Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2004
‎Guri zerbait esatera zetorrela iruditu zitzaidan aurrena, baina ez: ordu arteko bere aje guztiak ahaztuz, korrika joan zen bizikleta zeukan txokora, eta haren azpiko ohol bat altxa zuen. Istantera, eskopeta zeukan eskuetan.
2010
‎Frankismoaren aro hits eta itogarrian, konplexurik gabeko ahots bat altxatu zen euskal kulturan, askatasun zerbaitekin mintza zitekeen alor bakarrean, artistikoan, alegia: Jorge Oteiza.
‎Hauek egunez eraikitakoa, kabilakoek gauez eraisten zuten. Kaseta bat altxatu zuten eta 40 soldadu gelditu ziren zaindari. Goizean, tiroka joan zitzaizkien moroak.
‎Ni, beranduago pasa izan banintz, ez nukeen atzemango pieza hau: besteren batek altxatuko zian nire partez.
‎Ate oihala bat batean altxaturik, kanpoko argitasunaren kontra gizairudi bat marratu zenean isildu egin ziren; hura zen Mahomet, Abu Bey merkatariaren suhia, jadanik adineko gizona, jainkoaz mintzatzeari ekin zitzaionetik leinua baitan denek ezagun zutena.
‎Chott El Jeriz eko zingira iragateko, merkatari Jalil-ek palmondo enborrez baltsa batzuk egitera manatu zuen, bai eta haien gainean arta handiz salgaiak jartzera ere, guztiz ere meskitarako alabastro eta beirakiak. Baina gameluen belaunetaraino iristen zen ur hartan gaindi zihoazenean, bat batean, aintzira zoruak dar dar egin zuen, ura harrotzen eta biribilkatzen hasi zelarik; bai eta are, ihien artetarik ke adar bat altxatu zen, ezinago beltza, fite zeruraino igan zena; haren baitatik efrit bat jalgi zen, hiru elefante baino sendoagoa eta ehun gamelutako lerroa bezain luzea, bera ere ikatz kolorekoa eta eskuan ezpata biluziarekin baltsetarantz zetorrena.
2011
‎ez gehiago bihijale, baina, bai bihijaleak emanen dituzten arrautzen errule. Arrautza horiek erruten ohi dituzte apur bat altxaturik bihiaren axala, gunerik gorienean, eta bakoitzak erruten du arrautza keta handia.
‎Har ezazu orain kofoin hau bere giderretik, edo, giderrik ez badu, bi eskuez bi aldeetarik har, eta, apur bat altxaturik, jo kofoinaz mahaia, eman kaska bat, bat bakarrik baina ona hura. Hor dituzu zure erleak mahaiaren gainera eroriak.
‎Ez al zegoen 80ko hamarkadako frankotiradore haien beharrean dolu batetik onik ateratzeko premia? Aurreko belaunaldietako euskal kantariak, euren gurasoena jaso eta, aldarrikapen gisa, halako suhartasun batez altxatu ziren plazara. Eta, garai ilunak bizi izan arren, izan zuten ordainez" herri oso baten" atxikimendua.
2012
‎Haize mehe bat altxa zen mendietako harkaitzei eta arantzazuko harri silare sendoei zirkinik egin ez ziena, baina oturuntzaren bukaerako kafe usaina eta zigarro puruen kea banatu zuena. Eta han jarraitzen zuen eguzkiak goxo, han jarraitzen zuen zeruak urdin.
‎Tupustean, aurreko banku batean eserita zegoen morroi gazte bat altxatu zen, eta, berarengana hurbilduz, zera esan zion:
2013
‎Eseri baino lehen, jantokiaren alboko poker room era hurbildu ginen, mahai borobilean kartetan ari ziren gizon batzuengana. Haietako bat altxatu eta guregana etorri zen.
‎Lodikoteak, maiz, sukalderantz begiratzen zuen. Halako batean altxatu eta, pare bat minutuz, mostradorean janari kutxatxoak betetzen ari zen neska batekin hizketan egon zen. Txanda bukatutako langileren bat izango zela pentsatu nuen, edota sukaldeko neskarekin harreman pertsonala zuen norbait.
‎1775eko urriaren 30ean, hautatutako tokian Quanis savit esaten zioten bertakoek, Lasuenek gurutze handi bat altxatu, ezkilak zintzilikatu eta lehenengo meza eman zuen adarrez egindako estalpean. Indio asko izan ziren misioaren sorreraren lekuko, eta beren borondate ona erakutsi zuten eliza eta bizilekuak altxatzeko egurra ebakitzen eta ekartzen lagunduz.
‎1777ko urtarrilaren 12an Santa Clara misioaren fundazioan lagundu zuen, eta hango misiolari nagusi bihurtu zen. Sierra Gordan egon zen bitartean, eliza eder bat eraikia zuen, harri eta karezkoa, gisa hartako lehenengoa mendi haietan; eta, Santa Clarako ardura hartuta, leku hartan antzeko eraikin bat altxatzeari ekin zion, adobeak erabiliz harriaren ordez. Luze jo zuen lanak, Murguiak arkitektoarenak eta eraikitzailearenak egin behar izan zituelako.
‎Atzerritarren hurbiltasunaren mehatxuaren aurrean, San Franciscon gotorleku bat altxatzeari ekin zion Arrillagak. Eraikina, Castillo de San Joaqum izena hartuko zuena, ahaztua egongo zen aspaldi, egin zen tokian egin ez balitz:
‎Golden Gate ren ertzetako batean. Hain zuzen ere, hamabost urte lehenago, 1776an, beste gipuzkoar baten semeak, Juan Bautista Anza II.ak, gotorleku bat altxatzeko aukeratutako lekuan.
‎Zalvidearen espedizioa Arrillaga gobernadorearen aginduz egin zen, eta lan bikoitza eskatu zion fraideari: beste misio bat altxatzeko toki egokirik bazen aztertu behar zuen, eta esploratutako eremuei buruzko zehaztasun guztiak jaso, eguneroko batean. Hain zuzen ere, eguneroko hura dela eta, espedizioa" Zalvidearen espedizioa" izenez ezagutzen da gaur, fraide bilbotarrak hartutako oharrei esker dakigulako haren berri.
‎Ez zen alfer bidaia izan: misio berri bat altxatzeko lekua izendatua utzi zuen gaurko Visalia inguruan; zahar mordoxka bat bataiatuta itzuli zen, eta hemen aipatu dugun egunerokoa utzi zigun. Horrez gain, Tejon igarobidearen izena (gaurko Tejon Pass) berari zor zaiola ere irakurri dugu han eta hemen.
‎Hura hilda, haren ahizpa hartu zuen bigarren emaztetzat. San Diego ondoko hondartzan biltegi bat altxatu zuen, eta han egiten zuten ontziek tratua. San Diegoko larrua eta seboa esportatu, eta californioentzako luxuzko ondasunak inportatzen zituen:
‎Erreka bat ere topatu nuen oso hurbil, oparoa eta aintzat hartzekoa. San Agustin egunean, abuztuaren 28an, meza eman, eta gurutze bat altxa zen kokalekuarentzat izendatutako tokian. Jentil asko etorri ziren, zahar eta gazte, sexu bietakoak, eta estandarte sakratuaren azpian lerrokatzeko gogoa adierazi zuten.
‎hango biztanleen masakrea eta, jarraian, gizon gazte guztiei ezarritako zigor zitala, eskuineko hankaren mozketa. Nuevo Mexicoren sorreraren laurehungarren urteurrenaren inguruan, Alcalde herrian, Oñateren brontzezko eskultura bat altxatu zuten Oñate Center delakoaren atarian, estatuaren fundatzailea ohoratu nahian. Ez zuen luzaroan osorik iraun.
‎Ondorioz, Mexikoko presidenteak, Guadalupe Victoriak, Sarria atxilotzeko eta Mexikora deportatzeko agindua eman zuen. Horren ordez, Sarriak Sandwich uharteetara joan eta han misio bat altxatzeko eskaini zuen bere burua. Azkenean ez zen bete deportazio agindua, ziur aski beldur zirelako prefektua Kaliforniatik botatzen bazuten, haren iritzi bereko beste fraideek ere, hots, gehienek, haren atzetik alde egingo zutela.
‎Ziur aski bi arrazoiengatik, Chumashen haserrea areagotzen joan zen, matxinatzea erabaki zuten arte. 1824ko otsailaren 22a izendatu zuten hiru misiotan batera altxatzeko, Santa Inesen, La Purisiman eta Santa Barbaran. Baina bezperan La Purisimako indio bat Santa Inesera joan, eta han preso zegoen senide bat bisitatzeko baimena eskatu zion goarnizioko kaporalari.
‎Concepcion badian jaitsi ziren lurrera aurrenekoz, eta bisita egin zioten Mulegen zegoen Aita Sistiagari. Handik Golkoaren Sonorako aldera pasatu eta, ertzera heltzean, indio bat ikusi zuten hondartzan gurutze bat altxatzen, eta segidan erretiratzen. Gizon taldetxo bat hondarretara jaitsi eta gurutzearen aurrean belaunikatu ziren.
‎Nork nahi zuen bilera haietako akta jaso? Inork ez zuen hankatxo bat altxa.
‎Apaizak, ordea, erantzun nahi izan dio temati, eta asko haserretu da ez diotelako entzun nahi. Halako batean altxatu eta alde egin du purrustaka eta zitalkeriaka. Epaileak jarraitu egin dio bildots uzkurra balitz bezala.
‎Pipi hautsezko hodei ttipi bat altxatu da bat batean idiek apurtuta utzi dituzten ohol, alase, estrabe, zumitz eta ziri puska arras korrokoilduetatik gora. Lepaundi izan da orduan ahoberotuta oihukatzen hasi dena:
2014
‎Betaurrekoak kendu zituen hori esatean, ziurrenik ere izerdiak kristalak lausotzen zizkiolako; baina ikasleek pentsatu zuten negar malko bat isuri zuela beren erreakzioagatik. Ikasle bat altxatu zen, otzan otzana zena, akolitoa kolegioko kaperan, eta esan zion: " Ez dugu horregatik egin barre, jauna.
‎Zure gihar marduletan kabitu ezinik zabiltza, harro: " Baietz piramideak ere esku bakar batez altxatu!".
‎Ea, bada! Kolpe soil batez altxatzen saiatuko naiz eserita nagoen kadira honetatik... Aiene!!!
‎Nire oinen azpiko lokazpean joanarazia izan zen jende zahar haren oroipenak dautza, baita ere inoiz etorri ez ziren gazteen ilusioak eta izuak. Haize laster bat altxatu da piszinaren zulo beltzetik eraikinaren hezurduraren begi hutsetarantz.
‎Ez naiz historiaz ari baina antzerkiaz, zirtzilen azkenaz ariko bainaiz hor. Hizkuntza poliziatu hori beste hizkuntza baten kontra altxatzen da, karrikan roletan sartzeko eskarniatzen ziren horien euskara baitzen, latz, motz, tinki, esanahitsu eta krudel. Beti gibelekoz aitzina toberan Mattin Irigoienek loratzera uzten duena.
2015
‎Rothenbuhlerek aplikatu zuen kontzeptu hura grebalari masa baten aurrean egiturak ukan lezakeen erreakzioak sailkatzeko: fakzioa erreprimitu, fakzioa kidetu (egiturak kide izendatzen du fakzioa, berrikuntza edo bestelako berritasun gisa), fakzioa barneratu (jardun liminalak lortzen du egituraren onespena), edo liminala eguneroko bihurtuz eta instituzionalizatuz beste egitura bat altxatu. Irakurleak pentsa dezala euskal Zeraren mugimenduari zein formatan erantzun dion Egiturak.
‎ezin nuela arnasarik hartu, ito egingo nintzela aldareko kandela hartaraino iritsi baino lehen. Hartan, itolarri hura jada jasanezina zitzaidanean, emakume zahar batek aurrea hartu eta aldarearen izkina bateko palanka bat altxatu zuen. Eliza osoa argitan jarri zen.
‎—Bizikleta urdin urdina zuen, karreretakoa, behatz batekin altxatzen den horietakoa —hasi nintzen desenkusatu eta gero—, eta arratsero, jantzi kulotak, jantzi kolorinetako elastikoa, eta entrenatzera ateratzen zen herri inguruetara. " Han doa Hilario!", esaten genuen ikusi orduko.
‎Nafarroan foku guztiak harantz zuzentzen ziren bitartean, Aricameko bazkide nagusiek negozioa Gaztela Mantxan egin zuten. Ciudad Real hiriaren iparraldean, 11,5 hektareako eremuan aisialdirako gune erraldoi bat altxatzea erabaki zuten bertako enpresaburu batzuek Caesars Entertainment Corporation enpresarekin batera. Asmoa zen Las Vegas txiki bat eraikitzea Gaztela Mantxaren bihotzean:
‎Catarrojan, L’Horta eskualdean, Nou Mil.leni hirigintza proiektua garatu nahi zuen Francisco Chirivella PPko alkateak. Baratzeak besterik ez zeuden tokian 13 000 biztanleko hiri berri bat altxatu nahi zuten; Valentziako Gendulain erraldoi bat. Negozio horretan sartuta zegoen Llanera taldea.
‎Hitz hori iltzatuta geratuko da betiko nafar askoren pentsamenduetan, etxebizitza burbuilaren sukarraren gorazarrerik madarikatuena. Oraingoan hustasunetik ez zen auzo berri bat altxatuko. Oraingoan Gendulain kondearen eta haren oinordekoen 300 hektareako lur sailean ez zen garia ereingo, 18 300 etxebizitzako hiri oso bat baizik.
‎Construcciones Andiarekin eta Proginsarekin batera, Nafarroako Kutxak Residencial Aprocan sozietatearen akzioen herena zuen, eta negozio horren bitartez hainbat zoru erosi zituen: besteak beste, Terrasan Maresme 43 kalean orube bat erosi zuten etxebizitza bat altxatzeko asmoz, eta Manresan 32 etxe eraikitzeko beste zoru bat erosi zuen. Azken kasu horretan eraikitzailea ACR enpresa zen.
2016
‎Carlosek burua apur bat altxatu eta errepideaz bestaldeko gainei begiratu zien. Haietako batean, hotelaren horma txuriak ageri ziren.
‎—Gaia erabat alda dezaket? esan zuen Danutak bat batean altxatuz. Belle eta Greta ere altxatu egin ziren.
‎1765.eko martxoaren 28an, honako pasadizo harrigarria bazen gertatu Aralar mendian: Irañetako 71 urteko aitona zaharra genuen Mosoleneko Juan Astiz, goatzean eri bi egun zeramatzala, eta zoroaldi batek jota edo, halako batean altxatu eta alde egin zuen mendi aldera. Alabak ikusi eta bere atzetik joan zen, baina ezin izan zuen aita itzularazi.
2017
‎—Ez pentsa! Ene jenerala irribarre maltzurrez, eta, beherantz begiratzeko keinu bat eginez, gona barrenak pixka bat altxatu zituen, azpitik jantzitako gizonezko prakak erakustearren. Baina egidak hika, goizean bezala, mutiltzat ninduanean.
2018
‎Lehena Pompeloren fundazioa izan zen, barskunes leienda zizelkatuta zeukaten lehen monetak kaleratu zituen zeka edo hirixka protohistorikoarekin erlazionaturik, antza. Arga ibaiaren gaineko muino batean altxaturiko fundazio berriak berebiziko interes estrategikoei erantzuten zien, eta horrek argitzen digu, nolabait, Erromak tokia hautatu izana. Handik igarotzen ziren, nolanahi ere, Ebro arrotik barrena, Pirinioetako udako larre edo bazkatokien bila zetozen bidezidor protohistorikoak, eta handik bertatik igaroko ziren Erromak gero garatuko zituen interes estrategiko berebiziko hainbat bide Asturica Burdigala eta Caesaraugusta Oiasso, besteak beste.
‎Hor, XX. mendeko beste iruinarri bat altxatzen da, Jorge Oteizaren beraren unitate hirukoitz arina. Materiagabetze prozesuaren bidez eskultura masibo eta monolitikotik trans estatua edo energia estatuaraino eramango duen ikerketa prozesu horren erdian kokatzen da eskultura hau.
‎Alde batetik, Bizkaia eta Gipuzkoa, Espainiako Gobernu errepublikazalearen alde; bestetik Araba eta Nafarroa Garaia, non karlistek bat egin zuten falangista eta militarrekin. Hiriburuei dagokienez, militarrak ez ziren batera altxatu. Bilbon Errepublikaren alde azaldu ziren, Donostian zalantzan egun batzuetan, eta Iruñean zein Gasteizen matxinatuen alde.
‎Agiri gutxi dago halako garai goiztiarretan Iruñearen gainean argia egin dezaketenak, eta irudi bakar bat ere ez, baina, dakigunetik abiatuta, zenbait ezaugarri asma genitzake hala ere. Iruñea garrantzi estrategikoko kokagune batean altxatutako apezpiku hiri txikia zen. Ezbairik gabe, arkitektura ezberdinen multzoa baino, eraikuntza bakar eta konplexuaren antzeko eraikin multzoa osatuko zuen.
‎Bertzalde, hainbat ustezko agaramontar erbesteratzeaz gain, konkistatzaileek neurri zorrotzak ezarri zituzten biztanleak bil ez zitezen lekukorik gabe, eta hirian urkabe bat altxatzera iritsi ziren.
‎Muinotik so eginez, haren oinetan haranaren gaineko oihana klar ikusten ahal zen, nirnir betean egin ere, eguzki inarrek orotatik barreiatzen baitzituzten ihintz distirak. Oihanaren beste aldean mendi apal bat altxatzen zen, haren tinian urrezko kupula batek eguzkiak adinbat argitzen zuela. Hura zen Nihaven sainduaren hilarrikoa, pelegrinek xede zutena, zeren hartara orduko hertsirik izanen baitzuten oboe sakratua eta hilerrietako ingurua buruturik; alta, batetik bestera pausatu gabe ibilki, pelegrinak zazpi aldiz zazpi hilerritara joanak ziren sainduen hilarrietan kantore sakratua kantatzera.
‎Bere presonaz ere, Kubilai ez zen uros, non ekialdeko lautadetatik turkiar zaldizkoek" Urrezko Oldea" ren lurraldeetara sartzen segitzen baitzuten; halaber, aldika gorteko jeneral eta xanbelanen artean matxinoren bat altxatzen zen, edo arrengurak zituen bere emazteetarik baten ariora.
2019
‎Zankarrote beste kontu bat zen. Indartsu eta zabalkotea, ile gorriko eta esku handikoa, golde erromatarra oin batez altxatzen zuen, eta esku bakarrez bost erregu gariko zakua jasotzen bizkarrean. Narras eta irrigarri, tolesgabetasuna zerion alde guztietatik.
‎Jendeak hartzen zituen, eskua emanez. Ke eta iluntasunezko tronu txiki batean gora altxatua, keinu duin eta gogorra agerian (mozorro baten antzera), gau oso hartan zehar eutsi zion horri. Aurpegia aldatua zuen, eta aldartea eta baita eskuen kokaera bera ere, laga egin baitzioten zaldiari uhaleria jartzen ari zaion nekazariarenak izateari.
‎—Okindegiko takillatik hartu dut esan zuen Celsok, ardo botila bat altxatuz. Zerbait behar, pasatu dudan estutasunaren ondoren.
2020
‎Deabru Guardakoa kaka hartan miaka ari zen. Segituan, hitz bat altxatu zuen materia higuingarri hartatik: " supremazista".
‎Hiru aste haietan Leyre Olcozi eginiko gorazarreek, zein baino zein neurrigabeago, ehunka mila ordenagailuen teklatuetatik sortuak zirenak, bigarren kaiola bat altxatzen zioten inguruan. Heroiaren irudiaren zurruntasunak, biribiltasunak; egozten zitzaion bizi sakrifiziorako gertutasunak, ez zuten uzten balizko negoziazioetarako arrakalarik uzten.
‎Duela lau milurteko eta erdi Gizako piramideak eraiki zituzten langileak hiri oso bat altxatuz joan ziren, zenbait belaunalditan zehar, obrak egin bitartean, garaian handik urrun geratzen baitzen Kairo. Obrak bukaturikoan, faraoien eta apaizen momiak eternitateranzko bidaian utzita, mortuak irentsi zuen aurreneko
‎hau asuna da, han Andromeda. Eta dorre altuegien atsedenerako haizea harrietan logaletu denean, une batez altxatu dugu kaliza. Erdi mozkorrik, erdi ametsetan, hiri zaharrean uso elbarritu batek ozta ozta berritu du promesa.
2021
‎Garestarrek obanostarrei horrela deitzen zieten. 1912an, obanostarrek dorre motx bat altxatu zutelako eliza berrian, terrazaduna baina erpinik gabekoa (Iribarren 1952). (Ikus Motza).
‎Gogoan dut garai batean bekain bat altxatzen nuela, interesantearena egiteko.
‎merkataritzako ontzientzako dartsena eta ontzi militarrentzakoa. Itsasontzi multzo handiaren erdian, dorre zuri handi bat altxatu zen. Erdi Aroan oraindik zutik ikusi zuten arabiarrek deskribatutakoaren arabera, arrapalen bidez lotutako hiru gorputzeko egitura bat zen —karratua, oktogonala eta zilindrikoa— Tontorrean, ehun eta hogei bat metroko altueran, ispilu bat zegoen, egunaz eguzkia eta gauaz su baten argitasuna islatzen zuena.
2022
‎" Fortuna gaitzaren harri eta gezikadak pairatzea, ala nahigabe itsaso baten aurka altxaturik aurre egin eta azkena ematea nahigabeoi?".
‎Joxek Danieleri igotzen lagundu ondoren, bolante handiari ziurtasunez heldu zion eta tor tor tor abiatu ziren. Geltokia zegoen muinotik ezkerraldera, lurrarekin bat eginez, herri txiki bat altxatzen zen, xume. Aurreraxeago, eskuinaldean, Fonda de Pw hizki beltzez bere burua aurkezten zuen etxe bat nabarmentzen zen.
‎Eserita egoteko baino, erdi agonduta egoteko zen, bizkarraldea hiru posiziotan jar zitekeelarik. Hanken aldean ere hiru posizio zituen hamakak hankak luzatu edo pixka bat altxatu ahal izateko.
‎Txakurrak ez du nagusiaren atzetik segitzeko imintziorik egin. Burua pixka bat altxatu eta begira gelditu zaio, begi lausotuek uzten dioten neurrian. Pilaturiko txakur kaka biguna zapaldu du gizonak.
‎Arratsalderako finkatzen dute hitzordua, aurreko txandako parke txikian bertan. Kaskagorriari iruditzen zaio lurretik arra bat altxa dela, ez dituela oinak espaloiaren gainean. Hor gelditzen da, gizona lantegira sartu arte.
2023
‎Aretoaren atzealdean deiadar bat entzun zen, eta aldi berean ukabil bat altxa zen airean gora. Andoni zen, zalantzarik gabe.
‎Zoruan lau baldosek osatzen duten uhate bat altxatu eta azpian, sotoranzko eskailera batzuk agertu dira.
‎Dotorezia kontua, akaso. Ohetik salto batez altxatu eta jantzi da, ahalik eta dotoreen.
‎Pasma, bofia, txakurrada edo dena delakoa. Nahi bezala deitu, baina patruila auto bat hurbiltzen denean, Manolok makulu bat altxatu egiten du eta Purik, berriz, txistu egin. Defentsa sistema, jada korrika irten ezin duten adin baterako.
‎Davidek, begiak arranpalo, eszenatoki azpitik begiratu dio, beso bat altxatu eta" Gora!" erantzun du.
‎Lagun taldeko emakume bat, LOUIS MICHEL, eszenatokira igo eta koloretako zintaz betetako makila handi bat altxatu du. Eszenatoki azpian geratu direnei igotzeko keinua egin die.
‎Erregeek komunitatearena zena banatu —irakur bedi saldu— nahi zuten jabe partikularren artean herritarren kaltetan. Holako saio baten kontra altxatu zen Matalas 1661 urtean eta matxinada odoltsua gertatu zen. Hurrengo mendean, Louis XV.aren saio bera errefusatu zuten herriek eta, Frantziako Iraultza garaian (1789), bertako foru, lege eta herri erakundeak jada suntsiturik, lur komunalen jabegoa deseginak ziren erakundeen baitan zetzan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia