Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 199

2000
‎Eta gure autobusa gerarazi dute, inguruko beste ibilgailu guztiak bezala, bidaiari guztien identifikazioari ekiteko. Guk ideiarik ere ez geneukan, azken aldi honetan nahiko isolaturik bizi izan baikara, baina autobusean zihoan andre batek argitu digu militarren presentzia izugarriaren zergatia: egun batzuk lehenago IRAk atentatu bat egin omen du Errepublikan, Clare konderrian, eta egileen bila omen dabiltza.
‎Aita Tomméren hitzen ondotik, banuen, beraz, esperantza fermu eta sendo bat, zeren igurikitzen bainuen ezen, neure burua Hiponakoaren itzalean paratzen nuela, argi argitsuren batek argituko ninduela nihaur ere noizbait libururen batetik, nola san Agustinen adimendua bertze liburu batek argitu baitzuen, noiz eta Hiponakoak, etxeko lorategian zalantzan eta ezbaian murgildurik zegoela, gogoa noraezean, boz bat aditu baitzuen, erraiten ziola: Tolle, lege, 15 eta begiak jasotzen zituela, eta behakoa bere lagun Alypio irakurtzen ari zèn liburuan pausatzen, orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena, eta ha ren bizitzari salbazionea, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André.
‎Aita Tomméren hitzen ondotik, banuen, beraz, esperantza fermu eta sendo bat, zeren igurikitzen bainuen ezen, neure burua Hiponakoaren itzalean paratzen nuela, argi argitsuren batek argituko ninduela nihaur ere noizbait libururen batetik, nola san Agustinen adimendua bertze liburu batek argitu baitzuen, noiz eta Hiponakoak, etxeko lorategian zalantzan eta ezbaian murgildurik zegoela, gogoa noraezean, boz bat aditu baitzuen, erraiten ziola: Tolle, lege, 15 eta begiak jasotzen zituela, eta behakoa bere lagun Alypio irakurtzen ari zèn liburuan pausatzen, orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena, eta ha ren bizitzari salbazionea, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André.
‎Eta batak gogor ekiten bazion, bertzeak gogorrago, eta horrela aritu ziren bizkarra zauriz bete arteraino. Eta, ezinaren ezinean, erori zen belaunen gainean, halako batean, bietarik bat, laxatu zuen eta utzi zuen zigorra alde baterat eta, nola parean egokitu baitzitzaizkidan, begiztatu nuen nik, orduan, bertze penitentaren behako distiratsu hura —irri ezinago zabal batek argitua, dolorearen erdian—, zeinak, ondotik, bertze azote batez zigortu baitzuen bere burua, bertzeari erran nahi balio bezala: " Hik hainbat, nik bat gehiago..."
‎Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: ...mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe hartarik skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen: bere Di sco rsi ekin mugitu zuen eta argitu, handik urte batzuetarat.
‎Eta zuk ere gehiegi pentsatzen duzu, begietan irakur diezazuket... —eta, betartea irri batez argitzen zuela, erran zuen—: Baina zertarako pentsatu, musikak hegaldaraz bagaitzake?
‎Eta, kontu haietan janzahar nintzen arren eta masailak gogorturik nituen arren eta hargatik beldur nintzen arren, hastetik beretik hartu nuen atsegin, lehen poxinetik eta ahamenetik, zeren oinaztura batek argitu baitzuen ene beldurraren eta ene bertze mugen baso iluna, haren ezpainek eneak ukitu orduko.
‎Kasko erdiko soiluneak ez zuen tronpatzeko biderik uzten, buru gorrizta horrek Josu zuen jabe. Asots sorta batek argitu zidan ene telefonari gogoz kontrakoaren nora joana: esku bat komuneko kate hondatuxearekin borrokan.
‎Autobideko lapurketena, ugaldeko atsoarena eta informatzailearen hilketa —hatzez zenbatu zituen—: hiru kasu ez dituk egunero batera argitzen! Goi goitik etorri zaizkidak zorionak!
‎" Berriz ere herriratu aitzin, etxera etorri eta hartu behar duzuna". Kristinaren aginduak —gonbidapenez mozorrotzen ere ez zen nekatu! —, nahi gabean, hondar egunetako ene ezbaietariko bat argitu zidan: nire andreak bere horretan utzia behar zuen etxeko zerraila zaharra.
2003
‎Pelikulak egiten hasita ere bazegoen, baina ez zen isiltzen; diruaren aurrean ere ez zen isiltzen eta, badakizu, aktoreen kontuak. Eta ez Matiasek ezta Romanek berak ere ez zekiten nolakoak diren aktoreen kontuak, baina baietz, bazekiela esan zuen Matiasek, eta poz pozik geratu ziren biak, italiarraren biografiako puntu beltz bat argitu izan balute bezala eta istorioak aurrera egiteko beste trabarik ez balego bezala.
‎Sufrimendua kanporatzeko modua bakarrik egiten zitzaidan ezagun, sumendiek bezala leherkinak kanporatuz eta gero sosegura itzuliz. Burua altxatu, mukiak xurgatu eta Monikaren izena errepikatu zuen behin eta berriz, gaitz bat konjuratu edo sekretu bat argitzeko erabili ohi den ahots leun eta apalarekin. Aitorpenarekin lasaitu balitz bezala, nigandik askatu eta ume doi bat bezala balantzaka geratu zen zutik, eroriko ez eroriko.
‎Gelan alderik alde ibiliz hitz egiten zuen orain eta, bere ibiltzeko eragatik, pauso bakoitzean zerbait biguna, zerbait delikatua, zapaltzen zuela ematen zuen. Guztiok horrela mugituko bagina mundua zenbatenaz ederragoa izango litzatekeen pentsatzen ari nintzen, tximista batek argiturik bezala Sophieren hurrengo nobelaz gogoratu nintzenean. Neu ere harriturik nengoen nire zorroztasunaz.
‎–Bihar goizean epailearen aurrean daukak hitzordua eta, egoera pitin bat argitzen ez baduk, ez diat atxilotzetik libratzeko biderik ikusten. Bazakiat erabaki honekin batzordeari akabua ematen diogula eta, bidenabar, nire porrot profesionala onartzen dudala, baina ez diat beste aukerarik.
‎Bai, Wolff bekataririk handiena zen, baina Jainkoak bere erruki handian guztiok maite gaitu, eta hari ere eman zion aldatzeko aukera. Halako suertez, non, egun batean san Pablori bezala, berari ere tximistaren antzeko argi batek argitu baitzion adimena! Argitasun hartan Lutero eta Beltzebu ikusi zituen irudi bakar batean, esan nahi baita Lutero zela Beltzebu eta Beltzebu zela Lutero... eta, hura ikusirik, katoliko egin behar zuela erabaki zuen, eta bere bekatuak lehenbailehen aitortu.
2004
‎Atal honekikoak egiteko, Jose Maria Jimenoren lerroalde bat landatu nahi dut hemen hizpide dugun auzia apur bat argitzeko. Oso oker ez banago, uste dut, euskararen historia sozialean gizon honek egin dituen ekarpenen argitan, bi elebitasun horien arteko mugarriak nahiko argi antzeman ditzakegula.
‎Horretarako, bidelagun eta gidari Maria Jose Azurmendi hautatu dugu, hizkuntza politikaren determinazio kontuak apur bat argituko dizkigulakoan. Bi maila nabarmentzen dizkigu oroz gainetik, mailarik eragingarrienak:
‎Musikatik hartuko dudan etsenplu batek argituko ditu ongi, nik uste, fonetikari buruz hizkuntzak egiten dituen aukerak.
‎Pentsamendua lasaigarri gertatu zitzaidan. Geroxeago, baina, begietako lausoa apur bat argitu zitzaidan eta gizona Weber zela ikusi nuen. Irakasle juduaren argazkian ikusitako aurpegiak bertatik bertara begiratzen zidan, kezka larriak harturik.
‎Bürengo ostatu herrikoitik atera ginenerako atertua zuen eta eguzki hits batek argitzen zituen bazter elurtuak. Errepideari lotu ginen berriro.
‎Bat batean, ideia distiratsu batek argitu zituen bere buruko ilunpe trinkoak. Aukerak urriak ziren, baina...
‎–Tira, barkatu, Oskar –erran zidan Ibarrak nire gogoeta beltzetatik ateraraziz–, goibeldu egin haut hire familiari buruzko kontu horiekin. Dena den, oraintxe izanen duk kopeta apur bat argitzeko parada: atzo arratsaldean Zerbitzukoen mezu bat jaso nian.
2005
‎Eskuan balantzaka duen kalimotxoari begira dago, likido ilun horretan misterioren bat argitu behar balu bezala. Azken finean, berak uste baino errazagoa izan da.
‎Naroaren aurpegia apur bat argitu da, lehengusuak estu besarkatzen duen bitartean. Bat batean kolpe indartsua sentitu dute atean, ostikada izan daitekeena, baina ateak eutsi egin dio.
‎Lanbrotik atera berri zen ilargiak zer handi bat argitzen zuen, errepide erdian zetzana. Fardel hark hatsa botatzen zuen, tarteka, arnasestuka bezala, eta erritmo berarekin konkorra igo eta jaitsi egiten zuen.
2006
‎Anek lurra haztatu eta topatu zuen. Piztu zuenean, fokuak irudi bitxi bat argitu zuen tunelaren amaieran. Polizia ohiak fusil herdoildu bat zeukan ezkerreko eskuan.
‎–Zozoak beleari ipurbeltz! –oihu egin zion– Urte luzez obsesionatu zuen afera odoltsu bat argitu besterik ez du nahi Geppertek! Aspaldiko hiltzaile baten atzetik dabil!
‎Bata Rasputinen magnetismoari buruzkoa da; izan ere, ez baita batere ohikoa nekazari ezjakin, zikin eta aker usaineko batek Grigori Yefimovitxek emakumeekin zuen arrakasta edukitzea. 2002 urtean San Petersburgon zabaldutako museo batek argitu dezake zertxobait kontu hori, han erakusten baitute Rasputinena omen zen zakila formoletan kontserbatua: 30 zentimetroko almaritz kirtena –Neva ibaian erdi izoztu ondoren, gainera.
‎–Jauna, beirategiko kontramaisua duzu behean. Egin beharrekoei buruzko zalantza bat argitu nahi omen du zurekin.
2007
‎Goazen banan banan, Eguzkitik abiatuz, panorama gainbegirada batez argitzen.
‎delako hori adierazteko < Volkscharakter>, < Nationalgeist>, < Kraft> (indarra), < jeinua> erabili ohi ditu. Has gaitezen hitzen esanahiak pixka bat argituz.
‎Herder-ek progresoari baiesten dio: 1) historia ez da (Hume edo Voltaire progresoaren eszeptikoentzat legez) betikoaren betiereko itzulera, h. d., gizakia, beti natura bera, beti situazio berberetan, beti oiheskeria berberak berrirotzen, noizean behin basakeriaren basoan tipilune bat argitzen dela (Voltaire bera halakoxe argialdi baten erdian kausitzeko fortunarekin). Baina 2) progresoa ez da xuxen xuxen gorabide lineala ere, basakerian hasi eta gizadia gaurko, edo biharko?
‎–Atsedena hartzen du Leirek, bere hitzen efektua neurtzeko?. Beno, ba, Edinburgoko unibertsitateko ikerketa talde batek argitu zuenez, animalia horiek hil zituena ez zen beste animalia bat izan, ez, ezta Nessie munstroa ere, ez pentsa, baizik eta ur azpiko zooplanktona! Zooplanktona!
2008
‎Gero, areto nagusitik atera. Nazario, nora ezean zegoela zirudiena, neskamearen atzetik abiatu zen, automata bat balitz bezala?, pasabide batean barrena sartu, eta beste gela batera zeramàn ate batera iritsi ziren, bera. Regina? beti aurretik eta Nazario atzetik; jarraian, ireki zuen Reginak atea, pasarazi zuen Nazario gelara, lanpara kandeladun batek argitzen zuen hura?, itxi zuen atea, eta, Nazarioren aurrez aurre paratu eta arnasa betean harten zuela, esan zion:
‎aitak bere alde mikatza agertu ondoren, alde gozoa agertuko ote zion? Reginari begiratuta hala zirudien behintzat, itxaropen izpi batek argitu baitzuen haren begia.
‎Isilune luze bat egon zen horren ondoren. Ni hormaren kontra tente nengoen, bihotza harmailua bezala taupadaka, baina kolkoa esperantza izpi batek argituta. Silverrek ere hormaren kontra jarri zuen bizkarra, besoak antxumatuta, pipa aho ertzean, elizan edukiko zuen patxada berberaz; eta hala ere bere begirada hara eta hona mugitzen zen ezkutuka, begi ertzaz bere jarraitzaile menderaezinak zainduz.
‎Ahaztuko da denborarekin istorioaren xehetasun bat baino gehiagoz; ordea, ileordea jarriko genuke apustuan. Livesey hark bezalaxe?, baietz gogoan gorde halako indarra eta bizitasuna duten hainbat eta hainbat une: Pew zaharra bidean txapaka txapaka bere itsu makilarekin; edo Silver hankamotz hori bere makulu gainean txoria bezala saltoka; edo sagar upelaren barruan kuzkurtuta dagoen Hawkins horrexen irudia, ilargiak bat batean argitu duena.
‎Sartu, gorputza erortzen utzi eserlekuan, atea itxi eta giltza eskuin alderantz jiratu zuenean, hots ezagun bat irten zen zahartzaroak jotzen hasitako motorretik. Faroek apur bat argitu zuten aparkalekuko isiltasuna. Irratia jarri eta. Nirea zara, maitea?
‎Oso oker ez banago, gainera, ez dira aho batez onartzen ditugun ideien eremu garbikoak hitz horien gibelean dauden asmoak, lintzura lokaztuetan sartzeko hobeak baitira gogo lanabes horiek elkarrekin gogo gozo aritzeko baino. Baina, nolanahi ere, gure berbaldiaren jarduna ideia indar horien ardatzean harilkatua dagoenez, komeni zaigu era batera edo bestera aldez aurretik apur bat argitzea.
‎Beti eskertuko diot aitari horren zintzo jokatu izana. Alde batetik argitu zidan nik idatzitakoa lar literarioa zela egunkari batean argitaratzeko. Eta, beste aldetik, ez zidan iritzi zuzen bat eman, ez zuen esan, zutabea ona da?
‎Gero, areto nagusitik atera –Nazario, nora ezean zegoela zirudiena, neskamearen atzetik abiatu zen, automata bat balitz bezala–, pasabide batean barrena sartu, eta beste gela batera zeramàn ate batera iritsi ziren, bera –Regina– beti aurretik eta Nazario atzetik; jarraian, ireki zuen Reginak atea, pasarazi zuen Nazario gelara –lanpara kandeladun batek argitzen zuen hura–, itxi zuen atea... eta, Nazarioren aurrez aurre paratu eta arnasa betean harten zuela, esan zion:
‎aitak bere alde mikatza agertu ondoren, alde gozoa agertuko ote zion? Reginari begiratuta hala zirudien behintzat, itxaropen izpi batek argitu baitzuen haren begia.
2009
‎–Tira, alaitu mutur hori, hemen nago-eta, parte txarreko etxetzar hau apur bat argitzeko. Zertan ari zinen?
‎Mediku jaunak errealite iluna erakusten zion, ongitxo zekien espezialistak tuberkulosia heriotzaren sinonimoa zela kasu gehienetan?, erakutsi orduko gozoki batekin argitzen ahalegintzen bazen ere; Gabino, baina, beste puntu batean zegoen, beharbada; beste puntu batean zegoen, ziur: burbuila lehertu eta mundura jaiotzea erabaki zuenetik egongo ez zen, bada!; esan nahi baita, urduri zegoen arren, bizia jokoan zuen, azken batean!?, bazuela sorgortasun hala moduzko bat, beldurraren aurkako autodefentsa inkontziente bat izateaz gain, beste perspektiba bat ematen ziona, adimenaren labana hotzak landua:
‎esan nahi baita han bildutakoek bazekizkitela bi gauza gutxienez: bazekiten Afrikan altxamendu bat izan zela, horregatik bildu ziren, hain zuzen ere, erasotzaileei talde gisa erantzun bat emateko asmoz?, eta bazekiten, halaber, goizeko batzarren ondotik, langileen jarreraren berri, batzuk berehalako mobilizazioen aldeko, eta beste batzuk itxarotearen aldeko, egun bat edo bi?, gauzak apur bat argitu arte.
‎ispiluaren bestaldean zegoèn izaki errukarri hura, begien hezetasun beirazkoan ezintasunaren irudia islaturik zuena!; jarraian, baina, apurka apurka, hondoa jo zuenak ezin hondorago jo?, erreakzionatu egin zuen: hasteko, ilea bi eskuez bildu, ispiluaz bestaldeko irudiak ilea motzagoa zuela zirudien?, eta irri itxurako batek argitu zion begia; gero, honela esan zuen, ahapeka: –Non zaude, Txaro??; Ada, beraz, Txarok inoiz irudikatu zuen bezala irudikatzen ari zen bere burua, ile motzagoarekin, apur bat mutilen estiloan, Frantziatik etorritako modan; hala, bada, tarteka izaten zituèn ametsetako Txaro hura oroitzen al zuen une hartan, arrenka esaten ziona:
‎Aurreko belaunaldietako metaforak, esate baterako, kontzeptu bat argitzeko eginahal gogor baten ondorio zirudien; aldiz, gazteok lasai asko doaz irudiz irudi, metaforaz metafora. Kontzeptua irudietatik eratortzen dute.
‎ispiluaren bestaldean zegoèn izaki errukarri hura, begien hezetasun beirazkoan ezintasunaren irudia islaturik zuena!; jarraian, baina, apurka apurka –hondoa jo zuenak ezin hondorago jo–, erreakzionatu egin zuen: hasteko, ilea bi eskuez bildu –ispiluaz bestaldeko irudiak ilea motzagoa zuela zirudien–, eta irri itxurako batek argitu zion begia; gero, honela esan zuen, ahapeka: " Non zaude, Txaro?"; Ada, beraz, Txarok inoiz irudikatu zuen bezala irudikatzen ari zen bere burua, ile motzagoarekin, apur bat mutilen estiloan, Frantziatik etorritako modan; hala, bada, tarteka izaten zituèn ametsetako Txaro hura oroitzen al zuen une hartan, arrenka esaten ziona:
‎esan nahi baita han bildutakoek bazekizkitela bi gauza gutxienez: bazekiten Afrikan altxamendu bat izan zela –horregatik bildu ziren, hain zuzen ere, erasotzaileei talde gisa erantzun bat emateko asmoz–, eta bazekiten, halaber, goizeko batzarren ondotik, langileen jarreraren berri, batzuk berehalako mobilizazioen aldeko, eta beste batzuk itxarotearen aldeko –egun bat edo bi–, gauzak apur bat argitu arte.
‎Mediku jaunak errealite iluna erakusten zion –ongitxo zekien espezialistak tuberkulosia heriotzaren sinonimoa zela kasu gehienetan–, erakutsi orduko gozoki batekin argitzen ahalegintzen bazen ere; Gabino, baina, beste puntu batean zegoen, beharbada; beste puntu batean zegoen, ziur: burbuila lehertu eta mundura jaiotzea erabaki zuenetik egongo ez zen, bada!; esan nahi baita, urduri zegoen arren –bizia jokoan zuen, azken batean! –, bazuela sorgortasun hala moduzko bat, beldurraren aurkako autodefentsa inkontziente bat izateaz gain, beste perspektiba bat ematen ziona, adimenaren labana hotzak landua:
2010
‎Urte batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan, zeure ateismoaz, alegia?, nahiz eta azkenean zure lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea, azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda?, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari, derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso?!?, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan. Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria?, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere?
‎Adak egin zidàn irria, kezkak eta beldurrak zurrundutako betarte ezin ilunagoa guztiz aldatu eta konplizitate ezkutu batek argitua behar zuena?, etxetik alde egingo nuela esan nuenean?!; eta, hala ere, ez zen irri nabarmen bat izan, irri ia antzemanezin bat baizik, irri bat baino gehiago ere bazena aldi berean, samurtasun ezusteko baten zizelak edo moldatua; nireganako mirespen kutsu bat ere bazuen irri hark!; esanahiz betetako irria zen, abegitsua zinez: hain abegitsua, non orduantxe jakin bainuen, irriak iraun zituèn hiru lau segundoko tarte hartan, arreba lubakiaren alde berean nuela:
‎zela. Pasadizo batez argitu zituen bere hitzak: arratsalde batean, herri tropikal batean, lorategiko lanpararen argitan, geko baten bizkarraldean pausatu zen tximeleta bat.
‎Marioren azken hitzek oihaneko zurrunbiloarekin egin zuten bat. Gero, beste tximista batek argitu zuen haien bidea. Trumoia ere ailegatu zen urrundik, apal.
‎Isilik egon gara pixka baten, eta gero, mintzatzeko gaitasuna berreskuratzen ari nintzela sentitu dudanean, zalantza bat argitzeko eskatu diot:
‎Zertan nabilen galdetuko duzu, istorio sekretu bat argituko dizudala agindu eta gero kontu zaharrak berritzen eta lehendik ezagutzen dituzunak aletzen. Barka ezazu.
‎Adak egin zidàn irria —kezkak eta beldurrak zurrundutako betarte ezin ilunagoa guztiz aldatu eta konplizitate ezkutu batek argitua behar zuena—, etxetik alde egingo nuela esan nuenean...!; eta, hala ere, ez zen irri nabarmen bat izan, irri ia antzemanezin bat baizik, irri bat baino gehiago ere bazena aldi berean, samurtasun ezusteko baten zizelak edo moldatua; nireganako mirespen kutsu bat ere bazuen irri hark!; esanahiz betetako irria zen, abegitsua zinez: hain abegitsua, non orduantxe jakin bainuen, irriak iraun zituèn hiru lau segundoko tarte hartan, arreba lubakiaren alde berean nuela:
‎Urte batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan —zeure ateismoaz, alegia—, nahiz eta azkenean zure lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea —azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda—, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari —derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso...! —, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan —Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria—, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere...
2011
‎HVM: Erantzun baino lehen beste kontu garrantzitsuago bat argitu nahi nuke.
‎Baina agureak ezin zuen, nahi ezean ere, haizeak astinduriko adarra baino gehiago edo hobeto mugitu. Haren bihotzeko ganbara argi arraro batek argitzen zuen behe laino zaharraren erdian.
‎Eguzki gorri batek argitu eta berotzen zuen mundua, Orreagako harresi eta hormetan hazten zen huntza lehortuz eta menderatuz, Abade Nagusia gelara etorri zitzaidanean. Heldu eta, neuk desiratutako bidaia egiteko orena nuela erran zidan, nahi nezanean abia nintekeela eta neuk nahi alderantz.
‎Jean Luc izeneko ilekizkur kankailu batek argitu nahi izan zigun (Mertxeri, lerde jario, argitu nahi izan zion, zehazkiago esanda) bazirela dahu dextrogiroak, mendiari itzulia eskuin aldera ematen ziotenak, eta dahu lebogiroak edo ezker birakariak, ezkerrerantz zebiltzanak, baina laster isilarazi zuten, zehaztasun teknikoak ez zirela beharrezkoak esanda. Gainera, ehiztari lanak beraiek, suitzar menditarrek, egingo zituztela.
‎Giza errainu ilunak zeuden barandetan nagi jarrita. Haien pipen galdak sudur bat argitzen zuen, edo kapela baten ertza, edo harritu itxurako bekain batzuk. Fenellak gora begiratu zuen.
‎Lanpara ketsu batek argitutako sukalde baxu, txiki, zaztar batean aurkitu zuen bere burua. Emakume bat zegoen sutondoan eserita.
‎Gasezko lanpara handi dardarti batek argitzen zuen emakumeen gela. Ezin zuen itxaron; hasia zen dantzan.
‎–Milesker, irribarre egin zion Lucíak edalontzia hartzean. Berokia, eskularruak eta lepokoa erantziak zituen eta orain lepo luzeko jertse zuri batek argitzen zuen gela?. Berriro barkamena eskatu behar dizut honela azaltzeagatik.
2012
‎Kokapena ez nuen gustukoa, bidearen ondo ondoan; gainera, atzeko partean zabaltzen ziren lurrak aldapan beherakoak ziren. Etxeko hormetatik bertatik, kablez inguratuta, farola eskas batek argitzen zuen Kaikuren zementuzko zoko zikina. Hantxe zegoen lo, argi motelaren pean.
‎Eta ez dira txiste arruntak izaten, ludikoak, denbora pasakoak. Gaia kokatzen laguntzeko edo ñabardura bat argitzeko balio dutenean bakarrik kontatzen ditu, Orioko erara.
‎Sakelatik mugikorra atera eta piztu egin zuen. Pantailak lurrean eroritako aterki ontzi bat argitu zuen. Kontu handiz jaso zuen.
‎Berriz zutitu nintzenean, bat batean argitu zitzaidan gelako aldaketaren misterioa. Esan dut lehen, hormetako irudien marrak aski zehatzak ziren arren, koloreek nahasiak eta lausoak ziruditela.
‎Inola ere espero ez nuen ondorioa izan zuen ordea mugimendu hark. Kandelen argi izpiek (kandela asko baitzen) horma zulo bat argitu zuten, ordu arte ohearen habeetako baten itzal ilunean ezkutaturik geratua. Era horretan ikusi nuen garbi garbi han zegoenik ere sumatu ez nuen margolan bat.
‎Monsieur Leplicheyk, hobekuntzengatik! Arratsean, su festa distirant batek argitu ditu bat batean aireak. Esan zitekeen benetako kaleidoskopioa zela, benetako opera apainduria, eta, une batez, gure herri txikiak uste ahal izan du Mila eta Bat Gau etako ipuin baten erdira eramana zutela.
‎–gaineratu zuen?. Inondik ere, fontzionarioren bat Tiflisera doa auzibideren bat argitzera. Bistan dago ez dituela gure mendiak ezagutzen!
2013
‎Bidean Kimu ezkerretara begira joan zen, lurrezko bidexkaren bat topatu guran. Begiak platerak lez zabalik, ezkerretara bide bat argitu guran edo.
‎Une batez Niko mutu geratu da, adiskidearen olerkari senarekin harrituta. Ez dio azalpenik eskatu, baina halere sasi poetak kontu bat argitu nahi izan dio:
‎Gurasoen, osaba Ubayden eta Omarren mesfidantzazko jarrerek gibelka eragiten baitzioten, haien haserrealdiren bat edo bertze ere pairatu behar izaten zuen Raissak aldika?, osaba Tayyebi kontatzen zizkion bere sekretuak, hari bakarrik. Halako moldez, non, handik urte erdira, bigarren desioa bete zuèn egunean doi?, ohetik goiz jaiki, ordubete inguru falta zen egunsentiko salaterako?, sukaldera jaitsi, petrolio lanpara batek argitzen zituen sukaldeko zoko moko guztiak, eta, amari agur egin ondoren. Salam aleikum?, honela galdetu baitzion:
‎Amak erran bezala, ukuiluan ediren zuen osaba, sabaiko gako batetik zintzilik zegoèn bertze petrolio lanpara batek argitzen zuen inguru hura?, zaldi astoei jatekoa emateko prest, ekin ere orduantxe ekin zion, sarde itxurako bat eskuan hartuta, lasto pilatxo bat jasotzeari?, kaka gorotzen garbiketa egin ondoren. –Salam Aleikum, osaba.
‎Koldo Sarasuak egun batzuk lehenago esan zion: . Pentsa ezak, Hamza, atentatuaren egunean, puntu bat lehertu eta puntua eguzki bihurtuko dela, gizarte anaikorrago bat argituko duena. Mirari handiagorik?!?.
‎poema hura, izan ere, ez zen poema bat bakarrik: bizitzeko programa bat ere bazen, aitzina eramaten ahaleginduko zena, kosta ahala kosta; poema hura dir dir zegièn bonbilla bat bezalakoa zen, bide bat argitzen ziona; gainera, bere buruarekiko hitzezko aitorpen isil bat ere bazen, edo zinezko zina: –Inoiz baino musulmanagoa izanen naiz, baina, horregatik hain zuzen ere, inoiz baino mundu zabalekoagoa?.
‎Hamzak, jarraian, xehetasun eta ñabardura oroz kontatu zion Faysali kontatu beharrekoa, bere bizitzaren azken boladan agitutako gauza ezohikoen zerrenda eginez, eta lagunari erakutsiz, era hartan, ezen berea Allahren dei bat izan zela, argialdi edo argi eztanda batek argitua: bamm, bamm eta bammm!
‎Hara zertan amaitu zen elkarrizketa hura, hasieran argi errainu batek argitu, baina, azkenean, inoiz baino gau ilunago batek irentsi zuena?!
‎Plater berri bakoitzaren aurrean serio jarri eta buruari buelta batzuk eman behar zitzaizkion jaten hasi aurretik. Krimen txiki baten gertalekuari bezala begiratzen zion komisarioak platerari, misterio bat argitu nahirik bezala, eta koilarakada ahoan sartzen zuenean tarte luzea egiten zuen begiak itxi eta burua gorantz zuela. Carpaccio bejetal bat igaro zen mahaitik eta ez ginen jakia zein barazkirekin egina zegoen asmatzeko gai izan; kiskalitako itxura zuen okela zatia atera zuten ondoren, eta alberjiniaz belztutako esneko txahal haragi samurra zen.
‎Galdera gehiegi nituen buruan zeharbideekin ibiltzeko. Mahai gaineko lanpara doiegi batek argitzen zuen egongela, eta mamu itxura ematen zion Garibaldiren aurpegiari. Inork kanpotik begiratzera, izutzeko moduko irudia ikus zezakeen:
‎Ez dut zuen mintzaira hainbat ikasi. Denbora gehiago dudan bertze batean argituko didazu hitz horren esanahia.
‎Haien hondarrean, goiko espazioaren bezainbatekoa zen sotoa, hura bezain hutsa, nahiz ez hain zikina. Kanpoko lurraren mailatik, leihoxka batek argitzen zuen lekua.
‎Mahaiaren gibelaldeko kadiran jarri zen Bakedano, niretako aulki tiki bat nonbaitetik aterata. Leiho bakar batek argitzen zuen tokia; handik etxe gibeleko baratzea zegoen ikusmiran.
‎Dirdira hits batek argitu zituen, istant batez, haurraren begiak.
‎Distira ahul batek argitu zituen haren begi hitsak.
‎–Hori uste duzu benetan? , hots egin zuen Elizabethek une batez argituta.
‎–Bennet anderea, etxe horietako bat, edo guztiak, zure seme alabentzat hartu baino lehen, gauza bat argi dezagun. Auzotegi honetako etxe batean ez dute inoiz sarrera izango.
‎Tarekek paretaren kontra zegoen beste katilu bat argitu zuen orduan. Bigarren katilu hura zopaz beteta zegoen.
‎Hamzak, jarraian, xehetasun eta ñabardura oroz kontatu zion Faysali kontatu beharrekoa, bere bizitzaren azken boladan agitutako gauza ezohikoen zerrenda eginez, eta lagunari erakutsiz, era hartan, ezen berea Allahren dei bat izan zela, argialdi edo argi eztanda batek argitua: bamm, bamm eta bammm!
‎Koldo Sarasuak egun batzuk lehenago esan zion: " Pentsa ezak, Hamza, atentatuaren egunean, puntu bat lehertu eta puntua eguzki bihurtuko dela, gizarte anaikorrago bat argituko duena. Mirari handiagorik...!".
‎Hara zertan amaitu zen elkarrizketa hura, hasieran argi errainu batek argitu, baina, azkenean, inoiz baino gau ilunago batek irentsi zuena...!
‎Gurasoen, osaba Ubayden eta Omarren mesfidantzazko jarrerek gibelka eragiten baitzioten –haien haserrealdiren bat edo bertze ere pairatu behar izaten zuen Raissak aldika–, osaba Tayyebi kontatzen zizkion bere sekretuak, hari bakarrik. Halako moldez, non, handik urte erdira –bigarren desioa bete zuèn egunean doi–, ohetik goiz jaiki –ordubete inguru falta zen egunsentiko salaterako–, sukaldera jaitsi –petrolio lanpara batek argitzen zituen sukaldeko zoko moko guztiak– eta, amari agur egin ondoren –Salam aleikum–, honela galdetu baitzion: " Non dago osaba Tayyeb?".
‎Amak erran bezala, ukuiluan ediren zuen osaba –sabaiko gako batetik zintzilik zegoèn bertze petrolio lanpara batek argitzen zuen inguru hura–, zaldi astoei jatekoa emateko prest –ekin ere orduantxe ekin zion, sarde itxurako bat eskuan hartuta, lasto pilatxo bat jasotzeari–, kaka gorotzen garbiketa egin ondoren. " Salam Aleikum, osaba.
‎poema hura, izan ere, ez zen poema bat bakarrik: bizitzeko programa bat ere bazen, aitzina eramaten ahaleginduko zena, kosta ahala kosta; poema hura dir dir zegièn bonbilla bat bezalakoa zen, bide bat argitzen ziona; gainera, bere buruarekiko hitzezko aitorpen isil bat ere bazen, edo zinezko zina: " Inoiz baino musulmanagoa izanen naiz, baina, horregatik hain zuzen ere, inoiz baino mundu zabalekoagoa".
2014
‎Beste muturreko atera jarraitu zioten, eta, biltegi huts bat igaro eta pare bat eskailera sigi saga igo ondoren, azkenean gela txiki batera iritsi ziren; gelan, pegarrak eta lanbas makila batzuk baino ez zeuden, eta bonbilla ahul batek argitzen zuen. Han utzi zituen, aurretik bi dolar eskaturik eta ordu erdi batean botila bat whiskirekin itzuliko zela hitzeman ondoren.
‎Bai, katu beltz bat da eta odoletan datza, hilda. Bat batean, tximistargi baten pare argitu zait gogoa, eta guztia ulertu dut:
‎nazionalitateen printzipioa betiereko bakearen printzipioa da? , dès l, achèvement du travail de reconstitution des nationalités européennes, le continent marchera rapidemente à une complète pacification? 1071 Bakearekin, armadako aurrekontuak murriztearekin, nazioarteko elkarlan eta elkarlehia joriarekin, zientzia eta arteen eta industriaren egundoko garapenarekin, oparotasunezko aro berri bat argituko da1072 Europako nazioek, bereziki latinoek (euren federazioa osatuz) 1073, euren misio zibilizatzailea eraginkorki bete ahal izango dute, hasi Mediterraneoan aurrez aurre dituzten herri barbaroekin(, peuples barbares?,, races plongées dans l, ignorance?), eta Afrikan, Asian, Ameriketan jarraituz1074 Nazio europarren egitekoa baita, l, acquisition et la conservation de conquêtes faites ... Ce sont là de ces conquêtes, dont l, humanité, loin d, avoir à en gémir, se glorifie comme d, un pas accompli dans la voie du progrès? 1075 Horiek ziren 1860an Delocheren planak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia