Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 314

2000
‎Eta dena zen zirimola, eta zorabioa, eta kolore zuriak, eta jendea oihuka, eta bere amaren ahotsa" seguru ikusten nauela, seguru nago!" garrasika, eta esku batek altxatzen zuen ipurdiz gora jartzeko, eta trapu batez garbitu, eta dena eskuak eta argitasuna, denak izaki handi eta iletsuak; ezer ez, finean, bere munduarekin antzekoa zenik.
‎Neskek atari bat harago pasatzen zuten arratsa, eta gure mutikoak beti aukeratzen zuen txoko bat zeinetatik neskak ere ikus baitzitzakeen. Halakoren batean altxatu egiten zen eta ozen egiten zuen berba, eta barregarriak izan nahi zuten komentarioak jaurtitzen zituen lau haizetara.
‎Egun horretara arte Irlandako kasua egunkarietako hizki beltzetara mugatzen zuen Eiderrek, orriak pasatu eta ekonomia, kirolak eta abarrak ere hitzezko anabasa hartan galduko ziren modu berean. Baina hizki horien atzean dagoena, notizia hotzaren lerro artean ezkutatzen diren istorio pertsonalak, titularrik osatuko ez duten samin txikiak, unean uneko bihotz taupadak, lehergailua jartzea erabakitzen den momentuko izerdi hotza, hondakin bat altxatu eta aurki daitekeena... hori guztia usteldu egiten da orria pasatu eta ekonomia, kirolak eta abarrak iristean. Eta Eiderrek erabaki zuen ezetz, hizkien atzeko bizitzak ezin zituela usteltzen utzi, eta ordutik aurrera bere irlari buruz idatzita aurkitzen zuen guztia irakurtzen hasi zen.
‎Ordea, berant zebilen jabea, zeren dadoetan ari zèn eta ozen mintzatzen zèn zaldun errabiatua hartaz ohartu eta jauzi batean altxatu baitzen. Eta, indiar gorri haietarik bati ostiko bat emaiten ziola, herratsu eta errietatsu, erran zuen:
2001
‎Azukre alor batzuk hondatu zituen, eremu haietan zebilen gizon bati saihets hezurrak hautsi zizkion, ahuntz bat tronpaz hartu eta horma baten kontra lehertarazi zuen, bost txabola xehatu zituen, eta idi orga bat altxatu, lurrera egotzi eta zangoz zanpatu zuen. Orgako gurpil bat haginean sartuta gelditu zitzaion.
‎Albotik begira egon zen apur batean eta gero botila hutsak bildu eta landa ertzeraino joan zen, pinu basoa hasten zen lekura, gerizpe bila. Batbatean, iratze artetik bele bat altxatu zen hegatsez pinuen gainetik urruntzeko. Larre bazterreko zanga luzea saltatu eta, alboan iratzea eta sasia izan arren, pinuorriak alfonbraren modukoa eskaini zion.
‎Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen, postea gogor besarkatu eta zangoak altxatuz, zangoak sakatu eta soin besoak goratuz, eskubesoak berriro finkatu eta zangoak apur bat altxatzeko. Horrela igo zen postean gora eta, igo ahala, halako ikara bat zabaldu zitzaion behatz puntetatik izterretan gora, eta gerritik gora, eta soinetik paparrean gora bururaino, eta zirrikituren baten bila igotzen ziren atzamar mamietaraino.
‎‘Hori egia da, izan ere! ’ ametituko du Lapur Handiak. Eta sarearen ertz bat altxatuko du, umearen aita libre uzteko.
2002
‎–Julen –esan zion Mirarik irribarre urduri batez, esku bat altxatuz eta atzera eginez, Julen musukatzen hasi zitzaionean.
‎Baina orduan, ustekabean eta bat batean altxatu zen Sara, ezin ozenago esaten zuela:
2003
‎Bere edertasunak edonor hunkitu zezakeen oraindik. Neke pixka batekin altxatu zen ahitzen ari zen zigarroaren bila. Ez zirudien gaiaz hitz egiteko gogo handirik zuenik.
‎Arakatzen ari zirenak isilik irudikatu nituen ukenduz betetako emakumetasunaren aldare horren aurrean, edo banan banan beren esku dorpeekin zetazko arropa ukitzen, emakume ezezagun baten gorputza laztantzen denean bezala, begiak itxiz, edo ohe deseginaren erliebea errepasatuko zuen norbaitek eskuarekin, maindire nahasietan epeltasun gorderen baten bila. Beharbada armairu barrenean errenkadan jarritako zapatei erreparatuko zien besteren batek, eta horietako bat altxatuz larruaren usaina har zezakeen, berriro begiak itxiz, edo dilindan zeuden jaka elbarriei edo soinekoei begira gera zitekeen, emakume baten gauza gordeak begiratu edo ukitzeak sortzen digun erreparoa gaindituz. Norbaitek orduan armairuaren barreneko tiraderatik album bat atera omen zuen emakumearen argazkiekin.
‎–Idazlea hilik zagok –esan nion ahotsa pitin bat altxatuz – Eta hemen ditiat frogak –jarraitu nuen, sakelan ezkutaturik neraman orrialde sorta erakutsiz– Emaztea izan duk une batzuk lehenago ikastetxera salatzera etorri dena. Nik ez diat zerikusirik hilketarekin.
‎Bazkaria amaitu, eta xanpainaren ordua iritsi zaie. Hiru esku batera altxatu dira, eta egongela kristal hots zorrotz sarkorrez bete da: hiru esku altxatu dira, hiru bihotz batu...
‎Eta, orain esku bat altxatzen zuela eta orain beste bat, maisua bere umetako apaiza imitatzen hasi zen, ahotsa goratu gabe baina tonu trumoitsuan, hartara ere ohitua baitzegoen Patxi, teatroa atsegin zuenez gero, hain atsegin non noiznahi antolatzen baitzituen ekitaldi laburrak gurekin, edozein aitzakia gaitzat harturik:
‎Nire begien aurrean erori zen eraikuntza, garai bateko txurreria, amona Sararen azken aztarna, Bazar Lola. Haren lekuan zentro komertzial erraldoi bat altxatuko zutela zioten. Berandu baino lehen irentsiko gintuen munstroa.
2004
‎Arrano bat agertzen da pantailan lehenengo, hegoak zabal zabalik eta mokoa apur bat altxatuta, harro. Gero letra batzuk datoz, tronpeten eta tinbalen doinuarekin, eta gero agertzen dira langileak izerditan, ume txikiak negarrez eta ortozik, edo kaleak hutsik.
‎Eta halaxe egin du Liviak: koadroan igo da, alboz jarrita eta gona apur bat altxatuta, olioarekin ez zikintzeko.
‎Aitak barka eskeko keinu batez altxatu zituen eskuak. Une batez errepide ertzeko basoaren errai izoztuei begira gelditu zen, bertan bilatuko balu bezala erran behar zuenerako etorria.
‎Segidan, Lantza altxatu eta indar handiz mapan iltzatu zuen. Beste argialdi urdinxka isil bat altxatu zen mapatik, oraingo honetan Frantzia eta Belgika irudikatzen zituen zatitik. Amorruak itsuturik, tiro egiteko puntuan egon nintzen.
‎Eta gotorlekuaren indarra Lantzarenari gehitu zitzaion... baita neureari ere. Mapatik gar urdinezko zirimola bat altxatu zen. Sugar luzeek biltzen nindutela sentitu nuen, aurpegi inguruan dantza isilean ikusi nituen, baina ez nuen berorik sentitzen.
‎Burua apur bat altxatuta, Hansen oherantz zuzendu zituen begiak. Ohea hutsik zegoen eta lurrikara batek astindu balu bezalako itxura zuen, maindire guztiak korapilatuta eta buruko zimurtua lurrean.
‎Jauzi batez altxatu zen gero. Telefonoa hartu eta Koldo Mitxelenako aurkezpenean egon zen kazetari bat aurkitu zuen.
‎Non zeukan? Jauzi azkar batez altxatu zen ohetik. Motxilan aurkitu zuen telefonoa.
2005
‎Baina gaitzespena soinurik gabe ito da ezpainen atzean. Ezpain horiei begira, ordea, beste pentsamendu bat altxatu da Ametsengan, mahai azpian ere bestea altxatu nahian dabilela. Berak, berriz, ez du burutazioa isiltasunera kondenatu:
‎Sarrailan giltza mugitzen sentitu du. Jauzi batez altxatu eta arineketan ezkaratzera jo du.
2006
‎–galdetu dio izututa. Bat batean altxatu da. Zutik dago bere aurrean.
‎Bat batean altxatu du burua liburutik. Gaueko amesgaiztoa gogorarazi dio elkarrizketak.
‎Sastrakaz jositako zabalgune batean zeuden. Zuhaitzek osatzen zuten zirkulu itxiaren erdian porlanezko egitura astun bat altxatzen zen, hezetasunak belztua eta leihatila estuz hornitua. Bunkerraren horma astunean ate handi bat zabaltzen zen, tunel aho baten itxurakoa.
‎Kostata baina, Anek bide egin zuen gelaren hondorantz liburu meten artean, idazmahai astun bat helburu. Bide erdia egina zuelarik, Ane behaztopatu eta liburu pila haietako batek lurra jo zuen, hauts zirimola gris bat altxatuz. Bi sagu ñimiñok lasterka egin zuten hondamenditik.
‎Nire eskua sentitu eta, keinu erreflexu moduan edo, beso bat altxatu zuen, ez dakit nire eskua geldiarazteko edo berak ere fereka egiteko, baina ez bat eta ez beste, bere eskua nire besoan utzi zuen, geldi.
‎Altzairuzko labana diamantearen gainean ipini eta mailuz kolpe bat eman zion Josephek. Harriaren azalean egindako erretentxoaren ertzetan diamante printzaren bat altxatuko zen, agian, baina besterik ez. Labana apurtu egin zen eta hautsita erori zen mahai gainera.
‎Herria, alde batetik, eta literato, margolari eta hala moduzko bizitza duten jende fedegutxikoak, bestetik, urte askotan tematu dira esaten aita santuaren mendeku zigorra jaso eta gaizkile bat bezala hildako neskatxak errukia eta miresmena besterik ez zuela merezi, aita tirano baten aurka altxatzen jakin zuelako. Jende ezjakin eta elizaren hierarkia errespetatzeko prest ez dagoen aldra horrek agertzen zuen Beatricerenganako lilura baztertu nahiz, Eliza Katolikoko agintariek erabaki zuten Beatrice Cenciren hilobia beste edozeinena balitz bezala harlauza arruntez estali behar zela, eta izenik gabe utzi.
‎Bat batean altxatu egin ziren. Orduan ezagutu nuen Batis Egurrola, agurtu gabe irten zen ugazaba.
‎Beso bat altxatu eta galtzarbea miatu diot. Kozkorrak irten zaizkio.
2007
‎Frantziako Iraultzan ez dute arrazoimenaren printzipioen eta herriaren burujabetasunaren garaipena baino ikusi, indar eta prozesu historikoen bultzada gabe (Kant, Wieland, Herder, etc.); berdin, erregearen exekuzioan, zuzenbide naturaleko printzipioen oinperaketa bat baino ez: inoiz ez dute ohartu nola kolpe batetik Estatuaren auto/ nomia bera, autoeraketa, printzipio Estatu eratzaile berri bat altxatu den printzipio dinastiko tradizionalaren lekuan288. Iraultza, ez dute ikusi.
‎etorri zenik onartzeko. Orain zientzian, lehengo iturri hizkuntza ariar hipotetikoaren lekuan, tesi bat altxatu da jatorrizko arraza ariarrarena (hizkuntza ariarrarena eta kulturarena ere bera sortzailea), hori inola ere ezin izan omen baitaiteke Asiatik etorria, baizik eta Lituaniako padura eta basoetan hozitua, handik gora Europa osoan zabaltzeko (T. Poesche, 1878):
2008
‎Eta nola ikusi zuen bere burua, deblauki, litekeena da bederen?, horma batzuen artean? edo harrizko kubo batean harrapatua!, jelosiaren alde lan egiten zutèn eragileen artean hormagile ezin trebeago bat balego bezala, hormak edo harrizko kuboa istant batean altxatzeko gai zena. Jarraian, baina, Gerardok Natividaden izena Rikardorenarekin lotu zuenean, harrizko kuboa edo hormetako bat zartatu, zirrikitu bat ireki, eta handixe mintzatu zen Natalia:
‎Hura entzutean jauzi batez altxa, eta, begiak igurtziz, korrika joan nintzen hormako saietera batera.
‎Baina Silver barrez hasi zitzaion hots handiz, eta bizkarreko bat eman zion, beldur hura zentzugabea balitz bezala. Gero oholesiraino joan, makulua haren gainetik bota, hanka bat altxa eta, berebiziko sasoi eta iaiotasunez, hesian gora igotzea eta batere minik gabe bestaldera erortzea lortu zuen.
‎Sakonune hartara jaitsi, dendaren alderdi bat altxa, eta hantxe nuen Ben Gunnen txalupa?, etxean egina, sekula izan bada etxean eginik: egur zakarreko armazoi traketsa, okerra, ahuntz larruzko estalki batez jantzia, ilea barrurantz.
‎Ordurako hantxe zeuden gizon guztiak bilduta. Laino gerriko bat altxatua zen ia ilargia azaltzeaz batera. Han urruti, gure hego mendebaldera, bi muino txiki ikusi genituen bata bestetik milia pare batera edo, eta haietako baten atzean beste hirugarren muino garaiago bat, gailurra gandu artean ezkutatua zeukana.
‎Gizon leial bat aurkitua nuen; eta une hartan bertan beste baten berri izatekotan nengoen. Urruti, zingira aldean, soinu bat altxa zen bat batean, amorraziozko oihu baten antzekoa, eta segidan beste bat aurrenekoaren atzetik; eta gero beste garrasi bat, luzea eta ikaragarria. Katalexuko harkaitzek behin eta berriz bihurtu zuten oihartzuna; zingirako txori aldrak altxa egin ziren ostera, zerua ilunduz, denek batera eraginez hegoei; eta handik puska batera, heriozko deiadar hura artean burmuinetan nuela, isiltasunak bere nagusigoa ezarri zuen ostera, eta berriro ere beherantz zetozen txorien zalapartak eta urrutiko uhinaldien hotsak bakarrik eteten zuten arratsaldearen moteltasuna.
‎Jonathan eta Philip batera altxatu ziren. Gorputzak zuzendu eta, ezkerreko eskuarekin kapelari eutsiz,. Zure aginduetara, jauna?
‎Pertsiana bat altxatu eta kobalto koloreko mendi urrunen atzetik zetozen laino harroei begiratu nien eta mendien altzoetan adabakiak ziruditen zelai berde oparoei. Edertasuna ere neurri batetik gora tristea dela erabaki nuen, zergatik esaten asmatu ez banuen ere.
‎Marea biziei eusteko burdinazko ate batzuk egin nahian zebiltzan. Aipatu dudan musu hori eman nionean, oso emakume erakargarria nintzela esan zidan eta, nik hala eskatzen banion, Venezia metro pare bat altxatuko zuela erantsi zuen, irribarrea ezpainetan. Une hartan sinistu egin nion, eta niregatik mundua lekuz aldatuko zuela esan izan balit ere sinistu egingo nion.
‎Nataliaren jelosia, Gerardok Natividaden goputzaren alabantza egin zuenean! Eta nola ikusi zuen bere burua, deblauki –litekeena da bederen–, horma batzuen artean... edo harrizko kubo batean harrapatua!, jelosiaren alde lan egiten zutèn eragileen artean hormagile ezin trebeago bat balego bezala, hormak edo harrizko kuboa istant batean altxatzeko gai zena. Jarraian, baina, Gerardok Natividaden izena Rikardorenarekin lotu zuenean, harrizko kuboa edo hormetako bat zartatu, zirrikitu bat ireki, eta handixe mintzatu zen Natalia:
2009
‎Artia Gaboñu, Elgea, Aloña, Artaso... Azkengabeko masa izengabearen altzoan, izen propioa edukitzea unibertsoan identitate bat altxatzea da, nortasun bat edukitzea, toki bat edukitzea memorian, gizon emakumearen familian, denboran. Zer bakoitzaren barneeneko zerizan sekretua ezagutzen zuen lehen jendeak edo jainko batek ipini zion apika izena mendiari, orain haren sekretua izendatzen eta ezkutatzen duen zeinua.
‎Gero ja ez da ikusten, Basterrak Spengler zer ulertu duen, ezer ulertu al duen, ala modu txarrean ustiatu bakarrik egiten duen, bere futurologia espainol nazionalistarako handikhemendik ideia solteak edo iradokizunak bilduz inolako errigore teoriko gabe. Spenglerren paralelo morfologikoen arabera laster, oraingo demokrazia eta kaosetik, diktadura zesarista inperialista bat altxatuko da, ongi eta gaizkiaren eskrupulurik gabekoa, gerra zibil itzel artean munduaren nagusi bihurtuko dena. (Triskantza hori aurkezten da, nire ustez, E. Jüngerren. Marmore labarretan?
‎Morroiak larruzko jaka distiratsu bat zeraman eta Oskarren perspektibatik catch eko borrokalari erraldoi bat zirudien. Erraldoiak beisboleko bate bat altxatu eta bere indar osoaz abaildu zuen Oskarren gainera. Honek ozta ozta jaso zuen besoa kolpea gelditzeko.
‎Eta jarraitu egin nuen: lotsa pittin bat ematen dit aitortzeak, baina ogia saltzen didan gizonari Marlon Brandoren ahotsa jarri nion, eta iruditzen zait, ia seguru esan dezaket, bekain bat altxatzen didala, gatzik gabea?, galdetzen didan bakoitzean, Brandok Desio izeneko tranbia n egin ohi zuen bezala.
‎Bekain bat altxatu zuen Arantxak. Virginiak polito egiten zuen euskaraz.
‎Itzal artean ezkutatuta ere, lurrean egindako zuloa ikus nezakeen. Baldosa pare bat altxatuta zeuden, ardo botilak jasotzeko egituratxo bat lurrean kokatzeko. Perezen bodeguilla. Han behar zuen ezusteko aurkikuntzak, Cassanoren altxorrak edo dena delakoak.
‎–Damasok?. Lurretik metro bat altxatuko nuen, eta gero, jakina, lurrera erortzean, konorterik gabe utzi dut, hilzorian.
‎Jesarri egin da Drava, orain arte ez bezala, baina inor sekula jesartzen ez den leku batean. Gona apur bat altxatu zaio. Esan du:
‎Flechsigekin. Narrastiak aurreko hanketako bat altxatu eta airean eutsi zion.
‎Hilabete batzuk geroago haren hotsa etorri zitzaigun Alemaniatik. Erlijiora itzulirik, armada bat altxatu nahian ari zen hango erreformatuen laguntzarekin.
‎Haien arteko pobreenaren poltsa nirea halako lau izanen zen sosetan. Beren puskak egurrezko kutxa batean altxatzen ahal zituzten, eta hura mutil batek zaintzen zien, nire gauza guzti guztiek fardel bat aski zutelarik. Eta hala ere, Henrikek ni nahiago.
‎Zipresek inguratuta dago, ez du ezer, kartel bat baino ez, baina hilerriko tokirik atseginena da. Eguzkiak belarra goxatzen du hor, porlan zurizko bankuak daude, eta monumentu bat altxatu dute erdian. Eroritako lagun bat bi gizasemeren artean jasotzen duteneko irudia da.
‎–Behetik gorako ukabilkada bat eman diot, sekulakoa! –Damasok– Lurretik metro bat altxatuko nuen, eta gero, jakina, lurrera erortzean, konorterik gabe utzi dut, hilzorian.
2010
‎Hala, bada, konturatzerako, hantxe geunden biok bidean, lehenengo saioari ekiteko prest; bizikletak, baina, barra garaia zuen, eta hantxe izan ziren komediak, Helenak gona pixka bat altxatu behar izan zuenean, hanka barraren gainetik pasatu eta ipurdia aulkitxoan jartzeko, neronek nola edo hala lagunduta, jakina; operazio edo maniobra hartan, azpiko galtzak motz samarrak zituelako edo, belaunak ikusi nizkion Helenari halako batean, handik gora bost bat zentimetro ere bai; begiak itxi nahi izan nituen, baina egoera hartan ezin, Helenak goitik behera egin baitzezakeen, oreka galduz gero, eta hura okerrago izan zitekeen; lortu zuen, hala ere, Helenak bizikleta gainean jartzea, neska arin bezain airosak beste bat ematen zuen arren, askoz ere arruntagoa, beldurrak eta segurtasun ezak haren giharrak zurrunduta; gero, aurrera egin genuen bost metro, hamar metro, Helenak oreka galdu eta hanka lurrera bota behar izan zuen arte, mugimendu hartan nik babesten nuela; berriro ekin genion, eta berriro abiatu ginen, bost metro, hamar, hamabost?
‎Zortzi oin karratu, taillazko lau harresi angelu zuzenean kanpoko korridorearen gainetik, gradu bat altxatutako harlauza bloke batean.
‎Geroagoko beste estratigrafia batean, buztinezko egitura laukizuzenak agertu ziren, teilapeak zurezkoak. Sei edo zazpi mendez, hiri handi bat altxatu zen bertan, eta gero, Erdi Aroko garai ilunenean arrastoak galdu zirenean, aztarna oro soroen azpian geratu ziren, arkeologoen zain.
‎Dinarda koleoptero ttipia da, marroi gorrixka bizia, dirdaitsuaren kolorekoa. Stauffenberg baso mugan, hogei urte baino gehiagotan, inurrien lurpeko inurritegien gainean jarri zuen teila bat altxatzen zuen noizbehinka, izotzaldirik ezean. Behin batez dinarda bat zegoen han.
‎Hatz bat altxatu zuen.
‎Chiararen ama ere bazen gainera. Mariak mantal barrenaren hegaletako bat altxatu zuen begiak lehortzeko.
‎Hitzik esan gabe, belauniko ipini zen Kepa, eta buelta eman zion arrebari, behera begira jartzen zuela; goraino altxaturiko gonak bistan utziak zituen kulero zuri zabalak; esku biekin heldu eta tiraldi bakarrean jaitsi zituen beheraino, zakar. Besoa neskaren sabel azpira eraman eta, beregana erakarrita, apur bat altxatu zuen haren gerri partea; arrebarenean inoiz probatu gabeko zuloaren bila zihoan zuzen; eskuarekin paratu zuen taketa sarrerako atarian, eta gerri mugimendu azkar batez sartu zuen, zentimetro batzuk. " Aaa", kexu hots bat Nerearen eztarritik, estuegia zirrikitua nonbait.
‎Hala, bada, konturatzerako, hantxe geunden biok bidean, lehenengo saioari ekiteko prest; bizikletak, baina, barra garaia zuen, eta hantxe izan ziren komediak, Helenak gona pixka bat altxatu behar izan zuenean, hanka barraren gainetik pasatu eta ipurdia aulkitxoan jartzeko... neronek nola edo hala lagunduta, jakina; operazio edo maniobra hartan, azpiko galtzak motz samarrak zituelako edo, belaunak ikusi nizkion Helenari halako batean, handik gora bost bat zentimetro ere bai; begiak itxi nahi izan nituen, baina egoera hartan ezin, Helenak goitik behera egin baitzezakeen, oreka... " Helena!"; eta Helena hain urduri jarri zen, non oreka galdu baitzuen berriro, aurrekoan baino askoz era traketsagoan:
2011
‎Eta hura ere jauzi batean altxatu zen, malguki batek bultzatua bezala, arin baino arinago?! Hura ez zen mozkor baten jauzia, baina pertika saltari batena?!
‎...urrak atsegin handiz onartu zituenak; honek, baina, gazte gaztea zen, itxuraz, urtebeteko muga gainditu gabea ziurki?, ohartua behar zuen ordurako ezen saskiak altxor bat gordetzen zuela, txakurrak berant gabe erakutsiko zigun usaimen onekoa zela, eta txioka ari ziren txitak, gainera?, halako eran, non, zure konfiantza irabazita, jauzi batean paratu baitzen saskiaren usnan, mutturraz estalkietarik bat altxatzen saiatzen zela.
‎Ihesi abiatzea itsusia iruditu zitzaidan. Esku bat altxatu eta diosala egin nien. Aktoreak ere esku bat altxatu eta keinu berarekin erantzun zidan.
‎Esku bat altxatu eta diosala egin nien. Aktoreak ere esku bat altxatu eta keinu berarekin erantzun zidan. Jendeak aldika niri eta aldika hari begiratzen zigun.
‎Jeanne bere gurasoen etxera eraman zuten, eta han zegoela bota zuen bere burua leihotik, kontatu nion asko gustatzen zitzaidan neskari. Museoetako gidariek egin ohi duten moduan hitz egiten nuen, ahotsa pitin bat altxatuz, margolanaren aurrean zutik. Tamalez, ez nuen beste margolanik gelan, ez nuen beste istoriorik kontatzeko.
‎Albotik begira egon zen apur batean eta gero botila hutsak bildu eta landa ertzeraino joan zen, pinu basoa hasten zen lekura, gerizpe bila. Batbatean, iratze artetik bele bat altxatu zen hegatsez pinuen gainetik urruntzeko. Larre bazterreko zanga luzea saltatu eta, alboan iratzea eta sasia izan arren, pinuorriak alfonbraren modukoa eskaini zion.
‎ametituko du Lapur Handiak. Eta sarearen ertz bat altxatuko du, umearen aita libre uzteko.
‎Euskal Herrira etortzearen ideia ez zen berea izan. Lehengusuak berotu zizkion kaskoak, han dirua bazegoela, eta inork pareta bat altxatzen ez zekiela esanez. Ez zekien hargin lanik egiten, baina zaila izango ez zelakoan lehengusuari kasu egin eta trena hartu zuen azkar aberasteko asmoz.
‎Begira, Lottie. . Karta bat altxatu zuen?. Bi puntu ditu.
‎Zer arraio, ordea! Stanleyk kopeta jaso eta buru beltz bat gora eta behera ikusi zuen urrutian, beso bat altxatuta. Jonathan Trout zen.
‎Lucíak olanari eusten zioten harri eta teila zatiak kendu zituen. Oihalaren zati handi bat altxatu eta irekitako triangelutik begiratu zuen.
2012
‎Izarrak ikusi nituen. Apezpiku larre leun batean altxatzen zen, Guadaluperako bide inguruan. Ez zuten zaindua, belar txarrek ortu zabar batzuk hesitzen zituzten; fosildutako meta bat zegoen baso ertzean, eta plastikoz estaliriko trasteak ukuilu izandako bazter narrasean.
‎Puf. Azeleragailuaren gaineko oina apur bat altxatu nuen. Larri ibili nintzen baina lortu nuen, hala ere:
‎–Lasaitu, jauna, emakumeak eskularruz jantzitako esku bat altxatu zuen. Bestea borraren gainean zeukan.
‎Gelara sartu nintzenean, luze luze etzanda egona zen sofa batetik altxatu zen Usher, eta berotasunez agurtu ninduen. Berotasun hark, pentsatu nuen hasieran, asko zuen gehiegizko adiskidetasunetik, munduko gizon ennuyé aren ahalegin behartutik.
‎Ideia hori pertsona bakar batena da; eta horrek beste puntu honetara garamatza, alegia,, leku haren eta ibaiaren arteko bidean, hesiak altxata zeuden, eta lurrean berriz, zama astunen bat arrastaka eramana izan zelako aztarrenak ageri ziren?. Baina gizon bat baino gehiago izanik, arduratuko ote ziren hesi bat altxatzea den bezalako alferreko lana egiteaz, zertarako eta istant batean edozein hesiren gainetik jaso zezaketen gorpu bat pasarazteko. Gizon talde batek horrela eramango al zuen bada gorpu bat, arrastatzearen seinale nabarmenak utziz?
‎Gero, espainiarrari esan nion Ostiralek zutik jartzen lagunduko ziola nahi bazuen, eta txalupan sartu eta gure bizilekuraino eramaten ahaleginduko zela, eta han zainduko nuela. Ostiralek, ordea, mutil sendoa eta indartsua izaki, espainiarra bizkar gainean hartu eta txaluparaino eraman zuen, eta kontuz utzi zuen kanoaren ertz batean, oinak barrualdera zituela, gero berriz pixka bat altxa eta aitaren ondoan jarri zuen; azkenean txalupatik atera, txalupari kanpotik bultza, itsasertzaren parean arrabatu, eta ni oinez baino bizkorrago joan zen, haizeak gogor samar jotzen zuen arren. Horrenbestez, biak bizirik eta onik eraman zituen gure itsasarteraino, eta, biak txalupan utzita, lasterka joan zen beste txaluparen bila.
‎Berehala uxatu nituen, eskopeta beti eramaten bainuen aldean. Tiro egin orduko, nik ikusi ez nuen hegazti multzo txiki bat altxatu zen alorretik bertatik.
‎nahigabe itsaso baten aurka altxaturik
‎Besarkatzera etorri zitzaidan emaztea korrika, baina haren belaunpeetaraino makurtu nintzen, bestela ez zela inoiz nire ahora iritsiko pentsatuz. Alaba belaunikatu egin zitzaidan bedeinkatzeko eskatuz, baina ezin izan nuen ikusi altxatu zen arte, luzaroan bainengoen ohitua neure burua eta begiak tente edukitzera hamazortzi metro baino goragora begira; eta gero, gerritik esku batekin altxatzera joan nintzaion. Morroiei eta etxean zeuden bizpahiru lagunei goitik behera begiratzen nien, haiek pigmeoak eta ni erraldoia bagina bezala.
‎Gero beste keinu bat egin nien, edan egin behar nuela adieraziz. Jan nuena kontuan izanda, kantitate txikia ez nuela aski izango atera zuten ondoriotzat; eta, jende oso argia izanik, beren upeltxo handienetariko bat altxatu zuten trebetasun handiz, gero biraka eraman nire eskurantz, eta estalkia kendu zioten; zurrutada batean edan nuen, ongi gauza erraza, ez baitzuen pinta erdi bat izango, eta Borgoñako ardo arinaren ahogustua zuen, baina askoz goxoagoa. Bigarren upelkada ekarri zidaten, eta, era berean edan ondoren, keinu egin nien gehiagoren eske, baina ez zeukaten besterik emateko.
‎Bat batean, eskalapoi handi batzuen zarata entzun zen espaloi gainean, makila baten herrestararekin batera; eta ahots bat altxatu zen, ahots erlats bat, kantari:
‎Burua apur bat altxatu behar izan zitzaion, eta orduan likido beltzezko zurrusta bat isuri zen, okada baten gisa, bere ahotik.
‎Noiz edo behin ordea, begiluzeren bat altxatzen zen jardineko itxituraren gainetik, eta txundiduraz hautematen zuen gizon bizarluze hura jantzi lardatsez estalirik, mutiri, eta oinez ibilian ozenki negarrez.
‎Mugimendu zakar batez altxatu zuen burua:
‎bolborak su hartu bezain laster, Kazbitxek ezproiei eragin zien, eta zaldiak, ziztaturik, albo batera jauzi egin zuen. Ointokietan bermaturik apur bat altxatu, bere hizkuntzan zerbait oihukatu, zigorraz mehatxu egin, eta han desagertu zen.
‎Zauria lotu genionean, tartetxo batez lasaitu eta musu emateko eskatzen hasi zitzaion Petxorini. Hura belauniko jarri zen ohearen alboan, Belaren burua burkotik apur bat altxatu eta ezpainak itsatsi zizkien neskaren ezpain hotzei; Belak indartsu inguratu zion lepoa beso dardaratiez, musu horren bitartez arima helarazi nahi izango balio bezala... Ez, ondo egin zuen hiltzea:
2013
‎Baina beste aldera begiratzen badut, nazka ere sentitzen dut. Baten bat altxatu eta kruasanak egiten aritzen delako gauero. Edo autobusak garbitzen.
‎Jauzi batean altxatu, eta ziztuan joan zen Pedro atera.
‎Eskerrak ihesbidea ondo prestaturik nuen. Ondoko eraikin baten atzeko aldean ezkutaturik zegoen estolderiako estalki bat altxatu eta sartu nintzen lurpean, jaitsi nuen herdoildutako eskailera, eta buruz nekien bideari jarraiki atera nintzen ordu erdi bat geroago La Arboledako parke batean, han gordeta nituen jantzi lehorrak jantzi ondoren. Ez dakit nork emango zuen abisua, leihatilako neskak ez behintzat, hori seguru dakit, berarekin afaldu bainuen ondoko egun batean eta errieta ederrak egin baitzizkidan, ea nola bururatu zitzaidan atraku bat egiten hasi eta hain justu bere leihatilara joatea, munduan milaka leihatila edukita.
‎–Deitura deia egina dago muga inguru guztian. Bertze konpainia bat altxatu dugu Luzaideko, Erroibarko eta Esteribarko etxe guztietako gizonekin, eta ni nauzu haren buru. Arriskua iragaten delarik etxera itzuliko dira gizonak.
‎Kopa hustu eta Guzmanengana jo nuen, ezpata itzul ziezadan. Parrokianoen armak sarrera ondoko kutxa batean altxatzen ziren Joan Bizkaitarraren etxean. Une hartan hainbat ziren, nireaz aparte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia