Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Ivanek txokoren batean atzemandako giltzarekin atea zabaldu, lasterka sartu zen korridore ilunean. Xanek ez zuen deus ikusten.
‎Ivan eta Xan pixka batean aritu ziren, alfonbran eskua poliki pasata, orratz buru ttikiak atzematen. Amatxi zaharraren besaulkiaren azpian azazkalak mozteko tresna txiki bat atzeman zuen Xanek. Amaitu zutelarik:
‎Osterantzean, notizia haren azpian, hizki txikiagoetan, beste titular batek honela zioen: " Poliziak beste arma biltegi bat atzeman du"; eta, haren azpian: " Gobernuak arma guztien ematea exigitzen du".
‎Xan barraraino heldu zen. Asko ziren txaketa beltzak, hala ere tokitxo bat atzeman zuen barraren izkinan. Gizon haiek, gehienak behintzat, Xan bera baino aise handiagoak, aise sendoagoak ziren, edonola ere Xan, kikildu gabe, ukondoaz ondoan zuenari bultz pixka bat egin eta, beso biak barra gainean ipini zituen, toki zabalxeagoa eginez.
2001
‎Joanes borroka politiko guztietako gizkei plazaratu zen, manifestaldietan banderolaren ekarle, lelo bizien errepikarazle, megafonia sorbaldan eta banatzeko agiriak ahurrean. Lau egunez halaber polizia judizialaren egoitzetan gatibu egon zen, bere aitaren etxean arma gordagi bat atzeman ziotelako. Ikerketek gero frogatu zuten fusila eta dinamita puska busti haiek bigarren karlistadaren denborakoak baino ez zirela.
‎–Baditut bi beroki armairuan, baina beste erosoago bat atzeman nahi nuke nonbait!
2004
‎Hantxe berean, burdina zahar bat atzeman zuen Sakik.
‎sorbalda zabalak, musu belarri izugarriak; ahotik lerdea zeriola, zapatilla erdi erantzita eta galtzerdirik gabe, orkatilan zauri gorria. Egin zizkioten galderei entzungor, zuzen barrara jo eta, bertan bokata txiki bat atzemanik jan egin zuen mokadu batean; hura irentsi eta:
‎Lañua ere heldu zen astoagana baldarka eta basta zorroan begiratu eta Tomasen jertse zaharraz gain poltsa bat atzeman zuen, eta noski Pelloren poltsa zen, Pelloren bakailaoa, eta Tolok esan zuen: " Merkea zagok, ba, bakailaoa!" eta orain ezkero Pellok batean gezatzen jarri zituela bizarrak, bitartean Erdoi astoari kokospean ferekak egiten ari zitzaion eta, astoak eskua lamizkatu zion.
‎Lañuak hurrena, ostatu kanpoan enbor batzuen gainean lo gelditu zen eta, astoaren arrantzekin iratzarririk, zabar jaiki eta, haren basta zorroan Tomasen jertseaz, Pelloren bakailaoaz eta Erdoiren gorroaz gain, orujo botila bat atzeman zuen. " Gehiegi edan diat!" esan eta, lo segitu zuen.
2005
‎Bera bezala lau hamarkada beteak zituztenentzat ez zen deus, herritik joatea salbu eta hori eginez ere ez zen ezer segurtatzen. Zena zela, eta horrek izpiritua arintzen zion, nagusiaren eta sindikatuen artean hitzartu likidatze egitarauaren arabera hogeita lau hilabete bazituen lan baten atzemateko. Ez zen presatua.
‎Zainen tentsioa jabaltzeko, tropako gainerakoak herri behere hartan alhan zebiltzan poallak harrapatzen jostatzen ziren; oilanda gazte bat atzeman, lumatu, tripatu, erre eta bazkaldu zuten han berean, data ondoaren malda zekenean.
‎Alha tokietara heltzean, beti jestu berak bihurdikatzen zituen Peterrek: ur xirripa edo putzu bat atzeman, arroka arteko itzal bat, suerte gehiago zeukanean zuhaitz bat, eta han eraikitzen zuen oihalezko etxola, eskumenean zeuzkan ekaiekin. Lekuaz jabetua zela irizten zuenean, debaldezkoak bailiran, puskak lurrera aurtikitzen zituen.
‎Negarra begietara jauki zorian zeukan, berriz, Frantxuaren atarira heltzean. Gutun azal bat atzeman zuen kisketan dilindan: ama, hara giltzak, sar eta etxean bezala egixu idatzia zuen mutikoak.
‎Haurrak preso zeuzkaten familia kideek eta presoen sustengatzera bezain horditze on bat atzeman eta neska zenbait" altxatzera" gerturaturiko multzo gotorreko zintzur zabalek mailuka segitzen zuten. Edmeak orduan populua aztertzen zuen:
‎Negarra begietan nian. Emazteak erosteko ohitura zeukan Valda pastila ontzi azal bat atzeman eta han egon ninduan, dardar, ahalke eta begitartea lurrera.
‎Edo inozotzat har ez nintzan. Takilla ireki nuelarikan ohar bat atzeman nuen, betiko gisaz atearen zirritutik sartua. Bagoien baskulan halako tenorean, Eustakiok beti leku berezitan biltzeko usarioa zeukan garai hartan.
2006
‎Gero kanuto pare bat pasatzen ziren, eta geure gisako zoriontasun bat atzematen genuen.
2007
‎– Iparraldeko lau euskaltzain galdu zirela jakinarazi zenidanean D’Amou jauna, ez bat ez bi, Iparraldeko euskararen egoerak sor ditzakeen zinkurina guztiengatik, lanari uztartu nintzaion. Papertxoz papertxo ikasi nuen, genuen erantsi beharrean aurkitu nintzen Carmenen so laztana dastatzearekin, ikasi genuen giltza bat atzeman behar genuela eta gizonak Bilbon eratorrian higatu zirenez, Bilbora zuzendu nintzen.
‎Talde alegera zitekeen, itxuraz beti elkarrekin eta elkarren ondoan ibiltzen zirelako. Bat atzeman eta laurak atxikiko nituela, espantuka lehertu nintzenean, Carmenek ene iunfa jabalarazi zuen:
‎– Uste duzu, orain errekuperatu baitugu hondarrean, guk dugun maletaren zabaltzeko giltza Santa Engrazia kapera horietarik batean atzeman dezakegula. Non aurkituko ditugu?
‎– Hilotz bat atzeman dute langileek Santa Maria katedralaren sarrerako harrietan gorderik.
‎– Hilotz bat atzeman omen dute beharginek goizean.
‎Atea zabalik, zangoak kanpoan, gizaseme bat atzeman zuen gibeleko jarlekuan etzanik eta, halako batean, automobilaren barnetik zetorren ahotsak, ortotsaren pare, El sielo cubre, la tierra sostiene erran zuen izadiaren sorrera kontatzen hasteko gisan. Inguruan ez zebilen inor, eta berarekin ari zela atera zuen Migelek ondorio.
‎Hainbat ibilgailu harrigarri zeuden ikusgai, hala nola Camilo Cienfuegosek gidatu ohi zuen aireplano koxkorra, Fidel Castro eta bertze guziak Mexikotik ekarri zituen Granma izeneko yate txipia, eta Ernesto Che Guevararen motorra. Inguruan, kalaxnikof bana besoetan arretaz beha, olibaz jantzitako soldaduek zernahitarako prest irudi zuten eta, itzalezineko su lama bizi bat atzematen ahal zen zizeka bazterrean.
‎Ez zuen baztertzen berriz etorri behar izatea. Urrunean geltoki bat atzeman zuen eta, zorionez, bere hotelera zeraman ibilbidearen zenbakia ageri zen seinalearen goiburuan. Ainhoak edozein unetan deituko ziola pentsatu zuen autobusean zihoala.
‎Automobila zegoen lekura heldutakoan, ez zuen inor ikusi bertan, eta bidean gurutzatu ote ziren pentsatu zuen hasmentan. Gero ukondo bat atzeman zuen Chevroletaren azpian ageri, eta egoera larria zela iruditu zitzaion. Oin bi ikusi zituen mekanikariak motorraren aitzinean eta, adiskidea ezagutu zuelarik, kanpora jalgi zen fite.
‎Antigoaleko gramola dotore bat atzeman zuen zoko batean. Izenen arabera, bertako taldeak ziren gehienak; ez zuen Antonio Machin bertze inor ezagutzen.
‎Erretiratzeko asmoa zeukan, baina Maleconetik hurbil, neonezko kartel bat atzeman zuen pizturik, eta azken tragoaren gutizia egin zitzaion. Eragozpenik ba ote zuen galdetu zion badaezpada gidariari.
‎Toalla zuri handi batean bildurik zetorren, orrazia eskuan. Geratzen zen xanpain tanta bat botilan eta, kopa eskaini ziolarik, irakasleari amorru hondar bat atzeman bazitzaion ere behakoan, onetsi egin zion gonbita. Edaria berarekin zeramala sartu zen berriz ere bainugelan eta, orrazten ari zela, irria harrapatu zion Migelek ispiluan.
2009
‎Bigarren aldian gurdian ekarri zitean, izeia baino luze eta tenteago. Tolosan hil zutela besterik ez genian jakin; Tolosan hil zutela eta Fernando Arrospide deitzen zen pesetero mukizu batek atzeman zuela hilerrian. Geroztik esan izan zidatek, mandatu bat egitera bidali zutela herrira.
2010
‎Oliveirak ez zuen okasioa alferrik galdu: mordoxka bat atzeman zituen eta jakaren patrikan sartu.
2011
‎Baina gozatzen ari zela zirudien. Zergatik eta txirrindulari bati Celesemine txute bat atzeman ziotelako. Hori zen beretzat ikerketa kazetaritza.
2014
‎Mitrallusa oratu du. Distira ttipi bat atzeman du, kasko batena menturaz. Tiroka lotu zaio eta aldi berean granadak jausten hasi zaizkie errekarat.
‎Berriz errekaren zola zapaldu duten arte ez dira ohartu Etien galdu dutela. Kapitain batek atzeman du haren gorpua largabistarekin, obus zulo batean, eta idazkariari erran dio hildakoen zerrendan emateko Etien Bonnat, bi n rekin. Erotu bezala da Luro, entseatu da errekatik jalgitzen gorpuaren ekartzeko, baina bi soldaduren artean menderatu dute azken buruan, eta, erizain batek lasaigarri bat emanik, igorri dute pausurat, zainak sosega ditzan.
‎Lurok eskerrak ematen ditu baduten tabako funts berri bat. Bart gauean beilan zela, soldadu aleman batek atzeman du Ganix gibeletik, eta lepoa egin dio; zerri bat odolusten den ber gisan kalitu du eta bet betan finitu zaizkio onddoen biltzeko esperantzak Ganixi. Eskerrak Bernat Agirrek garaiz atzeman duen botxe tzar hori, ganibeta sastakatzeko urdailean.
‎Goizaldeko lauretan lotuko dira guziak. Herronkan jarririk bata bertzearen ondotik, su hegirat sartuko dira, herrestan, erreka arteetako lohiak oro bilduz jauntziekin, eta uros soldadu alemanen batek atzematen ez baditu bidean. Oren pare bateko bidea egin herrestan eta erreketarat sarturik zutituko dira berriz.
‎" Suntsitu ezazu paper hori!", zainartu zaio Etxandi. " Aitzindariren batek atzemanen balu!
‎Aitzindariren batek atzemanen balu! Ez dakit zer eginen lizukeen!".
‎Lanak eta manuak ez dira desagertzen pausuan halere, martxak egin behar, armak garbitu, gimnasia egin, ikasgai berriak hartu... Baina, batez ere, ostatuan kartetan eta edanean aritzeko egunak dira Maizykoak, arrautza, arrain eta arno xuriz bazkaltzekoak, emazteei bularraldeak igurztekoak, granadekin arrantzan egitekoak, pilotan aritzekoak horma zaharren bat atzemanez gero. Soldaduen iritziko bizkorregi finituko dira egun alegera horiek, halere.
‎" Badakizu, betiko kontuak". " Amerikano jaun bat atzeman dutela mugan, abantzu bi mila liberarekin urretan". " Ez badakizu, debekatua da urrea ateratzea Frantziatik".
‎Horregatik, estonatuak dira guziak, ikusiz eta Helene Bordagarai ez dela heldu tenorean gaur arratsean. " Eritasunen bat atzeman izanen du". " Bitxi da abisurik ez igortzea ordea".
‎Amatxi Katerina eta Aitatxi Tomas sardeekin, ilobasoak arrasteluekin, belarrak harrotzen ari dira Ziburuko pentze batean, hobeki lehor daitezen. Azkainerat heldu den buhame komediante arrotz aldra horri buruz solasean ari helduak, sugandila bat atzeman nahian lotu dira ilobasoak. Azkaineko pilota plazan zuloak egin, txapitula ezarri eta herri guzia inarrosi zuten buhame horiek, beren zinbal, atabal, tronboi eta turuteriekin; herriko haurrak arranguraz, ezin jokatuz pilotan.
‎Jean Salaberrik ere ez du etxekoen berririk gaur, eta arratoi ehizara emana da, Josephekin eta bertze hiru soldadurekin. " Arratoi baten atzemateko bortz gizon, alafede!", zirikatu ditu Xantiago Fourcadek. " Ausiki egiten baitu kotxino horrek".
‎Piztu du pospoloa Denisek, eta lauko batean abiatu da lasterka. Bizpahiru minutu baino ez ditu gordegiaren bat atzemateko. Haitz batzuen gibelerat heldu denarekin batera sartu dira Gixuneko elizako ezkila hotsak harrobi barnerat.
‎Eta, bistan dena, gauez du egin bidea. Jakesek baditu oren batzuk, beraz, arrantzarat joateko adiskideekin, pertola eta mahungak harturik azkeneko xarboren bat atzematen entseatzeko. Xantzarik bada, taloaz gainera izanen du bertze apairurik ere gauean.
‎ez dabilen erloju bat atzemateko ikaraz
2015
‎Oihan hegi bat, zelai, larre bat atzematea eta zangoak han landatzea. Hantxetan oinutsik jartzea, belardian, behatzak lehertuz belar trinkotan, artekak oro bete arte, mundua oinpean eta burua ortzi mugan.
‎Titi eroriak, aldartea bezain adoregabetuak. Zantzuren bat atzeman nahi makur hori. Orban batzuk.
2016
‎Bolondresek bi ontzitan egin zuten itzulera. Eta biotako bat atzeman egin zuen Almirante Cervera destruktoreak. Bertan zihoan Aitzol idazlea.
2020
‎“Teilatura, benetan? ”, ezin izan diogu tentazioari eutsi, atera gara Merline eta biok, berak kafea prestatzen digun bitartean. Madrilgo beste ikuspegi bat atzeman dugu bertatik, eta baita altuera horretan beldurra sentitu ere. Teilatuko tximinia guztiak kolorez pintatuak daude, “zuk egin duzu? ” galdetu dio Merlinek, “bai” Alfredok, beste azalpenik eman gabe.
2021
‎kedar usainak biltzen zituen gauzak eta sutondoan metatzen ziren paperak eta buxkaz bete saskiak. Erortzear, burtzoro olde latza jasan eta aulki bat atzeman zuen jartzeko. Eskua kopetara eraman zuen.
‎Beste paper sail bat atzeman nuen. Harritu nintzen.
‎Denborak zinez aldatu ziren, lauzpabost hamarkada lehenago, langile horiek ezkondu gabeko amen umeen bila zebiltzalako fama azkarra zeukatelako. Etxez etxe ibiltzen ziren eta haurra abandonatzera behartua zen neskatxa bat atzemanez gero, berenganatzen zuten legalki, adopzioan proposatzeko gero. Bitartean, Charles Dickensen nobeletako giroko umezurztegietan atxikitzen eta bortizki hezten zituzten.
‎Banukeen beste egitekorik: batetik, gaua trankil pasatzeko leku bat atzeman behar nuen eta, bestetik, kopetako lanpararekin Maialen Barrenetxeak utzi zizkidan paperak arakatzea eta beraietan logika bat zehaztea zegokidan. Ez zen lan makala.
‎“Altsasuko dermio batean, hemendik zazpi kilometrora, Aitzgorri hotela dagoen tokian, Zegamarako gurutzean (muga gorago dago), han hil zuten Olaztiko bat, Miguel Miquelez deitzen zen bat, eta han utzi zuten. Igande batez atzeman zuten tabernan, Miguel Miquelez han baitzen borrokalarien aitarekin kartetan jokatzen, eta iritsi ziren boluntarioak, eta esan zioten: ‘Miguel, jaitsi’ Jaitsi zen eta etxe aurretik pasatzean esan zien:
2023
‎Hori ere lan bat da. Sentsibilitate honekin lan egiten duen jendea behar dugu, baina sentsibilitatetik ez duzu jaten, orduan, sistema bat atzeman behar da hori laguntzeko. Prekaritatearen harira:
‎Entzuketak iritsi zaizkionetik, asaldatuta dago barnetik, kristalezko bolari begira etorkizunak zer ekarriko duen deszifratu nahi duen aztia bezala. Loitegik ordenagailuaren teklatua ibiltzen du, eta zaharrak beste pertsona batekin duen solasaren zati bat atzeman du.
‎Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du: Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute. Parean begiratzea hobe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia