Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2000
‎Eta proiektua aurkeztu nuen, irabaziko nukeenik inondik inora pentsatu gabe. Ez nuen ezer galtzeko eta arriskatzekotan nobela batekin arriskatu behar nuela pentsatu nuen, niretzat ipuinekin jarraitzea errazagoa bazen ere.Hamabost bat orrialdeko lagin bat aurkeztu nuen lehen kapituluarekin eta beste hiruzpalau orritan nobelak izango zuen ildoa, estiloa eta halakoak azaldu nituen
2002
‎Wallstromen arabera, proposamen berri horrek erabat aldatuko luke Protokolo osoa, eta, beraz, ez da onargarria. Bestalde, Greenpeace talde ekologistaren klima aldaketari buruzko ordezkariak, Benedict Southworth ek, adierazi zuen Kanadak Kiotoko Protokoloa uzten badu, “nazioarteko labe erraldoi” batera arriskatuko dela eta “Kiotoko familiaren paria” bihurtzeko arriskua dagoela.
2008
‎Sarritan pentsatu dut lehia bera daukagula denok geure barruan. Badugula lemazain bat arriskatu nahi duena eta arotza, nahiago duena gorde, seguru jokatu.
‎Beraz, beldur zara gauzak gaizki aterako ote zaizkizun... Dena den, nik uste dut batzuetan pixka bat arriskatu behar dela, bihotz hartu eta aurrera egin. Nik ahalik eta hobekien lan egiten saiatzen naiz, eta ea dena ongi ateratzen zaidan.
2009
‎Hala ere, neurri horiek aplikatzeko oztopoak daude, familiek ikastetxeen kudeaketan parte hartzeko egungo lege esparrua “ez baita eraginkorra”. “Merezi du udalerri batzuetan eskolaeredu autogestionatu berri bat arriskatzea eta probatzea, ikastetxe guztiek dituzten curriculumeko gutxieneko edukiak bermatuko lituzkeena”, esan dute Haur Hezkuntzatik. Irtenbide hori hezkuntza komunitateak berak emandako arauen bidez bideratu ahal izango litzateke, eta “ikasleen beharrei eta interesei erantzungo dien” hezkuntza proiektu bati jarraitu litzaioke, ikertzaileen esanetan.
2010
‎Horregatik, inbertitzaile profil bati zuzenduta dago, eta kutsu kontserbadorea du, epe ertain eta luzera begira dagoena. Eurostoxx direlakoak ere egokiak dira mota horretako inbertitzaileentzat, aukera ematen baitiete harpidedunei diru zorro dibertsifikatua izateko, eta ez dute euro bakar bat arriskatu behar helburutzat balio bakarra duen burtsako apustu batean. Gainera, kaudimen handiko enpresetan bakarrik kokatzen dira, horiek garatuko baitute ondoen krisialdia amaitu ahala.
‎Ez dugu sekulan jakinen. Baina konparaketa baten arriskatzeko, oraingo DRAC (Direction des Affaires Culturelles, Frantziako kultur ministerioko adarra) ziren mezenas horiek, eta ez zuten euskal kultura egiten, baina oraingo DRAC ak eskatzen duen euskal kultura bezalako zerbait. Erosten dugularik gustukoa dugu erosten, ez besteak maite lukeena.
2011
‎merezi du apur bat arriskatzea.
2012
‎Jonek musu bat arriskatu zuen. Mirenek masaila besterik ez zion eskaini.
‎Dagoen esperientziarekin, inortxok aipatu orduko torturatua izan dela, obligazio morala eta politikoa da beste gabe egia dioelako suposizioa; eta obligazio morala eta politikoa da torturarik egotea bidera lezakeen oro lehenbailehen eliminatzea. Torturatuari benetan eskertu egin behar diogu bere testigantza (berea bakarrik den ziurtasun absolutuarekin eta ziurtasun horren autoritate moralaz), are gehiago zuzenbidearen perbertsio total bategatik beste zigor bat arriskatzen duenean, bultzadarik handiena egunen batez agian torturarik gehiago egon ez dadin gaurko biktimen lekukotza baita.
‎Zein bandotan dago? Pixka bat arriskatzea erabaki du Inasek:
‎Ez dago Soluzio oportunistarik. Ni neu, ikuspegi politiko zehatz eta trinko batetik abiatuta, teoria bat arriskatzen saiatuko naiz... arraio laserren gisa zenbait orientazio proiektatzen... euskal intelligentsia agoniko ofizialaren autoatseginkortasun kexati negartia astintzen.
2013
‎–Zelan zabalduko dugu merkatua, aita, pixka bat arriskatu barik??
‎Ez nintzen makilakada batera arriskatu, halako zozokeria bati ihardespena emanik. Guardiarik hurbilenak egin zuen nire partez:
‎–Zelan zabalduko dugu merkatua, aita, pixka bat arriskatu barik...?
2014
‎Komisarioak irribarre bat arriskatu zuen, eguzkia neguan bezain laster ezkutatu zena.
2015
‎Ezezagun bati arriskatzeko
2016
‎Bueno? pentsatzen dut pixka bat arriskatuta ez dela ezer pasako.
‎orokorki, teoria zientifiko bati teoria zientifiko gisa determinismoa egoztea nekez izan daiteke objekzio bidezkoa; ez da bidegabeko objekzioa teoria zientifikoa zientziatik teoria moraletara iragaten bada, edo bizitzaren zentzuaren erantzunetara. Dawkinsek bere esposizioan ez du lortzen eremu ezberdinak bereiz edukitzea, hain zuzen horiek bereiztearren, antza, memeen teoria(" espekulazioa", bere hitza da) eta dualismo substantzial bat arriskatzen dituen arren. Dena den, Dawkinsen determinismoaren kritikak etor litezke beste zientzialari batzuengandik ere, eta izan ditzake erredukzionismoaren adiera, etab., ere (ik.
2017
‎Bakarrik animaliak bizi dituk jateko. Erreportxu hori ahalaz saihesteko, gau eta egun lan berriak asmatzen ditiat; ideia batengatik arriskatzen diat eguneroko ogia, atsotitzak azpikoz gora jartzen ditiat eta honela esaten diat: –Eskuko txoria utzak airekoaren menturan?.
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...ta bere arnasa bakoitza jokaldi berri bat besterik ez delarik bere kontra trukatutako dadoekin ez diola aurre egin nahi azken apustu horri nahiz aldez aurretik jakin aurre egin diola aurre egin indarkeriatik hasi eta trikimailu ziztrinetaraino doazen bitartekoak probatu gabe ume bat ere engainatuko ez luketen bitartekoak eta azkenean egunen batean nazkak bultzatuta alde itsuaz gora jarritako karta batean arriskatzen du dena gizon batek ez du horrelakorik egiten lehen etsipen edo alhadura edo atsekabezko haserre joeran bakar bakarrik egiten du konturatzen denean etsipenak edo alhadurak edo atsekabeak ez dutela inportantzia berezirik dado botatzaile ilunarentzat eta nik aldi batez eta hark zaila da sinestea maitasuna atsekabea beste asmorik gabe erositako obligazioak direla eta heldutasunera ailega...
‎Garagardoak eskatu zituzten. Astizek topa trakets bat arriskatu zuen.
2018
‎Egia da internetek gauzak erraztu dituela, smartphonearekin klik batera edo bitara dagoelako tratua; ez da lehen bezala, kalera bila joan beharra zegoela, edo putetxe batera, edo auskalo zein iragarkitan ikusitako telefono dei batekin arriskatzera. Lehenago ez nuen halakorik egiten.
‎Beste leku batetik eta beste hitz batzuekin, hogeita zazpi urtez Susa argitaletxeko editore izan den Gorka Arresek ere aitzakiak bukatu direla idatzi du, eta" Euskarazko Kulturaren Legea idatzi, onartu eta bete" litzatekeela. Arantxa Iturbe eskarmentu luzeko kultur kazetariak" txiki izatearen abantaila handienetako bat arriskatzeko aukera" dela idatzi du, besteak beste. Eta Elkar argitaletxeko zuzendari Olatz Osari esaldi bat lekualdatzekotan, hauxe:
‎Albistearen hotzean, Haizea Barcenillak Berria n idatzitako ‘Zokora doan kultura’ artikuluak piztu zidan niri alarma. Tabakaleraren lana" kulturaren eta artearen adierazpen mota gazte, berri, esperimental, apur bat arriskatua eta saiakerakoari garatzeko esparrua ematea" dela zioen Barcenillak, eta programazio ildo horren alde aritu dela Rodriguez azken sei urteetan. Arte kritikariak ohartarazten zuena zera da:
‎Analfabeto samar sentitzen da haren ondoan, baina astigar hosto batekin arriskatu da Imanol. Ezetz, Tatianak:
2019
‎Baina gauza bat da hau guztia intelektualki geureganatzea, auzia ezberdintasun guztiak adosten dituen erlatibotasunaren bitartez aztertzea, nork bere buruari galdetzea, esaterako, eskuzabaltasun estoikoarekin, zer da ile urdindu bat lurrean Artizarretik begiraturik, eta beste gauza bat da, izugarria gero, telefonistari aurre egitea, bere begirada lotsagabea jasatea, datozen egunetako aisialdietako elikagaia izango diren irriñoak eta zurrumurruak irudikatzea, Silvak utzi dio ilea tindatzeari, guztiz barregarri dago, lehen irri egin zuten ilea tindatzeari ekin ziolako, zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa. ...o hitz xumeek bi sentimenduren artean erdibitu zuten Raimundo Silva, bata bozkariozkoa zen, Maria Sarak zuelako ikusi sortzen ari zen ile zuria, bestea atsekabe alimalezkoa, gaixotasunetik ez zetorrena, izan ere ez zekien ezer gaixotasunaren larritasunari buruz, gripe soil bat izan zitekeen, edo bat bateko ondoeza, emakumeen gauzak, esaterako, baina bat batean galduta bezala ikusi zuen bere burua, batek arriskatu egiten du, umiliazioaren pean jartzen da, dena nobela baten jatorrizkoa eskura eman ahal izateko, eta eskua ez dago han, agian atseden hartzen ari da burukoaren gainean, aurpegi zurbilaren ondoan, non, noiz arte. Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan ematea atzeratu zuela, lizunkeria inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko, Maria Sara doktorea ez dago, horixe esan zuen telefonistak, eta bera kanpo alderantz abiatu zen, baina gero konturatu zen jatorrizko testua norbaiti eman ziola, Costari, noski, Eta Costa jauna hemen al da, galdetu zuen, une horretan konturatu zen telefonistari soslaia emanez jarri zela, haren aurrez aurreko begiradari ihes egiteko, bistan denez, eta bere ahultasunak berak nazkaturik oinetako hezurren gainean jiratu zen, munduko jakin min guztiei aurre egiteko prest, baina Saritak begiratu ere ez zion egin, modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen, eta baietz egin zuen keinuz, buruko mugimendu noragabe batez sarrerako pasilloa seinalatzen zuen bitartean, horrek guztiak esan nahi zuen Costa han zegoela, eta ez zela beharrezkoa Costari bisita honen berri ematea, eta hori Raimundo Silvak ederki zekien gauza zen, zeren Maria Sara doktorea argitaletxean lanean hasi baino lehen sartu eta Costaren bila abiatzen baitzen, eta Costa Produkzioa zenez, edozein bulegotan egon zitekeen, zerbait eskatuz, erreklamatuz, protesta eginez, edo, besterik gabe, administrazioan barkamena eskatuz, programan zerbaitek huts egiten zuenean beti egin behar izaten zuen bezala, bere ardurapeko kontua izan edo ez.
‎Dena dela, Nestor Kohanek gogorazten digun bezala, eraikinaren metaforaren erabileran sortutako arazoak Marxen dibulgatzaileena da, eta ez Marxena. Kohanek beste hipotesi bat arriskatzen du: teoria kritiko marxistan ez dago ekonomia eta merkatua forma" puruetan" ulertzerik, botere harremanengatik gurutzatuta baitaude, baita klase sozialengatik ere (2013:
2020
‎Hobe nukeen honelako lan batean arriskatu aurretik ondo pentsatu izan banu. Jeff Hoocker zaharrak jende guztiari kontatuko ziok, gainera, eta sekulako barrak egingo dizkitek gure bizkarretik.
2021
‎–Eta zer uste duzu, bada, nire lana eta izen ona udako txorta triste baten truke arriskatuko nituzkeela?
2022
‎mobilizatu berria. Furièreseko kondeak gerra bikaina borrokatu zuen 14tik 18ra; heroi baten pare arriskatu zen. Zauri bakar bat gabe irten zen, kontent bere buruaz, suaren aurrean izan zuen jarreraz, bere espiritu irmoaz eta bere zoriaz:
‎Niretzat, behintzat, hala da: zahartzaroaren atariak ez du dena dekadentzia eta lelotze; jendeak pen  tsatuko du nahi duena, baina burua ondo dagoen bitartean sasoi ezin hobea da genekien pixkaren gainean puska bat arriskatzeko. Osasun doiaren laguntzarekin –neke fisikoak hurbil du mentala–, sasoirik sasoitsuena da vivere cauto eta scrivere pericoloso praktikatzeko.
‎Bestetik, ordea, komunikatzea arriskatzea ere bada. Eta puntu bat arriskatzeko joera dut. Honaino etorri eta elkarrizketa franko batzuk izateko aukerarik sortu ezean, gure lana ez dugu ondo beteko.
2023
‎Batzuen sarraski itsuen gaitzestearekin ezin kondena bertzeenak! Legezko kondena baten arriskatzeraino!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia