da gaixo batek gaitz hartaz zauritua den beste
|
bat
aurkitzea. Asko pozten da bera bakarrik ez dela konturatzean.
|
|
Lagunduko zidan pertsonaren
|
bat
aurkituz gero, poz pozik jartzen nintzen. Ni nengoen etxeko andre hark asko laguntzen zidan honetarako.
|
|
24 Alcalán zegoen eremutar bat agertu zen, eta emakumeak berarekin joan zedila eskatu zion, sekula inongo pertsonari halakorik esan gabe. Eta monasterio hau dagoen tokira iritsi ziren; han bera ozta ozta sartzeko adinako haitzulotxo
|
bat
aurkitu zuen. Han utzi zuen eremutarrak.
|
|
Badiotsuet, ene alabak, beharbada, hau gauza ezereza irudituko zaizuen arren, niretzat igaro dudan unerik txarrenetakoa izan zela, jendearen zalaparta zezenak sartuko balira bezalakoa izan zelako. Horrela, irrikaz itxaron nuen toki hartatik irteteko ordua; biaoa egiteko lekurik hurbil ez bazegoen ere, zubi
|
baten azpian
aurkitu genuen.
|
|
Guztiek esan eta esan egin zidaten burutu zedila. Eta horrela egin zen, lizentziadunak eskribau
|
bat
aurkitu baitzuen atean, Jaunaren agindua hartu zuela zirudiena, eta berarekin etorri zen, eta salerosketa burutzea komeni zela esan zidan, eta lekukoa ekarri zuen; eta aretoko atea itxirik, albistea zabaldu ez zedin (horixe baitzen haren beldurra), salerosketa burutu zen irmotasun osoz, san Jose aintzatsuaren bezperan, esan dudanez?, adiskide on honen ernetasun eta adimen argiz.
|
|
Ahaztu egin zitzaidan gure aitak moja bat aipatu zidala, kulturan jantzia eta beraren gogoko dohainak zituena. Ez dauka berrehun dukat baino gehiago, baina hain bakarrik daude eta hainbestekoa da premia, eta hasieratan dagoen monasterio baterako, har dezatela esan diet. Moja burugabeak ekartzea baino nahiago dut, eta hau bezalako beste
|
bat
aurkitu ahal badut, ez dut beste inor ekarriko. Jainkoarekin gera bedi berorren gorentasuna, ene anderea; ez dut nahi amaitzerik, ezta ez dakit nola noan hain maite dudan eta hainbeste zor diodan baten ondotik hain urruti ere.
|
|
Bera harriturik zen, baimenik gabe eta etxea utzita zihoalako. Esan biezat berorren aitatasunak zer dakien honetaz, eta frai Bartolome Jesusenaren arrastoren
|
bat
aurkitu ote duten.
|
|
Izan ere, penaz nintzen, haren gaixotasunaz jakitun nengoelako, baina ez haren osasunaz; ez du bere adiskidearen antzik esker txarreko izatean, hainbeste zeregin izan arren, niri idazteko ardura hartzen baitu, eta guztia dit zor, zorra esaten dena beste horrek askoz ere handiagoa badit ere. Berorrekiko ardurak atsegin zaion beste
|
bat
aurkitu arte iraungo dio, eta gero ez beldurrik izan, harro badago ere.
|
|
Asko zor diot. Berak etxe
|
bat
aurkitu digu, eta, Jainkoari eskerrak, erosi dugu honezkero (esan biezaio berorren jauntasunak aita errektoreari), eta oso ona, orain gaudenaren ondoan, toki onean. Diego Porras deritzan zaldun batena da.
|
|
3 Madriletik aita Nicolaok idazten dit, pertsona
|
bat
aurkitu duela, berari dion estimu handiagatik, ahizpa Maria San Joserenaren doteko berrehun dukat horiek jasoko dituena, etxe horretatik ordain-agiria bidaltzeko baldintzapean, eta, kobratzea atzeratzen bada ere, honekin kontentatzen dela. Nik zorion handitzat izan dut, eta horrela, mesedez, eskatzen diet hau iristean, dei diezaiotela eskribau bati eta profesa egina delako fede eman dezala, guztiz balioko izan dadin (hau gabe ezin baita ezer egin), eta bidal diezadatela gero ordain-agiriarekin.
|
|
Oraindik ez naiz izan harekin. Ávilara idatzi zidan gutun batean diost, han egon dadila, beste erremedioren
|
bat
aurkitu arte. Halaxe egingo da.
|
|
12 Samin handia ematen dit ama priore horren gaixotasunak, horrako oso zail baita beraren moduko beste
|
bat
aurkitzea. Berorrek egin beza tratamendu ona eman diezaiotela eta har ditzala gauzaren batzuk segidako sukar horrentzat.
|
|
Dirudienez, negozioa Joan Ovallerentzat lan
|
bat
aurkitzea da. Luisa de la Cerdak eta honen neba Fernandok egin behar zuten bitarteko Gaspar Quirogaren, Toledoko artzapezpiku berriaren, aurrean.
|
|
Bada, pixka bat sufritu behar dugu, Bera ikusteko gogoa dugula jakin dezan. Eta, maitasunez hartu eta berarengan edukiko duen arima
|
bat
aurkitzearren, guztia eramaten eta eramango duenez gero, arima hori izan dadila zuena. Izan ere, halakorik bat ere ez balego, Aita Betikoak arrazoi osoz ukatuko lioke gurekin geratzeko baimena; baina bere adiskideen hain adiskidea eta bere zerbitzarien hain jauna izanik, bere Seme onaren borondatea badakienez gero, ez dio oztoporik jarri nahi hain obra bikain eta Aitari dion maitasuna hain ongi erakusten duen hartan.
|
|
batzuetan gauza guztietatik oso askatua nagoela uste izaten dut, eta egiaz, proba bat agertzen zaidanean, halaxe nago; beste egun batean, hain lotua nago aurreko egunean, beharbada, irrigarritzat jotzen nituen gauzei, non ez baitut neure burua ezagutzen. Beste batzuetan, adorez beterik nagoela dirudi eta Jainkoaren zerbitzuko zerbait denean, ez nukeela atzera egingo; eta proba egiterakoan, halaxe nago [adoretsu] gauza batzuetarako; badator beste egun bat eta dut izaten adorerik ezta Jainkoagatik inurri bat akabatzeko ere hartarako eragozpenen
|
bat
aurkituko banu. Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz, hitz bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako.
|