Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2001
‎Nabarmenegia izan ote da. Berez ohartu ote da laguna, bere begiradaren bat atzematean malekoian, edo beste batek esanda jakin du. Eta batez ere, Arantxa ere ohartu ote da bere pausoak jarraitzen ari dela.
2002
‎Eta irri aztarren bat ezpainetan, neskaren begietako lainoak altxatzera egin balu bezala, une labur batez. Irri bat baitzen, nik segundo hamarren batean atzeman nuena eta irri guztiak baino gehiago balio zuena. Ezinezkoa gertatu egin baitzen.
2003
‎Bera izan zen berriro pentsamenduen haria eten, irribarre triste bat egin, niri masailean laztan labur bat utzi eta alde egin zuena. Edalontzi hondarrean geratzen ziren jela apurrei eragiten nien bitartean, Monikak lehen bezain maitagarria izaten jarraitzen zuela esan nion neure buruari eta, haren irribarrean tristuraren itzalen bat atzeman nuelako edo, bikote berriarekin ez zela erabat zoriontsu erabaki nuen.
2006
‎Han jo eta hemen jo, gibelerarazi genituen. Gure oinezkoek ibi bat atzeman zuten noizbait. Ehizaldi bilakatu zen borroka.
‎Arrazoi anitz, beraz, neure burua etxeko ikusteko. Hala ere, ezin uka arrotz aire bat atzeman niola. Zuberoan ez zitzaidan halakorik gertatu, bertze errege baten lurra izan arren.
2008
‎Horrela, buruzagiren bat ordezkatuz alegia, formazio hitzaldi eta ikastaroak ere eman zituen. Egun batean, ordea, alderdikide talde bati hitz egiten ari zela, zaratak eta kolpeak entzun ziren kanpoan eta guardia egiten ari ziren bi gazte sartu ziren aretora, bera imitatuz zebilen tipo bat atzeman zutela esanez. Aretoan zeudenek han bertan jipoitu nahi izan zuten ustezko imitatzailea.
‎–Ez da adinaren kontua, gauza bera gertatzen zait gazteekin ere. Bidea aurkitzen duzu, gainditzen duzu ataka estua, eta lehen abaroa eta atsedena aurkitzen nuen lekuan, orain amildegi bat atzematen dut, ezereza. Dena bertan behera utzi eta herioan ihesi abiatzeko gogoa ematen du batzuetan, exajeratu zuen.
2009
‎Hara, azkenean bat atzeman zidaten.
‎Bestalde, grabazio berri bat egiten atxilotzen den pertsonak are zigor gogorragoa jasoko du. Modu berean, etxe partikular batean atzemandako grabazioa Lege Nagusi hau indarrean hasi eta gerora grabatuta dagoelako zantzuak ageri badira, bikoiztu egingo da zigorra.
‎Apezpikuz eta kardinalez ez zen gaizki hornitua erregeren ingurua, baina bakar batek ere ez zuen kontrako solasik atera. Haiek ere ilun aire batek atzeman zituen, bertze guztien hein berean, noble printzipaletatik haste, azken mutil edo neskatoraino. Atx egiteko artean, belus eta saten beltzez, kapelu bele lumaz apainduez eta atxabitxizko jipoi leinurutsuz bete zen Lyongo errege jauregia.
‎–Gaurkoz, ostatu on bat bilatuko dut niretako eta nire gauzendako. Bihar, hotel bat atzeman nahi nuke. Eroso ibili nahi dut Parisen eginen dudan denboran.
‎–Puta espainol bat atzeman behar izan duzu, ohean zure mintzairaren eztia aditzeko?
2010
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat, haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena, edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena?, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukaldean edo lorategian, eta batean. Egun on, Gabi?
‎Helenaren aurpegia ere, irudi idealizatu bat, abstrakzio bat ia, osotasun baten barruan atzematen nuena, ez baitzen aurpegi bera jada, ene beste begirada hartan aurpegiaren zatiek hartu baitzuten indarra, xehetasunak muinari nagusitu balitzaizkio bezala:
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat —haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena... edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena—, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukal... halaxe esaten zidan, bai, euskaraz —lehenengo zailtasunaren aurrean, hala ere, gaztelerara jotzen genuen automatikoki—, bazekielako nik euskara ikasi nahi nuela, eta nik, orduan, ukitu gabe maite nezakeelako sentipena neureganatzen nuen... nire izena haren ahotsean entzuten nuenean puztu eta puztu egiten baitzitzaidan neure birika bakarra, bi biriken tokia hartzerainoko puzte etengabean, musikaren edertasuna eta edertasunaren musika —Mozartena eta Händelena, Chopinena eta Beethovenena— Helenak ahoskatutako bi nota haietan laburbilduko balitz bezala:
‎Helenaren aurpegia ere —irudi idealizatu bat, abstrakzio bat ia, osotasun baten barruan atzematen nuena— ez baitzen aurpegi bera jada, ene beste begirada hartan aurpegiaren zatiek hartu baitzuten indarra, xehetasunak muinari nagusitu balitzaizkio bezala: Helenaren begi berdeak, katamotz batenak ere izan zitezkeenak; haren ezpain hezeak, masusta gorrien margoa zutenak, bai, baina masusta beltzen zapore eztia zutenak, ausaz; haren hortzak, marfilezko dorreak miniaturan, Bibliako kanturik ederrenaren berrargitalpenean...; badakit, bai, irudi haiek guztiak nekez etor zekizkidakeela burura txistua jotzen nuen bitartean, baina nizuke, aldi berean, une hartan sentitu nuena beste era batean adierazi, Damaso, egoera berri hartan gorputza bainuen planeta, eta arima satelite, mundua —ene mundua— bat batean irauli balitz bezala; tentsio hartan, behin baino gehiagotan nabaritu nuen neure burua porrotaren ertzean, txistuari eutsi ezinik... nota batean edo bestean huts ere egin nuen, egia esan, nahiz eta tentsioak berak lagundu zidan azkenean hil edo biziko une haietan biziaren alde egitera eta eutsi beharrekoari erori gabe eustera; minutu bat izan zen, sutsua, intentsua, azken ezin hobea izan zuena, Helenak airean iltzatu baitzituen bi besoak, bi edo hiru segundoko geldialdian, eskuan zeuzkàn sagarrak erakusten zizkidala; eta, hala ere, geldi zirudien arren, Helena ez zegoen geldi, arnasestuka baitzegoen, eta arnasak bularrak igo eta jaistarazten baitzizkion, gorputzaren dantza bukatu ahala bularrek beste dantza bati ekin baliote bezala, dantza biluziago eta basago bati, ene txistu hotsei Helenaren arnasaren musika haragizkoa zerraiela; ahoa zabalik zuen, eta bi atal gorriz osatutako fruitu ezohiko bat zirudien:
2011
‎Neska ezagutu nuenean hasi nintzen erretzen. Hasieran, mingaina ahoan sartzen zidanean batez ere, halako zapore mingots eta erre bat atzematen nion, desatsegina gertatzen zitzaidana, baina nik ezin izaten nuen protestarik egin, ahoan bi mingain dituzula ezer esatea zaila delako, batetik, eta erabat maitemindurik nengoelako ere bai, bestetik. Higuin moduko hori gainditzeko hasi nintzen erretzen, eta geroztik tabakoaren zaporeak neskarena ekarri izan dit gogora.
‎Gortina berriak enkargatuta daude. Leihoak biluzik ditut eta auzoko emakume bat atzematen dut maiz niri begira. Azken aldi honetan berak ere gortinak alde batera bilduta jarri dituela ohartu naiz eta pare bat aldiz etxean barrena biluzik zebilela iruditu zait?, esan nuen eta isilik geratu nintzen, bidea galduta bezala.
‎Burua tente dudala ibiltzen naiz, noski, baina inor begira ez dudala seguru dakidanean, mendian esate baterako, pitin bat makurtuta ibiltzeari atsegina hartzen diot, bi belaunaldi lehenago nire arbasoek egingo zuten eran. Tarteka lurrari atxikirik bizi den baserritar bat atzematen dut neure baitan eta beharbada horrek ematen dio nire izaerari sendotasun moduko hori, batasun bat, lurretik urrunduta bizi diren emakumeei exotikoa eta beharbada erakargarria iruditzen zaiena. Baina ez nago seguru, nik neuk ere askotan izaera mugikorra dudala ohartzen bainaiz, irmotasunik gabea eta aldaketari emana.
‎Ospitalera iristeko zorian zeudela, berokiaren barruan gordetzen zuen liburua atera eta ea gordeko al zion galdetu omen zion. Erizainak ez zuen zalantzarik izan; bere poltsan gorde omen zuen eta, geroxeago, ertzainek ea idazlearen eskuetan liburu bat atzeman al zion galdetu ziotenean, ezetz erantzun omen zuen; egia esan, gogoratu ere ez omen zen egiten bere poltsan gorde zionik, berak maitasun historiari bueltak ematen jarraitzen baitzuen. Ederra iruditzen zitzaion, aspaldikoa, pelikula zaharkitu batekoa, eta berak ere gisa horretako maitasun bat bizi nahi zuela erabaki omen zuen, sexurik gabeko maitasun bat alegia, baina aldi berean pasioz betea?, irakurri nuen.
‎Hego eta Erdialdeko Ameriketako independentzia prozesuak gainbegiratuta, arreta pizten digun auzi bat atzeman dugu. Espainolen eta gainerako kolonizatzaileen ondorio lazgarriek genozidioaren zigilua daramaten moduan, independentzia lortu ondorengo kreoleen jokabideak etnozidioaren ezaugarria darama itsatsita.
‎maisu maistrek bretoieraz harrapatzen zuten aurreneko haurrari ematen zioten hau. Eskuan zuenaren lana zen ikaskideen artean halatsu ari zen beste bat atzematea, hala baino ez zuelako arintzen izua. Aste hondarrean, hemen eraztunarekin bezala,, sinboloa?
‎André argazkiak ateratzen hasi da. Balio periodistikorik ez badute ere, edertasun printzaren bat atzemateko asmoz. Aldamenekoak kasu askorik egiten ez badio ere, hizketan jarraitu du Anttonek, paisaiak garai bateko oroitzapen gordeak berpiztu balizkio bezala.
2012
‎Izerdia tontorka zerien nire poro guztiei, eta anpulu handi hotzetan geratzen zitzaidan kopetan itsatsita. Ezjakitearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan azkenean, eta arduraz mugitu nintzen aurreraka, luze luze besoak eta begiak beren zuloetatik atera beharrean, argi izpi meheren bat atzemateko itxaropenaz. Zenbait urrats egin nuen modu horretan; baina beltza eta hutsa zen oraindik dena.
‎bapo armaturiko ontzi pirata batek atzeman gaitik.
‎Opari gisa, guztiak bere dendako produktuak eman zituen, alegia: sei kaxa jujuba, rakahut poto bat osoa, hiru lurrontzi malbazuri ore, eta, gainera, apal batean atzeman zituen azukre gardenezko sei makila. Bataioko arratsean, afari handi bat izan zen; apaiza han aurkitzen zen; berotu egin ziren.
2013
‎Baina ez nuen kristalik jo. Teilatuan aurrera jarraitu nuen harik eta leiho ireki baten gainetik begiratu eta mahai baten bueltan gazte talde bat atzeman nuen arte. Leihoa irekita zegoenez, zelatan geratu nintzen entzuten.
‎Bere begiradari sukar puntu bat dario. Konbentzituta dago ohearen gainean trostan, beste behin ere urruneko zorionen bat atzemango duela. Bere fedeak hunkitu egiten nau.
‎Gehienak bakarrik bizi den jendea omen dira. Hala kontatu ohi dit emazteak, eta nire kontra estutu ohi da ohean hori esaten duenean, nigan balio handiko altxorren bat atzeman balu bezala. Bere kontakizunaren arabera, apartatu berriak dira asko, eta arima herratuak bezala dabiltza beste bikote baten bila.
‎Agerrek aire ezagun bat atzeman dio, ez jakin nondik: kapa blaituak estaltzen dio bisaia.
‎Baina mertzenarioak bakarrik ez, poliziak ere agertu ziren gerra zikineko pasadizoetan nahastuta. Esaterako, Bilboko Brigada Politiko Sozialeko polizia bat atzeman zuten Miarritzen, 1975eko maiatzean, errefuxiatuei buruzko informazioarekin eta armekin. Preso atxiki arren, aske utzi zuten.
2014
‎Une batez aurpegira begiratu zion gizonari, eta kezka keinu argi bat atzeman zion ahoaren ertzak pixka bat beheratzean.
‎1987: Alcala Mecoko espetxean, poliziak arma bat atzematen du Antton Troitiño presoarentzako pakete batean. Haren bitartez ihes egin gura omen zuen, epailearen aurrera eramaten zuten eguna aprobetxatuz.
‎Helikoptero batekin, Ocañako kartzelatik, besteak beste, Jose Miguel Latasa eta Iñaki De Juana askatzeko plan bat deskubritu dela zabaltzen du prentsak. Informazioek diotenez, Ocañako kartzelatik idatzitako gutun bat atzematean izan zuen poliziak saiakeraren berri.
‎Mikel Strogoffekin eta beste hainbat gatiburekin batera, Harry Blount eta Alcide Jolivet eraman zituzten halaber kanpamentu tatariarrera. Bazekien haien bidelagun izandakoak itxitura hartan zeudela preso, batera atzeman zituzten-eta telegrafo bulegoan, baina, hala ere, ahaleginak egin zituen haiengana ez hurbiltzeko. Bost axola hari, memento hartan behinik behin, berari buruz zer usteko zuten Iximgo gertakizunaren ondotik.
‎Eta berak ez zeukan armarik. Miaketa batean atzemandako borra luzagarri bat besterik ez zeraman. Ez zekien arma legala ote zen Frantzian, baina harekin moldatu behar.
‎–Paradisen xiringak aurkitu ditugu, baita botila bat gasolina ere, koronelak kazetarien zurrumurruak baretu arte itxaron zuen?. Klubeko gela batean, Oliveiraren gauzen artean, Nafarroako monumentu megalitikoei buruzko gida bat atzeman dugu. Liburu horretan, gorpuak agertu ziren hiru zutarriak markaturik daude zirkuluekin.
2015
‎Tarteka marteka iristen zitzaidan lurrin berezirik, malbazuriarena, jasminarena, txilarrarena, usain isil eder bat, baina gero atzera desagertu egiten zen, eta hezearenak hartzen zuen gain, denean hezetasunaren sunda beltza, beldurgarria. Apurtxo bat gehiago itxaron nuen, ea beste zantzuren bat atzematen nuen, zerbait argia, erabakigarria. Baina, ez.
‎IK bere eztabaida propioetan sartua zegoen, ordea, eta ez zion sekula proposamenari erantzun. ETAko kide bati atzemandako txosten batean dator kontakizuna: –ETAk 90eko hamarkadan estrategia nazional berri baten aldeko apustua egin zuenean IK erakundearekin harreman ildoan sakontzea erabaki zuen.
‎5 2007ko ekainaren 21ean, Guardia Zibilak ehun kilo lehergai zituen kotxe bat atzeman zuen Andaluziako herri batean, Ayamonten (Huelva). Uztailaren 2an, Frantziako Poliziak ETAko hiru ustezko kide atxilotu zituen Donibane Garazin, 165 kilo lehergailu zeramatzatela.
‎Elkarlana mugimenduan eragindako desadostasunak ez ziren oharkabean pasa ETArentzat ere. Erakunde armatuko kide bati atzemandako dokumentuan irakur zitekeen AHT Gelditu! Elkarlaneko, pertsona erreferentzialek, ezker abertzalekoak barne?,, haurtxo erretxinduen antzera?
‎dago datatua txostena, apirilaren 19an. Txostena ezaguna izan zen bere garaian, ETAko kideren bati atzeman baitzioten, eta prentsara filtratu. Gainera, Juan Maria Atutxa Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak kopia bana bidali zien ETAko preso guztiei.
‎Ondo atera zitzaidan kopla eta puzten hasia nintzen. Ustekabean, paretik zetorren begirada jeloskor bat atzeman nuen neure gainean. Anjelmari zen orain Marta eta biok zeharka zelatatzen gintuena.
‎Denbora guztia burua altxa eta atzera begira ari da. Xk, berriz, beste kartel bat atzeman du urrutira.
‎Bera konturatu gabe hurbildu naiz, sastraken babesean. Ezkutalekutik begira begira egon natzaio; bera dela guztiz ziurtatuko zidan xehetasunen bat atzeman nahi nion. –Marca?
‎Fiskaltzari uko egitea, ez da alferkeria. Behar bezalako txitxarro bat atzematekotan, gogor egin behar duzu lan, erotzeko moduan lotu liburuari. Liburuaren funtsa azaltzekotan, edo liburuak zelan argi dezakeen ezustean zeure bizitza zehaztekotan, liburua oso maiz irakurri behar da, liburuan hobeki murgiltzearren droga jakin batzuk erabili, liburuan burua galdu.
‎Horixe duzu txitxarro bat atzematea. Epaile aldarteak, ordea, bidea eragozten die halako txitxarroei, txitxarro izan zitekeena txurro baitu bilakatzen.
2016
‎Tsunamia prestatzen ari zen, bai, baina horretarako gizon traidore bat atzeman behar izan zuen. Ate guziak joka aritu ondoren, begiko zeukan morroi inoxente hordia morroitzat aurkitu zuen:
‎Abere guziak, sar lerroa ezin osaturik, guduka hasi ziren, sasi abereek ahulagoak hozkatuz eta atzaparkatuz, narrastiek ondokoak erasoz eta pozoindatuz. Ugaztun baretsuak, ahal bezain fite arkako ihesbidea harturik, hirugarren solairuraino igo ziren, babesleku eroso bat atzemanik. Gudukek hantxe zirauten, edo hobe esanda, sarraskiek zerraiten, xoriak hango odol itsasoaren gainetik hegaldatzen hasi ziren bitartean.
‎Aitzinera jarraitu dut zuhaitz artetik, lainoek zerua belztu dute, sarri dugu euria bertan, pentsatu dut. Geografiak naturalki egin duen zulo bat atzeman dut, eta hori dela tokia erran diot ene buruari. Zakutik atera dut pistola, eta ene arropak zikintzearen ordainez, pistolak lituzkeen hatz markak garbitu ditut, kontzienteki.
‎Portura ekarri eta lagun eta ingurukoen artean banatzen zuten. Droga merkeago kontsumitzeko modu bat atzeman zuten. Paper multzoak erraten zuenez, ez zuten diru anitz biltzen, eta bere horretan ez zuten droga kopuru handia mugitzen.
‎Ez deus bereziren xerka. Haien artean baina, ezaguna egin zitzaion abizen bat atzeman zuen.
‎Jakinen duzuenez, bi hilabete atzera, garunean tumore bat atzeman zidaten. Erran digute ezin dela ebakuntzarik egin, eta gauzak hala, pixkanaka itzaltzen joanen naizela.
‎Berriki, urrea ematen zuen hobiak urre gehiago ez duela onartu ezinik, bere enegarren agenteak ideia bat ukan zuen. Ibilbide zaharrari bide berri bat atzeman nahi izan zion. Disko berri bat egin eta uste, eta batez ere nahi zuten arrakasta lortu dute.
‎Ustezko hiltzaileen aurrekari guztiak aletzen zituen xehetasun guztiekin, eta gasolindegiko lapurretan eta hilketan atxilotuek lehenago ere erabilitako modus operandi bera ikusten zela azpimarratzen zuen poliziak. Auzitegiko medikuaren txostenak ziurtzat jotzen zuen hilketan erabilitako arma eskopeta kanoi motz bat izan zela, eta atxilotuei hilketan erabilitakoa bezalako eskopeta bat atzeman izana froga garbitzat jotzen zuen poliziaren txostenak.
‎Are okerragoa zen debekatutako substantziaren bat atzematen bazizueten, edo zentrotik ihes egiten saiatzen bazineten, edo baimenetako batean kanpoan delituren bat egiten bazenuten. Halakoetan, oheari lotuak izateko arriskuan zeundeten.
‎Laino pixka bat zegoen, geroz eta itxiagoa ibai aldera inguratu ahala; hori zela eta, are geldoago nindoan. Bat batean, gizon bat ikusi nuen bidearen erdian, hogeita hamar bat merora, hankak zabalik eta besoak are zabalduagoak zituela, gauza handi handiren bat atzeman nahi balu bezala.
‎Oso azkar, Angela Davis sostengu batzordeko kide izatetik akusatu izatera pasa zen, lau hildako utzi zituen presoon ihes saiakera antolatzea leporatuta. FBIk jazarria, bi hilabete eman zituen ezkutuan New Yorkeko motel batean atzeman zuten arte. Gerora ezagun egin diren adierazpen batzuk, 1972an kartzelan egindako elkarrizketari zor dizkiogu.
‎Minaren iturriari ez baina ondorioari erreparatu dio hegazkineko laguntzaile prestuak, edariak eta egunkariak banatzen baitzebilen korridorean barrena, eta saminduak ez sumintzeko hezibide ongi ikasiarekin galdetu dio gure emakume bihozminduari bere ondoezaren berri, eta ea zerbait egin dezakeen alditxar hori konpondu edo, besterik ezean, arintzeko. Ezetz esan dio aurrena gure emakumeak, ondo dagoela, zeregin intimo batean atzeman dutenaren aldarte txarrean, baina, berehala hobeki pentsaturik, baietz erantzun dio, ekartzeko mesedez laranja ura, edo ez, hobe beharbada whiski bat, bai horixe, whiski bat eta eguneko egunkari bat, berdin zaio zein.
‎Baina, hara heldu eta, geltokiko etxekoandreak erran zidan trena joana zela? Zepo batean atzemana bezala sentitu nintzen! Zer egin ba orduan, arratseko trenaren beha (zain) egon?
2017
‎Mugitu ezinean, Isabelen begiek elur zerrenda gesalduxea inguratu dute alderen alde. Bazter batean atzeman ditu: bi fardel, aluminiozko mantan bilduak.
‎Nire neska ohia ikusi nuen taldea utzi eta niregana etortzen, baina ez ikusiarena egin eta ezaxola jarraitu nuen zeruari begira. Eguzkia gorringo kolorea hartzen hasita zegoen dagoeneko zerumugan, arratsaldea aurrera zihoan seinale, eta ilargi mehar eta zurbilegi bat atzeman zitekeen beste aldean, erbesteraturik, grisa, bere bakardadean. Besarkatu egin nahi ninduela adierazteko besoak zabaldu zituen.
‎ETAko ustezko arduradunen aurka ere aritu zen. Haietako operazio batean atzeman zuten Graxi Etxebehere, 2015ean, bi etakide etxean hartu zituela egotzita. Aske geratu zen berehala, eta mezu tinkoa bota zuen:
‎armak zituztenez, nola atera atakatik? . Zuzenbide estatu batean gaude; pertsona talde bat atzematen dute armekin, atxilotzen dituzte; normala da. Baina iritzi publikoari eta magistratuei esplikatu behar genien zein ziren baserri hartan zeudenak eta zein zuten helburua?.
‎Trafiko horrek ondo baino hobeto jarraitu zuen bolada batean. Noizean behin erizain bat atzeman eta zigortu egiten zuten, baina arriskuak penizilinaren prezioa garestiagotu besterik ez zuen egiten. Gero trafiko antolatua bilakatu zen:
‎Aurpegiera serioa jarri zuen berriro, atea ireki zuten eta. Inork bere pentsamenduak interpretatzen bazituen, edo haietan zirrikituren bat atzematen, edo begietan irakurtzen buruan zer zebilkion, hantxe bertan amaituko zuen?, baina preso. Berehalako epaia zekarren zalantzak, baita txikienak ere.
2018
‎Mezua bat batean atzeman genuen eta jauzika hasi ginen, kaiolatik eskapaturiko txori bati jarraika bezala, ez agian ihesa bera sentitu genuelako, baizik hain etsipen osotik bat hauteman genuelako. Zerbitzu buruek eta espetxeko zuzendaritzak duintzat eta sarigarritzat hartu zuten ekimena, eta berehala prestatu ziren beharrezko gai eta detergente guztiak hornitzera.
‎Kaixo, zer moduz, ez al duzu ezer guri kontatzeko, berriro batuko gara zuk gura duzunean. Azkenengo deialdian, zemai moduko bat atzeman uste izan zuen morroiaren ahotsean: –Jose Luis, ezin esango duzu zurekin adeitsu portatzen ez garenik.
‎Hemen, esate baterako, ez nuke jakingo zer egin zuregatik ez balitz. Urteren batean egokitu izan zait ekartzen dituzten tenis irakasleen artean mutil gazte bipilen bat atzematea eta hari begira entretenitu izan naiz, baina gutxitan gertatzen dira mirari horiek. Biharko eguna libre emateko eskatuko diot zerbitzuburuari, eskupe on baten truke.
2019
‎jakina da Ptolomeoren sistema modu aski sotilean korapilatzeak bide eman zuela luzaro esateko zehatz deskribatzen zuela planeten posizioa; Edipori beste Edipo alderantzikatu bat gaineratuz gero, larrimin guztietan desira bat dagoela ikusaraziz gero, freudismoan integratuko ditugu hura gezurtatzen duten egitateak berak. Forma bat atzemateko, ezinbestekoa da hondo batetik abiatzea, eta forma hautemateko moduak silueta markatzen dio hondoari, irudi positiboan; hala, tematzen bagara historia singular bat ikuspegi psikoanalista batez deskribatzen, eskema freudiarra aurkituko dugu haren atzean; doktrina batek behartzen duenean bigarren mailako azalpenak ugaritzera mugarik gabe eta era arbitrarioan, eta, aztertu ondoren, kasu n... Gaur egun, psikoanalista guztiak ibiltzen dira beren gisa malgutzen kontzeptu freudiarrak; saiatzen dira haiek beste batzuekin uztartzen; esaterako, psikoanalista garaikide batek idatzi zuen:
‎ama ahalguztidunaren pareko emakumea izatekoa zen noizbait, baina ez da sekula izango aita subiranoa; emulazio aktiboa zen amarekin lotzen zuen esteka, eta, aitarengandik, aintzat har dezala baino ezin dezake espero, pasiboki. Mutilak lehia sentimendu batez atzematen du aitaren nagusitasuna, eta neskatoak, berriz, mirespen indargabe batez pairatzen du. Esana dut Freudek. Elektraren konplexua?
‎termino lausoekin definitu ordez, beste giza jarrera batzuen esanahiarekin konparatuko bagenu sexualitatearen esanahia: harrapatzea, beretzea, jatea, egitea, pairatzea eta abar; izan ere, objektu bat atzemateko modu singularretako bat da sexualitatea; ikertu behar litzateke, era berean, objektu erotikoaren nolakotasuna, eta ez sexu harremanean nolakoa den bakarrik, baita oro har pertzepzioan nolakoa den ere. Azterketa hori atera egiten da psikoanalisiaren eremutik, erotismoa erreduziezina baita psikoanalisiarentzat.
‎Emakumea ez da inolako halabehar misteriotsuren biktima; emakumea espezifikatzen duten singulartasunen esanahiak emana da haien garrantzia; singulartasun horiek gainditzeko modukoak izango dira baldin eta haiek beste ikuspegi batetik atzematen hasten bagara; ikusia dugu nola emakumeak bere esperientzia erotikoaren bidez probatzen duen, eta maiz higuintzen, gizasemearen nagusitasuna:
‎Gizontasunezko oldarkortasuna jaunen pribilegio bat da, bai, baina subiranotasun maskulinoa berresteko guztiz eta erabat konspiratzen duen sistema baten barrenean bakarrik; emakumeak pasibo gisa pentsatzen du bere burua hasieratik, eta, hain zuzen, horixe du arrazoi bakarra sexu harremanetan hain sakonki pasiboa sentitzeko. Beren gizaki duintasuna aldarrikatzen dutenean, emakume moderno askok esklabotzazko tradizio batean atzematen dute oraindik ere beren bizitza erotikoa: horregatik iruditzen zaie umiliagarria gizonaren azpian etzanda egotea, hark penetratuak izatea, eta frigidotasuneraino uzkurtzen dira; baina errealitatea bestelakoa balitz, bestelakoak lirateke amodioaren keinu eta jarreren esanahi sinbolikoak ere:
‎Zer nahi zuen galdetzen zioten, eta berak erantzuten zuen, Ezer ez, hemendik hurbil pasatu naiz, sartzea bururatu zait. Minutu batzuk egoten zen, elkarrizketei, begiradei adi, susmo baten haria, disimuluzko irribarre probokatzaile bat, esanahi ezkutua harrapatzeko moduko esaldi bat atzeman nahian. Costarekin topo egitea saihesten zuen, ez uste zuelako harengandik inolako kalte berezirik etorriko zitzaionik, engainatu zuelako baizik, Costak bereganatzen zuen errugabetasun irainduaren irudia, aurre egin ezin dioguna, laidoa egin diogulako eta horrelakorik oraindik ez dakielako.
‎Gizonek sastrakatan kokoriko eta dardarizo batean atzeman ninditenan. Beste behin ere, izu laborriak gatibu hartu eta, azken une erabakigarrian atzera eginarazi zidanan.
2020
‎" Ez dira elkarrekin familian bizi, baina dirua ematen diete hainbat arrazoigatik: estudioak egiteko, edo ikasketak eginagatik ez dutelako atzematen lanposturik, eta, kasu batzuetan, bizitegi bat atzemateko, ez baita erraz izaten. Kasu horietan, aitatxik eta amatxik laguntzen dute.
‎Neurri oneko pieza atzematen bazuen, zakur guztiak askatu eta basora bidaltzen zituen. " Nire sudurrak zure ustelkeriaren bat atzematen badu, jainkoak lagun zaitzala" zioen haren argazki irribarretsuak aurrekoa atzamarrarekin seinalatuz.
‎Hitz ederrak erraten zizkion Manuelek bisitan etortzen zitzaion aldiro. Etxe eder bat atzemanen zutela, haurrak izanen zituztela... Baina Josefinak bazekien mutila ez zutela etxerako; kanpoan ari zela lanean horregatik.
‎–Neskato ibiltzen zela. Ez du batere ongi hartu galdetzea –are harridura aurpegi handiagoa paratu du aitak– Bertze gairen bat atzeman dut lana egiteko.
2021
‎Idazmakinaz idatzitako oharrak idazten jarraitu du Sarak, tekleatzen duen hitz bakoitza hiru aldiz errepikatuz bere barruan, tekla batetik besterako saltoak adituz, bere zentzumenak leku momentu bizipen horretan biltzen ahaleginduz, baina, nahi gabe, espero ere egin gabe, inongo abisu seinale ohartarazpenik jaso gabe, negarrez hasi da Sara, intzirika eta zotinka eta arnasestuka, hotz ilun batek atzemanda, eta ezin izan da gelditu etxera iritsi eta berotan sartu den arte.
2022
‎Bertze apartamentu bat atzeman dut. Heldu den hilabetean sartuko naiz.
2023
‎–Tira, notizia bat emango dizut, ea pixka bat suspertzen zaren: duela ordu erdi auto bat atzeman dute Durangoko bidesarian. Hamar kilo koka aurkitu dituzte ordezko gurpilak egon behar zuen zuloan gordeta.
‎Zuriketak absolutuki egin behar zituen. Armairua zolaraino miatu zuen jeans pare zahar bat atzeman arte. Fite, fite...
‎Ideiak irriño bat eragin zion. Oroitu zen nola ibiltzen zen mendian bere ttanttarekin," marka!" oihukatuz seinale bat atzeman orduko.
‎Nahiago izanen nuen han aurkitu nituen gauza anitz aurkitu ez banitu; nire buruaz ahalke naiz, nire semeaz baino gehiago. Baina bere jantzien armairuan, zoko zokoan gorderik, karpeta gorri bat atzeman nuen. Ikerketa sakona egina zuen gure Renék.
‎Horregatik hasi zitzaion Qatargate ri Marocogate deitzen. Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionalak Marokoko espioitza sare bat atzeman zuen 2010ean; Fronte Polisarioari eta Espainian bizi den kolonia marokoarrari buruzko informazioa biltzen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia