2007
|
|
Kasuan kasuko negoziazio unitateetan negoziatzeko legitimazioa duten alderdiek adostasunez erabaki dezakete indarreko hitzarmen osoari atxikitzea, baldin eta beste hitzarmen
|
batek
alderdiak ukitzen ez baditu; atxikitze hori lan agintaritza eskudunari komunikatu behar zaio, erregistro ondoreetarako.
|
|
Baina, salbuespen moduan, inguruabar jakin batzuetan eta muga oso zorrotzekin, botere publikoek zein partikularrek egintza jakin batzuk ideologia edo sinesmenak ezagutzera baldintzatu ditzakete, berezko konstituzio eskubideen egikaritzak edo Konstituzioan garrantzia duten balio edo interesen babesak horretarako gaitzen dituenean: adibidez, gizabanako
|
batek
alderdi politiko batean sartu nahi badu, logikoa da sarrera hori baldintzatu eta alderdi horren ideologiarekin ados dagoela esan behar izatea. Hala ere, aurreko ikasgaian ikusi dugun bezala, ez litzateke onargarria izango, bereizkeriazkoa da-eta, enpresa pribatu batek gizabanako baten kontratazioa baldintzatu eta horrek ideologia edo sinesmen jakin batekoa izan behar duela esatea.
|
|
Horretan, auzia modu adiskidetsuan konpondu bada, gertaerak eta hartutako konponbidea labur labur azalduko dira. Konponbide adiskidetsua lortu ez bada, gertaerak, idatzizko alegazioak eta alderdien ahozko azalpenak laburlabur azalduko dira (41 art.). Bestalde, 42 artikuluan ezarritakoaren arabera, 41 artikuluari jarraituz Batzordera igorritako auzi
|
bat
alderdiek gogoko duten moduan ebazten ez bada eta horiek hori onartzen badute, Giza Eskubideen Batzordeak Adiskidetze Batzorde Berezia izendatu dezake auzia modu adiskidetsuan konpontzen ahalegintzeko. Azken batzorde horrek urtebeteko epean baino laburragoan, Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari txosten bat aurkeztuko dio, eta horretan, auziaren azterketa zein egoeratan dagoen labur azaldu dezake edo auziaren konponketa adiskidetsua lortzen bada, gertaera eta lortutako konponbidea labur azalduko ditu, edo konponbide adiskidetsua lortzen ez bada, egitezko gertaera guztiei buruzko ondorioak, auziaren konponketa adiskidetsua lortzeko aukerari buruzko oharrak eta alderdien azalpenak gehituko ditu.
|
|
Izan ere, BJLOren 241.1 artikulua eraldatu du, auzibide egintzen deuseztasunaren arauketa berria eginda. Modu horretan, alderdi legitimo direnek edo prozesu judizial
|
batean
alderdi legitimo izan behar zirenek idatziz eska dezakete jarduketen deuseztasuna adierazi dadila, EKren 53.2 artikulura bildutako oinarrizko eskubideren bat urratu dela oinarri hartuta, betiere, prozesua amaitzen duen ebazpena eman aurretik salatu ezin izan bada, eta ebazpen horren aurka errekurtso arrunta edo berezia jarri ezin bada. Azken buruan, 6/ 2007 Lege Organikoaren hitzaurrean esaten den moduan, lortu nahi den xedea da auzitegi arruntak antolamendu juridikoaren oinarrizko eskubideen lehen bermatzaile izatea.
|