Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2010
‎En la vieja lengua de ustedes. Aurreneko aldiz Stonehamera iritsi nintzenetik, mikaztasun izpi bat antzeman nuen bere hitzetan. Berak oso ondo hitz egiten zuen espainolez, azentu mexikar eta guzti, eta esana izango zion Davidi behin baino gehiagotan:
‎Leiho batetik elorri bat antzematen zen, loretto zuri bakar batek apaintzen zuena.
‎N afud eko putzuetatik heldurik, Ali Reza etxeko gamelu eta ahuntz apurrak barrutian bildu, eta larruzko bere etxolarantz joan zen. Iluntzen hasiagatik, oraindik leinuru bat antzematen zen mendebaldetik, urruneko mendiak gorriz tindatzen zituena.
‎Aitzina aitzinatuz, maisu ikasleek bide bazterrean multzo nahasi bat antzeman zuten, ufara zeriona eta zur mur apal bat zegiena, zeren euliz beterik zegoen.
2011
‎Zailagoa da Achiaryren azken zirkulu bat antzematea. Azken hilabetetako haren ekintzetara hurbildu eta hitzezko laguntza eskatu diodanean nire gogoetarako, isiltasunaren mezuaz gainera berarengandik hartu dudan erantzun bakarra hau izan da:
‎Lehena iraganaren gertakari batean oinarritua, bigarrena etorkizunerako aldarrian(" bizirik dagoenak/ sekula hitzik ez aipa!", baina berdin funtzionatuko luke Brechten hitzik gabe. Esan dut, halaber, 1980ko grabaketaz ari naizela, ze aurreragokoetan atzerapauso bat antzematen dut: " Lehen grabaketa 1980koa da (Lau Bost)," zoramen" moduko bat tempo guztiz bizkorra eta aparteko indarra dituena.
‎Giza soinu eremuak eta musikak XX. mendean izandako aldaketa bortitz baten barruan antzeman litezke dagoeneko gure sortzaileen emaitzok. Krisiaren krisian murgildurik betiere krisia baita sormen eragile nagusia—, horra musika herrikoiaren barruko zenbait joera eta aukera berri.
2012
‎Pazientzia hartu zuen, eta josteko lanari bukaera eman zionean manioka orea egiten hasi zen afarirako. Azkenez, arratsaren lehen itzalak hedatu zirenean eta oihana isildu —lotara tximuak, lotara txoriak—, ke arrasto bat antzeman zuen okume azpian. Bere aita erretzen ari zen.
‎48. Gaia beste angelu batetik antzematen bada ere, ikus Xabier Agirre, Tolerantziaren gaineko disertazioa, Pamiela: Iruñea, 2006, non ‘antagonismo’ hitza behin edo aipatzen den.
‎Egiaren eta jakintzaren arteko bereizketarekin, hortaz, jakintzaren izaera partziala azpimarratzen da, jakintza partisautzan oinarritu beharreko premia. Egiazko jakintza objektiboari, ondorioz, ikuspuntu eraldaldatzaile (iraultzaile) interesatu batetik antzeman baitakioke soilik.
‎Teknika berdina erabiliz baina anbizio txikiagoarekin, idazlan honetan proposamen umil baten aztarnak aurkituko dira. Hala ere, proposamenaren muina ulertzeko, beste gauza bati antzeman behar zaio. Alegia:
‎Hautsa, kea, oihu madarikazioak, turuta soinuak, zaldi irrintziak, tiro herotsak. Nahasteka hartan Pombok kubatar bandera bat antzeman zuen eta bererantz gidatu zuen zaldia.
‎" Cayo anitzetan entseatuz gero, finean geure xedeetarako toki egokia aurkitu dugu; egin ere, sinetsiko ez duzuen gertaera baten ondotik: Cayo Romanotik hurren arraunean genbiltzala, hondartzako harkaitz artetarik gizon bat antzeman genuen, berekin zuen astoari itsasoko uretatik edatera ematen ari! Anitz harritu ginen, bada, leku hartarantz bidatu genuen txalupa; are harritzenago, kapelua edeki eta ur hartatik bilduz, gizona bera edaten hasi zela ikustearekin!
‎La Habanako Belascoain karrikan gaindi Parque Centralera heldu den ibiltariak, eskuinean jauregi bat antzemanen du, zuhaitz galantek geriza egiten diotena, eta, hautsak zikindurik egonagatik, haren iduri klasikoak inguru koloretsuari seriotasuna ematen diona. Hura da aldamatarren behialako egoitza, ikuspegia itsusten duen kartel batek adierazi bezala:
‎" Errepublikaren legeen araura bilduriko epaileek presoa kondenatzen dute...", epaimahaiko bozemaile Kapitain Estevez erabakia irakurtzen hasi zenean, tiro hotsak entzun ziren, bai eta zaldi gaineko zelatariak lau hazka bizian zetozela ikusi ere: beheko ordokian zalditeria indartsu bat antzemanik zuten kanpamendurantz abioan!
2013
‎Berehala antzeman zuen, goizean esnatutakoan, gorputzaren zer ataletan eman zizkion ezezagunak kolperik handienak. Min ematen zion goiko ezpainak ertz batean, eta pixka bat sudurrak, baina batez ere eskuinaldeko saihets hezurrek ematen zioten min. Zutik jarri zenean, erasandako beste puntu bat antzeman zuen gorputzean. Tira egiten zion eskuineko belaun minduak.
‎—Gure kafe guztiak Dennisek ordainduko ditu, konforme? Fede zantzu bat antzematen diot, eta horrek kostu bat izan behar du berarentzat.
‎Ohituago ilunera, burutxo bat antzeman nuen. Atzerago, isats arraiadun bat.
2014
‎Hitz haiek esan orduko, erresumina sentitu zuen hanka batean. Igurzten hasi, eta bere eskuak bustitasun bat antzeman zuen. Odola zen.
‎David Leanen filma ere hobeto ulertzen da vox populi k adierazitako ertzetik begiratuta, eta erraza da hartan jarrera retro bat antzematea. Litekeena da David Lean zine zuzendariak Lawrenceren alderdi mendratzaileenak gogoan hartzea, Jeremy Wilsonek ez ezik Arnold Walter Lawrencek eta Victoria Ocampok denuntziatu bezala, baina, oroz gain, Peter O' Toole aktorea bitarte, bere erretratu hura hartu zuen aintzat, pinturakoa.
2015
‎Korrika ere lerratzen doa, zirkin eta zirkin eraldatzen, baina jarraipenez. Lekuko ak egiten du lotunearena, idatzizko mezua du barruan, baina beste mezu bat antzeman diezaiokegu eskuz esku artikulatzen den kateari: figurazio edo antzezpen hartan lurralde, komunitate, hizkuntza, nazio bat artikulatu da.
‎Euskara, badakigu, bazterreko eta anomalo bihurtu zuten modernizazioek (eta haiek eragin erreakzioek), eta horregatik, zentzu berriez kargatu behar izan zuten haren alde ekin zutenek. Antza, zentzuren bat antzematen ziotelako. Kode nazionalista izan da zentzugintza hartan eraginkorrena.
‎Kastore tranpa bat egon behar zuen lekura iritsi eta han ere falta. Jimek forma ilun bat antzeman zuen ur garbiaren azpian. Uraren bidean zebilen isatsa, korrontearekin dantzan.
‎Idatzi gabe pasako dira egunak, eta egindako guztiaz idazteko beharrik ere ez da sentituko, marinelak, portuan, arraunei helduta, itsasoari bizkar emanez bizitzen ikasi nahi dutenean bezala, beste norabaitera begira bezala, Zubiaurre margolariari bere begirada laga zion Anthon hura bezala, begirada galdu ez, baizik eta argi bat antzemana balitz bezala itsasoari bizkar emanda, urrun batetik pentsatzen hasiz, azkenean.
‎1983ko otsailean Espainiko Gobernu sozialistak Ruiz Mateoren Rumasa holding erraldoia desjabetu zuen. Enpresa talde erraldoi hartan piramidezko egitura bat antzeman zuten. Polemika handia eragin zuen, eta auzitegiek baimena eman ostean, negozioak saltzeari ekin zion Gobernuak.
‎Zer egin ez zekiela beste aldera bihurtu zenean, ertzain Palomok giza iduri bat antzeman zuen, zaragoila motza beste jantzirik gabe, eskuin lepoan arpoi pneumatikoarekin bidean goiti heldu zena:
‎—Han dena da isila, izakiak dolurik gabe bizi eta hiltzen dira. Behin batean, sarean arrainik zegoenetz ikustera pulunpatu nintzeneko, pargo tipi bat antzeman nuen sarean trabatua; haren inguruan bildurik, karramarroak ari zitzaizkion begiak jaten. Bai ordea, arraina geldirik zegoen, ez zuen dar dar ere egiten bizirik izanagatik, brankiak aldika hantu egiten zituen-eta; hantxe zegoen heriotza noiz helduko, ezinago duin, aladura krudelenean egonagatik ere!
‎Ohiko bere ingurua egiten ari zen batean, Bebak pelikano handi bat antzeman zuen, hegal arreak indarka, itsas gaina kasik ukituz mendebalderantz zihoana. Laburrera, beste bat, haren ondotik, lau, seitaraino!
‎Aitzitik, egun argiz Centro Agentetik landara orduko hilarri bat antzematen da sastraka eta elorrien artean, haren gainean nehoiz ez dagoela lorerik; tipi tipia da, haur batena iduri.
2016
‎Eguzkiak goraka jarraitzen zuen zeruan, eta gero eta bero handiagoa egiten zuen. Begiak altxatu eta urrutira begiratzen zenean, mintz zurixka bat antzematen zen zuhaitz eta sastrakak zikinduz, gandua. Carlosek erlojuari begiratu zion.
‎Berriro salako leiho zabalduaren aurrean, zigarroa piztu eta gauari begira jarri zen. Hoteletik hamar bat kilometrora autobidearen ondoko punturen batean, desohizko gorritasun bat antzeman zitekeen, uda bero hartako azken sutearena. Eta betiko argiek ere han jarraitzen zuten, gasolindegiko gorri eta urdinak, urbanizazioetako laranjatuak, herriko elizaren horiztak.
‎Gaueko ordu txikitan bere gelan kantinera jantzia kentzen ari zela sumatu zuen ziztada. Zorionaren erdian beltzune bat antzeman zuen. Eseri zen ohean botak soinetik kentzeko, zer gertatzen zitzaion asmatzen saiatzen zen bitartean, sumatzen zuenari zegozkion hitzak antzeman nahian.
2017
‎Hala ere, irudi gehiago eman zituen 1967ko ekainaren 11ko finalak. 1962ko eta 1965eko txapelketetako finalekin konparatuta, halako irekitze bat antzematen da bertsolariei jarritako zenbait gaitan eta haiek kantatutako aleetan. Bertsolaritza mundu berrian kokatu nahian ari dela dirudi, nahi eta ezin.
2018
‎Zeqat: mahometzaleek ordaindu behar duten zerga. eman zioten keinu batez; orix bat antzeman zutela jakitearekin, sultana alde hartarantz abiatu zen zaldia aizkatuz; hain fite egin ere, non, burua gibelera bihurtu zuen batean, Admeh esklaboa beste nehor ez baitzuen antzeman bere gibelean.
‎Gain haietatik ibai erro idor bat antzematen zen, lur soila, iparretik kapar eta sastrakek mugatzen zutena, hegotik, belardi joriek.
‎Rogelioren gorpua ehortziz geroko lehen udaberriarekin" La Jutia" ri zegozkion mendietako belartzetan" mayoral" Salinasek nehoiz ikusi gabeko landare bat antzeman zuen, elorritsua eta puntadun orriekin, iduriz fite ugaltzen ari zena.
‎—Oi Sultan loriosa, so egizu! erran zuen Admehk lau harriz eta elorri zenbaitez eraiki etxola bat antzeman zuenean. Ez dago indarrik Jainkoa baitan baizik!
2019
‎Aurrena beste bi neskatoek zeharkatu zuten, eta Bernadette, berriz, apretak kentzera makurtu zen. Orduan, mugimendu bat antzeman zuen. Begiratu, eta errainu zuri bat ikusi zuen aurrena, eta segidan dama eder bat tunika zuri batez jantzia, oihal urdin bat gerrian lotua, oinetan arrosa hori bana.
‎Pentsamendu harekin batera, aurreko saioan oharkabean pasatutako zerbaitez jabetu zen, emakumeak aurpegiera eslaviarra zeukala, eta antz pixka bat Mikhail Gorbatxov buruzagi komunistaren emazte Raisa Gorbatxevarekin. Baina baztertu egin zuen pentsamendua eta mutu segitu zuen harik eta erloju digitalean aldaketa bat antzeman zuen arte. Zenbaki berdeek bostak eta zazpi minutu zirela adierazten zuten, 17:07.
‎Eta baita, hurrengo egun osoa eta gau osoa ere hantxe eman genuen. Zintzilikario hartatik ateratzea berrogeita zortzi ordu inguru kostatu zitzaigun, baina ondoren gorputz guztia oso gaizki izan nuen luzaro, kartoizkoa bailitzan, eta ene buruak okerrera egin zuen, bat batean sentitzen hasi bainintzen, edota okerrago oraindik, gauza arraroak hasi bainintzen ikusten han eta hemen, halako batean nire etxeko zoruan suge bat antzeman nezakeen, eta nik neure artean, ez da ezer, sugetxo bat besterik ez da, puf, ze izualdia... Supituki, jaiste latzak hasi nintzen sentitzen, inolako motiborik gabe itxuraz, depresio agerraldiak, pesimismorako joera ezustekoak...
‎gaua. Bat batean, elur gainean giza arrasto bat antzeman zuten, oso lasaigarria ez zen zerbait: borroka baten hondakinen arrastoa.
‎Eta oraindik ere zertxobait gehiago kostatu zitzaidan, hain nindoan nahastuta eta nire onetik at, konturatzea ke beltzez egindako zutabe hura ez zihoala autoaren parean, baizik eta autotik bertatik ari zela sortzen, erretzen ari zelako. Zenbait kilometro gehiago joan nintzen oraindik ere erreakzionatu gabe, harik eta halako batean, eta zorionez, gasolindegi bat antzeman nuen arte errepide ertzean.
‎Ofizialkide batek egingo zion argazkia bide bazterretik. Eskuinera kartel bat ikusten zen, eta amaieran, aldaparen bukaeran, basoaren erdiko argigune txiki batean, etxetzar bat antzeman zitekeen, altua, hiru solairukoa. Hurrengo argazkian, nire aitona beste ofizial batekin zegoen, eraikinaren sarrera nagusian.
‎Zeraina iritsi eta ohartu ginen, egiazki, bazela bide bat ibilgailuentzat egokia zena meatzetara iristeko. Bertara iristean halako eremu bat antzeman genuen, autoa uzteko egokia zitekeena. Han inguruan ez zebilen inor.
‎Begoña auzoko kale batetik aurrera gindoazen laurok. Pasaeran, tankera politikoa zuen beste pintada erraldoi bat antzeman nuen basilikatik gertu horma batean.
2020
‎Begiak iltzatuta neuzkan bularralde gaineko gurutze hartan, orezta arreek inguraturik. Segurki emakume hura gogobeteko bizitza sexual baten jabe zoriontsu zen; segurki bazen gizon bakarti eta kikildu baten plan ilunak asmatzeko gai; ez zatekeen hotelean horietako hitzordu bat antzematen zuen aurreneko aldia. Izerditan hasia nintzen.
‎Elkarren segidan idatzitako berrogeita bat poemaz osatutako liburuan estilo ezberdin bat antzematen da. Xabier Lete definitzen zuen ironiaren ahots latza difuminatu egin da, ordura arte presenteago zegoen ezpal herrikoia alboratu egin du, eta aberriak gai zentrala izaten jarraitzen badu ere, ez ditu ahotan hartzen aspaldiko aldarrikapenak, aberriarekin etsita dagoela dirudi.
‎Gero, ziklo haren amaierarako lan bat egin behar zela eta, ordura arte idatzitakoak berrirakurtzeari ekin, eta konturatu nintzen idatzita nituen poema gehienak ilunak zirela, sakoneko kezketan aztarrika eginez idatzitakoak. Oroimena martxan jarri, eta poema askoren atzean egun edo denboraldi trumoitsu bat antzematen nuen. Pixkanaka hasi nintzen barrutik sortzen zen susmo bat usnatzen, hau da, ez ote nuen poesia nire ezinegonaren aringarri gisa erabili.
2022
‎Arlo batzuetan euskal jende multzoaren ezaugarriak eta kitxua, nasa, maputxe edo amazigh jendearenak ez baitira molde berekoak. Psikologia sozial horri apur bat antzeman gabe, nekez ulertuko ditugu tokian tokiko zailtasun batzuk, eta nekezago ikusiko dugu ahalbideak eta aukerak non dauden. Gure zubi lan honen lantegirik zailenetakoa da elementu horiek jakin minez eta apaltasunez miatzea.
‎Badaki tximeleta esaten ziotela Bordeleko lagunek, baina tximeletak orain sabelean ditu, iturri bat antzematen duen bidaiari egartsuak nola. Taxitik atera eta notarioaren sotoaren ondoan dagoen arropa dendaren ispiluan aztertzen du janzkera, kokatzen ditu leku aproposean bart ileordean egindako kizkurrak.
2023
‎Fogo, eskailerako partisanoa, auzoko zonalde honetako zaintzailea da gaixotasun larri bat antzeman eta lanerako ezintasuna eman ziotenetik. Berrogeita hamar urte ez ditu izanen, begi urdinak, gaztaina koloreko bizarra eta irribarre alaia, sarritan munduarekin haserretzen den eta bekozko ilunez begiratzen duen arren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia