Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2004
‎Istant batean, zerutik datorren tximistak jota bezala, ideia bat argitu zen nire buruan. Aurreneko aldiz, eta jaiotzatik oso ordu gutxira, heriotzaz jabetu nintzen, eta sentitu ere, sentitu nuen burdina zorrotza nire bihotzean sartzen.
2010
‎Eta etxearen izena Iruain zen, jendeak Iruaingo Juan esaten zion. Zubiaren azpian jarri zenean, beste xehetasun bat argitu zitzaion, oso garrantzitsua. Gazte hark beti Ameriketaz galdetzen zion, osaba Vancouverren zeukan soldaduak bezalaxe, irrika berberarekin:
‎" Bat batean, pantaila itzali eta ring baten itxura eduki nahi zuen taulada bat argitu zitean kafetegian. " Queridos amigos, hoy es un dia muy especial’’, esan zian boxeo entrenatzaile bezala txantxotutako batek.
‎" Arrifeko hizkuntza premia premiazkotzat hartu litzateke, zentzu komertzial eta politikoan, Espainiako eta Marokoko gaur eguneko eta etorkizuneko nazioarteko egoeran. Ez du interes historikoa falta, zeren, berberiskoa edo libikoa izanik, arabiera klasikoaz eta arruntaz desberdina, argi handia emango du antzinaterik urruneneko izen geografiko eta epigrafiko mauritanoen formazioan eta tankeran izan duen eragina jakiteko, eta penintsulako askotan ere bai, beste hizkuntza batek argitzeko esperantzarik ez baitago. Aita Sarrionandiak erabili duen metodoa praktikoa eta erakargarria da, gazteleraz hitz egiten duen edozein irakurleren ulermenera moldatu delako, Ollendorff sistemaren abantailekin, argitasuna, dotoretasuna eta zehaztasuna, mailaz mailako lezio mamitsuak emanez erakutsi nahi duen hizkuntzaz eta adar dialektikoez jabetzeko". 314
‎—Geldi! —orro egin dio Hodjari— Ez haiz hemendik pasako, ez baldin badidak kontu bat argitzen. Bestela lepoa moztuko diat, hire aurretik askori egindako moduan.
‎Dan dan egin eta, ate hartatik sartzen zen Ranjf soinu jolea, barnebide baten gaindi joaten zen gero eta eskailara batean goiti igan ere, kandela batek argitzen zuen ganbera bateraino. " Puf" deitatu jesarleku bigun batean eseri eta, hiru kordako" ut" a bere furrebotik atereaz jotzen hasten zen.
2011
‎nihaurek ikusi dut argia berehala hiltzen airea bahitu diotenean, ontzi zerbait gainera uzkailiz. Gazte nintzelarik igandetako soinekoak arraxina kearekin egin ur batez argitzen genituen. Ke haren biltzeko, ezartzen genuen lurrean arraxina moko bat pizturik, eta haren gainera uzkailtzen genuen gopor zahar bat, xotx batez arte bat eginik hatsarentzat.
‎Azkenik, jarrera oso bat argitu eta borobiltzeko, gure txori guztien ihesaren deklarazioa:
‎Eta zein da Julio Cortazar hori? Barkatu, Nora, azaldu zuen kazetariak, horrelako zerbait egin behar nuen, beste momentu batean argituko dizut zergatik, orain konfiantza izatea eskatzen dizut. Norak, erantzun aurretik, Marcoren begietara begiratu zuen eta kazetariaren xamurtasunaz gogoratu zen.
‎Eseri, mesedez, eta barkatu kontatu behar dizuedana presaka eta korrika azaltzen badizuet, baina ez dugu galtzeko astirik, adierazi zien Stefanok. Liciok eta Ondinak jaka astunak erantzi, eta esekitokian utzi ondoren flexo goibel batek argitzen zuen mahaiaren inguruan eseri ziren. Stefanok karpeta bat jarri zuen mahai gainean, flexoaren argiaren azpian.
‎Bai jauna, azaldu zion mutikoak," frizzante" eskatu duzu, gasarekin alegia... Tira, berdin dio, esan zuen mespretxuz Norrisek, kontua da lehen eman didazun paper horren inguruan kontu pare bat argitu nahi dudala zurekin. Zure esanetara, jauna, onartu zuen mutikoak.
2012
‎—Berori ere pittin bat argituta dago, gotzain jauna —esan zuen bere ahoak— Erne ibili beharra dago xanpainarekin. Mezetako ardo goxoa baino gaiztoagoa da.
‎Donna Lucy emaztea Miren, Lorentxo eta Antton kuttunen ama izateaz gain protagonista da lan honetan. Bi bider agertzen da eta bietan baliagarri suertatzen argudio ilun samar pare bat argitze aldera. Aipamen horiek benetako elkarrizketak dituzte oinarri eta ez dira, beraz, fikzioak.
‎Askotan marjinazioa, baztertua eta ahaztua izatea benetako saria izaten baita. Jimenoren lanek aro oso bat argitzen dute eta iraupena izanen dute momentuko agintari guztien gainetik. Jakin mina duenarentzat, eta Jimeno Jurioren obrak ezagutu nahi dituenarentzat, bizpahiru aipatuko ditut hemen, ezin interesgarriagoak:
‎Ontziko ganbera batean, beste hamaika lagunekin dagoen hartan, Isidro leihatila biribiletik zeru goibelari so dago. Hodei ilunak, ia beltzak, bata bestearen gainean jaikitzen dira, haizeak bortizki bolatzen ditu hona hara; aldika, zirrikitu bat idokitzen da ilunpea urratuz, eta eguzki inar batek argitzen du ur gain apartsua.
‎Bat batean, tenk! Leiho errezelako zirrikitutik apo batek jauzi egin zuen zalgurdi baitaraino, eta Weylerren papoan pausatu zen; istant hartantxe urruneko ekaitzetik jalgia, ozprina bat argitu zuen; leinuru arinean Weylerrek apoaren begitartea hurren hurrenetik ikusi ahal izan zuen; nardaturik ezin gehiago, eskuaz jo zuen handik landara aurtikiz.
2014
Bat argitua da, epailea, ez du deus egiten, boza itzaletik hautematen da.
‎Zer edo zer berria jakin nahi bada, zer edo zer berria experimentatu nahi bada, enpresa antolatzaileren bati deitzea dago. Enpresak aditu bat bidaliko du etxeren batera produktu guztiak erakutsi, horien erabilera azaldu eta bestelako zalantzaren bat argitzeko. Trukean, bertan bildutako emakumeen artean bidaia konpentsa dezakeen erosketaren bat egin behar du.
2015
‎Haritz baten babespean aztertu dugu aitzinean dagoen henixka. Besteen antzera, bonbilla pare batek argitzen du. Edota iluntzen du, argitzen bainoago, bonHHci honek itzalak sortu eta bdztasunci nabarmentzeko baizik ez baitute balio.
‎Txabali agur esan nion lekutik ez naiz mugitu. Laster gauaren ur ilunean esnezko orban bat argitzen hasiko du; Ezkabamendiko iparraldeko mazelan 1938ko maiatzaren 24ko goiza argituko du. Oraindik, hala ere, ilargiaren aldia da.
2016
‎hitz haiek, halabeharrak bere begien bistara jarritakoak, aurrean zeukan borrokarako mezu bat osatzen zutela, eta mezuak zera kontseilatzen ziola, ibil hadi zuhur, zuhur eta argi, eta den dena ondo burutuko duk. Une batez eskailerako enkontruaz geroz bere shdnti egoerak ez baitzirauen lehengoanArratoiaren ahotsa azaldu zitzaion bere barruko urruti batean, esanez Rosettaren hitzek ez zutela etorkizunari buruzko mezurik osatzen, baizik eta iraganeko gertaera bat argitzen zutela, hain zuzen ere bere anaia Kropotkirekin gertatutakoa. Baina Carlosek erne orduko zapuztu zuen interpretazio hura.
‎maldizio batekin lagundu zuen bere burua... ume batek ikusi egin gintuela herenegun. Jon eta biok gaueko hamaikak aldera atera ginen hor beheko iturriraino, eta han freskatu eta bueltan gentozela ume horrek linterna batekin argitu gintuen. la disparatu nion, benetan, oso gutxi falta izan zitzaidan.
‎Errepidetik atera eta galtzadatik hotelerantz hartu orduko, Miniaren faroek STOP seinale portatil bat argitu zuten. Hurrengo istantean, guardia bat ikusi zuten, eskuan linterna bat zuela eta geldi zitezen aginduz.
2017
‎Antsomotz elia, Elamako unai etxola, Antsomotz jaunaren Basajaundegia. Baina, morroi gixajo honek zinezko basajaunarentzat jasotako jaki pittin honekin ez bahaunat ongi ase, hurrengo batean argituko xehean xehe. Bitartean, ipini basajaun, eta bila irudi hutsak googlen, aberrizio itsuak sortzen duen mustroaz, inoiz hobeki ezin esan mustroaz fin samar jabetzeko.
‎Eguzki gorri batek argitu eta berotzen zuen mundua, Orreagako harresi eta hormetan hazten zen huntza lehortuaz, Abade nagusia gelara etorri zitzaidanean. Etorri eta, nik desiratutako bidaia egiteko orena nuela erran zidan, nahi nezanean abia nintekeela eta neuk nahi alderantza.
‎Beste datu nabaria, atzeneko zortzi bordariak maizterrak direla. Dena dela, gai honi buruzko datu zehatzak beste liburu batean argituko dizkizut laster.
2018
‎1967an argitaratu zuen Gauaz ibiltzen dana, Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua Galgarri nobelen ondoren, euskaraz argitaratutako hirugarren eleberri beltza. Pettiri Sabuki izeneko polizia euskaldun paristartu batek, muga aldean, Espainiatik lan bila datozen etorkin klandestinoentzat nortasun agiri faltsuen trafiko kasu bat argituko du, ondorioak atseginak izango ez diren arren...
‎Poltsiko lanpa batekin argituz, Sarrat agertzen da mutil gazte zurbil batez lagundua, Nikolas Santzeneko semea, Gillen salatu ziguna. Sarratek ez dizkio esku burdinak jantzi lotzeko eta dio:
‎Pasartea apur bat argitzea testua bera baino gehiago luzatuko da beharbada:
‎Maisu Fuyisuk adieraziko zion norainoko jakintza erdietsiko zuen: egun bateko argi puntan, maisu Fujisuk Yosi bere egitekoetatik apartatu, eta eskailera batean goiti eraman zuen ganbera ilun bateraino; hantxe eseri ziren maisu ikasleak buruz buru, kandela bakar batek argitzen zituela; alditxo batez arnas hartuz gero, maisu Fuyisu mintzatzen hasi zen:
2019
‎Subjektu automatikoaren eta megamakinaren nozioak konbinatzen dituen esparru teorikoa sortzea da xedea. Lan hori nire gaitasunetatik haratago doa eta nik aipatu baino ez dut egingo, baina uste dut horrela bere benetako ahalmena erakutsiko dela, Modernitatearen fenomeno historikoa pixka bat argituz. Eta hortik abiatuta, alienazio eta kontraesan modernoak gainditzeko helburua izan duen proiektu emantzipatzaile horrek ataka gainditzea ekidin duten egiturazko mugapen batzuk ulertu ahal izango ditugu.
‎Neroni naiz. Baina aurkezpenekin hasi aurretik, barka iezadazue, baina kontu bat argitu nahi nuke hanka sartzeak saiheste aldera. Lagunak zinetelakoan bi logela gorde dizkizuet, baina, bistan da bikotea zaretela.
‎Arrazoi handia eskuratu dugu, bai; baina, baldin horri gehitzen badiozu gure aspaldiko arbasoek, hasmenta hartan, ez zutela eskura holako gramatika osagarririk, eta zituztenen artean esaldi xume eta motzak osatzeko baino ez zutela balio, bada, bi gauza batera argitu ditugu aipaturiko hauta horrekin: lehenbizikoa, gure aztarnategian, hondora joan ahala, subjuntibozko esaldiak direla desagertzen joanen diren lehenetariko batzuk; are gehiago, menderakuntzan eratzen dugun edozein esaldi, arrazoi beragatik, murrizten joanen da.
‎Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala.
2020
‎Flasharen sasiegunsentiak zurbiltzen dizkio aurpegiaren alde batzuk. Masail bat argitua, bestea itzalean; argiaren eta itzalen artean masailezurra, sudurra, begi itxiak. Ilea eraman ohi zuena baino luzexeagoa dauka, nahasi samarra.
‎Ostatu hartan ilunabarrean zerbitzariaren begi irriñoak lipar batez argitu zuen iluntasuna, alboko mahai batean legezko atsalaskariaren inguruan solasean Robert Walser eta Carl Seelig adiskidea Schubertiade an bailebiltzan
‎garaietako euskara galdu izanaz, irakurtzen idazten doi doi, ezinago hornitua zen jakinduriaz, hondar urteetan apezpiku bat suertatu zitzaion ondoko atean haren mortua lorategi bilakatu zuen edozein suerteko laguntza eta jatekoa eskainiz, konfiantza pixka bat hartutakoan jaurtiki zion galdera ni ‘gaizki’ ibiliko naiz, ezta?, elizara joan ez izana gogoan eta, inork jakitekotan, hark zukeelakoan, zu? Zu, ate nagusitik!, erantzuna, irriño batek argitu zion bisaia: ... eta apezpikua da!, txartela segurtatuta dukeenaren keinu gaixtoa erantsiz, Josefa Ostiz Telletxea zuen grazia
‎" Etorkizuna bataila handi baten bidez argitu ezin bada, borroka aztarnak utzi behar dira gutxienez. Benetako garaipenak epe luzean eta bekokia gauaren kontra lortzen dira."
‎Halakoetan, ez dira hitz zehatzak topatu gainezkaldiari izena jartzeko, poesian, hitzondoaren gerizpetik iradokitzen denak adierazpenerako indarra duelako. Egunsentiaren esku izoztuak liburuarekin batera banatutako Poesiaz gogoeta bat liburuxkan dioen bezala, barne ilun bat argitu nahi du poesiak, eta hori hitzek duten misterio eraginkorrarekin lortzen da. Barneko iluntasun hori oso ondo ulertzen ez ditugun gogoeta, esperientzia eta emozioek osatzen dute.
‎Interpretazioaren eremua zabalagoa egiten da poesia irakurriz gero, lanbro artean geratutakoei argi printzak isurtzeko aukera baitago. Batzuetan hitzen bitarteko gerizpe bat argitzen da; bestetzuetan, beste bat. Zinez jolas interesgarria.
2021
‎Kontrobertsiaren hari kronologikoari tira egin aurretik, eta gertatutakoa hobeto uler dezagun, kontutxo bat argituko dut beste ezer baino lehen, alegia, zer den hipotesi zientifikoa. Hipotesi zientifiko bat, erraz esateko, fenomeno natural bat ulertzeko proposatzen den azalpen bat da, behin behinekoa eta frogatzeke dagoena beraz, baina zelan edo halan fenomenoa interpretatzen laguntzen diguna.
‎Atenastarrek, K.a. V. mendeko arratsalde aztoratu hartan, etsaien amen amorrua eta etsipena entzun zuten, ankerkeriaren akusazio bihurtu zitzaiena. Azkenean, Hekuba erregina zaharrak, sute apokaliptiko batek argiturik, bere hortzik gabeko ahotik, biktimen zurztasun unibertsala salatuko du(" Ai ene, suak irentsi ditu jada muinoko gotorlekua, hiri osoa eta harresirik garaienak. Hautsak eta keak nire jauregia estaltzen dute.
‎Une hunkigarria da, garaileak eta garaituak elkarrekin egiten baitute negar, eta iritzi eta sinesteak konpartitzen: hildakoak lurperatzeko eskubidea, doluaren unibertsaltasuna eta, horretaz gainera, gerraren katastrofea istant batez argitzen duten gizatasun distira horien edertasun ezohikoa. Hala ere, Iliadak kontatzen ez duen arren, badakigu su etena laburra izanen dela.
2022
‎Bigarrena da liburua irakurtzen hasi eta hirugarren pasartearen amaieran aurkituko duzun" xarlango" hitza. Beharbada pentsatuko duzu, nik bezala, lapurterazkoa delako edo ez duzula ulertu zer den, baina deigarria da horixe izatea liburu osoan Elizanburuk oin ohar batekin argitu zuen hitz bakarra: levrier (hau da, galgo, lebrel).
‎Hildakoek ez dute heriotza kontatzen, erakuskeria hutsa litzateke. Joxe Arregiri gorputzean sartu zioten elektrizitatearen karga apur batekin, agian, Habana hiriko bazter auzo bat argitu liteke.
‎Kontakizunetako pertsonaien azalean sartuz hasten dira. Ezagutza era aberatsago baterantz urrats egin dugu, bukaera ez baita misterio edo ezkutu bat argitzea, berreskuratu, berregin eta azpimarratu behar den egia baino.
2023
‎Une hartan argi berezi batek argitu zuen Duritoren bibote berria, eta ulertu nuen Zapata ez zegoela hilda, baizik eta gu bihurtua zela, eta, horrela, gugan ezkutatu eta agertzen zela, eta lurrik gabeko nekazari guztiengan, indigena ahaztu guztiengan, munduko langile guztiengan.
‎Brrrnnn. Bat batean Polizia Nazionalaren helikoptero bat agertu eta sutan dagoen autobusaren gainean geratu da, foku indartsu batekin argituz. " Ze mierda da hau?
‎" Lurraz, berriz, Garaziko artzain batek argitu ninduen, 1927an, Larra buruko alhapidetan. Haren arabera, lurra zen alimaleko izaite bizi bat:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia